
Olinpiar Jokoetan, noren alde? (inkesta)
Iragan ostiraletik, abian dira Brasilen Rioko Olinpiar Jokoak, aro modernoko hogeita hamaikagarrenak, eta Hego Amerika jokaleku duten lehenak.
Guztira, 41 kirol disziplinatan -baita golfean eta errugbian ere-, hamaika mila kirolaritik gora dira lehian, 206 herrialde ezberdinen izenean, lehen aldiz parte hartuko duten Kosovo eta Hego Sudan tarteko.
Euskal Herritik 37 neska mutil kirolari izango dira Espainia edo Frantziaren izenean lehiatuko direnak, gogoz kontra izan ala ez. Kontuak horrela, Twitter-en aurkitu dugun Galdezaleren itauna geure egin, eta inkestatxo bat eginda erantzun eske gatorkizu:
Olinpiar Jokoetan, noren alde egiten duzu?
.
Rio 2016an, noren alde? (inkesta)
Olinpiar Jokoetan, noren alde? (inkesta) bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.