Galder Gonzalez txiolari aktiboa da sarean (@theklaneh), eta askotan ikusi dugu inongo konplexu edo beldurrik gabe sartzen eztabaidetara; bere izen eta abizen errealak agerian jarrita, gainera, eta dakizun gisan hori ez da usu gertatzen sare sozialen esparruan. Baina askotan dituen hil ala biziko eztabaidetaz gain, kuriositate ugariren berri ere ematen du.
Wikipedia irakurtzen ilustratzen gera. Alsazia garai hartan Germaniako Erromatar Inperio Santuaren parte zen. Bertan jazotako ez-ohiko egoera horri koreomania deitzen zaio: dantzamania, dantzaren gaixotasuna edo San Vitoren dantza. XIV eta XVII mendeen artean Europan gertatutako fenomeno soziala izan zen; pertsona talde handiak etengabe dantza egiteko biltzen ziren. 1374. urtean kokatzen da gertakari honen hasiera, Aquisgranen (Alemania). Honela kontatzen digu afera Wikipediak:
Hendrik Hondiusen koadroa
“Epidemiaren hasiera 1518ko uztailan izan zen, Troffea izeneko emakume bat Estrasburgoko kaleetan sutsuki dantzatzen hasi zenean. Lau eta sei egun artean dantzatzen eman zituen. Aste horretan zehar beste 34 pertsona batu zitziazkion, eta hilabete baten buruan 400 dantzari inguru zeuden bertan, batez ere emakumeak. Horietako batzuk hil ziren bihotzekoak jota, garun-isuriengatik edo akiduragatik Garaiko testu baten arabera egunero hamabost pertsona inguru hiltzen ziren dantza izurritea dela eta.
Dokumentu historikoek, euren artean medikuen oharrak, katedraleko sermoiak, kronika lokal eta erregionalak eta Estrasburgoko udalbatzaren oharrak, argi uzten dute biktimak dantzan ari zirela. Ez dakiguna da zergatik ari ziren dantzan, eta zergatik egiten zuten dantza heriotzera arte.
Izurriteak okerrera egin zuen eta nobleziako hainbat kidek eta bertako medikuek errua gai supernatural eta astrologikoei egotzi beharrean “gaixotasun natural” bat eta “odol beroa” izateari egotzi zioten. Hala ere ez zuten odol-ateratzerik agindu. Autoritateek erabaki zuten sendatzeko onena dantzatzen jarraitzea izango zela, eta horretarako bi aterpe eta merkatu bat ireki zuten, eta handik gutxira egurrezko eskenatoki bat. Autoritateen ustez dantzariak sendatuko ziren egunez zein gauez dantzatzeko aukera baldin bazuten. Horregatik udaletxeak, sendatzeko modu hau indartzeko, musikariak kontratatu zituzten gaixoek dantzan jarrai zezaten“.
Artikuluak ez du esaten erremedioa gaixotasuna baino okerragoa izan ote zen edo ez; baina beno, musika banda jarri zuten, eta dantzariak, uneren batean, joan ziren plazatik, bizirik edo hilda. Asteburu honetan Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta gaur goizean Bartzelonako plazara dantza egitera atera diren guzti horiek ere joango lirateke etxera, eskatzen dutena emanez gero: hautestontziak.
Estrasburgon ulertuko dute; bestela, agian, hil arte egingo dute dantza.
Urtarril bukaerarekin batera inauteri ospakizunak hasi dira gurean. Ituren eta Zubietan, esaterako, jendetza bildu da joan den astean, eta nazioartean ere ohiartzuna izan du bertako ohitura zaharrak; hedabide batek baino gehiagok bertan egindako argazki ikusgarriak argitaratu ditu.
Alta, ospakizun hauetan egiten den animalien erabilera, eta hauek pairatzen duten tratuak asaldatu egin ditu Iturenera bertaratutako batzuk, eta kalapita sortu da sare sozialetan. Esandakoaren adibide bat baino ez da azpian duzuen bideotxoa (eta bukaerako argazki galeria):
Juan Karlos Merino: idazle, euskaltzale eta erotiko
Otsailak hiru egun zituela hil zenJuan Karlos Merino idazlea (Azkoitia, 1967-2017). Bere gurasoak etorkin gaztelarrak ziren, eta 22 urte bete zituenean euskara ikasteko deliberoa hartu zuen, baita ondo ikasi ere.
Ez dira ugari gurean literatura erotikoari bilduma oso bat eskaintzen dioten argitaletxeak. Sona gehien izan duen kasuetako bat litzateke, akaso, Txalaparta argitaletxeak kaleratu zuen Literotura izeneko bilduma. 1998an Euskal idazleen ipuin erotikoak liburuarekin ekin zioten ibilbide harri, eta geroztik makina bat izenburu berri gehitu dizkiote euskal literatura erotikoaren zerrendari. Oholtza hartan izan zen Merino, Itxaro Borda, Harkaitz Cano, Jasone Osoro eta beste zenbaitekin. Narrazio erotiko bana eskatu zitzaien hainbat idazleri, eta hemezortzi lumek jantzi zuten kantu berri bat zekarren txori erresinula hura. Ospe handiko idazleak zeuden, baita hasi berriak ere, jakinduria eta freskotasuna uztartzen, esperientzia eta gaztetasuna nahastuz.
“Arrosa petaloak” da Merinok sail honetarako idatzi zuen ipuina.
Lan gehiago plazaratu zituen ondoren: 2002. urtean, Kondoi urrunak ipuin bilduma kaleratu zuen (Txalaparta); 2004ean “Dunak” (Txalaparta); eta, bi urte geroago, 2006an, beste narrazio bilduma bat: Kaleko ipuinak (Elea).
Maxixatzen Azkoitiko (Gipuzkoa) astekaria da. 4800 aleko tirada du eta herriko etxe guztietara doan banatzen da ostiralero. Kolaboratzailea zen Merino tokiko komunikabidea jaio zenetik, herriko sortzailea izaki. Idatzi mota ezberdinekin garatu zuen bere elkarlana: zutabeak, artikulu luzeak, ipuin laburrak, kontakizun luzeagoak… Elkarteko lanetan ere aritu zen, euskaltzaletasuna bultzatzen, baita Maxixatzen proiektu komunikatiboari jendaurrean babesa ematen.
Juan Karlos Merino (iturria: Berria)
Aldizkarian egin zituen idatzi ezberdinak daude web orrian. Nabarmentzekoa da, besteak beste, “Beste bizitza batean” kontakizun haria, atal laburretan plazaratua.
Hedabideak berak kaleratu duen idatzian honakoa adierazten du: “sentiberatasun handiko pertsona izanik, ibilbide literario ez ohiko bezain interesgarria jorratu du Merinok, eta narrazio erotikoetan nabarmendu izan da bereziki. Merinok euskara elkartean eta herri-komunikabidean egindako ekarpena eskertu nahi du Maxixatzenek lerro hauen bidez. Omenaldi xume gisa, bere hitzak ekarri nahi ditugu gogora. Horra, 2012ko uztailean, Aitor Arrutik Merinori egindako elkarrizketa”.
Juan Karlos Merino: idazle, euskaltzale eta erotiko
Parlantzua, “euskararen legebiltzarra” blogetik jasotako idatzia dakargu gurera. Iratxe Retolaza irakasleak sinatua dago, eta jatorriz joan den ikasturte amaieran argitaratu bazuen ere, Salabardoak interesgarritzat jo du, hezkuntza-sistemari buruzko kezkak, unibertsitate ikasketei buruzkoak, eta bertako ikasleek, euskal adarrekoek!, euskararekin duten harremanari buruz mintzo baita.
Negozioaren itzal luzeak hartu du hezkuntza-sistema, behinik behin unibertsitate-esparruan. Merkatuaren lege horrek unibertsitate-eskaintza baldintzatu du, hala Graduen hautuan, nola ikasgaien diseinuan. Jakina da unibertsitate-eskaintza noren eskumena den; baina, nork ote eskaria irudikatzeko gaitasuna? hezkuntza-komunitateak? ikasleek? herritarrek?… Eskariaren jatorria lausoa da gehienetan, ziur asko eskaintza nahierara egokitzeko. Antza denez, Graduen diseinuan enpresa-eskariei egin zaie kasu, eta ez bestelako eskari sozialei.
Argudio-dantzetan, bestalde, ohikoegi bihurtu da eskari-eskaintzaren legea. Ikasleez jardutean, esaterako, gero eta sarriago entzuten dira antzeko leloak: haiek ditugu bezero, haien interesei erantzun behar zaie, eta abar. Jakina, irakaskuntza-prozesu orok, ikasleen ezagutzak eta interesak kontuan hartu behar ditu, motibazioa sustatzeko ez ezik, jakintza-prozesuaren urratsak egoki eraikitzeko. Baina, eskari-eskaintzaren legeak jarrera ugari kutsatu dituelakoan nago, baita hizkuntza-ohituretan ere. Ikasleen premiei egokitu behar horretan, hainbat ohitura txar ere hartu ditugu.
Azken hamar urteotan, kezkatzeko moduko joera batek egin du gora nire ikasleen artean (EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean): taldeka testu baten interpretazioa egiteko eskatu, eta taldekideen artean, eztabaida espainolez garatu ohi dute. Talde handian iritziak trukatzean, aldiz, euskaraz aritzen dira, irakasleari hitz egiten diotela ulerturik-edo. Joera horrek ezinegon handia eragin digu lankide batzuei. Orain artean, gaiari nola heldu asmatu ezinik ibili naiz, zalantzati, kontu eske hasi ala ez. Lankide batek burutazio ona izan zuen. Gelan sartu, eta saioa espainolez abiatu zuen. Berehala harrotu zitzaizkion ikasleak: euskarazko taldea zela… zer demontre! Marmarrak non-nahi. Bezeroak kexu.
Lankideak unibertsitate-giroan erroturiko desoreka bat agerrarazi zuen: ikasleak ikasgaia euskaraz hautatuz gero, irakasleari azalpenak zein baliabideak euskaraz exijitzeko eskubidea du. Irakasle batzuei, aldiz, ez zaigu hain samurra ikasleei hautu horrekiko konpromisoa eskatzea; talde txikian ari direnean bereziki, ikaskideen arteko komunikazioan esku-hartzea zailagoa zaigu. Euskaraz ikasteko matrikulazioak beheranzko joera duela jakiteak, gainera, ez du laguntzen; bezero-galeraren aurrean, erakarri nahiak malguago jokatzera garamatza.
Nahiz eta ikasleak unibertsitate-hezkuntzaren zuzeneko hartzaileak izan, unibertsitatea ere bada zerbitzu soziala, eta hartara, badagokio premia zein eskari kolektiboei erantzutea. Testuinguru horretan, irakasleoi zalantzak uxatzea dagokigu, eta eskaintza-eskariaren legea urratzeko zirrikituak bilatzea. Hartara, hurrengo ikasturteko nire irakaskuntza-gidan, eskari hauxe gehituko dut: «Ikasgai honetan ikasle-irakasle komunikazioa ez ezik, ikasle-ikasle arteko komunikazioa ere euskaraz garatuko da». Niretzat esan gabe doana, beste batzuek ageriko egitea behar dutelako. Esan gabekoen zakura itzul dadin, berandu baino lehen.
Diana Urrea Alternatibako militantea eta EH Bilduko parlamentaria da Gasteizko legebiltzarrean, gazteena. Andoni Unzalu PSEko aurpegi ezagunenetakoa da, parlamentari izana eta eskarmentu handiko politikaria.
Atzo (edo herenegun, jada ez dakit zein egunetan bizi garen-eta), Kataluniako galdeketaren aferari buruzko mahai-inguru batean parte hartu zuten, ETBn eta gazteleraz. Liskar txiki bat izan zuten.
Unzaluk, enegarrenez, zalantzan jarri zuen EH Bilduren oinarri demokratikoa, eta… Urreak, apur bat gogaiturik -bai Andoni, batzuetan badakizu apur bat gogaikarria izaten-, zuzen-zuzenean tiro egin zion Andoni Unzaluri: “Nik ez dut sekula arma bat izan eskutan, agian zuk ezin duzu gauza bera esan” (nola zen `zaska´euskaraz, zapla?).
Izan ere guztiok dugu ezkutuko iragan bat, itsasoak gutxien espero dugunean hondarretara ekarriko duena. Egun Patxi Lopez Madrilera aupatzeko komunikazioaz arduratzen den zornotzarraren kasuan, ez pentsa hain erraza denik informazioa aurkitzea, nazionalismotik aldendu eta, kritiko, Aldaketako partaide izan zela esateko ez bada -euskaltzale legez ere definitzen dute-. Zeharkako idatzien bitartez baino ez dugu jakin, orain arte ez genekien eta, polimilia izandakoa dela Unzalu ere; to Memoria Historikoa!
Sormena, GIS librea, haur eta gazteen transexualitatea… 15 ikastaro prestatu ditu UEUk udaberriko eskaintzan
Sormena, GIS librea, haur eta gazteen transexualitatea,… 15 ikastaro prestatu ditu UEUk udaberri honetan Eibar, Gasteiz, Iruñean eta on-line. Matrikula dagoeneko zabalik dago. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta hainbat udalek diru-laguntzak ematen dituzte.
Berriro irekiz gero, 2031. urte arteko baimena izango zuela-eta, Euskal Herriko erakunde eta eragile gehienek protesta egin eta zentrala behin betiko ixteko eskatu dute -gogoratu, esaterako, Gasteizetik 50 km. eskasetara dagoela-, berriro ere.
Medina del Pomarreko (Burgos) Garoña zentral nuklearra 2009an itxiko zela adostu zuten hasieran, baimenak luzatu eta luzatu, 2013ra arte Nuclenorrek martxan mantendu bazuen ere. Ordurako lanean zegoen Espainiako zentral nuklearrik zaharrena zen; ekoizpen nuklearraren %6,5 eta argindar ekoizpenaren %1,5 baino ez zuen ematen, baina erabat amortizatua zegoenez, urtero 250 milioiko mozkinak, atera kontuak!
Garoña joan den mendeko 70eko hamarkada hasieran ireki zen, edo zuen, Francok. Horrela jaso zuen gertaera 1971ko irailaren 20ko Nodoak -gazteleraz dago, baina lasai, audiorik gabe ere ulertzen da-.
Beldurra ematen zuen lehen, eta beldurra ematen du orain.
Iazko hondarretik Emakumeen ikusgaitasuna hedabideetanneurtzen ari da izen bereko bloga. Egunotan urtarrileko analisia argitaratu dute, salabardoak jaso eta azpian duzuen hauxe.
Hego Euskal Herriko prentsa idatziari dagokiona da, eta besteak beste, ez da bertan ZUZEUko daturik ageri, ez baitituzte medio digitalak kontutan hartu. Akaso gure izate berezi samarra dela-eta, erabilera librekoa izanik edonork argitara baitezake gurean; ez ditugu iritzi emaileak hautatzen eta ez diogu inori ordaintzen emandako iritziagatik.
Alta, eta GAZTEA sariaren kasuan bataz bestekoak parekatuta dauden arren, gurean ere gizonezko iritzi emailea da nagusi, eta nabarmena da desoreka.
.
Emakumeen iritzientzako leku gutxi Hego EH-ko prentsan
Urtarrilean zehar argitaratu diren iritzi-artikuluak nork sinatzen dituen miatu dugu; genero ikuspegitik irakurketa bat egin ere. Hau da, zenbatu dugu zenbat emakumek eta zenbat gizonek sinatzen dituzten egunero egunkari nagusietako iritzi-orrialdeetan agertzen diren artikuluak baita analisi politikoaren ingurukoak ere (hauek, normalean, tokiko, estatuko eta nazioarteko orrialdeetan agertzen dira).
Jakin badakigu, hau adierazle bat baino ez dela, baina gure ustez, nahiko adierazgarria. Izan ere, iritzi-emale horiek pil-pilean dauden gaiez hitz egin ohi dute, interes orokorrenak direnak…, baina nork ezartzen du zein tema agendan sartu ala ez? Zergatik ez dira askotan populazioaren erdiari dagozkion gaiak agertzen, emakumeok gure agendan ditugun horiek, alegia? Zergatik diote terrorismo jihadistak kezkatzen gaituela, eta ez askoz pertsona gehiago hiltzen dituen terrorismo matxista ez da agertzen soziometroetan?
Ez dugu baieztatzen iritzia nork egiten duen eta iritzi-publikoan nagusi diren gaien inguruan harreman zuzena dagoenik (ezin probatu, hipotesi horrekin gure ikerketa abiatu dugun arren), baina neurtu nahi ditugu nork, zertaz eta nortaz hitz egiten duen gure hedabideetan, eta, zehazki, emakumeok dugun tokia, nola agertzen garen… ikusgai jarri nahi dugu.
Horregatik, adierazle bat (ez bakarra, eta beharbada ez garrantzitsunea) baino ez dela jakinda, hemen azaltzen ditugu urtarrilari dagozkion datuak. Datu hauek guztiak erabilgarri dituzue, eta horretarako eskatzen dugun gauza bakarra iturria aipatzea da. Era berean, ongi etorriak dira gure hedabideetan agertzen diren eduki sexisten aurkako salaketak, feminismotik egindako ekarpenak, emakumak ikusgai egiten gaituzten ekimenak…
Urtarrileko txosten honetan aztertu ditugun egunkariak honako hauek dira: Berria, Deia, Diario de Navarra, Diario de Noticias, El Correo, Gara eta Noticias de Alava.
.
Berria dugu egunkari parekideena
Azaroan emakumeen presentzia aztertzen hasi ginela, Berrian dugu emakumeen presentzia altuena iritzi-orrialdeetan zein analisietan. Batez beste, agertutako iritzi-artikuluen % 36,07 emakume batek sinatuak dira. Ez dago egun bakar batean emakumeren sinadurarik gabe. Hala ere, oraindik ezin dugu parekidetasunez hitz egin.
.
Gara-n, abenduan baino emakume gutxiago
Gara-n, emakumeen presentzia iritzietan %27,72-koa izan da, abenduan baino 4 puntu gutxiago, eta azaroan izandako portzentaietan (%28,58). Bost egunetan, ez dugu emakume baten analisia topatu iritzi-orrialdeetan.
.
Noticias taldean, emakumeak ez dira % 20ra iritsi
Deian, iritzi artikulurik sinatu duten emakumeen portzentaia % 14,7 izan da urtarrilean, azaro eta abenduan baino 2 puntu gutxiago; Nafarroan eta Araban argitaratzen diren goiburuetan, berriz, portzentaiak pixkat altuagoak dira: % 19,45Noticias de Alava-n eta %18,87Diario de Noticias-en. Guztietan, zenbait aletan ez dugu emakumeren sinadurarik iritzien artean; eta gutxiago dira parekidetasunez hitz egin dezakegun egunak.
.
Vocento-koetan, sinaduren bosten bat emakumeenak dira
Diario Vasco-n urtarrilean argitaraturiko iritzi-artikuluen artean, % 22, 85-ek emakume baten sinadura du; El Correon, aldiz, % 22,16-k.
.
Diario de Navarra, parekidetasunatik urrutien
Egun bakar batean ere ez da parekidetasunik lortu Diario de Navarra egunkarian. Ohiko sinaduren artean emakumeak badaude ere, horiek ia ez dira agertzen paperezko kazetan. Batez beste, urtarrilean emakumeen sinadurak iritzi-artikulu guztien % 7,10 baino ez da izan, eta grafikoan ikus daitekeenea, soilik 12 egunetan topatu dugu emakume iritzi-emalerik.
Hego Euskal Herrian argitaratzen den prentsa-goiburu nagusiak hartzen baditugu, urtarrielan, emakumeen batez besteko presentzia iritzi-artikuluetan % 21,11 izan da. Emakumeen presentzia % 10 baino baino txikiagoa izan zen bi egunetan: 7an —Diario de Navarra, Diario de Noticias, El Correo, D.V. eta Noticias de Alava-n bat ez— eta 22an —Deia, Diario de Navarra, D.V. eta Gara-n emakumerik ez—; eta egun “parekideena” urtarrilaren 24 izan zen (% 34,15). Hala ere, egun batean ere ez da berdintasunik izan emakumeen eta gizonen iritzi-kopuruen artean.
Emakumeen iritzientzako leku gutxi Emakumeen iritzientzako leku gutxi Emakumeen iritzientzako leku gutxi
Aldi baterako lan poltsak zabaltzeko deialdia egin du Jaurlaritzak, berriz ere
EAEko Administrazio orokorrean ordezkapenak egiteko zazpi lan-poltsa zabaltzeko deialdia egin berri du Eusko Jaurlaritzak.
Andres ZearretaFuntzio Publikoko Sailburuordeak adierazi duenez:
“lan-poltsen deialdi hau, Eusko Jaurlaritzak enplegu publikoarekin duen konpromisotik sortu da… Eusko Jaurlaritzak lan-aukerak eskaini nahi dizkie gazteei, eta, aldi berean, Euskadiko herri-administrazioko langileen batez besteko adina gaztetu nahi du… Hori da 2017 honetan Eusko Jaurlaritzak egingo duen Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko 2020 Plan Estrategikoaren helburuetako bat… deialdi honi esker, arinago eta eraginkortasun handiagoz egin ahal izango dira Euskadiko Administrazio Orokorreko ordezkapenak eta, gainera, izangaien publizitate, berdintasun, meritu eta gaitasun printzipioak bermatuko dira“.
Hitz hanpatu horien itzulpena egin beharra dagoela uste dugu.
EUSKO JAURLARITZAK ENPLEGU PUBLIKOAREKIN DUEN KONPROMISOAZ hiruzpalau datu:
Azken urteotan 21.000 lanpostu suntsitu dira EAEko Administrazio publikoan.
Hiru lanpostutik bat aldi baterako da EAEko Administrazioan, EZ-egonkortasuna sustatuz. Ganorazko oposiziorik deitu gabe darama hamabost urte inguru.
Jaurlaritzak EZ ditu hartutako konpromisoak betetzen. 2010ean sindikatuokin adostutako lan hitzarmeneko atalik garrantzitsuenak sistematikoki bete gabe daude.
Jaurlaritza da langileak okerren tratatzen dituen administrazio publikoa, besteak beste, murrizketak atzera botatzen azken administrazioa izaten ari da esaterako (pentsio planetara ekarpenak, 2012ko abenduko apartekoa, baja osagarriak…). EAEko eta Nafarroako Foru aldundiek eta udalek baino askoz okerrago. Espainiako gobernuaren langileak baino okerrago ere!
EUSKO JAURLARITZAK GAZTEEI ESKAINI NAHI DIZKIEN LAN AUKERAK direla eta:
Aldi baterako lanpostuak eskaintzen dizkie Jaurlaritzak gazteei, gaixotasun bajak, amatasun bajak, estzedentziak, eta kasurik onenean, jubilazioak betetzekoak. Oposizioak deitu eta lanpostu finkoak eskaini baino, nahiago dute lanpostu prekarioak eskaini, sustatu eta kronifikatu.
Administrazioa gaztetuko da ezinbestean, langileen bataz besteko adina altua baita, eta jubilatzen diren heinean lan poltsetako gazte prekarioez beteko baitutu Jaurlaritzak hutsune hauek.
PLAN ESTRATEGIKOEKIN ESTALI OHI DU JAURLARITZAK EKIMENIK EZA
Euskara Normalizatzeko Plana, edo Berdintasun plana dira esandakoaren adibide argiak.
Propaganda egiteko, eta ezereza estaltzeko erabili ohi dira planen iragarpenak Jaurlaritzan. Sarri, ez ekimen zehatzik, ez baliabiderik, ez arduradun jakinik izaten ez duten planak baitira.
Oraingoan ere, idatzi gabe dagoen balizko plan estrategiko* batekin lotu dute lanpoltsen deialdi hau, deialdia egiteko arrazoi bakarra, indarrean dauden poltsak agortuta daudela delarik.
“PUBLIZITATE, BERDINTASUN, MERITU ETA GAITASUN” PRINTZIPIOAK EUSKOJAURLARITZAN
Publizitatea bai. Hainbestekoa ze, jende askok oposizio deialdi bat dela ulertu baitu.
Berdintasuna? Batetik, jende askok gorriak igaroko ditu ikasgaiak eskuratzeko, Jaurlaritzak ez baititu eskueran jartzen. Gaiak eskuratzeko aukerek ezarriko dituzte lehen aldeak izangaien artean. Bestetik, hainbat erreklamazio, helegite eta eskaera izan dira beharrezko presaka eta propaganda hutsera begira egindako deialdiaren “akatsak” zuzentzeko: hasierako deialdian ontzat ematen ez ziren zenbait gradu-ikasketa onartu eta eskaerak egiteko epea luzatu behar izan du Jaurlaritzak zenbait lanpoltsetan.
Euskaldunak ez gara “hain berdinak”. Ikasgai batzuk euskarara itzulita badaude, beste asko españolez baizik ez daude. Gero, jendeak ez dituela azterketak euskaraz egiten esango dute.
Meritua baino ez da euskararen ezagutza lanpoltsarik garrantzitsuenetan (abokatu, mediku, goi-mailako teknikari eta lan aholkulari). Aldiz, espainiera guztietan da ezinbestekoa, inon aipatzen ez bada ere… aipatu beharrik ez dagoelako.
Gaitasuna? Ikasgaiak eskura dauzkanak “gaitasun” handiagoa erakutsi ahalko du, oraindik eskura ez dauzkanak baino. Bestalde, ikasketak españolez burutu dituenak, “gaitasun” handiagoa erakutsi ahal izango du euskaraz ikasi duenak baino, ikasgai gehienak españolez baizik ez daudelako eskuragarri.
Eusko Jaurlaritzak, lehengo lepotik burua, (guri ordainarazitako) propagandak propaganda.
Aldi baterako lan poltsak Aldi baterako lan poltsak Aldi baterako lan poltsak Aldi baterako lan poltsak
Pay Pal enpresan aritutako Chad Hurley, Steve Chen eta Jawed Karimek 2005. urteko otsailean sortu zuten Youtube, eta egun Google enpresa da haren jabe, 2006ko urriaren 10etik hona. 1.650 milioi dolarren truke erosi zuten. Kuriositate gisa, hau da plataformara igotako lehen bideoa: “Ni zooan”. 36 milioi bisita.
Ordutik hona sortu zutenei baina askoz ere jende gehiagori eman dio Youtubek jaten, tartean, youtuberrei, edukiak igotzearen truke dirua irabazten dutenei. Batzuen jarraitzaile kopurua izugarria da, hedabide internazional askok amestu ere ezin dutena. Munduan jarraitzaile gehien dauzkan youtuberra Pewdiepie da: 53 milioi harpidedun baino gehiago ditu, eta hilean 350 milioi ikusle inguru. Wikipediaren arabera, hauek dira youtuber jarraituenak:
Baina Euskal Herrian youtuber hitzaren zentzua ez da berdina, Hertzainakek ondo abestu bezala Youtuberekin Rock&Rollarekin bezala gertatzen zaigulako.
“Euskadin Youtubek ez du inoiz
dirurik emanen!
Inon baino alaiagoa izanen da,
ta zer ez da berdin”.
Munduan zehar youtuberra edukiak diru truk eskegitzen dituena da, agidanez, baina gurean ez; gurean askok, denek ez esatearren, borondatez egindako lana igotzen dute sarera, edo beren lan profesionala promozionatzeko erabili. Badira ofizio horretatik bizi diren apur batzuk, baina erdaraz egiten dutelako. Garai batean bertsolariak ez ziren bertsolaritzatik bizi, edo sorkuntzatik, bederen; urteak aurrera egin ahala gutxi batzuk iritsi dira horretara. Agian Nerea Arriolak gorpuztu duen SuperTxopek inflexio puntu bera ezartzen du eremu honetan, ogibidea edota diru sarrera batzuk ekarri dizkiolako youtuber gisa euskaraz jarduteak. Ekimen kolektibo batek bultzatu eta hedabide publiko batek kontratatu duela jakin arren, aurrekari itxaropentsu bat ezarri dela aski agerikoa iruditzen zait.
Pasa den astean Aiora Mujikak zabaldutako zerrenda hau ere izan nuen aipagai, eta gaurkoan bertan azaltzen diren batzuk aipatu eta besteak bisitatzeko aukera jarri nahiko nuke mahai gainean berriz ere.
“Adibide” izeneko erabiltzaileak hizkuntzarekin zerikusia duten kuriositateak ditu gogoko; ez du aurpegia ematen, eskuak erakusten dizkigu soilik. Bideo honetan euskarak dauzkan 11 galizismoren berri ematen digu; hots, frantsesetik hartutako maileguak, eta ez galizieratik, nik hasieran uste nuen bezala.
Anttonio12-ri bideojokoak asko gustatzen zaizkio, eta bi lata itsatsita dauzkan bisera zelebre batetik freskagarriak edaten ari den bitartean Eraztunen Jaunaren joko batean nola jardun azaltzen digu. Santi Leonek aspaldi galdetu zuen etxe honetan ea non zegoen gure euskal Sheldon Cooper, eta ez dakit ba, baina agian Anttonio da.
Arrano Films. Bai. Arrano Films. Bai, logoa arrano beltz bat da. Berriz ere Sortu ote dago youtuber gazte hauen atzean? Ernai agian? Ziur baietz: batetik, gaia, preso bati bisita; bestetik, nondik lortu dituzte horrelako kolaborazioak? E? E!!! Inazio Tolosa dute aktore lanetan eta! Benga ia!
Uf, eta oraindik ez gara hasi besterik egin. Ene, a zer nolako mamia dagoen hemen.
Historian zehar gizakiaren askatasunaz eztabaidatu da. Benetan gizakiok borondatez eta murrizketarik gabe jokatzeko gaitasun naturala daukagu? Edo arazoak eduki ditzakegu erabakiak hartzeko orduan? Ez dut uste guztiz askeak garenik, askotan inguratzen gaituen gizarteak determinatuta ikusten baikara.
Oso zaila da askea izatea sortu dugun mundu konformista honetan, non Frommek esan zuen moduan, gizabanakoak bera izateari uzten dion inguruan dituen milioika automaten bezalakoa bihurtzeko. Horrelako gauzak gertatzearen arazo nagusia kanpo zein barne askatasun falta dira. Nahiz eta XXI. mendean egon, eta desberdintasun sozialak hobetzen joan diren, ukaezinak dira askatasun zibilarekin erlazionatuta dauden arazoak. Askeak izateari uzten diogu dugun sexua, nazionalitatea ala azal koloreagatik, lan egiteko orduan, adibidez, salbuespenak egiten direnean. Borondatea librea ez denean, determinazioa sozialak sor daitezke. Askotan konturatu gabe, gure benetako borondatea alda daiteke, besteongan jasotzen dugun presio eta inposaketen erruz.
Bestalde, nahiz eta guztiz askea izatea zaila den pentsatu, askatasuna existitzen dela ere pentsatzen dut, guztiok horren kontzientzia psikologikoren bat dugulako. Bestela, nola izango zen posiblea existitzen ez den zerbaiten sentimendua izatea? Guztiok izan dugu noizbait askeak garen sentimendua ala libreak ez izatean sorrarazi zaigun amorrua. Eta hori soilik posiblea da askatasunaren esperientziagatik.
Askea izateak inplikatzen du bakoitzak murrizketarik gabe nahi duena egitea, eta muga bakarra beste baten askatasuna izatea. Horregatik, guztion askatasuna posiblea izateko, bakoitzaren askatasun indibiduala mugatu beharko genuke, taldeko askatasuna lortuz.
Guztiok dakigunez, askatasuna oso subjektiboa izan daiteke. Descartesek pentsatzen zuen askatasunaren kontzeptua autonomia absolutu batekin osatuta egon behar zela. Sartrek, pertsona bakoitza bere buruaren hautapen absolutua dela pentsatzen zuen. Nik berriz, pentsatzen dut askeak izatea zaila izan arren, askatasuna existitzen dela, baina konformistak izateari utzi behar diogula. Horregatik, egin nahi duzuna, gustatuko litzaizukeena egitea bihurtu baino lehen. Zure etorkizuna idazten duen bakarra zu zeu zara, beraz, libreki aukeratu benetan bizi nahi duzun bizitza.
Konformistak izateari utzi behar diogu Konformistak izateari utzi behar diogu Konformistak izateari utzi behar diogu
Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker, bihar, otsailak 10, “Batman Lego” filma zinema aretoetara iritsiko da, euskaraz.
Chris Mckayk zuzendutako ekoizpen handi berri hau Lego filma fenomeno mundial bilakatu zuen espiritu adeigabe eta jostagarri berarekin dator abentura berri hau; bere burua taldeko lidertzat hartzen zuen pertsonaia protagonista duelarik LEGO Batman. “Momentu honetan Gotham hiria aldaketak pairatzen ari da. Hori horrela, Joker zitalaren konkistatik salbatu nahiko du Gotham. Horretarako, bakardadean jokatzeari uko egin eta elkarlanean airtu beharko du Batmanek; urduritasunak alde batera utziz eta lasaitzen ikasiz”.
Zinema euskaraz programak aurten estreinatzen duen hirugarren filma da “Batman Lego”, dagoeneko pantailaratu diren“ORM Elurretako Erresuman” eta “Ballerina” filmen atzetik; bi hauek oraindik ikusgai dira zenbait zinematan.
.
Zortzi aretotan
Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako zortzi zinema aretotan proiektatuko da filma. Hauxe da zerrenda:
Errusiarren vodka itsasoak eta Ussuriko harribitxizko hondartzak
Urte luzetan zehar Errusiako ekialdeko Ussuriko badia ezaguna izan da pilatutako zaborra dela-eta. Konkretuki Vodka botilak jaurti izan dituzte errusiarrek itsasora, sekulako desastrea sortzeko. Baina naturak beti gorde ohi du kartaren bat kolkoan. Eta itsasoak, tirriki-tarraka, higaduraren higaduraz, historian zehar jaurtitako botilak harribitxi bihurtu ditu. Harrigarria, ez da?
Kolore eta tamaina askotako harribitxiak topatu litezke Ussuriko badian. Gorriak, urdinak, berdeak eta garden gardenak. Itsasoak, artistaurik finenak nola, hautsitako botilen zatiak harribitxi bihurtu ditu jendearen harridurarako. Twitterren topatu ditugu argazki miragarriok:
EAEko matrikulazio sistemak ezberdintasun sozialak sustatzen ditu
Matrikulatzeko garaia den sasoi honetan,steilas-ek matrikulazio sistemaren eta ezberdintasun sozialen inguruan plazaratutako hausnarketa dakargu salabardora.
…
Ikasleak matrikulatzeko garaia dugu hauxe Euskal Autonomia Erkidegoan, hala zentro publikoetan nola pribatu-itunpeko zentroetan.
Eusko Jaurlaritzak matrikulazio-prozesua baliatzen du herritarren arteko aldeak areagotzeko eta berdintasunik gabeko jendarte bat sustatzeko. Salaketa benetan larria dirudi horrek eta matrikulazio-prozesuak, berriz, ez dirudi hain gai presazkoa. Baina lehen urrats horretan, hots, geure seme-alabak hemengo eskola honetan edo beste hartan matrikulatu nahi ditugunean, orduantxe agertzen da estreina halako pribilegio-sistema bat, eskola pribatu-itunpekoak babesten dituena eta eskola publikoa, berriz, bigarren mailan uzten. Giza eskubideen adierazpen unibertsala, konstituzio liberalak eta ordenamendu juridikoa berdintasunaren printzipioan oinarritzen dira denak, hortaz, norbaitek azalduko al digu nola lortuko dugun berdintasunezko jendarte bat, baldin eta eskola-sistemak ikasleak bereizten baditu beren egoera sozioekonomikoaren arabera?
Eusko Jaurlaritzaren Heziberri 2020 hezkuntza-proiektuko dekretuek hauxe diote, hitzez hitz: “aukera-berdintasunerako bermea da Haur Hezkuntza, inolako diskriminaziorik egiten ez duena ezaugarri pertsonalengatik, nortasun kulturalarengatik, genero-nortasunagatik edo sexu-joera eta -nortasunarengatik. Izan ere, diferentzia ekonomikoak, sozialak, hizkuntzazkoak, kulturalak eta pertsonalak gainditzea da haren xedeetako bat.
Dekretuaren artikuluek eurek baliogabetzen dute goian esandakoaren edukia; hitz hutsak baino ez dira. Horregatik, steilasek zera eskatzen dio Cristina Uriarteri (Hezkuntza sailburua): ez baldin badu bere legea bete behar, bada, alda dezala, edo, bestela, erantzi dezala kareta.
EAJ eta PSE: ezin duzue hitz egin aukera-berdintasunaz ez eta diferentziak gainditzeaz. Joan al zarete noizbait geure hirietako eskola pribaturen batera? Bai, seguru asko. Ez dira asko beren seme-alabak eskola publikora eramaten dituzten zuen alderdietako agintariak. Xehetasun bati erreparatu diezaiozuen gomendatzen dizuegu, akaso ez zarete-eta horretaz konturatu: euskal eskola pribatu-itunpekoetan, ikasle gehien-gehienak maila sozial ertain-altukoak dira, eta, noski, euskal fenotipoaren jabe, azal zurikoak eta jatorri ezberdina markatzen duen inongo seinalerik gabeak. Donald Trump bera harro egongo litzateke lortu duzuen horrekin.
Halako segregazio-sistema batek eskola publiko jakin batzuetan pilatzen ditu zailtasun ekonomiko handienak dauzkaten ikasleak, eta, gainera, ez dizkie ematen behar adina baliabide; halako sistema bati eusteko, ezinbestekoa da matrikulazioprozesuak lagun dezala eskola pribatu-itunpekoen pribilegioak gordetzen. Pobrea bazara, inongo bermerik eskaintzen ez duen matrikulazio-sistema horrek zuzenean bideratzen zaitu sare publikora. Euskal Herria, 2017ko otsailak 7
Cristina Uriarte andrea, zure legearen arabera “Haur Hezkuntzak” ez du “inolako diskriminaziorik egiten (…) nortasun kulturalarengatik” eta “diferentzia ekonomikoak, sozialak, hizkuntzazkoak, kulturalak eta pertsonalak gainditzea da haren xedeetako bat”; orduan, azaldu mesedez honako hauek:
Gurearen moduko familia bat iristen denean gure eskola-sistemara, hots, Euskal Herriko bi hizkuntza ofizialak ezagutzen ez dituen familia bat, zergatik bideratzen dira familia horretako seme-alabak, arauz, sare publikora, eta ez daukate aukerarik itunpeko eskola batera joateko?
Itunpeko eskolek ordaindu ezin ditugun kuotak ipintzen dituzte bi urteko gelan eta, hala, gu matrikulatzea eragozte duten, eta, gero, esaten digute 3 urteko gelan ez dagoela tokirik. Zergatik?
Zergatik ipintzen dizkigute oztopoak itunpeko sarean, esanez eskola erlijiosoa dela eta ez garela gustura egongo, edo hobeto egongo ginatekeela geure herrialdeko jendea dagoen eskola batean?
Zergatik dago oraindik martxan sare pribatu-itunpeko bat, bi finantzazio-iturri jasotzen dituena, inongo kontrol publikorik gabe? Sare pribatu-itunpekoari diru publikoa ematerakoan zergatik ez da kontuan hartzen zer-nolako konpromisoa duten eskola horiek kohesio sozialarekin?
Zergatik gara, oraindik ere, sare publikoa hezkuntza sistemaren erdigunean ipintzen ez duen Europako herrialde bakarra?
Gaur egun indarrean den matrikulazio-sistema galbahe bat da: halako moduan diseinatua dago, non zentro pribatuak eta publikoak lehiatzen diren tokian, “txitxirio ilunak” hezkuntza-sistemaren alde batean dauden, eta “txitxirio zuriak”, berriz, beste aldean. Zoritxarrez, hori ez da metafora huts bat, errealitatea baizik. Benetako apustua egingo badugu diferentziak orekatuko dituen hezkuntza-sistema baten alde, bada, orduan, matrikulazio-bulego bakar bat ireki behar da, kontuak emateko eskatu behar zaie zentro pribatu-itunpekoei, kontrol-mekanismo errealak ezarri behar dira, pribilegioak ezabatu, eta alde batera utzi matrikulazio-eredu hau, diferentziak betikotzen eta sustatzen baititu. Zentzu horretan, steilasek eskatzen du indarrean den araudia bete dadila: hezkuntza doakoa, aukera-berdintasuna eta laikotasun eskubidea.
Trebiñuko Konderrian dagoen Argantzon herriko ikastola ixtear omen dago, lagun batek helarazi didan berri baten arabera. Arrazoia: matrikulaziorik eza. Gertakariaren berri emateko – eta egun Burgosi kateatuta dagoen enklabean euskara indartzeko deia eginez – Twitterren berria zabaldu nuen. Argantzongo Udala aipatzea ere egoki iruditu zitzaidan, eta berorren webgunean sartu ondoren bere Twitter kontua harrapatzeko, orduan hartu nuen ere lerro hauek idazteko parada, topatu nuenagatik lur jota.
Argantzongo Udalaren webgunea gaztelera hutsean zegoen. Nik ez dakit – ez naiz inor – udal horri euskara nola kudeatu behar duen eskatzeko. Baina suposatzen dut ikastola mantentzeko ardura izatekotan – Eusko Jaurlaritzarekin kontzertatu ei zuena – gure hizkuntza zaharrari instituzioetan leku egin beharko liokeela, eta bertoko herritarrei udal zerbitzuak euskaraz ere eskaini.
Bigarren harridura, webgunean handi eta garbi ikusi daitekeela Burgosko Diputazioaren ikurra, gunea ordaindu duena. Nire zalantzak, handiagoak: Gaztelakoa izan nahi ez omen duen udalerriak, eta gainera ikastola bat eduki nahi duenak, Gaztelako hizkuntzan bakarrik jartzen ditu zerbitzu publikoak herritarren eskura, eta Gaztelako probintzia-amaren ikurra handi-handi erakusten, Arabako Foru Aldundiak Trebiñurekin duen konpromisoa gutxi balitz (Aldundiak “zortzigarren koadrilla” bezala tratatzeko ardura hartu zuen), bertoko Udalak Burgosen laguntza behar izan baitu 400 biztanle pasatxoko herri baten web ataria ordaintzeko. Jokaldi bikaina, lau haizeetara.
Suposatzen dut tokiko udalbatzak baduela ardura udalerriaren nortasuna definitzeko. Arabarrak nahi badute izan, aski zuten webgunea Foru Aldundiarekin kontzertatzea, eta elebidun egitea. Halaber, jasoko zuten beragandik ikastola mantentzekorik. Kontrara, Burgosen gustura badaude, ezin ulertu zertan nahi duten ikastola, Aitorren hizkuntzak Argantzonen duen presentzia hutsaren hurrengoa bada. Eta Burgosek merke-merke jarriko lieke, noski, eskola espainol peto-petoa. Erabakitzen duten bitartean, lerro hauetatik nire pena ikastolarik gabe geratuko diten ikasle eta gurasoei.
Azkeneko aldiz Joseba Irazokiren (Bera, 1974) laborategian izan ginenetik ez da deus ere aldatu. Kolore eta tankera guztietako kitarrak ditu paretari lotuta alde batean. Bestean anplifikagailuak, tentuz zokoratuta. Eta izkin batean ordenagailudun idazmahaia. “Arauak gustatzen ez bazaizkit ere, ordenatua naiz”, aitortzen du farre artean musikari beratarrak. Plazen egoera kaxkarra bada ere, nahikoa dela dio: “Ezin gara beti negarrez egon”. ZuZeun Berako musikarien inguruan egingo dugun elkarrizketa sortatik lehenengoa da hau. On egin.
Zer dauka Berak beste herriek ez dutena honelako musikari harrobia izateko?
Askotan egin diguten galdera da, eta egia erran askotan ez dakigu zer erantzun. Niretzako garrantzitsua da beti elkarbanatu dugula musika aunitz; musikaren inguruan ibiltzen garenak beti mantendu dugu kontaktu handia gure artean. Horrek bakoitzarengan gauza berriak entzuteko sena piztu du. Lapurdi, Gipuzkoa eta Nafarroa batzen diren eremuan bizitzeak ere eragin du, Bera beti izan da korronte askoren topaleku. Talde bereziak etorri izan dira herrira. Giroa berezia sortu da.
Pettirekin elkarlanean jardun izan zara azken aldian. Zein duzu Berako musikari kutunena?
Errango nuke musika estilo gehienetara ireki gaituena Xabier Erkizia izan dela; bera lesakarra da, baina, baditu jada hogei urte herrian bizitzen. “Ertz” kolektiboa eta jaialdia antolatzen hasi zen, bera izan zen horren pentsalaria. Musikari gisa baino, soinu teknikari lanak egiten aritu izan da eta hori dut gustuko beragandik, bere belarria. Estimu handia diot.
“Uste dut ez dugula asmatu
publiko berriak erakartzen”
Talde askotan hartzen duzu parte. Nola uztartzen da besteentzat jotzea norberarentzat jotzearekin?
Batzuetan sos kontuei begiratu eta denbora gehiago eskaini behar diozu gehiago emanen dizunari, beharrek bultzatuta. Uste dut besteentzako jotzen dudanean gehiago eskatzen diodala nire buruari, eta aldiz, niretzako denean, utziagoa naizela. Nire lanei ere arreta handia jartzen diet, noski baietz, nire izena doa hor! Nire kontuetara ari naizenean lan sortzaileagoa izan ohi da, eta besteentzat ari naizenean teknikoagoa.
Ze faktore hartzen dituzu kontutan proiektu bati baiezkoa edo ezezkoa emateko?
Oso gutxitan erran dut ezetz. Oinarrizkoena gustatzea da. Ez bazait deus ere gustatzen, diru aunitz eskaini arren (ez dela inoiz izaten diru aunitzik) ezetz erraten dut. Hala ere, gutxitan erran dut ezetz, pentsatzen baitut denetarik ikasten ahal dela, eta gainera, musikatik profesionalki bizi naizelarik, gauza gehienei eman behar diet baiezkoa.
Gitarratik bizitzea ez baita batere samurra izango…
Ez da batere erraza, ez. Herri txiki batean bizi gara eta mila gauzetara egon behar duzu, mila proiektutara… Bestalde, niri gertatu izan zait bost urte pasatzea musikari berdinekin, musika berdina egiten, eta giro ona egon arren, erraten dut: “zer aritu behar naiz, fabrika lana egiten?”. Buruari bueltak ematen jarraitu edo ez, baina, aldi berean sosak behar dituzu… Zaila da. Pentsatzen dut fabrika batean hogei urte igarotzen dituenarentzat ere zaila izanen dela bere lana. Guretzat ere hala da.
Zein da musikari baten soldata?
Oso aldakorra. Musikari profesionala musikari autonomoa da gaur egun, eta badakigu autonomook kuota nahiko handia ordaindu behar dugula. Gehitu horri gastu guztiak. Pertsonalki, izan ditut hilabete onak, uda batzuk, baina orokorrean mileurista totala naiz; edo gutxiago! Baina beno, bizi ahal naiz eta tarteka zertxobait irabazi.
Bira asko egindakoa zara. Nola uztartzen dituzu musikari lana eta aita izatea?
Azken bi urtetan Ameriketan izan naiz Nacho Vegas eta Duncan Dhurekin, baina, bestela ez ditut irtenaldi oso luzeak egiten. Urtean aste bateko sei bira inguru egingo ditut, bestela asteburuak; batzuetan bizpahiru egun, eta oso gutxitan hiruzpalau. Umetan ere esaten genuen kamioilariak ateratzen zirela, tartean gure lagun batzuen gurasoak, eta tira, ongi hazi dira. Astean zehar denbora asko igarotzen dut alabarekin, beste guraso aunitzek aste tartez baino gehiago. Egunero eramaten dut eskolara, egunero berarekin bazkaltzen dut, gero jaso eskolatik, gauero afaldu… Asteburuak galtzen ditut, hori hala da, aitzitik, beste guraso batzuek alderantziz.
Irazoki abesten, Beran cc: ZuZeu
“Sentsazioa daukat Sexty Sexersekoen ostean
ez datorrela erreleborik Beran”
Kataku esaten badizut zer datorkizu burura?
Azken urteetan, Beran, bizi musikala dagoen leku bat. Egia erran, geroz eta gutxiago ateratzen naiz parranda egitera, baina Katakun zerbait antolatuz gero azaldu ohi naiz. Ari dira gauza majoak egiten, eta ni ere aritzen naiz batzuetan gauzak antolatzen, denen artean. Topagune bat da. Nik beste une batean ere bizi izan nuen, internet, usb eta wetransferrik ez zegoenean, bertan gelditzen ginelako musika trukatzeko; han joaten ginen denok poltsak beteta. Oso ondo etorri zait Kataku herriko gazteekin lotura ez galtzeko.
Eta Bukowski?
Toki berezia da, batez ere nagusiengatik. Beti erran dugu Nafarroatik joaten garenentzako badagoela tratu berezi bat, Lesaka eta inguruko jendearekin beti izan dute harremana; eta beratarrak musikariak garenez, beti egon gara inguruan. Familia bezala tratatu gaituzte, leku goxo bat dela esanen nuke, etxean bezala egoten garen toki bat.
Garoa?
Hiru aldiz izan naiz. Proiektu berri bezala hasi eta hagitz agudo oihartzuna izan zuen. Beste batzuk ahazten dira, baina Garoakoek beti kontatu izan dute nirekin eta hori eskertzekoa da. Gauza politak antolatzen ari dira.
Ze esanahi dauka zuretzako Bilboko Kafe Antzokiak?
Garrantzi handia du. Euskal Herriko musikaren katedrala! Hasieran Xabier Montoiarekin joaten ginen eta Pettirekin Antzokira joatea sekulakoa zen guretzako. Gazteagoak ginenean soinu aldetik liluratzen gintuen. Espazio bezala ikaragarri polita, publiko aldetik hagitz beroa, jende aunitz joaten zen… Orain euskal musikarekin joera jori pixka bat galdu da. Lehen hara jotzera joaten ginenean bagenekien kristoren kontzertua izanen zela, bazen euskal taldeenganako ikusmira. Primeran tratatu izan gaituzte beti, bai antzokian, bai Bilbo Hiria irratian; goxo eta familia giroan.
Elkarrizketa ezberdinetan entzun diegu hainbat artistei, Gari edo Txumari, adibidez, Euskal Herriko plazen baldintzak eskasak direla. Hala da?
Zaila da egoera. Aipatu dituzu Gari eta Txuma… Nik, bere garaian, musika erakusteko espazioak zituen klase ertain bat bazegoela nioen, publiko bat zeukana. Orain normalean publiko hori heldua da, ez delako berritu. Musika estiloak jende berria erakarri behar du, baina uste dut ez dutela, ez dugula asmatu. Jendeak ez dauka interesik, edo gazteek ez daukate interesik musika estilo horretan. Espazio asko galdu dira krisia dela medio, batez ere kultur etxeak eta beste, laguntza publikoa zutenak. Kafe Antzokientzat ere zailagoa da euskal musika programatzea, publiko galdu delako. Beti bezala gaztetxeak hor daude. Egun kondizio hobeak dituzte, eta nik uste plaza gaztetxeetara itzuli dela; pena da ez dela izaten presupuesto finkorik, baina moldatu behar gara. Nik sentitzen dut, baina ezin gara beti negarrez egon. Gure musika ez bada gazteengana iristen eta helduek ez badaukate mugitzeko gogorik, guk mugitu beharko dugu gure musika.
Joseba Irazokiri zerbait eman ote diote musikari hauek?
Irazoki indie da?
Bai noski. Indie, baino independientea. Nik kudeatzen dut nire ibilbidea, saiatzen naiz nire izenarekin geroz eta proiektu gehiago aurrera eramaten, horrek independentzia emango didalako bizitzeko.
Indiependientea orduan?
Hori, hori! Eta indio bat ere!
Azken urteetan sona bat lortu du zure proiektuak.
Baietz errango nuke. Jabier Muguruzak esaten zuen musikariena fondoko karrera dela, dagoeneko badaramatzat urte batzuk musikan eta logikoa da zale apur batzuk gehiago izatea. Badaude beste faktore batzuk ere, duela pare bat urte Tumatxak programan agertzeak hamar disko kaleratzeak baino oihartzun handiagoa eman zidan. Programa txukuna izan zen, askatasun osoa eman zidaten, eta bultzada bat izan zen.
“Euskal politikan ez dut
bizi handiegirik nabari”
Euskal literaturak badu plaza bat ETB-n, Sautrela. Zer iruditzen zaizu euskal musikak ez izatea plaza propiorik euskal telebistan?
Hor egon zen Katu Kale… Nik uste dut musikarien elkarrizketa formatuak funtzionatzen duela, baina, badirudi zuzeneko musikak telebistan ez duela horren harrera ona (mundu mailako adibide gutxi batzuk kenduta). Ulertzen dut ez egotea horrelako programarik, baina aldi berean uste dut frogak bederen egin beharko liratekeela. Gustatuko litzaidake horrelako zerbait, guretzako ez legoke gaizki. EITB Kultura ondo zegoen, baina ze ordutan emititzen zuten…
Egunkariak irakurtzen dituzu goizetan?
Berria postontzian jaso eta arratsetan irakurri ohi dut.
Politika jarraitzen duzu?
Bai, ez sakonki, baina bai.
Bozkatzen al duzu?
Azkenekoan onartu behar dut ez nuela bozkatu. Kontzertu batetik gentozen, nekatuak, eta etxera alde egin nuen. Ez nuen bozkatu, barkatu.
Zer iritzi duzu Euskal Herriko egungo egoera politikoaz?
Geldirik ikusten dut. EAJ indartsu dago, eta Ezker Abertzalea impasse momentu batean dagoela uste dut. Ahal Dugukoak iritsi berriak dira, baina, ez dakigu noraino iritsiko diren… Geldirik dago, ez dut bizi handirik ikusten.
Alderdiak ahaztuta, nola definitzen duzu politikoki zure burua?
Ez dut anarkismoa asko ezagutzen, baina, ez naiz arauen oso zalea izan. Hala ere, nire bizitza pertsonalean ordena gustatzen zait. Nola definitu nukeen nire burua? anarkista ordenatu bat! Kar, kar, kar! Uste dut norbanakoa askea izan behar dela, eta taldeak ez zaizkit gehiegi gustatzen. Norbanakoak taldean askatasuna galtzen du.
Musika irakaslea ere izan zara. Orain Beran dagoen harrobiak emango ditu musikariak etorkizunean?
Sexty Sexers izan zen, orain Joseba Lenoir dago, koadrila bera dira. Kitarra eskolak eman nien hamazazpi urte zeuzkatenean, eta sumatu nuen talde indartsua zela. Zerbait egin ahal zutela. Baina koadrila horretan jada 32 urte inguru dituzte, eta badirudi kristoren saltoa egon dela eta ez dagoela beste talderik orain. Haiek arrakasta izan dute, baina gero galdu da segida hori.
Sentsazioa daukat duela urte asko biltzen ginen lagunak jarraitzen dugula oraindik, eta sentsazioa daukat luzaroan hala izango dela. Inor etorriko ote den atzetik? Ez dakit, zalantzak dauzkat. Uste dut ezetz.
Amaitzeko gomendiorik? Zein da EHko musika panoraman azkeneko deskubritu duzun gustuko taldea?
Mungiako Leun aipatuko dut, Belakoko lagunak dira, duela gutxi gitarratxo bat sartu dut haiekin. Badute gogoa eta zerbait egingo dutela uste dut.
Sadar futbol zelaian Gordo hizki larriz margotuta zekarren pankarta bat jarri zuten duela aste gutxi. Berehala egin zuen salto gaiak sare sozial nahiz komunikabideetara, eta batzuen zein besteen asaldurak agerrarazi zituen. Lazgarria, salagarria, zeharo zigortzeko modukoa. Alabaina, analisia beste eremu batera eramaten badugu, gertaera honek bere horretan duen esanahia da, sakon-sakonean, asaldagarria dena.
Nikiforos Lytras greziar margolariaren Antigona.
Antigonaren kontakizuna berrirakurri du Judith Butlerrek. Creon erregeak Polinices-en hildako gorpua lurrean utzi zuenekoa, hain zuzen ere. Halaxe ezarri zuen zendutakoa, publikoan guztien bistara eta bere ehorzketa debekatzen zuela. Ekintza honen esanahia hori guztia zen, eta era berean, hori baino ez: hildako gorpu bat, modu iraingarrian abandonatuta. Erregearen helburua bere desafiatzaileak gaztigatzea zen; horixe zen espero zezaketen patua. Edota, beste irakurketa bat eginez, heriotzaren agerpen publiko eta espektakularra egiteko modua izan zen Creon-ek erabilitakoa.
Aldeak alde, Gordo-ren aldeko pankartak Sofloces-en Antigona ekartzen du gogora. Zer gertatzen da bortxatzaile baten aldeko pankarta bat espazio publikoan bat-batean agertzen denean? Zer da halakoekin aktibatzen dena? Iritzi publiko orokorrak kondenatzen du, deitoragarria baita, nazkagarria. Sare sozialetan, eztabaida foro amaigabeetan eta orotariko hedabideetan, ordea, bide propioa egiten hasiko da notizia, gertaera lazgarri horren espektakularizazio prozesuari hasiera emanez. Gertaera testuingurutik aterata, sakoneko arrazoiak alde batera utzita eta biluzirik, sentsazionalismoaren gaitzak bere bidea egingo du.
Minaren gainean zauria, esango dute askok. Hala izan liteke; afera da sarean antolatzen den gizarte hiper-moderno honetan informazio fluxuak eta abiadurak azkartzen dituztela naturalizazio prozesu horiek. Bimba Bosé-ren heriotzaren biharamunean Twitterren izandako eraso homofoboak horren lekuko. Heriotzak sarera salto egin zuen, senide baten txioaren bidez, ageriko gorpurik gabe eta 140 karaktereko testuan. Hortxe hasi ziren mota guztietako gehiegikeriak.
Halaxe, modu asko dago erailketa bat edo bortxaketa bat normalizatzeko. Urrutira joan gabe, komunikabide jakin batzuetan oso arrunta dena: bortxatzaileak edo hiltzaileak «oso jatorrak» direla azpimarratzea, behin eta berriro. Hor dugu Iruñeko bortxaketa egin zutenekin gertatu zena espainiar telebista publikoko programa batean; bizilagun baten hitzekin ireki zuten saioa: «Son buenísimos».
Izan ere, gisa horretako diskurtsoak ohikoak bihurtzen direnean eta eguneroko bizitzaren markoan banalizatzen direnean, arazoaren zentzua galduz joaten da. Horren guztiaren aurrean, Butlerren errezeta: bizitzaren aurrean horrorea sentitzeko gaitasunari eutsi behar diogu, aurrean duguna horrore liluragarria bihurtu baino lehen.
Ez du ematen espainiar telebistetako programa batzuk horrelako kontuetan oso eredugarriak direnik. Ohikoa bihurtu da, lehen mailako arazo sozial zein politikoez hitz egiteko, prime timean emititzen diren debate politikoak egitea. Bertara joaten dira politikariak, kazetariak, tertulianoak eta orotariko iritzi emaileak. Aukera gutxi egon ohi da zentzuzko iritziak entzuteko, saiatuta ere ez baita tokirik ganorazko eztabaidarik egiteko. Agerikoa da, horrelako programak espektakularizazio prozesu hauen katebegi ezinbestekoak dira.
ETBk badu formatu horretako programa bat ostiral gauetan, La noche en Jake saioa, hain zuzen ere. Orain gutxiko indarkeria matxistari buruzko programa espektakularizazio prozesu horien beste adibide bat izan zen. Zer gertatzen da indarkeria matxista bezalako gai larri eta konplexu bat halako eztabaida-parametroetan jorratzen denean? Lehen planoan polemika ezartzen denean eta ez azterketa serioa, eta hori berariaz egiten denean, besteak beste audientzia kontuak direla medio, analisi etikoa eta politikoa eragozten da. Horren ondorioz entzun genituen saio horretan entzun genituen horroreak.
Bortxaketa bat, heriotza bat, abusu bat, polemika mediatikoaren arauen menpe uztea ez da huskeria. Sinplekeriak agintzen du halakoetan, testuinguru faltak, etika gabezia nabarmenak. Halaxe egiten zaie leku orotariko iritziei: indarkeria matxista ezeztatzen duten emakumeei, erasotzaileak psikopatak besterik ez direla esaten dutenei, beren pribilegioen zein botere sinbolikoaren kontzientziarik batere ez duten gizonei, epaile ultrakontserbadoreei.
Gure gizarteko auzi larrienetako bat, futbol tertulia ezdeus bat balitz bezala. Nola senti daiteke abusuak jasan dituena zabalkunde masiboko egunkari batean Juan Kruz Mendizabalen inguruan El cura más cercano titulua irakurtzen duenean? Bortxatutakoa Gordo hizki larriz irakurtzen duenean? Adierazlearen errepikapen akritikoak, kontzientzia hartzea eragin baino gehiago, arazoaren larritasuna lausotzen du. Erasoa normalizatzen duen gizartean, kontzientziaren mugak ezabatzen dira eta zaila izaten da izendatzen dugun hori norberarengan gorpuzten dela jabetzea. Egin ditzagun eztabaida serioak eta berreskura dezagun horrorearen zentzua.
Hogei urte baino gehiago igaro dira Alardea dela eta Irun eta Hondarribian gatazka piztu zela. Gehienoi aski harrigarria zaigu nola defendatu eta praktikatu dezaketen Alarde Baztertzailearen aldekoek emakumeen kontrako halako jarrera gordin eta argiak. Jarrera horiek pairatu behar izan duten artekoa dugu Arantxa Urretabizkaia, zeina 1996tik engaiatu zen Hondarribiako Alardean emakumeen berdintasunaren aldeko borrokan. Urte hartan Alardean parte hartzen saiatu eta bortxaz egotzi zituzten emakumeetako bat izan zen, eta ordutik urtero desfilatu izan du, zaparrada zein ekaitz, Jaizkibel konpainiarekin. Aspalditik izan du buruan esperientzia lazgarri horien inguruan idaztea, eta horren emaitza da hain justu Bidean ikasia (1993-2016). Liburu egiati bezain gordina da, fikzioaren lanabesak erabiltzeari uko egiten ez diona. Urretabizkaia eta Bidean ikasia izango dira, bada, aste honetako saioaren ardatz.
Erreportajean, bestetik, literaturaren baitan bigarren mailakotzat jotzen den genero batengan jarriko dugu arreta; aforismoan. Izan ere, badira zenbait urte EHUko Filosofia fakultatean Oihenart aforismo lehiaketa antolatzen dela, eta horren harira, lehiaketaz zein aforismo generoaz mintzatuko zaizkigu Antonio Casado da Rocha eta Ekaitz Goikoetxea.
Saioaren amaiera aldera gure kolaboratzaile beteranoa etorriko zaigu gurera, Juan Luis Zabala. Betiko legez iraganeko liburu bat berreskuratu eta komentatuko digu, kasu honetan poema liburu bat, Rikardo Arregi Diaz de Heredia-ren lehen liburua, Hari hauskorrak. Bukatzeko, Baionako Elkar, Garoa, Hitz eta Katakrak liburu dendetako gomendioak izango ditugu orobat.
Hau guztia, ohiko legez, larunbatean izango dugu ikusgai, 15.00etatik aurrera, ETB1en.
Sautrela 460: Arantza Urretabizkaia, Oihenart aforismo lehiaketa eta Hari hauskorrak