Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all 19860 articles
Browse latest View live

Tribu Urbanoak eta Esteriotipoak

$
0
0
Tribu Urbanoak eta Esteriotipoak

Tribu Urbanoak eta Esteriotipoak

“Tribu Urbanoak” ohitura, gustu, zaletasun… berdinak dituzten pertsona gazteen subkulturak dira. Hitz hau famatua egin zenetik, nerabeak sailkatzeko hainbat eta hainbat talde sortzen joan dira.

Tribu Urbanoak eta EsteriotipoakXX. mendearen erdialdetik aurrera, jende gazteak osatutako multzoak agertzen joan ziren herrialde garatuetan aurrerapen teknologikoa eta sentitzen hasia zen askatasunari esker. Nerabeek identitate eta ideia propioak izan nahi zituzten, orduko gizartearen arauei aurre egiteko.

Tribu gehienak 1980ko eta 1990ko hamarkadetan sortu ziren. Izan ere, iturri batzuen arabera “Tribu Urbano” terminoa Michel Maffesolik soziologoak asmatu zuen 1988n (Le temps des tribus). Horietako batzuk: Punkak, Rockeroak, Raperoak, Heavieak, Gotikoak… izan ziren.

Hala ere, XXI. mendea hastean, subkultura hauen gainbehera etorri zen. Aurreko urteotan gazteen arteko biolentzia nahiko hazi zen eta nahiz eta errua gizarte-egoerarena izan, tribu urbanoek ondorio negatiboak pairatu zituzten. Gero eta jende gehiago tribuak eta kale-biolentzia elkar erlazionatzen eta besteak haien janzkeragatik aurretik juzgatzen hasi zen. Hor hasi zen arazoa.

Gaur egun, gero eta Tribu barregarriago eta zentzugabeagoak sortzen dira. Ondorioz, nerabe askoren nortasuna azken moden menpean dago, gehienetan desberdin ez sentitzeko. Gainera, antza denez “Tribu Urbano”en kideek haien nortasun eta itxurarekiko oinarrizko ezaugarri batzuk dituzte. Hortaz, edonor “pare bat triburen parte” izan liteke. Googlen estekak klikatuz txorakeri iraingarri mordo irakurtzeko aukera izango duzue. Aurkitutako zenbait adibide:

“Emoak”

Mutilak beltzez janzten ohi dira eta neskak arrosaz. Haien orrazkerak begi bat estaltzen die, batzuetan biak, haien identitatea ezkutatzeko asmoz. Entzuten duten musika maitasunean, amorruan eta desilusioan oinarritzen da. Gehienetan depresioa pairatzen duten pertsonak dira. Honek harreman sexualak laster izatera bultzatzen die eta ETSak izan ditzakete. (Ze zentsua du horrek?)

Entzuten dituzten musika talde batzuk dira: Panda, Alesana, Tokyo Hotel, 30 Seconds to Marts, Fall Out Boy, Panic at the Disco… Janzteko orduan, Vans zapatilak, izerdiko jertseak, marrazki femeninoak dauzkaten kamiseta estuak, pantaloi beltzak eta estuak, piercingak espainetan… daramatzate. (Beraz, edonork jantzi ditzakeen arropak.)

Bestalde, antza denez, ohitura bat da Emoen artean haien buruei mina ematea beste norbaitek mindu dielako.

“Rockeroak”

Indibidualistak, tradizionalistak eta errebeldeak dira. Haien sentimeduak indarkeria, heriotza eta amorruaren bidez helarazten dituzte. Garagardoa edaten ohi dute tabernetan. Janzkerari dagokionez, mutilek kamiseta beltzak eta larruzko jakak daramatzate. Neskek larruzko gonak edo praka estuak eta ilea tindatuta daramate. Askok baketsuak dirudite gogaitzen dieten arte.

Rockero gehienak haien gustuko musika talde batean jotzen dute. Gauean kalean parrandan egotea edo tabernetan edatea gustuko. (Benetan, hau negar egitekoa da…)

“Raperoak”

Behe-mailako pertsonak dira. Biolentoak dira. Raperoen abestiek bizitza maila pobrea, drogak, kaleko bandak, materialismoa eta armei buruz hitz egiten dute.

Hasieran, Raperoek arropa oso handia eta lasaiegia erosten zuten hotzetik hobeto babesteko. Geroago, arropa horiek haien anai txikiei edo umeei ematen zieten. Hauei, are txikiago geratzen zitzaien arropa hori, baina pobreak zirenez erabili behar zuten. Geroago, moda bihurtu zen joera hau. Bestalde, osagarri metalikoak eta bonetak eraman ohi dituzte. Erabiltzen dituzten marka batzuk: Boy London, Givenchy, Jeremy Scott, Snapback…

Raperoek aerosolak erabiltzen dituzte idazteko. Beti errimak bilatzen ari dira. Normalean eskuekin mugimenduak egiten dituzte abestean.

“Reggaetoneroak”

Matxistak dira eta emakumeak iraintzen dituzte, entzuten dituzten abestiak bezala. Reggaetona hip-hop eta reggaetik datorren musika bat denez, raperoen antzera janzten dira: arropa handia, gorrak, metalezko osagarriak, eskumuturreko handiak, Nike edo Jordan zapatilak…

Gehienak zakarrak eta problematikoak dira. Raperoak bezala, kaleko banda baten parte dira.

Adibide hauekin zera adierazi nahi dut: gaur egungo gizarteak besteei buruzko aurre-suposizio okerrak egiten dituela askotan. Ez genuke norbait ezagutu baino lehenago juzkatu behar. Izan ere, ondo hausnartzen badugu konturatuko gara zenbat jende ezagutzea ukatu dugun aurreiritzi ergel hauengatik.

Tribu Urbanoak eta Esteriotipoak Tribu Urbanoak eta Esteriotipoak Tribu Urbanoak eta Esteriotipoak

Tribu Urbanoak eta Esteriotipoak bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Sorterriko koplak lagunari

$
0
0
Sorterriko koplak lagunari

Sorterriko koplak lagunari

Ostiral iluntzean agurtu genuen Hasier Etxeberria lagun eta hurbilekoek, jaioterria zuen Elgoibarren. Kalegoen plazan genuen egina hitzordua. Lore sortak eskuan bertaratu ginenerako, Josu Erguin ZuZeuren sortzaile eta Hasierren lagun minak prest zituen oholtza eta oholtza aurreko ehundaka aulkiak. Bertan lagun zenduaren bikotea, Lu, ezinegonarekin zegoen zain eta konturatzerako mukuru zen plaza.

Sorterriko koplak lagunariPlaza ederra da Kalegoen, horrela deitzen dela inor gutxik dakien arren. Deba ibaia zeharkatzen duen zubietako batek eraman gintuen eliza eta frontoiarekin batera udaletxeak eta tabernaz betetako arkupeak mugatzen duten espaziora. Azken hauek herritarrez lepo ziren, kafea hartu bitartean  ekitaldia jakinminez jarraitzen batzuk, frontoian jolasean zebiltzan haurrak bezain ezaxolati beste batzuk. Zerua argi samar zen oraindik omenaldia hasi zenean. Euri zaparrada hasi zenerako etxera bueltan ginen denok.

Hitza hartzen lehenak, Luren agurraren ondotik, Eider Rodriguez idazlea eta Martxelo Otamendi Berria egunkariko zuzendaria izan ziren, eta tartean Jose Mari Gabiriaren testu bat irakurri zuen urte luzez ETBn Hasierrekin buruz buru lan egindako Yolanda Mendiolak -azken urteetan oso pozik eta maiteminduta ikusten zuela nabarmendu zuen honek, eta lanerako gogoz-; bata bestearen segidan.

Rodriguez eta Otamendik idatzia zuten Hasierren omenezko testu bana egunkarian aurretik ere, baina mintzaldi berri bat eraman zuten oholtzara. Hasierren lagun Chirbesen ahopaldi bat gogora ekarriz hasi zen Eider Rodriguez, Crematorio lanekoa: “`Inor ez da bizi norberarentzat, eta inor ez da hiltzen norberarentzat´; Zer gauza sinplea eta aztoragarria era berean (…) Hiltzen bezala jakin zenuen bizitzen, artista izan zara. Inor ez da norberarentzat hiltzen eta zu gu guztiontzat hil zara. Eta aurrerantzean, gugan eta gutaz gaindi, jarraituko duzu bai bizitzen bai hiltzen”.

“Hitzen funanbulista, kontzeptuen sastre eta ordenaren desastre -definitu zuen Martxelo Otamendik omenaldira agertu ezin izan zuen Hasier laguna-, lagunen maxixatzaile, ispilu bakarraren haustaile, egitasmoen su emantzale, kritikaren hauspoa, azalpenen arbela, gauza txikien orbela, besteen diskurtsoen jostun, kameren prima-donna, lapikoen astintzaile, artearen pintzel, izarretan euskaltzale, errealizatzaileen burukomin, argiztatzaileen itzal kontortsionista, boterearen ikaratxo, jakinmin zurrupatzaile, jarreren Marlon Brando, gure herriko aitapontea I, aitapontea II, aitapontea III, liburuen maitale, sibarita eta mokofina, Hendaiako talai eta Gazteluko dorre, urrutikoen herri, bertakoen deserri, benetan artista.

Eta abertzalea, abertzale izateko modu bat praktikatu eta erakutsi zenigulako. Kulturaren bidez bere burua abertzale izatera iristen den herritarraren moduan, esan zenigun libreagoak izango ginela kultuak izanez gero, herritar kulturik gabe ezin dela herri aske bat, herri sano eder bat eraiki. Horretan segituko dugu hasier, egunero jazten, herri hau zuk nahi zenuen geltokira eramateko…”.

Jakina da grina handiko gizona zela Hasier, eta hala, berarekin makina bat egitasmotan elkarlanean aritutako lagunak agertu ziren errenkadan oholtzara. Gumersindo Lafuente, esaterako, itzal handiko kazetaria Espainia aldean, eta Soitu plataforman Hasierrekin batera lan egindakoa. “Zoragarria zen berarekin egotea” adierazi zigun, “elkar asko maite” zutela. Beste kazetari batek hartu zuen gero hitza, Eider Olazarrek, baina honakoan Gazteluko bere bizilagunen izenean, bertan bizi izan baitzen elgoibartarra azken urteetan. “Iritsi zen herrira, Gaztelura, gizon handi eta dotore bat, gabardina luzea soinean, lepoa tente eta begirada zorrotz. Lula txakurra ondoan paseoa ematea zuen maite, etxeko baratze atontzea eta sukaldaritzaz gozatzea”; horrela gorde dute Hasier gogoan gazteluarrek.

.

Gerlari izaera

Joserra Gartziak ez zuen Elgoibarren egoterik izan, baina entzun genituen bere hitzetan -lagunari hika idatzitakoak-, “urregorritzat” omen zituen Hasierrekin igarotako uneak. Gaztetako pasarteak gogora ekarri eta, bien arteko adiskidetasuna ulertu nahian, “biok setatiak eta beti borrokarako prest” izaten diren horietakoak zirela aitortu zuen.

Hasier Etxeberriak kultur kazetaritza zuen lanbide, baina ezaguna da artea, gastronomia, literatura eta beste ere landu izan zituela, jakinmin handikoa baitzen. “Beste” horien artean zegoen baratza, Jokin Arrospidek esan zigunez. Mahala etxeko ugazabak gogoan du baserri kontueta aholku eske ibiltzen zitzaiela Hasier, lurra nola landu eta abar. Sukaldean eta Pagotxa atarietako babeslearen hitzetan, “sustrai sendoa jarri duzu, zure atzetik bidea egin nahi duenarentzat”.

Marie-Darrieussecq idazleak ere bidali zuen testu bat omenaldira, frantsesez idatzia, “beti gordeko dut Hasier ene bihotzean” esan eta laguna agurtzeko; –hementxe duzue testua-.

Hilario Arbelaitz eta Juan Mari Arzakek elkarrekin egin zuten oholtzarako bidea. Lagun mina zutela adierazi zuten biak ala biek. Arbelaitzek sukaldaritza beti euskarekin lotu zuela adierazi zuen, eta “guretzat Jaingoikoa bezalakoa zen”, Arzakek, asko lagundu ziela-eta; “bihotzaren erditik eta sukaldaritzaren barrendik, eskerrik asko Hasier”.

Eta sukaldarien ondotik Oier Aranzabalen txanda, ZUZEUren izenean:

“Idazle sen oso berezikoa zen Hasier”, Susa argitaletxeko editore Gorka Arreseren aburuz. “Konposizioan gardena, estiloan zuzena, estrukturetan beti arina eta bizitasun handikoa” ei zen elgoibartarraren idazkera, bere azken hiru nobelak argitaratzen lagundu zion editoreak. Azkena duela hamar urte argitaratu zuen. “Hurrengoa noizko, galdetzen genion, eta gurekin beti erabiltzen zuen ironia zorrotzez esan zigun behin, Txinatarrak Tibet libre utzi arte bazituela egiteko oso inportanteak, beraz, bere zain ez egoteko”.

Bukaera aldera Bernardo AtxagakOlatz Yarza kazetariak irakurri zituen bere hitzak-, eta Sautrelan elgoibartarran lekukoa jaso duen Beñat Sarasolak ere izan zuten esatekorik -aurretik ZUZEUk argitaratutako testuak biak ere-. Lehena Euskadi Irratiko Faktorian Atxagari berari entzun geniona, “In memoriam”, non esaten duen “bizitzarekin bakean, egindako lanarekin pozik, hurbilekoak inguruan zituela” irudikatzen duela adiskidearen heriotza; Sautrelako lan taldearen izenean “Beti arte, Hasier” izenburupean emana bestea: “… Bizkar zabala ikusi dugu partitzen, motxila alde bakarretik heldua duela”.

Atxaga eta Sarasolaren tartean, beste ahots bat izan genuen presente, omenduaren lagun zahar Joseba Sarrionandiarena -bihar esan zuenaren audioa txertatuko dugu hemen-. “Orain dela gutxi idatzi zidan Hasierrek mezu bat, nire poesiaren antologian ez delako Sorterriko koplak agertzen, juxtu neure hileta egunerako eskatuta dudan kantua, esaten zidan”, dio hasieran.

Besarkada eta agurren ondoren plaza tantaka-tantaka hustu bitartean, entzun genituen gero koplok, ilundu eta euri jasaren aurretik.

Agurraren bideo laburpena:

Sorterriko koplak lagunari Sorterriko koplak lagunari Sorterriko koplak lagunari Sorterriko koplak lagunari Sorterriko koplak lagunari Sorterriko koplak lagunari Sorterriko koplak lagunari Sorterriko koplak lagunari Sorterriko koplak lagunari

Sorterriko koplak lagunari bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Gezur bat, edo bi

$
0
0

Gezur bat, edo bi

Nutrizionista da Nagore Enciso, eta elikadurari arreta jartzeko eskatzen digu Alea atarian idatzitriko sarrera honetan.

“Integrala hartzen dugu osasuntsuagoa izango delakoan, baina hauek zuria baino gantz gehiago dute”.

Gezur bat, edo biMila aldiz errepikatzen den gezurra egi bilakatzen omen da. Elikagaien arloan ere berdina gertatzen da, eta are gehiago merkatu oldarkor bat tartean badago. Osasuna produktu bilakatu den honetan,  guretzat “hobeak” omen diren jakiak ditugu merkatuan, baina benetan osasuntsuagoak al dira? Haietako batzuk aztertu ditzagun.

Jogurt gaingabetuak. Egia da esneki osoak gantz ase gehiegi dituztela, eta egia da ere gaingabetuak hartzea komeni dela, baina egi biribila bilatzen badugu zenbat azukre kantitate jartzen dioten begiratzea komeni zaigu, izugarria. Aukeran: jogurt naturala, eta norberak erabaki dezala zenbat eta nola gozatu nahi duen bere jogurta.

Zakoteak. Zakoteak edo fianbreak haragian jatorria duten jakiak dira. Azken boladan gantz gutxiago duten aukerak biderkatu egin dira, eta gantz gutxi badute ere, jakin beharra dago produktu hauen %70a baino gutxiago izaten dela haragia, beste guztia almidoia, azukreak, aditiboak, ura… izaten direla. Aukeran: itxura uniformea EZ duten zakoteak.

Molde formako ogi integrala. Sandwichak egiteko erabiltzen dugun ogiak gantz asko izan ohi du, gantz asetuak gainera. Batzuetan integrala hartzen dugu osasuntsuagoa izango denaren ideiarekin, baina hauek zuria baino gantz kopuru handiagoa izaten dute. Aukeran: betiko ogi normala.

“Azukre gabe”-koak. Milaka dira “azukre gabe” bezala saltzen dizkiguten marmelada, gailetak, opilak…, eta bai, gehienetan ez dute sakarosarik (azukre arrunta) erabiltzen hauen ekoizpenean. Horren ordez fruktosa edo bestelako sakaridoak erabiltzen dituzte, funtsean glukosa bilakatuko direnak digeritze prozesuan eta gure gorputzean eragin berdina izango dutenak. Gainera, fruktosak askotan digestio astunagoak eragiten ditu, tripako minak sortuz. Aukeran: betiko mermelada, galletak… eta etxekoak balira, zer esanik ez.

Nire aholkua? Merkatuan begiak zorroztu eta sukaldean eskuak zikindu!

Gezur bat, edo bi

Gezur bat, edo bi bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Euskaraz bizitzea haizu!

$
0
0
haizu

Euskaraz bizitzea haizu!

Datorren maiatzaren 14an izango da Herri Urrats, Seaskako ikastolen aldeko festa, ohi bezala, Senperen. Aurten, (H)aizu! izango da leloa.

Orain aste bete eskas aurkeztu da aurtengo Herri Urrats festaren kantua, Ken Zazpi bizkaitarrena, Amets Arzallus bertsolariaren hitzekin. Hemen ikusgai duzuena Gaizka Izagirre eta Lander Garrok aipatutako kantuarekin egin duten bideoklipa da, hedabideetan nabarmendu denez, horrelako festetarako ohi direnetatik aldentzen dena.

Norbaiten arreta gureganatzeko erabiltzen dugun aizu! deiadarraz gain, “zilegi” da haizu hitzaren esanahia. Egun frantziar hezkuntzak ez du baimentzen ikasleek baxoa euskaraz pasatzea, eta horrexen aldarrikapena egin nahi du aurtengo leloak, “egunero euskaraz bizitzea haizu izan dadin”.

Euskaraz bizitzea haizu!

Euskaraz bizitzea haizu! bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Sautrela saio berezia, gaur, ETB1en: ‘Hasier Etxeberria: lagunen bisita’

$
0
0

Gaurkoan Hasier Etxeberriaren omenez, ‘Hasier Etxeberria: lagunen bisita’ izeneko saio berezia eskainiko dugu ETB1en, 22:15ean. Aurkezle, idazle eta kazetariaren ibilbidea aztertuko dugu bere lagun eta lankideen testigantzak jasoaz.

Klikatu jarraian aurrerapena ikusteko:


Hasierren ibilbide oparoa gogoratuko dugu idazle eta lagunen ahotan. Besteak beste, Bernardo Atxaga, Koldo Izagirre, Harkaitz Cano, Joxerra Gartzia, Joxe Austin Arrieta, Lander Garro, Juan Luis Zabala, Gorka Arrese eta berarekin lan egiteko aukera izan zuen Zuhaitz Gurrutxaga lankidearen hitzak entzungo dira saio berezi hontan.
1983an hasi zen Hasier Etxeberria ETBn, eta, ‘Sautrela’n ez ezik, ‘Zopa Haundi’, ‘Arkupe’, ‘Farenheit’, ‘Beti Eskamak Kentzen’, ‘Babel’, ‘Ez Dago Larrosarik’, ‘Hizkamizka’ eta ‘Euskaldunak’ kultur saioetan ere jardun zen.

Gaur, hilak 3 dituela, 22:15ean ETB1en.

Sautrela saio berezia, gaur, ETB1en: ‘Hasier Etxeberria: lagunen bisita’ bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Gastronomian ageri diren aldeak, ipar eta hego

$
0
0

Gastronomian ageri diren aldeak, ipar eta hego

Iparra-Hegoa 2017. Mugen gainetik Euskal Herria
Zerk bereizten gaitu, ipar eta hego?
Zerk batzen gaitu, ipar eta hego?

Gure Herriak Herri izaten jarraitzen du, eta sorbaldetan daramagun historiak arrakalak zabaldu dizkigun arren badugu izana. Hizkuntzan, mundu ikuskeran, eta besteak beste, gastronomian.

Jana afera garrantzitsua baita, zalantzarik ez, besteak beste etxe honentzako; hor daukagu zendu berri zaigun ugazaba eta adiskidearen sukaldaritzarekiko pasioa, eta Pagotxa RZ zein Sukaldean proiektuak.

Gastronomiari dagokionez antzekotasun handiak dauzkagu Bidasoaren bi aldeetan, baita ezberdintasunak ere. Elikadura eta berau prestatzeko moduen inguruan mintzatu ziren bi maisu Iparra-Hegoa astearen barruan, eta ez ziren elera mugatu, noski, praktikari ere tarte zabali baitzioten eskaini.

Gastronomian ageri diren aldeak, ipar eta hego
Arg: Gorka Rubio (Berria)
Gastronomian ageri diren aldeak, ipar eta hego
Ramuntxo Berria

Donibane Lohitzuneko Olatu ostatuko sukaldaria da. Ramuntxok Ipar Euskal Herriko zenbait lehengai eraman zituen Segurara, eta ogi gainean eskaini bertaratutakoei: konfitatutako ahate gibela, legatza, berdela, saltsaren bat, orkatzarekin egindako haragi-opila…

Gastronomian ageri diren aldeak, ipar eta hego
Iker Markinez

Iker Markinez beasaindarra da, eta Ormaiztegiko Kuko jatetxeko sukaldaria.  Liburua argitaratu du Ttarttalo argitaletxearekin duela gutxi; Euskal sukaldaritza praktikoa errezeta liburuaren oinarrian, azken zortzi urteotan Berria egunkarian argitaratu dituen errezetak daude. Inoiz Goierritik pasa behar bazarete, biziki gomendatzen dizuet Kukora hurbiltzea (komeni izaten da aurrez abisatzea, askotan ez baitu tokirik izaten). Jatetxea txikia da, ez dut uste 40 lagun baino askoz gehiago kabitzen direnik, eta jaterako orduan nabaritzen da. Mimo handiarekin aukeratzen ditu lehengaiak etxeko ugazabak, tokikoaren eta garaian garaikoaren praktikantea izaki, eta jatetxeari neurria hartu diola entzun diot behin baino gehiagotan. Irakasle batek klase txikiago batean ikasle bakoitzari arreta gehiago jar diezaioke, eta antzeko zerbait lortzen du Ikerrek hurbiltzen zaion jankide bakoitzarekin. Seguran zurrukutuna prestatu zuen.

Bi sukaldariekin Erramun Amundarain aritu zen: ez dauka jatetxerik, baina ezinezkoa litzateke zerbitzatu dituen otorduak zenbatzea. Erramun, “Amunda”, beti izan da erreferentzia bat Goierrin, gure eskualdean, baita haratago: herri mugimenduaren sukaldaria da gurean. Berdin dio zeren alde edo zeren aurka, baina herri ekimenak bere egitarauan jatekoa jartzen duenean, hor izaten da Erramun. Ogibidez irakasle, badira urte batzuk ordainpeko lanetik erretiratu zela, baina ez da sukaldetik aldendu. Azkenekoz duela urtebete edo arituko ginen lagun koadrila bat bere “pintxe”; oroitzen naiz 1500 lagunentzako paella egin zuela, nik etxean lauentzat egiten dudana baina goxoagoa, madarikatuak.

Gozatu klaseaz, eta bereziki, emaitzaz.

 

Gastronomian ageri diren aldeak, ipar eta hego

Gastronomian ageri diren aldeak, ipar eta hego bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

EHUko medikuntzako ikasleek Euskal Wikipedian 60 termino sartu dituzte

$
0
0

EHU MEDIKUNTZA2

Euskarazko wikipedian medikuntzari buruzko hutsuneak betetzeko asmoz, eta medikuntzako ikasleak euskarazko wikipedian editatzera animatzeko eta modu horretan “wikilari” berriak lortzeko asmoz, EHUko Medikuntza Fakultatean, wikipedian editatzeko bi ikastaro trinkoak antolatu ziren, martxoaren 7, 8 eta 9an lehena (Galder Gonzalez wikilariak emana) eta martxoaren 14, 15 eta 16an bigarrena (Josu Albero wikilariak zuzenduta). Ikastaro bakoitza hiru egunetan eman zen, eta egunero ordu eta erdietan, beraz 4 ordu eta erdiko ikastaro trinkoak izan ziren.

Aste bitan zehar Giza Anatomiako mintegi orduetan wikipedia zer den eta nola editatzen den ikasi dute medikuntzako ikasleak, eta bide batez medikuntzako terminoak bai anatomikoak zein gaixotasunenak gehitu dituzte euskarazko wikipedian dauden 250.000 artikuluei.

Euskal wikipediak elkartearen ekimenez iaz Donostiako Campusean hasitako bideari jarraitu diote eta ikastaro labur baten medikuntzako lehen mailako euskal ikasleek 60 bat termino sartu dituzte euren jakintza alorrekoak: giharrak, giltzadurak, gaixotasunak,… Aurton, lan hori egin dute eta bigarren mailan anatomia klinikoko lanak zuzenean wikipedian igotzeko aukera izango dute, Medikuntzan dituzten gabeziak osatzeko asmoarekin.

Galder eta Josu irakasleen laguntzarekin ordenagailu gela baten ikasleak binaka banatuta wikipediaren edizioa, irudiak, barne loturak, kanpo erreferentziak, wikidata,… lasterka ikasi dituzte. Horretarako EHU-Medikuntza  prestatutako webgune berezi bat sortu dute eta baita txantiloi mota bi, bata anatomiarako eta beste gaixotasunerako. Erabat praktikoa izan den hiru arratsaldetako bi ordutako saioetan ikasleek elkar lanerako beste tresna bat erabiltzen ikasi dute. Milioika erabiltzaile duen entziklopedia digital aske hau milaka wikilarien auzolanaren emaitza jarraitua delako, une oro hobetzen ari baita munduko 120 hizkuntzetan, geurea proportzioz hizkuntz minorizatuen artean lehena dena.

Ikasleen arteko iritzia ona izan da ikastaroari buruz, bere lana wikipedian agertzeak harrotasunez erakutsi dute lagun eta familiakoei. Wikipediaren helburuarekin bat eginez prest azaldu dira halako lanak burutzeko datorren ikasturtean.

Euskal Wikilarien elkartetik esperientzia oso positiboa izan da. Elkartearen helburuetako bat da EHUrekin loturak estutzea, ikasle eta irakasle unibertsitarioen kolektiboa oso interesgarria delako. Haien artean wikilari berriak lortzea eta modu horretan zientziaren arloko artikuluekin euskarazko wikipedia osatzea da gure elkarteak duen helburu estrategiko nagusietako bat.

Hauek dira ikasleek hautatutako artikuluak:

EHUko medikuntzako ikasleek Euskal Wikipedian 60 termino sartu dituzte bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Adi Korrikan parte hartzeko aholkuei

$
0
0
Adi Korrikan parte hartzeko aholkuei

Adi Korrikan parte hartzeko aholkuei

Oraindik ez baduzu KORRIKAn parte hartu, adi gomendio hauei!

Horixe esan digu Aiora youtuber euskaldunak, Korrika Gipuzkoan sartzear dela, jada 1000 kilometro ibili eta oraindik beste 1500 inguru ibiltzeko dituenean.

Aiora @probatxoak “euskarazko youtuber gutxi egoteak izugarrizko pena ematen” ziolako ireki ei zuen bere kontua, eta dagoeneko hamar bat bideo plazaratu ditu, arrakasta handiz (mila ikustalditik gora izan ohi ditu, bere 700 jarraitzaile ingururi esker).

Korrika egiteko aholkuak eman baino lehen -korrikalarien sailkatze eta guzti, eskarmentuaren arabera-, aurretik ere egina zuen Korrika protagonista zuen bideoa, KORRIKAko abestien TAG-a.

Adi Korrikan parte hartzeko aholkuei

Adi Korrikan parte hartzeko aholkuei

Adi Korrikan parte hartzeko aholkuei bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Euskararen aldeko liburuxka

$
0
0

Euskararen aldeko liburuxka

Azpiko mezua iritsi zitzaidan duela egun gutxi. Egin dut nire ekarpena, eta zeuon interesekoa izango delakoan, hemen uzten dizuet Euskal Herrian Euskaraz taldeak zabaldutako deia.


Euskararen aldeko liburuxka

Lagun euskaltzalea:

Euskararen aldeko liburuxkaIritzi zabaldua da euskararen aldeko lanak urrats berria behar duela. Euskarak behar du eta euskaltzaleok horren premian gaude. Behar horri erantzuteko, Euskal Herrian Euskarazek hausnarketa sakona burutu du azken urtean. Emaitza Euskal Herriaren berreuskalduntzean jauzia eman eta azken hamarkadetan euskararen alde egindako lana irabazpidean jartzeko proposamena da. Era berean, jauzi horretan ekarpen ahalik eta eragingarriena egin dezan EHEk bere jarduera eguneratzeko oinarria jarri du. Orain, gogoetaren idazkiaren laburpena liburuxka formatoan eta paperean inprimatuko dugu, herritarren, euskalgintzaren, elkarteen eta instituzioen artean banaketa handia egiteko. Era berean, euskal preso politiko bakoitzari ale bana bidaliko diogu.

Zoritxarrez, betiko muga dago: dirua. Liburuxkaren gastuei aurre egiteko zuengana, euskaltzaleengana, jotzea pentsatu dugu, herriaren eskuzabaltasunari dei egitea beste behin. Hau ahalbidetzeko crowdfunding ekimena abiatu dugu, internet bidez dirua biltzeko. Honako loturan topatuko duzue modua eta informazio gehiago*:

https://www.verkami.com/projects/17491-euskaraz-gara-eheren-liburuxka

Euskararen aldeko liburuxkaZure diru-ekarpena zertan erabiliko dugu? Orain, ponentzia horren laburpena liburuxka formatoan eta paperean inprimatuko dugu, herritarren, euskalgintzaren, elkarteen eta instituzioen artean banaketa handia egiteko. Era berean, euskal preso politiko bakoitzari ale bana bidaliko diogu. Lehen tirada batean 6.000 ale aterako ditugu. Liburuxkaren ezaugarriak hauek dira: 48 orri, A5 tamainan, portada koloretan, barruko orriak 2 koloretan eta grapatua.

Zure diru-ekarpenak liburuxka hori paperean eta tirada handian argitaratzen lagunduko digu eta EHEren ekarpena Euskal Herriko txoko guztietara zabaltzea ahalbidetuko digu. Gure hausnarketaren ondorioak ahalik eta euskaltzale gehienen eskuetara iristea nahi baitugu.

Jasotako dirua honela banatzea aurreikusten dugu:

  • Liburuxkaren diseinua eta maketazioa: 150 euro.
  • Liburuxka inprimatzea: 1.200 euro.
  • Bidalketa gastuak: 450 euro.
  • Sarien gastuak: 400 euro.
  • Zergak eta egitasmoaren kudeaketa gastuak: 800 euro.

Hau da guk aurreikusten dugun gutxienekoa. Noski, hortik gorako gero eta diru-ekarpen handiagoa izan, gero eta liburuxka gehiago inprimatu ahal izango dugu, beraz, gero eta zabalpen handiagoa eman ahal izango diegu EHEren hausnarketei.

Ekarpen oro behar-beharrezkoa dugu Euskal Herria berreuskalduntzeko EHEren proposamena txoko guztietara zabaltzeko. Bor-borka ditugun ideiak aurrera eramateko diru falta ez dadila muga izan!

Aldez aurretik jaso ezazu gure eskerrik euskaltzaleena.

*Euskal Herrian Euskaraz*

Euskararen aldeko liburuxka

Euskararen aldeko liburuxka bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Joseba Sarrionandiak, adiskidearen egoskortasunaz

$
0
0
Joseba Sarrionandiak, adiskidearen egoskortasunaz

Joseba Sarrionandiak, adiskidearen egoskortasunaz –

Orain dela gutxi idatzi zidan Hasierrek mezu bat, nire poesiaren antologian ez zelako “Sorterriko Koplak” agertzen, “justu nire hileta egunerako eskatuta dudan kantua”, esaten zidan…

Horrelaxe hasten da Hasier Etxeberria adiskidearen omenaldirako Joseba Sarrionandiak idatzi eta bere ahotsetik entzun genuen testua:

.

Erantzun nion neure hiletan espero nuela bera, nahi zuena abesteko. Ez nuen uste hilko zenik, ekinean bizi zelako. Aspalditik ari zen borroka desesperatuan minbiziarekin, baina beste borroka guztiak utzi gabe. Egunean-egunean irakurtzen, lagunekin gozatzeko jaten, ahal zuena idazten, ausardiaz ematen iritziak honetaz eta hartaz…

Joseba Sarrionandiak, adiskidearen egoskortasunazNirekin ere borroka batean ari zen; nahi ninduen atera telebistan edo interneten, jakin arren nire odolaren kontrakoa zela guzti hori. Proposamen bitxien ondoren esaten zidan, “aurrez ezagutzen diat hire  erantzuna, baina hik ere ezagutzen duk nire egoskorkeria”.

Hala ere, estimatzen nuen Hasierren egoskorkeria. Egoskortasuna behar da horrenbeste lan egiteko; helduen euskalduntzean, “Karramarroaren Azternak” ETBn, “Arrainak ura baino”, Euskaldunon Egunkarian, “Eulien bazka”, Sautrelan, “Alua mundua” edo ZUZEU. Gainera, Sautrela esaten da, hitz bakarrean, baina zenbat sautrela egin zituen?

Egoskortasunaz gainera beste balio estimagarri asko behar da halako beharrean tematzeko. Imaginazioa, ausardia, antolatzeko gaitasuna, umorea, pazientzia eta, batez ere, euskal gauzekiko, euskal gauzarekiko maitasun itzela. “Inork ez zidak eskertuko, baina oso harro nagok”, esaten zuen; Sautrelagatik, ZUZEUgatik eta beste gauza askorengatik.

Oso oker zegoen horretan, inork ez diola eskertuko esaten. Borrokan ibili beharko zuen, oztopoak izango zituen, baina seguru nago askok eman dizkiotela eskerrak bizirik zegoen artean, eta seguru milioiek eskertuko dizkiotela geroan, eginda utzi dituenak.

Horixe da nik orain esan nahi dudana, Hasier, eskerrik asko!

Joseba Sarrionandiak, adiskidearen egoskortasunaz

Joseba Sarrionandiak, adiskidearen egoskortasunaz bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Maialen Lizarribarrek erdietsi du martxoko Zuzeu GAZTEA saria

$
0
0
Maialen Lizarribarrek erdietsi du martxoko Zuzeu GAZTEA saria

Maialen Lizarribarrek erdietsi du martxoko Zuzeu GAZTEA saria –

Zuzeu GAZTEA sariak hamairu sarrera argitaratu ditu martxoan, beste horrenbeste sinadurarenak. Eta guztien artean Maialen Lizarribar saritzea deliberatu dugu.

Saria jasotzen duen lehen aldia den arren, aurretik ere aipamenen bat jasoa da Lizarribar, orain arte idatzi dituen sarreretan egin duen ahaleginarengatik.

Maialen Lizarribarrek erdietsi du martxoko Zuzeu GAZTEA sariaAralar: Ofizio bide erreportaje formatoan landua dago, iritzi ezberdinei ahotsa emanez eta kezka handia sortzen duen gaiari –baita gurean ere– beste ikuspuntu bat emateko asmoarekin.

Gainera, ZUZEUren funtzetako bat iritziak plazaratzea eta eztabaida bultzatzea bada, bete-betean asmatu du Lizarribarrek, Gaztea atalean argitaratu den sarrerarik irakurrienetakoa izateaz gain iruzkin saldoa eragin baitu, nahiz eta ez beti guk nahiko genukeen bezain eztabaida sanoa.

Zuzeu Gaztea sariak 150 euro ditu hilabetero 30 urte azpiko idazlearen sarrerarik bikainenarentzako, Azkue Fundazioaren laguntzari esker ematen den diru poltsa.

GAZTEA atalean hasi gara jada apirilerako sarrerak argitaratzen. Parte hartzekoa bazara, idatzi lasai gogoan darabilzuna, eta gogoratu ezinbestekoa duzula izen abizenez sinatu zein erabiltzaile profilari argazkia gehitzea.

Gainontzeko arautegia, hemen.

Zorionak Maialen! Zeurea duzu 2017 martxoko Zuzeu Gaztea Saria! Jar zaitez gurekin harremanetan 150 euroak eskuratzeko.

.

Aralar: ofizio bide

Negozio berdeari begiratu gorria

Putin, Trump eta gu

.

2016an HILABETEZ-HILABETE SARITUAK

Katalin Antxiarentzat urtarrileko Zuzeuko Gaztea Saria

Alazne Sainzek erdietsi du otsaileko Zuzeuko Gaztea Saria

Jon Intxaurragak irabazi du martxoko Zuzeuko Gaztea Saria

Leire Regadasek irabazi du apirileko Zuzeuko Gaztea Saria

Mikel Jauregi Hercek irabazi du maiatzeko ZuZeu Gaztea Saria

Mikel Perezek irabazi du ekaineko ZuZeu Gaztea Saria

Maddi Etxeberriak lortu du uztaileko Zuzeu Gaztea Saria

Iñigo Echarrik eskuratu du abuztuko Zuzeu GAZTEA Saria

Itziar Larrañagak irabazi du iraileko Zuzeu GAZTEA Saria

Amaia Garciak erdietsi du urriko Zuzeu Gaztea Saria

Jon Ander Maiozek irabazi du azaroko Zuzeu Gaztea Saria

Iñigo Perezek eskuratu du abenduko Zuzeu GAZTEA saria

2017an HILABETEZ-HILABETE SARITUAK

Jon Urzelaik eskuratu du urtarrileko Zuzeu Gaztea saria

Jokin Bergarak irabazi du otsaileko Zuzeu GAZTEA saria

Jon Urzelaik eskuratu du urtarrileko Zuzeu Gaztea saria Jon Urzelaik eskuratu du urtarrileko Zuzeu Gaztea saria

Maialen Lizarribarrek erdietsi du martxoko Zuzeu GAZTEA saria

Maialen Lizarribarrek erdietsi du martxoko Zuzeu GAZTEA saria bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Ekonomia, australianoak eta bizi garen artean jasotako saritxoak

$
0
0
Ekonomia, australianoka eta bizi garen artean jasotako saritxoak

Ekonomia, australianoka eta bizi garen artean jasotako saritxoak –

Ekonomia, australianoka eta bizi garen artean jasotako saritxoakElgoibartarra izan arren, nire bikoteak eta biok badaukagu apartamentu kaxkar bat Donostian; “Donostian etxia” esaten da Elgoibarren, harrokeria puntu batez.

Txikia da, baina leku onean kokatua; alde zaharretik oso hurbil eta ondorioz, hondartzatik ere bai. Argitsua eta garbia –azken hau norberaren mailaren arabera, jakina- eta 2008ko krisialdia heldu aurretik zeharo berriztatu, lautu eta igogailua ere jarri genion.

Hasiera baten hutsik eduki genuen, asteburuak eta jai egunak geuk disfrutatzeko, baina 2008 geroztik, errentan uzten dugu. Eta azken urteotan, euskaldunei alokatu beharrean, australiarrei eta japoniarrei, batez ere, alokatzen diegu; hau da, Ekonomia Kolaboratiboan murgildu gara.

Ekonomia Kolaboratiboa, ez omen da kapitalismoa; ez behintzat makina bat pankartek sarritan dioten kapitalismo txar zanpatzaile eta maltzur hori. Gai honen inguruan asko luzatuko ginateke, eta akaso beste baten gerturatuko gara asuntora.

“Etxe polita iruditu zaigu eta nire guraso eta mutil lagunarekin asteburu luze bat hiri zoragarri horretan pasatzekotan gara. Ni ingelesa naiz, baina nire mutil lagunarekin Berlinen bizi naiz. Nire ama Australiatik dator eta aita Sevilla hiritik. Denok Donostian elkartzeko asmotan gara”. Horrela dago mundua, lagun.

Ados. Etor daitezela munduko izkina bakoitzetik, gure etxe txatxartxora. Agian ez da hain txatxarra izango. Mundu zabala beraien esku, mapamundia aztertu goitik behera, eta Donostia aukeratu dute; Eta gure etxe txatxarra.

Harreran, betiko hitzak –Please to meet you -Have you had a good trip?

Atea irekitzeaz bat, hasten da benetako jokoa. -This is the kitchen -This is the main room… -…

Neskatilak ohhh, esan du sartzeaz bat, beautiful! Atsoak berriz, berbarik ere ez; Sevillatik datorren agureak ere, ez hotz, ez bero. Arropak lehortzeko patioan sokatxoetatik zintzilikatzeko beharra azaldu diedanean, berak baieztatu du metodoa; alemana berriz, lupua baino serioagoa. Planotxo bat ere aurkeztu diet, eta nire aurpegi onenarekin, taberna eta jatetxe batzuen zerrenda eskaini, Wifiaren kodea – barkatu luzeragatik, badirudi motzagoa ezinezkoa dela izan- eta beste ohizko argitasunak.

Han geratu dira; itxura baten, gustura. -azken egunean, utzi giltzak mahai gainean eta atea bultzatu, besterik gabe. Oraintxe bururatu zait, japoniar teknologiko batek esan zidana egoera berean; -Ahh.. sistema automatikoa duzue atea itxi dadin ¡¡ Japoniar hau lau egunez surf egitera etorritakoa zen, espreski. Horrela dago mundua, lagun.

Bai, Bai.

Eta azken eguna heltzen da, eta badoaz. Bultzatu-Itxi dute atea eta badirudi, erreserba egiten duen pertsona beti –edo gehienetan behintzat- kopilotu lanetan jartzen dutela.

Zorioneko sare sozial hauekin, gaur egun ez dago sekreturik gordetzerik. Iruzkina berehala dator, kopilotuaren eskutik, fijo. “Valentine ha publicado una opinión…..” Asuntoa da, ezin duzula bere iritzia irakurri, zuk zeuk zeurea jarri aurretik, edo 15 egun igaro arte. Transparientzia eta demokrazia bere osotasunean. Merkatu librean bezala. Gerturatuko gara asuntora beste baten.

Eta jakina, kopilotuak bere lana egin duen garaian, zuk ez duzu iritzia luzatzeko informaziorik oraindik. Nola utzi ote dute etxea? Akaso dena hankaz gora, zikin, zaborra sukaldean, … Akaso dena txukun txukun. Nork jakin! Okerrekoa emateko arriskuan, hor doa iruzkina. Exajeratu gabe: -nice people, polite -highty recomendated.

Eta azkenik, azken ebazpena, balorazioa irakurtzeko, prest,

-It is one of, if not the best, experience we’ve ever had. HOST: gracious, very responsive, accommodating, pleasure to work with -One of the best house I’ve ever stayed in! Joseba was prompt to respond to any questions we had and check in was very smooth. 100% recommended! -We took Joseba’s advice to try some recommended pinxtos bars and restaurants and had great fun revisiting Mount Igeldo amusement park via the funicular -Thank you Joseba for a great stay and for presenting such a great place to holiday! -Joseba was a perfect host, so flexible with check in and check out and had so many recommendations for us that three days wasn’t enough in his beautiful city! – Joseba was very friendly and keen to help us out with suggestions and advice. This was one of the best places I have stayed in.

Benetan. Benetakoak dira. Kapitalismo light honek, negoziotxoaz aparte, saritxo pozgarri batzuk ere ekar ditzake. Hil aurretik ez direnak sarritan entzuten. Hau ere norberaren mailaren arabera, jakina

Hil da gerokoak, zerutik irakurriko ditugu, Jainkoak nahi badu, noski.

Ekonomia, australianoka eta bizi garen artean jasotako saritxoak Ekonomia, australianoka eta bizi garen artean jasotako saritxoak
Ekonomia, australianoka eta bizi garen artean jasotako saritxoak Ekonomia, australianoka eta bizi garen artean jasotako saritxoak

Ekonomia, australianoak eta bizi garen artean jasotako saritxoak bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Euskal Wikilariak 2017ko Wikimedia Konferentzian

$
0
0
Euskal Wikilariak 2017ko Wikimedia Konferentzian

Euskal Wikilariak 2017ko Wikimedia Konferentzian

Euskal Wikilariak 2017ko Wikimedia KonferentzianMartxoaren 30etik apirilaren 2 arte iraun du aurtengo nazioarteko Wikimedia Konferentziak, urte gutxi batzuetatik hona urtero egiten dena. Mundu osoko Wikipedia ezaguneko kideez gain, bertan bildu dira urteen poderioz sortutako mugimenduko beste wiki baliabide eta taldeetako 350 parte-hartzaile, eta bertara gonbidatua izan da 2016an sortutako Euskal Wikilarien Elkartea ere. Bi kide bertaratzeko eskaintzari heldu eta Elkartearen ordezkari lanetan izan dira han Galder Gonzalez eta Iñaki Lopez de Luzuriaga.

Berlingo Neuköln auzuneko Mercure hotelean izandako topaketan, hiru eztabaida ildo jorratu dituzte: Mugimenduaren Estrategia, Mugimenduaren Aliantzak, Trebakuntza eta ikasketa. Honen bitartez, mugimendua definitu eta sendotu nahi dute. Euskal wikilariek, Wikimediaren ezagutza libre eta dibertsitate helburuen artean, hizkuntza gutxituen pisua nabarmendu dute konferentziako askotariko bilkuretan, baita mugimenduaren 2030eko estrategian hizkuntza gutxituak esplizituki aipatzea bultzatu ere. Konferentzian komunitate txikiek garrantzi handia hartu dute, eta irekita jarraitzen du estrategiari buruzko eztabaidak.

Euskal Wikilariak 2017ko Wikimedia Konferentzian

Euskal Wikilariak 2017ko Wikimedia Konferentzian bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Superpoterea, posible ote?

$
0
0
Superpoterea, posible ote?

Superpoterea, posible ote?

Ezaguna da euskarak, euskara ahoan erabiltzeak, superbotereak ematen dizkigula, galdeiozue bestela azpian duzun sarrera Urumeako Kronikan idatzi duen Jon Altuna Izari.

Superpetoak? Superpoteak?

Super­boterearen kontua bili-bolo dabil Hernanin.

Galde­rak ugarituz doaz: Nondik ote da­tor superbotere hori? Izarre­ta­tik? Ze ondorio ekarriko dizkigu? Soja-esneak eraginik ote du? Kutsakorra ote da? Bileren bidez zabaltzen da? Belarrie­ta­tik sartzen da? Izpi batek zuzenean jotzen zaitu? Non da eda­be majiko hori? Pandemia aipatu dute ahotsik alarmistenek. Osakidetza kezkatzen hasi omen da…

Ni kutsatutakoen artean nago, bai, aitortzen dizuet, baina ez da kaltegarria, zoragarria baizik.  Eta gertaera harrigarrien lekuko izan naiz. Superboterearen ondorio eta eraginak ugariak dira. Asko ezkutukoak, zenbait agerikoak, denak liluragarriak.

Superpoterea, posible ote?Senegaldar saltzaile baten superboterea eta eragin-ko­mer­tziala nabaritu nuen aurreko astean. Zakuko gaiak erakusten hasi orduko, zera esan ge­nion, “denetarik daukagu, ez dugu ezer nahi”… Baina, bat-batean, hark bere superboterea erabili zuen, eta euskara argi eta garbian esan: “nik badaukat zu­en­tzako zerbait”. “Ez, ez dugu ezer behar” nik, “itxaron, itxaron, apurtxo bat” berak, eta ordurako haren superbotereak, harrapatuta, limurtuta, hiru euro balio ez dituen eta bost euroan gustora salduko lukeen zapia erosi nion zortzi euroan.

Horixe da, jaun-andereok, superboterearen eragin komer­tziala… Eta bestelako ze eragin pairatuko ote ditugu hernani­a­rrok? Erotikoa? Sentimentala? Kulturala? Ekonomikoa? So­zi­a­­la? Politikoa? Sexuala? Gas­trono­mikoa? Antropologikoa? Baliatu eta goza dezagun!

Superpoterea, posible ote?

 

Superpoterea, posible ote? bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Loraldia Eskola, euskal kulturaren transmisioa bermatzeko proiektu berritzailea

$
0
0
Loraldia Eskola, euskal kulturaren transmisioa bermatzeko proiektu berritzailea

Loraldia Eskola, euskal kulturaren transmisioa bermatzeko proiektu berritzailea

Haurrek euskal kulturara hurbiltzeko asmoa duen proposamen jantzia da Loraldia Eskola. Loraldia Kultur Elkarteak sortu du, Festibala gizarte osoari helarazteko xedez.

Loraldia Eskola, euskal kulturaren transmisioa bermatzeko proiektu berritzaileaEgitasmo berritzaile hori irailean abiatu zen, ikasturtearekin batera, San Adriango Urretxindorra ikastolarekin eta Deustuko Ikastola eskola publikoarekin elkarlanean: Loraldia Elkarteak unitate didaktiko bat sortu eta, tresna hori baliatuta, sormen-prozesu bat garatzea proposatu zien ikastetxeei. Horretarako, gida didaktiko bat kaleratu du Loraldiak, non, besteak beste, honako hauek azaltzen baitira: edukiak, prozedurak, metodologia eta baliabideak. Sormen-lan hau eskolako curriculumean txertaturik dago jada.

Horrela, bada, 22 astean zehar zenbait diziplina artistiko landu dituzte ikastetxe horietan —literatura, musika, dantza, bertsolaritza…—, arlo bakoitzean aditua den artista baten laguntzarekin. LH5eko eta LH6ko ikasleek hartu dute parte proiektuan, Bilboko 10 eta 11 urteko 106 haurrek, hain zuzen ere. Kultur adierazpen asko bildu dituzte eta, oinarri artistikoa Zuberoako Pastorala bazen ere, XXI. mendeko ikuskizun modernoak egin nahi izan dituzte.

Deustuko Ikastolako ikasleek euskal mitologiari buruzko pastorala prestatu dute: Mar eta Maddi. Urretxindorra Ikastolakoen antzezlanak Eneko Aritza Nafarroako errege-erreginen dinastian lehen izen ezaguna du ardatz. Emaitza gaur, apirilak 5a, antzeztuko dute, Campos Antzokian, 19:00etan, Loraldia Festibalaren programazio barruan.

.

Gida pedagogikoa

Loraldia Kultur Elkarteak sortu du gida pedagogikoa eta bideratu ditu eskolako saioak, ikastetxe bakoitzeko irakasleari laguntza emanez. Izan ere, hezkuntzaren arloan euskarazko kultur aberastasun garaikidea ezagutaraztea bilatzen du Loraldia Eskolak, gaurko kultura eta hezkuntza uztartzen dituzten esperientziak sortuz. Helburua, finean, zera da: gure artean sorkuntzarekiko interesa eta zaletasuna piztea, etorkizuneko balore bilaka dadin.

Gida pedagogikoa, hiru hilabeteko lan mardula izan zen: ideia orokorretik abiatuta, eta lanean ariko zirenen curriculumaren profilari so, saioz saio berezko eduki eta jarduerak sortzen joan ziren, urritik apirila bitarte, astean behin (ordubeteko 22 saio, beraz). Besteak beste, hizkuntza, genero-ikuspegia, kultur aniztasuna, elkartasuna, askatasuna eta errespetua izan dira irizpide, eta, apurka-apurka, lantaldean zein indibidualki, antzeztuz, margotuz eta eztabaidatuz ikasteko eta sortzeko jarduerak antolatzen joan dira.

Loraldia Eskola proiektuaren garapenak Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Azkue Fundazioaren babesa izan du.

Loraldia Eskola, euskal kulturaren transmisioa bermatzeko proiektu berritzailea

Loraldia Eskola, euskal kulturaren transmisioa bermatzeko proiektu berritzailea bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Kolonbian euskaraz, Itzuliari esker

$
0
0
Kolonbian euskaraz, Itzuliari esker

Kolonbian euskaraz, Itzuliari esker

Kolonbian ere, euskararen alde… Euskal Herriko Txirrindulari Itzuliari esker!

RTVC-k, telebista kate kolonbiar publikoak, Itzulia emititzen du aurten egunero-egunero (goizeko 9.30ak inguruan); bost txirrindulari kolonbiar baitira Euskal Herriko errepideetan dabiltzanak lehian: Sergio Luis eta Sebastian Henao (Team Sky), Rigoberto Uran (Cannondale-Drapac Pro Cicling Team), Jhonatan Restrepo (Team Katusha Alpecin) eta Darwin Atapuma (UAE Team Emirates).

“World Tour, txirrindularitzako mailarik goreneko lasterketa da, urteko exigenteenetakoa; goi mailako mendia eta erlojuaren kontrako lehia uztartzen dituena”, dio RTVC-k Itzuliari buruz -baita Espainia iparraldean jokatzen dela-ere-, eta zaleek beraien herrikideak aupatu ditzaten, ikusi berri duzun bideotxoa prestatu dute, euskarazko esaldiak jasotzen dituena.

Sarean irakurri dugun bezala, esaldi horietariko batzuk ez dira guztiz zuzenak baina… bideoa ederra da. Gora Kolonbia!

RTVC-k, telebista kate kolonbiar publikoak, Itzulia emititzen du aurten egunero-egunero (goizeko 9.30ak inguruan); bost txirrindulari kolonbiar baitira Euskal Herriko errepideetan dabiltzanak lehian

Kolonbian euskaraz, Itzuliari esker

Kolonbian euskaraz, Itzuliari esker bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Naffar Hiztegui Orocorra

$
0
0
Naffar Hiztegui Orocorra

Naffar Hiztegui Orocorra –

Naffar Hiztegui Orocorra aurkezten derauçuegu:

>>> NAFFAR HIZTEGUI OROCORRA

Alde batetic, euscal hitzen corpus publico handiena incorporatzen du…

Naffar Hiztegui Orocorra

Eta berce alde batetic, seignalatzen da hitz hauetaric ceinçuc diraden naffarreran onçat emanac, modu simple honetara:

etorri : ethorri

nazional : nacional > national

Berce post batzuetan aiphatu dudan ABDEFGIKLMNOPRTUZ ordenan eçarriac içan dirade sarrerac.

Naffar Hiztegui Orocorra

Naffar Hiztegui Orocorra bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

euskal blogen aldeko manifestua (blogosfera.eus)

$
0
0

euskal blogen aldeko manifestua – blogosfera.eus –

Euskal blogak bultzatu eta hedatzeko helburua du manifestu txiki honek.
Urteak dira blogak abiatu , eta bertan edukiak sortzen ditugula.
Idatzi dugu hontaz eta hartaz. Eztabaidatu dugu. Ezagutu dugu. Ikasten saiatu gara.
Garatu dugu eta sortu dugu. Berritu dugu eta ikertu dugu.
Ondo pasatu dugu. Ez gara haserretu.

Bloga bloga mariñela! euskal blogak bogan…
barearen ostean dator ekaitza
baina ez dira betiko garai onenak

horregatik zurekin dantzatu nahi nuke….
Eta astero blogak irakurri, iruzkindu eta bultzatzeko xedearekin konpromisio hauek hartuko ditugu:

  • Astero blog bat aipatu.
  • Sare sozialetan norberaren zein gustuko ditugun blogak aipatu edo komentatu.
  • Besteen blogean komentarioak egin.
  • Eztabaidak bultzatu, kanpainak animatu, edukiak sortu eta jende berria erakarri.

atsegin ditut

Nik atsegin ditut blog hauek, eta jarraitu ohi ditut. Ezagutzen ditudan hauetatik abiatuko naiz blogak hedatu eta ezagutzera emateko zereginean. Apurka apurka.

euskal blogen aldeko manifestua – blogosfera.eus – sarean.com Jabi Zabalaren blog aitzindaria. Euskaldunon EGUNKARIA itxi zutenan sortu zuen, ordurarte Interneti buruz idatzitako artikuluekin.
Lehen blog pertsonala izan zen euskaraz, eta urteotan gauza interesgarri asko eta asko idatzi ditu. Gaur egun Jabik Bilboko Kafe Antzokia eta Zenbat Gara elkartearen inguruko Internet estrategia guztia kudeatzen du (sareak, sare sozialak, mezua, irudia…). 2000. urtean irratia.com sortu genuen elkarrrekin.

maitego.com Maite Goñi blogari eta irakaslearen gune pertsonala. Aurretik euskaljakintza.com sortu zuen ikasle ezberdinekin, eta sekulako arrakasta izan zuen ikastetxean bezela handik kanpo ere. Gaur egun hezkuntza eta teknologia berrien artean daukagun aditurik onena da. Langilea, nekaezina, komunikatzaile ona eta irribarrea galtzen ez duen laguna da Maite.

iturri.eus Mikel Iturria irundar eibarnauta donostiartuaren bloga da. Badu es bertsioa ere bai. Eta gure edukiak gaztelaniara pasatzen sekulako lana egiten du. Kultur munduan ari da Mikel donostiakulturan eta gauza askori buruz pasioz idazten duen laguna da. Blogarekin temati eta gogotsu jarraitzen duen horietakoa Iturria, eta horregatik arretaz jarraitzen ditugu bere pausuak, bere iritziak, bere planteamenduak. Bloga bloga mariñela! aldarri oihuaren sortzaile, bere oihartzuna urrutira heldu daiteke.

Teknopataren txokoa da teknopata.eus eta Joxe Rojas bere frikiak bizi du. Eta tankera honetako bloga sortu eta egiten aitzindaria da Etxebarriko euskaltzale hau. Topagunean eta Tokikom-en buru belarri, ikerketa eta garapena da bere fuertea, komunikaziotik eta euskaraz. Gailuak, joerak, rollo frikia, euskalgintza eta aurrerapenak, bideoak, umorea… denetarik eta ona aurkituko duzu aspalditik hobetzen eta garatzen ari den blog honetan.

Boligrafo gorria Batez ere kultura. Noizean behin iritzi sendoak botatzen dituen ARGIA aldizkariko kazetaria da Gorka Bereziartua. Eremulauak hartan ezagutu genuen, eta gero kulturan esanguratsua izan de proiektu literarioeren batean ere parte hartu izan du. Zirikatzaileagoa ezagutu dugu, baina bere artikuluek oraindik gauza asko iradokitzen dizkigute. Aldizkariko edo ARGIAko guneko artikuluak eta blogerako beren beregi idatzitakoak uztartzen ditu, maisuki. Kultura interesatzen bazaizu, pentsamendua eta gogoeta sakonak gura badituzu, boli gorriarekin azpimarratuta datoz bere artikuluak.

han eta hemen. Bea Salaberri idazle eta AEKko irakasle beteranoaren bloga. Baionak ez daki liburua ezagutzen duzu? Ba idazle gisa ezagutu aurretik blogean idazten zuen. Bere ikuspegia berezia da, ezberdina, femeninoa agian… baina zorrotza. Umoretsua. Eta oso interesgarria. Uste dut gure artean dagoen blogari onena dela. Iparraldeko neska euskalduna. Ezin beltzago.

laborategia.eus David Martinez bermeotar hackerraren azken bloga. Informatikaria da eta dibulgazioan lan asko egindakoa. Gogoetak gurekin partekatzen ditu, eta copyleft eta software librearen aldeko mezua hedatzen buru belarri ari denetakoa. Euskal blogosfera tresna bere ekarpenetako bat izan zen, eta orain, horren bakarrik gaudenean faltan botatzen dugu. Ea bata bestea aipatzen hasi garen honetan, berak zer dioen, bere iritziak fundamentalak iruditzen zaizkit eta. Euskal blogosferaren aldeko manifestu kolektibo batean, asko aportatuko lukela uste dut.

blog kolektiboak | albisteak | bestelakoak

sustatu aspaldiko erreferentzia da. Aitzindaria. Teknofiloen albistegia. Moderatua. Goienak sortu zuen eta Codesyntaxek kudeatzen du gaur egun.

zuzeu berriagoa da, profesionala. Irekia firma askorentzat. Zarata asko somatzen da iruzkingileen artean, baina garai batzuetan oso jarraitua izan da. Ekipo sendoa dauka atzetik, teknologikoki, kazetaritza ikuspegitik eta enpresa egituratik.

etzi.pm Talaios kooperatibaren komunikazio tresna bat da. Artikulugile ezberdinen partehartzearekin, etorkizunera begiratzen duten piezeak biltzen ditu bere baitan.

berriola naiz plus ataleko informazio biltzailea da. Bateko eta besteko albiste, bideo, bitxikeri eta informazio ezberdina ekartzen du naiz atarira. Euskaldunon artean gauza biralik badago, berriolak bere berri eman duelako ere izango da, besteak beste. Batean eta bestean zer egosten den jakiteko funtsezkoa.

Literatur Emailuak Susa argitaletxearen blog itxurako albistegia da. armiarma.eus proiektuaren baitan, asteroko Emailuan liburu berriak, efemerideak, sarean eskura dauden liburu eta idazleak, ekitaldien agenda eta beste gauza gehiago ere badaude.

Iritziak, komentarioak, proposamen gehiago onartzen ditut. Azken finean feed back apur bat sortzea da helburua. Eta apurka apurka blogosfera euskalduna ezagutzera ematea.

gaztelumendi.eus

euskal blogen aldeko manifestua

euskal blogen aldeko manifestua (blogosfera.eus) bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

WIKIMARATOIA, euskal wikipedia handitzeko topaketa gaur, EHUn

$
0
0

WIKIMARATOIA, euskal wikipedia handitzeko topaketa gaur, EHUn

Gaur, WIKIMARATOIA  Donostiako Carlos Santamariako mediatekan EHU-Wikipedia euskarazko Wikipedia handitzeko topaketa egingo du

Euskal Wikilariek eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkarlanean antolatu duteWIKIMARATOIA, editatoia, Wikipedia handitzeko topaketa; Euskarazko Wikipedia sustatzeko eta unibertsitate mailako testuak Euskarazko Wikipedianugaritzeko helburuarekin. Ezagutza hedatzeko asmoa duten erakundeak izanik, bien arteko elkarlana sustatu nahi du topaketak: Jakintza alor ezberdinetako edukiak euskarazko Wikipedia handitzeko eta hobetzeko erabiliz.

WIKIMARATOIA, euskal wikipedia handitzeko topaketa gaur, EHUnWikipedia lan boluntarioz egindako entziklopedia da, eta boluntarioz osatutako komunitate baten lanari esker da hori posible. Interneteko edozeinerabiltzaileren askotariko ekarpenekin elikatzen da entziklopedia askea, eta, horregatik, jasotako informazioa gainbegiratu, zuzendu eta antolatzeko administratzaileak daude.

Edonor izan daiteke artikugile, eskatzen zaiona da arau batzuk betetzea, gutxienez bete beharreko bi baldintza: euskaraz txukun egitea eta idazten denaz jakitea. Informazio txukuna duten datu baseak bilatu ohi dira, eta horietatik sortzen dira sarrera asko. Bada programa informatiko bat datu base horretatik informazioa hartu eta Wikipediako forma emateko prestatuta dagoena; horrela nahiko erraza da artikuluak sortzea. Hainbat hizkuntzatako Wikipediek egiten dute gauza bera.

Wikipedia-topaketa: Donostiako C.Santamaría Liburutegian, egingo dute apirilak 6an, osteguna, arratsaldeko 15:00tik 19:00ak arte.

Egun hauetan ere Euskal Wikipedia elikatzeko ekimen ezberdin antolatzen ari dira Euskal Herriko Unibertsitatean, beste batzuen artean berriki Medikauntza fakultatean egin dutena.

WIKIMARATOIA, euskal wikipedia handitzeko topaketa gaur, EHUn

WIKIMARATOIA, euskal wikipedia handitzeko topaketa gaur, EHUn bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Aste Santua Igartubeitin

$
0
0

Aste Santua Igartubeitin –

Aste Santua Igartubeitin

Igartubeiti Baserri Museoa zabalik izango da Aste Santuan, apirilak 13tik 17ra biak barne, apirilak 18an, asteartean itxita izango da. Pazko Astean, apirilak 19tik 23ra irekiko ditu ateak. Zabalik izango den egun hauetan ordutegia, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara izango da.

  • Bisita gidatuak ongi etorri mokadutxoarekin.
    11:00 eu 12.30 es 17.00 eu/es
    Bisitak Interpretazio zentrora eta baserrira
  • “Tentagarri gozoak. Artisau gailetak”, tailer didaktikoa apirilak 15ean, 16:30etatik 18:30etara.
    4tik 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendua
    Zure artisau gailetak egin eta dastatu zentzu guztien bitartez bizigarria den eta sentsazioz osatutako esperientzia honetaz. Prezioa: 4,5 euro parte hartzaileko, deskontuak Famili Txartelarekin. Izen-emateak.
Aste Santua Igartubeitin

Aste Santua Igartubeitin bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Viewing all 19860 articles
Browse latest View live


<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>