Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19589

Eusko Neanderthal (Euskaldunon inteligentzia urritasunaz I)

$
0
0

Eusko Neanderthal (I)

Tragedia eta komediaren nahasketa bat izan den azken bi egunetako espektakulu morbidoak zer edo zer pentsarazi beharko zigun euskaldunoi.

Sekulako hordak beren klase ekonomikoa babestu nahian Equo, Izquierda Unida eta Podemosekin elkartzeko eskatzen. Gure miseriatik klase instituzionalak aterako bagintu bezela. Argudiorik eman gabe, San Marx eta San Otegiren aipuak ematen etengabe, erakutsi nahian zein anti-hooligan eta “old school marxist” diren. Guztia gaztelania hutsean. Guztiak españolak. Hau da EHBildu.

Munduan jakina izan da historia osoan zehar euskaldunon inteligentzia falta, baina azken urteetan gure ridikuloa egiteko helburuan summuna lortzen ari gara. Hizketarako ahalmen gutxi, brutoa, apostu zentzugabeetarako prestutasuna, leiala, egizalea (palabra de vasco), imaginazio gutxikoa, ligatzeko inkapaza… Zakur bat. Hori izan da gure fama.

Sorkuntza artistikoa, literarioa, kulturala, zientifikoa euskaraz? Herri industrializatua izan gara, sorkuntza gorenek guri bost axola izan zaizkigu kapazak ez garelako. Gure herrian jaio diren jeinu gutxi horiek beti Paris, Madril eta Bartzelonara ihes egin dute, beren herrian gelditu izan balira mediokritateak janda geldituko ziren eta.

Eusko Neanderthal (I)Famaz gain gure historia badakigu zein den: Erromatar Inperioa erori zenetik ez gara inguruko inorekin moldatu. Bisigodoekin hostiaka mendeetan, Nabarroa errekonkistan bakarrik gelditu zen Aragoi eta Gaztelak lurrak hartzen zituzten bitartean, bandoen gerran gure herria saldu genuen, 1512an Eliza Katolikoaren bedeinkapenik gabe gelditu zen Aragoiko Fernando II-ri konkistarako eskubidea emanez, Carlistadetan espainiar monarkek kanoi bazka bezela erabili gintuzten, Espainiar Guda Zibilan gure konkistatzaileen kanoi bazka izan ginen eta 1. eta 2. MG frantziarrena ere. Gero ezker espainiar eta fransesaren hamaika siglek prometitu digute bizitza eternoa eta guk lagundu diegu. Historia ederra ezta?

Honen arrazoiak? Auskalo. Munduan neanderthal gene gehien duen herrietako bat gara. Hibridazio honek osasun fisiko eta mental handiak ekartzen ditu. Agian matriarkatu bat izatearen ondorioa da, modu honetara leinuko gizon guztiek joko zuten larrua leinuko emakume guztiekin, ugalketa selektiboa ekidinez. Ikusi dezakegu herri matriarkalen egoera gaur egun.

EHBilduren gainbeheraz eta azken asteko jokaera zentzugabeaz bi aukera baino ez daude: EHBildu Euskal Herria asimilatzeko alderdi bat gehiago da PNVren antzera, edo bertakoak motzak dira. Zer helburu dute Podemosekin elkartzearekin? Euskaldunok dugun alderdi independentista bakarra ere asimilatzeko? Berriz diot, honek ez du logikarik ALDERDI INDEPENDENTISTA BADA.

Hau egia dela suposatuz (pertsonalki ez dut uste), benetan inteligentzia arazo bat dute. Ez zekiten Podemosek ezetz esango zuela? Hau aurreikusita ez zen hobeto “it’s not you, it’s me” bat esanda ederki gelditzea? Ez, euskaldunoi berriz morroi negargarriarena irudia jartzen ibili behar dira. Jauntxo espainiarra dator eremu konkistatura guk ditugun boto apurrak kentzera (Azken hauteskundeak ez dira nahikoak EHBildurentzat dirudienez), eta gu berriz makurtu eta mesedez-mesedez gure lagunak izan daitezen eskatu. San Arnaldo Otegik hooliganismoa kritikatzen zuenean ideia, erakunde eta soziologia berrietara irekitzea eskatzen zuen, ez Espainiar Erreinuari aurpegia garbitzen laguntzea. Edo hori pentsatu nahi dut behintzat.

Zergatik euskal soziologia bere “gu ta gutarrak”-etik irteten denean jarraian españolengana hurbildu behar da? Mundura irekitzea Españara joatea, españolez hitzegitea, kongresu españolean diskurtso marxista zaharkituak ematea da? Euskal independentismoak irudi eta prestigio egokiak balitu, errespetatua balitz, kataluniar, frantziar, espainiar, europear erakunde benetan progresistak hurbilduko litzaizkioke. Baina Sabino Cuadra, Iñaki Antigüedad, Laura Mintegi, Juan Carlos Izagirre, Joseba Permach, Martín Garitano ditugu.

Eta ziria berriz sartuko digute…

Eusko Neanderthal (I)

 

The post Eusko Neanderthal (Euskaldunon inteligentzia urritasunaz I) appeared first on zuzeu.eus.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19589

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik



<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>