Quantcast
Viewing all articles
Browse latest Browse all 20022

Jose Luis Barbería eta hizkuntzaren arazoa

Image may be NSFW.
Clik here to view.
comunicacion

Euskal gaietan ” kazetari espezialista” da  Jose Luis Barbería. Espainiako hedabideetan eta, bereziki, El País egunkariaren baitan.

Image may be NSFW.
Clik here to view.
Jose Luis barbería, Voxeurop argazkia
Jose Luis Barbería. Voxeurop.com

Gure politikaren aztertzaile zorrotza da eta ederki jakiten du zertaz diharduen gure gairen bat ukitzen duen bakoitzean: ETA, politika, bakegintza, presoak, Nafarroa, Iparraldea… Baina baita euskalgintza edo ikastolen gaia aipatzen dituenean ere.

Anekdota bezala, esan dezagun, bera izan zela Magnus Enzensberger-ekin batera, Joseba Sarrionandia Martuteneko espetxean elkarrizketatu zuena. Sarrionandia ederki damutu izan da elkarrizketa hura eman izanaz. Hala ere, behin baino gehiagotan saiatu izan da, ostera ere, Sarrionandiarenganaino iristen, arrakastarik ukan ez badu ere.

Barbería libratu egin zen El Paísen izandako kaleratzeetatik, eta José Yoldik eta, batez ere, Luis Rodríguez Azpioleak postua galdu zutenetik, orakulu moduko bilakatuta dabil Euskal Herriari eta autonomiei, oro har, dagokien informazioa emateko orduan.

Nire iritzian, eta irakurri diodanagatik, Espainiaren batasunaren defendatzaile argi bezain fina da Barbería. Ikusi besterik ez dago, esaterako, Kataluniako hauteskundeak direla eta argitaratu duen artikulu andana.

Horietako azkenekoan hizkuntzaren aferari heldu dio, betiere espainiar ikuspegi batetik, jakina. La ideología de las lenguas deitu dio.

Artikulu mamitsu bezain luzea denez, arrapataka bertatik ateratako lerro batzuk dakartzat, eztabaida zentzuzko bati ekiteko balioko duelakoan. Euskaltzaleontzat dialektika bikaina proposaatzen zaigu bertan eta ederra litzateke ZuZeun zezenari adarretatik helduz, iruzkin landuak argitatartzea. Utikan troll eta antzekoak, otoi.

Image may be NSFW.
Clik here to view.
Jose Luis Barbería eta hizkuntzaren arazoa

Onena artikulua osorik irakurtzea duzu, hain baita mamitsua eta joria La ideología de las lenguas, baina alfertuta bazaude, hara hemen bertatik erauzi ditudan ideia zenbait:

  • Hausturarantz doa independentismo kataluniarra eta Espainia elebakarra ez da ohartu sezesionismoaren azpian, hizkuntz politika autonomikoen baitan ezkutatzen den ideologia dagoela. Lurraldetasun arazoa baino, linguistikoa dago hemen. Zergatik ez du Espainiak, beste batzuek bezala, eleaniztasuna kudeatzen asmatu?
  • Zenbait eremutan, Espainiak ez du Europako Hizkuntzen Karta betetzen. Alor judizialean, esaterako. Denborarekin “hizkuntza bat-nazio bat” kontzeptua sendotu da, gaztelania hizkuntza inposatu bezala ikusiz eta hizkuntza autonomikoa aldakuntzarako arrazoi bilakatuz.
  • Sabino Aranak esan ei zuen, “gure inbasoreek euskara ikasiko balute, guk ahaztu egin behar genuke eta errusiera, norvegiera edo besteren bat ikasi”. Amurizak ere esana da Euskal Herrian euskara hitz egiterik ez bada, bota dezagun demokracia(sic) zerri askara”. Era berean, Pujol Maragall eta autore kataluniar zenbaitek esana da hizkuntza (katalanera) dela nazioaren funtsa.
  • Hizkuntzarena eremua sakratua da euskaldun, galiziar eta kataluniarrentzat eta horrekin sartzen dena berehala izanen da ilunpetara kondenatua “fatxa” eta “traidore” izenaren pean. Espainiar elebakarrak erresistentzia jartzen dio eleaniztasunari eta elebiduna, ostera, militante suhartsua da gaztelaniaren aurka.
  • Independentziarako arrazoi nagusiak ekonomia eta garapen hobearen aitzakiaz estaltzen badira ere, funtsean dena arazo identiotari erromantikoa da. Hizkuntza faktore handia da identitatearentzat, baina ez du kosmobisiorik eskaintzen. Hala ere, hizkuntza bereko pertsonek ez dute zertan berdin ikusi familia kontuak edo harreman sozialak, esaterako. Identitateari dagokionean badirudi funts handiagoa dutela generoak, klaseak edo harreman sozialek.
  • Hizkuntza da nazionaren oinarria eta badirudi nazio izateak ematen duela eskubidea independentzirako. Estatu bana eman behar ote litzaioke munduan diren 6.700 hizkuntzei? Zer gertatuko litzateke Europan, non 225 hizkuntza eta 49 estatu diren? Hizkuntza bera mintzatu arren, elkarren arteko gerrak izan dira Bosnia-Herzegovinan eta nazionalismo desbedinak daude Hego Ameriketan.
  • Euskal nazionalismoak bere hastapenean arraza kontu bat duen bezala, kataluniarrek hizkuntzak gorpuztutako eredu kulturalista dute. Desberdintzea da kontua. Oso gutxi ikusten dira García, Martínez, López, Sánchez, Rodríguez, Fernández, Pérez, González… eta antzeko abizenak zerrenda nazionalistetan, nahiz eta sarrienak izan populuaren artean.
  • XIX. mendetik nation building izeneko eredua jarraitu izan da, gizartea gaztelaniarekin linguistikoki batu ahal izateko, gainerakoak nolabait desagertaraziz. Gertatu da gero eredu berori ezarri izan dutela nazionalistek euren eremuetan, Katalunian, batez ere.
  • Espainiako ezkerra tradizionalki aztoratu duen gai hau, Europako leku batzuetan arazoan sartuz konpondu izan dute, hizkuntza periferikoak benetan beren eginez eta ez utziz nazionalistei hizkuntzaren jabegoa. Finean, Hizkuntzen Lege bat behar da, estatuak omen egin behar die hizkuntzei.
  • Eta ideia nagusia konklusio modura, literalki: “Badirudi edozein erreformatarako, konstituzionala izan ala ez, Estatuaren desbideratzea eta haustura ekidin nahi bada behintzat, gaiari heldu beharko zaiola funtseskoa baita espainiarren arteko elkarbizitzarako. Fundamentalismo linguistikoa desterratzea da egiteko behinena, hizkuntzen arteko gerrak ekidin eta Espainia arrunta Espainia anitzarekin urtu”.

Mamia nahi beste. Orain ea gauza garen ganorazko hari dialektiko bati ekiteko.

Jose Luis Barbería eta hizkuntzaren arazoa

Jose Luis Barbería eta hizkuntzaren arazoa bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 20022


<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>