
Cristina Pedrocheren soinekoa
Guztiok ikusi dugu Cristina Pedrocheren soinekoa. Urteak daramatzagu bere soinekoak ikusten eta guztiek zer edo zer dute komunean: gardentasunak. Bai, aurten ere gertatu da baina ez dut hortik bideratu nahi testu hau. Urtero gertatzen da, badaude betikoak dinotela hori ez dela soinekoa, gehiegi erakusten duela. Badaude kontrako iritzi dutenak ere, zergatik ez du erakutsiko bada? Cristinak berak bere etxean egoteko edota festa batera eramateko aukeratuko balu soineko hori, ondo irudituko litzaidake, zergatik ez du egingo? Kristongo tipo ona dauka, eta ez balu? Arazorik ez ezta.
Arazoa, benetako arazoa, telebista kateak berarekin egiten duena da. Aurten ere, objetu huts bat bezala erakutsi dute. Hala da. Milaka pertsona egon ziren telebistaren aurrean, zertarako? Pedrochek aukeraturiko soinekoa ikusteko, komentatzeko. Edonoiz ikusi duzue horrelako espektakulurik gizon batean?Imaginatzen duzue Alberto Chicotek horrelako espektakulua ematen? nik behintzat ez. Harritzen nauena da, egungo XXI. mendean horrelakoak gertatzea. Ikaragarria. Lotsagarria. Ikus dezakegu gainera nola, gehien bat, telebistan agertzen diren emakumeak, gazteak dira, politak, itzelezko gorputzekin… Mutilengan berriz beste gauza bat bilatzen da. Prestigioa, umorea, beste asuntoak. Nola aldatuko da gizartea komunikabideek bidaltzen dizkiguten mezu subliminalekin?
Beste egunean, Twiterren irakurri nuen. Neska bat, mutiko bat ezagutzera zihoan, lehengo hitzordu batera. Bar xume batean geratu eta ordu erdi pasata neskak hurrengo galdera egin zion:
—Feminista zara?
Mutikoak, arnas hartu eta puntu erdi batean zegoela esan zion, ez zela feminista sutsua ezta matxista ere. Nola izan daiteke hori? Feminista izatea berdintasunaren alde lan egitea da. Berdintasun justu eta beharrezko baten alde. Orduan, ez dago puntu erdirik, feminista ez izatea, matxista izatea da. Horrela da eta ez dauka inolako bueltarik, zailtasunik. Ez dakit mende honetan bizi garen eta izango diren pertsonek ikusiko dugun, baina benetan egun batean hainbeste lan eta esfortzuak zerbaitetarako balioko dutela. Argi dago horrelako jarrerekin ezinezkoa izangoa dela. Oraindik, amets hori urrun dago, eta horregatik lan egiten jarraitu behar da, gizarte, estatu eta familien bitartez berdintasuna sustatuz.
Cristina Pedrocheren soinekoa
Cristina Pedrocheren soinekoa bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.