Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all 20014 articles
Browse latest View live

“Bakeaz hitz egitea nahikoa da PKKko jarraitzailea zarela leporatzeko”

$
0
0
Bakeaz hitz egitea nahikoa da PKKko jarraitzailea zarela leporatzeko
Bakeaz hitz egitea nahikoa da PKKko jarraitzailea zarela leporatzeko

Cumhuriyet egunkariko kazetaria da Pinar Ögünç, eta Radikal aldizkarian ere ibili da. Kurdistango gaietan espezializatu da, eta hango berri eman du gerra egoeran dauden hirietatik. AKPren gobernuaren autoritarismoaren oposizio mediatikoaren erpinetakoa da Cumhuriyet. Oihartzuna ematen die giza eskubideen urraketei, eta horretan diharduten elkarteei. Horregatik dauzka bere bi zuzendariak bizi osorako espetxe zigorra jasotzeko atarian. Kurdistanen eta Sirian Turkiako armadak zein inteligentzia zerbitzuek duten paperak zabalkundea izan du egunkariko orrietan. Posta elektroniko bidez erantzun ditu galderak.
Bakeaz hitz egitea nahikoa da PKKko jarraitzailea zarela leporatzeko

(argazkia: Muhsin Akgün)

Bi urteko su-etena eta gero Ipar Kurdistanen, indarkeria itzuli da bi aldeetatik. Nola sortu da egoera hau eta nork ateratzen du onurarik?

Gatazka konpontzeko prozesuan bi aldeko mahaia osatu da. Elkar fio ez direnen bilera, eta helburu desberdinak dituztenena. Bake prozesua deiturikoaren hasieratik bi aldeek ez zuten bat egin “bakea” zer zen adosterako orduan. Gobernuak bazekien hori, baita kurduek ere. Azkenean, ez ziren negoziazio deitu daitekeen helmuga batera heldu ere egin. Sirian eta Ekialde Hurbilean gertatzen ari zenak eta AKPren gobernu asmoek, prozesua goma elastiko bihurtu zuten. Gobernuak ez zituen bere konpromisoak bete, eta tentsioa areagotu zen. Edozerk tenk egin zezakeen goma zabal hori. Ez dago erabat argi nork apurtu zuen. Nork atera duen onurarik? Kurduek urteetan berdina nahi izan dute: bake duina Turkiako kurduentzako estatus legal batekin. AKPk, aldiz, beste helburu batzuk ditu, eta Turkian bertan zein nazioartean onura ateratzeko abagunea ikusi dute. Guztiok dakigu nola erabili zuen [Kurdistanen indarkeria egoera] azaroko hauteskundeetarako. Tamalez, ondo funtzionatu zion [hauteskundeak irabazi zituen eta emaitzak hobetu].

Nola deskribatuko zenuke Kurdistango egungo egoera?

Gerra da. Oinarrizko giza eskubideak, osasuna, mugitzeko eskubidea, hezkuntza, bizitzeko eskubidea ere bertan behera utzi dituzte. Milaka dira etxetik ihes egin dutenak, odolustuta hiltzen da jendea kalean anbulantziei ez zaielako laguntzeko baimenik ematen. Gorpuak kaleetan geratzen dira eta senideek ere ez dute lurperatzeko eskubidea. Gerra irudiak dira, bene-benetakoak.

Epe motzean su-etena berreraikitzeko aukerarik ikusten duzu?

Ez, epe motzera begira ez naiz baikorra.

Zeintzuk dira zure ustez Ipar Kurdistanen bake iraunkorra lortzeko gakoak?

Kurduek zera diote: “bake duina lege estatusarekin”. Honek ez du Turkia erdibitzen batzuk duten obsesioa gorabehera… Arazoa da kurduek ikusi dutela 1990eko hamarkadan baino are basatiagoa izan daitekeela Ankarako gobernua. Horrek aldartea aldatu ahal die. Turkiarekin elkarrekin bizitzeko desioa gero eta txikiagoa da; hori ez da inolako sorpresa.

Zein eragin du Kurdistango egoeran, ISIS-ek Istanbulen zartatutako bonbak edo Siriako gerrak?

Siria arazo honen erdi-erdian kokatu da. AKPren gobernuak nahiago du ISISen bizilaguna izan eta ez egitura duen Ekialdeko Kurdistan-Rojava. ISISen aukako borroka beti etsai guztien aurkako operazio gisa ikusten du Turkiak: ISIS, PKK, PYD… Rojavako ereduak [Abdullah] Öcalanen ildo politikoa jarraitzen du. Argi dugu Erdoganek ereduren bat aukeratuko badu, hori Hego Kurdistanen [Masoud] Barzanik duena izango dela. Hau da gatazkaren muina.

Nork galarazi dezake Erdoganek bide autoritarioari jarraitzea?

AKPko hautesleek. Konturatuko balira Turkia gizarte hondamendira daramatela, gauzak aldatuko lirateke. Bake prozesua martxan zegoenean norbaitek bide hori kritikatzen bazuen, AKPko militante batzuek, hedabideek eta intelektualek bakea eragoztea egozten zieten, edo haurrak hiltzea nahiago zuten galdetu. Erdogan prozesuaren atzean zegoen bitartean, denak ziren aingeru bakezaleak. Beranduago, bat batean, jende hau guztia armadako komandanteen gisan hasi da hizketan. Gaur egun, bakeaz hitz egitea nahikoa da PKKko jarraitzailea zarela leporatzeko. Sinesgaitza da. “Ez duzue bakerik nahi?”, galdetu behar genieke. Erantzun baiezkoa bada, jakin behar lukete hau ez dela bidea. Historiak erakutsi du.

Cumhuriyet-eko bi kazetari espetxean daude. Nola jarraitu lanean mehatxu hauek gainean izanda?

Inor ez da aske sentitzen, baina egoera horri aurre egiten diotenak ez dira asko. Sententziak espioitza leporatu die Cumhuriyet-eko kazetariei. Noiztik espiek informazioa milaka lagunentzako argitaratzen dute egunkarian? Bizi osoko zigorra oinarritzeko froga bakarra argitaratutako artikuluak eta zutabeak dira, ez dago besterik.

Hrant Dink kazetaria orain 9 urte hil zuten. Asko dira atxilotuak orain. Arriskutsua da kazetari lana Turkian?

Arriskutsua izan da beti, baina denbora pasa ahala, are gehiago. Nabarmendu behar dira hiri kurduetako gatazka guneetan lanean ari diren kazetariak. Arrazoirik gabe atxilotu dituzte, indarkeria psikologikoa eta fisikoa pairatu dute, zaurituak eta tirokatuak izan dira haien lana egiteagatik.

Bakeaz hitz egitea nahikoa da PKKko jarraitzailea zarela leporatzeko

“Bakeaz hitz egitea nahikoa da PKKko jarraitzailea zarela leporatzeko” bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.


Lore Jokoak, Loraldian

$
0
0
Lore-Jokoak
Lore Jokoak, Loraldian

LLore Jokoakore Jokoak Loraldi bihurtu zituzten, Euskal kulturaren topaleku eta erakusleiho izateko asmoz. Aurten, apirilaren 9tik 25ra ospatuko da Bilbon, eta 50 artistak baino gehiagok hartuko du parte. Besteak beste, Anari, Beira eta Enkore taldeetaz gozatzeko aukera egongo da.

Antolatzaileen arabera, euskal kulturaren adierazpen guztien topaketa izango da festibala: musika, dantza, teatroa, literatura, bertsolaritza, arte plastikoak, bidaiak….

Lore Jokoetan du jatorria Loraldia festibalak. XIX. mendearen erdialdean Anton Abbadia kulturgileak abian jarri zituen Iparraldean euskarari prestigioa emateko xedearekin eta egun, euskal kultura sustatzeko jaialdi bihurtu da.

‘Bidador’ pastoralak emango dio hasiera 2016 urteko edizioari otsailaren 9an. Duguna Dantza Taldea, Zaldiko Maldiko, Euskaldunon Biltoki eta Karrikiri Elkartea dira ikuskizunaren antolatzaileak, eta 80 lagun inguru ariko dira arizale, kantari, dantzari, musikari eta gainerako parte-hartzaileen artean.

Jarraian Bideoa ikusgai:

Lore Jokoak, Loraldian bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.

Bulegoko Historialari Hauek (Urmenetaren Biografiaz, Bigarren Aldiz)

$
0
0
Bulegoko Historialari Hauek (Urmenetaren Biografiaz, Bigarren Aldiz)

Bulegoko Historialari Hauek (Urmenetaren Biografiaz, Bigarren Aldiz)

Bulegoko Historialari Hauek (Urmenetaren Biografiaz, Bigarren Aldiz)

I

Josu Chuecaren Gurs. El campo vasco liburuko 236. orrialdean Antonio Puncel Menan, sortzez Caparrosokoa, ageri da zelai hartan izan zirenen zerrenda luzean. Bigarren deitura gaizki dago: ez da Menan, Menaut baizik. Eta hori badakit, Antonio Puncel gure aitatxiren anaia zelako, gure osaba zaharra alegia.

Familiako tradizioak dio –igandeetako bazkarian aitatxik kontatzen ohi zituen istorioen bidez, zahartu ahala gero eta maizago kontatu ere– Antonio komunista zela, militantea erran nahi baita, eta Espainiako Gerra Zibila hastearekin batera alde egin zuela, Joaquina bikotekideak lagunduta, Madrilera, Valentziara, Frantziara gero. Txikitatik, familiako mutiko azkarrena izan omen zen: liburuak eramaten zituen ardiak zaintzera igortzen zutela ere –“pentsa ezazu lan egiteko zeinen gogo guti izanen zuen”, izaten zen gure aitatxiren komentarioa puntu horretan: lan intelektuala mespretxatzeko manera bat da–. Frantzian, kontzentrazio esparru batean izan zen – eta puntu horretan, familian ahoz transmititu memoriak eta historiak bat egiten dute Chuecaren liburuari esker–; tren batean Reich aldera zeramatzatela –Mauthausenera?–, salto egin zuten bagoitik Antoniok eta Joaquinak –haurra nintzela, zati horrek kitzikatzen zuen gehien nire irudimena–. Gerra ondotik badakit aitatxi kartzelara joan zitzaiola osaba Antoniori bisitan, Gipuzkoan, eta torturatua izan zela, baina parte hau gutitan azaltzen zen bazkalondoko kontakizunetan.

Osaba Antonio eta izeba Joaquina Bordelen bizi izan ziren hil artio, baina, 70eko hamarkadan, tarteka etortzen ziren gure aitatxi-amatxiak ikustera –osaba Antonio gustuko nuen; izeba Joaquina serioegia iduritzen zitzaidan, zorrotzegia, eta beldur pixka bat ematen zidan–. Ikusi nituen hondar aldian, nire gurasoen etxean bazkaldu zuten; zer idazle gustatzen zitzaizkidan galdegin zidan Antoniok; kasik lotsatua, aitortu zidan berak Baudelaire gustuko zuela; eta, gaztelania frantsestuan, aholkatu zidan nire liburuak ongi hautatzeko –no hay que leer no importa qué–; aleman pixka bat ere bazekien, erran zidan, arrunt guti, schnell, schnell arbeiten!: ez zuen preseski akademia batean ikasi, ezta Wehrmachteko ofizialekin lasai erausian ere. Betiko izanen dut damu azken aldi hartan kasu handirik egin ez izana, baina orduan nerabe harro ergela nintzen.

II

Aitatxi, Juan Puncel, ez zen militantea. Ezkertiartzat jo zuen bere burua, eta Bigarren Errepublikan UGTn afiliatu zen; oker ez banabil, sindikatuak gorakada handia izan zuen 1932an, eta segur aski urte hartan sartu zen gure aitatxi. Klase kontzientzia bazuen, baina “gu pobreak gara; haiek, dirudunak” izan zen elkarrekin pasatu genituen urte guzietan aditu nion teorizazio landuena. Ez zen analfabetoa; bai, ordea, eskolatu gabea. Sukaldeko mahaian oroitzen dut, egunkariko lerro-buruak ezpainak mugituz eta poliki irakurtzen.

Espainiako Gerra hasi zelarik, Antonio ez bezala, herrian gelditu zen gure aitatxi, betiere ez zela armadara boluntario joanen erabakita: deitzen ziotenean obedituko zuen, ez lehenago. Erabaki hura zela eta –eta zati honek ere pizten zuen nire imajinazioa umea nintzelarik–, noizbait ihes egin behar izan zien herriko karlisten tiroei mendian barna.

Hondarrekoz, ejertzitora joateko deialdia ailegatu zitzaion: oin lauak zirela eta, Iruñean gelditu zen, eta gerraren zati handi bat Luis del Campo mediku –eta historialari– zenaren laguntzaile egin zuen. Trebetasuna erakutsi omen zuen zeregin hartan gure aitatxik, eta, gerra ondotik, medikuak armadan segitzera animatu zuen, berak lagundu ziola aginduta. Ezetz, gure aitatxik; giro militarra ez omen zuen gustuko. Handik gutira, Caparrosotik Iruñera aldatu zen gure amatxirekin.

III

Gaurgero irakurleak eskubide osoz bere buruari galdegin izanen dio zer dela eta ari naizen hori guzia kontatzen. Roldan Jimenok idatzitako Migel Jabier Urmenetaren biografiaren kariaz, elkarrizketa egin zioten Asisko Urmenetari Euskadi Irratian, Amarauna saioan. Bertan, Argia aldizkarian nik idatzitako kritika labur baten zati bat –hondar lerroak, hain zuzen ere– irakurri zioten Asiskori, eta haren iritzia eskatu. Asisko ez zegoen nirekin ados –normala den bezala–, baina bere arrazoiak aletzen hasi orduko, komunikazioa moztu egin zen. Eta, orduan, kazetariak, nire kritika “konpentsatzeko”, Kodo Mitxelenaren esaldi hau ekarri zuen gogora [14’06”]: “Bulegoko historialari hauek aztertzen dituzte hautuak, hotzean hartuak izan balira bezala eta koakziorik batere gabe, eta behar beste aizinaz aldeko eta kontrako zioen ikusteko”.

Nik ez dakit zer diren bulegoko historialariak –baina ulertzen dut zertara heldu den esaldia–. Alta bada, nire berrogeita hiru urterekin, erraten ahal dut bizi osoan ez dudala sekulan bulegorik izan –hiru hilabetez bertze baten bulegoa okupatu nuen Nafarroako Unibertsitate Publikoan; ez nuen inoiz nire sentitu–; memoria historikoa, berriz, badut, eta hari esker badakit beroan hartuta ere eta aldeko eta kontrako zioen ikusteko behar beste aizina ez izanda ere, hautuak hautu direla; memoria historikoari esker, badakit hautu guziek ez dituztela ondorio berdinak, eta, inor epaitu gabe, hautu batzuk nahiago ditudala, bertze batzuk baino. Erbestera joandakoek ez zuten eskuzabal eta herrikoi jokatzeko aukerarik izan.

IV

Gogaikarria ez ezik, bitxia ere bada Mitxelenaren aipu hori mahai gainean paratu izana, nire zutabean ez bainuen Espainiako Gerra Zibilean harturiko erabakirik aipatzen. Liburuan ikusten nituen –ikusten ditudan– bertzelako gabeziei egiten nien nik erreferentzia. Nire kritika, nolanahi ere, ez zen pertsonala –ez du zertan, oro har; eta ez zuen zertan honetakoan ere: bai Roldanen bai Asiskoren lana preziatzen dut–: liburuak zergatik ez ninduen ase azaltzen saiatu nintzen. Bulegoko historialaren nire motzean, ulertzen dut Asiskok aitarekin bakeak egin nahi zituela; Roldanen liburu honekin, nonbait, lortu du bere helburua. Bertze galdera bat da hori ote zen biderik egokiena, eta Asiskoren beharrak asetzen dituenak asetzen ote duen historia irakurlea, nik ez baitut Asisko Urmenetaren aitaren biografia irakurri –ez nuen hori irakurri nahi–, pertsonaia politiko baten biografia baizik –eta, horretan, eskas iduritu zait–. Bereizketa ez zait munta gutikoa iduritzen, uste baitut balio duela euskarazko bertsioari eman zaion tratamendua argitzeko, Asiskok egin duen bertsio horren gehiegizko patrimonializazioa azaltzeko.
Pena izan zen, nolanahi ere, komunikazioak huts egin izana Asisko bere argudioak ematen hasia zelarik, ziur bainago ez zuela esaldi arranditsurik ekarriko bere ikuspuntua defendatzeko. Horrela, bederen, badugu aitzakia –berak irratian erran bezala–, Iruñean elkartzen garen hurrengoan, zerbait hartzeko eta solasean aritzeko. Ez nahitaez bakarrik honetaz.

Bulegoko Historialari Hauek (Urmenetaren Biografiaz, Bigarren Aldiz)

Bulegoko Historialari Hauek (Urmenetaren Biografiaz, Bigarren Aldiz) bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.

Euskararen zoru komuna

$
0
0
Euskararen zoru komuna

Euskararen zoru komuna

Euskararen zoru komuna

.

“Euskararen gaineko diskurtso partekaturako zoru komunaren oinarriei” dagokien txostena aurkeztu zuten atzo Patxi Baztarrikak, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, eta Iñaki Martínez de Luna soziolinguistak, “Euskara 21” batzordeko zuzendariak.

Bost ei dira euskararen inguruko diskurtso nagusiak: errespetuarena, pragmatikoa, sustatzailea, aldarrikatzailea eta mesfidatia.

Bost diskurtso hauek kontutan hartuta, 33 baieztapen prestatu dituzte, eta hauen onarpen maila neurtze aldera biztanlegoari galderak egin; “diskurtsoetatik harago jota, gizartearen gehiengo zabal batek aldi berean partekatzen dituen ideia nagusiak” zeintzuk diren ezagutzeko..

.

.

Gutxienez EAEko gizartearen bi herenak ontzat ematen dituen baieztapen edo ideiak (onarpen mailaren arabera sailkatuak)

  1. Haurrek ingelesa jakitearen garrantzia (Guztiz gehi nahikoa ados, %96).
  2. Haurrek gaztelania jakitearen garrantzia (%95).
  3. Haurrek euskara jakitearen garrantzia (%93).
  4. Bakoitzak du eskubidea zein hizkuntza nahiago duen aukeratzeko, besteen aukera ere errespetatuz (%93).
  5. Euskaldunen eta erdaldunen arteko errespetua bultzatu behar da (%93).
  6. Saltoki, enpresa eta administrazioan bezeroen nahia errespetatu beharko litzateke euskaraz zein gaztelaniaz artatuak izateko (%90).
  7. Euskaraz ez dakitenek ere euskararen normalizazio babestu beharko lukete (%87).
  8. Euskaldunek nahi duten lekuetan euskara erabiltzeko aukera izatea (%87).
  9. Guztion hizkuntza eskubideak errespetatuko dituen akordio bat lortzea garrantzitsua da (%86).
  10. Gaur egun, euskaraz jakiteak aukera gehiago ematen dizkio pertsona bati (%86).
  11. Guztiok, euskaraz ez dakitenek ere, harro sentitu beharko genuke hemen, eta ez beste inon, euskara dugulako (%84).
  12. Garrantzitsua lizateke Euskadiko biztanle gehienek euskara ikastea (%83).
  13. Euskaldunek ulertu behar dute pertsona askok ezin dutela euskara ikasi (%80).
  14. Euskara jakiteak laguntzen du hemengo gizartean eta kulturan integratuago egoten (%79).
  15. Euskara gero eta beharrezkoa da lana eskuratzeko (%76).
  16. Ahaleginak egin behar dira euskara eta gaztelania maila berean egon daitezen, ez bata bestearen gainetik (%75).
  17. Ezinbestekoa da euskararen sustapenean diru publikoa gastatzea (%75).
  18. Erdaldunek, euskaraz ez ulertu arren, onartu behar dute euskaldunek beraien artean euskaraz egitea (%71).
  19. Zenbait lanpostutarako euskara jakitea exijitu beharko litzateke ((%71).
  20. Euskararekiko interesa dut (%69).
  21. Etorkizunean euskararen erabilerarekin ados nago ((%68)

* Galdetegiak zituen 33 baieztapenetatik onarpen nahikorik lortu ez duten 12 esaldiek zer dioten ere jakin gura genuke, argigarria izan daitekeelakoan…

.

.

Baztarrikak adierazi zuenez, Hizkuntza Politikarako sailburuordetzaren konbikzioa ei da “euskara biziberritzeko prozesuan eraginkorrak izateko bi zutabe direla ezinbestekoak: bata, herritarren atxikimendua (gogoa, nahia), eta, bestea, adostasun sozial eta politiko zabala”.

Bigarren zutabe horri dagokionez, eta aurkeztutako txostenaren arabera, “badago diskurtso partekaturako zoru komun bat, non sentsibilitate ezberdinetako hainbat herritarrek, elkarrekiko errespetutik abiatuz, euskararen aldeko jarrera eta babesa argiro adierazten duten. Herritarren gehiengo oso zabal batek bere egiten ditu elkarren arteko errespetua, euskararen balio pragmatikoa eta euskararen aldeko sustapena”.

.

Eta hemendik aurrera zer?

“Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzatik zoru komun hori sendotzearen premia ikusi dugu. Kontua ez da, jakina, eta hau garbi geratu behar da, inoren diskurtsoa, inoren ikusmoldea ezabatzea. Hurkoaren hizkuntza hautua eta eskubidea errespetatzen duen edozein diskurtso da zilegi eta onargarria. Bizikidetzaren exijentzia da hori. Baina bizikidetzak eskatzen du oinarriak partekatzea ere, baita hizkuntza kontuetan ere”.

.

Irakurri “Euskararen gaineko diskurtso partekaturako zoru komuna” Baztarrikaren blogean.

.

* Patxi Baztarrika eta Iñaki Martínez de Luna gaurko agerraldian, Irekia bidez.

Euskararen zoru komuna

Euskararen zoru komuna bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.

Nafarroako Gobernuak apartheida onartu du

$
0
0
Nafarroako Gobernuak apartheida onartu du

Nafarroako Gobernuak apartheida onartu du

Euskaraz eta gaztelaniaz dakien irakasle batek euskaraz eta gaztelaniaz irakats dezake. Nafarroan ez, ordea. Bi zerrendadaude, bat euskarazkoa eta beste bat gaztelaniazkoa, eta ezinezkoa da bietan egotea: baterako eta besterako azterketak egun eta ordu berean dira; beraz, bat bakarrik aukeratu behar da (UPNren beste trikimailu bat, euskaldunak zigortzeko).

Ikusita Hezkuntzako Lan Publikoaren Eskaintzaren iskanbila, iduri zuen gutxieneko kontua zela hezkuntzako zerrenda bakarra onartzea. Ez, bada: lortu dute UGT, CCOO, APS, AFAPNA… sindikatuek, Izquierda-Ezkerra eta Podemos-en laguntzarekin. Eta Geroa Bairen koldarkeriarekin.

Apartheidak iraunen du, eta euskaraz irakastea aukeratzen duen irakasleari gaztelaniazko postu guztietarako sarbidea itxiko zaio.

Elebakarrak-bakarrik

Erdaldun elebakarrak bakarrik

Diario de Navarrako tirak ongi azaldu du gertatutakoa.

Nafarroako Gobernuak apartheida onartu du bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.

27 kluba

$
0
0
27-el-numero-maldito-de-la-historia-de-la-musica-800

27 kluba

27 klubaBehin edo behin entzun izan dugu guztiok 27 adin madarikatua izan dela musikari famatu askorentzat. Esanguratsua da urte kopuru horrekin hil den artista zerrenda. Gaur musikari horien izenak eta haien musikara hurbiltzeko loturak izango ditugu hizpide. Baina lehenik autokritika egin nahi nioke zerrenda berari. Ez dut uste hemen daudenak direnik 27 urterekin hildako musikari esanguratsu guztiak; baina, tamalez, mendebaldeko Europan erreferente gehienak anglosaxoiak dira. Kontutan hartzen dut, eta musikan gehiago sakondu behar dudala erakusten dit; edo interneten behintzat.

Baina hauek dira sarean topatu ditudan erreferente nagusiak. Gehienak ezagutuko dituzue, baina ziur sorpresa atsegin pare bat ere izango dituzuela ezagutzen ez dituzuen musikari batzuen doinuan entzutean.

Kurt Cobain: estatubatuarra. Gitarrista, abeslaria eta Nirvanaren kantuen idazlea. Bere buruari tiro bat jo zion.

Jimi Hendrix: estatubatuarra. Gitarrista, abeslaria eta kantu idazlea. Drogek eragindako ito larri baten ondorioz hil zen.

Robert Leroy Jhonson: blues abeslari eta musikaria. Pozoinduta hil zen. Estatubatuarra.

Brian Jones: gitarrista britaniarra (bideoan armonika jotzen duen arren), Rolling Stones-eko sortzaileetako bat. Bere etxeko igerilekuan ito zen.

Janis Joplin: estatubatuarra, rock abeslaria. Heroina eta alkohola soberan nahasteagatik hil zen.

Ron “Pigpen” McKernan: estatubatuarra. Teklatua jotzen zuen GratefulDead taldean. Barneko odoljario baten ondorioz hil zen, alkoholak eragindakoa.

Jim Morrison: estatubatuarra. Abeslaria, kantu idazlea eta The Doors taldeko poeta. Droga gaindosi batek jota hil zen.

Alan “Blind Owl” Wilson: estatubatuarra. Canned Heat taldeko  abeslaria eta kantuen idazlea.

Amy Winehouse: britaniarra. Abeslaria eta kantu idazlea. Alkohol gaindosiak eraginda hil zen.

27 kluba

27 kluba bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.

Sautrela 431: Iñaki Petxarroman, Martin Larralde (1) eta Izuen gordelekuetan barrena

$
0
0
Petxarroman

Sautrela 431: Iñaki Petxarroman, Martin Larralde (1) eta Izuen gordelekuetan barrena

Iñaki Petxarroman Kearen fiordoa Martin Larralde (Bordaxuri) Izuen gordelekuetan barrena (J. Sarrionandia)

Iñaki Petxarroman kazetaria izango dugu zapatu honetako Sautrelan. Aurrez hainbat narrazio lan egin eta azken boladan saiakera artean ibili ostean, bere lehendabiziko eleberriaz mintzatuko zaigu Petxarroman, Kearen fiordoa nobelaz. Euskal baleazaleek 1615ean Islandian jasandako sarraskia kontatzen du liburuak. Kontakizuna fikzionatua den arren, Petxarromanen kazetaritza sena argiki erakusten du lanak: datuak, toponimoak, egiazko pertsonaiak eta egiazko gertakarien dokumentazio lan handia igartzen dira liburuan. Gertakari historikoei abentura dosia jarri die Petxarromanek.

Erreportajeak forma berezia izango du datozen bi saioetan. Atal bitan banatutako kontakizunean, Martin Larralde Bordaxuri zenari erreparatuko diogu. Larralderi buruz egin dira bertsoak, konposatu dira kantuak, idatzi dira poemak. Bada, hasi Hazparnetik, pasa Senperetik eta Gasteizen bukatuta, bertsolari galerianoaren bizitza eta geroztik egindako adierazpen kulturalak izango ditugu aipagai bi ataletan. Ez dira hazpandarrak, Pantxoa eta Peio edota Ruper Ordorika faltako.

Juan Luis Zabalak Joseba Sarrionandiaren Izuen gordelekuetan barrena poesia liburua ekarriko digu. Maiz esan izan da bere ibilbide literarioa liburu honekin markatu zuela idazleak. 1980an R.M. Azkue saria irabazi zuen. Idatzi eta argitaratu bitartean, baina, atxilotu egin zuten Sarrionandia. 1981ean ikusi zuen liburuak argia.

Hau guztia, ohiko legez, larunbatean izango dugu ikusgai, 15.00etatik aurrera, ETB1en.

Petxarroman

Sautrela 431: Iñaki Petxarroman, Martin Larralde (1) eta Izuen gordelekuetan barrena

Sautrela 431: Iñaki Petxarroman, Martin Larralde (1) eta Izuen gordelekuetan barrena bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.

Txantxangorria Amazonian laster

$
0
0
Txantxangorria Amazonian laster

Txantxangorria Amazonian laster

Zer ikusi, hura ikasi. Arrakasta itzela dauka El Conquistador programak. Ikusiena da astelehenetan, primetime delakoan. Bururatu zitzaidan reality horretako hizkuntz portaera behatzea eta euskararen erabilera neurtzea. Ez dut inoiz realitya ikusten, eta EITB nahieran sartu nintzen informazio bila. Itxaropen handia nuen, ikusita parte-hartzaileen izenak ( Aitziber, Olatz, Artzai, Txapela, Ainhoa, Maialen…) eta bizilekuak (Zaratamo, Azpeitia, Andoain, Oiartzun, Hernani…). Denak dira gazteak eta itxura jatorrekoak. Espero zitekeen, beraz, gazteen %35k baino gehiagok noizbait jardutea euskaraz programan. Izan ere, Inkesta Soziolinguistikoaren arabera, EAEn, gazteen %22k erdara beste edo gehiago erabiltzen du euskara, eta beste % 13k erdara baino gutxiago, baina, noizbehinka, erabili egiten du euskara.

Nahikoa izan ziren programaren lehen hamabost minutuak behaketa amaitzeko. Tarte horretan, inork ez zuen euskaraz berba egin. Hutsaren hurrengoa da euskararen erabilera realityan. Euskaraz entzundako hitz bakarrak “Egun on” eta “lasai” izan ziren. Proben jarraibideak erdaraz bakarrik ikusi nituen, nahiz eta gazte asko, eta baita aurkezlea bera ere, euskaldunak diren. Ikerketa soziolinguistikoa egiteko moduko egoera da realityan ikusten dena: labeleko gazte euskaldunak, txapela buruan eta ikurrina eskuan, erdara hutsean aritzen dira euren artean.

Elebakartasuna eta euskararen ukazioa, hori da ETBko El Conquistador reality ezagunak transmititzen duen hizkuntz eredua. Eraginkorra da horretan realitya. Hizkuntz eredu hori normala izango balitz bezala hedatzen du lau haizeetara: 500.000 ikusle, 31.000 jarraitzaile Facebooken, trending topic Twitterren. Arrazoi batzuk egongo dira horretarako, eta aitzakiak asko. Baina hori ez da, ez gure gizartearen isla, ez zabal onartuta eta adostuta dagoen hizkuntz portaera.

Patxi Baztarrikak eta Iñaki Martinez de Lunak azaldu dute oraintsu zer hizkuntz portaera babesten duen gizarteak: “euskaldunek nahi duten lekuetan euskara erabiltzeko aukera izatea”, ados %87; “erdaldunek, euskara ez ulertu arren, onartu behar dute euskaldunek elkarren artean euskaraz egitea”, %71 ados; “ahaleginak egin behar dira euskara eta gaztelania maila berean egon daitezen, ez bata bestearen gainetik”, 75% ados.

Elebakartasuna eta euskararen ukazioa ez da hemengo estiloa. Euskal gizarteak aniztasuna, berdintasuna eta errespetua lehenesten ditu, eta Europak ere bai. Oraintsu idatzi zuen Patxi Baztarrikak Europak “txartel gorria” atera ziola Espainiako Estatuari ez dituelako betetzen gaztelania ez diren bertako gainerako hizkuntzak babesteko eta sustatzeko konpromisoak, besteak beste hedabideetan. Txartel gorria eta lau partidako zigorra jar dakizkioke   El Conquistador programari, baina horrek ez du ezer konponduko. Hona hemen hiru proposamen zehatz programaren hizkuntz eredua aro berrira egokitzeko: lehena, El Conquistador programak gizartean zabal adostutako hizkuntz portaerak sustatzea, besteak beste, euskara eta gaztelania maila berean egon daitezen, eta ez bata bestearen gainetik; bigarrena, parte-hartzaile euskaldunei zuzenduta, euren hizkuntzan: obarioak/potroak zintzurrean, ala? Euskaraz, ostia!; Azkena, batez ere euskal hiztunoi dagokiguna, agerian jartzea iraungitako hizkuntz portaera baztertzaileak, eta horiek aldatzeko elkarlana sustatzea. Aro berrian, jokabide berriak.

Txantxangorria Amazonian laster

Txantxangorria Amazonian laster bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.


Santa Ageda, neskak eta soldadutza

$
0
0
Santa-Ageda-neska
Santa Ageda, neskak eta soldadutza
Santa Ageda, neskak eta soldadutza

Santa Ageda ohitura oso errotua dago Euskal Herriko zenbait lekutan. Makilak hartu, txapelka jantzi, mantalak lotu eta etxez etxe koplari irteten dira zenbait lagun.

Gaur egun, kantu-eskera neska-mutil denak batera joaten badira ere, tradizioz mutilak ziren Santa Agedan ateratzen zirenak, soldaduskara joan behar zuten “kintoak” hain zuzen ere. Eskoriatzan Santa Agedan emakumeek izandako parte-hartzea bistaratzen duen dokumentala egin dute.

Soldadutza bukatzeak aldaketak ekarri zituen Eskoriatzako Santa Agedan, eta baita, beste zenbait lekutan ere. Horrela, emakumeen presentzia handitzen joan da pixkanaka. Soilik gizonezkoentzat ziren tradizioetan emakumeak nola lekua-hartzen joan diren ikus daitekeen hainbat adibide ditugu Euskal Herrian.

Lehengo urtean egin zuten herriko Santa Ageda ohituraren historiari buruzko dokumentala, eta oraingoan, genero perspektiba txertatu eta ohitura horretan emakumeek izan duten rola aztertu dute. Nolako bilakaera izan du zuen herrietan?

Hemen ikusgai:

Santa Ageda, neskak eta soldadutza bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.

Epaitua soilik absolbitu daiteke

$
0
0
trio

Epaitua soilik absolbitu daiteke

Pello Olanok egun luzea pasa du. Goizean goiz jaiki da beharrera, korrika eta presaka bezperan prestatutako babarrunak bazkaldu ditu, eta berriro itzuli da bere zereginetara. Ordainpeko lan orduak amaitu bezain pronto, Pello Olano etxera joan da. Erosketak egin ditu, afaltzeko zerbait, eta trago pare bat hartu ditu lagunekin. Mokadu bat egin bezain pronto, ohean etzan da liburu bat esku artean. Lizartzako zerua ilundu da dagoenekoz, eta loak berehala besarkatu du. Pello Olanok egun luzea pasa du.

Baina betazalak ixterakoan Pello Olanok ez daki gau luzeagoa pasako duela; bezperako eguna benetan motza egingo zaiola iristear daudenekin alderatuta. Ohean etzan denean irakurtzen ari zen eleberriaren fikzioa motz geratuko da, zeren eta, poliziaren ustez, Pello Olano ez da gizon arrunta.

Etxera iritsitakoan normaltasunez itxi duen atea anormaltasunez zabaldu da. Pello Olano bortizki esnatu dute, fikzio gordinak esku burdinak jarri dizkio, eta doilorkeriak bahituta darama Lizartzatik.

Pello Olanori esan diote 2001eko apirilean misilak jaurtitzeko arma batekin Jose Maria Aznar espainiar presidente ohia hiltzen saiatu zela. Pello Olano torturatu egin dute. Pello Olano espetxeratu egin dute, sakabanaketa politika ezarriz. Ondorioz, Pello Olanoz gain, orain bere gertukoek ere oso egun luzeak pasatzen dituzte.

epaituaPello Olanok oso urte luzeak pasa ditu. Sei urte pasa dira ordutik hona, eta orain absolbitu egin dute, ez dagoelako aski frogarik erruduntzat jotzeko. Ergo, ez zegoen aski frogarik atxilotzeko. Baina Pello Olanok oso urte luzeak pasa behar izan ditu.

Jose Maria Aznarrek egun luzea pasa du, bidai, bazkari eta hitzaldi artean. Bere jauregira itzuli da. Kuriosoa da, zeren eta aski froga badaude jakiteko Jose Maria Aznarrek misil bat baino gehiago bota dituela herritar errugabeen aurka. Fikzio telesail bati begira, Jose Maria Aznarrek lasai besarkatu du loa. Badaki bera ez dutela absolbituko, inoiz epaitu ez dutelako.

Epaitua soilik absolbitu daiteke. Epaitua soilik absolbitu daiteke, epaitua soilik.

Epaitua soilik absolbitu daiteke bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.

Taj Mahal beltza

$
0
0
16
Taj Mahal beltza

Taj Mahal beltza baino ezagunagoa da zuria, noski; nik aste honetan izan dut bigarren Taj Mahalaren berri.

Mumtaz Mahal erregina mongoliarra bere hamalaugarren umea erditzerakoan hil zen. Shah Jahan alargunak eraikiarazi zuen Taj Mahal Agrako hiriaren kanpoaldean, Indian, emaztearen gorpua bertan lurperatzeko. Mausoleoa marmol zuriz egina dago, eta ia erabat simetrikoa da. Ia.

Taj Mahal beltzaSimetriarekiko maitasun handia omen zeukaten bai arkitektoak eta bai enperadoreak. Baina asimetria eragiten zuten bi elementu zeuden eraikuntzan. Batetik, enperadorearen semeetako batek aitaren aurka jo zuen boterea eskuratzeko, eta aita hil zenean, Muntaz Mahalekin sartu zuen jauregian, lehen desoreka sortuz; bigarrena lorategiak ziren. Mausoleoa lorategiaren erdian kokatu beharrean, bazter batean aurkitzen zela uste zuten orain arte.

Baina Yamuna errekaren beste aldean aurkikuntza itzela egin zuten duela urte gutxi. Kondairaren arabera, enperadoreak marmol beltzez eraikitako beste mausoleo bat eraiki nahi zuen bere gorpuarentzako, emazteari eraikitakoaren parean, errekaren beste aldean. Indusketak egin ondoren, ordea, ez da marmol beltzaren arrastorik azaldu; aurkitu dutena lorategi bat da.

Aztarnak aztertuz ohartu dira Taj Mahal inguruko lorategiak ere baduela oreka simetrikoa, Yamunaren beste aldekoa gehituta. “Ilargiaren lorategia” deitu diote. Izan ere, topatu dutenaren arabera, piszina oktogonal bat zegoen bertan, eta ilargiak Taj Mahalen itzala islatzen zuen bere uretan.

Kolore beltzeko Taj Mahal bat.

Gora aktitektura!

Aurretik ZUZEUn Taj Mahal-en inguruan…

Amodio istorio bat (Taj Mahal-Agra)

Taj Mahal beltza bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.

Jaurlaritzak, pertsona helburu. Baina zer pertsona?

$
0
0
quien-es-quien

Jaurlaritzak, pertsona helburu. Baina zer pertsona?

Jaurlaritzak, pertsona helburu. Baina zer pertsona?

Eusko Jaurlaritzak hartzen dituen erabaki politikoak ezagututa, kalean, telebistan edo metroan “Pertsona Helburu” publizidade kanpaina ikusten dudan bakoitzean, egonez moduko bat sortzen zait barruan, eta galdera datorkit urdailetik burura: baina zer pertsona du helburu Jaurlaritza honek?

Kezka hau argitzeko aukera paregabea izan nuen aurreko astean, eguraldi petrala zela eta “Zein da zein” jolasten gelditu baikinen etxean Arantza Tapia eta biok. Dakizuenez, jolas honetan galderak egiten dizkiozu aurkariari, eta erantzunen arabera pertsona batzuk deskartatuz zoaz, azkenean fitxa bakarrarekin gelditu eta aurkariak buruan duen pertsona zein den asmatu arte. Galderekin hasi nintzen:

Jaurlaritzak, pertsona helburu. Baina zer pertsona?

  • Zuria da?
  • Bai.

Klas, klas, klas, klas, klas. Pertsona zuriak ez diren fitxa guztiak behera.

  • Gaztea?
  • Ez.

Klas, klas, klas.

.

Emakumea? Ez. Klas, klas klas, klas, klas. Pentsionista? Ez. klas, klas. Dirulaguntza publikoa jasotzen du? Bai, asko. Klas. Eta prestazio sozialik? Ez. Klas, klas. Etxegabea da? Ez. Klas, klas. Etxeko berokuntza eta argindarra ordaintzeko arazoak ditu? Ez. Klas, klas.

Langabetua da? Ez. Klas, klas, klas. Prekarioa? Mileurista? Azpikontratatua? Ez. Klas, klas, klas. Beharrezkoa al du soldata bizitzeko? Ez. Klasklasklasklasklasklasklasklasklas. Etxe bakarra dauka? Ez. Klas, klas, klas, klas. Zergak ordaintzen ditu? Gutxi. Klas, klas.

Orain badakit Eusko Jaurlaritzak, Pertsona Helburu dioenean, zer pertsona duen buruan.

Jaurlaritzak, pertsona helburu. Baina zer pertsona?

Jaurlaritzak, pertsona helburu. Baina zer pertsona? bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.

Telebistaz txiokatzen dena neurtzeko garrantzia

$
0
0
Telebistaz txiokatzen dena neurtzeko garrantzia

Telebistaz txiokatzen dena neurtzeko garrantzia

Marijo Deogracias Horrillo kazetariak, sare sozialetan -eta zehazkiago twitter-en- telebistari buruz egiten diren aipamenek audientziak neurtzerakoan izan dezaketen garrantzia hartu du ahotan, Desplazatua blog-ean.

Telebista ikusteko modua aldatu dela esatea ez da berria. Touchvie-ko zuzendari orokor Jose Luis Florezek dioenez, 19:00etatik aurrera Google orojakileari egiten zaizkion galderen %20 telebistan ikusten ari denaren inguruan dira.

Telebista-programatzaileak ere jakitun dira telebistan emango dutena ikusteko sofan esertzeko lana hartzen duenak, ez diola pantaila bakarrari begiratzen. Badakite ikusten ari den horren inguruko komentarioak egingo dituela sare sozialetan. Horregatik, audientzia hori neurtzen hasi dira audimetria-enpresak; gaur-gaurkoz audientzia sozialak ez du betiko audimetria ordezkatuko, baina dudarik ez dago oso baliagarria dela adi jarraitzea:

  • Diru-iturri gisa, publizitatea saltzeko modua da: AEBetan egindako ikerketa baten arabera, telebistari buruzko txioen %90ek arreta gehiago jartzea eragiten du, akzioren bat egitera eramaten baitu ikuslea (Elena Neira, “El espectador social” liburuaren egilea). Hala, ohikoa izaten da telebista saioek traolak proposatzea saioari buruz iritziak zabaltzeko sare sozialetan, Twitterren bereziki. (Ikusi bideo honetan, marka zehatz batik buruz egindako komentarioen garapena; ikusgarria! https://youtu.be/ZSa5mHyA8xw).
  • Audientzia ezagutzea: telebista-saioaz ikusleak duen iritzia ezagutzeko aukera ematen du, unean bertan. Enrique Martinek (Tuitele) dioenez, telebista-kateei eta ekoizleei engagement maila hobetzen laguntzen die, eta audimetriaren ratingean islatuko da; Nielsen hasi ei da horretan.

.

Telebistaz txiokatzen dena neurtzeko garrantzia
Iturria: tuitele.tv

.

Grafikoak erakusten duenez, era guztietako saioei buruz aritzen dira ikus-entzuleak sarean. 2013an, esaterako, Espainiar estatuan, 4,5 milioi Twitter-erabiltzailek txiokatu zuten telebista-saioren bati buruz; Twitter-erabiltzaileen %78, Tuiteleren datuen arabera.

Zein da, beraz, betiko audientziaren eta audientzia sozialaren neurketaren artean aldea? Kuantitatibotik kualitatibora, iritzia sortzen duen audientziara igaro garela. Sare sozialetan iritzia ematen ari den audientziak bere burua bakarrik islatzen du, baina iritzia-sortzailea da, eragin egin dezake. Horregatik komeni da balioan jartzea. Arazoa? Kasu honetan ere kuantitatiboa litzateke, hau da, zenbat iritzi-emaile behar ditu telebista-saio batek kopurua adierazgarria dela esateko?

#Tumatxak saioaren azkeneko emanaldia eskaini du ETB1ek asteon. Audientzia-datuak ez dira “onak” izan:

.

Hala ere, sarean, izan du oihartzunik. Kontuan izan Tweetbider-ek ematen duen debaldeko aukerak neurketa mugatuak egiten dituela eta ez duela, ordaindu ezean, alderaketarik egiten uzten:

.Telebistaz txiokatzen dena neurtzeko garrantzia

Iturria: www.tweetbinder.com

.

Umap-ek egiten du euskal txiolarien jarraipena: “azken 3 urteotako datuak aintzat hartuta, 20.000 txiolari inguru aritu gara denbora-tarte horretan euskaraz Twitterren”. 2015eko urrian 6.939 erabiltzaileri egin zitzaion jarraipena, eta 387.126 txiotatik  euskaraz izan ziren %54,30; eguneko, 6.781.

#Tumatxak saiora itzulita, ez daukagu zehazterik zenbat jende aritu zen sarean saioaz hizketan emisioa izan zen bitartean, baina Umap-en zerrendan lehenengo joera izan zen; euskal txiolariok ETB1 ikusi eta komentatu genuen, alegia. Hortaz, “zenbat” galderari erantzuterik egon ez arren –ez du inork behar bezalako jarraipenik egin horretaz–, azpimarratu egin beharko da duen balio erantsia, ohiko audientziaren aldean: preskriptore naturala da; ikusmina eta iritzia sortzeko agenterik onenak dira ikusle horiek. Gainera, fideltasuna neurtzeko ere balio du audientzia sozialak, baita fan-klubak gehitzen joateko ere; baina horretarako saioek denboran iraun egin beharko lukete: ETBn ohiko bihurtzen ari den 3 edo 4 aste baino gehiago, behintzat!

KantarMedia audimetria-enpresa 2014ko abenduan hasi zen audientzia soziala neurtzen. Bi hilabete eta erdian 1,3 Twitter-erabiltzailek gutxienez behin telebistaz txiokatu zutela neurtu zuen: %42 emakumezkoak, %58 gizonezkoak. Guztien artean, denbora horretan 15,5 milioi txio egin zituzten telebistari buruz. Musikari buruzko saioek –eta kultura saioek– daukate ehuneko baxuena: %2.

.Telebistaz txiokatzen dena neurtzeko garrantzia

Iturria: Kantar Twitter TV Ratings

.

#txumatxak musika ardatz hartzen duen kultura saioa izanik, eta ahaztu barik saioaren ikusle askok eta askok ETB1 ikusteko ohiturarik ez daukagula –urteetan gustuko programazio faltaren ondorio; (bestelako iritziak onartzen dira)–, ez lirateke baztergarriak izan beharko Twitterren saioak eragin dituen elkarrizketak. Target eta programazio-antolatua zehazten joateko esperimentu gisa hartuta ere, kontuan izan beharrekoak direlakoan nago.

Telebistaz txiokatzen dena neurtzeko garrantzia

Telebistaz txiokatzen dena neurtzeko garrantzia bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.

Agedaren bularrak

$
0
0
Agedaren bularrak

Agedaren bularrak

Agedaren bularrakAgedaren bularrak. Tradizioetan traizioek izan ohi dute lekurik. Agedari bularrak moztu zizkioten ezetz esan zuelako, bere birjintasuna mantendu nahian bilakatu zen martirio martirizatu. Haren omenez joten ditugu kolpez baserri atariak, dendak zein tabernak. “Dios te salve ongi etorri, jaunak zorion diela”, Agedari titiak moztu eta jaungoikoari kantuan.

Ezetz esan zuen Agedak, eta torturatu egin omen zuten. Birjina virgen bihurtu eta emakumeon babesle izendatu. “Legearekin kunplitzen degu Santa Eskeko eguna”, eskatzea libre da, ez emateak sortzen ditu, oraindik, arazoak.

Angela Davis ekintzaile komunistak eta feministak gogorarazi digu Euskal Herrian egon den honetan, ezetzak gutxi balio duela legeak sortzetik asko eta betetzetik gutxi dituen jendarte batean. “Gobernuek sexu jazarpenak egiten dituzte”, gobernuek bortxatzen gaituzte beraz. Kartzelan dauden emakumeen errealitatearen harira bota zituen zapust baten adierazpen gordinok. Ezetzak isildu egiten dira baietza hain indartsua denean. Jendartearen maketa izan daiteke espetxea; eta han, kalean bezalaxe ez dute, zenbaitek, Agedaren ezetza errespetatzen.

Ezetzak, eskubideak kendu edo eman egin ditzake, askatasuna ukatu ala esleitu. Bularrak kendu zizkioten Agedari, ezetz esan zuen emakume birjinari. Bata kendu ezin izan ziotela-eta bestea ebaki zioten. Ezetza, ezetza dela gogorarazten duen pegatina faltako zitzaion Agedari moztu zizkioten bularretan itsatsita.

Tradizioen tragediatik abiatuta, gogorarazi behar da istorio erlijioso dramatiko batetik haragoko arazoa dela norberak ezarritako marra gorria nahi orok gaindi dezakeela ustea. Ustea ez baita gizartean usteldua dagoen bakarra.

Ezetza ezetza dela ozen aldarrikatu arren barra ertzeko goxoa maiz mikazten da, bularrik moztu beharrik gabe askatasun oro ukatzean. “Dios te salve” abesten dugu, baina jaungoikoaren zain egon gabe aurre hartu beharko genioke geure ezetzak errespetatzeko prest ez dauden eta gure marra gorriak saltatzeko zain dauden horiei. Angela Davisek asteburuko hitz-hartzeetan esan bezalaxe autodefentsa feminista beharrezkoa izango ez den gizarte (kasik utopikora) iritsi arte.

Agedaren bularrak

Agedaren bularrak bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.

EHZ. Sorgin zelaian gurea asma

$
0
0
ehz
EHZ. Sorgin zelaian gurea asma

Euskal Herria Zuzenean elkarteak ez ditu etxeko lanak bezperarako uzten. Otsaila asko aurreratzen hasi baino lehen aurkeztu dute aurtengo jaialdiko afixa. Polit askoa, nire ustetan. Koloretsua, informala, eta bereziki irudimentsua da. Kuriosoa oso, jaialdiko beste kartel batzuk bezala; berritzailea eta espartinekin, bai horixe!

ehzDuela bost urte ezagutu nuen lehen aldiz jaialdia. Sorpresa benetan atsegina izan zen, zentzu askotan. Jaialdia eredugarria da makina bat kontutan. Tokiko elikagaiak, musika nahasketa, auzolana… Elkartearen web orrian balore hauek aldarrikatzen dituzte, eta nik ikusteko aukera izan dudanaren arabera, praktikara eraman ere bai.

  • Euskal hizkuntza, kultura eta nortasunaren babesa eta sustatzea
  • Euskal presoekiko elkartasuna
  • Diskriminazio forma guzien aurkako borroka (arrazakeria, sexismoa, homofobia)
  • Eskubide zibil, politiko eta giza eskubideen aldarrikapena
  • Ingurumenaren defentsa
  • Alter mundialismoa eta internazionalismoa
  • Kapitalismoaren eta gain kontsumoaren gizarte kritika
  • Justizia sozialaren aldarrikapena
  • Kontra kulturaren aldarrikapena

Sare sozialetan agertu da ostiralean emango dituztela programazioaren lehen iragarpenak. Baina hori iritsi aurretik ere, nik jada erreserbatu ditut uztailaren 1,2 eta 3. Benetan gomendagarria da laguntzaile bezala joatea. Lan giro aparta topatuko duzue, eta ingurukoak gustura eta umore onean ari direnean, plazera da lana egitea.

Lan kontuak aterata, jakin ezazue jaialdian boluntario lana egiteaz gain, EHZ langile baten bila dabilela epe luzerako. Beharra edo nahia izanez gero, anima zaitezte, ziur esperientzia atsegina izango dela.

Pentsatzen dut antolakuntzak ostiralean emango duela leloaren azalpena. Bitartean, nire irakurketa sinplea egingo dut, baloreak eta leloa lotuz. Sorgin (kontra kulturaren aldarrikapena) zelaian (ingurumenaren defentsa) gurea (euskal hizkuntza, kultura eta nortasunaren babesa eta sustatzea) asma (kapitalismoaren eta gain kontsumoaren gizarte kritika).

Dagoenekoz irrikitan! Biba EHZ!

EHZ. Sorgin zelaian gurea asma

EHZ. Sorgin zelaian gurea asma bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.


Txirigota bat erabakitzeko eskubidearen alde

$
0
0
Los_cobardes_1
Txirigota bat erabakitzeko eskubidearen alde
Inauteriak bizitzeko modu berezia du herri bakoitzak; Cadizen, txirigoten bitartez. Entzun dituzue inoiz?
.
Izatez inauteri giroko abesbatza ei da txirigota, eta kantatzen dituen koplatxoei ere -pasodoble, tango, runba, sevillana edo jota doinuak- horrela deitzen zaie. Gizartean puri-purian dauden gaiak hartzen dituzte ahotan, modu kritiko eta satirikoan beti ere, entzuleari barrea eragiteko asmoarekin.
.
Azpian duzuen txirigotarekin Los Cobardes taldeak saria eskuratu du aurten. Epaimahaiak, hitzak ez ezik, jantziak eta ahotsak ere izaten ditu kontutan, noski.
.
“En este sur sediento” txirigotako hitzen egilea ama katalandarra ei duen Antonio Martínez Ares andaluziarra da, Los Cobardes-eko zuzendaria. Taldea txirigotek baino partaide gehiago dituen eta letra finagoak kantatu ohi dituen konpartsen atalean lehiatu zen.
.
Herrialde Katalanen erabakitzeko eskubidea dute kantagai:
“Desde este sur sediento hoy parto una lanza por tu soberanía, por tu independencia…”
.Epaimahaiak, txirigotaren hitzak ez ezik, jantziak eta ahotsak ere izaten ditu kontutan.

«Egarri den hegoalde honetatik, zure alde egiten dut gaur. Zure burujabetzaren alde, zure independentziaren alde. Bere herriaz nazkatuta dagoen andaluziar batek egiten dizu berba.

Pentsatzen jarrita, biok gara kanoirako bazka. Zuk zeure senyera duzu… nik nire zuri-berdea. Zuk errepresioa duzu, eta nik langabezia. Zuk Pujol barrabasa duzu, eta nik EREak. Hain gara ezberdinak, eta azken finean, hain berdinak. Zuk San Jorge duzu, eta nik herensugeak.

Zure noblezia frankista da, nirea bezala. Lapurrez betetako parlamentua dugu biok, autonomietan dirua dirua da-eta. Zuk hizkuntza bat duzu, nik zorioneko dialekto bat, baina mendeak dira Kongresuan ulertzen ez gaituztela.

Biok dugu erromatar jatorria, feniziar eguzkia, ijito arimaren muga-igarobidea. Gosea kentzeko ogia eta olioa.

Nik areatzan eta zuk airean dituzu gazteluak. Eta atsekabetzen bazaitu ere, mintzen bazaitu ere, zainetan zehar nire odola eta lana daramazu. Biok ditugu alferrak, eta elikatu beharreko errege bat.

Egarri den hegoalde honetatik, ez da bekaizkerietarako ordua. Ez zaitut koldar deituko alde egitea erabakitzen baduzu, beti izango baitzaitut nire familia sakratuko kide».

Txirigota bat erabakitzeko eskubidearen alde

Txirigota bat erabakitzeko eskubidearen alde

Txirigota bat erabakitzeko eskubidearen alde bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.

Nor zen Alberta Williams?

$
0
0
Alberta-Williams-King

Nor zen Alberta Williams?

Guztiok entzun dugu zerbait Martin Luther King izeneko gizon bati buruz. Eskubide zibilen aldeko ekintzailea, 1964an Bakearen Nobel saria jasotakoa. “I have a dream”. 1968an estatu terrorismoak hil zuen, apirilaren 4an. Bideo honetakoa da jendaurrean eman zuen azken hitzaldia. Indartsua da oso.

https://www.youtube.com/watch?v=aL4FOvIf7G8

Famatua egin aurretik Soziologia eta Teologia ikasi zituen unibertsitatean. Baina ziurrenik bi emakumek eman zioten oinarri sendoena. Amak eta Rosa Parks ekintzaileak. Parksen historia aski ezaguna da, autobus batean zurientzako erreserbatuta zegoen gune batean eseri zenean protesta modura. Jendetza mugitu zen horren ondoren, eta ekintza haren osteko giroak bete-betean harrapatu zuen.

Nor zen Alberta WilliamsBaina nor zen Alberta Williams King? Giza eskubideen eta eskubide zibilen aldeko ekintzailea. Aurrera zeraman borroka beharrezkoa zela zekien emakume bat. Konbentzimendu osoa zeukana egiten ari zen horretan, seme bat galdu eta gero aurrera jarraitzen zuen. Youtuben ez dago bere hitzaldirik, baina etxe barrukoak ikustekoak izango ziren. 1974ko ekainaren 30ean, Williams andrea Atlantako eliza batean organoa jotzen ari zen bitartean norbaitek tiroz hil zuen.

40 urte beranduago, ez dirudi gauzak ikaragarri aldatu direnik. Beltzen aurkako diskriminazioak berean dirau; baina egoera bere testuinguru osoan txertatze aldera, ondo dago gogoraraztea Angela Davisek egun hauetan esandakoa: diskriminazioa eta zapalkuntzak aurpegi asko ditu. Pentsa beltza izateaz gain emakumea eta langilea bazara; eta homosexuala; eta komunista; eta… Bazterketak aurpegi asko ditu; historikoa ere bai, noski.

Nor zen Alberta Williams?

Nor zen Alberta Williams? bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.

Euskara, bestela ez gara V. zikloa Zumaian

$
0
0
Euskara, bestela ez gara V. zikloa Zumaian

Euskara, bestela ez gara V. zikloa Zumaian

Urtero bezala,  ziklo berezia antolatu du Zumaiako Udaleko Euskara Zerbitzuak otsailean eta martxoan. Hala ere, aurtengoak badu  berezitasun bat:  hitzaldien ordez euskarari buruzko ikus-entzunezkoak emango dituzte, eta bakoitzaren ondoren solasalditxo bana izango da gonbidatu batzuekin, Aurtengo helburua da saioetan parte-hartzea bultzatzea, eta bertaratzen diren guztiek iritziak trukatzeko aukera izatea.  Denak 18:30ean izango dira, Zumaiako Alondegia kultur etxeko Oxford aretoan.

Euskara, bestela ez gara V. zikloa Zumaian

Lehenbizikoa otsailaren 17an izango da. Euskara Jendeadokumental sortako 6. atala emango dute, “Mundua osatzen” izenekoa, azken 5-6 hamarkadatan euskarak izandako bilakaera jasotzen duena. Juan Carlos Etxegoien “Xamar” arituko da lana aurkezten eta solasaldian azalpenak ematen.

Martxoaren 24an Lutxo Egia etorriko da Zumaiara, 2015ean Bilbon egin zuen Transitoak performancearen ingurukoak azaltzera eta galderak erantzutera. Aurrez, kokatzeko, Ertzak programako atal bat emango da: Euskaraz badakigu, zergatik ez gara bizi euskaraz?

Hirugarren ikus-entzunezkoa martxoaren 2an izango da, eta Iñigo Asensio etorriko da Euskara munduan dokumentala aurkeztera. Batez ere kanpoan bizi diren euskaldun batzuen bizipenak biltzen dira lan horretan, euskararekin lotutakoak.

Azkenekoan, martxoaren 9an, zeharka aztertuko da euskara, oinarrian Amerikako jatorrizko hizkuntzei buruzko lana delako Beltzean mintzo izenekoa.  Garabide elkarteko Txema Abarrategi arituko da ikus-entzuleekin solasean.

Euskara, bestela ez gara V. zikloa Zumaian bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.

Transparentziak moda erreboluzionatu zuenekoa

$
0
0
Transparentziak moda erreboluzionatu zuenekoa

Transparentziak moda erreboluzionatu zuenekoa

Fashion Revolution eguna ospatuko dugu apirilaren 24an. Oraindik ere hilabete batzuk falta dira, baina preparatiboak hasi ditugunez, zuen parte hartzea animatzera nator eta bide batez kontzeptua azaltzera.

Transparentziak moda erreboluzionatu zuenekoa

2013ko apirilaren 24ean egin zuen gainezka kontuak, Bangladeshen Rana Plazako 8. Pisua goitik behera etorri zenean. Egun hau izendatu zuten gerora modaren industriari transparentzia eskatzeko, eta nahikoa dela salatzeko.

1130etik gora pertsona hil ziren istripu hartan eta gehiago zauritu. Ordutik hona ere izan dira txiripak, eta beste hainbat hildako istripu txikiagoetan, lehenengo munduak moda tendentziak jarraitu ditzan.

Metafora bat izan zen hura, gogorregi hitz egin ez dezadan gura baduzue. Eta han lanean zebiltzanak azpikontratatutako enpresak besterik ez ziren, fast-fashion marka handiek kontratatuak, baldintza eskas baino kaskarragoetan murgilduak. Jakin badakigulako tailer hauetan sarri urratzen direla lan baldintzak lan aldi luzeekin, soldata baxuekin, gainjartze fisiko zein psikologikoekin edo eta haur lana ahalbidetuta. Gutxik dakite istripua gertatu zen momentuan gainera garai bereko arropak josten ari zirela (imajinatu presioa, normalean urte beteko aurrerapenarekin produzitzen dira kolekzioak).

Horregatik Carri Somers eta Orsola de Castrok iniziatiba hartu eta Fashion Revolution Day eguna izendatu zuten.

 

Helburua

Moda pertsonak baloratzen dituen industria izatera bultzatzea da. Ingurugiroa errespetatzen duen industria izan dadila, sormena sustatzen duena eta onurak produkzio zein kontsumoaren aldetik jorratu behar dituena.

Modaren benetako kostua zein den ikusi dezagula alajaina. Eta ez hori bakarrik, baizik eta konturatzea aldaketa egitea posible dela. Arropek ez dutelako moda industria aldatuko, aldaketa hori arropa janzten duenak egingo baitu. Eginak egin azkeneko jantzia jantzi behar duenak erosten baitu. Eta bezero moduan eskubide guztia baitugu produktuak erosten diegun enpresen produkzioaren nondik norakoa jakiteko. Jaten duguna, janzten duguna, nahiz eta medikazio moduan hartzen duguna zer den jakiteko eskubidea dugu.

Transparentziak moda erreboluzionatu zuenekoa

 

.

Transparentziak moda erreboluzionatu zuenekoaNork egin du nire arropa?

2020. urtera bitartean hauxe izango da urtero marka eta produzitzaileei galdetuko dieguna apirila gerturatzen den heinean:

“who made my clothes?”

Horretarako duzun arropa alderantziz jantzi , etiketa bistan duela, eta argazkia sarera igo markaren izena eta #whomademyclothes etiketatuta. Erantzun dezatela eskatuko diegu denok batera.

 

 

Irakasleok hezkuntzan txertatu dinamika

Aldaketa nonbaitetik etorriko bada hezkuntzatik da. Kontsumorako sortzen dugun kulturatik. Etxean, kalean nahiz ikastetxeetan. Eta modak zerbait ona baldin badu nerabeetan atentzioa emateko duen gaitasuna da. Bada lotura estu hau baliatuta dinamika bat sortu dezagula eskoletan.

Helburua berriz ere lotura eraikitzea da janzten dugun arropa eta arropa hori egin duenaren artean. Era berean, honek beste hainbat gai lantzeko aukera emango dizue ikasgelan: globalizazioa, lan eskubideak, produkzioaren transparentzia, materialen iturriak (jatorria), garapen jasangarria eta praktika komertzial etikoak besteak beste.

Gainera hezkuntzarako programa prestatua dute Fashion Revolution fundaziokoek. Webgunean erregistratu eta programaren jarraibideak, ekintzen nondik norakoa eta kontzeptu hauek lantzeko moduak jasoko dituzue berehala. (Laguntza behar baduzue nirekin pertsonalki kontaktua hartu, pozik lagunduko dizuet).

Transparentziak moda erreboluzionatu zuenekoa

 

Modak benetako maitaleak behar ditu

Transparentziak moda erreboluzionatu zuenekoa

Eta alternatiba eraiki dezagula kontsumoan. Aiton-amonen arropak erreskatatzeari, bai!. Love Miss Daisy da Vintage modaren adibideetako bat. Etxean lehengo arropa asko baldin baduzu, eraiki honelako webgune bat.

Bigarren eskuko arropa dendak ere ezagutzen ditugu, ausartu. Europa mailan egiten diren bigarren eskuko azoken berri ematen duten webguneak badira, hauxe esaterako: swishing.com.

Erabili eta itzuli. Alokatu edo eman alokairuan zure armairuko arropa. Rentez-vous da ezagutzen dudan atari profesionalena honetarako. Baina badira beste asko, Girl meets dress esaterako.

Kustomizatu zuen arropa, Tilly And The Buttonsek bereziki ongi egiten ditu tutorialak.

Eta erosi, inbertsioa eginda armairuan. Inbertsioak beti behar du izan pentsatua, hausnartua eta zaindua. Marka jasangarriei egin erosketa filosofiagatik, erabilitako materialagatik, ingurumenari zein etikari dioten errespetuagatik. Izan dadila iraunkorra bai diseinuan bai eta kalitatean.

Hona Fashion Revolutionek Berlinen egindako kanpaina handienetako bat, modaren benetako kostuaz jabetzeko:

.

 

Esperientzia benetakoago batean, 3 gazte Kanbodiara eroan zituzten, beraien erropa non josten zen erakustera.

People care when they know / Jendea dakienean arduratzen da

Transparentziak moda erreboluzionatu zuenekoA / Transparentziak moda erreboluzionatu zuenekoa / Transparentziak moda erreboluzionatu zuenekoa

Transparentziak moda erreboluzionatu zuenekoa bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.

Fikzioa berriz ere gainditua

$
0
0
Fikzioa berriz ere gainditua

Fikzioa berriz ere gainditua

Fikzioa berriz ere gaindituaErrealitateak fikzioa gainditu zuen beste behin ere joan den astean: Madrilen txotxongiloak erabiltzen dituzten Titiriteros Abajoko bi pertsona atxilotu zituen poliziak Gora Alka-Eta jartzen zuen pankarta bat ateratzearren. Hedabideek azaltzen dutenez, pankarta fikzioaren barruan zegoen eta poliziak pertsona bat kartzelan sartzeko sorturiko frogak islatzen zituen. De facto, errealitateak fikzioa gainditu du eta bi pertsona kartzelan daude terrorismoa goraipatzeagatik.

Berdin dit Madrilgo Udalak adin guztietako ikuskizuna zela edo ez zela iragarri zuen ala ez. Ikuskizuna txarra edo ona, gustu onekoa edo txarrekoa ote zen niri bost. Halako iritzi, juzgu eta aitzakiak bere burua zuritu nahi dituztenen edota ikuskizuna ikusi zutenen esku uzten ditut. Bada, batetik, ez dut ikuskizuna ikusi, beraz ezin dut epaitu; eta bestetik, ez dut halako zurikeriarik egin behar txotxongiloak erabili dituzten Raúl G.P. eta Alfonso L.F.-ren askatasuna eskatzeko.

Badakit askotan geure gustuak eta adierazpen askatasunari jartzen dizkiogun mugak nahasten ditugula eta askotan zaila dela gustu txarreko edozer babestea, baina kasu honetan kontua argi eta garbi dago: pertsona bi kartzelan daude fikziozko pankarta bat egitearren. Euren aburuz poliziak sortzen dituen frogak salatzeko egin zuten eta bete-betean asmatu zuten: epaileak erakutsi die fikziozko frogak benetakoak bilakatu daitezkeela. Justizian ere, errealitatea nagusi.

PD: Hansek egindako argazkia.

Fikzioa berriz ere gainditua bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.

Viewing all 20014 articles
Browse latest View live


<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>