
70 gizonek matxismoaren aurrean euren konpromisoa adierazteko, ‘Gizon berrien hitzak’ laburmetraia ekoitzi dute. Tartean daude, esaterako, Mikel Goñi, Kepa Junkera, José Luis Mendilibar edo Marino Lejarreta.
Ginekologo bat, bi abade, artisau bat, merkatari bat, funtzionarioak, ikasleak… Guztira Euskal Herrian bizi diren 70 gizonek hartu dute parte, adin, jatorri eta ogibide anitzetakoak. Deustu-San Inazioko Modulu Psikosozialen eta Piper Txuriak elkartearen eskutik abiatu dute ekimena; eta helburua, indarkeria sexistaren, matxismoaren eta menderakuntza maskulinoaren gainean sentsibilizatzea da.
Hiru hizkuntzatan plazaratu dute Iratxe Mediavillak zuzendutako lana: euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.
70 gizon horietatik asko aurpegi ezagunak dira euskal gizartean. Bakoitza arlo bati lotua, adibidez, kultura, musika, zinema edo kirola. Besteak beste, Asier Hormaza eta Diego Pérez aktoreak, Mikel Goñi pilotaria, Axi Muniain surflaria, Gaizka Toquero futbolaria, Kepa Junkera musikaria edota Andoni Aizpuru kazetaria. Denek berdintasunaren aldeko euren hitza ematen dute: emakumeen eskubideak errespetatuko dituztela, bidegabekeria sexisten kontra egingo dutela eta zaintzaren inguruko ardurak hartuko dituztela.
Jarrain, bideoa ikusgai:
70 gizon matxismoaren aurka bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.