Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19609

Aupa Putin (zapla historikoa)

$
0
0
putin

Putin

putinBada denbora bideo askotan beste bideo baten moldaketak ikusten ditudala, elkarri adarra jotzen dabilen gazte koadrila batena. Estatubatuarrak, ziurrenik, eta rap munduan egiten den oilar borroka horietako batean murgilduta, segurki. Bideo horretako zati bat askok eta askok moldatzen dute zapla bati amaiera emateko; errekurtso oso erabilia da youtuben, Hitlerren eszena harrekin egiten ziren moldaketen antzera.

Aste honetan ikusi dut guztietan onena. Testuingurua honakoa: Errusian gatazka bat zegoen fabrika batean, langileen eta jabeen artean, noski. Jabeek, ohiko lez, beren jokoa egin zuten, baina langileek hein berean gogor eutsi, harik eta Estatuak tartean sartzea erabaki zuen arte. Putinek bilera batera deitu zituen jabeak.

Badakit gauza txar asko dauzkala gizon honek, baita bere gobernuak ere, baina zati honi dagokionez behintzat… Aupa Putin! Bilera ikustekoa da, hasiera ikaragarria bada, amaiera zer esanik ez. Zapla historikoa. Antologikoa. Demasa tumatxa, txo!

Ondoren Urkullu irudikatu dut Arcelorreko eta Tubos Reunidoseko jabeekin bilduta, eta ez dit grazi zipitzik egin.

Aupa Putin (zapla historikoa)

Aupa Putin (zapla historikoa) bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19609

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik



<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>