
Zer demonio da Maltzaga?
Duela aste pare bat Maltzagaren ideiaren bueltan testu bat idatzi nuen etxe honetan. Ez nintzen “Maltzaga” kontzeptua luzatzen aritu, baina Hedoi Etxarteren txio honek zer pentsatua eman dit orain.
30 urtetik beherako nork daki «Maltzaga» zer den? @uonederra @pellourzelai @zuribia @EnekoitzEsnaola @xletona @hatxen @unaiapaolaza
— Hedoi Etxarte (@hedoi_etxarte) January 13, 2017
Zer demonio da Maltzaga?
Maltzaga auzo bat da, eta bertan egiten dute topo Soraluze, Eibar eta Elgoibarko herriek. Benetako Maltzagaren kokaera estrategikoan oinarrituz, Telesforo Monzon zenak Maltzaga metaforikoa aldarrikatu zuen, proposamen politiko gisa, abertzaleen arteko batasuna eskatuz. Monzon bergararra zen, eta herri hau abiapuntutzat hartuta, honako ideia babesten zuen: “Gerokoak geroko utzi. Orain, goazen abertzale guztiok batera Maltzagara“. Ideia hori praktikan jartzen saiatu zen Txibertan, agente ezberdinekin. EAJ, ESB, ESEI, ANV-EAE, EKA, Laia (bai), Laia (ez), EHAS, EIA, auzapezen taldea, ETA (m), ETA (pm) eta azken talde hori uztea deliberatu zuten Bereziak taldea bildu zituen Angeluko Xiberta Hotelean.
Mirentxu Purroy kazetaria aktalari lanetan aritu zen, eta berari esker dauzkagu gaur egun bilera haietan esan zirenak idatzita eta dokumentatuta. Mahai hark porrot egin zuen, baina Maltzagaren ideiak eta nahiak luze iraun du abertzaletasunean, eta oraindik ere bizirik dirau askorengan. Ene iritzia, eta beste askorena, Maltzagaren ideia hilda dagoela da, eta euskal errepublika desiratzen dugunok ezin dugula horri begira egon. Sagarrondoari pikuak eskatzen, otsoei beganoak bilaka daitezela erregutzen, alzheimerra daukan norbaiti oroitzeko galdatzen.
Unai Oñederra Zuzeularia da, maiz idazten du atari honetan, gehienetan sindikalismoa eta langile mugimenduaren erronkak ardatz hartuta. Aipatu dudan Maltzagaren testua irakurri ondoren, hausnarketa bati ekin zion Twiterren, eta bide batez, saltsa ederra sortu:
Maltzaga gurasoak gara https://t.co/1TdeM4KaMw @hatxen @zuzeu-n "Ezin gara Maltzagara iritsi bidaidea bizikleta estatikoan badabil"
— Unai Oñederra (@uonederra) January 13, 2017
@uonederra @zuribia @EnekoitzEsnaola @xletona @hatxen @unaiapaolaza Nire ustez Maltzagaren kontzeptua gaindituta dago.
— pello urzelai (@pellourzelai) January 13, 2017
@uonederra @pellourzelai @zuribia @EnekoitzEsnaola @xletona @hatxen pic.twitter.com/L1faZI48cH
— unai apaolaza (@unaiapaolaza) January 13, 2017
@unaiapaolaza @uonederra @pellourzelai @zuribia @EnekoitzEsnaola @xletona @hatxen geltokia mapan daukagu, baina inoiz ez gara heltzen. pic.twitter.com/CblMwqqcUX
— txerren (@txerren) January 13, 2017
@txerren @uonederra @pellourzelai @zuribia @EnekoitzEsnaola @xletona @hatxen metafora horrek balio ez duen bidea adierazten digulako.
— unai apaolaza (@unaiapaolaza) January 13, 2017
@uonederra @hedoi_etxarte @pellourzelai @EnekoitzEsnaola @xletona @hatxen @unaiapaolaza Zeitgeista: finean Iñigo eta Pablorena errepikatzen.
— mario zubiaga (@zuribia) January 13, 2017
@pellourzelai @unaiapaolaza @txerren @uonederra @EnekoitzEsnaola @xletona @hatxen artiklazio sobranista interklasista vs alternatiba kokatua
— mario zubiaga (@zuribia) January 13, 2017
@unaiapaolaza @pellourzelai @txerren @uonederra @EnekoitzEsnaola @xletona @hatxen Noizko "Maltzaga reloaded" solasadi presentziala?
— mario zubiaga (@zuribia) January 13, 2017
Kontzeptua ez, jakina, baina Maltzaga hori historia da dagoeneko @uonederra @zuribia @EnekoitzEsnaola @hatxen @unaiapaolaza @pellourzelai
— Xabier Letona (@xletona) January 14, 2017
@zuribia @unaiapaolaza @txerren @uonederra @EnekoitzEsnaola @xletona @hatxen Twitterren erokerua da kontu hauei buruz aritzea. Mintegi bat!
— pello urzelai (@pellourzelai) January 13, 2017
Pello Urzelaik arrazoi osoa zeukan. Twiterren 140 karaktereek ez dute ezer askorako tokirik uzten, eta gainera hainbeste jende ilustre sartuz gero (ni ezik, bistan dena), are eta gutxiago. Baina horretarako dago Zuzeu, ezta? Mintegia eta “Maltzaga reloaded” solasaldi presentziala iritsi bitartean, hausnarketarako tarte txiki bat eskaini diezaiokegu bai irakurleari eta bai geure buruari.
Zilegi bekit lehen harria botatzea, teorizatzen batere trebea ez den baseko militante honi. Argeleko negoziazioetan amaren tititik zintzilik nengoen, eta Lizarra-Garazin Superbateko karneta neukan; beraz, nire belaunaldia aurreko horien oinordekoa izan arren, Loiolak, ilegalizazioak, eta ETA-k armak uzteak markatu du gehien. Guk ez dugu PSOE-rik ezagutu autodeterminazio eskubidea babesten edota pa-pa-pa politikaren une gorenean (Jon Anzaz ahaztu gabe), ez dugu EAJ-rik sumatu estatu bat sortu nahian, eta Euskadiko Ezkerra eta Unidad Alavesa aipatzen dizkigutenean kromo aurpegia jartzen dugu.
Mark Legasse izena entzundakoan gehienek pentsatuko dute futbolariren bat dela; batek daki zer egiten zuen bere denbora librean. Baina batzuk badaukagu Euskal Herrian sustraitu zen akrata hark botatako esaldietako baten berri: “madarikazioa da EAJ-rekin ezin dela ezer egin, eta EAJ gabe ere ez”. Beno, garbi geratu da Euskadi Buru Batzarrarekin ez dagoela zer eginik; EBB-rik gabe, ikusteko dago. Independentzia ezinezkoa dela dioen alderdi bat ez zait interesatzen, antzarak ferratzera eta hor konpon.
Beste gako bat Joxe Migel Beñaranen hitzetan ikusten dut, duela 40 urte esandakoak izan arren gaurkotasunik galdu ez dutenak: “Ez ETA-k, ez Herri Batasunak, ez KAS-ek, ez nahi bezain handia izan daitekeen antolakunde batek ez ditu euskal langile klasearen arazoak konponduko. Euskal Langile Herriak soilik konpondu ditzake bere arazoak”. Antolakundeetatik haratago sentitu behar da independentziaren behar soziala, kulturalaz ohartzen garen gisan (gehiengoa).
Ni abertzalea naiz, baina ez noa inora bere burua abertzaletzat aldarrikatzen duten batzuekin. Nor izango nukeen bidaide? Euskal Errepublika hobeto bizitzeko geltoki bat dela konpartitzen duen edonor; Apaolazak aipatzen duen %85 horren bila joan nahi dut nik, jakinda abertzaleen %55 horretan guztiek ez dutela estatu bat desio. Bide batez, ibilbide hori euskaratik eta euskaraz egingo dut; amore beste toki batzuetan eman behar da, ez kontu hauetan.
Oñederrak kontzeptu zaharrari XXI. mendeko izena jartzeko proposatzen du; saiatuko naiz. Irudiak maiz hitzak berak baino hobe mintzatzen direnez, hau duzue Maltzagako tren geltokiko irudia. Bertara bide bakarra iristen da, ondoren bi norabidetan jarraitzeko.
Niri burura kontrako eskema bat datorkit. Baiona. Atturri eta Errobi errekak beren bidea egin eta gero (elkar batere ukitu ere egin gabe, noski) Baionan batzen dira. Baionan, bide labur bat egin eta azkenean itsasoratzeko. Hortik aurrerako olatuak, ikusiko. Ulertu da?
*Oharra: gai berari helduta testu gehiago kaleratzeko asmoa daukagu; hurrengo astean Unai Oñederrarena.
Zer demonio da Maltzaga?
Zer demonio da Maltzaga? (I) bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.