Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19589

Esklaboen esperantza

$
0
0
Esklaboen esperantza

Esklaboen esperantza

Esklaboen esperantza

Zoaz hegan pentsamendua, urrezko hegoekin.

Etzan zaitez Urbasako zelai ederretan.

Usai bustia jaurtitzen duten jaioterriko lurretan.

Agurtu itzazu Altzania ibaiaren ertzak,

Arbasoen kondairak,

1813ko hondamendia,

Trena, Contantino Salinasen duintasuna,

1934 urrian eta 1936ko uztailean apurtutako bihotzak.

Agurtu ezazu Iguzkizaren semearen mina.

Agurtu itzazu Leviatan erraldoiak lur arrotzeetara eraman dituen gazteak.

Oh, nire aberri maitea, hain ederra eta hain galdua.

Oh mia patria sì bella e perduta!

Oh, oroimen maitagarri eta atsekabeak.

Goibeltasunez betetako haizeak egiten du kantu Aralar inguruan.

Norbaitek arnasa eman diezaiola

Bihotzik gabeko haltzaren eta mugarik gabeko suaren herriari.

Sinetsi, benetan diotsut, pentsamendua,

hormak eta harresiak ez ditugula maite,

eta elkarrekin bizi nahi dugula, soilik.

Etorkizuna hautatu, besterik ez dugula nahi.

Garai ilunetan izan dezagun gutxienez esklaboen esperantza,

sufrimenduak bertutea omen dakar,

eta herriak horrela egiten omen dira.

Sufritzeak bertute ekarriko duelakoan,

ez dezagun inoiz galdu esperantza.

Egunen batean argia etorriko delakoan gurera.

Esklaboen esperantza

Le memorie nel petto raccendi,

ci favella del tempo che fu!’

O simile di Solima ai fati

traggi un suono di crudo lamento,

o t’ispiri il Signore un concento

che ne infonda al patire virtù.

che ne infonda al patire virtù

che ne infonda al patire virtù

al patire virtù!.

Esklaboen esperantza

Esklaboen esperantza

Esklaboen esperantza bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19589

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik



<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>