
Euskararen erabilera
Nire ustez euskara euskaldunon ezaugarririk garrantzitsuena da eta ondorioz gure eguneroko bizitzan ahalik eta gehien erabiltzen ahalegindu beharko ginateke. Onartu behar dut nik askotan gaztelaniaz hitz egiten dudala nahiz eta taldean gauden guztiok euskara jakin. Hau da daukagun arazorik larriena, gure hizkuntza erabili ahal dugun egoera askotan ez dugula erabiltzen. Eta honek apurka apurka euskara galtzera eraman ahal gaitu. Euskal Herrian euskara eta gaztelania dira hizkuntza ofizialak baina zoritxarrez eguneroko bizitzan euskara galdu egingo da guk erabiltzen ez badugu.
Esan dezakete euskara mundu mailan ez dela oso garrantzitsua eta oso jende gutxik ezagutzen duela eta horregatik txarto irudituko zaie eguneroko bizitzan gure hizkuntza erabiltzea. Alde batetik egoera hau ulertu dezaket gure herrian euskara debekatuta egon zelako eta garai horretako jende askotan ezin izan zuelako ikasi eta haiek euskara dakiteneok bezala Euskal Herrian lan egiteko eskubidea dutelako adibidez.
Egia da jende askok ez zuela euskara ikasteko aukerarik izan eta normala da haiek gaur egun ez erabiltzea baina horregatik lehen esan dudan moduan euskara bultzatzeko beharra gazteok daukagu eta gure hizkuntza denez gauza guztien gainetik defendatu behar dugu nahiz eta zailtasunak izan.
Pasadan otsailaren 3an adibidez egunkarietan agertu zen Eusko Jaularizak euskararen normalkuntzaren kontra. Osakidetzan lan egiten duten duten hainbat mendiku euskaldunek salatu dutenez euskaraz egindako arreta, zerbitsuak baloratzeko egiten diren inkesen kanpo gelditu da. Nire ustez argi dago hau gure hizkuntzaren aurka egiten ari diren ejkintza dela.
Honez gain euskararen inguruan azkenaldian beste hainbat albiste irakurtzeko aukera izan dugu, hauen artean euskarari buruzko inkesta bat. Eusko Jaurlaritzak plazaratu berri duen inkesta baten arabera, biztanleen %85ek adierazi dute euskaraz jakiteak aukera gehiago ematen duela gizartean. Inkesta abenduan egiten hazi ziren telefonoz. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 15 urtetik gorako 1806 pertsonei egin zieten galdera. Galdekatuen %54k adierazi dute euskal herritarren hizkuntza euskara dela eta %34k euskara euskal herritarren hizkuntzetako bat dela, ez hizkuntza bakarra. Jakite mailari buruzko datuak agerian utzi ditu ikerketak.
Inkestaren arabera herrietan %37k ongi mintzatzen dira euskaraz, %24 zertxobait eta % 39 ez daikite ezer. Adinaren arabera kokatzen da euskara. 15-17 urteren artean %67k diote euskara ongi mintzatzen dutela, 18-19 urteren artean %58koa da eta adin horretatik gora jende oso gutzik daki euskara. Jendearen %68ak uste du gaur egun umeek euskara dakitela beraien ikastoletan ikasten delako.
Jenderaen %84k ondo ikusten dute euskaraz egiten dituztenei ikasketak amaitzerakoan agiri ofiziala ematea eta %77k uste du unibertsita ikasketak euskaraz egin ahal izateko EGA titulua eduki behar dela.
Aipatzekoa da ere bai interneten mugitzen ari den euskararen aldeko kanpaina. ETBn esukaldunei gazteleraz ez eginarazteko kanpaina hasi baita. Herritar talde batek kanpaina bat hasi zuten pasadan azteazkenean. Botoa emateko webgunean prestatu dute, eta dagoeneko 1.100 sinaduratik gora bildu dute.Euskal Telebistako agintari eta langileei eskatu nahi diegu eskatzeko euskaldunei erdaraz egin ez dezaten. Ezer eskatzekotan, euskaraz egin dezaten eska diezaietela.
HIZKUNTZA BAT EZ DA GALTZEN, EZ DAKITENEK IKASTEN EZ DUTELAKO, DAKITENEK HITZ EGITEN EZ DUTELAKO BAIZIK!!!!!
Euskararen erabilera Euskararen erabilera Euskararen erabilera
Euskararen erabilera bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.