Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all 19860 articles
Browse latest View live

Hizkuntza irizpideak

$
0
0

Hizkuntza irizpideak –

Rober Gutiérrez

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea

Aitortu beharrekoak dira ekimen enpresarialak abiatzeko ausardia duten ekintzaileak, era guztietako enpresak etengabe sustatzen, berritzen eta hobetzen diharduten emakume eta gizonak. Aberastasuna sortzen dute eta guztion ongizatean eragiten dute… Horien artean, gainera, bereziki nabarmentzeko modukoak iruditzen zaizkit hizkuntzaren aldagaiari, eta gainerako zehar lerroei ere, erreparatzen diotenak. Txapo! Horrelako praktika egoki eta eredugarri gehiago behar ditugu.

Honekin lotuta, azken egun hauetan administrazioen hizkuntza irizpideen inguruan hitz egitea egokitu zait zenbait bileratan. Adostasun handi samarra egon da ondorioetan: gure administrazioak eredugarriak izan beharko lirateke, lidergoa bere gain hartuz, eta erantzukizunez jokatu beharko lukete gurekiko harremanetan euskaraz aritzeko bitartekoak jarriz eta bertan lanean ari diren pertsonei lana euskaraz garatzeko eskubidea bermatuz. Eta gainera, mahai gainean jarri beharko genituzke haien zerbitzu esleipenetan, dirulaguntza deialdietan eta era guztietako kontratazioetan hizkuntza irizpideak ezartzeak,  baloratzeak eta puntuatzeak hizkuntzaren garapenari ezezik, elkarbizitzari eta gure ongizateari ere dakarzkien onurak.

Hainbat administraziotako zenbait sailetan gertatzen ari den bezala, euskarari bere balioa aitortu beharko litzaioke dirulaguntza deialdietan eta kontratazioetan (baldintza batzuk ezarriz, Bikain agiria zein Bai Euskarari Ziurtagiria balioetsiz, etab.). Administrazioen kudeaketa egokia izan beharko litzateke arlo horretan ere, hizkuntza irizpideek gu guztion ongizatean duten garrantzia agerikoa baita.

Irakurri iritzi osoa

 Hizkuntza irizpideak

Hizkuntza irizpideak bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Nanozientzia, onurak eta zalantzak

$
0
0

Nanozientzia, onurak eta zalantzak –

Ze antzekotasun dago gurpil inteligente eta eguzkitarako krema berezi baten artean? Ze harik lotzen ditu plastikoa bezain arina izan daitekeen altzairua eta kablerik gabeko etengailu bat? Ze kidetasun izan dezakete kolorez aldatzen den jantzi isotermiko batek eta zikinkeria egozten duen pinturak? Kasu guztietan erabili dira nanoteknologiaren aplikazioak. Forbes aldizkariak hamar produktu hauek aipatzen zituen duela hamabi urte; pasa den urtean Lurederra enpresa nafarrak kotxean bisibilitatea hobetzeko produktu bat komertzializatu zuen, aplikazio nanoteknologikoekin.

Nanozientzia, onurak eta zalantzakNanoteknologiak material eta osagai asko sortzeko ahalmena du, batez ere elektronikarako, medikuntzarako eta energiaren sorrerarako. Nanometro bat metro baten milloiren bat da, hau da, metro baten 10-9a (10-9 = 0,000 000 001). Wikipedian adibide ederrak daude neurri hau ulertu dezagun:

  • Paperezko orri baten lodiera 100.000 nanometrokoa da.
  • 25.400.000 nanometro daude hazbete batean.
  • Gizaki baten ile baten lodiera 80.000 – 100.000 nanometroko da.
  • Urrearen atomo bakar baten diametroa nanometro baten hirugarrena da.
  • Nanometro bat hain handia da gure azazkal bat segundo batean zenbat handitzen den bezalakoa.

Atomo edo molekula kantitate txikiz osaturik daude, eta beren ezaugarri fisiko, kimiko eta biologikoak itzelak dira: erresistentzia, flexibilitatea, arintasuna eta informazioa biltzeko gaitasuna daukate. Materia, elektronika eta biologiaren bateratze honek sekulako aukerak zabaltzen ditu. Gizateriak inoiz ezagututako iraultza teknologiko handienetakoa garatzen egon daiteke une honetan  Tokion, Grenoblen, edo zergatik ez, Los Arcosen eta Donostian.

Baina iraultza honek, iraultza guztien gisan, hamaika galdera eta zalantza sortzen ditu. Kezka handia dago nanomaterial horiek osasunerako eta ingurumenerako kaltegarriak izan ote litezkeen ala ez, eta eztabaidak amiantoaren edo GEO (Genetikoki Eraldatutako Organismoa, transgenikoak, alegia) delakoen afera du gogorarazten; ez zela kaltegarria, ezetz, eta azkenean bai, baietz.

Beren tamaina txikia dela eta ez dira soilik arnasbideetatik sartzen, baita azaletik ere, eta zelulen nukleoetara sar daitezke inongo trabarik gabe. Milioika lagun daude nanopartikulen eraginpean. Lan taldeak osatu eta munduan zehar gaia lantzen den arren, arriskuen kontrol mekanismoak nanoteknologiaren garapena baino geldoagoak dira; eta garapen hauek, oso maiz, ezezagunak dira iritzi publikoarentzat, izan sekretu industriala, izan sekretu militarra tarteko.

Nanozientzia, onurak eta zalantzak

Nanozientzia, onurak eta zalantzakLe Monde Diplomatique egunkariak mito bat aipatzen du nanoteknologien inguruan hitz egitean. Jakintsu bati gertatuko kondaira da Faustoren tentaldia, Johann Spies frankfourtarrak 1587an argitaratutako liburuan kontatzen dena: Johann Fausto doktorearen historia. Beranduago Christopher Marlowek idatzi zuen bere buruz, baita Goethek ere; Wagnerrek zazpi kanta konposatu zituen Goetheren obraren lehen zatiarentzat. Fausto jakintsua etsita dago, gizakiaren jakinminak bere humanitatearen mugarekin egiten duelako talka etengabe; artega, deabruarekin hitzarmen bat adosteko deliberoa hartu zuen: bere arima sekretu guztien ezagutzaren truke. Jakintzak botere gosea sortzen du Faustorengan, ondoren Jainko izan nahi baitu, eta izaki guztien gainetik egon.

Honekin ez da “zientzia VS erlijioa”, edo “aurrerapena=deabrua” paradigma planteatu nahi. Faustok izaki perfektua izan nahi zuen, baina ordaindu beharreko prezioa garestia izan zen oso. RFID irrati frekuentzia sistema ingurumena zaintzeko erabili daiteke, lapurreten aurkako jarraipenak egiteko, eta nahi izanez gero, etsai politikoa edota herritar xumea zelatatu eta bere aurka jotzeko.

Nanozientziak inoiz emandako jauzi handienetakoa egitera eraman dezake gizateria, eta bertigoa sortu; agian, oreka apur bat bermatze aldera, ona litzateke erantzunkizun sistema bat egotea komunitate politikoaren, zientifikoaren eta industrialaren artean afera hau ardatz hartuta. Arma nuklearraren garapenak sekulako aldeak sortu zituen berau daukaten estatuen eta ez dutenen artean; nanoteknologiak ere antzeko ezberdintasun bat sortuko du, ez badu dagoeneko sortu.

Nanozientzia, onurak eta zalantzak

Eztabaida beraz, ez nuke nanoteknologia bai edo ez eremuan kokatu nahi, agerikoa baita gure bizitzak hobetu ditzakeen zientzia dagoela atzean; kontua da nola, zertarako, eta zeren truk.

Ene ustez Black Mirror telesailerako atal bat egiteko mamia bada hemen.

Nanozientzia  Nanozientzia  Nanozientzia  Nanozientzia

Nanozientzia, onurak eta zalantzak bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Bakea bai; borroka ere bai

$
0
0

Bakea bai; borroka ere bai –

Bakea bai, borroka ere bai

Azkeneko urteotan, adinaren eraginez edo, loaldiarekin batera izaten ditudan ametsetan, garaiak eta pertsonak nahastuta agertzen zaizkit. Parke Tematiko bihurtu aurretiko Donostiako ume garaietako kale zikin eta maitagarrietan, gurasoekin, seme-alabekin eta aspaldiko lagunekin topo egiten dut sarritan, garaikideak izango baliran. Esnatzean, minututxo batzuk behar izaten ditut egunerokotasunera itzultzeko.

Martxoaren 12ko prentsa irakurtzean ere, antzeko egoeran aurkitu nuen nire burua. Iruñean izandako istiluek beste garai batera, beste aldarte batera, eraman ninduten eta. Esnatzerakoan sentitu ohi dudan noraezak ere harrapatu ninduen, une batez bederen.

Noraeza horretan bi euskarri atzeman zituen nire gogoak, duela urte eta erdi inguru irakurri nituen bi liburu , alegia. Liburuen egileak aspaldiko bi lagun: Julen Madariaga (Egiari zor) eta Jose Iriarte “Bikila” (Borrokaren gorrian). Bi liburuek ederki adierazten dute kide hauen ibilbidea eta Ezker Abertzaleak bere baitan uztartu nahi izan dituen bi arimak, hots, independentismoa eta sozialismoa. Biak ala biak ezagutzea biziki interesgarria da, eta biek ordezka dezaketena uztartzea, egun ere, erronka dugu ezkerreko independentismoan. Borrokaren gorritasun osoa erakusten dute bi liburu hauek, baina baita egungo buruhausteak arintzeko eredu interesgarriak ere, biek borroka armatua utzita, koherentziaz borrokatzen jarraitzea badagoela erakusten baitute.

Batek daki zein aukera hartuko nuen hiru hamarkada aurretik jaio izan banintz. Ziurki, Julen eta Joseren bideak ez zitzaizkidan arrotzak irudituko. Haatik, jaiotzea erabakitzen ez dugun bezala, non jaio eta noiz jaio ere, ez dago gure esku ,eta niri iragan den mendeko seigarren hamarkadaren hondarretan munduratzea suertatu zitzaidan. Jardun soziopolitikoan gazte hasi banintzen ere, ordurako ETAren jardunak ezaugarri basatiak hartuak zituen. Jasangaitzak eta onartezinak zitzaizkidan bahiketak, lehergailuak, erailketak, “heriotza-zigorra” ezartzea… jasanezinagoa, gainera, nolabait “gure” izenean egiten zirelako, Euskal Herriaren izenean, euskalherritarron izenean eta iraultzaileon izenean.

Hori zela eta, jarrera publikoa hartu behar nuela sentitu nuen eta nire hautua antimilitarismoa abertzalea izan zen. Hautu horrek Ezker Abertzalearen enbor nagusitik urruntzen ninduen; beste bide batzuk jorratu behar izan genituen lagun batzuek.

Estatuen biolentziak eta ETAren ekintzek egutegi eta eztabaida politikoa baldintzatzen zituzten. Ezker Abertzalearen talde nagusien egitura eta jardun moduetatik aldenduta, erakunde politikoen horiek dialektikatik at bizi ginen. Borrokaren ikuspegi absolutuak eta epikoak samin gehiegi sortzen zuen, kontraesan kudeaezinak sortzen zituen, antolaketa eredu hertsiak, hierarkiko eta autoritarioak eraikitzen zituen.

Alabaina, beti garbi izan dut Euskal Herrian ari ziren eta ari diren sektore politikoetatik Ezker Abertzale ofiziala izan behar genuela bidaide nagusietarikoa. Besteak beste, Julenek eta Josek (beste hamaika ekintzailek bezala) eskaintzen zuten konpromisoa eta grina aldaketaren giltzarriak baitziren/tira.

Bakea bai; borroka ere baiUrte latzenetan Ezker Abertzalearen erakundeek erabiltzen zituzten leloetatik bi nituen maiteagoak: “denok eman dezagun zerbait ; gutxi batzuek dena eman ez dezaten”; eta “Jaiak bai, borroka ere bai”. Lehenengoak bide baketsuetarako atea zabaltzeko erronka egiten zigun. Hau da, Dena ematen eta Dena kentzen zuten militante horiek borroka eredu hori bazter zezaten, bestelako jokabideak proposatzen genuenok borrokabide horiei tinko eta zintzo heldu behar genien; bigarren leloak, berriz, borroka militarraren epikatik ateratzeko atea zabaltzeko parada ematen zuen, antimilitaristok bultzatzen ari garenarekin bat eginez, borrokaren alde tragikoa alboratuz, alde pedagogikoa eta “ludikoa” azpimarratuz.

Beste guztiok bezala, antimilitaristok ez genuen beti asmatu. Frustrazio handia izaten genuen gure inguruko gazteren batek ETAn sartzeko erabakia hartzen zuenean, gure alternatibaren porrotaren adierazlea zelako. Auzo-lotsa ere sentitzen genuen batzuetan gure jardun politiko ludiko-pedagokikoak erredikuluaren marra zeharkatzen zuelarik ala ETBko saioen apaingarri bitxitzat erakusten zutenean. Haserrea, guregana hurbilduko hainbat sektore gezurretan ari zirela egiaztatzean, konpromisoa ETAren jardunarekin batera bukatzen zela ikusitakoan.

Bakerako bidea zabalik dago, bakea euskalherritarron lorpena da- izango da, bakea Estatuen arerioa da, ez dut zalantzarik. ETAk baldintzarik gabe armak utzi izana sekulako berri ona izan da. Askatu gaitu.

Zenbaitek esaten zutena gezurra zela, jakin badakigu; soberan dakigu armarik gabeko aldarrikapen guztiak ez direla legaltzat jotzen. Aldarrikapen askok ilegalak izaten jarraituko dute izaten. Helburu batzuk ezinezkoak dira Estatuekin haustura juridikoa egin gabe, borroka gabe ez dago askapen prozesurik, borroka gabe ez dago eraldaketa sozioekonomikorik. Ezker Abertzaleak ukan dituen bi arimak (arestian aipatutakoak) uztartzeko tenorean gaude, bide baketsuetatik biak uztartzea badago, indarkeriarik gabeko bideetatik haustura demokratikoa bideragarria da.

Iruñeko istiluak errepika ez daitezen, preso berria egon ez daitezen, giltzapean dauden lehenbailehen askatzeko, egindako eta pairatutako sufrimenduak ikasgai ahaztezina izan dadin, bakeari tinko eutsi behar diogu, borrokari zorrotz eutsi behar diogu eta horrela beste inork ez du inoiz zalantzarik izango, nehork ez du dena emateko eta dena kentzeko beharra sentituko, denok zerbait emateko konpromisoa berretsiko dugulako.

Patxi Azparren

Bakea bai; borroka ere bai

Bakea bai; borroka ere bai bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Etxebizitzaren luxua Zarautzen eta Donostian

$
0
0

Etxebizitzaren luxua Zarautzen eta Donostian –

Aldea salbaia da. Zarauzko etxebizitzen metro koadroak 4.345 euroko prezioa du, Espainiar Estatuko herri merkeenean berriz, L’Ollerían (Herrialde Katalanak), metro koadroak 441 euro kostatzen du. La Moraleja (4.231 euro/m2) eta Donostia (3.894 euros/m2) dira zerrendan Zarautzen ostean segitzen dutenak.

Etxebizitzaren luxua Zarautzen eta Donostian

Zarautz: Etxea urre, etxe hutsen herrian

2.800 etxe huts inguru daude Zarautzen. Etxe hutsen herri bat da. Ohe txukunak dituzte, desegiten ez direnak, hilabete bat eta hurrengoa pasa. Argitzen ez duten lanparak. Inor berotzen ez duten berogailuak. Erabiltzen ez diren sukaldeak, esne briken bat ozpinduta, gogortuta, udatiarren batek ahantzi zuena desentxufatutako hozkailuan. Hautsa hartzen duten egongelak. Zimeldutako landareak balkoian, belztuta, edo batere ez. Hilda daude etxeok, pertsianak beti itxita. Gau bat etorri, bestea joan. 2.800 etxeetan hori da eguneroko errutina urteko hilabete ia guztietan: ez da ezer gertatzen.

Etxeen prezioen sailkapena Espainiar Estatuan:

Garestienak:

1. Zarautz (EH) 4.345 euro/m2
2. La Moraleja (Madril) 4.231 euro/m2
3. Donostia (EH) 3.894 euros/m2
4. Sitges (Herrialde Kat.) 3.613 euro/m2
5. Bartzelona (Herrialde Katalanak) 3.478 euro/m2
6. Getxo (EH) 3.264 euro/m2
7. Calella (Herrialde Kat.) 3.236 euro/m2,
8. S’Agaró (Herrialde Kat.) 3.152 euro/m2
9. Sant Cugat del Vallès (Herrialde Kat.) 3.090 euro/m2
10. Hondarribia (EH) 3.061 euro/m2.

Merkeenak:

1. L’Ollería (Herrialde Kat.) 441 euro/m2
2. Bigastro (Herrialde Kat.) 508 euro/m2
3. Alguazas (Murtzia) 511 euro/m2
4. Íscar (Gaztela L.) 514 euro/m2
5. Callosa de Segura (Herrialde Kat.) 522 euro/m2
6. La Carolina (Andaluzia) 524 euro/m2
7. Ontinyent (Herrialde Kat.) 553 euro/m2
8. Jumilla (Murtzia) 554 euro/m2
9. Dolores (Herrialde Kat.) 572 euro/m2
10. Elda (Herrialde Kat.) 573 euro/m2.

Iturria: ‘Idealista’

Etxebizitzaren luxua Zarautzen eta Donostian –

Etxebizitzaren luxua Zarautzen eta Donostian bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

20. Korrikan ere, euskararen alde

$
0
0

20. Korrikan ere, euskararen alde –

Orain dela 37 urte Oñatin hasi zen lehenengo Korrika, “Zuk ere esan bai euskarari” lelopean, hainbat lagunek korrika egin zuten euskararen alde. Bederatzi egun iraun zuen korrika hau Bilbon amaitu zen 1980ko abenduaren 7an. AEK-k antolatzen duen ekitaldi hau bi urtetik behin egiten da, aurten hogeigarren edizioa, “BatZuk” goiburuarekin. Asier Amondo koordinatzaileak azaldu zuena laburbilduz, BAT gu gara, euskaldunok; ZUK, inguruan erdaraz hitz egiten dutenak. Elkarrengandik aldendu beharrean, bil gaitezen BATZUK sortuz eta elkar ezagutuz, kultura partekatuz.

20. Korrikan ere, euskararen aldeAurtengo korrika biribila dela aprobetxatuz, hainbat omenaldi prestatu dute antolatzaileek, besteak beste, lehen korrika prestatu zuten ero-heroi horiei lehen kilometroa eskaini diete, tartean Joseba Kanpo zenari. Kanporen senideek eta lagunek lekukoa eraman dute lehen kilometroan. Haiekin, esan bezala, korrikaren beste hainbat sustatzailek ere parte hartu dute. Bigarren kilometroa ere berezia izan da. Euskal Herriko zenbait hiriburutako alkateak hurbildu dira euskararen alde korrika egitera; Bilbokoa eta Donostiakoa ez, plenoa baitzuten, baina ordezkariak bidali dituzte.

Euskal Herria euskaldunon herria izanik, 20. Korrika hau hamaika aldarrikapenekin dator, euskara gehiago sustatzeko asmoz. Hasteko, Euskal Herria euskalduntzeko, hiriburuak euskaldundu ez ezik, euskal arnasgune ere bihurtu behar dira. Harrigarria dirudien arren, Bilbo euskaldun gehien duen hiriburua da; hala eta guztiz ere, euskaraz hitz egiteko traba handiak daude. Euskal Herrian euskaraz dakitenen herenak, Bilbo Handian bizi dira, baina euskaraz hitz egiteko toki gutxi batzuk baino ez daude.

Euskararen ofizialtasuna ere sustatu nahi du 20. Korrika honek, izan ere, Ipar Euskal Herrian ez du ofizialtasunik eta Nafarroan euskararekin gatazka anitz daude. Ofizialtasunarekin lotuta dagoen gai politikoa, elebitasuna da. Askotan esan digute euskarak gaztelaniak beste eskubide dituela, baina ez da horrela. Gaztelania, Konstituzioak ezartzen du, guztiok hitz egin behar dugun hizkuntza baita. Euskarak, aldiz, koofizialtasuna dauka, baina euskal herritarrok ez gaude behartuak euskara jakitera.

20. Korrika honetan euskararen doakotasuna ere aldarrikatuko da. Gasteizen, Baionan, Donostian, Bilbon eta Iruñean, kilometro bana prest dute hori eskatzeko. Adituek uste dute, euskara ikastea doakoa jarriz gero, Euskal Herria euskaldundu egingo dela, beste hizkuntz batzuekin egin duten bezala, hala nola, flandrierarekin.

Korrikak jendea lotzen du eta lekukoak herriak josten ditu. Euskarak bizirik jarrai dezan, zuk ere, bat egin dezakezu euskararen alde, euskara gure komunikatzeko tresna nagusia bilaka dadin.

20. Korrikan ere, euskararen alde

20. Korrikan ere, euskararen alde bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

ETA, erakunde desarmatua

$
0
0
ETA, erakunde desarmatua

ETA, erakunde desarmatua

Armak gizarte zibilaren esku utzi dituela. Horrela jakinarazi berri du ETA erakundeak, “armagabetua dagoela jada”.

Jakinarazpena BBC hedabidera bidalitako ohar bidez egin du, eta bertan eskegi dute elebitan jasotako gutuna; ingelesez eta espainolez.

BBC-k ETA zer den azaldu eta su etena iragarri zutenetik gaur egunera egindako bidea laburtzen du. Erresuma Batuko hedabideak, bihar Baiona armagabetze prozesuaren erdigune izatea espero dela dio; “momentu historikoa, Europako azken matxinadaren bukaera seinalatuko baitu”.

ETA, erakunde desarmatua

ETA, nazio askapenerako erakunde sozialista iraultzaile euskaldunak, nazioarteari jakinarazi nahi dio jada erakunde armagabetua dela, kontrolpean zituen arma eta leherkariak dagoeneko gizarte zibilaren esku baitaude.

Bide nekeza eta zaila izan da, espainiar eta frantziar estatuek ahal izan dituzten oztopo eta arazo guztiak jarri dituztelako, garaitu eta garaileen eskeman tematuak, bide polizialean gotortuta.

Zorionez, gizarte zibilak pausu bat eman zuen aurrera, eta armagabetzearen erantzukizun politiko eta teknikoa hartuz, betikotzeko arriskua zuen blokeo egoera bat askatzeko pisu erabakigarria izan du. Azpimarratu beharra dago, neurri berean, bide honek euskal erakundeen babesa izan duela.

Prozesua ez da bukatu, “armagabetze eguna” biharkoa izango baita, eta horregatik ohar bat egin nahi dugu, bakearen etsaien aldetik erasoak jaso ditzakeela. Aurrera egiteko berme bakarra bihar Baionan armagabetzea babesteko asmoz batuko diren milaka lagunak dira.

Herriaren alde hartu genituen armak, eta bere eskutan uzten ditugu orain, gure herriaren bakea eta askatasuna lortzeko bidean pausuak ematen jarraitzeko, askabidean aurrera egiteko konpromisoak hartu behar dira-eta.

ETA, erakunde desarmatua

ETA, erakunde desarmatua bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Zinema Euskaraz: Igelen erresuma

$
0
0
Zinema Euskaraz: Igelen erresuma

Zinema Euskaraz: Igelen erresuma

Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker, “Igelen Erresuma” zinema aretoetara iritsiko da gaur, apirilak 7.

Vixok aurkeztutako Nelson Shinen ekoizpenak igelen erresumara eramango gaitu.

“Igelen Erregeak Igelolinpiar Jokoen garailea bere alabarekin ezkonduko dela iragarri ostean, Printzesak ihes egitea erabakiko du. Plebeioz jantzita, ihesaldian Metxa saltzaile ibiltaria ezagutuko du, eta haren laguntzaz Olinpiar Jokoak prestatzen hasiko da. Bere asmoa Jokoak irabazi eta aitaren plana zapuztea da.

Bien bitartean suge gaiztoa, Begibakar Kapitainaren laguntzarekin, Igelolinpiar Jokoak bertan behera uzteko eta erresuma bereganatzeko plana abian jarriko du. Mecha eta Printzesa suge gaiztoaren asmoa ezagutu eta erresuma babesten ahaleginduko dira”.

.

Zinema aretoak

 

Aurten, Zinema Euskaraz programaren baitan estreinatuko den bosgarren pelikula da honakoa, eta maiatzaren 5ean izango da hurrengoaren estreinaldia, “Ardiak eta otsoak”.

Zinema Euskaraz: Igelen erresumaHauexek dira “Igelen erresuma” proiektatuko duten zinema aretoak:

  • Bilboko Multietan
  • Zornotza aretoan
  • Getxo Zinemetan
  • Portugaleteko Dock-en
  • Gasteizko Floridan
  • Errenteriako Niessen-en
  • Donostiako Antiguo Berrin

.

Bilboko Fides Norte eta Ordiziako Herri Antzokia zinema aretoetan, hurrenez hurren apirilaren 16an eta 23an botako dute.

Zinema Euskaraz: Igelen erresuma

Zinema Euskaraz: Igelen erresuma bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Asteko zinema estreinaldien errepasoa

$
0
0

Asteko zinema estreinaldien errepasoa

Estreinaldiak: Apirilak 7

Asteko zinema estreinaldien errepasoa

Egilea: Maialen Goñi

 

I Am Not Your Negro

Torontoko jaialdian ikusleen saria eta dokumental onenaren Oskarra eskuratu ditu Raoul Peck zinegile haitiarraren dokumentalak. Afroamerikarren eskubide zibilen alde lan egin zuen James Baldwin idazle eta aktibistaren Remember This House amaitu gabeko eskuizkribuan oinarrituta dago, eta Martin Luther King, Malcom X eta Medgar Evers liderren zuzeneko testigantzak, bizipenak eta heriotzak kontatuko ditu, AEBtako arrazakeriaren gatazkari ikuspegi berri bat emateko.

.

Your Name

Japoniatik, ostera, Makoto Shinkai zuzendari eta ekoizlearen animaziozko film erromantikoa helduko zaigu. Japoniaren historiako laugarren film ikusiena bilakatu zen iaz, eta Taki eta Mitsuha gazteen istorioa kontatuko digu. Lehena Tokion bizi den unibertsitateko ikaslea da; ikasketak eta lana uztartzen ditu, eta lasaitasuna du amets. Mitsuha, ostera, herri txiki batean bizi da, eta hirigunera bizitzera joatea gustatuko litzaioke. Gau izartsu batean, haiek jakin gabe, gorputzak trukatuko dituzte, eta bizimodu berrira ohitu beharko dute. Irudi ikusgarri eta landuek animazioa gustuko duten ikusleak txundituko ditu.

.

Toivon tuolla puolen (El otro lado de la esperanza)

Aki Kaurismäki zinegile finlandiarrak Berlingo zinema jaialdian zuzendari onenaren Zilarrezko Hartza irabazi berri du komedia eta drama uztartzen dituen gaurkotasun handiko filmarekin. Wikhström 50 urte inguruko gizona da; banandu egin da, eta bizimoduz aldatzeko, jatetxe berezi bat zabalduko du. Egun batean Khaled izeneko etorkin siriarra topatuko du garajean. Finlandian asiloa eskatu du, eta berak bezala Siriatik Europara ihes egin duen ahizpa aurkitu nahiko du. Bi gizonen artean harreman berezia sortuko da, baita egoera surrealista eta xelebre ugari ere, zinegilearen filmetan ohikoa den bezala.

.

Igelen Erresuma

Zineuskadiren bidez, ostera, etxeko txikienentzako proposamen interesgarria estreinatuko dute zinemetan: Igelen Erresuma animaziozko filma. Nelson Shin eta Melanie Simkak zuzendu dute igelen erreinuko Olinpiar Jokoetan, Igelinpiadetan, girotutako lana. Igel Erreginak probak irabazi nahiko ditu irabazlearekin ezkondu behar ez izateko, eta Freddie lagunarekin entrenatzen hasiko da. Baina suge gaizto batek Igelinpiadak baliatuko ditu igelak akabatzeko, eta Erreginak hari aurre egingo dio. Filma Bilboko Multicines zinemetan, Amorebieta-Etxanoko zinema aretoan, Getxoko zineman, Portugaleteko Dock zinemetan, Errenteriako Niessen zinemetan eta Donostiako Antiguo Berrin izango da ikusgai asteburuan.

.

Últimos días en La Habana

Fernando Pérez zinegilearen film berriko protagonistak antzeztu dituzte Jorge Martínez eta Patricio Wood aktoreek. Lehena Miguel izango da, New Yorkera ihes egitearekin amets egiten duen gizonezko kubatarra. Woodek, ordea, HIES  gaitza du, eta ohean igaroko ditu egunak, bizirautea helburu. Pertsonaia interesgarri multzo batek hartuko du parte bi gizonen egunerokoan, eta espero gabeko bisa helduko denean, erabaki bat hartu beharko dute.

.

Irakurtzen jarraitzeko, sartu Zinea atariko Estreinaldiak atalean!

Asteko zinema estreinaldien errepasoa

Asteko zinema estreinaldien errepasoa bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Pantaila Txikian: DJANGO txakur seriezalea

Euskaldunok giza eskubide gabe Donostiako Giza eskubideen zinemaldian

$
0
0
Euskaldunok giza eskubide gabe Donostiako Giza eskubideen zinemaldian

Euskaldunok giza eskubide gabe Donostiako Giza eskubideen zinemaldian –

Donostiako Giza eskubideen zinemaldiak 15. edizioz ere ez ditu errespetatzen gu bertako euskaldunon giza eskubideak. Uso…, baina otso. Ez ote ditugu? Gu ez ote gara giza? Kontuak oker egin ez baditugu, 51 film dira katalogoan, eta horietako 15, euskarazkoak (3) edo euskaraz azpititulatuak (12). Aldiz, 38 espainolezkoak (13) edo espainolez azpititulatuak (25) –gaztelania diote hemen ere, ez dakigun espainola horren gordina gertatu-. Biktoria Eugenian ekitaldi ofizialeko 19 saioetako 3, euskarazko azpitituluekin. 16 (behintzat) espainolezkoekin. Hala moduz ere aurkezpen eta solasaldiak.

Euskaldunok giza eskubide gabe Donostiako Giza eskubideen zinemaldianGuztion giza eskubideen defentsan ordea, zinemaldiak 19 saio horietako 10etan eskaini ditu -antolatzaileen hitzetan-: Pertsona gorrentzat azpititulu egokituak dituzten filmak eta zeinu hizkuntza zerbitzua duten solasaldiak. Txalotzekoa ahalegina -horietako saio 1 gainera euskaraz, dirudienez-.

Baina, ze giza eskubide kalifikazio merezi du mundu osoko giza eskubideen urraketak salatu, baina bertako euskaldunoi espainola ezin gordinago irentsarazten jarraitzen duen zinemaldiak? Dirutzak gastatzen dira filmak biltzeko, aurkezleak prestatzeko, solasaldiak adituz hornitzeko, film denak -gehienak- espainolez ulergarri eskaintzeko, are ekitaldi ofizialen erdiak baino gehiago gorrentzako egokitzeko. Baina aurkezpenak, solasaldiak, azpitituluak… euskaldunoi euskaraz emateko garairako, zoritxarrez bukatua da jada dirua. Eta hori diskriminazioa da. Euskaldunon giza eskubideen errespetu falta. Bertako euskaldunon trataera lotsagarria. Espainolaren inposizioa…, zergatik bai!

Ez dut / ez dugu sikiera eskatzen espainola hainbat baztertzea (nahiz azkenean hori den bide bakarra, herri honetan euskara -behintzat- ulertzeko ahalegina egin ez dutenek, behingoz egin dezaten -guk espainola ulertzen diegun bezala-). Konformatuko gara, eskubide berdintasunean, gutxienez euskaraz (ere) ematen badiguzue, orain espainol hutsez irentsarazten diguzuen guztia. Ala euskaldunok ez dugu giza eskubiderik merezi Donostian, Euskal Herrian? Soilik espainolek dituzte hizkuntza eskubideak Donostian, Euskal Herrian? Are alkate, lehendakari… abertzale euskaltzaleekin? Ezta giza eskubideen zinemaldia batean ere?

Iaz uste dut Gasko zela euskaldunok baztertzen gaituen zinemaldi -muinean ‘espainol’- honetan, espainol garbi hutsean, Donostiaren rol aitzindaria aldarrikatzen ziguna giza eskubideen defentsan. Aurten Goia alkateak aldarrikatuko du euskaldunok baztertzen jarraitzen duen zinemaldi -muinean ‘espainol’- honetan Donostiaren giza eskubideen defentsarako rol aitzindaria aldarrikatuko duena?

Dagokizuenon azalpen zain…

Euskaldunok giza eskubide gabe Donostiako Giza eskubideen zinemaldian

Euskaldunok giza eskubide gabe Donostiako Giza eskubideen zinemaldian bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Desintoxikazio sexuala: baraualdiaren ondoren, pasioa berreskuratu

$
0
0

Desintoxikazio sexuala –

Desintoxikazio sexuala: baraualdiaren ondoren, pasioa berreskuratu

Bai, ondo irakurri duzue. Dei diezaiokegu moda, korronte berria edo dena delakoa. Kontua da gero eta gehiago direla sexuaz “desintoxikatzeko” tartea hartzen dutenak. Horien iritziz, bizitza sexuala mekanikoa edota aurreikusteko modukoa bihurtzen denean, hobe da uztea, sex detox bat egitea eta oporrak hartzea. Hala, errazagoa da berriro “apetitua” berreskuratzea.

Filosofia, kasu honetan, elikagai-baraualdien antzekoa da. Janari batzuk kalte egiten badigute edota gure sistema kargatzen badute, batzuk jateari uzten diote epe batean. Modu horretan organismoa depuratzen dute, eta jakiek berriro “asetzen” dituzte, zentzu guztietan. Sexua dagoeneko aspergarri samarra bada, betebehar bat, zerbait mekanikoa… Baliteke denboraldi batez paso egin eta erotikaren gaineko gustua berreskuratzea. Humanoa omen da: ez duguna faltan sumatzen omen dugu, eta ez omen dugu baloratzen, behar bezala, inguruan duguna.

Adituen iritziak, alde eta kontra

Megan Fleming psikologo estatubatuarraren iritziz, logikoa da: “Beti da garrantzitsua edozein jokaera aztertu eta zuretzat zentzua duen edo ez ebaluatzea. Ez du funtzionatzen? Ez duzu behar duzuna jasotzen? Zure beharrak ez ditu asetzen? Orduan, uste dut pauso bat atzera eman eta atseden hartzeak baduela zentzua”.

Ian Kerner psikoterapeuta estatubatuarrak ere iritzi bera du: “Plana da sexua ez izatearen aukera zerbait sexy-a bihurtzea. Zure inguruan esertzen zen lagun eroso eta ezagun hori izaki misteriotsu, debekatu eta tentagarria izatera pasatzea. Ez ukitzea, ez muxu ematea, ez sexua izatea… Pixka bat adoleszentziara itzuli eta bestea berriro deskubritzea”.

Ivan Rotella sexologoa da, Astursex-eko zuzendaria (Aviles-eko atentzio sexologikoko zentrukoa) eta Espainiko Estatutko Sexologia Profesionalen Elkarteko (AEPS) kidea. Ez da baraualdien aldekoa. Dieta mugatzea egokiagoa iruditzen zaio, bereziki, aspertzen hasiak diren bikoteetan: “Urteen poderioz harreman sexuala zerbait monotonoa, errepikakora eta emoziorik gabekoa bihurtu bada, nire aholkua da koitoa eta genitalitatea tarte batez alde batera uztea, eta fokalizazio sentsorialean zentratzea. Azalean, sentsazioetan eta sentsualitatean zentratzea lehen urratsa da harreman sexualak berriro diseinatzeko. Hala, ez dugu izango koitoa zentroan, eta kreatiboago izango gara. Taktika hau oso gomendagarria da ere erekzio-arazoak dituztenentzat, edota orgasmora iristen ez direnentzat. Penetrazioaren presioa kentzen dugu horrela, eta taktikak bilatzen ditugu erotika esploratzeko. 2-3 hilabetetan emaitzak ikusten hasten gara. Autoerotismoa ere ikasgai dugu plan honetan, libidoa aktibo mantentzen baitu, eta bikote guztietan dauden desio diferentziak erregulatzen lagundu. Auto-asetzeko modu bat da, ondokoa presionatu gabe”.

Irakurri iruzkin osoa kaixomaitia.eus-en blog-ean >>

Aurreko iruzkin batzuk:

Desintoxikazio sexuala: baraualdiaren ondoren, pasioa berreskuratu

Desintoxikazio sexuala: baraualdiaren ondoren, pasioa berreskuratu bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Asteburu honetan: Txokolate moussea

$
0
0

Asteburu honetan: Txokolate moussea >

Asteburu honetan, beste postre goxo bat, RZ erraza, ama eta izeba datozenerako, denak txundituta uzteko edo ligatzen laguntzeko moduko horietakoa. Gozatu eta on egin! Banana split, arrozesnea, oreo gaztapasteltxoak, dagoeneko hainbeste postre eta gozo pasatzen hasia zarela zuk ere badakizu, ez dira egunero jatekoak aizu… 🙂

Txokolate moussea

Txokolate moussea

Asteburu honetan: Arrozesnea  >

Osagaiak:

  • 300 g txokolatea ilun, kalitate onekoa
  • 2 arrautza eta 2 gorringo
  • 5 koilarakada azukre
  • Litro erdia esnegain, harrotua
  • Xorta bat ron

Txokolate moussea

Arg. Javier Lastras

Errezeta:

  1. Ontzatan moztu eta gopor batean sartuko dugu mikrouhinetan, indar apalenean, ur dadin.
  2. Bitartean, hagaxkaz joko ditugu, beste gopor batean, gorringoak eta arrautzak 3 koilarakada azukrearekin, orea loditzen eta zuritzen hasia dela sumatu arte. Gainera, beste 2 koilarakada azukreak erantsiko dizkiogu tinko harroturiko esnegainari.
  3. Urtu ondoren erantsiko diogu txokolateari rona, xorta bat.
  4. Azukrearekin jotako arrautzekin nahasiko dugu.
  5. Gomazko espatula batez erantsiko diogu ondoren ore hau esnegain harro azukreztatuari, goitik behera leunki nahasiz, moussea ahalik eta harroena izan dadin. Ez azkar jo, esnegain harrotua apal ez dadin.
  6. Goporretan edo portzelanazko pote txikitan banatuko dugu nahastura, eta ongi tapatuta edukiko ditugu hozkailuan, jan aurretik.

Kasu:

Gailetaren batekin lagun dezakezu postrearen aurkezpena, Tolosako teilak eta zigarretak ezin aproposagoak.

Gozatu eta on egin!

Errezeta gehiago…

Asteburu honetan: intxaur eta txokolate browniea

Jogurt krema fruitu gorrien marmeladaz

Asteburu honetan: Txokolate moussea >

Asteburu honetan: Txokolate moussea bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Erreset please

$
0
0
Erreset please

Erreset please

XXI. mendeko gure Euskal Herri honetan, makina bat kontraesan nabaritzen dira. Ausartuko nintzake esaten orokorrean gizarte ondo hezitua dela, solidarioa, tolerantea,…

Erreset pleaseEuskal eskola publiko sarea ontzat dut, dohainik da, Euskal Unibertsitateak ere badirudi betetzen duela bere eginkizuna, euskaldun gazteak asko modernizatu dira, askok kanpoan burutzen dituzte ikasketak, ekonomia eta industriari dagokionez ere punta puntan gaude, langabezi maila Estatuko bataz-bestekoaren erdia da, zorioneko produkzio sistema ere, Espainian ZPk bere garaian dekretu bakar batez aldatu nahi izan zuena, gurearen antzeko bat lortu eta finkatu nahian (bi atsaldetan hartutako klaseek ez dute gehiagorago ematen), sistemak nion, hiru sektoreen arteko oreka ezin hobeki betetzen du, osansungintza ere, nire esperientzi gorabeheratsuak kontuan hartuta, luxu hutsa (Cadiz inguruko Vejer de la Frontera herriko hondartza eder haiteko batean, Trafalgarko faro inguruan, ezbeharrez zauritu, itsasoko moto baten atera eta Barbateko anbulategira eraman, eta han ikusi eta bizi izan nituenak hurrengorako utziko ditugu), oinarrizko errenta soziala ere hemen dugu, naiz eta bere kudeaketak hamaika kritika jaso, errepideak onak dira, garraio publikoa sistema ezin hobea dela deritzot, korrupzio maila ere txantxetakotzat hartuko luke kanpoko edonork… hau da; gizarte aurrerakoia eta ia aitzindaria dela esango nuke. Hau dena, irakurle, nire ikuspuntutik; badakit gai honen inguruan iritzi desberdinak jasoko genituela, eta beste baten gerturatuko gara eztabaidara, akaso.

Baina, baina bat ere jarriko nioke. Politikaren asuntoa, alegia. Azken hamarkadetan, euskal gizartean zutabe eta ia ia monotema izan dena. Ez zegoen besterik. Indarkeria alde batera utzita (ez dezala irakurleak mespretxurik nabaritu gai honen garrantzi eta ondorioei pasapalabra gaur eta hemen egiteagatik), udaletxeetako udal biltzar haiek, herrietako jai haiek, ze iskanbila, asanblada, manifa, greba, kale istilu, kale borroka (ez dakit zenbat urte pasa diren España-­Malta futbol partidua jokatu zen egun hartatik, baina iluntze hartan Alde Zaharrean ginen eta lagun batek ederki ospatu-­ordaindu zuen emaitza, 11-­0, komisaldegian), eta abar eta abar. Pentsatzen jarrita ere, badirudi amesgaizto bat izan dela. ¡¡Sinestea ere¡¡

Gaur egun, gauzak asko baretu dira, eta ETAren armagabetzearen bezperetan idazten dut hau. Baina oraindik ere, han-hemenka agertzen dira belar txar moduko batzuk, euskal lorategian. Adibide modura, orain dela pare bat aste, greba egin zuten euskal eskola publikoetan eta biharamunean ikasleek unibertsitatean ere bai. Irudi batzuk ikusi izan nituen kontenedoreak erretzen eta mahai eta aulkiak atarira atera eta txikitzen. Sare sozialetan berriz, ikasleen ordezkari batek honako hau irakurri zuen manifa bukatu ostean:

“Hezkuntza da gaur egungo sistema kapitalista eta patriarkatuaren sostengu nagusietakoa. Gaur egun, egoera mantendu eta berproduzitzea helburu duelarik langile klasea miseriara kondenatzen du. Horregatik ulertzen dugu, gure borroka ezin dela soilik hezkuntzara mugatu. Ezin izango dugulako zapalduen eta desjabetuen beharrak asetu… kapitalismoa suntsitu ezean.

GORA IKASLEEN BORROKA
GORA ZAPALDUEN BORROKA”

Nola liteke. Jazteko itxura ere, badirudi zabaltzen doala, dibertsifikatuz; garai baten euskal gaztedia, Eibarren egindako trokel batekin trokelatuta bezala jazten zen. Gogoan dut, urteetan bisitatu dugun, lehen aipatua izan den Vejer de la Frontera Cadizko herri eder eta txuri hartako Arraintxoen plazan (Plaza de los Pescaitos bertakoentzat edo Plaza de España, deitura ofiziala) gaueroko erromerietan, neskatila kobijatu eta flamenko saio desberdinen bitarteetan, jende artean euskaldunak indentifikatzera nola jolasten genuen. Eta gehienetan asmatu, gainera.

Ni neu ere, 18 urterekin edonork komunistatzat hartzeko modukoa nintzen, baldintzak betetzen nituelakoan nago, hori baita berezkoa, diote. Baina orain, 50 urteren bueltan, bizitzaren makina bat bidezidor igarota, gauzak ez dira berdin ikusten, berezkoa den bezala, diot. Eta ikasle hark irakurri zuena, ez zait iruditzen hasierako euskal gizartearen deskribapenarakin bat datorrenik.

Nola liteke, mundu zabal honetako herrialde desbedinei begiradatxo bat bota, kolore eta zapore –nolabait esatearren- desberdinetakoak aztertu, eta gure euskal gizartearen zati dexente batek, zein eta Venezuela aintzakotzat hartzen du. Bere garaiko Gipuzkoako Ahaldun nagusia eta alderdi politiko baten zuzendaria ere Caracasen izan ziren Chaves komandantearen hiletetan “agur eta ohore” eta horrelakoak zabaldu ondoren. Eta hau dena, bat ote dator hasierako euskal gizartearen deskribapenarekin?

Erreset pleaseNi neu ere hortik (edo handik esango nuke) natorrela esango nuke baina XXI. mendean sartu aurreragotik, erreseteatu nintzen. Konturatu nintzen, kontzientzia hartu nuen, nire baitan aurreritzi asko, demasak eta oker okerrak nituela, genituela, eta irakurle, ez dakizu nolako patxara, lasaitasuna eta pakea hartu nuen erreseteo horren eraginez.

Nire aholkua, lehen aipatutako bezperetan, eta aurrera begiratuz, gauzak lasai hartzea izango litzateke, aurreritziak desaktibatu, epika ere bere neurrian erabili, eta mesedez zu zeu ere erreseteatu.

Erreset please Erreset please 
Erreset please

Erreset please bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Gaurkoa ez da lehen armagabetzea

$
0
0

Gaurkoa ez da lehen armagabetzea

Esaldi aski higatua da “Egun historikoa gaurkoa”, erruz erabilia. Askotan entzun izan ditugu hitzok; baina gaurkoan erabili litezke, topikoetan jausi gabe. Euskadi Ta Askatasuna armagabetu egin da. Egun historikoa da gaurkoa, zalantzarik gabe, mugarria geure herriaren ibilbidean. Zilegi da halako egunetan atzera begirako errepaso bat egitea; izan ere, gaurkoa ez baita lehen armagabetzea.

 


ETA PM (VII)

1982ko otsailean Miarritzen eginiko bilera batean borroka armatuarekin jarraitzearen inguruko eztabaidan zatitu egin zen ETA (pm) erakunde armatua. Gehienek (%73) jarraitzearen alde egin bazuten ere, zazpigarrenekoak izena hartuko zuen sektoreak borroka armatua bertan behera utzi zuen. 1982ko udazkenean ETA Politiko Militarreko VII. Asanbladak bere disoluzioaren berri eman zuen Miarritzen, prentsaren aitzinean eta aurpegia estali gabe.  Horietako askok Euskadiko Ezkerran amaitu zuten.

Egia da ez zutela armarik entregatu; baina zenbait hilabete lehenago poliziak polimilien artsenal nagusia atzeman zuen Erandiotik hurbil, bost tonakoa, erakunde hark zeukan armategiaren zati zinez esanguratsua. Bi hipotesi daude gaiaren inguruan: bat, poliziak bere lana oso ondo egin eta artsenala topatu zuen; bi, eztabaida politikoa beren alde posizionatu nahi zutenek biltegiaren kokapenaren berri eman zieten poliziei.

Gaurkoa ez da lehen armagabetzea


Santoñako hitzarmena

(Josu Chuecaren idatzitik)

1937ko abuztuaren 24an  Guriezon, Santoñatik gertu, Euzko Alderdi Jeltzaleko eta Corpo Truppe Volontarieko italiar faxisten buruzagiek hitzarmen bat sinatu zuten.

Bilbo galdu eta Kantabriara pasa ondoren gudari askok ez zuten Euskaditik kanpo borrokan jarraitu nahi. Dena den, Bizkaiaren aurkako erasoaldi betean, EAJko buruek egokitzat jo zuten Italiako diplomatikoen bitartez bake-errendizioaren bidea aztertzea. Bilbo erori baino lehen hasi ziren hartu-emanak, eta elkarrizketa haietan paper garrantzitsua jokatu zuen Ajuriagerrak.

Gaurkoa ez da lehen armagabetzeaElkarrizketen ondorioz honako hitzarmenetara iritsi ziren: eusko gudariek ez zuten erresistentziarik eginen eta Italiako legionarioei Santoña-Laredo eskualdeaz jabetzen utziko zieten. Italiako ordezkari militarrek errendituriko soldadu guztien bizitzaz arduratuko ziren, gerrako eginbehar guztietatik landa laga, eta agintariak erbestera joateko baimena izanen zutela hitzartu zuten. Gudariek, noski, gainean zeramatzaten armak entregatu beharko zituzten.

Gauzak ez ziren nahi bezala atera ordea. Gudariak eta agintariak erbesteratzeko asmoz Eusko Jaurlaritzak alokatu zituen 14 barkuetatik bi baino ez iritsi ziren portura. Dagoeneko desarmaturik zeuden gudarien barkuratzea eragozteko, italiarrek artilleriaren bateriak itsasontzien aurrean jarri zituzten, eta Santoñako kaietan zeudenak konturatzen hasi ziren hitzarmena betetzea zaila izanen zela. Errenditutako soldaduak babesteko hitza ordu gutxiko kontua izan zen, eta babes hori El Duesoko espetxean eta Laredoko kontzentrazio zelaian eman ziren; baina okerrena heltzear zegoen. Italiar soldaduen menpe zeuden esparru horietan zaindarien txandakatzea egin zen, eta espainiar faxistak sartu.

500 lagun fusilatu zituzten.

*Gaur egun bi euskal preso politiko daude oraindik ere espetxe horretan: Imanol Vicente eta Rafa Diez.

Gaurkoa ez da lehen armagabetzea
El Duesoko espetxea.

Gaurkoa ez da lehen armagabetzea
Karlistak Nafarroan, 1872

Zornotzako ituna

Zornotzako ituna Hirugarren Gerra Karlistari amaiera emateko asmoz Zornotzan 1872ko maiatzaren 24an sinatu zen hitzarmena izan zen, karlistek Orokietako gudua galdu ondoren.Liberalen partetik, ordura arte Espainiako gobernuaren presidente zen Francisco Serrano jeneralak sinatu zuen; karlisten aldetik Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkari ziren Fausto Urkizu eta Juan E. Orue izan ziren sinatzaileak, beren izenean eta Antonio Arginzoniz jaunaren izenean. Serranok amnistia emateko konpromisoa hartu zuen Euskal Herriko karlistek armak uzten bazituzten.

Sinatu sinatu zen, baina ez liberalek ez karlistek ez zuten onartu itun hau. Sinatzaileak traidoretzat jo zituzten bi aldeek, eta gerrak jarraitu egin zuen 1876 arte.

 


Bergarako besarkada

Bergarako besarkada Estatu Nagusiko buruzagia zen Maroto jeneralak eta Espartero jeneral liberalak Bergaran sinatutako hitzarmenaren aurkezpen sinbolikoa da, 1839koabuztuaren 31n. Lehen Karlistaldia 1833. urtean hasi zen. Gerratean zehar karlisten taldean bi multzo agertu ziren: batetik gerrak gehiegi iraun zuela uste zutenak; bestetik amoregaitzekoak. Rafael Maroto (espainiarra) jenerala lehen taldekoa zen, eta beste iritzi bat zeukaten lagun asko fusilatu ostean, bidea ireki zuen liberalekin elkarrizketak abiatzeko.

Gaurkoa ez da lehen armagabetzeaHonako puntuak barnebiltzen zituen hitzarmenak:

  • 1. artikulua: Esparterok gobernuari gorteek foruak onar edo alda zitzaten gomendatzeko akordioa hartu zuen.
  • 2., 3., 4., 5. eta 6. artikuluak: Karlista armadan parte hartu zutenen intsigniak, lanbideak eta graduak onartzen ziren. Karlistei armada liberalean sartzeko aukera ematen zitzaien.
  • 7. artikulua: Nafarroako eta Arabako armadeei aurreko artikuluak zabaltzeko aukera ematen zitzaien hitzartutakoa onartzen bazuten.
  • 8. artikulua: Karlisten armak, jantzitegiak eta bizigaiak Esparteroren menpe jartzen ziren.
  • 9. artikulua: Gatibuei, hitzartutakoa onartzen bazuten, aske geratzeko aukera ematen zitzaien.
  • 10. artikulua: Esparterok gobernuari –honek gorteei eskatzeko- alargunak eta umezurtzak bere gai har zitzan eskatzeko akordioa hartzen zuen.

1841. urtean, hitzartutakoaren aurka, Esparterok (ordurako Espainiako erregeorde), foruak deuseztatzeko ekimena egin zuen dekretu bidez. Hala ere, 1844an, Esparteroren erregeordetzaren amaierarekin, foruak mantendu ziren.

Gaurkoa ez da lehen armagabetzea


Gure herriari gatazka gordina ezarri zaio, eta katramilaren korapiloak ez dira askatu oraino, ezta gutxiagorik ere. Euskal Herriak joera berezitua mantendu du mendeetan, izan erresuma, foru edo errepublika baten xerka: bere burua gobernatzeko desira irmoa.

Gaurko armagabetzeak baditu zenbait berezitasun: nabarmenena, euskal herritarrek euskal herritarrei entregatu dizkiela armak, etsaiarekin akordiorik egin gabe, eta irakurketa politiko baten ondorioz. Aldebakartasunez. Bergara, Zornotza, Santoña, Miarritze eta Baionaren arteko ezberdintasunak handiak diren arren lotzen dituen harimuturra garbia da, ene iduriko: gerran jarraitzen dugu. Polisetako politiko politak nahi dutena erran dezatela, diplomatiko diplodokus diplomadunak jarraitzeko antzerkia egiten, hitzak hits: gerran gaude, kito. Parez-pare dauzkagun bi estatuak ahaleginak eta bi egin dituzte historian zehar gu desagertarazteko, eta horretan diraute. Herri honetan gehiengoak sortu eta horri aurre egitea tokatzen zaigu, ez dago besterik.

Ziur naiz inork gutxik pentsatuko duela, baina badaezpada: armagabetzea eta bakea ez dira sinonimo. Historia eta egunerokotasuna testigu.

*Iturriak: Argia, Wikipedia eta Lur Entziklopedia
Gaurkoa ez da lehen armagabetzea Gaurkoa ez da lehen armagabetzea
Gaurkoa ez da lehen armagabetzea Gaurkoa ez da lehen armagabetzea

Gaurkoa ez da lehen armagabetzea bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

ETAren desarmearen eguneko egunkarien azalak


ETA desarmatuaren aroan zahartu diren 6 abesti

$
0
0

ETA desarmatuaren aroan zahartu diren 6 abesti –

ETA desarmatuaren aroan zahartu diren 6 abesti

Euskal Herriko abestigintzako kanta asko lotu dira ETAren borroka armatuarekin. Astokeria zentzugabea! Denok dakigu ez dagoela benetan kantarik lerroartean ETAren indarkeriari sostengu ematen dionik. Auzitegi Nazionalaren eta AVTko beleen asmakizunak izan direla horiek denak, eta boikotak erabat bidegabeak eta musikaren interpretazio okerren gainean egindakoak direla. Baina, demagun espainiar inkisidore hauen abiapuntua ez dela hain desbideratua:

Ez da oso bizkorra izan behar lelo unibertsal bat Euskal Herriko errealitatean txertatu eta “borrokaz” ETAren ekintzen gorenean hitz egitea lehergailu eta tiroekin lotzeko. “Gogor etsaiari” lehia baketsu eta demokratikoari lotzea inuzentekeria dela, eta itsu-gor behar dela egon horren atzean komunitate zabal batek odola bor-bor sentitu eta ulertzen duenari uko egiteko.

ETAk indarkeria ez ezik, armak eman egin behar dituen honetan, ez da aldrebesa aro berrian itxuraz zahar gelditu diren abestien zerrenda bat egitea.

Su ta Gar, Jo ta Ke.

Borrokarako deiaren ereserki bihurtu zen 1991ko beraien lehen diskoan –Jaiotza Basatia– agertzen zen abestia. “Borrokan gelditu barik jo ta ke. Gogor etsaiari”.

Barricada, No Hay Tregua.

“Pero alguien debe tirar del gatillo”, eta publikotik: “ETA, ETA, ETA, ETA, ETA”. Gaur egun isiltasun deserosoa agertu ohi da zati horretan, alkohol mailaren arabera. Abestia Grapori buruz dela esan izan da, baina El Drogas berak dio “Euskal Herriko egoerari” egiten diola erreferentzia. 1986an grabatu zuten.

Etsaiak, Bakearen Guda.

“Bakean utzi arte ez duzue bakerik izango. Bakearen gudara behartuak”. Indarkeriari zilegitasuna ematen dion esaldi argi honekin sortu zuten abestia eta bideoklipa lekittarrek; ETB1en arrakasta.

Hesian, Maite Dugu.

Talde nafarraren aldaketa kopernikanoa suertatu aurretik horrelako letra gordinak zituen: “Behartzen gaituzue indarra erabiltzera (…) Maite dugu zuen jipoiak torturak, irainak, gezurrak… eguneroko egurrak elikatzen du gure bihotzeko sua!”.

Hertzainak, Si vis pacem parabellum. 

“Bakea nahi baduzu, prestatu gudarako” ETAren arma erabiliena izan da Parabellum 9mm. Horri erreferentzia egin zioten gasteiztarrek, “txakurrei” dedikatuta.

Lehenbiziko bala, Negu Gorriak.

Belaunaldiz belaunaldi zapalkuntza jasan duten euskaldunen patua: “Karabinan sartzen det lehenbiziko bala”. Fermin Muguruza buru zuen taldearen ekarpena oparoa izan da borrokaren aldeko letragintzan.

Banda Bassotti, Un Altro Giorno D’amore.

Salbuespena egin eta goazen Italiara. Ska taldeak Negu Gorriak-ekin harreman estua izan zuen, eta Euskal Herrian ere askotan eskaini zituen kontzertuak, hortik “Un Altro Giorno D’amore” bezalakoak. “Benvenuto si dice ongi etorri Pais Vasco si dice Euskadi libertà si dice Askatasuna Euskadi Ta Askatasuna”.

ETA desarmatuaren aroan zahartu diren 6 abesti

ETA desarmatuaren aroan zahartu diren 6 abesti bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Izan gaitezen guztiok bakearen artisau

Europako Azken Guda Dantza

$
0
0
Europako Azken Guda Dantza

Europako Azken Guda Dantza

ETAren armagabetzea gauzatu den honetan, The last insurgency in Europe is coming to an end zioen BBC hedabide britaniarrak, eta beraz, Euskal Herriarentzako ez ezik egun historikoa izan da atzokoa kontinente zaharrean ere, Europako azken guda dantza.

Denboran Euskadi Eta Askatasuna bezainbeste luzatu den erakunderik egon ez den arren, orain gutxira arte ugariak izan dira Europan talde armatu iraultzaileak. Zeintzuk izan ziren eta borroka armatua nola eten zuten jakin nahi izan dugu, kasu batzutan ETArenarekin antzekotasunak izan baitituzte.

.

Irlandako Armada Errepublikarra (Irish Republican Army), IRA

ETArekin batera Europako talde armaturik ezagunena da IRA, ibilbide luzeena izan duena eta kalte gehien eragin dituena. Laurehun kide inguru akatu zizkioten eta bi mila erailketa inguru eragin zituen.

IRA zaharra deritzona 1916-17 bueltan sortu zen, baina gehiegitxo litzateke taldeak kasik mende bateko jarduera izan duela esatea, historian zehar adar eta erakunde desberdinetan banatu izan da-eta. Orain gutxira arte borrokan jardun duen IRA Behin-behineko Irlandako Armada Errepublikarra izan da.

IRAren armagabetzea korapilatsua izan zen oso.

Bariku Santuko Bake Akordioekin hasi zen, 1998ko apirilaren 10ean, bost urte lehenagotik bakea lortzeko elkarrizketetan zebiltzan arren, katoliko eta protestanteak. Su etenak etan ekintza armatuak tartekatu zituzten -1994koa, esaterako, bi urte geroago apurtu zuten Londonen leherketa batekin bi lagun erailda-; eta Bariku Santuko Bake Akordioa sinatu ondotik ere berau eztandarazi nahi izan zuen IRAren banaketa batek, Benetako IRAk, Omagheko kotxebonbarekin.

Milurteko berrian sartuta, eta gatazkaren korapiloa erabat ezin askatuta, Sinn Feinek armagabetzeari ekiteko eskatu zion IRAri, 2001eko urrian. Eta erakunde desarmatzen hasi zen derrepente, “Irlandako bake prozesuak aurrera egin zezan”. Gorabehera batzuen ondotik, 2005eko uztailaren 28an IRAk, komunikatu baten bitartez, armak uzteko eta borroka armatua bukatutzat emateko eskatu zien kideei.

Ordutik, prozesua azkartu egin zen. 2006an Sean Brady artzapezpiku katolikoaren eta Ian Paisley unionista amorratuaren arteko bilera egin zen Belfasten, eta hurrengo urtean gobernu berria eratzea adostu zuten Paisley berak eta Sinn Feineko Gerry Adamsek, alde bietako kideekin.

2008an armagabetzerako nazioarteko erakunde batek IRA erabat desarmatua zegoela ziurtatu zuen.

Bariku Santuko Bake Akordioetan, 1998an, bi urteren buruan presoak askatuko zirela adostu zuten, eta 2001ean 450 preso inguruk berreskuratu zuen askatasuna. Egun IRAko agintari izandako kide askok hartzen du parte Irlandako politikan, Pat Sheehan diputatuak bezala; batzuk gobernuko kargu garrantzitsuak bete dituzte. Ohikoa da haien parte hartzea -hitzaldiak emanez eta iraganean etsai izan zituztenekin bilerak eginez- elkarbizitza eta bakea sustatzeko lanean ari diren erakundeetan ere.

.

Brigada Gorriak (Brigate Rosse), BG

Langile mugimenduaren baitan jaio ziren Brigada Gorriak 1969an, pentsakeraz talde marxistak. Asmo nagusienetako bat Italia NATOtik ateratzea zuten. 1988ra arte jardun zuen, eta lozorroan dago egun.

Aldo Moro, Ministro Kontseiluko Presidente zena, bahitu zuten 1978an, bere bost bizkarzainak hil eta gero. Moro bera ere exekutatu egin zuten handik bi hilabetera. Taldearen ekintzarik ezagunenak gogor astindu zuen italiar Estatua, RAFek Udazken Alemaniarrarekin egin zuen bezala.

80ko hamarkadan zatiketa ugari izan zituzten Brigada Gorriek, eta taldetxoetan banatu zen. 50 hildako inguru eragin eta gero, ekintzak eten zituzten 1987-1989 bueltan, taldeko agintari gehienak orduan atxilotu zituzten.

Alta, 90eko hamarkadan Brigada Gorri Berriak deiturikoak agertu ziren, eta milurteko berriaren hasiera bueltan hiru hilketa eragin zituzten (1999an bat eta 2003an bi). Gaur egun ere, ez dago esaterik taldea erabat deseginda dagoenik (azken atxiloketak, sei lagunenak, 2003koak dira), inoiz ez baitzuten borroka armatua uzteko erabaki irmorik adierazi.

Agintariek bukatutzat ematen dute haien jarduna, baina 2012an, krisiaren erantzule zirela leporatuta, Brigada Gorrien izenean politikariak mehatxatu zituzten.

1987an erakundea desegintzat jo zuten Renato Curcio eta Mario Moretti kide historikoek. Urte berean epaitu zituzten Estatuaren kontra altxatzeagatik, eta 1993an eta 1994an askatu zituzten baldintzapean, urrenez urren. Hamasei urte kartzelan eman zituen Moretti, presoen bergizarteratzean lan egiten duen GKE bateko arduraduna da egun. Adriana Farandak ere, 1979an atxilotu eta betirako kartzela zigorra ezarri zioten arren, 1995ean berreskuratu zuen askatasuna. 2012an Jaurlaritzak antolatutako Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko Biltzarrean parte hartu zuen.

.

Armada Gorriaren Frakzioa (Rote Armee Fraktion), RAF

Europako Azken Guda DantzaKide nagusienen abizenengatik, ezaguna da Baader-Meinhof izenarekin ere. Mendebaldeko Alemaniako erakunde armatu sonatuena da RAF, pentsaeraz komunista. 1970etik 1998ra arteko ibilbidean 34 lagun erail zituen, eta taldeko 20 militante hil zituzten.

1998ko apirilaren 20an, “28 urte dira kasik, 1970eko maiatzaren 14an, RAF askapenerako sortu zela. Gaur bukaera ematen diogu proiektuari, RAFen gerrila urbanoa historia da jada” zioen Reuters berri agentziara metrailadoredun izar gorriarekin bidali zuten gutunak. Taldea desegin zenerako bost urte zeramatzan ekintzarik egin gabe.

2007an, Udazken Alemaniarretik 30 urte betetzear zirela, eztabaida bizia izan zen Alemanian, bizitza guztirako gartzela zigorra zuen Christian Klar RAFeko kideak indultatua izateko aukera zuelako -urte batzuk lehenago egina zuten eskaria, legeak aukera hori ematen omen baitu kartzelan 15 urte igaro eta jada mehatxutzat hartzen ez dituztenentzako-. Hasieran aukera ukatu bazitzaion ere, 2008ko azaroan askatu zuten, aurreko urtean Eva Haule eta Brigitte Mohnhaupt taldekideak bezala; lehenak 22 urte eman zituen itzalpean, bigarrenak, Klar-ek beste, 26 urte.

2011ko ekainaren 20an atera zen kartzelatik RAFeko azken presoa, Birgit Hogefeld, 18 urteko zigorra bete eta gero. Ostera, erakundearen hirugarren belaunaldiko hiru kidek, Volker Staub, Daniela Klette eta Burkhard Garweg, ihesi jarraitzen dute.

.

Ekintza Zuzena (Action Directe), AD

Mugimendu autonomotik 1977an sortutako talde frantziarrak bi urte geroago abiatu zuen borroka armatua, harik eta 1987an kide gehienak atxilotuta poliziak taldea desegin zuen arte. Urte batzuk lehenago RAFekin kidetu zen, Europa Mendebaldeko iraultzaileen batasuna sortzeko asmoz.

Berrogeita hamar ekintza inguru burutu zituzten, tartean Rene Audran generalaren eta Georges Besse Renault enpresaren presidentearen hilketa, azken hau 1986an. Urte bete geroago, otsailaren 21ean, Jean-Marc Rouillan, Nathalie Menigon, Joelle Aubron eta Georges Cipriani harrapatu zituzten segada batean -ordurako Regis Schleicher-ek hiru urte zeramatzan preso-.

Frantziar ezkerreko talde ugarik agertu izan diete elkartasuna eta eskatu dute Ekintza Zuzeneko presoak askatzeko, hauek kartzelan egon diren urteetan.

Europako Azken Guda DantzaAubron 2004an askatu zuten eritasun larriak jota zegoelako, eta bi urte geroago hil zen. Beste guztiek askatasun eskaerak egin zituzten, sarritan ukatuak izan zirenak. Gorabehera batzuen ondotik, Menigon 2008an askatu zuten baldintzapeko askatasunean, eta modu berean Schleicher 2009an eta Cipriani 2011n. Guztiak ere hogei urtetik gorako zigorra bete eta gero.

Korapilatsuagoa da Rouillanen kasua (ARGIA aldizkariari kontatu zion). Baldintzapeko askatasuna lortu zuen 2008an, baina berriro kartzelaratua izan zen 2011era arte, hedabide batzuetan egin zituen adierazpen batzuk zirela-eta, terrorismoaren apologia egin izanagatik zigortu zutelako.

2006an Berlinen eta Atenasen leherketa bana izan zen -bigarrenaren kasuan, Renault-en-, “Ekintza Zuzenari elkartasuna” adierazteko. Eta 2011n sei polizia buruk taldea berragertzeko prest zegoela aldarrikatzen zuen gutuna jaso zuten.

.

Joan den mendeko 80ko hamarkadan Europa sutan jarri zuten ezkerreko lau talde armatu baino ez ditugu gogoratu, lagin modura. Gehiago ere baziren: Asala (Armenian), Cellules Communistes Combattantes (Belgikan), 17N (Grezian), FP-25 (Portugalen), edo Terra Lliure (Katalunian), besteak beste.

Europako Azken Guda Dantza Europako Azken Guda Dantza Europako Azken Guda Dantza Europako Azken Guda Dantza
Europako Azken Guda Dantza  Europako Azken Guda Dantza Europako Azken Guda Dantza  Europako Azken Guda Dantza

Europako Azken Guda Dantza bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

[Euskararen (pro)bokazioa] Film

$
0
0
[Euskararen (pro)bokazioa] Film

[Euskararen (pro)bokazioa] Film

[Euskararen (pro)bokazioa] 6 film

Euskararen erabileraren inguruko atala da Euskararen (pro)bokazioa. Helburua, gaur egun batez ere ahozko ereduaren kasu zehatzak aztertzea da.

.

FILMEAN ALA FILMAN

[Euskararen (pro)bokazioa] FilmMailegu hau erabili ohi dugunean, zalantzak sortzen zaizkigu, hitzaren amaiera dela eta. Nola da euskaraz, /film/ ala /filma/?

.

Sarera joko dugu adibide bila:

> Nor da “Mad Max” filman azaltzen den gitarra-jotzailea?

.

Jatorrizko hitza /film/ denez gero, pentsatzekoa da mailegu moduan hartzen dugun hitzak ez duela amaieran /a/ itsatsirik izango eta, beraz, euskaraz ere /film/ izango da hitza. Hala, /zuhaitz/ bezalaxe deklinatuko dugu:

Nor da “Mad Max” filman azaltzen den gitarra-jotzailea?

Nor da “Mad Max” filmean azaltzen den gitarra-jotzailea?

.

Eta hortik abiatuta:

Aurten aurkeztu diren filmak ez dira onak izan

– Amaren eskuak filmeko protagonista emakume gazte bat da.

– Hainbat film eskainiko dituzte Donostiako Belodromoan.

film

[Euskararen (pro)bokazioa] Film bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

ETAren armagabetzea biharamuneko prentsan (eta +)

$
0
0

ETAren armagabetzea biharamuneko prentsan (eta +) >

Hauexek dituzu apirilak 8ko biharamunean argitaratu diren egunkarietako azalak, guzti-guztiek dute ETAren armagabetzea gai nagusi, eta ia bakar.

Azalean, parez pare jarri ditugu argia eta itzala, Gara eta La Razón egunkarietako azalak, biak ala biak atzo baino lehen atonduak, biak ala biak atzoko armagabetzeak eragindako zirrararen adierazgarri.

ETAren armagabetzea biharamuneko prentsan (eta +)


Euskal hedabideek twitter bidez zabaldu dituzten edukiak, armagabetzearen bueltakoak

ETAren armagabetzea biharamuneko prentsan

ETAren armagabetzea biharamuneko prentsan (eta +) bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Viewing all 19860 articles
Browse latest View live


<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>