
Porlan erdalduna
Porlanak idiosinkrasia dauka. Porlanak elea dakar. Gutxi batzuentzat dirua sortzen badu, porlanak nazio bat erdibitu eta txikitu dezake. Porlana estalpe goxoa ematen duen etxea izan daiteke, edo gure herria odolustu eta zatitu duen Abiadura Handiko Trena. Gure herrialdeko errepideak egiteko balio dezake, edo gure herrien arteko bideak erretzeko.
Lekaroz dago orain sosa batzuen jo-puntuan. Nonbaiten irakurri dudan bezala, Baztan D´orren Biltzarra osatu nahi dute Lekarozen, “Ciudad de Vacaciones”. Porlanaren idiosinkrasian erreparatu beharrean nirean zentratuz gero, askotan nabaritzen dut Asiskoren marrazkiek primeran eta berehala jasotzen dutela askok buruan biraka daukaguna. Bere hausnarketa eta umoreaz gaindi, stablishmentarena ere ulertzen dut, ez pentsa; errauskailu bati Zabalgarbi izena jartzea txiste bikaina iruditzen zait. Tumatxa. Psikodelikoa; baita apologiakoa ere.
Geroa Bai-ren “entorno”-ak klase altuen interesak babesten ditu: Gipuzkoan aberastasun handien zerga kentzean, Bizkaian etxebizitza garesti gehienak Ondare Zerga ordaindu gabe mantentzean, Araban Barroneko urtegiaren bueltan; eta Nafarroan, esaterako, Lekarozen ospatu nahi duten Baztan D´orren Biltzarrean. Aldaketa ez da erraza izango lauen artean, katramila eta kalapita soberan izango da; baina herri bat horrela hankaz gora jartzea ez da zilegi. Ezin da aldaketa kontzeptuaz jabetu ondoren hain maleruski jokatzeko; hori erregimenarekin ere egiten zen. Geratu astakeria hau, itoko gara bestela.
Paisaia ez da izorratua den bakarra. Zabalgarbiko keak arnasguneak izorratzen ditu, baina porlanak ere bai.
Porlan erdalduna
Porlan erdalduna bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.