Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19955

Sautrela 443: Iñigo Aranbarri, Blas de Otero eta Memory Dump

$
0
0
IñigoAranbarriZZ

Sautrela 443: Iñigo Aranbarri, Blas de Otero eta Memory Dump

Iñigo Aranbarri Txanton Garrote agertokitik jaitsi zen eguna Blas de Otero Memery Dump (Mikel Lasa)

Aste honetako Sautrelan Iñigo Aranbarri idazlearekin izango gara hizketan. Historia, saiakera eta literatura artean jauzika dabilen lana kaleratu du, sailkatzeko gaitza den artefaktu literarioa: Txanton Garrote agertokitik jaitsi zen eguna. Apirila bere azken eleberriko gaiari segika, Urola bailarako ilustrazio denboretan barneratu da Aranbarri. Mintzagai ditu 1766an Azkoitia eta Azpeitian izandako matxinadak eta garai bertsuan Peñafloridako kondeak idatzitako El borracho burlado antzezlana. Nolabait, gizarte klaseen arteko botere harremanak islatu nahi izan ditu idazleak.

Sautrela 443: Iñigo Aranbarri, Blas de Otero eta Memory DumpErreportajean Blas de Otero poetari begira jarriko gara. Berriki bete dira ehun urte Otero Bilbon jaio zela. 1950eko hamarkadatik aurrera gaztelerazko literaturan toki nabarmena eskuratu zuen. Poesia soziala eta existentzialismo gaiak landu zituen gehienbat eta euskal idazleekin ere izan zuen harremana, hala nola, Gabriel Arestirekin. Felipe Juaristi eta Pedro Ugarte idazleek gerturatuko digute Blas de Oteroren figura.

Juan Luis Zabalak ere gai humano eta existentzialistak ardatz dituen poema liburu ekarriko dizkigu:, Mikel Lasaren Memory Dump lana. 1960tik hasi eta hurrengo hiru hamarkadetan, koadernotan idatziz joandako apunte eta poemekin osatu zuen zuen Mikel Lasak bere lana.

OHARRA: Sautrelak, maiatzean zehar, aldaketa jasango du emisio orduan. Ohi bezala 15:00etatik aurrera emititu beharrean, 12:00etatik aurrera izango da ikusgai ETB1en.

Sautrela 443: Iñigo Aranbarri, Blas de Otero eta Memory Dump

Sautrela 443: Iñigo Aranbarri, Blas de Otero eta Memory Dump bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19955


<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>