
Kanbodiar xoria kantari
Kanbodiar xoria kantari
Aldapeko sagarraren
adarraren puntan
puntaren puntan
txoria zegoen kantari
Munduko kontinente zabalenean zelatari,
Kanbodiar xori bat atzo Espainiako telebistan kantari.
Xume da ageri,
Ia eskertuz saioaren babesleeri
Eskulan dituen marka bereri.
Teknologia berriak lan-teknikari,
Gure sistema du egunero oinarri.
Lan-soldata eta lan-baldintzak dantzari,
Hauek bereak ditu, nola ez? ez gara esplotazen ari.
Han ekoiztea da beretzat ongarri
Nondik bestela afari.
Gu geure ekonomilari:
Merkea poltsikoari,
desioa eskuragarri.
Dena eskatu langileari
Dena emateko dena ematen ez duen erosleari.
Bera denean eredugarri
Fashion Victim terminoak bi aldeak ditu larri.
Xiru-liruli, xiru-liruri,
nork dantzatuko ote du
soinutxo hori?
Nerabeak han josteko,
Nerabeak hemen erosteko.
Dirua behar dela kontzientziaz aktuatzeko?
Dirudunena da ohitura gune merkeetarako.
Kotxeaz ailegatzeko.
Mobilaz konpartitzeko.
Kontzientziak jarrera bat izan dezan ekintza behar du motibatzeko.
Zubiburu zelaieko
oihanaren zolan,
zolaren zolan,
lili bat bada beilari.
Xiru-liruli, xiru-liruri,
nork bilduko ote du
lili xarmant hori?
Kontatu dute Galiziar emakume bik
Lana zuten bide beretik
Eta ez zegoenean inongo akatsik
Gelditu zirela barik.
Amancio kanpora zijoalarik
Inporta ez zitzaiolarik
Lan gabe geratu zirelarik
Langile guztiak: Hamar hamarretik.
Inor arduratu ez delarik
Emakume gazte ekintzaile izanik
Mugimendua hasi dugu milioiak gura barik.
Enpresa eredu ez garelarik
Errenta ekonomiko ttikia dugularik
Errentagarritasun soziala nork goraipatuko ote duen ez dakigularik
Harizko langile lili xarmantak garelarik
Mende huntan jasan dudan
bihotzeko pena,
penaren pena,
nola behar dut ekarri?
Xiru-liruli, xiru-liruri,
zuk maitea hartzazu ene pena hori!
Tangoa ez da dantzatzen bik ez badute nahi
Ritmoa barruan behar da sentitzeko horretarako gai.
Kanbodiar ama gazteak zerua sabai,
Gehiago kontsumitu dezagun eskatu digu ai ai!
Edozein gogoetak Mea culpa du nasai
Ez bada diru sarrera iturriak kritikatzeko gai:
Jordik dio bere soldatan marka hauek dutela esanahi
Telebistak baitu publizitatea artzai
Gabe ez legokeela bera ikusgai
Denok gaudela sisteman blai.
Madonnak Sagarra Jo duen garai
Komertzial kutsu hau ez da zernahi.
Bide handiak ez dira etsai
Norbaiti eragiteko bada ezbai.
Kanbodiar xoria kantari
Kanbodiar xoriak xiru-liruli bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.