Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all 20032 articles
Browse latest View live

Euskalduntasunaz

$
0
0

Euskalduntasunaz

Adelbert von Chamissok itzala galtzen zuen hankabiko bati buruz idatzi zuen. Gizabanakoari atxikirik dagoen atributua da itzala, halabeharrezkoa; identitatearen irudikapen metaforikoa. Euskalduna euskaraduna dela ero-moduan sinesten duenak ez du askoren itzala ikusi (nahi). Edo okerragoa dena, horiek ilunpera kondenatzen dabil

Euskarak egiten gaitu euskaldun. Euskaraduna da euskalduna. Esatea ondo dago; harenga gisa-edo. Esatetik sinestera badago tartea. Gure inguruetako egungo koadro identitarioa deskribatzeko eskatu ostean euskaldun kondizioa hizkuntza-fakultateetara mugatzen duenak (ariketa hori serioski egiten duelarik) ahalmen analitiko eskasa duela bistakoa da. Euskalduna, gaur egun, euskaraz diharduena dela baieztatzen duenari arreta gehiegi ez jartzea komeni da, beraz, erro-errotik erratzen baita analisian. Ez nuke espazio gehiegi galdu (bai, galdu) nahi aurreko argumentu gabe hori desmuntatzeko.

Joan Itzaltzura, Otsagabiara, Aribera, Orreagara. Joan Oreretara eta mintzo bertako rasta eta belarritakodun gazteei ez direla euskaldunak. Irakurri, bestela, Gara egunkaria. Galdetu erredakzioan espainiarrak ote diren. Ez. Euskaldunak ere ez lirateke, ordea, arestiko analista bikain horrentzat, ez baitute euskaraz egiten. Herrigabeak lirateke, halatan.

Chamisso abizendun idazle frantziar batek idatzi zuen halako eleberri protokafkiano bat itzala galtzen zuen hankabiko bati buruz. Gizabanakoari atxikirik dagoen atributua da itzala, halabeharrezkoa; identitatearen irudikapen metaforikoa litzateke. Euskalduna euskaraduna dela ero-moduan sinesten duenak ez du askoren itzala ikusi (nahi). Edo okerragoa dena, horiek ilunpera kondenatzen dabil.

Bada hilabete erdi Jule Goikoetxeak euskarak ez gaitu euskaldun egiten, baginak emakume egiten ez gaituen bezala idatzi zuenetik Berrian. Aspaldian irakurri dudan esaldirik bikainenetakoa iruditu zitzaidan, ezpairik gabe. Euskalduntasuna ez baita biologikoa, egiturazkoa. Euskalduntasuna eraikia da, emakume eta gizon kondizioak bezala. Subjektiboa da euskalduntasuna, generoa subjektiboa den bezala. Azpeitiar-zentrismo batek deabrututa dabil asko. Euskara egituraz, esfortzu barik jaso duen berak ez du ulertzen nola egon litekeen euskaldun erdaldunik. Azpeitiarra bai euskalduna!

Erdal hiztun euskaldunaren koherentzia falta agerikoa da, egia da: Berrogei urte Galizian bizitzen dabilen batek galiziarra eta anarkista dela baina galiziera ez dakiela adierazten didanean zur eta lur gelditzen naiz. Galizierak daraman klase-borroka dimentsioa eztabaida ezina baita, egin zidan orain dela gutxi Carlos Taibok. Eta orduan berriz oroitu naiz Jule Goikoetxearen honako adierazpenaz: euskaldun egiten gaituena subalternitatea da. Esaldiari buelta eman eta itauntzen dut: euskarak subalterno egiten gaitu? Ez nuke esango. Izatekotan erdara-ezak egingo gintuzke subalterno. Badago klase aristokratiko euskaldun bat. EAJ ez da subalternoa. Euskarak ez gaitu subalterno egiten. Eta euskaldun subalternitateak egiten gaituela onartzekotan euskal nazio-eraikuntzaren hiru modalitatetik bi arriskuan leudeke (3 eta 3+1), ez bailuke independentziak (jendarteak ulertzen duen moduan) helburu izan beharrik. Euskalduna zein da? Euskaldun sentitzen dena. Ernst Gellner-ek zioen: Bi gizon nazio berekoak dira nazio bereko direla errekonozitzen duten heinean. Kontua da: zer da euskal nazioa? Estatu espainiarraren markoaren barruko hiru lurralde hartzen dituen komunitatea nazioa da. Eragiketa horri Nafarroa gehitu dakioke, eta nazioa litzateke. Espainia onartu ahal duen nazioa, eta Espainiak onar dezakeena. Identitate plurinazionalez hitz egin beharko genuke. Eta horiek ez lirateke (hain) subalternoak, ene ustez.

Amaitzeko: euskal hiritarra Eusko Jaurlaritzaren erroldetan ageri den oro da (objektiboa). Euskal herritarra Euskal Herriko (Euskal Herria bera eraikuntza osatugabea delarik) kide sentitzen den oro da (subjektiboa). Eta euskalduna euskal herritarra da.

(Jatorrizkoa ZirriBorroak blogean).

The post Euskalduntasunaz appeared first on zuzeu.eus.


Udako Kronika Multimedien Lehiaketa abian da!

$
0
0

Udako Kronika Multimedien Lehiaketa

Aurten Aiaraldea Komunikazio Leihoak lehiaketa berri bat abiarazi du: Udako kronika multimedien lehiaketa. Sari nagusia 2 lagunentzako Marokora bidaia eta tourra izango da, gastu guzti-guztiak ordainduta. Informazio zehatza eta oinarriak beheragoko lerroetan. Animatu zaitez eta parte hartu! (Lehiaketan parte hartzeko Aiaraldean jaio, bizi edo lan egin beharra dago).

Ez da soilik bidaia kroniken lehiaketa bat

Udako kronika multimedien lehiaketa ez da bidaia kroniken lehiaketa bat soilik. Udako kroniken lehiaketa da, eta beraz, bidaia-kronikak bezala -izan bidaia hauek urrutira zein gertuko ingurunera-, udan gertatzen diren edozein motatako gertaeren edo pasadizoen kronikak ere jaso nahi ditu: hala uda lehenbiziko aldiz fabrika batean lanean eman dituenaren kronikak, ama edo aita izan berri direnen komeriak, udalekuetako zein igerilekuetako gertaera txikienak, jairik jai eskualdetik mugitu gabe atondutakoak zein uda ikasten entzerratuta eman dituenarenak… gaia edo testuingurua edozein dela ere, udari lotutako kronikak dira Aiaraldea Komunikazio Leihoak aurten estreinatzen duen lehiaketa honen oinarria.

Euskarri multimediak erabiltzera irekia

Kronika hitza entzun eta berehalakoan lotzen dugu hitza testu idatzi landuekin, baina garaiak aldatu diren neurrian, lehiaketa honetan ere kronikak hainbat euskarrietan egin ahal izango dira: izan idatzizkoak, bideo txiki zein luzeen bitartez atondutakoak edo testu motzez lagundutako argazkiz egindakoak.

Parte hartzaileek 3 formatu hauek nahieran eta nahi beste nahastu ahal izango dituzte, edo bakar batetara mugatu.

Parte hartzaileak

Lehiaketa Aiaraldean jaio diren, lan egiten duten edo bizi diren herritar guztiei irekita dago, gogoan izan Aiaraldea deitzen dugun hori ondoko udalerriek osatzen dutela: Urduña, Laudio, Amurrio, Aiara, Orozko, Artziniega, Okondo, Arrankudiaga-Zollo eta Arakaldo.

Parte-hartzeko modua

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek aiaraldea.eus web-guneko “komunitatea” atalean erregistratu beharko dute (dagoeneko ez badira atariko erabiltzaileak). Behin euren identitatea baieztatuta eta harremanetarako bideak zehaztuta (telefonoa eta e-posta helbidea) kronikak argitaratzeko baimena izango dute.

Sortuko duten profil horretatik argitaratu beharko dituzte euren kronikak, tituluan “UKML” laburdura (Udako kronika multimedien lehiaketa) idatzi beharko dute sarrera bat argitaratzen duten bakoitzean (Adibidez: “UKML. Bidaia hasi da, iritsi gara Keniara”).

Parte-hartzaile bakoitzak gutxienez 8 sarrera egin beharko ditu bere kronikak lehiaketan aintzat hartuak izan daitezen, gehienezko mugarik aldiz ez da egongo, baina kopurua baloratuko du epaimahaiak.

Epeak

Udako-kronika multimedien lehiaketa ekainaren 21an hasiko da -udarekin batera- eta irailaren 21an itxiko da -udazkena heltzearekin batera-.

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek euren lehen kronika-sarrera irailaren 1a baino lehen egin beharko dute, eta ez da egun bakar batean kronika-sarrera bat baino gehiago egitea onartuko.

Zer baloratuko du epaimahaiak

Lehiaketako sariak ebazteko, epaimahaiak kroniken originaltasuna, sarreren kopurua, idazkera, hizkuntz aberastasuna, erabilitako ikus-entzunezko euskarrien kalitatea, euskarri ezberdinak uztartzeko gaitasuna eta kontakizuna bera baloratuko ditu.

Epaimahaiak saria eman gabe uztea erabaki dezake jasotako lanek behar besteko mailarik ez dutela irizten badio.

Epaimahaiaren erabakia ezingo da eztabaidatu edo ezingo zaio gaitziritzi. Irabazleei posta elektronikoz emango zaie erabakiaren berri. Jakinarazi eta 2 asteko epea izango dute irabazleek mezuari erantzuteko eta Aiaraldean jaio edo bizi direla egiaztatzeko, bestela saria hurrengo sailkatuari emango zaio.

Egiaztatze hauek egindakoan emango da sarien berri www.aiaraldea.eus web-gunean.

Baldintzak

Kronikak osatzeko erabiliko den hizkuntza -edozein dela ere euskarria- euskara izango da. Bideoen kasuan beste hizkuntza batzuk entzutea onartuko da euskararen presentzia gutxienez % 75ekoa bada.

Kronikak beste inon argitaratu gabeak izango dira.

Parte hartzaile bakoitzak nahi beste kronika-sorta argitaratu dezake.

Mezu iraingarriak dituzten kronikak ez dira onartuko ez eta argitaratuko.

Aiaraldea Komunikazio Leihoak beretzat gordetzen du jasotako lanak zein nahi euskarrietan argitaratu edo erabiltzeko eskubidea, beti ere testu, bideo edo argazkien egilea zein den aitortuta egiten badu.

Sariak

2 sari nagusi banatuko dira;

  1. Udako kronika multimedia onenari saria.
  • 2 LAGUNENTZAKO 8 EGUNEKO BIDAIA ETA TOURRA MAROKON, GASTU GUZTIAK BARNE: [Hegaldiak, barne-garraioak, 7 gauetarako ostatua pentsio erdian, bidaia-gidariak, monumentu eta museoetara sarrerak…]
    • IBILBIDEA: Bilbo > Casablanca > Rabat > Meknes > Fez > Midelt >Erfoud > Todra > Kasbahs-en ibilbidea > Kella > M’Gouna > Ouarzazate >> Ait Ben Haddou > Marrakech > Casablanca > Bilbo
  1. Udako kronika multimedia originalenari saria.
  • Asteburu pasa nekazaletxe batean eta jatetxe on batean bazkaria 4 lagunentzako.
  1. Bidaia ez den uda-kronikarik onena
  • Nekazal-etxe batean 2 pertsonentzako egonaldia gosaria eta afari bat barne.

Onespena

2015eko Udako Kronika Multimedien Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek bere osotasunean onesten direla esan nahi du .

The post Udako Kronika Multimedien Lehiaketa abian da! appeared first on zuzeu.eus.

Ali Lmbret kazetaria gose greban

$
0
0

Ali Lmbret kazetaria

Zuzeu orainkariak lehenengo egunetik izan du bidelagun Ali Lmbret kazetari marokoarra. Horren adibide dira hark gurera ekarritako lanak. Berak idatzi eta guri eman, itzulita argitara ditzagun.

Orain bi asteko gose greban sartuta dago Ali, zergatik eta Mohamenden gobernuak ez diolako agiririk berritu nahi. Bere herrira ezin itzulirik dago eta, dioenez, amaiera arte eutsiko ei dio grebari. Ezagutzen dugunok sinetsi egiten diogu, bai baitakigu zein den kaskagogor eta irmo bere erabakietan.

Ez da lehen aldia Ali Lmbret eta Marokoko monarkia parez-parez jartzen direna. Aspalditik dator kontua, beste batzuetan ere izan dugu hori mintzagai.

Alíri astekariak itxi dizkiote, eraso egin, lan egiteko debekuak ezarri… baina zela edo hala, beti egin du aurrera. Horren adibide da berak sortu eta gidatzen duen Demain online aldizkari elektroniko satirikoa, Maroko aldeko hautsak behin eta berriz harrotzen dituena.

Joan zen apirilean bete zuen Alik kazetaritzan aritzeko hamar urteko debekua, baina beste hari batetik tiratu diote orain txotxongiloa delakoan. Erratuta daude, ordea, agintari magrebiarrak.
Berrikitan erreportajea eskaini dio TV5 telebista frantziarrak.

The post Ali Lmbret kazetaria gose greban appeared first on zuzeu.eus.

Zer entzuten da Spotify-n euskal hirietan ?

$
0
0

Zer entzuten da Spotify-n

Munduko Hirien Musika Mapa aurkeztu du Spotify aplikazioak, hiriburu nagusietan entzuten diren abestiak erakusten dituen mapa interaktiboa. Spotify-k hirietan entzuten diren kanta bereizgarrien playlist-ak erakusten ditu, hau da, toki batzuetan ospetsuak direnak, eta gainontzekoekiko ezberdinak. Bi astetik behin berritzen da mapa, une bakoitzean modan dagoena jakiteko. Musika kontsumoaren neurgailu berritzailea sortu du Spotify-k, hau baita online erreproduzitzaile erabiliena.

Zer entzuten da gaur euskal hirietan?

Gasteizen En Tol Sarmiento arabarra da talde bereizgarriena, Gatibu eta Esne Beltza ere entzunenen artean daude John Paul Keith-ekin batera. Bilbon Gatibu, Enkore eta Vendetta dauzkate zerrendetan lehenak. Iruñean Los Zopilotes Txirriaos nafarren rantxerak daude modan, En Tol Sarmiento, Esne Beltza eta Vendetta ere bai.

(@igoa9 tarteko)

 

The post Zer entzuten da Spotify-n euskal hirietan ? appeared first on zuzeu.eus.

1615 Euskal Baleazaleen Hilketari buruzko jardunaldia 17an Aquariumean

$
0
0

– 1615 –

Euskal Baleazaleen Hilketa

The Slaying of Basque Whalers

 

Euskal-balezaleen-hilketa

2015eko irailean 400 urte beteko dira Islandian balearen ehizan zebiltzan 32 euskal arrantzale erail zituztela. Urteurrena dela eta, nazioarteko kongresu akademikoa burutu zen joan den apirilean Islandian. Kongresu horrek jarraipena izango du orain, uztailaren 17an Donostiako Aquariumean burutuko den jardunaldian. Goizean zehar bost hitzaldi eskainiko dituzte hainbat adituk; arratsaldean,  sarraskiari buruzko liburu bat eta erakusketa bat aurkeztuko dira. Sarrera irekia eta doan izango da.

Parte hartu!

 

Euskal-balezaleen-hilketa21

Euskal-balezaleen-hilketa3

The post 1615 Euskal Baleazaleen Hilketari buruzko jardunaldia 17an Aquariumean appeared first on zuzeu.eus.

Euskal hedabideentzako 2015eko diru laguntzen ebazpena dela eta

$
0
0

Euskal hedabideentzako 2015eko diru laguntzen ebazpena

Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS) ebatzi egin du 2015eko diru laguntza deialdia, urtero euskarako hedabideak sendotu, eraginkortu, garatu eta normalizatzeko helburua duena. Denera, 4.962.323 €, iaz baino 94.000 € gehiago. Iaz bezala, aurten ere irismena izan da laguntzak banatzeko irizpide nagusia, eguneroko informazioa edo albisteak edo gai hautatuak egunerokotasunetik haragoko sakontasunez lantzen dituzten hedabideen kasuan ehun puntutik 70 erabaki baitira irismen mailaren arabera, hau da, “hedabideak bere eragin-eremuan duen irismen-mailaren” arabera.

Iaz bezala, aurten ere aldeak daude hedabide bakoitzak jaso duenaren inguruan. 94.000 € gehiago banatu dira batez ere Interneteko atarien artean, baina, iaz bezala, Hekimenek adierazi nahi du irizpide bati erabateko nagusitasuna emateak, kasu honetan irismenari, eragin handia duela sektorearentzat hain garrantzitsua den deialdi honetan, eta horrek, ondorioz, gogoeta luzatua, pausatua eta, ahal dela, sektorearekin kontrastatua eskatzen duela.

Iaz, Hekimenek azpimarratu zuen diru laguntzen deialdiaren poltsa aurreko urteetako berdina izatea eta hedabide gero eta gehiagoren artean banatu behar izatea ez zela sektoreak behar duen babesa, kontuan hartuta administrazioen laguntzak pisu espezifikoa galtzen ari direla urtetik urtera. Gogoratu behar da Eusko Jaurlaritzak banatzen dituen diru laguntza hauek garrantzitsuenak direla sektorearentzat eta, aurtengo igoera kenduta, ia aldaketarik gabe izoztuta egon direla 2012tik, orduan milioi bat euro jaitsi ondoren (-%15). Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako diputazioek hedabideentzat ematen duten diru laguntzek, orokorrean, bere horretan jarraitzen dute, aldaketa nabarmenik gabe.

Irismenari %70eko puntuazioa esleitzeak aldaketa handiak sortu zituen iazko ebazpenean eta Hekimenek hainbat gomendio luzatu zizkion orduan HPSri, deialdian sar zitzan:

  • Kontuan hartu behar da hedabide bakoitzaren izaera eta hedadura: hedabide guztien publiko potentziala ez da bera.
  • Irismena neurtzeko orduan, kobertura ez ezik frekuentzia ere baloratu behar da, alegia zenbatero banatzen den produktua; eta kobertura neurtzean, denentzat unitate bera hartu behar da aintzat, adibidez astean behingo irakurle kopurua denentzat.
  • Halaber, irismena neurtzeko aldagai homogeneoak behar dira:
    • Irismena puntuatzeko modu bera
    • Irismena neurtzeko modu bera

Ikusirik gomendioak ez direla aintzat hartu eta aurten ere iazko irizpide berdinak erabili direla diru laguntzak banatzeko, euskal hedabideen elkarteak berretsi nahi du:

  • Hedabideen sektoreak gogoeta zabala eskatzen duela eta gogoeta horrek isla izan behar duela, gero, diru laguntzen deialdian.
  • Sektoreak duen irismena, efizientzia eta eraginkortasuna kontuan hartuta, hedabideek beste inbertsio batzuk behar dituzte, urterokotasuna gainditu eta urte anitzeko diru laguntzen deialdiari begira.
  • Sektorearen alde ekonomikoa ez ezik, alde soziala ere aintzat hartu behar dela.

 

 

Andoain, 2015eko uztaila

(HEKIMEN euskal hedabideen elkarteak igorria)

hekimen

The post Euskal hedabideentzako 2015eko diru laguntzen ebazpena dela eta appeared first on zuzeu.eus.

Lehen kanta

$
0
0

Haurdun geundenean, zalantza asko sortu zitzaizkidan, normala den modura. Existentzialistez gain, baziren lurtarragoak eta absurdoagoak izan zitezkeen ardurak ere. Hauetako bat, haurrari zein musika jarri haurdun geunden bitartean (honek arduratzen bazidan, imajinatu nola kezkatzen ninduen jaiotakoan zein musika mota, zein kanta entzunarazi, adibidez, autoan goazen bitartean…).

Playlist-a hemen jartzen joango naiz, haurdunaldi koadernotxoan beste hainbat burutazio, sentipen eta ideiekin batera, gogoko kanten zerrenda bat osatu bainuen. Ez soilik gustokoak, baita haurra gogorarazten zizkidaten kantak, heziketa prozesua gogorarazten zizkidatenak, edo soilik alaitzen nindutenak…

Guzti hauek biltzen zituenetako bat Joan Colomo kantari katalanaren “L’ocell” (Txoria) kanta zen, eta da. Joan Colomo artista hutsa da eta kanta hau, zoragarria; alabari asko gustatzen zitzaiolakoan nago, askotan abestu baitiot. Txoria, haziko da, eta ikasi beharko du txoriak hegan egiten; ez da nahiko arrautzatik ateratzea, ezin dio beldurrik izan patuari, egunen batean txoria izango baita eta hegan egingo baitu…

 

 

Vol, però no pot
perquè sap que caurà al sot,
perquè no pot fer-ho sol
ha d’aprendre a aixecar el vol.
Viu, en un niu,sobre un arbre prop del riu
allí passarà l’estiu per aprendre que està viu.
I no en té prou en sortir de l’ou
ell no pot témer el destí.
Perquè sap que un dia ell,serà un ocell
obrirà les seves ales en el cel dels cels.
Vol d’altitud és un vol directe al sud.
ha d’anar a buscar el calor
perquè arriba la tardor.
Ell és un ocell,i en l’estol tots són com ell
però ja no vol ser-ho més però és que no pot fer-hi res.
No en té prou amb aixecar el vol
ell no pot témer el destí.
Perquè sap que un dia ell
deixarà de ser un ocell,
escampara les seves plomes en el vent del vents.

Lehen kanta

 

The post Lehen kanta appeared first on zuzeu.eus.

Greziaren akordioaren osteko gaurko egunkarien azalak (uztailak 14)

$
0
0

Gaurko egunkarien azalak

– uztailak 14 –

Greziaren akordioaren osteko gaurko egunkarien azalak (uztailak 14)

Grezia egunkarien azaletan, akordioa lortu da azkenik, 86.000 milioi euro, erreforma eta baldintza gogorrak trukean. Hauteskunde aurreratuak izango direla dio Panos Skurletis ministroak.

Iruñeko sexu erasoen ingurukoa ere gurean, erasoa salatzeko elkarretaratzeaz, Kataluniako hauteskundeetarako Convergencia eta Esquerraren arteko aurreakordioa, eta “El Chapo” Guzman ihesaren ingurukoak atzerrian besteak beste.

Hemen dakartzagu ohiko legez, munduko egunkarien zenbait gaurko azal:

Greziaren akordioaren osteko gaurko egunkarien azalak 

Euskal Herria:

Noticias de Gipuzkoa Noticias de Alava Gara El Correo El Diario Vasco Diario de Navarra Deia Berria Noticias de Navarra Sud Quest (Pays Basque)

Grezia:

Ta Nea Efsyn Espresso Ethnos Imerisia Naftemporiki

Alemania:

Franffurter Allgemeine Die Welt Tageszeitung Handelsblatt Bild

Espainiar Estatua:

La Razon ABC El Mundo El Pais

Frantziar Estatua:

Le Monde Le Figaro Liberation La Depeche La Dauphine

Herrialde Katalanak:

La Vanguardia ara diari tarragona el periodico el punt avui el punt girona

Erresuma Batua:

The Independent The Times sun sport The Herald Financial Times (uk) The Guardian

AEBak:

The Washington Post USA Today Financial Times (us) The Wall Street Journal The Boston Globe Miami Herald The New York Times

Hegoamerica, Africa eta Asia:

Jerusalem Post South China Morning Post Ambito Financiero
Greziaren akordioaren osteko gaurko egunkarien azalak

The post Greziaren akordioaren osteko gaurko egunkarien azalak (uztailak 14) appeared first on zuzeu.eus.


Asteko inkesta: zu zeu greziarra bazina, zer egingo zenuke?

$
0
0

Asteko inkesta: zu zeu greziarra bazina, zer egingo zenuke?
Ez dago erraza asmatzen, kamarada. Baina jar zaitez Calista eta Aristo zure lagun greziarren azalean. Areago, zeu zara Calista, zeu zara Aristo. Zer egingo zenuke zeuk haien lekuan?

Gutxi edo asko badakizu zer eskatzen zaion Greziari Europa deituriko entelekia horretan jarraitu ahal izateko: odolkiak ordainetan. Eta BEZA igotzea, erretretak jaistea, zorra osorik ordaintzea… Labur esanda, lehendik zetorren austeritate egoera gogorrari, baldintza are latzagoak gehitu eta balizko hazkundea zalantzan jartzea.

Honez gero badakizu hau eta hura, ezinezkoa baita Greziarren krisiari buruzko ezer entzun gabe bizitzea. Besteak beste, bere motoan igota, Varoufakis oso gizonezko jatorra iruditzen zaizu, ez da hala?

Bai, baina zuk zeuk, zer egingo zenuke zenuke Tsiprasek dakarren irtenbide pozoituaren aitzinean? Ezin duzu ihes egin: harrapatuta zaude, greziar guztiak bezala.

 

 

The post Asteko inkesta: zu zeu greziarra bazina, zer egingo zenuke? appeared first on zuzeu.eus.

San Ferminetako irudi panoramiko ikusgarriak (Navarra360.com)

$
0
0

San Ferminak barrutik bizi nahi dituzu? Ikus itzazu festako irudi ikusgarrienak Navarra360.com webgunean

 

Aste luze honek milaka irudi gogoangarri utzi ditu. Horietako asko telebistan, egunkarietan eta sare sozialetan ikusi ditugu, eta bilduma horri beste sorta berri bat gehitu nahi diogu: Navarra360.com webgunearen argazki panoramikoak.

Webguneak Nafarroako hainbat tokietako irudi panoramikoak eskaintzen ditu, eta San Ferminei eskainitako txokoa zinez da ikusgarria. Jarraian aukeratu ditugun horietako batzuk:

> Gaiteroak Udaletxearen Plazan

Beste irudi batzuk aurreko urteetakoak dira, baina merezi du horiek ere ikustea:

> Navarreriako iturritik salto

> Entzierroa

> Zezen plaza

> Txupinazoa

Eta amaitzeko, ikus Nafarroako hainbat lekuetako panoramika ederrak:

> Urbasan, Pilatosen balkoia

> Oliteko Gaztelua

 

Iturria:

euskalkultura.com

EUSKAL DIASPORA ETA KULTURA

San Ferminetako irudi panoramiko ikusgarriak (Navarra360.com)

The post San Ferminetako irudi panoramiko ikusgarriak (Navarra360.com) appeared first on zuzeu.eus.

Puntueus 4 kamiseten zozketa ZUZEUn

$
0
0

zuzeuk 4 kamiseta zozketatuko ditu

asteroko boletina jasotzen dutenen artean!

Oraindik boletina jasotzen ez baduzu denboraz zabiltza oraindik.

Harpidetu Zuzeura sailean, zure helbide elektronikoa sartu eta kitto…

Doan da…

PuntuEUS 4 kamiseten zozketa ZUZEUn

 …

Irabazi .EUS kamiseta!

.EUS domeinuaren 4 kamiseta ditugu ZUZEUko boletina jasotzen dutenen artean zozketatzeko!
Abuztuaren 15ean egingo dugun zozketa.
Zorte on!
PuntuEUS 4 kamiseten zozketa ZUZEUn PuntuEUS 4 kamiseten zozketa ZUZEUn

zuzeu.eus-logo2

PUNTUEUS FUNDAZIOA

http://www.domeinuak.eus/

eus-logo

The post Puntueus 4 kamiseten zozketa ZUZEUn appeared first on zuzeu.eus.

Kobetamendin haize freskoa dabil

$
0
0

Kobetamendin haize freskoa dabil

Hiriaren ikusmira ezin hobeagoa duen Kobetamendi bilbotarren aisialdirako gune naturala da urtean zehar, eta Bilbao Live jaialditzar entzutetsua jasotzen du uztailean.

Iragan asteburuan hamargarrenez hartu du tontorrak BBK-k babesten duen ekimena, eta milaka lagun izan ditu hiru egunez bertan salto saltoka, atzerritarrak asko; jende saldoaren ibiliaren ibiliaz belarra galtzeraino.

Arrastiko 17.30ean ekin eta goizeko 7.00etan disko jartzaileekin bukatu arte ozen entzun da musika Kobetamendin, hiru egunez egunero hogei artistatik gora hartu baititu festa gunean zehar sakabanatutako bost eszenatoki ezberdinetan.

Batetik bestera ibili eta gero, bertan entzun ditugun soinuen artean, hamabost kantutako zerrenda osatu dugu; gizonezko eta emakumezko musikariek erdibana kantatuak, lasaiak eta akustikoak ez ezik positiboak gehienak.

Hauexek dira entzun ditugunetatik betsarean gorde ditugun aireetako batzuk:

.

BEN HARPER & THE INNOCENT CRIMINALS “Burn One Down”

Odol Cherokee-a ei duen gizona jaialdiaren lehen edizioan egona zen kantari, eta zortzi urtez sakabanatuta egon den taldetzarra elkartuta bueltatu da, The Innocent Criminals. 1995eko “Fight For Your Mind” laneko kantu eder honek ireki zuen zuzenekoa -bost milioi eta erdi entzunaldi Spotifyn-; ez esan Bob Marley ez dizuenik ekartzen gogora…

.

JAMES BAY “Hold Back the River”

25 urte betetzeko dituen musikari britainiarrak lan bakarra du plazan, “Chaos and the Calm” aurtengo debuta. Bilboko zuzeneko ez da jaialdiko gogoratuenen artean geldituko -Glastonburyn ere jo du aurten-, baina kantu dotore batek itxi zuen, “Hold Back the River” -130 milioi entzunalditik gora Spotifyn-.

.

ALT J “Breezeblocks”

Leeds-eko laukotea izana da lehendik ere Bilboko jaialditzarrean, orain bizpahiru urte eskas eta artean ezezagun samarrak zirela arrastian “An Awesome Wave” debuta aurkezten; bertakoa da “Breezeblocks” kantatzarra -kasik 90 milioi entzunaldi Spotifyn-. Aurten jendetza bildu dute, “please don´t go, I love you so…” leloa kantatzen.

.

MUMFORD & SONS “Little Lion Man”

Britainiar laukotea da hau ere, kasu honetan Londonekoa. Alt J bezala, orain bizpahiru urte izanak dira Bilbon -afixa buru bezala egin dute itzulera-, eta haiek bezala erantzun hobea jaso dute debut laneko eta “Babel” arrakastatsuko kantu akustikoekin lan berriko elektrikoekin baino. “Little Lion Man” -95 milioi entzunaldi Spotifyn- 2009ko “Sigh No More” debut lanekoa da.

.

SHEPPARD “Geronimo”

2009an Australiako Brisbanen sortutako seikotea da Sheppard, tartean hiru anai-arreba dituena. Iazko “Bombs Away” dute argitaratutako lan bakarra, eta “Geronimo” singlerik arrakastatsuena -laster helduko da 150 milioi entzunaldira Spotifyn-.Hiru minutu eta erdiko kantan 29 aldiz esaten ei dute “Say Geronimo!”

.

OF MONSTERS AND MEN “Little Talks”

2010ean sortu eta Nanna Bryndis-ek gidatzen duen boskote islandiarra da Of Monsters & Men, mundu mailako arrakasta erdietsi duena “Little Talks” lehen singleari esker (“My Head is an Animal”, 2011) -170 milioi entzunalditik gora Spotifyn-. Bilbon, aurreko egunean Bartzelonan bezala, 45 minututara laburtu zuten zuzenekoa, baxu jolea eri zela-eta. Nahikoa zale amorratuenak pozez zoratzeko.

.

OF MONTREAL “Wraith Pinned to the Mist”

R.E.M. taldetzarrren hiri berekoak dira, Athens (Georgia,AEB); Kevin Barnes apainak gidatua. Kobetamendin lepoko disdiratsuz eta begiak urdinez margotuta agertu zitzaigun eta  erdi biluzik bukatu,  eguzki galdatan. Zoritxarrez, ez zegoen jende asko arreta jartzen oraindino. Hemengo kantua 2005eko “The Sunlandic Twins” lanekoa da -hiru milioi entzunaldi inguru Spotifyn-.

.

BLACK REBEL MOTORCICLE CLUB “Spread Your Love”

Eguzkipean apur bat tokiz kanpo zegoen San Frantziskoko (AEB) BRMC hirukoteak zuzeneko erdi akustikoa eskaini  zuen Bilbon, “Spread Your Love” hit-arekin itxi zutena, 2001eko “BRMC” debut lanekoa -bost milioi entzunaldi inguru Spotifyn-; zazpi lan luze dituzte.

.

THE TING TINGS “That´s Not My Name”

Katie White eta Jules de Martino bikote britainiarrak osatzen du The Ting Tings taldea, 2007an sortua. Kobetamendin ez zuten ikuskizun gogoangarririk  eskaintzea lortu, baina “That´s Not My Name” gordetzen duen “We Started Nothing” (2008) hit-ez gainezka dagoen lana da -kantuak 20 milioitik gora  entzunaldi ditu Spotifyn-.

.

AZEALIA BANKS “212”

New York hiriko  Harlem auzo famatutik dator Azealia Amanda Banks, 25 urte betetzeko dituen “dirty” hip hop kantaria.“212” debut singlea du (“Broke with Expensive Taste”, 2014) -Youtuben jada 95 milioi ikustaldi eta Spotifyn 40 milioi entzunalditik gora izan dituena-. Indie deitzen dutenaren erakusgarri den jaialdia piztu zuen dantza tribal eta rap aerobitoiarekin.

.

ZEA MAYS “Kukutza III”

Nazioartean puri-purian diren soinuen parez pare etxeko talde  bat euskaraz, Zea Mays bilbotarrak. Laukoteak “Da” aurkeztu zuen, indartsu eta arrakasta handiarekin, karpapean; guk aurreko “Era” autoekoiztutik aldarrikapen kantu bat hautatu dugu, “Kukutza III” gogora dakarguna -270.000 entzunalditik gora Spotifyn-.

.

GRISES “Parfait”

Beste etxeko talde bat, honakoan gazteleraz kantatzen duen Grises zestoarrak. Jaialdi atariko autobus gainean jo zuten arren, lan nekeza,  entzulegoa  dantzan paratu zuten “Parfait” lako hit-ekin (“El hombre bolígrafo”, 2011) -200.000 entzunalditik gora Spotifyn-. Multinazional baten arreta jaso ei dute eta ez da harritzekoa.

.

CAVALIERS OF FUN “Passengers”

Portugal-eko NOS Alive jaialditik egin du Bilborako bidea, beste talde askok bezala, galaxia urrun batean bizi dela dioen Cavaliers of Fun, Ricco Vitaliren elektropop taldea. Iazko “Valley of Dreams” dute azken ep-a, baina “Sharing Space Secrets” (2011) lehenengotik jasoa da “Passengers” -7.000 entzunaldi baino ez Spotifyn-.

.

BLEACHERS “Rollercoasters”

New York hiriko taldea da Bleachers, Jack Antonoff-ek sortua eta sonoritatean 80ko  hamarkadara begiratzen duena. Iazko “Strange desire” dute debut lana eta bertakoa da “Rollercoasters” -15 milioi entzunaldirako  bidean-. Bilbon lehen egunean jo zuten karpapean, lehiakide gogorrak zituztela: Counting Crows eta Mumford & Sons.

.

SBTRKT “New Dorp New York”

M.I.A. Radiohead edo Basement Jaxx bezalako piztitzarrak nahastu dituen Aaron Jeromen egitasmoari Subtract esaten ei zaio. Katamaloa jantzita hirukotean agertu zen gizona post-dubstep soinuak joz, azken eguneko oholtza handietako azken emanaldian, entzulegoa jada trantzean dantzan zela. Kantua iazko “Wonder Where We Land” lanekoa da -10 milioi entzunalditik gora ditu Spotifyn-.

The post Kobetamendin haize freskoa dabil appeared first on zuzeu.eus.

EITBren adierazpenen hizkuntza tratamendu berria: euskarari mesede?

$
0
0

EITBren adierazpenen hizkuntza tratamendu berria: euskarari mesede?
EITBk “adierazpenen hizkuntza tratamendua” arautu duela jakinarazi du. Hedabide barrutik zein kanpotik sortutako mugimenduek bultzatu dute erabakia. Aurrerantzean, irizpideak zera dio: elkarrizketatuaren hizkuntza-hautua errespetatuko da. Euskeraren aldeko neurria al da?

“Euskarari leihoa zabaltzea gaztelaniazko hedabideetan” dauka xede adierazpenen hizkuntza tratamendu berriak. Arauak zalantza asko sortu ditu, halere. Irizpide berriari zehatz lotuta, “euskarari leiho bat zabaltzeko” neurria da… baina baita erdarei euskarazko kateetan tokia egingo diena ere.

Solaskidearen hizkuntza hautu libreak ez du zertan EITBren helburua bete: Nork dio elkarrizketatu elebidunek euskara lehenetsiko dutenik? Erdarazko prentsaurrekoetan euskarazko “kortea” eskatzeari uko egingo al diote EITBko kazetariek? “Hautu libreak” hizkuntza gutxituaren aldeko emaitza izango al du? Erdarak hartuko du tokia euskarazkoetan ala alderantziz? Merezi ote du arau berri honek?

Pentsaezina da orain arte euskarazko adierazpenak eskatu diren tokietan -instituzioen prentsaurrekoetan, adibidez- kazetariak aurrerantzean gaztelaniarekin konformatzea. Araudiak hori babesten duen arren, irizpidearen helburuak ez du inondik inora horrelakorik iradokitzen. Hasi baino lehen araudia berria urratuko da? ala arriskua hartuko dute? Argitu behar luke egoera hau EITBk.

Esan gabe doana: euskara ETB2n

Hitzetara bezain beste begiratu behar da arauaren izpiritura. Hizkuntza tratamenduaren araudi berriaren zergati inplizitua honakoa dirudi: adierazpenak gazteleraz ere egitera bultzatzearekin amaitzea. “Eta orain gaztelaniaz, mesedez”, ospetsua. Hizkuntzaren normalizazio prozesu batean egonik, praktika desegokia da erabat. ETB2n konpon daiteke berehalakoan egoera hau, azpitituluak erabiliz. Horixe bera eskatu zuten kultur eta kirol munduko hainbat lagunek apirilean.

Hautu libre baldintzatua

Aurrerantzean, kazetariak solaskideari galdetu behar lioke zein hizkuntzatan nahi duen erantzun (hori bera zein hizkuntzatan galdetzen den ez da zehaztu). Aldagai asko daude herritarrak hautua egiterako orduan, eta kazetariak badu zirt edo zart horretan zeresana. Erabakitzea gauza ederra da, baina ez du zeure interesen aldeko emaitza bermatzen.

Nola lagun dezake beraz irizpideak euskarari tokia ematen erdarazko hedabideetan? Neurriak “Gaztelaniaz, mesedez” zakarretara botatzetik haratago arrakasta izan dezan -elkarrizketatuaren hautua errespetatuz- hainbat urrats eman behar ditu kazetariak: solaskideari lehenbizi euskaraz egin, eta eroso atzematen bazaio, horretan segi, bai grabazioaren aurretik eta bitartean. Deseroso badirudi, euskaraz egingo duen galdetu, aukera logikoena hori bailitzan. Erdara nahiago duela iradokitzen ez duen arte, aukera hori ez aipatu. Hala balitz, erdarara. Hau da, bidea egin behar da euskara hutserantz, baina azken erabakia solaskideari utziz. Araudi berrian faltan sumatzen da gisa horretako neurririk.

Irizpide berria ez da beteko

Oztopo gaindiezinak daude gaur gaurkoz euskaraz egiteko eskubidea gauzatzeko. Esaterako, erdal irratietan euskara menperatzen ez duten langileak daudelako. Bestetik, adibidez, tertulia batean, elebidunak eta elebakarrak nahasten direlako. Salbuespen zerrenda luzea da.

Audientzia elebakarra galtzeko arriskua, euskarak luze jotzen badu. Telebistako zuzeneko emisio batean azpitituluak jartzea ez da erraza. Irratietan, zeresanik ez. Ez da gutxiesteko kontua, audientzien diktadura garaiotan.

EITBren oharrak dio ikus-entzuleek ez dutela informaziorik galduko albisteetan, “azpidatzi eta kazetarien azalpen bidez osatuko baita informazio guztia”. Kazetariak solaskideak esandakoa bat batekoan erdarara itzultzea egokia da?

Neurria hartu behar zaio, erabaki gehiago hartu, noraino heldu nahi den zehaztu, eta ñabardura eta salbuespenetan sakondu, irizpidea erabat efizientea izatea nahi bada. Etxeko lanak sen onari uztea ez da arduratsua, horretarako berdinetan segi zitekeen.

Laburbilduz, euskarari EITBko erdal hedabideetan toki handiagoa egitea posible da. Zuzendaritza, kazetari zein herritarren borondatea da horren gakoa. Hizkuntzaren hautu librea neurri euskaltzale batzuekin uztartzen bada aurrerapauso handia izan liteke erdal munduari euskara ezagutarazteko. Araudiak bere horretan, sakondu gabe, aukera bezain beste arrisku ditu.

Eztabairako plaza libre 😉 

The post EITBren adierazpenen hizkuntza tratamendu berria: euskarari mesede? appeared first on zuzeu.eus.

Athletic Vs Tijuana Xolos larunbatean Boisen

$
0
0

Athletic Vs Tijuana Xolos larunbatean Boisen

Futbol partida Bilboko Athletic eta Tijuanako Xolos-en artean Albertsons Stadium-en

Athletic Vs Tijuana Xolos larunbatean Boisen

Uztailaren 18an, larunbata, aukera bakarra Athletic ikusteko Boisen eta Estatu Batuetan. 19:00etan, lagunarteko futbol partida Bilboko Athletic eta Tijuanako Xolos taldeen artean Boiseko Albertsons Stadium-en, Boiseko Estatuko Unibertsitateren Albertsons zelaian, Boisen, Idaho. Irabaziak, bertako gazteen futbola sustatzeko eta euskal kultura sustatzeko erabiliko dira. Espainako BBVA La Ligako euskal talde batek Mexikoko MX ligako talde mexikar baten kontra.

FIFAko lagunarteko araudiak betetzeko, partida hau jokatzeko belarra jarriko da Albertsons zelaian orain dagoen zelai urdinaren gainean.

Ekitaldiaren ondoren, Boiseko Hiriko Parke eta Aisialdirako Sailak Ann Morrison Parke alboan dauden bi futbol zelai berritzeko erabiliko du partidarako jarri den belar zelaia.

Babesle ere egin zaitezke:

Emaile eta babesleen bila dabiltza ekitaldiaren gastuak ordaintzeko. Bertoko sustatzaile eta, zu bezela, futbola gustoko dutenen laguntzarekin, futbol profesionala ekarriko dute Boisera eta aldi berean herriko irabazi-asmorik gabeko erakundeak lagunduko dira. Denda ere badago webgunean http://www.basquesoccerfriendly.com/eu/shop

The post Athletic Vs Tijuana Xolos larunbatean Boisen appeared first on zuzeu.eus.

Madalenak 2015 eta Haurren lehenengo txupinazo txikia

$
0
0

Madalenak eta Haurren lehenengo txupinazo txikia

Madalenak 2015

Haurren lehenengo txupinazo txikia, aniztasunaren islada

(Errenteria-Orereta)

Madalenak eta Haurren lehenengo txupinazo txikia

Udaberrian Oarsoirrien deiari erantzunez, haurrek eta gaztetxoek ilusio handiz landu eta adostu zituzten Madalenetako proposamenak. Hori horrela, haien ametsetako jaiak gauzatzeko asmoz, Oarsoirriok Mila koloretako txupinazo txikia antolatzen lagunduko dugu, Jai Batzordearekin batera, festen lehen egunean, hau da, uztailaren 21ean.

  • 16:30etan Gamon zumardian: Batuburrunba izeneko ekimena bat antolatu da. Gamon zumarditik abiatuta, Koldo Mitxelena plazara (Esmalteria) joango gara, Zo Zongo perkusio taldeak lagunduta. Perkusio instrumentuak material birziklatuekin egitea proposatzen zaizue familioi.
  • 17:30etan, Esmalterian: Mila koloretako txupinazo txikia botako dugu, kanoi txikiekin koloretako konfetiak erabiliz eta Zo Zongoren eta gure burrunbaz alaituz.

Herriko haurren lehen txupinazoa izango denez, familia irrizaleoi dei berezia egiten dizuegu haurrekin batera batuburrunban eta txupinazo txikian parte hartzeko. Horretan laguntzeko, perkusio instrumentuak eskuz egiteko gida bat duzue hemen, txupinazoaren aurretik ere etxeko txikiekin batera parte hartu dezazuen. Batukadan erabilitako materiala ere eraman dezakezue.

Haurren jai batzordeak adostutako egitaraua hemen eskuratu dezakezue.

Gora Madalenak!

Oarso Irriak

madalenak-haurrak

The post Madalenak 2015 eta Haurren lehenengo txupinazo txikia appeared first on zuzeu.eus.


Mikel Pagadiren Bideogluba bueltan da

$
0
0

Mikel Pagadiren Bideogluba bueltan da

Mikel Pagadiren Bideogluba bueltan da

Mikel Pagadi is back! “Herri Txiki, Infernu Handi” eta beste hainbat telebista saiotan ikusi badugu ere, Youtuben egiten ditu agerraldi bikainenak gidoigile eta aktore villabonarrak.  Zaleon zorionerako bere bideoglub-en bigarren denboraldia jarri berri du martxan.  Hauxe da lehenengo alea: “Beti gazte izateko kontsejuak”.

Hementxe beste ale bikain batzuk, lehenengo denboraldikoak:

Instagram puskatu

Euskal literatura

Mikel Pagadiren Bideogluba bueltan da

The post Mikel Pagadiren Bideogluba bueltan da appeared first on zuzeu.eus.

Eusko Sex Symbol (eza)

$
0
0

Eusko Sex Symbol (eza)

“Gizakiaren portaera sexuan bere bizitzako erreakzioen eredua da”. Herri guztien identitate eta iruditeria nazionalean isla argiak dira unean uneko sex symbol-ak. Herri guztiek dituzte beren ikono sexualak, baina guk badirudi ez dugula halakorik.

Euskaldunok ongi dakigu erotismo falta larri bat dugula. Atzerritar guztiek berdina diote: hemen ez dute larrua jotzen, ez dute larrua jo nahi eta ez dakigu ez ligatzen ezta larrua jotzen ere.

Hona hemen gizon heterosexual aditu talde batek egindako top hamarra. Ba al dago benetan euskal sex symbol-ik? Zein da zurea? Zein gehiago proposatzen duzu? Zein da egoera?

Eusko Sex Symbol (eza)

The post Eusko Sex Symbol (eza) appeared first on zuzeu.eus.

Nafarroako Gobernu berria, izenak, egunkarien azalak eta prentsak gaiaz dioena

$
0
0

Nafarroako Gobernu berria

Eratu da azkenean nafarroako gobernua, azken bi hilabetetako lanaren ondoren, Uxue Barkosek ezagutzera eman ditu kontseilarien izenak eta sailak. Prentsak gaiari buruz esandakoak eta egunkarien azalak jarraian.

Diario de Navarra Gara Deia El Correo (Guipuzcoa) El diario Vasco Noticias de Gipuzkoa Berria Noticias de Navarra

Nafarroako Gobernu berria

diariodenavarra.es/noticias/navarra/mas_navarra/2015/07/16/ayerdi_miguel_laparra_seran_los_vicepresidentes_uxue_barkos

noticiasdenavarra.com/2015/07/16/politica/navarra/los-diez-hombres-y-mujeres-del-gobierno-del-cambio-en-navarra

berria.eus/albisteak/pozik_agertu_dira_barkos_araiz_perez_eta_nuinberria.eus/paperekoa/2015-07-16/aro_berri_bat-Arantxa Iraola

diariovasco.com/politica/201507/16/cerrado-reparto-consejerias-gobierno

gara.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2015-07-17/hemeroteca_articles/el-nuevo-gobierno-ya-tiene-caras

naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20150716/empiezan-a-sonar-los-nombres-de-los-consejeros-del-gobierno-navarro

elcorreo.com/bizkaia/politica/201507/16/lider-navarra-sera-vicepresidenteelcorreo.com/bizkaia/politica/201507/16/uxue-barkos-sera-elegida

deia.com/2015/07/16/politica/euskadi/los-diez-hombres-y-mujeres-del-gobierno-del-cambio-en-navarra

elpais.com/politica/2015/07/16/actualidad/El nuevo Gobierno de Navarra/

eldiario.es/norte/navarra/ultima_hora/gobierno-cambio

Nafarroako Gobernu berria

Hauexek dira Nafarroako Gobernu berria eratzen duten pertsonak:

Uxue Barkos presidentea

Manu Aierdi Ekonomia presidenteordea. Geroa Baiko parlamentaria eta Napar Buru Batzarreko presidentea.(Ekonomialaria)

Miguel Laparra Gizarte gaietarako presidenteordea. Etxebizitza eta Enplegua. (UPNAko irakaslea)

Nafarroako Gobernu berria - KontseilariakMikel Aranburu Ogasun kontseilaria.(Ogasun teknikaria)

Mari Jose Beaumont Presidentetzako kontseilaria. Funtzio Publikoa, Justizia, Gobernu Irekia eta Gardentasuna. (Abokatua)

Isabel Elizalde Ingurumenaren, Tokiko Administrazioaren, Landa Garapenaren eta Lurralde Antolamenduaren kontseilaria. (Mendialdearen garapen ekonomiko eta soziala sustatzeko Cederna Garalur elkartearen zuzendaria)

Fernando Dominguez Osasun kontseilaria. (Medikua, kirurgia departamenduaren zuzendaria Osasunbidean)

Jose Luis Mendoza Hezkuntza kontseilaria. (Udalbideren zuzendaria)

Ana Herrera Kultura, Parte Hartze, Kirol eta Gazteria kontseilaria. (Kultura saileko teknikaria, zinema institutuko goi teknikaria)

Ana Ollo gobernuaren bozeramailea eta Hizkuntza Politikaren, Berdintasunaren, Bakearen eta Elkarbizitzaren kontseilaria. (NUPeko Komunikazio zuzendaria)

Nafarroako Gobernu berria

The post Nafarroako Gobernu berria, izenak, egunkarien azalak eta prentsak gaiaz dioena appeared first on zuzeu.eus.

Laster datozen euskal filmak

$
0
0

Laster datozen euskal filmak

ZINEA.eus gunetik ekarria…

Euskaraz, Euskal Herrian edota euskal zuzendariek errodatutako filmak biltzen dituen zerrenda bat osatu dugu oraingoan. 2015eko bigarren sehilekoan (edo pixka bat beranduago) ikusi ahal izango ditugun film luze eta dokumentalak jaso ditugu bertan; denak ez dira ageri, baina ahal beste ekartzen ahalegindu gara. Has gaitezen!

Laster datozen filmak
Amama

Asier Altuna (Aupa Etxebeste -2005-, Urte Berri On Amona -2011- eta Bertsolari -2011-, besteak beste) zinegile bergararraren proiektu berria udazkenean estreinatuko da. ETB, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jaso du, eta tartean, Iraia Elias, Kandido Uranga, Klara Badiola, Ander Lipus, Manu Uranga, Nagore Aranburu eta Amparo Badiolak hartu dute parte.

Filmak baserrian bizi den egungo familia baten errealitatea islatuko du, natura, tradizioa, modernitatea, belaunaldien arteko gatazkak, eta bizitza/heriotza aztertuz. Txintxua Films produkzio etxeak ekoitzi du, eta 90 minutu inguruko iraupena izango du.

Laster datozen euskal filmak - Amama

Un otoño sin Berlín

Lara Izagirre (KEA -2012-, Next Stop, Greenland -2013-, eta Sormenaren bide ezkutuak -2013-) zinegile zornotzarraren lehen film luzea izango da Un otoño sin Berlín. Izagirrek berak sortu eta kudeatutako Gariza Films ekoizpen etxeak osatutako lanean Irene Escolar, Tamar Novas eta Ramón Barea aktoreak aritu dira lanean, besteak beste.

Filmak June neska gazte ameslaria izango du protagonista, eta Diegorekin, gizarteratzeko arazoak dituen idazle gaztearekin, duen harremana landuko du. Hainbat urtez elkarrengandik aldenduta egon dira, baina haien arteko maitasun istorioa berpizten ahaleginduko dira.

Lana udazkenean estreinatzeko asmoa erakutsi zuen iaz Izagirrek.

Laster datozen euskal filmak - un-otono-sin-berlin

Walls

Txalap.art ekoizpen etxe nafarraren eta Arena Comunicación Audiovisualen proiektu berria ere urte amaieran estreinatuko da (baldin eta aurreikuspenak betetzen badira). Pablo Ibarburu eta Migueltxo Molinaren (Nömadak TX -2006- eta Pura Vida -2012-, besteak beste) dokumentalak bi herrialderen arteko muga ezartzen duten lau murruren inguruan dihardu: Mexiko eta AEBak, Espainia eta Maroko, India eta Bangladesh, eta Hego Afrika eta Zimbabwe. Horma horiek gurutzatzen ahalegintzen diren lagunen errealitateak pantailaratuko ditu lanak.

Hala nola, Media, ICAA, Nafarroako Gobernua, Eusko Jaurlaritza eta Etxepare Institutuaren laguntza, eta VEO eta Discovery Max telebista kateen parte hartzea ditu dokumentalak, eta 90 minutuko iraupena izango du.

walls

El contenido del silencio

Helena Taberna (Yoyes -2000-, La buena nueva -2008- eta Nagore -2010-, tartean) zinegile nafarra, ostera, Kanariar Uharteetan zein Euskal Herrian izan zen iragan martxo eta apirilean El contenido del silencio filma errodatzen. Daniel Grao, Goya Toledo, Joxean Bengoetxea, Ingrid Garcia-Jonsson, Ciro Miró, Maiken Beitia eta Juana Acosta aktoreak izan zituen lagun Lucía Etxebarriaren eleberri homonimoan oinarritutako lana errodatzeko.

Filmak Kanariar Uharteetako sekta batean gertatutakoa kontatuko digu. Gabriel fiskala bertara joango da sekta horretan sartuta dagoen Cordelia arrebari gertatu zaiona ikertu asmoz.

Lamia eta Zentropa Berlin produkzio etxeek ekoitzitako lanak ETBren eta TVEren partaidetza izango du, eta 100 minutuko iraupena.

El-contenido-del-silencio

Ocho apellidos catalanes

Ocho apellidos vascos -2014- arrakastatsuaren bigarren zatia azaroaren 20an estreinatuko dutela jakinarazi zuten orain gutxi Atresmedia, Lazonafilms eta Kowalski Films ekoizpen etxeek. Ocho apellidos catalanes izango du izena, Emilio Martínez-Lázarok (El otro lado de la cama -2002-, Las trece rosas -2007- eta Ocho apellidos vascos, besteak beste) gidatuko du, eta lehenengo ataleko protagonistekin batera, Berto Romero, Rosa María Sardá eta Belén Cuesta, besteak beste, ariko dira.

Errodajea maiatzean abiatu eta uztailean amaitu zuten, eta Euskal Herrian, Empordàn, Gironan, Madrilen eta Sevillan izan ziren.

Rafak Andaluzia utzi beharko du bigarrenez Amaiaren bila joateko, oraingoan, baina, Kataluniara. Lehenekoa bezalaxe, bigarren ataleko gidoia ere Borja Cobeaga eta Diego San Josék osatu dute.

Ocho-apellidos-catalanes

Chillida: lo profundo es el aire

Marmoka Films eta Explora Films ekoizplen etxeek elkarlanean Eduardo Chillida eskultoreari buruzko Chillida: lo Profundo es el Aire dokumentala aurkeztuko dute. TVE, ETB, Media eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza du proiektuak, eta Juan Barrero (La Jungla Interior -2013-) da zuzendaria.

Errodajea maiatzaren 14an abiatu eta ekainaren 17an bukatu zuten, eta besteak beste, Donostia, Paris, Madril, Kolonia (Alemania), Gijon (Espainia), Frankfurt (Alemania), Cuenca (Espainia), Saint-Paul-de-Vence (Frantzia) eta Gasteizen aurki daitezkeen Chillidaren lanak aztertuko dituzte. Horrez gain, eskultorearen sendiak ere hartuko du parte lanean.

Oraindik ez dute aditzera eman lanaren estreinaldia noiz izango den. Beharbada, 2016ra arte luzatuko da.

Chillida

Lejos del mar

Mikelen heriotza -1984- eta Días contados -1994- filmen ostean, Imanol Uribe (Segoviako ihesa -1981-, El rey pasmado -1991- eta El viaje de Carol -2002-, tartean) zinegile eta gidoigile euskaldunak Lejos del mar lana estreinatuko du udazkenean. Maestranza Films produkzio etxe sevillarraren eta Suroeste Films ekoizpen etxe txiletarraren bidez, Almeriako parajeetan errodatu zuen lana iragan urte amaieran, eta besteak beste, Eduard Fernández eta Elena Anaya aktoreek hartu dute parte.

Lanak Parot doktrinari esker espetxetik aterako den ETAko kide baten itzulera izango du aztergai. Almeriara egingo du bidaia, kartzelan ezagutu zuen lagun batengana, eta bertan Marina ezagutuko du, bere biktimetako baten alaba; harekin maiteminduko da.

Lejos del mar

Fiord

Astronauta Films ekoizpen etxe bizkaitar/madrildarraren eta Saga Films ekoizpen etxe islandiarraren arteko koprodukzioak XI. mendeko Euskal Herrira eramango gaitu Pablo Malo-ren (Frío sol de invierno -2004- eta Lasa eta Zabala -2014-, besteak beste) gidaritzapean. Yon Gonzalez aktore bergararra izango da Norvegiako bikingo-klan arerioen artean biziraungo duen euskalduna.

Lanak Europa Media Creativaren laguntza jaso zuen iaz, baina ez dituzte proiektuari buruzko xehetasun gehiago aditzera eman.

Fiord

La próxima piel

2011n Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra eskuratu zuen Isaki Lacuesta (Los pasos dobles -2011- eta Murieron por encima de sus posibilidades -2014-, hala nola) familia euskalduna duen zinegile katalanak La próxima piel filma errodatu zuen iazko azaroan Huescako Pirinioetan, eta estreinaldiaren data zehatza aditzera eman ez badu ere, urtea amaitu aurretik izatea espero da.

Emma Suárez, Sergi López, Bruno Todeschini eta Álex Monner aktoreek hainbat urtez desagertuta egon ostean sorterrira itzuliko den gaztearen eta haren sendiaren istorioa pantailaratuko dute. Corte y Confección de Películas, Sentido Films, Bord Cadre Films eta La Termita Producciones ekoizpen etxeek bultzatutako lanak ICAAren, TV3en eta Kultur Enpresa Kataluniarren Institutuaren laguntza du.

La próxima piel

zinea.eus

ZINEA.eus gunetik ekarritako albistea

http://zinea.eu/2015/07/16/2015eko-uzta-zati-bat/

Laster datozen euskal filmak

The post Laster datozen euskal filmak appeared first on zuzeu.eus.

Varanasi… Xarma, Kastak eta Karmak (Ganges-India)

$
0
0

kontraste eta kontraesanen herrialdean, Varanasi

Varanasi eta Ganges… Gorputz, buru, arima eta gogoen bidaietan jarraituz, Indian bi hilabetez iraun zuen neure bidaiaren azken geltokia Varanasin egin nuen, azkenean, Ganga edo Ganges ibai sakratu famatua ikusi eta 3.000 urte baina gehiago dituen hiri berezi hau gozatzeko gogo askorekin zinez. (India zabal honetan barrena bidai osoaren laburpena eginez, Delhi, Agra-Taj Mahal, iparraldean Manali, Dharamshala eta Amritsar, eta ekialdean Puri eta Kolkatan edo Kalkutan, Varanasin baina lehen).

Varanasi

K. a. 325ean Alexandro Handiaren agindupeko greziarrak herrialde horretan sartu eta ibaiari Indus (sanskritozko shindu, «ibai» hitzetik) deitu zioten, eta ondorioz penintsulari India izena eman. Indiarrek Bharat deitzen diote, izen bereko beren errege mitologiko baten omenez. (wikipediatik)

 

VaranasiVaranasi edo Benares, zaharragoenek ezagutuko duzuen moduan, indiako hiri zaharrena da, etengabe populatuak izan diren munduko hiri zaharrenen zerrendatan ere lehen postuetan. India ekialdean eta himalaya eta Nepaletik nahiko gertu, Indiatik Nepalera joateko bidea izan ohi da. Indiar errepublikako UttarPradesh estatuaren hegoaldean dago eta milioi eta erdi biztanle ditu, metropolian 3 milioi eta erdi. VaranasiVaranasi Ganges ibaira urak isurtzen dituzten Varuna eta Assi ibaien artean kokatzen da, eta badirudi bien arteko elkarketa dela Varanasi izena bera. Antzina Kashi izenaz ere ezagutu izan zen hiria eta hindiz ederra esan nahi duena.

Varanasi - GangesGanges ibaiaren ertzean, indiara doan edonorentzat ezinbesteko bisita dela esango nuke, gomendioa behintzat egiten dizuet Indiara bazoazte Varanasin egun batzu igarotzekoa. Famatua batez ere bertako Gaths, Gates, (ate edo koska, eskailera), eta bere erlijiotasunagatik, hinduista, budista eta jainistek erromesaldiak egiten dituzte Varanasira. Erlijioen araberako hiru unibertsitate handi ere badaude Varanasin, baita laugarren bat Sarnathen, tibetar ikasketei lotua.

Erromesaldiak aipatuz, Kumbh Mela edo majâ kumbhamela deiturikoa aipatu behar ezinbestean, ganga ibaiaren magalean 12 urteko zikloetan 4 erromesaldi dituena (Prayag, Hardwar, Ujjain eta Nasik hirietara), eta azken erromesaldian ia 100 milioi erromes batu zituena.

Yogi-en garrantzia eta indiar kulturan duten irismena eta intzidentzia ere aipatzekoa, telebistan ageri direnak askotan Bollywoodeko izarrekin audientzia borrokan nor baino nor. Yogi ezagunena Maharishi Mahesh Yogi, The Beatles taldearekin izandako harremanaren ondoren mundu osoan ezagutzera eman zena.

AghoriVaranasi edo Baba Keenaram Sthal Aghora sektaren bilgunea ere aipatu, Baba Keenaram santuaren egoítza, Shaktismoa, eta mundu honetan sartu ezkero galtzeko arriskuarekin mila leku, pertsona eta kontzeptu gehiago, interneten klik batera badakizu.

Ez naiz fededuna, ezta erlijio zalea ere, are gehiago, erlijioak boterea eduki, kudeatzeko eta populua kontrolatzeko herraminta bat besterik ez direla uste dut, esperantza behar eta beldurretan oinarritutako manipulazio, kontrol eta negozio guneak. Hala ere, inoiz nolabaiteko espiritualite bezala definituko dudan antzeko zerbait sumatu badut Varanasin izan da. Esperantza, zerbait hobeagoaren nahia, ulermen gogoa, zer gara eta norantz goaz tipikoa, on izatearen saria eta zergatia, karma, zergatien beharra, bertan sumatzen da galdera hauen sona eta erantzunaren behar indartsu bat, psikologikoa eta esango nuke baita fisikoa ere.

Varanasi Horixe, kontraste eta kontraesanen herrialdean, Shiva, Brahma, eta Vishnu jainkoen lurraldearen mitologia eta espiritualite sakon honetan murgiltzen zara nahi edo nahi ez, ezjakintasunez eta erabateko errespetuz, eta gozamendu handiz esan behar, ni bezala ikusmiran eta filosofatzen gozatzen duen horietakoa bazara, esperientzia ahaztezina dira India eta Varanasi.

Kastek ere aparteko aipamena merezi dute, oso barneratua dutena eta india erabat klasista egiten duen gizarte sistema. Indiako korrupzio maila izugarriak ere honekin zerikusia duelakoan nago. 4 kasta maila nagusi daude, orain 6 esan ohi da, baina milaka kasta inguru bereizten dira gaur egun gizartean, testu sakratuek hala diote: Brahmanas, la primera casta, salió del cráneo y la boca de Brahma y representa la inteligencia. Médicos, profesores, ingenieros, sacerdotes, etc. Kshatrías, la segunda casta, salió de los brazos de Brahma, simbolizando a los guerreros. Vaishias, la tercera casta, salió de los muslos de Brahma, correspondiendo a los comerciantes y dueños de tierras. Shudrás, la cuarta casta, salió de los pies de Brahma para trabajar para los de la tercera casta. Dalit, también llamados paria o intocables, no salieron del cuerpo de Brahma y son todos aquellos que no tienen casta. Tribales, son poblaciones que viven en el bosque totalmente aisladas, un nuevo grupo que está por debajo de los intocables.

Varanasi Errespetuz edo, ez dut kasten gaia gehiago zabalduko, interneten gai zabaldua da oso eta interesik baduzue gaiean sakon murgiltzeko aukera duzue klik batera. Varanasi Komentariotxo bat bakarrik, kastak eta korrupzioa batuaz, ez nuen indian emandako 2 hilabete horietan polizia meherik ikusi, denek tripa txikia edo galanta zuten, adinarekin hazten dena dirudienez… Lehen aste hartan pasaportea bueltatzearen truke dirua ematera behartu ninduena ere ez.

Varanasi Varanasira bueltatuz, bertako alde zaharreko kale estuek laberinto itxura dute, eta xarma berezia, kolore eta usainak aipatuko nituzke lehen sentsazio bezala, eta historia eta bizipen sakoneko arima zahar zigortu kutsua ondoren, eta azkenik espiritu eta espiritualitate sakon bat. Kale estu horietan, kaos nahaspila eder batean, denda txikiak, txai bat hartzeko aukera edonon, behi sakratu, bizikleta, moto zahar eta jende andana etengabea dabil batetik bestera. Oinez jarraitu eta halako batean ibai ertzera iritsi eta ganges ibaia ikusten duzu, eta zirrara batek hartzen zaitu, eta denbora gelditu egiten da… 3.000 urte dituen hiri bat, hainbeste jende eta belaunaldi ezagutu dituena, hainbeste istorio eta historia. Adeitsua da jendea, txai bat hartzeko gonbitea jasoko duzu ziurrenik, eta zerbait saldu nahiko dizute ziur, baina eurekin hizketan ganga ibaia eta Varanasiko ilargi erdi itxurako kostalde osoaz gozatuko duzu eskailera eta Gath zahar eder horietan.

87 Gath daude, bainu zeremonia, puja eta kremazioak egiteko leku sakratuak direnak. Indiako gobernua poluzioa dela eta errausketak beste leku batzuetan egitea bultzatuz ari da, baina nonahi ikus daitezke errausketak oraindik, eta ganga ibai sakratuan zernahi… Varanasi Maratha inperioaren parte zela izan ziren sortuak Gath gehienak, eta ate edo koska edo eskailera esan nahi du ghät hitzak. Manikarnika Ghat izan liteke Varanasiko Ghat ezagunena eta zaharrenetakoa.

VaranasiBisita daitezkeen tenpluak aipatzearren Kashi Vishwanath tenplua, Bharat Mata eta Durga edo tximuen tenplua. Azken honetan, Varanasiko egonaldiko lehen egunean, zera esan, tenplu eta jainkozaletasun asko ikusia banengoen ere, oraindik intentsuegia eta zaila egin zitzaidala jasaten leku hartako debozio eta otoitz festa.Varanasi


Varanasi
Espiritualitateak bere puntu gorena hartzen du gauean. Ibaitik panorama itzela da, jende ugari eta turista ere dexente, espektakulu eder batean bihurtzen dira Varanasi eta ganges ibaia gauero. Jendeak, soinuek, abestiek, argiek, atmosfera zirraragarria sortzen dute. Argazkilaritza zale afizionatu edo profesionalentzat irudi uzta oparoa eskaintzen duen hiria da Varanasi, errespetuz eta tentuz ibili behar baina, bertan ezagututako Louis izeneko turistari gorpu bat errausten ari zirela argazkiak ateratzeagatik eman zioten jipoia adibide…

Esan bezala orohar adeitsua eta irekia da jendea, itaunketa zorrotzak jasango dituzu eta galdera aldrebes ezberdinak, baina solasaldi atseginak izango dira gehienak, zintzotasunetik, jakin-nahiez eta txai goxo bat dastatuaz gehienetan gainera.

Eta hala joan ziren egunak, argazki, irudi, txai eta pasio artean, oinezko pasio eta pasio espiritualen artean. Joateko parada baduzue erabat gomendagarria ganges eta Varanasi, gogo eta adimen irekiaz nork daki, argia ikusiko duzu agian.

ioninor

Varanasi

– Argazki eta bideoak –

Varanasi

Varanasi

varanasi-ganges Varanasi71 Varanasi72 Varanasi44 Varanasi42 Varanasi39 Varanasi38 Varanasi73 Varanasi06 Varanasi46 Varanasi45 Varanasi47 Varanasi41 Varanasi40 Varanasi37 Varanasi30 Varanasi32 Varanasi31 Varanasi21 Varanasi29 Varanasi28 Varanasi22 Varanasi26 Varanasi24 Varanasi23 Varanasi25 Varanasi20 Varanasi19 Varanasi18 Varanasi05 Varanasi27 Varanasi02 Varanasi16 Varanasi15 Varanasi13 Varanasi14 Varanasi07 Varanasi03 Varanasi11 Varanasi09 Varanasi43 Varanasi10 Varanasi04 Varanasi01 Varanasi00

Osteratxo bat Varanasin barrena…

Kremazio zeremonia (Manikarnika Burning Ghat)

Varanasi

The post Varanasi… Xarma, Kastak eta Karmak (Ganges-India) appeared first on zuzeu.eus.

Viewing all 20032 articles
Browse latest View live


<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>