Quantcast
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19700

Lapurra epaile

Image may be NSFW.
Clik here to view.
GRA149 MADRID, 12/01/2015.- Fotografía facilitada por la Guardia Civil de la operación "Mate" llevada a cabo contra los letrados del "frente de cárceles" de ETA y Herrira, organización de apoyo a presos de la banda. EFE

Lapurra epaile

Pentsatzen dut 2015eko urtarril hasieran idazkari edo bestelako langileren bat egongo zela LAB sindikatuko egoitzako harreran. Ohetik jaiki eta ohiko ohikerian pasako zuen goiza, astelehen buruzuria, aurreko egun dezenteren parekoa aurretik zeukala pentsatuz; edo agian ez, tximeletak zeuzkan sabelean, eta kirioak dantzan, eta praketan ezin kabituta zebilen lanorduak amaitu bezain pronto zita kitzikagarri, emozionante eta hil ala bizikoa zeukalako; edo baliteke bere lanak asebeteta sentitu eta gustura aritzea, jo eta su. Auskalo non zeukan buruan, baina zangoak LABeko egoitzan zeuden, hori ziur.

Bat-batean kristoren pikolo piloa egoitzan! Zer pentsatuko ote zuen idazkari hark? “Atzeko atetik sartu diren batzuk bilera sekretu eta klandestino bat egiten ari ote dira?” “LAB legez kanpo?” “Sindikatuko norbaiten bila etorri ote dira?” “Afiliatzera al datoz?”

Ofizial bat inguratu da bere mahaira:

  • Orri honetan epailearen erregistro agindua dakart.
  • Eta zer aurkituko duzuela uste duzue ba?
  • Sareren dirua.
  • Sare?
  • Bai, urtarrileko Bilboko manifestazioan bildutako diruaren bila gatoz.
  • Sare? Giza eskubideen aldeko talde legal hori? Bozeramailea Jaurlaritzako sailburu ohi bat den erakundea? Bere burua finantzako baimen guztiak dauzkana? Sara Buesa, Rosa Rodero, Martin Pallin edota Juan Jose Ibarretxe biltzeko gai den taldea?
  • Hori bera.
  • Baina lapurreta egitera etorri zarete!
  • Zer uste zenuen ba? Horregatik gatoz aurpegia estalita eta zaku hutsekin! Nahi baduzu deitu poliziari, KAR, KAR, KAR!!!

Image may be NSFW.
Clik here to view.
Lapurra epaile
Sareren 104.000 euro zeuden LABen egoitzan. Hori itzultzeko eskatuz aste honetan egin behar zuten auzi saioa Espainiako Auzitegi Nazionalean. Sarek Concepcion Espejel eta Enrique Lopez epaileak errekusatzeko eskatu zuen, eta, hala egiten duen aztertu bitartean, saioa atzeratu du Auzitegi Nazionalak.

Lapurreta baten inguruko epaiketan lapurra epaile. Estatua finantzaketa ilegalaren kargupean inhabilitatu behar lukete. 

Lapurra epaile

Lapurra epaile bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19700

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik



<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>