Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all 20041 articles
Browse latest View live

Simon Bolivarrek euskaraz ikasi izan balu…

$
0
0
Simon Bolivarrek euskaraz ikasi izan balu...

Simon Bolivarrek euskaraz ikasi izan balu…

Nolakoa izango litzateke egungo Venezuela Simon Bolivarrek bere arbasoen hizkuntza egin izan balu? Horixe da ondorengo bideo xelebreak irudikatzen duena: “Gure historiak soinu ezberdina izango luke”.

Catia TVe-k egindako lan bitxia da ikusi berri duzuena. Karakas mendebaldeko auzoa ei da Catia, eta bertako telebista komunitarioa ei dute Catia TVe; ez da makala bertako antzezleek euskaraz egiteko egin duten ahalegina.

Espainiako eskumak deabrutzat duen Venezuelak ez zuen besterik behar, euskaraz hitz egitea baino. Alta, bideoa ikusi ondotik oraindik ere badugu zalantza handi bat. Simon Bolivar-ek XVIII. mendean euskaraz ikasi izan balu, XXI. mendean egingo ote luke euskaraz Iñaki Anasagastik?

Simon Bolivarrek euskaraz ikasi izan balu...

.

* Ikusentzunezkoa Venezuelako Errepublika Bolibariarraren ereserkiarekin ixten da, Victor Gainzaren ahotsean.
Juan Jose Landaetak konposatu zuen himnoak Vicente Saliasen hitzak ditu, eta Mikel Morenok euskaratua dago.

 

Simon Bolivarrek euskaraz ikasi izan balu… bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.


Irudimena hiru dimentsiotan

$
0
0
Irudimena hiru dimentsiotan
Irudimena hiru dimentsiotan

Irudimena hiru dimentsiotanBereziki onak iruditzen zaizkidan iragarki grafiko batzuk aurkitu nituen atzo. Geltokietan edota aldizkarietan agertzen den publizitatea txukuna izan dadin irudimen lan handi bat egin behar da. Baita sarean zein telebistan zabaltzen direnekin ere, baina ikus-entzunezkoek hainbat tresna eskaintzen dituzte: musika, istorio motz bat kontatzeko aukera, mugimendua…

Dena den, iragarki guztiek dauzkate oinarri komunak. Duela urte batzuk, hamarkadak beharbada, produktu bat saldu nahi zigutenean produktu hori ze ona zen esaten ziguten: kotxe honek hau eta bestea dauzka, xaboi hau besteak baina hobea da garbiketarako, arropa hau oso eraginkorra da hotza saihesteko… Egun, hainbat enpresek apustu hori egiten jarraitzen dute, baina moldea eta mezua asko aldatu dira. Orain zoriontasuna eta bizitza hobea saltzen dira: “kotxe honekin gehiago baloratuko zaituzte eta zurekiko desio sexuala piztuko duzu kaleetan zehar”, edota “xaboi honekin lehenago bukatuko duzu garbiketa egiten eta horrela denbora gehiago pasa ahalko duzu familiarekin” (ergo, ez baduzu xaboi hau erosten bere familiarekin denbora gehiago pasa nahi ez duen nazkagarri bat zara).

Tamaina esanguratsu bat daukaten herri edo hirietan kaleak iragarkiz beteta daude, eta hainbeste izanda zaila da batengan arreta jartzea. Horregatik azpimarratu nahi nuke hemen jarri ditudan iragarkien egileek daukaten meritua. Umorea edo ikusgarritasuna lortuta emaitza original eta bakarra lortzen dute. Irribarre bat sortzeko gai den publizitatea da; hortik ikasi, eta irribarre eta zirrara gehiago sortzen dituen propaganda egiten asmatu behar dugu gure herri eta auzoetan. Irudimena hiru dimentsiotan.

Horrelako iragarki gehiago ikusi nahi badituzu, jo www.creativeguerrilamarketing.com helbidera.

Irudimena hiru dimentsiotan

Irudimena hiru dimentsiotan

Irudimena hiru dimentsiotan bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.

Gaztelania = errespetua

$
0
0
Gaztelania = errespetua

Gaztelania = errespetuaGaztelania = errespetua. Nahiko zeresan sortu dute PPko Javier Garciaren adierazpenek. Nafarroako hezkuntzako lan eskaintza publikoari buruzko eztabaidan, euskararekin lortutako kristoren perlak bota ditu; itxuraz, harrituta geratu da legebiltzarkidea sindikatuek euskaraz hitz egin zutelako: “Errespetuagatik, gaztelania erabili beharko zenukete, parlamentari gehienek entzungailuak jarri beharrik izan ez ditzagun”.

Adierazpen horrek sare sozialak aztoratu ditu. Twitterren, ugaritu egin dira #JavierPonteLosCascos traolarekin idatzitako txioak. Jende askok erantzun dio Garciari euskara ikas dezan eskatuz eta, bitartean, entzungailuak erabiltzeko esanez.

Hori gutxi balitz, Garcia nahastu egin zen bere interbentzio hasieran; “atónito” (txundituta) esan beharrean “atónico” esan zuen.

Hemen txio batzuk:

Ahotsaren bideoa:

Gaztelania = errespetua bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.

Dynamo aztia

$
0
0
dynamo
Dynamo aztia

dynamoBetidanik izan dut gustuko ilusionismoa. Begiak zabal-zabalik izaten nituen “magia” ikuskizunetan, eta oraindik ere horrela mantentzen ditut erakustaldi batez gozatzeko aukera izanez gero. Txan Magoa nire inguruko herriren batera inguratzen zenean gorriz biribiltzen nuen zita egutegian; eta Jurgi Magoaren teknika eta maila goreneko antzezlanak ahaztezinak dira, bere trikimailu itzelak eta ikusleari irribarrea eta algara sortzeko daukan gaitasuna bezala.

Beharbada antropologo batek nik baino dezente hobe azaldu ahalko luke, baina gizakiak beti sentitu du zirrara handia azaldu ezin dituen fenomenoekiko. Erlijioa bera horrela sortu zen, galderei erantzunak aurkitu nahian.

Duela gutxi, “Discovery” katea ikusten ari nintzela sekulako aurkikuntza egin nuen. Antartidaren inguruko dokumental bat ikusi ondoren sofatik jaiki nintzen sukaldera joateko, gorputzak infusio bero bat eskatzen baitzidan. Katez aldatu ez nuenez, itzuleran beste programa bat hasia zegoela ikusi nuen: Dynamo aztia. Ordubeteko saioa osorik irentsi nuen, gustura benetan, eta ondoren sarera jo nuen gehiagoren bila.

Steven Frayne da aztiaren izena, eta 1982an jaio zen Ingalaterran. Bere aitonak erakutsi zizkion lehenengo trikimailuak, eta ordutik hona gustatu zaiona egiten aritu da, ilusionismoa. Kuriosoa egin zitzaidan bilatzailean bere izena sartu eta lehenengo emaitzak aurkako kritikak izatea. “Faltsua”, “dena iruzurra da”, eta antzekoak.

Noski faltsua dela! Agerikoa da inor ezin dela ibili uraren gainean, edo airetan hegan atera. Baina ez dakigu nola egiten duen, eta hori da zirrara sortzen diguna, hori da ilusionismoaren gakoa. Programa bera editatzerakoan ere amarru asko txerta daitezke, baina jende aurrean egiten ditu ikuskizunak, eta ikusleen aurpegiei begiratzea besterik ez dago egiten duena berezia dela antzemateko.

Batzuentzat jada ezaguna izango zen azti hau. Hemen lehen aldiz entzun duzuenontzat, bideo bat utziko dut; gustatuz gero jarraitu sarean bila, eta ondo pasa!

 

Dynamo aztia bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.

Fotokazetaritza: MAGNUM eta BO5TOK

$
0
0
image1
MAGNUM eta BO5TOK

fotokazetaritzaGustuko dut fotokazetaritza. Ez dut piperrik ere ulertzen, baina hainbat argazkilariren lana ikusita gozatzeko haina bai. Foto-kazetaritza lan asko oso indartsuak dira. Uneko gatazkak islatzen dituzte, eta askotan ez dira testuinguru erraz batean egiten. Argazkilaria ez dago estudio batean, ez dauzka elementuak kontrolpean; eta hala ere, argazki zoragarriak eskaintzeko gai dira. Testuinguruak izan ditzakeen zailtasunak aintzat hartuta ikaragarrizko balio erantsia daukate irudiek.

Esan dudan bezala, hau ez da kontrolatzen dudan materia, gustukoa dudana baizik; eta gustukoaren bila, bi erreferente nagusi aurkitu eta jarraitu izan ditut azkenaldian: Magnum eta Bo5tok.

Gaiaren inguruan apur bat besterik ez dut irakurri, unibertsitatean bereziki. Garai batean argazkilariek egunkarientzako lan egiten zuten, egunkariaren parte ziren. Gaizki ordainduak, arrisku handiak pasatzera behartuak eta beren lanaren inguruan inongo aitortzarik jaso gabe. 1947an Magnum Photo sortu zuten Robert Capa, Henri Cartier-Bresson, David Seymour “Chim”, Maria Eisner, George Rodger eta Bill eta Rita Vandivertek. Argazkilaritza independentea aldarrikatu eta praktikara eraman zuten. Euren kontura ateratzen zituzten argazkiak eta ondoren egunkariei saldu, arriskuarena ez zen asko aldatuko, noski, eta hortik aurrera (pixkana, pentsatzen dut) fotokazetaritza sona irabazten hasi zen. fotokazetaritzaEgunkarietan jartzen ziren argazkietan argazkilariaren izena agertzea ez da betiko kontua izan. Argazkigintza orokorrean gustatuz gero, eta fotokazetaritza bereziki, web-orria bisitatu eta sare sozialetan jarraitzea gomendatzen dizuet. Estilo eta eskola ezberdinetako argazkilarien lana ikusteko aukera ematen du, bestela ikusiko ez genukeena.

Bestalde, eta etxera begira jarrita, Bo5tok argazkigintza kooperatibarekin egin nuen topo sarean duela gutxi. Argazkilarietako batzuk ezagutzen nituen: Ander Gillenea, Gari Garaialde eta Josu Trueba agertzen dira taldekide bezala. Horretaz gain, Andoni Lubakiren berri ere banuen aurretik, bereziki Sirian egin zuen lanagatik. Nik baino hobe azaltzen dute BO5TOK-eko kideek egiten duten lana:

fotokazetaritzaBOSTOK PHOTO, munduaren ikuskera pertsonal batean oinarrituta kalitatezko irudiak eskaintzen dituen kooperatiba bat da, Euskal Herrian kokatuta dagoena. BOSTOKeko argazkilariek ibilbide luzea egina dute Euskal Herria argazkitara ekartzen, bai gatazka politiko-armatuaren berri ematen, bai eta lurraldeko kultur gai eta tradizio sendoak ere. Munduaren parte diren heinean, atzerrira ere begiratzen dute, kontatzeko istorio garrantzitsuen bila; hala nola nazioarteko gatazka, garatze bidean dauden herrialdeetako eguneroko bizitza eta beste hainbat giza kezka munduaren luze-zabalean. Uneoro bizi dugun garaiaren inguruan duten ikusmoldea erakusten saiatzen dira bertako kideak, horretarako lehen mailako fotokazetaritza eta argazkigintza dokumentalak eskaintzen dituen baliabideak erabiltzen dituztelarik.

Nire ez-ezagutzatik nire moduan dabilenari bi erreferente baliotsu emateazen gaurko asmoa, eta ezjakintasunetik zera esatera ausartu: etxean foto-kazetaritza lan ederra egiten duten profesionalak daudela. Jarraitu itzazue sarean, eta gustuko gauzak ikusiko dituzue!

Fotokazetaritza: MAGNUM eta BO5TOK

Fotokazetaritza: MAGNUM eta BO5TOK bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.

Kirol arroparekin bueltaka…

$
0
0
Kirol arroparekin bueltaka

Kirol arroparekin bueltaka

Kirol arroparekin bueltaka

Ez da zer, da nola

Moda merkatuan lan egiten dugunok ederto dakigu, eta pentsatzen dugu denok dakizuela honen berri. Eta gero, zapatu arratsaldean arno baten bueltan, gaia ateratzerakoan konturatzen naiz ezetz, komunikazio lan handia egiteko dagoela arlo honetan ere.

Arropa sintetikoaren prezio baxuari buruz ez dut hitzegin nahi, baina aipatu beharra dut lotua baitago. Azken hilabete honetan bolo-bolo dabil kirol arropa toxikoen kasua. Ez dakit zuenganaino iritsi den notizia, edo interesik erakutsi duzuen irakurtzen jarraitzeko. Sarri izaten den jarrera errazena hauxe baita: Dena da txarra! Bizitzea da txarra! Eta nik 5 eurotan erosi ahal badut… Beno, badira bizitza estilo ezberdinak, denean bezala.

Kontua da, datorren urteko neguko produktuen azokak orain izan berri direla mundu guztian zehar, Berlingo Ethical Fashion Showa kasu. Eta Munichen egiten da kirol arropetan espezializatutako azoka, ISPO izena duena. Greenpeaceko Detox Outdoor proiektuak zenbait arropa aztertu ditu bertan eta PFC toxikoak aurkitu dituzte hainbat produktutan, oinetakoetatik hasi eta lo zakuetaraino, soilik jaketan aurkitzea espero zenean… 

 

Zergatik kirol arropa eta ez besteak?

Kirol arroparekin bueltaka...Oihalak teknologikoki landu badira, bereziki arlo honetarako izan da. Pisurik gabeko oihalak lortzeko, eroaleak diren oihalak egiteko, bustitzen badira segunduan sekatzeko, mikrokapsulak dituzten oihalak egiteko, argia egiten duten oihalak lortzeko…eta abar. Eta teknologiak aplikatu gura badira oihaletan, oihal hauek sintetikoak behar dute izan. Zergatik? Bada petroleotik sortuak dira, eta hariak gura dituzun tamaina, sendoera, forma eta efektukoak lortu ahal direlako honela. Plastilinarekin jolastea bezalakoa da, gura duzuna egin dezakezu. Horregatik esan nahi dut PFCak kirol arropetan aurkitu dituztela, baina kaleko arropetan ere baditugula .

Fibra naturalak berriz oso zailak dira manipulatzeko, eta naturan dituzten abantaila berdinak besterik ez dituzte oihaletan, eta ez da gutxi! Lihoak adibidez azala zaintzen du! Asun oihalak ere azalerako oso gomendagarriak dira landarearen detox efektua egiten baitu azalean eta abar… Hala, kotoiaren hari bat findu edo gizendu dezakezu fibra gehiago edo gutxiago jarrita. Baina ez inpermeabilizatu, esaterako. Baina lasai, horretarako badugu artilea, iragazgaitza baita naturaz!

 

Ba nik entzun dut moda ekologikoan ere teknologiarekin lantzen direla oihalak

Egia da hori. Baina teknologia aplikatzen da fibra finagoak edo potoloagoak lortzeko. Edo eta oihalaren egitura aldatzeko. Kirolerako arropa naturala egin gura badugu adibidez, hari bat eta beste hariaren arteko espazio zabalagoa utzita oihalaren egituran, arnastu dezan eta honela arinagoa izan dadin pisuan eta ondorioz, gainera, ur eroale bikaina izaki, erraz lehortu eta busti sentsaziorik ez izateko.

Jakina da baita ere arropa naturalari gehiago kostatzen zaiola kolorea mantentzea, bada hori ere teknologikoki landu daiteke tinte ezberdinak probatuta, prozesuak aldatuta. Eta ondorioz zati bat garestiagoak dira, are gehiago ekologikoak badira (honek esan nahi du uzta pertsonalizatua eta luzeagoa izan dela, denbora errespetatu baita,  tinte mota batzuk arabili direla…besteak beste).

 

Munduko arroparik onena

Kultura izango da, irakatsi digutena, ikasi duguna edo gura duzuena. Baina gure gizartean oraindik ere bukaerako efektua edo emaitza da inportantea, bideari erreparatu gabe. Eta ozenki diot, ez dela zer baizik eta nola. Eta hori azpimarratuta besterik ez dugula modua zainduko.

Kirolari profesionalei galdetzen badiegu testigantza, sano esango dute: “arropa hau eramatea ez eramatea bezalakoa da, energia ematen du gainera, badirudi ezer ez duzula soinean eta beti tenperatura berdinean mantentzen du gorputza!”. Eta hori da axola zaigun bakarra. Hori da markaren altxorra. Irabaztea da kontua.

Inori ez zaio burutik pasatzen galdetzea zein substantzia erabili diren horretarako eta horrek izan ditzakeen ondorioak gure azalean. Minbizia eta desoreka hormonala? Eta kasu berean naturara isurita substantziok? 

PFCak pilatu egiten dira, metatu. Gure gorputzean zein ingurugiroan. Ez dira desagertzen. Baina munduko arroparik onena da.

 

Shock egoeran 

The North Facek agiri bat plazaratu zuen aste hasieran, 2020rako PFCak erabat saihestuko dituela esateko (berandutxo ez?). Decathlonek ere PFCak erabiltzen ditu bere Quechua produktuetan, baina ez du informaziorik eman zeinetan eta zein kopurutan… (esan gabe doa lo zakuek jaken material berdina dutela).

 

Bide batez

Greenpeace etxeak martxan jarri du arropa toxikoa merkatutik baztertzeko sinadura bilketa Detox Outdoor proiektuarekin. Modua exigituko badugu, hemen sinatu.

Kirol arroparekin bueltaka. Kirol arroparekin bueltaka

Kirol arroparekin bueltaka… bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.

Urmeneta eta Bermejo (Kukuxumusuren zezenaren adarrak)

$
0
0
Urmeneta eta Bermejo, edo Kukuxumusuren zezenaren adarrak

Urmeneta eta Bermejo, edo Kukuxumusuren zezenaren adarrak

Azaroan eta Twitter bidez, Mikel Urmenetaren txio hau irakurrita, jakin genuen iruindarra eta Kukuxumusu jada ez zeudela batasun berean; hara!

Eta hilabete pare bat geroago, asteon, ezagutu ahal izan dugu zer gertatu den tiserta saltzaileen artean, orain urte bete bat egin zuten Ricardo Bermejo eta Urmenetaren arteko harremanak eztanda egin duenean. Lehenak Kukuxumusuren % 66a erosi zuen 2014an, Urmenetak hasieratik zuen % 33ari eusten zion bitartean.

Mikel Urmenetak Katuki Saguyaki enpresa sortu berri du -Txema Sanz, Belatz, Marko eta Asisko anaia marrazkilari dituena-, eta berau aurkezteko herenegungo prentsaurrekoan argitu du jazotakoa; “Bermejok jostailu berri bat erosi zuen, jolas-arauak ezagutu gabe”.

Egun Bermer & Co. enpresaren buruak gidatzen duen Kukuxumusuk, bere aldetik, “Urmenetak ez zuen ulertu nahi izan enpresa, langileak eta marka bere pertsona baino garrantzitsuagoak direla”, dio aferari buruz hiru hizkuntzatan plazaratu berri duen komunikatuan.

.

Frankismo garaian Iruñeako alkate izandako Migel Jabierren semea eta Asisko artista handiaren anaia, Mikel Urmeneta ondo ezaguna da Euskal Herrian, kasik hiru hamarkadaz Kukuxumusuren aurpegi publikoa izan baita. Bermer & Co. taldeko sortzailea ordea ez genuen orain gutxira arte ezagutzen.

.

Nor da Ricardo Bermejo?

“El Banquete. Expolio y desaparición de la CAN” liburuan ematen da publizistaren berri. 2013an Txalaparta argitaletxeak plazaratua, Alberto Gil, Patxi Zamora eta Aritz Intxusta kazetarien ikerketak Nafarroako Aurrezki Kutxako dirutzaren xahutzea azaleratzen du.

“Goñiri gauzak handikeriaz egitea gustatzen zitzaion -dio “El banquete” lanak, CAN-eko zuzendari izan zen Enrique Goñiri buruz-; eta eginkizun horietarako konfiantzazko lagunez inguratu zen”. Horien artean ei zegoen Bermejo jauna, aurrezki kutxako zuzendariak antolatu ohi zituen luxuzko “lan” bidaietara (Paris, London, Berlin) joateko ohitura ei zuena.

.

Ricardo Bermejo da Nafarroako Aurrezki Kutxari esker aberastu denetako bat

el-banquete-188x300Berari eskatu zitzaion erakundearen itxurarekin zerikusia zuen guztia, memorien ediziotik hasi eta bulegoen apainketetaraino, logotipo eta itxura aldaketa (garestiak) tarteko (…). Lau urtetan hiru bider aldatu zen CAN-en irudi korporatiboa. Eta urte bakarrean, soilik kutxari, 600.000 euroko lanak egin zizkion Bermejoren Bermer enpresak; hogeita lau langile izatera heldu zen. 4,95 milioi euroko etekinak izan zituen, Diario de Noticias-en arabera”.

Pte alderdiko kide izan eta Frankoren kontra borrokatutakoa zen Ricardo Bermejo, klandestinitatean lan subertsiboak zorrotz egindakoa. `Trantsizioa´ deiturikoarekin baina, negozioen mundua ezagutu zuen. Gorraizera joan zen bizitzera, bere lagun Goñi bezala, eta Aurrezki kutxarentzat ez ezik, haren partaidetza zuten beste enpresa batzuentzat ere egin zuen lan, Bodegas Sarria tarteko.

Ikerketa talde honetako laguntzaile estu bati, berarekin izandako elkarrizketa batean, hauxe bota zion: `Izorratu egiten zaituzte nik dirua irabazteak ala?´”.

.

Jakina, 2014an berarekin elkartu zenerako Mikel Urmenetak bazekien hau guztia. Orain Ricardo Bermejo da Kukuxumusuren kide nagusia.

Urmeneta eta Bermejo, edo Kukuxumusuren zezenaren adarrak

Urmeneta eta Bermejo, edo Kukuxumuxuren zezenaren adarrak

Mikel Urmeneta – Katuki Saguyaki – prentsaurrekoa

Urmeneta eta Bermejo (Kukuxumusuren zezenaren adarrak) bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.

-aldarrikatu | +praktikatu

$
0
0
Facebook-euskaraz
Facebook euskaraz

Enpresa pribatuek ez dute euskara baloratzen. Gutxietsia dute. Ez digute kasurik egiten, gure herrian gure hizkuntza erabiltzea aldarrikatzen dugunean.

Baina… euskaltzaleok (edo euskal hiztun soilak), eskura ditugun tresnak euskaratzeaz arduratzen gara? Enpresa pribatu horiei “euskara-eskaera” helarazten diegu?

Zoritxarrez, ez gehiegi.  Euskal hiztunok ez dugu baloratzen, guk geuk, bezero moduan enpresen aurrean dugun potentzialaz. Euskal hiztunen % txikiak egiten du.

Egia da, enpresa askotan ez digutela aurrez aurreko arreta egiten bertako langileek gaitasunik ez dutelako. Beste askotan, guri kosta egiten zaigu euskaraz zuzentzea arrazoi ezberdinengatik (ohitura, lotsa, aurreiritziak, konfiantza, denbora…).

 

Facebook euskarazZeintzuk dira baina, euskaraz konfiguratu ditzakegun tresnak? Bada, telefonoa, posta (Gmail eta Hotmail, adibidez), bankuko txartelak, sistema eragilea ordenagailuan, nabigatzaileak (Firefox), fakturak, sare sozialak (Twitter, Facebook…), eta abar.

Horrelakoak euskaratzearen garrantzia honakoa da:

  • “euskararen eskaera” indartzea. Enpresek metadatuak jasotzen dituzte (internet erabiltzean datu asko sortzen ditugu, hala nola, zein hizkuntza darabilgun). Erabiltzaile kopuru absolutoa eta proportzionalak ondorio asko ditu (itzulpen gehiago egin edo ez, langile euskaldunak kontratatzea, etab).*

Horretaz gain, alde pedagogikoa ere lantzen da:

  • Hiztegia/Esamoldeak barneratzea. Ikusiaren ikusiz, egunero termino asko ikasten ditugu era naturalean.
  • Hizkuntza ohiturak ezartzea.

 

Honen guztiaren harira, beraz, kanpaina zehatz bat jarri genuen abian Facebook-en, Facebok erabiltzaileek beren kontua euskaratu dezaten.

Irudia eta hemengo artxibo hau prestatu genuen, informazio erabilgarriarekin (pausoz pauso nola aldatu eta ikasi beharreko terminoak azalduz) Egin klik hemen.

Pare bat egunetan 140 partekatze izan ziren. Uste genuen baino arrakasta gehiago izan zuen. Baina euskararentzat hori eskasa baino eskasagoa da. Erabiltzaile potentzialak aktibatu behar ditugu.

Hori dela eta, zure laguntza eskatzen dizugu ideia hedatzen laguntzeko. Guk geuk, denok, egin beharra dugu, nork  bestela?

Aldarrikatu bai, praktikatu ere bai!

Facebook-en agertzen den bezala… “Elkarbanatu”!

*Koadrilako lagun batek (Ekainek) Txinan  zebilela, mugikor testatzaile lana lortu zuen (merkatura atera aurretik mugikorrak probatuak izan behar dira). Tira, ba, lagun honek ingeles testatzaileek baino gehiagoko soldata zuen. Izan ere euskal hiztunak Txinan topatzea zailagoa da.
Euskara hizkuntza indartsua balitz, enpresek hemen inbertitu beharko lukete derrigor, itzultzaile, publizista, langile euskaldunak kontratatuz... eta call center-ak ezingo lituzkete atzerrian jarri hainbat multinazionalek gaztelania, frantses, ingeles edo portugeses egiten duten moduan (Finlandia, Suedia, Txekia... edo hizkuntza propioa duten herrietan). Beraz, [euskara indartsua]=[gure ekonomiari bultzada].

 

 

-aldarrikatu | +praktikatu bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.


Gerrialdeak

$
0
0
Nueva-munecas-Barbie-curvas-diferentes_884621876_8463887_667x375
Gerrialdeak

Galtzak izterretan barrena igotzeko zailtasunak dituzunean, kamiseta estuek azalean dunak marrazten dizkizutenean, medikuak zeure pisu egokitik kanpora zaudela gogorarazten dizunean, ohartzen zara urrun zaudela errealitate fikzionatutik. Izan ere, aldaka zabal xamarrek, ipurdi irtenek, edo izter haragitsuek, maiz, ez dute lekurik plastikozko moldeetan.

GerrialdeakOrain gutxi irakurri nuen, modu anitzetako Barbie-ak merkaturatuko dituztela. Zalantzak ditut funtzionatuko ote duten. Ile hori eta figura estilizatudun emakume zuri ustez liluragarriak miretsi ditugu, orraztu ditugu, jantzi eta erantzi ditugu. Ederrak behar zuten izan gisa bereko mutilekin (bikote heterosexualak beti ere) maitemintzeko; fikzioari errealitate oro KENtzeko.

Txiki ginenetik geure gorputzak (errealak) alderatu ditugu monigote ustez benetako (fikziozko) batzuekin. Nerabezaroan aldakak euren bidea egiten hasi eta bakero estuetatik ihes egindako haragi zatiak bistaratu zitzaizkigunean, lanak izan genituen ezkutatzen. Titiak atera aurretik ipurdi masailak handitu eta taila pare bat igotzean, lotsaz estali genituen lehen aldiz, osorik, aulkiak. Tripetako menditxoa bat izatetik bi izatera igarotzean, buruhausteak izan genituen ispiluaren aurrean arnasari eutsi eta saihets-hezurrak bistaratzen. Geure haragiak miresteari utzi genion, plastikozko gorputz bat mimatzeko.

Orain, modu guztietako (edo gehiagotako behintzat) Barbie-ak aukeran edukiko omen ditugu. Dena den, ziurki kosta egingo zaigu geure buruekin hain zorrotz garen honetan, geure tankerako gorputz moldedun panpina aukeratzea. Edertasuna homogeneizatuta egon da betidanik, moldeak eta itxurak aldatu badira ere. Beti da ederra heterogeneitatearen aldeko apustua egitea, nahiz eta, ez dakidan oraindik bestelako edertasun, gorpuzkera, kolore eta tamainak miresteko gai ote garen.

Lodifobiaren gaia mahai gaineratu da azken egunotan zenbait mediotan, eta ez da harritzekoa. Estereotipo oso zurrunetatik kanpora dauden guztiak (hau da, denok) elkar zigortzen dugu maiz: hark hartu berri dituen kiloak, alboko hari kamiseta azpitik ihes egiten dion haragi zatiak eta hirugarren horri atera zaizkion ipurdiak. Haragiak dantzan jartzen ditugun arte, popak saltoka astindu arte, konplexuak bertute bihurtzeko prest azaldu arte, zail izango da geure tankerako plastiko zatiekin jolastea.

Zenbat ederragoak izango ginatekeen geure buruaz seguru azalduko bagina, biluzik ispiluaren aurrean arnasteko gai izango bagina; geure zein ondokoaren haragiak igurzteak, koska egiteak, heltzeak, asko baitu plazeretik.

Barbie-ak errealitatera pixka bat gehiago hurbiltzea ondo egon liteke. Baina geure itxurako norbait maitatu aurretik geu maitatzen ikastea ez dago sobera.

Gerrialdeak

Gerrialdeak bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.

Katalin Antxiarentzat urtarrileko Zuzeuko Gaztea Saria

$
0
0
ZUZEU-gaztea-saria-1
urtarrileko Zuzeuko Gaztea Saria

2015 urtearen hondarretan, eta gazteak euskaraz idaztera kitzikatzeko asmoz, Gaztea Saria aurkeztu zuen ZUZEUK; 150 euro hilabetero, urtarriletik hasita, orainkari horizontalean parte hartzen zuten 30 urte azpiko idazleentzat. Azkue Fundazioaren laguntza duen saria.

Sariketaren lehen hilabete honetan, sei sinadura berri izan ditugu gurean, gehienak estreinakoz, eta hamairu sarrera argitaratu ditugu GAZTEA atalean.

urtarrileko Zuzeuko Gaztea SariaGuzti horien artean, atzo bertan plazaratutako Katalin Antxiaren “Kirol arroparekin bueltaka…” saritzea erabaki dugu. Normalean modari lotutako gaiak lantzen baditu ere, ezohiko gai batekin, edo hobe esanda, gai ezagun bati ikuspuntu berri batetik begiratuta jakin izan duelako Zuzeuko irakurlearen jakinmina piztu eta arreta bereganatzen. Eta hala, ulertu ahal izan dugu azkenaldion kirol arroparekin dabilen kalapitaren oinarrian, hari organiko eta kimikoen arteko talka dagoela.

Zorionak Katalin, zeurea duzu lehenengo Zuzeu Gaztea saria, urtarrilekoa. Jar zaitez gurekin harremanetan 150 euroak eskuratzeko.

Bide batez, esan dezagun, otsaileko Zuzeuko Gaztea Sarian lehiatzeko epea zabaldu dela.

Anima zaitez!

zuzeu.eus-logo2 Azkue-Fundazioa-logo

ZUZEUko GAZTEA SARIA

gaztea

ZUZEUko gaztea saria: hilean 150€ artikulu onenari urtarriletik

Katalin Antxiarentzat urtarrileko Zuzeuko Gaztea Saria bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.

‘Aho bizarrik gabe’, sareko liburuan orain

$
0
0
ABGazala

Aho bizarrik gabeBi urteko zikloan Kultur Mahaiak, Erlok, Sanagustinek, Hitzak eta Uztarriak hamabi solasadi antolatu genituen, puntako jendearekin, eta haien gogoetak bildu ditugu orain.

Oro har bi hilean behin hontaz eta hartaz jende ezagun eta euskaldunarekin solasean aritzeko helburuarekin sortu genuen Aho bizarrik gabe zikloa, 2013an, Azpeitiko Kultur Mahaiak, Erlo Telebistak, Sanagustin kulturguneak, Urola Kostako Hitzak eta Uztarria Komunikazio Taldeak. Pare bat urtean, behintzat, kalitateko eta prestigioko saioak euskaraz antolatzea Azpeitian, horixe zen asmoa. Hamabi lagun etorri ziren Sanagustin kulturgunera, euren gogoetak plazatzera: Martxelo Otamendi, Juan Jose Ibarretxe, Benito Lertxundi, Maddalen Iriarte, Jose Maria Setien, Amets Arzallus, Jesus Egiguren, Jon Sarasua, Edurne Brouard, Fermin Muguruza, Ramon Saizarbitoria eta Gaizka Garitano.

Herriko beste horrenbeste lagunek jarritako gaien bueltan aritu ziren solasean, batez beste ehunen bat lagunen aurrean. Hain zuzen, Mikel Aiestaran, Oihana Elduaien, Pako Aristi, Eider Alkorta, Xabier Euzkitze, Estitxu Elduaien, Enekoitz Esnaola, Josu Azpillaga, Alex Silva, Olatz Prat, Ramon Etxezarreta eta Ander Ugarte aritu ziren gaiak jartzen.

Elkarrizketatuen hausnarketa esanguratsuak orain sareko liburu batean bildu ditugu, saioak ahal den irakurgarrien eskainiz.

Aho bizarrik gabe zikloaren antolatzaileok izandako lankidetzaren balioa ere azpimarratu nahi dugu. Bakoitzaren ezaugarriez baliatuz, solasaldien zabalkude askotariko eta zabala egin genuen. Liburu hau da –hedapena barne–, ahalegin horren beste froga bat.

Eskerrik asko guztioi, eta segi dezagun euskaraz bizitzen.

Zikloaren antolatzaileak: Azpeitiko Kultur Mahaia, Erlo Telebista, Sanagustin kulturgunea, Urola Kostako Hitza, Uztarria Komunikazio Taldea.

Nahi izatera, Erlo Telebistaren bideoetan, saioak osorik.

Aho bizarrik gabe

‘Aho bizarrik gabe’, sareko liburuan orain bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.

Whatsapp, heriotza eta morboa

$
0
0
whatsapp

Whatsapp, heriotza eta morboa

whatsappGaur egun albiste asko eta asko whatsapp bidez iristen zaizkigu. Denok gara whatsapp talde baten edo batzuen parte: koadrilakoa, lanekoa, militantziakoa, duela hamar urteko klasekoa… Beti daude, gaude, oso jende graziosoa horrelako guneetan, tontakeri bat ikusiz gero besteei bidaltzen diena. Batzuetan txantxa onak, beste batzuetan tonto xamarrak, eta noizbehinka oso gustu txarrekoak.

Kontua da bromen generoaz gaindi morboa ere iristen dela whatsappetik; eta asteburu honetan ikusi dudanak eskemak hautsi dizkit.

Lehenik albistearen irudi bat bidali zidaten, estatuko egunkari batekoa. Hala zioen berriak: “pertsona bat hil da Almerian hirugarren pisutik erorita. Giltzak ahaztu zituen etxe barruan eta leihotik sartzen saiatu zen”. Albiste hori Euskal Herrian whatsapp bitartez zabaltzearen arrazoi bakarra morboa dela iruditzen zait. “Hori da hori artaburua”, “baina nola otu zaio hori egitea”, “mozkorra egongo zen”, eta beste ekarpen zerrenda luze bat. Koadrilarekin biltzerakoan elkarri zerbait kontatzeko aukera ematen duena.

Oraingoz ezer berririk ez. Kontua da oraingoan albistea bideoarekin zetorrela. Gizon bat teilatutik soka baten laguntzaz jaisten ari zela ikustean, bizilagun bat grabatzen hasi, eta bere aldamenekoarekin egoeraz hitz egiten hasi zen. Bideo hori guregana iritsi denez, kuadrila osoak ikusi ahal izan dugu .gizon baten heriotza. Nola hasieran ondo heltzen ari zaion sokari, nola ondoren ikusten den indarrak faltan dituela, nola soltatzen duen soka, nola erortzen den… Segundu batzuetako isilunearen ondoren zartako bat entzuteko.

Gehiegi da. Masa hedabideak kritikatzen ditugu, baina gu geu ere ez dakit zer bihurtzen ari garen. Bideo hori ez dut telebistan ikusi, whatsappetik adiskide batek bidalita baizik. Gero, zorionez, eztabaida latza piztu zen gure taldean, eta ondoren parez pare hitz egin genuen gaiaren inguruan.

Azkeneko puntua hedabideak berak jartzen zuen. Albistearekin erlazionatutako berriak hiru hauek ziren:

  • “Bere alaba karta apustu batean jokoan jarri zuelako gizon bat atxilotu dute.”
  • Gizon hau Guinnes liburuan sartu da bere 28 behatzei esker.
  • Beste itsasontzi bat hondoratu da, eta 24 hildako eragin ditu, erdia umeak

Idatzia irakurri baduzue, ulertuko duzuen bezala, ez dut albistearen ez bideoaren loturarik jarriko.

Whatsapp, heriotza eta morboa

 

Whatsapp, heriotza eta morboa bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.

Txio onena (urteko 4. astea)

$
0
0
Txio onena (urteko 4. astea)

Txio onena (urteko 4. astea)

Txio onena (urteko 4. astea)Urteko 4. astera heldu gara jada, eta ohitura dugunez, txio sorta bat atondu dugu gustukoena hauta dezazuen.

Zazpiko sortan, ez da falta Hansel Cerezaren “zubilana” edo Kukuxumusu aferaz -zehazkiago Katuki Saguyaki izenaz- mintzo den txiorik, ezta ETB1, zaborra eta aurki gure artean Angela Davis izango dela-eta atondu dioten afixari erreparatzen dionik ere. Eta gainera, laster Santa Ageda dugula (bere modura) gogorarazten digunen bat; kasu!

Pasa den astekoen artean, Maite Asensio Lozano kazetaria izan dugu txio garailearen egilea, kontzeptu gisa #Ziriburutza proposatzearren.

Ea sorta berri honetatik zein aukeratzen duzuen…

.

Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?

Txio onena (urteko 4. astea)

.

.

Pasa den asteko txio onena

Txio onena (urteko 4. astea) bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.

Zuzeu Gaztea sariak otsailean beste 150 euro ditu zeuretzako

$
0
0
Zuzeu Gaztea sariak otsailean beste 150 euro ditu zeuretzako

Zuzeu Gaztea sariak otsailean beste 150 euro ditu zeuretzako

Dagoeneko martxan dugu otsaileko Zuzeuko Gaztea saria, behin urtarrilekoa Katalin Antxiari emanda, “Kirol arroparekin bueltaka…” artikuluagatik.

Gogoratu gazte, hogeita hamar urte azpikoa bazara eta idaztea atsegin baduzu, 150 euro ditugula hilabetero zeuretzako. Anima zaitez parte hartzera!

.

ARGIBIDEAK

Lehiaketa honen xedea, euskaraz idatzi nahi duten gazteak kitzikatzea da, haien lanak kontsolidatutako hedabide batean argitaratzeaz gain, dirutxo bat irabazteko aukera emanez hilabetero-hilabetero. Gainera, ZUZEUko Erredakzioaren laguntza izango dute euren lanak behar bezala idatzi eta argitaratzeko, etengabeko aholkularitza baten bidez.

.

Baldintzak:

  • Zuzeu Gaztea sariak otsailean beste 150 euro ditu zeuretzakoArtikuluak originalak beharko dute izan, eta inon argitara gabekoak.
  • Artikulua argitaratzen den unean, egileak 30 urte baino gutxiago dituela erakutsi beharko du.
  • Artikulu edo sarrerak ZUZEUn argitaratu beharko ditu egileak, bertan erregistratu eta WordPress editorea erabiliz.
  • Artikulu edo sarrera bakoitza hilabeteko gainerakoekin lehiatuko da, betiere 30 urtez azpikoetan. (Horretarako egileak editorean GAZTEA kategoria markatuko du).
  • Egileak erregistratzean emandandako benetako izen-abizen eta argazkiz sinatuko du.
  • Taldean edo batek baino gehiagok idatzitako lanak ere argitara daitezke,  baina sinatzaile bakarrari emango dio ZUZEUk saria, gero berak behar bezala bana dezan. Nahi bada, artikuluaren amaieran jar daitezke gainerako egileen izenak.
  • Artikulu bakoitzak 300 hitz ukango ditu, gutxienez, eta argazki edo ilustrazioren bat ere beharko du, hau ere gutxienez.
  • Lan guztiek Zuzeuren erabilera baldintzak bete beharko dituzte.
  • Argitaratutako artikuluak , ZUZEUko gainerako guztiak bezalaxe, Creative Commons aitortu lizentziapean geratuko dira.
  • Nahi haina artikulu argitara daiteke.

.

Epai-mahaiak kontutan hartuko ditu:

  • Artikuluaren edukia eta formaren bikaintasuna.
  • Idatzitakoa izan dadila ZUZEUren erabiltzaileen interesekoa eta, ahal den neurrian, eztabaida eragilea.
  • Testu soilaz gain, sareko kontakizun modu berriak erabiltzea ere hartuko da kontutan: argazkiak, multimedia, grafikoak, e.a. Horretarako egileak tresna edo bestelakoen beharrik balu, ZUZEUko erredakzioak bideratuko dizkio.

.

Eta gainera:

  • Zuzeu Gaztea sariak otsailean beste 150 euro ditu zeuretzakoSaria nori dagokion ZUZEUko erredakziokoek erabakiko dute eta hilabete bakoitzaren lehenean jakinaraziko da nor izan den aurreko hilabeteko irabazlea.
  • Saria bat eta bakarra izango da hilabetero, baina epaimahaiak ez ematea ere erabaki lezake, baldin eta argitaratutako lanek behar besteko mailarik ez dutela eskaini irizten badiote. Hala balitz, hilabete horretako diru-saria, hurrengo hilekoari gehituko litzaioke. Eta hala.
  • Argitaratutako artikuluren batek behar besteko kalitaterik ez baleuka, ZUZEUko erredakziokoek kendu ahal izango dute argitaratutako lekutik.
  • Epaimahaiaren erabakia eta araudi hau onartu egin beharko dira parte hartu ahal izateko.

.

Urtarrilaren 1ean hasita, ZUZEU orainkariak Azkue Fundazioaren laguntzaz 150 euroko saria emango dio hilabete bakoitzean artikulu onena argitaratzen duen gazteari, alegia, 30 urtez azpiko egileari.

(Informazio gehiago edo beste zerbait nahi baduzu, idatzi lasai, eta ez ahaztu, hogeita hamarretik gorakoa bazara ere, gustu handiz irakurriko ditugula ZUZEUn zuk zeuk egindako sarrerak).

zuzeu.eus-logo2    Azkue logo

Zuzeu Gaztea sariak otsailean beste 150 euro ditu zeuretzako

Zuzeu Gaztea sariak otsailean beste 150 euro ditu zeuretzako bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.

Mozkortu eta idatzi

$
0
0
Mozkortu eta idatzi

Mozkortu eta idatzi.

Ez bazarete inspiratuta sentitzen, oroitu, in vino veritas. Alkoholak filtroak suntsitzen ditu, ahoan eta gibelean. Dirudienez, zurrutak ikaragarri potentziatzen du idatzi baten kalitatea: kaka zaharra edo harri bitxi hutsa atera daiteke esperimentu horretatik, ez dago erdibideko emaitzarik.

mozkortuHori egitea otu zitzaion Elijah Daniel izeneko gazte estatubatuar bati aurreko astean. Dirudienez, idatzi duena ez da kaka zaharra izango, Amazon atarian salmenten gailurrean kokatu baita plazaratu eta berehala. Beno, beharbada idatzi duena zakurraren putza izan daiteke eta hala eta guztiz ere asko zabaldu, zeren eta gaiak morboa dauka sobera AEBtako edozein biztanlerentzat.

“Greyren 50 itzalak” laiotzean uzten dituen liburuxka idatzi du Danielek. Donald Trump hautagai errepublikanoaren izara arteko pasadizoak kontatzen ditu. Fikzioa omen da. Gizon aberats eta mutil langile baten inguruko afera sexualen ingurukoa da istorioa. Danielek lau ordutan idatzi omen zuen, lau ardo botila edanda.  Prozesua txio hauetan dago laburbilduta, ideia izatetik lau haizetara zabaltzeraino.

Atzo hori entzun nuenean koadrilako afaritik nentorren, elkartean biltzen gara astelehenero. Mozkortuta ez, baina bizi puntua neukan. Iruditu zitzaidan etxean ardo botila bat zabaldu eta Indar Gorriri egin diotenaren inguruan idatzi behar nuela, adibidez. Artikulu bikaina edo tamalgarria izango zen, baina birala seguru.

Baina ondoren, mozkortuta egon arren, ohartu nintzen. Mozal legea. Guardia Zibila eta Polizia Nazionala. Armiarma operazioan euli izan nintekeela. Xake mate operazioaren izenak sona ezberdina duela esaldia ahoskatzen duen pertsonaren arabera, peoiak eta erregeak daudelako. Urquijok beharbada ZUZEU bisitatzen duela egunero gorazarrea usaindu nahian, eta ez dagoela harek gorazarretzat hartzen  duen guztia estaliko lukeen lurrinik.

Hau gaur goizean idatzi dut, dutxa bat hartu eta kafe bero bat edan ondoren. Pfff… Norbareran ekintzak eta ekintza ezak onartu egin behar dira: atzo bataila bat galdu nuen.

Astean zehar dezentetan idazten dut, beraz ez zait komeni zurrutean aritzea ordenagailuaren aurrean jartzen naizen bakoitzean. Nik astean behin edanda idatziko dut, eta zuek astean behin mozkortuta irakurri nazazue.

Ño, ze salomonikoa sentitu naizen.

Mozkortu eta idatzi.

Mozkortu eta idatzi bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.


Espainia, pilota kontuetan eskua sartu nahian

$
0
0
Espainia, pilota kontuetan eskua sartu nahian

Espainia, pilota kontuetan eskua sartu nahian

Espainia, pilota kontuetan eskua sartu nahianEuskal Irratiak, Ipar Euskal Herriko irratien sarearen bitartez ezagutu dugu berria: “Espainiako federazioak ez lukeela gehiago nahi Iparraldeak parte har dezan GRAVNI izeneko txapelketan”. Mikel Larralde, pilota ligako Ipar Euskal Herriko ordezkariaren hitzak dira, Donibane Garazin batzar nagusia egin eta biharamunean.

Mikel Larralderekin elkarrizketa (Euskal Irratiak)

GRAVNI txapelketa herrialdeka jokatzen da sei talderen partaidetzarekin, Hego Euskal Herriko lau herrialdeek talde bana dute, Ipar Euskal Herriak bat eta Espainiako Errioxak beste bat. Trinketean eta ezker paretan jokatzen da hainbat modalitatean (mutilen zesta-punta, nesken frontenisa…), eta esku-pilotak izan ohi du partaidetzarik handiena.

“Frantziako Pilota Federazioko lehendakariaren bitartez jakin dugu berria -jarraitzen du Larraldek-; Epainiakoak idatzi ziola esanez ez zuela gehiago onartuko Ipar Euskal Herriak Espainiako lurretan jokatzea”. Orain arte, txapelketan parte hartu duten hiru urteetan, ez omen da trabarik izan, eta Madriletik datorren erabakia politikoa dela uste dute.  Alta, garbi dute txapelketan parte hartzen jarraituko dutela; “kirola egiten, pilotan, gure herrian, Euskal Herrian eta euskaldunen artean”.

.

Pilotaren alde

Mikel Larralde ez ezik, Eukadiko Pilota Federakundeko lehendakari Patxi Jauregi ere elkarrizketatu du Euskal Irratiak; garbi mintzatu da.

“Galdera nagusia da nor den García Angulo [Espainiako Federazioko presidentea] Ipar Euskal Herriari jokatzea debekatzeko”, adierazi du Jauregik, Espainia aldetik datozen esku-sartze ahaleginekin harriturik.

“Guk argi utzi dugu ez dugula denbora alferrik galtzeko pilotaren alde ez dagoen jendearekin”, jarraitu du Jauregik. “Harreman estua dugu Nafarroa eta Errioxakoekin, García Angulo izan ezik pilotaren alde gabiltza guztiok, eta gauzak mahai gainean jarrita ez da inolako arazorik egongo kontua bideratzeko. Ipar Euskal Herriak parte hartzen segitzeko ez da arazorik izango; aurrera jarraituko dugu”.

Espainia, pilota kontuetan eskua sartu nahian

Espainia, pilota kontuetan eskua sartu nahian bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.

Zenbat kolore ñabardura zenbatu ditzakezu?

$
0
0
Zenbat kolore

Zenbat kolore ñabardura zenbatu ditzakezu?

Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak euskaraz argitaratzen duen hedabide digitala da Zientzia Kaiera. Bertatik jaso dugu Luis Pastorren “Hizkuntza koloretan” artikuluaren lagin hau. Euskal Filologian lizentziatu, doktoregaia da egun Pastor, eta psikolinguistika du ikerlerro Gogo Elebiduna ikerketa-taldean.

Hizkuntza koloretan

Internetetik zehar askok ikusiko zenuten hurrengo irudia, bertan zenbat kolore ikusten diren galdetzen delarik. Zuk zenbat ikusten dituzu? Batzuek esango duzue 20 kolore daudela, banaka batzuek berriz, 39 ikusiko dituzue; gainerakoek 32 kolore bereiziko dituzue. Egia esan, 39 kolore desberdin agertzen dira irudian.

Zenbat kolore

Zenbat kolore-ñabardura zenbatu ditzakezu? (DervalResearch)

.

Kolore-froga hau neuromarketinean adituan den Diana Derval irakasleak garatu du. Haren arabera norberak begian dituen kono-banaketaren ondorio dira ikusi eta zenbatu ditzakegun koloreak. Kono hauek begietan dauden zelula espezializatuak dira eta bakoitza sentibera da oinarrizko kolore batekiko (gorria, berdea eta urdina); hau da, kolore-hartzaileak dira kono horiek. Beraz, 20 kolore baino gutxiago ikusten badituzu, bikromatikoa zara, bi kono bakarrik baitituzu; berriz, 20-32 kolore bitartean ikusten badituzu, trikromatikoa zara, hiru kono desberdin dituzulako; eta azkenik, gai bazara 33-39 kolore tartea ikusteko, zorionak, lau kono mota baitituzu begietan.

Zenbat koloreBaina ikus dezagun koloreen mundu hau hizkuntzaren ikuspegitik. Hala, aurreko galdera berridatzi egin behar da: Zenbat kolore izenda ditzakezu? Seguru emakumeak gai izango direla gizonak baino kolore gehiago izendatzeko. Israel Abramov psikologoaren ikerketa baten arabera, emakumeek hobeto antzematen baitituzte kolore-tonuak gizonek baino. Baina emakumeen kolore-gaitasun hori alde batera utzita, hiztun batzuek kolore gutxiago izendatuko dituzte beste hiztunekin konparatuta. Kolore-izenak ez datoz bat ere hizkuntza desberdinetan eta hiztunek kolore desberdin izendatuko dituzte. Adibidez, Groenlandiako inuit batek gorria, berdea eta horia bakarrik izendatuko lituzke hasierako argazkian; euskaldun batek, berriz, hiru horietaz gain urdina, marroia, purpura, arrosa, laranja, grisa, eta beste hainbat ere izendatuko lituzke. Hau ikusita, askok uste dute hizkuntzak ezartzen dituela mugak kolore-espektroan.

Kolore-ñabarduren bereizketa emakume-gizonetan

.

 “Hizkuntzaren mugak dira nire munduaren mugak” zioen Wittgensteinek

XX. mendearen erdialdean hainbat hizkuntzalarik defendatu zuten hizkuntzak gure pentsamendua moldatzen zuela; edo beste modu batean esanda, hizkuntzek baldintzatu egiten dutela hiztunen pentsaera eta mundu-ikuskera. Hizkuntzalaritzan ideia horri Sapir-Whorf hipotesia deritzo, Edwar Sapir eta Benjamin Lee Whorf hizkuntzalarien omenez. Askok agian ezagutuko dute hipotesi hau azaltzeko erabili ohi den adibidea: eskimalek 100 hitz desberdin dituzte elurrerako, ingelesek ordea bat bakarrik. Laura Martinen (1986) aburuz ordea, eskimalek bi hitz baizik ez dituzte elurrerako: qanik (airean dagoen elurra) eta aput (lurrean dagoen elurra). 1990.eko hamarkadan hipotesi honek galdu egin zuen ospea hizkuntzalari eta psikologoen artean, baina azkenengo urteetan badirudi mugimendu neo-whorfiano bat berpiztu dela psikohizkuntzalaritzan. Kolorearen pertzepzioa ikertu izan da Sapir-Whorf hipotesia frogatzeko, eta azken urteetako ikerketek erakutsi dute hizkuntzak eragina duela koloreen pertzepzioan.

Kay eta Kemptonek (1984) ingeles eta tarahumararen (Mexiko iparraldeko hizkuntza baten) hiztunen urdin eta berde koloreen pertzepzioa aztertu zuten. Ingelesez kolore biak izen desberdinekin esaten dira (blue eta green, hurrenez hurren), baina tarahumara hizkuntzan siyóname hitza baizik ez da erabiltzen; beraz, ez dago hizkuntza horretan bi koloreen arteko desberdintasun lexikorik. Esperimentuan, partaideak mahai baten aurrean esertzen ziren eta mahaiaren gainean hiru fitxa ikusten zituzten: haietako bi antzeko kolorekoak ziren (adibidez, urdina eta urdinxka) eta hirugarrenak kolore desberdinekoa (adibidez, berdea). Ikertzaileek eskatzen zien partaideei aukeratzeko hiru fitxetatik zein zen kolore desberdinekoa. Emaitzek erakutsi zuten ingeles hiztunek oso ondo bereizten zituztela urdina eta berdea; tarahumarako hiztunek, berriz, ez zuten horrelakorik egiten.

(…)

Laburbilduz, ikerketa hauek erakusten dute modu batean hizkuntzek eragin egiten diotela koloreen pertzepzioari. Hala ere, Pinker ez dator bat ondorio honekin:

“Gizaki guztiek paleta berdinez margotzen dituzte hautematen dituzten munduak, eta horrek baldintzatu egiten ditu koloreak izendatzeko erabiltzen dituzten hiztegiak. […] Eta, hizkuntzak beren kolore-hitzei buruz bat ez datozenean, berriz, aurrez iragartzeko modukoa da bat ez etortze hori, eta ez balizko hitz-sortzaile baten apeta idiosinkratikoen araberakoa. [Labur esanda], koloreak nola ikusten ditugun, hala ikasiko ditugu haientzako hitzak ere, eta ez alderantziz.” (Pinker, 2010:63-64).

Era berean, ez da egia artikulu horiek euskarri bat ematen diotela Sapir-Whorf hipotesiari. Izan ere, hizkuntza hitzak baino zerbait gehiago baita. Hitzak hiztunok gure inguruan dagoen errealitatea deskribatzeko sortutako kategoriak dira:

“Errealitatea osatzen duten oinarrizko kategoriak ez daude munduan; aitzitik, norberaren kulturak erazten ditu. Pentsaera eta hizkuntza gauza bera direla pentsatzea zentzugabekeria konbentzionaltzat jo genezakeenaren adibide bat da. […] Pentsamenduak hitzen mendean badira, nola sor liteke inoiz hitz berririk? Nola ikas lezake haur batek hitz bat? Nola liteke hizkuntza batetik besterako itzulpena egin ahal izatea?”. (Pinker, 2010:58)

IRAKURRI ARTIKULU OSOA

Zenbat kolore ñabardura zenbatu ditzakezu?

Zenbat kolore ñabardura zenbatu ditzakezu? bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.

Txikiak handitzeko sinadura bilketa

$
0
0
Txikiak handitzeko sinadura bilketa

Txikiak handitzeko sinadura bilketa

Txikiak handitzeko sinadura bilketa

Nafarroa Oinez proiektuaren barruan, munduko hizkuntza gutxituen handitasuna aldarrikatu eta haien arteko zubiak eraikitzen dituen ekimena da Txikiak handi.

Euskararen eta euskal kulturaren aldarrikapenetik abiatuta, hizkuntza anitzen munduratzea eta hizkuntza guztienganako errespetua aldarrikatzen ditu. Horretarako, manifestu bat osatu eta munduko hainbat tokitan zehar zabaldu zuten, hizkuntza gutxituen normalizazioaren alde pertsona zein erakundeen atxikimendua lortzeko.

Lodosako eta Vianako ikastolen artean antolatuko dute aurten Nafarroa Oinez, eta eurak izango dira Txikiak Handi proiektuaren ardura hartuko dutenak. “Ilusio handiz” ekin diote antolatzaileek hizkuntza gutxituen aldarrikapenak mugez gain zabaltzeari.

Berritasun bezala, aurten Korsikarrak batuko dira proiektura euren hizkuntza gutxituaren defentsan. Bestalde, urteetan zehar osatutako sarearen ondorioz, hainbat hizkuntza gutxiturekin daude harremanetan, esaterako, Aragoiera, Aymara, Bretoiera, Català eta Galesa.

Ekimena sinatzeko hemen.

Txikiak handitzeko sinadura bilketa bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.

Beti-bezperako koplak (Lujanbiok Faktorian)

$
0
0
santa-ageda-bezpera

MaialenLujanbio_foto300x168Beti bezperako koplak (Lujanbiok Faktorian)

Etzi da Santa Ageda, eta “Beti-bezperako koplak” eman ditu Maialen Lujanbiok gaur Euskadi Irratiko Faktorian (klikatu entzuteko), azpitik Xabi Erkiziak jasotako makil-hotsak lagun dituela.

.

Beti bezperako koplak (Lujanbiok Faktorian)Santa Ageda eguna,
beti bezpera duguna.
Ohitura batzuei ez zaie inoiz
iristen biharamuna.

Ezetza jaso zuen arrak,
gizonak, jainko lurtarrak.
Eta Ageda gure martiriari
moztu zizkion bularrak.

Aterik ate kantari gatoz,
makil eta ahots ozen gu.
Etxe honetako nagusi jaunak
etxeko andrea jotzen du.

Kolpe eta kolpe aldaba,
hotsa mututuz ahal bada.
Baserri honetako osaba zaharrak
erabiltzen du alaba.

Kalean jator zeharo,
etxean dena birao.
Senar onaren labanak zeuzkan
odol gorrizko bi aho.

Leihotik bota du haurra,
kolpez hausten da intxaurra.
Boterea ez da hainbeste aldatu
hogei mendetatik gaurra.

Aurrera goaz dena aldatzen da,
denbora pasa heinean.
Dena aldatzen da aldatzen ez den
oinarri baten gainean.

Beste zulo bat kiroldegian,
aldagela ohi den gizondegian.
Zulo bat berriz kiroldegian,
aldagela bat den andrategian.
Begi nini bat zulo erdian,
iltze zorrotz baten punta begian.

Labana zorrotz aortan,
garrasi min bat ahotan.
Zuhaitzak gizon bihurtzen dira
pasadizo itzal horretan.

Talde erasoan hiena,
pizti bakarrak nahiena.
Territorioa markatu nahia
Coloniako haiena.

Kalashnikov, bonba, makil,
bizitza merkeegi dabil.
Gerran gizonak hiltzen dituzte
andreak bortxatu eta hil.

Atseden bat eskopetak,
botak kendu eta apretak.
Neska gazte bat mereziko du
gudariaren apetak.

Adios orain esaten diot,
Santa honekin batean.
Beti bezperan bizi gaitezen
zorionez eta bakean.

.

 

* Irudia: Bertol Arrietaren argazki batetik.

Beti bezperako koplak (Lujanbiok Faktorian)

Beti-bezperako koplak (Lujanbiok Faktorian) bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.

Naziak, sionistak eta txanpon bat

$
0
0

Naziak, sionistak eta txanpon bat

Mohammed Suleiman, Ammar Souf, Tamer Souf, Ali Shamlawi eta Mohammed Kleib palestinarrak dira, 16 eta 17 urte artekoak. 13 eta 14 urte bitarte zeuzkatenean sartu zituzten kartzelan, 20 delitu baino gehiago leporatuta. Familiek 136$ ordaindu behar dituzte hilero bakoitzarengatik, estatuak ziegaren alokairua kobratzen baitie.

Inguruko lurrak okupatzen zituen kolono sionista bat autoan zihoan bere bi urteko alabarekin. Palestinar batzuk bere kotxeari harrika ekin zioten, eta kolonoak aurretik eraman nahi izan zituen. Maniobra ez zuen ondo kalkulatu, baina, eta istripu bat izan zuten. Handik hilabete batzuetara Adelle Biton, bi urteko haurra, ospitalean hil zen. Ikerketa batzuen arabera pneumoniak jota hil zen neskatoa, epaitegiek istripuarekin lotzen duten arren.

Ez dago gazteak bertan kokatzen dituen testigantzarik. Atxilotutakoan torturatu egin zituzten gazteak, eta aitormen faltsu bat sinatu behar izan zuten. Ezaguna egiten zaigu, ezta?

Mahai gainean jarri berri dudan kasu hau zer da ba? Itsasoan tanta bat ez besterik. Benetan diot, eta egunerokotasunak garbi uzten digu: Israel munduan dagoen gauza okerrena da. Ez dute parekorik. Euskalduna naiz, baita sahararra ere. Bizilagun txarra egokituz gero, bera da munduko petralena, besterik ezagutzen ez dugulako; eta ahala eta guztiz ere, ez espainiar ez marokoar estatua ez dira Israelen mailara iristen.

Baina zer da Israel? Sekula ez dut oso ondo ulertu zer dela eta hitz egiten den “herri juduaz”. Ez dago “herri kristaurik”, “herri islamiarrik” edota “herri budistarik”. Budistak Nepalekoak, Indiakoak edo Tibetekoak izan daitezke; musulmanak Indonesiakoak edo Eskoziakoak, kristauak bezala. “Herri judua” kontzeptuari usain politikoa dario, eta ardatza sionismoa da.

naziakJudutarrek beti hitz egin dute “agindutako lurrera” itzultzeko asmoaz, baina kontzeptu edo nahi erlijioso bat zen beste ezer baino gehiago. XIX.mendean, ordea, nazionalismoa ez zen gurera soilik iritsi, eta judutar gutxi batzuk dotrina politiko berri bat eraiki eta zabaltzen hasi ziren: sionismoa. Hau da, “herri judua existitzen da, beste kultura batzuekin bizikidetzan egotea ezinezkoa da eta estatu hebrearra behar dugu, Israel, Palestinan kokatuko dena“. Sionismoa ideologia politiko bat da, Israelen sorrera ahalbidetu duena; judutarra izatea beste gauza bat da, aldameneko irudiak agerian uzten duen bezala.

Sionistak bitarteko eta erraztasun asko jartzen hasi ziren judutarrak hara bideratzeko, baita orduan kontrola zeukan otomandar inperioak ere. Kontua da Europan bizi ziren judu askorentzat ideia hura astakeria bat zela. Errusiarrak eta juduak, poloniarrak eta juduak, alemaniarrak eta juduak sentitzen ziren, ez juduak bakarrik. Gehienek ez zeukaten beren etxeak eta bizitzak alde batera uzteko asmorik eurena ez zen lurralde urrun batera joateko.

Baina 30eko hamarkada iritsi zen. Alemania naziak hainbat buruhauste ekonomiko zituen, eta horren harira adostu zen nazien eta sionisten arteko akordio ekonomikoa: Haavara. Judutarrei emigratzeko erraztasunak eskaini zizkien estatu naziak, baina kondizioa Palestinara emigratzea zen. Judutar aberatsenek zerga bat ordaindu behar zuten, eta gainontzekoek euren jabetzen zati handiena atzean utzi behar zuten; hori zen naziek jasotzen zuten ordaina. Alemaniatik Palestinara joaten ziren juduak svastika zeukaten itsasontzietan iristen omen ziren. Estatu naziaren izenean akordio hau negoziatzen Eichmann egon zen, ondoren Israelen egin zioten epaiketan frogatu zen bezala. Eichmann, “Mr.Holocaust” bezala ere ezaguna.

Sionistek ghettoak kontrolpean zeuzkaten taldeak maneiatzen  zituzten, Judenrat izenekoak: kudeaketa zeraman kontseilua alde batetik, eta nazien zein sionisten aginduak betetzen zituzten polizia indar zipaioak bestetik. Judenrat kontseiluan nor deportatu eta nor ez erabakitzen zen, noren inguruan zer informazio pasa naziei, nola antolatu ghettoetako jendea… Sionismoak bere dotrina politikoa bertan zabaldu zuen, eta men egiten ez zutenak (judutar sozialista edota komunistak, esaterako), zerrendan lehenak izaten ziren, Palestinara beharrean kontzentrazio eremu batera eramango zituzten trenetara igotzeko.

Nazien eta sionisten arteko elkarlan estuak beste elementu historiko interesgarri bat utzi zuen. Txanpon bat. Palestinarrak datu historiko hau tresna politiko bezala erabili izan dute, sionismoa eta nazismoa txanpon beraren bi aupegiak direla esateko. EIN NAZI FÄHRT NACH PALÄSTINA (Nazi batek Palestinara bidaiatzen du), UND ERZÄHLT DAVON IM ANGRIFF (eta Angriff-en kontatzen dizue). Angriff Goebbelsen egunkaria zen. 

Nazismoa eta sionismoak antagonikoak dirudite, baina eskutik helduta egon ziren baita milioika judu labeetan erre zituztenean ere. Orain sionismoa eta muturreko islamismoa elkarrekiko antipodetan daudela esan daiteke, hedabideek erakusten diguten jokoa aintzat hartuz gero.

Edozein azterketa politiko egiterako garaian, galdera garrantzitsuena hau omen da: “Beno, eta honek nori egiten dio mesede?” Muturreko islamismoak gerra egin zion Sadam Husseini, gerra egiten dio kurduei, Hezbollari eta Siriako Baath alderdikoen ingurukoei. Zabaltzen dituzten bideoetan behin baino gehiagotan mehatxatzen dute Europa, eta denok dakigun bezala, ez dira mehatxu hutsean geratu.

Israelek ez du muturreko islamismoaren eraso bakar bat pairatu; eta hori gutxi balitz, islamismo erradikala inguruan dituen etsai guztiei gerra egiten ari da.

Naziak, sionistak eta txanpon bat

Naziak, sionistak eta txanpon bat bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.

Viewing all 20041 articles
Browse latest View live


<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>