Egunero milioika plastikozko poltsa erabiltzen dira munduan, nahiz eta hauen kontsumoa murriztu nahi. Hainbeste poltsa erabiltzea egunean oso asmakizun erabilgarria delako da Egunero hainbeste poltsa erabiltzearen arrazoia zera da, oso erosoak direla;, erosten ditugun gauzak edo beste edozein objektu garraiatzeko asmakizun paregabea da , kontrako aldeak dituen arren Edonola ere, baditu kontrako aldeak. Nabariak gainera. Gaur egun poltsen kontsumoa murrizteko ekintza asko daude abian, zeren eta oso kaltegarriak dira ingurumenerako eta ondorio larriak ekarri diezaiokete naturari. Aukera eta neurri asko daude poltsen kontsumoa murrizteko, eta gaur egun konponbide horiek sustatzeko ekintza pilo daude.
Adibidez, gaur egun supermerkatu askotan plastikozko poltsak erabili ahal izateko ordaindu behar da. Honi esker plastikozko poltsen kontsumoa murriztu egin da eta jendeak, poltsa berrerabilgarriak, motxilak eta gurdiak erabiltzen ditu erosketak garraiatzeko. Supermerkatu askoren mugimendu honen ondorioz, plastikozko poltsa askoz gutxiago erabiltzen dira gaur egungo egunerokoan, jendea kontzientziatzen hasi egin da eta horri esker ingurumena askoz garbiago dago. Zeren eta, plastikozko poltsa gehienak erabilpen bakar baten ostean zabor bihurtzen ziren eta horietako askok naturan kalte izugarriak sortzen dituzte.
Erabilgarria. Funtzio: zaborra botatzeko.
Bada jendeak poltsa horiek dendetan lortzeko arrazoi nagusi bat (edo aitzakiatzat ere har dezakegu
na); etxeko zaborra bildu eta betetzeko erabilgarri eta doakoak dira. Edozer motatako zaborra bota dezakegu poltsa hauetan eta horrek asko errazten du etxean zaborra pilatzea eta poltsa betetzerakoan berehala hustea. Baina, honen ondorioz zabortegiak plastikozko poltsez betetzen dira eta haizeak ingurugiroan zehar sakabanatzen ditu.
Gainera, erabili ostean, poltsa horiek nahiz eta zakarrera bota, birziklatzeko edukiontzian ez dira birziklatzen zeren eta garestiagoa da plastikozko poltsak birziklatzea berriak egitea baino. Birziklatzen ez diren poltsa horiek, nahiz eta zabortegietara joan, haizea edo edozein egoeragatik munduan zehar sakabanatuta geratzen dira eta kalte handiak sortzen dituzte. Poltsa horietako askok itsasoraino edo ibaietaraino egiten dute bidea ubideetatik eta han, kalte handiagoak eragiten dituzte deskonposatzen hasi eta osagai kimiko asko uretan geratzen direlako.
Plastikozko poltsek ingurugiroan duten eragina eta beste aukera batzuk.
Plastikozko poltsak oso erabilgarriak direla onartu behar da, baina ekartzen dituen ondorio kaltegarriak gehiegi dira hainbeste poltsa erabiltzen jarraitzeko. Askoz hobe eta onuragarriagoa da beste irtenbide bat aurkitzea; adibidez oihal edo beste material biodegradagarriz eginiko poltsak erabiltzea. Neurriak hartu ez ezean, gure natura eta osasunerako konponezinak izango diren ondorioak agertuko dira. Eskerrak gaur egun hori ekiditeko ekintza asko egin eta egiten ari direla eta honi esker azkenean plastikozko poltsen kontsumoa neurri handi batean gutxiitzea lortuko dugu.
Badago ehunezko poltsa zein gurditxorik erabiltzen ez duen jendea, bueno nik bakarrik hori egiten duen ezagun bat daukat. Erosketak garraiatzeko orduan bera maleta bat erabiltzen du, aizue! Praktikoagoa dela dio; maletak osorik zabaltzen dira (gurditxoak, normalean, goitik bakarrik), errazagoa da erosketa ondo kokatzea eta espazioa askoz hobe aprobetxatzen da. Gurditxoak baino handiagoak dira (altueran, zabalera eta sakoneran) eta gurditxoak “atsoen” tresna ematen du. Agian, maleta bat izanez gero ez da beharrezkoa gurditxorik erostea (hau da, ez dugu ezer gehigarririk erosi behar, etxean gutxitan erabiltzen dugun zerbaiti atarramendua atera baizik), egia da funtzio berdina betetzen duela baina oso ezohikoa da maletarekin erosketak egitera joatea. Nik behintzat gurditxoa dut nahiago. Zuri zer iruditzen zaizu?
Ezarritako neurriak eta ausnarketa.
Plastikozko poltsen kontsumoa kontrolpean edukitzeko legeak orain dela asko daude gure artean baina progresiboki joan dira zorrozten. Hasieran, 2004. urte inguruan, ez zen legea gomendioa baizik, baina nola ia inork ez zion jaramonik egin gomendio horri, lau urteren ostean poltsak beste material ekologiko (ez kutsakor) batez egitea ezarri zuten. Azkenik, 2011 urtean neurri zurrunagoa abian jarri zuten: plastikozko poltsak kobratu behar izana ezarri zioten supermerkatu kate handiei eta horri esker nahiko murriztu da plastikozko poltsen kontsumoa (tabako-legeetan bezala, prozesu psikologikoa neurtu dute. Egun batetik bestera debekatzeak aurkakotasuna sor lezake, baina gutxika egitean, jendartean, onargarritasun maila altuagoa da). Nahiz eta denda txikietan oraindik doakoa izan plastikozko poltsen erabilpenaren beherakada kalean agerikoa da.
Askok kobratzea supermerkatuentzat mozkin-iturria dela argudiatzen dute. Izan liteke, baina, ondorioak merezi du, agi denez.
Artikulu honetaz baliatuz, nahiko nuke hurrengoa galdetu: demagun botikara joaten zarela eta bertan, poltsatxoak jartzen dizute. Uko egiten al diozu? Zuk zeuk sendagaia poltsatik atera, eta beharrezkoa ez dela esaten diozu? (Kontuan izan, poltsatxo txiki hauen erabilera oso murritza dela.)
Eta bide batez suzko proba egin nahiko nuke: ZERO ZABOR ALDARRIKATZEN DUEN ETA GERO PLASTIKOA ARDURAGABE ERABILTZEN DUZUN HORIETAKOA AL ZARA??
KONTZIENTZI PIZTU DIZU ARTIKULU HONEK? Hemendik aurrera plastikoari hein handiago batean behitzat uko egingo al diozu?
Plastikozko poltsei uko egiteko prest al gaude? bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.