Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19589

Asteburu honetan: Patatak saltsa berdetan

$
0
0
patatak saltsa berdetan errezeta

Asteburu honetako errezeta : Patatak saltsa berdetan

Asteburu honetarako edozein haragi, arrain edo barazkiren laguntzaz dasta daitekeen RZ errazabetiko sukaldearekin eta patatarekin gozatzeko errezeta merke, goxo eta osasuntsua. On egin!

Patatak saltsa berdetan

patatak saltsa berdetan errezeta

Asteburu honetan: Patatak saltsa berdetan

Osagaiak:

  • kilo bat patata
  • koilarakada bat irin
  • ardo txuri kopa bat
  • 4 baratxuri ale
  • perrexil freskoa
  • arrain salda (edo daukazuna)
  • oliba olioa
  • gatza

Asteburu honetako : Patatak saltsa berdetan

Errezeta:

  1. Patatak zuritu eta panadera eran moztu, hots, cm. erdiko xaflatan. (Adi: ez beti guri kasu egin, argazkikoak osorik utzita daude).
  2. Perrexil freskoa aiztoarekin pikatu edo moztu
  3. Baratxuriak xaflatan moztu
  4. Zartagin batean olio koilarakada bat berotzen jarri, bertan patatak frijitu bi aldeetatik. Kolorea bakarrik hartu behar dute, ez da garrantzitsua guztiz egitea gero saldan egosi beharko dira eta.
  5. Patatak egin ostean, eltze baxu batean bi koilarakada olio jarri.
  6. Olioa bero dagoenean baratxuria gehitu , kolorea hartzen duen bitarte
  7. Orduan irin koilarakada bat gehitu eta guztia elkar landu.
  8. Ardo txuri kopatxo bat gehitu eta alkoholaren usaina galtzen duenean arrain salda gehitu.
  9. Azkenik patata zatiak saldan sartu eta bertan egosten jarri.
  10. Sardexka baten laguntzaz patatak eginak daudela ziurtatu.
  11. Azkenik perrexil txikitua gehitu errezetari

Kasu!

Edozein haragi, arrain edo barazkiren laguntzaz dasta daiteke RZ hau. Bera bakarrik ere bai. Arrain salda beharrean oilasko edo veste era bateko saldarekin ere egin daiteke errezeta. Oso RZ merke eta erreza da, benetan.

Asteburu honetan: Patatak saltsa berdetan

Errezeta gehiago…

Asteburu honetan: txerri saiheskia labean

Asteburu honetan: intxaur eta txokolate browniea

Asteburu honetan: Patatak saltsa berdetan errezeta

Asteburu honetan: Patatak saltsa berdetan bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19589

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik



<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>