Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19589

Feminaziak sutan

$
0
0
Feminaziak sutan

Feminaziak sutan

Gezur bat mila aldiz errepikatua egia bihurtzen da. Gezurraren inperatiboz, egia alboratu eta iluntasunera kondenatzen da, gezurraren argumentua inposatzailea da bere horretan. Eta terminoak nahastu, eta falaziak eraikitzen espezialistaz josia dago etsaia, sinisteko prest dagoen publikoa baino ez da behar egia alboratzeko, egia gezur eta gezurra egia bihurtzeko. Eta honen ondorioa aski ezaguna da: sua. Sutan erre zituzten ordena astintzen saiatu izan zen oro. Sua formaz aldatzen da, baina sorginak sutan erre zituzten eta erretzen dituzte.

Suaren ordezkari gisa agertu da historian zehar kartzela, errepresioa, deslegitimazioa. Eguneko hitzak denak, baina ikusezinena, eta beraz, eraginkorrena deslegitimazioa da. Mugimendu feministak sobera ezagunak dituen hitzak dira, pairatu dituen hitzak. Baina errepresioak bere forma faktikoena hartzen duenean halako kontrako ondorioa jasotzen da: zapalduen erreakzioa. Hobe da bestelako teknika sotilagoak erabiltzea.

Mugimendu feministari erreferentzia egiteko termino berria asmatu dute: feminazi. Ez dugu emakumeok gure jardun politikoa izendatzeko asmatu, gizon boteretsuek (zuriek, maila sozioekonomiko altukoek eta helduek noski) asmatu dute, mugimendu feminista kriminalizatu eta arbuiagarri egiteko ondorio bakarrarekin.

Feminaziak sutan90.eko hamarkadan Rush Limbaugh politikari estatubatuar kontserbadoreak erabili zuen hitza estreinakoz abortatzeko eskubidearen aldeko emakumeak izendatzeko. Ostean Perez Revertek halako birziklapena egin zuen gezurraren aldarriaren pean, eta izan zuen sinisteko prest zeuden asko.

Baina, nortzuk gara feminaziak? Feminismoaren aldarria modu erradikalean (erradikalegian?) burutzen dugun emakume oro.

Aski da, egiari hainbat gauza zor zaizkio:

  1. Feminismoak genero berdintasunaren aldarria du oinarri, eta horretarako ezinbestekoa da ordena patriarkala astindu eta iraultzea.
  2. Astintzea eta iraultzea erradikala da berez.
  3. Erradikalak (eta oraingoan hiztegi baten laguntzaz ariko naiz) sustraiari egiten dio erreferentzia, hasierari, osotasunari.
  4. Nazismoa badakigu denok zer den, ez du azalpen gehiegirik behar.

Berdintasuna, askatasuna eta zapalkuntzen agortzea ez da nazismoak bilatzen zuena, ezta? Feminazirik beraz, ez da. Kategoria hutsa da, faltsua, errealitatea analizatzeko kabidarik ez duena, eta helburu bakarra, klase pribilegiatuaren mesedetara jarduten duen ordena heteropatriarkala eta kapitalista bere horretan mantentzea duena. Zeinek bestela eskatuko luke iraultza modu arin eta lausoan egitea?

Feminaziak sutan

Feminaziak sutan bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19589

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik



<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>