
Hizkuntza politika berria Iruñeko kultur etxeetan
“Erregimen zaharrarekin”, Civivox izeneko kultur etxeetan ikastaro guztiak erdara hutsean izaten ziren. Horretaz aparte, urtero izaten zen Sormen Tailerrak Euskaraz izeneko ikastaro sortatxo bat. Udaleko gobernu berriak eutsi egin die euskarazko sormen tailerrei, eta, horretaz gain, Civivox zentroetako ikastaroen %12 euskaraz eskaini ditu. “Ba! %12 bakarrik!” esan dit lagun batek.
Kontua da orain komeni dela euskarazko ikastaroetan jendeak izena ematea, etorkizun batean %12 baino gehiago izan daitezen (edo %12 horri eusteko!).
Oraindik badira Civivoxeko ikastaroak bete gabe. Nabarmendurik daude Civivox bakoitzean euskaraz direnak.
Eta Euskarazko Sormen Tailerretan irailaren 25a arte eman daiteke izena.
Hizkuntza politika berria Iruñeko kultur etxeetan
Hizkuntza politika berria Iruñeko kultur etxeetan bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.