
Euskaldun fededun
Estatu laiko batean omen gaude. Erlijioa hautazkoa dela, ez dela bizitza publikoan sartzen, eta hori egia jakinda, bereziki bizitza pribatuan sartzen da. Munillari Kristorenak eta bi entzun dizkiogu, baina inork ez du epaitzen, ez dago iraindua sentitzen den biktimarik, dirudienez.
Gipuzkoako aldundiak laikotasunarekin atzera egin eta gurutzeak geletan ezarri berri ditu Pnv eta Pse gobernuak. pic.twitter.com/gd8nsnYVz4
— Ainhoa Beola (@abeolaregi) July 28, 2016
Eusko Alderdi JELtzaleak berriro jarri ditu gurutzeak Diputazioko hormetan, PSE-EE-ren oniritziarekin. Zergatik? Zergatik eduki behar dute presentzia erlijio sinboloek denonak diren erakundeetan? Oso gaizki iruditzen zait, baina horretaz gain, oso espainiarra ere. Euskaldun fededun kontzeptua zaharkitu zen, eta iruditzen zait gure jendarteak ez duela erlijioa “España cañi” horrek bezala bizi; euskaldun fededunak daude, noski baietz, baina are eta gehiago gara erlijiosoak ez garenak. Sinbolo horiek erakunde publikoetatik at behar lukete; eta demokratikoki hautatutako ordezkariek ez lukete ez elizaren, ez mezkiten, eta ez sinagogen ekimen erlijiosoetan parte hartzen aritu beharko.
Euskaldun fededun aspaldi hil zen, eta gurutze bat hor jartzeagatik ez dute hiru egunetara berpiztuko.
Jendea geroz eta gutxiago joaten da elizara, baina kontua, ene uste apalean, Eliza barruan daukagula da: morala, etika, harremanak, ongiaren eta gaizkiaren arteko usteko muga ezarri duen erakunde ukiezina, historiako multinazional handiena eta odoltsuena. Nik baino hobe zerrendatu zituen duela urte batzuk Christopher Hitchens irakasleak sekulako hitzartze batean:
Euskaldun fededun
Euskaldun fededun bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.