17 urte dira guraso talde batek Boiseko ikastola sortu zuela. Euskal Herritik kanpo dagoen bakarra da. Ikasturte berrirako 25 ume inguru espero dituzte, eta oso aste berezia dute hau: orain arteko egoitza utzita (beste zentro batean ikasgela pare bat zeuzkaten), beren etxe dotorea erosi eta atondu dute, auzolanean.
Astelehenean izan zen inaugurazio ekitaldia, eta asteazkenean hasi ziren umeak ikastolan.
The post Boiseko ikastolak badauka bere etxea, azkenean appeared first on zuzeu.eus.