Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all 19804 articles
Browse latest View live

Jesus Mari Lazkano margolariaren lana eta lan-prozesua

$
0
0
Jesus Mari Lazkano margolariaren lana eta lan-prozesua
Jesus Mari Lazkano margolariaren lana eta lan-prozesua
Sustatu Interneteko albistegian argitaraturik aurkitu dugu pitxi hau, eta Zuzeuren erabiltzaileentzat interesekoa izan daitekeelakoan dakargu hona.
.

Jesus Mari Lazkano (Bergara, 1960) gaur egungo euskal margolari aipagarrienetako bat da. Lan egiteko duen era harrigarria grabatu du Agirre Center Fundazioakstop-motion bideo batean.

Jesus Mari Lazkano margolariaren lana eta lan-prozesua

Hona bideoa:

Behin eta berriro berregiten duen mihise horretako margoetan, Lazkanoren motibo nagusietako batzuk ikusten ditugu, beti figuratiboak. Paisaia espektakularrak dira Lazkanoren marketako bat, baina “errealismo” huts batetik dagoela argi dago: burutik ateratzen ditu paisaia horiek, ez benetako ikusmira naturaletatik, eta askotan sartzen ditu elementu fantastikoak bertan, hala-nola zulo ez naturalak ozeanoan, edo airean hegan dauden mendi-kateak (goian).

Bideoan egin eta desegiten dituen motibo horietako batzuk, margo amaituetan ere ikus daitezke:

Jesus Mari Lazkano margolariaren lana eta lan-prozesua

Bideoan gutxiago ageri dira Lazkanoren beste motiboetako batzuk: arkitekturak. Kanpo zein barnekoak (erakusketa aretoaren unea, hala ere, hor dago bideoan), zahar zein modernoak. Lan hauetan ere zalantza sortzen dizu margolariak: benetako eraikin eta paisaia urbanoak dira horiek, ala irudimenean bizi diren espazioak dira? Batzuetan, bien nahasmena dira, hala nola adibide hauetan.

Jesus Mari Lazkano margolariaren lana eta lan-prozesua

Jesus Mari Lazkano margolariaren lana eta lan-prozesua

Natura eta arkitektura nahasten dituen bezala, batzuetan beste artista batzuei eginiko omenaldiak ere badaude. Horra bi ale, Chillida eta Giacomettiren omenez.

Jesus Mari Lazkano margolariaren lana eta lan-prozesua

Jesus Mari Lazkano margolariaren lana eta lan-prozesua

Bere webgunetik abiatu zaitezke, Jesus Mari Lazkanoren lana hobeto ezagutzeko

Jesus Mari Lazkano margolariaren lana eta lan-prozesua bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.


Sormena, kantagintza, umorea hezkuntzan… 15 ikastaro prestatu ditu UEUk udaberriko eskaintzan

$
0
0
Sormena, kantagintza, umorea hezkuntzan... 15 ikastaro prestatu ditu UEUk udaberriko eskaintzan

Sormena, kantagintza, umorea hezkuntzan… 15 ikastaro prestatu ditu UEUk udaberriko eskaintzan

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) udaberriko eskaintza aurkeztu du, on line eskaintzari garrantzi berezia emanez. Otsaila eta maiatza bitartean 15 ikastaro eskainiko ditu UEUk Eibarren, Gasteiz, Iruñea eta on line. Euskarazko erreferentzia akademikoa izan nahi du UEUk. Matrikula zabalik dago.Gipuzkoako Foru Aldundiak dirulaguntzak eskaintzen ditu ikastaroetan parte hartzeko.

Sormena, kantagintza, umorea hezkuntzan... 15 ikastaro prestatu ditu UEUk udaberriko eskaintzan

UEUk on line bidezko ikastaroen aldeko apustua egiten ari da azken ikasturtean eta on line ikastaroek izandako emaitza onak kontuan izanik, 2015-2016 ikasturtean, lerro horretan sakontzea erabaki du eta hori islatzen da udazkeneko eskaintzan.

ON LINE ESKAINTZA:

IKASGELAKO ESKAINTZA:

Sormena, kantagintza, umorea hezkuntzan… 15 ikastaro prestatu ditu UEUk udaberriko eskaintzan bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.

Lan Publikoaren Eskaintza, etsaiak kontatua

$
0
0
Lan Publikoaren Eskaintza, Diario de Navarrak kontatua.
Lan Publikoaren Eskaintza, etsaiak kontatua

Lan Publikoaren Eskaintza, etsaiak kontatuaEpaiketetan, kontrakoaren lekukoak erabili behar omen dira norberaren onerako. Hona hemen, bada, Lan Publikoaren Eskaintza, Diario de Navarrak kontatua.

1- Honela bukatu da kontua. A zer lorpena, Izquierda-Ezkerrarena! Euskarazko 120 lanpostu gutxiago deialdian.

Baina nola hasi zen hau dena?

Lan Publikoaren Eskaintza, etsaiak kontatua

2- 2015eko azaroa. Hezkuntzako Lan Eskaintza Publikoa aurkeztu da. Lanpostuen %70 euskarazkoak, eta %30 gaztelaniazkoak. Nafarroako gizartean irensteko zaila, batez ere pedagogiarik gabe egiten bada, eta batzuek asmo txarrez erabiltzen badute.

Komikia, Oroz marrazkilariarena (latiradeoroz)

.

Lan Publikoaren Eskaintza, etsaiak kontatua

3- Eta zergatik banaketa hau? Diario de Navarrak berak eman zuen gakoa 2015eko abenduan: PAI programa masiboki zabaldu zen, gaztelaniazko ereduen bizkar. Beraz, gaztelaniazko postuak soberan daude. Horregatik hainbeste postu euskarazko, eta hain gutxi erdarazko.

Baina euskal ghettotik kanpora, nafarrek uste dute inposizio nazionalista dela.

4- Bestalde, zerrenda bakarraren kontua dago. Zer da zerrenda bakarra? Inork ulertzen ez duen kontu tekniko bat. Diario de Navarrari aitortu behar zaio beste edozein egunkarik baino hobeki azaldu zuela:

Lan Publikoaren Eskaintza, etsaiak kontatua

Lan Publikoaren Eskaintza, etsaiak kontatua

5- Ba zerrenda bakarrik ez da izanen. Irakasle elebidunek bitan egin beharko dute oposizioa, euskaraz eta erdaraz irakasteko aukera izateko. Horretarako, euskarazko eta erdarazko oposizioak bi egun desberdinetan eginen dira (eta hori ere ikusteko dago hala den!).

Lan Publikoaren Eskaintza, etsaiak kontatua

6- Ba horrekin ere ez daude konforme batzuk. Esaterako, PSNk dio, hitzez hitz, “euskara dakitenek abantaila” izanen dutela. Gehiago dakienak abantaila izanen du!!!

Bueno, auzi honetan CCOO izan da irabazlea. CCOO olioa bezalakoa da, beti gaineko aldean gelditzen. Erregimen zaharrarekin jasotzen zituen Gobernuaren dominak, diru-laguntzak, babes ofizialeko etxeak eraikitzeko eta banatzeko enkarguak… Eta orain, Izquierda-Ezkerraren eskutik, Gobernu berriaren erabakietan parte-hartze zuzena du, kasu honetan euskararen kontra egiteko.

Aupa CCOO! UPNkoak itzultzen direnerako, zuendako beste domina bat prest izanen du, emandako zerbitzuak eskertzeko.

Lan Publikoaren Eskaintza, Diario de Navarrak kontatua.

Lan Publikoaren Eskaintza, etsaiak kontatua bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.

Egiatarrak euskaraz

$
0
0
Egiatarrak euskaraz

Egiatarrak euskaraz

Egiatarrak euskaraz

Egian Euskaraz Bizi Nahi Dut ekimenaren bitartez urtarrilaren 8tik martxoaren 4ra arte hainbat herritarrek euskara hutsean bizitzeko apustua egin dute Donostiako Egia auzoan. Astez aste lekuko sinbolikoa pasako diote elkarri, eta astebeteko txanda ezberdinetan parte hartuko dute herriko zenbait eragile eta norbanakok.

Euskaraz aritzerakoan izaten ditugun zalantza eta egoerei aurre egiteko estrategia berriak ikusarazi nahi dituzte: denda batean euskaraz ez dakitenean, solaskideak euskaraz ulertu bai baina hitz egiteko gauza ez denean, euskaraz ez dakien batek inguru osoa erdarara bultzatzen duenean…

Eguneroko egoera hauetan euskaraz aritzea eta hortik ikasitakoa konpartitzea da ekimenaren helburua; modu kolektiboan esperientziak trukatzea eta pausoak ematea.

Blog bat jarri dute martxan, eta bertan esperientzia ezberdinak jasotzen dituzten bideoak ikus daitezke. Argian ekimenean parte hartu duten hainbat kide elkarrizketatu dituzte eta, momentuz, pozik azaldu dira: “Uste baino gehiagorekin egin daiteke euskaraz”

Ekimena behar bezala bukatzeko Egia Euskaraz eguna antolatuko dute martxoaren 12an.

Euskaraz bizitzeko hautua egin nahi duten beste herri zein auzoentzat proposamen interesgarria izan daiteke. Zer deritzozu?

Egiatarrak euskaraz bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.

Informazio ugaritasuna: opio eta paradoxa

$
0
0
Informazio ugaritasuna: opio eta paradoxa
Informazio ugaritasuna: opio eta paradoxa

Ume nintzela hegazkin txiki bat erori zen Izarraitzen, Erlo mendi gailurretik hurbil.

Hara joan ginen denok peregrinazioan abioiaren hondar okertuak ikustera. Gogorra da aitortzea, baina txapa haiek gogoan ditudan arren, ez naiz oroitzen hildakorik izan ote zen eta zenbat. Albiste hark inguruko herrietako jende andana mugiarazi zuen mendian gora eta esango nuke, urrunagoko herrietatik ere etorri zirela ikuskizun hartara.

Bertan-bertan gertatuko zerbait zen hura eta ez zen normala ez hegazkin bat geure begiz ikustea eta are gutxiago, halako istripu bat, bere txikian guretzat ikaragarria zena. Hortik albistearen erakarmena.

Informazio ugaritasuna: opio eta paradoxa

Jakinmin hori, hala ere, ez zitzaigun inguruko albisteekin bakarrik pizten. Urrutiko intxaurrak ere gogoko genituen, berdin zelarik lurrikara batek Txina aldean sortutako triskantza, Simon Wiesenthalek beste nazi bat ehizatu zuela, Blangadesheko gosetearen irudiak edo beste zernahi. Birjinak ginen eta zuribeltzeko telebista kate bakarra zegoen. Egunkariak ere ez ziren gehiegi eta nahikoa zen jakitea kanguru bat bi bururekin jaio zela Australian, denok Sidneyra begira jartzeko.  Nolabait esateko, iristen zitzaigun informazio apurrak, zauritu edo poztu egiten gintuen eta tren bat zubian behera erortzen bazen Mississippin, huraxe izango genuen hizpide lagunartean eta lanean. Denak hunkitzen gintuen, guztia zitzaigun interesatzen eta, ahal bazen, zerbait egiten saiatuko ginen desastrea arintzeko.

Mundua orain baino askoz handiagoa zen eta gauza bakoitza zegokion lekuan zegoen.

Afrika, esaterako, han urruti zegoen, hegoaldera joan eta joan eta milaka kilometrotara eta ez etxeko atarian, gaur dagoen eran. Txinatar bat kalean ikusten genuen bakoitzean, burua jiratu eta harexi begira geratzen ginen denok, edota bi gizonezko magrebiar eskutik oratuta paseatzen zirenean, harriturik ez genuen deus konprenitzen ahal. Matrikula frantsesdun autoa kalean gora agertzearekin batera, atximur egiten genion ondokoari. Hain ginen gutxi ikusitakoak!

Nolabait esateko, munduaren neurriak baino, geure mundutxoaren tamainak gobernatzen gintuen, geure historia hurbilekoak zuen gugan agintzen eta neurri horretatik kanpokoa zen guztia, exotiko zitzaigun, nolaz eta tukana arbola baten adarraren puntan. Dena zitzaigun arrotz eta horrexegatik zitzaigun ikusmina sortzen, jakin beharra nagusitzen. Mundua globaldu baino lehenago kontuak ziren horiek.

Gaur, milaka iturri ditugu dena jakiteko. Uholdeka dator informazioa eta etengabea da albisteen jarioa. Mota guztietakoak, bertakoak eta Serengetikoak. Igual jakingo dugu Urkulluren zakurrak auzoko katua jan duela, Ulan Batorreko alkatearen hozkailuan bere amona aurkitu dutela izozturik, edota ezin amataturiko sua piztu dela Kuwaiteko putzu batean…

Informazio ugaritasuna: opio eta paradoxaHau idazten ari naizen unean, esaterako, bi trenek talka egin dute Alemanian eta hildako eta zauritu ugari daude, Espainiako printzesa bat dago epaitegiko aulkian eserita, milaka iheslari daude bilduta Turkiako mugan, burtsak galera handiak ditu eta antzarek uve bat egin dute zeruan, urtero lez. Baina ez dut ezer sentitzen. Ez dakit trenari beha dagoen behia naizen ala trenaren leihotik behiei begiratzen diedan.

Mundua aldatu ahala, neu ere naiz aldatu, edo zahartu, ez dakit segur.

Bakarrik dakit ez naizela lehengoa. Bai behintzat gogortu, ohitu, etengabeko jariora zaildu. Sorgortu. Informazio amaigabeak eragindako gaitza hain da handia, ezen ez bainau gaur ia ezerk ernetzen, ezerk kitzikatzen, ezerk supizten. Egunkarietako tragedia larrien alboan etorri ohi diren albiste txatxuetara joaten zaizkit askotan begiak: nola egin benetako cuscus bat, Beyonceren soinekoa azken super bowlean,  hartz zuri guztiak ezkertiak dira, munduko gizonik lodiena hil da Mexicon…

Jada ez dut hartzen urrea eta gorotza bereizteko lanik ere. Nekeza da. Gainera ihes egiten diet ispazterrean itota ageri diren errefuxiatuen irudiei, Gazako gertakariei, gaur bertan Hong Kongen edo Bilbon piztu diren erreboltei… Min handiena eragin diezadaketen gertaeretatik urruntzen naiz: ez ikusi, ez ikasi. Nahiago hartz polarrak eta Beyoncé.

Hedabideetara salto egin eta haien uretan murgiltzen naizen bakoitzean, jada ez naiz gertaera apurrak ulertzen saiatzen zen mutiko hura. Beste bat naiz, dena ikusi arren, ezeri atxikitzen ez zaion herritar ezindu bat. Horixe.

Abioirik handiena gaur Erlon erorita ere, etxean geratuko nintzateke jarioari konektatuta. Kuriositatearen olatutxoak iraungo lidake hurrengo albistea agertu arteko bost segundoko tartean, ez gehiago, ez gutxiago. Parisen zirku batetik ihes egindako elefante batek ezkutatuko lidake Izarraizko desastre berritua.  Eta elefantearen kontua, Mike Jaggerren ustegabeko heriotzaren albisteak… Eta hala infinitora arte eta harantzago ere bai.

Albisteak hondar finezkoak bailiran dagite ihes nire hatzen artetik. Hainbeste zer konpondu ikusirik, hainbeste eta hainbeste neke eta gaitzen menera gaudenez jarririk, deus egiteko gai ez den Sisifo berritu bat naiz edo, okerragoa dena, gatzezko esatua bat, nolaz eta bihurtu zen Loten emaztea, behar ez zuen lekura begiratzeagatik.

Informazio ugaritasuna: opio eta paradoxa / Informazio ugaritasuna: opio eta paradoxa

Informazio ugaritasuna: opio eta paradoxa bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.

Mundua delakoan… (Maialen Lujanbio EiTB-z)

$
0
0
Mundua delakoan... (Maialen Lujanbio EiTB-z)

Mundua delakoan... (Maialen Lujanbio EiTB-z)Mundua delakoan… (Maialen Lujanbio EiTB-z)

Asteroko bisita egin du gaur Maialen Lujanbiok Euskadi Irratiko Faktoriara. Eta bertan EiTBri buruz esandakoak hausnarketarako bidea emango du, beste behin. (ENTZUN).

.

Egunotakoa bezalako itsas denborale batean izan zen, iaz. Hor lehertu zen itsasokoa ez ezik beste olatu bat. Kritika bat EiTBri, ETB2ri, zehazki. Enbataren notizia jarraitzeko zuzeneko konexioetan lortu baitzuen bere funtzio publikoaren gailurra. Kostaldeko herrietako euskaldunak, beretzat gazteleraz hizketan jartzea.

Olatuak baretu zirenean kritika hark utzi zuen bere sedimentua. Handik gutxira azaldu zuen EiTBk euskaldunen hitzak euskaraz emitituko zituela erdal katean ere, gauza bera elebitan esanarazi gabe. Baina hemen da berriz olatu zaharren aroa, eta urak bere bidera bezala, entzun ditugu berriz zarauztarrak edo bermeotarrak gaztelera jatorrean. Hemezortzi elkarrizketatuetatik bi euskaraz atzoko Teleberrian.

Komunikabide elebidunek euskara nola, norekin eta zertarako erabiltzen duten, bai Onda Vascan edo Garan, gai horrek badu mamia, baina denen artean, inork izatekotan, medio publikoak luke ardurarik handiena. Hor dugu adibidez “El Conquistador” saio sonatua, beste gaitz askoren artean hau ere baduena. Partaideak asko dira euskal hiztunak, ikus-entzuleak ere asko eta asko euskaldunak. Eta nola lortzen duen ETB2k euskaldunak euskaldunak erdaraz entzuten jartzea.

Ez da hizkuntza kontua bakarrik, mundu erreferentzial kontua ere bada. ETB2ko lehiaketan aurrera egiteko, adibidez, jakin behar duzu “cómo se dice en Murcia…” edo bi aukerotan zein den zuzena: “Belen Esteban o Kiko Rivera”. Eta ez da mundu erreferentziala bakarrik, ahoskera ere bada, betiko aurkezleak oraindik Zaraitzu esan ezinda sumatzea. Eta ahoskera hurbiltasuna da, eta errespetua.

Mundua delakoan... (Maialen Lujanbio EiTB-z)Ez da gainera ahoskera kontua bakarrik, ikuspuntua ere bada, non duzun ardatza. Ze, Reyes Pradok, adibidez, ahoskera dotore askoa du euskaraz, baina beti paradoxa berean kateatzen dute: Andaluziatik euskaldunoi begira. Bart ikusi berri dugu ihauterietan, Zalgizeko dantzariei sevillanak irakasten eta Mixel Etxekoparri “zuen euskalki berezi hori” esaten. Alegia, ikusleok aurkezlearekin identifikatuta eta euskaldun jendea aborigen, exotiko, aztergai. Sevilla etxekotu eta Zalgize arrotz egin.

“8 apellidos vascos” aren albo-kalteak dira oraindik. “Todos los apellidos vascos” delako saio hori bezala. Hor abizenak ez dira arazoa, abizenak norenak diren da kontua: Boris Izagirre, Willy Toledo… Horiek dira euskal herritarrentzat intereseko eta erreferentziako pertsonak? Baietz esango didate, horiek direla Euskadi errealeko erreferentziak. Eta izan, seguru asko izango dira, besterik da EiTBk hori elikatu behar duen.

Mundua ez dela Euskal Herrian bukatzen esango didate, ireki egin behar dela mundura. Eta ados, zabal gaitezen, Kanadara, Madagaskarra, Indiara… mundura! Ekar ditzagun elkarrizketatuak mundutik, ez baitago gauza itxiagorik mundu Espainiari deitzea baino. Eta EiTBk Euskal Herriko erdaldunei mundua euskaraz edo euskararantz behintzat erakusten ari ordez gehiegitan ari zaigu euskaldunoi, mundua delakoan, Espainia erakusten.

.

 

Mundua delakoan… (Maialen Lujanbio EiTB-z) bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.

Gure eraikin erlijiosoen inguruan. Eta orain zer?

$
0
0
Gure eraikin erlijiosoen inguruan. Eta orain zer?

Gure eraikin erlijiosoen inguruan. Eta orain zer?
Gure eraikin erlijiosoen inguruan. Eta orain zer?

Artearen Historiako eskola batean irakasle batek plazaratu zuen kezka izan zen. Hau da gure inguruan aurkitzen diren hainbat eta hainbat eliza, monasterio, ermitak… zein iragan espero dezakegu guzti hauentzat?

Ustez ziur nago herrixka txikietako Elizenganako maitasuna dugun pertsonok, gero eta gutxiago garela. Alegia, gizartearen noranzkoa, post modernitate eta globalizazioak dakarren pentsamoldearen efektuari loturik, gero eta gehiago, gizartea erlijiositatetik urruntzen ikusten dugu, azken jenerazioetan joera gehiago nabarmenduz. Gizartearen oinarri sinboliko eta moralen hausnarketan pausatu barik, garapen sozial hori arazo zehatz batean zentratu dezakegu, hau da zer egin dezakegu iragan hurbilean balore sakratua zuten, baina egun espazio hutsak bihurtu diren eliza guztiekin?

.

Estatu espainiarrean gertatzen den bezalaxe, Euskal Herrian aurkitzen dugun ondare artistiko higiezina (elizak, komentuak, harresiak, jauregiak…), beste herrialde askotan ez bezala, izugarri handia da, bertako aberastasun historikoaren parekoa. Aldaketa baina zera da, aurretik gizarterako funtzio praktiko bat betetzen zuten espazio izatetik, egun soilik balore sinboliko, historiko edo artistikoa izan dezaketela. Ondarearen “altxor” horren zaintzea bada ez da dirudien bezain sinplea. Balore kulturala duten objektuak zaintzeko ardura sozialaren ideiaz harantzago, bestelako hainbat elementuk hartuko dute parte erabaki praktikoengan.

.Arazoa betiko legez, jabetza eta ekonomia esparruan aurkitzen dugu, batetik eliza eta botere zibilen arteko interesen talka, jabetza eta ardurak dakarren alde on eta ez hain onekin. Hala, hainbatetan eraikin erlijioso hauen erantzule nagusi eta bakarra Elizaren erakundea izendatuko da, aldiz galdurik eta ahazturik dauden bigarren mailako eraikin erlijiosoen mantenurako nola entitate publikoen laguntza eskatzen duten. Panorama hau ez da berria izango, publiko eta pribatuaren arteko kontraesanak historian zehar errepikatutako egoera dela badakigu, baina betiko moduan, konponbide ziurrik gabekoa.

Egoera egungo panorama sozialean txertatzea izango zen interesgarriena, batik bat arazoari perspektiba berri batekin gerturatzea arazora, ondorengo gizartearen noranzkoa kontuan izanik. Zergatik ez zaie eliza eta ermita txiki ahaztu horiei bigarren bizitza bat oparitzen? Europa iparraldean, gehienbat Erresuma Batua eta Danimarkan, asko dira adibideak non antzinako elizen eraikinei bere funtzio erlijiosoa kendu eta aisialdi edo kultura ekimenetarako espazio bihurtu dituzten. Erresuma Batuan urtero 20 bat eliza ixten omen dira, Alemanian ere azken hamarkadan 515 eliza itxi zituen. Sekularizazio prozesu hori fidelentzat mingarria izan badatekeen ere, betiere iritzi eta argudio sendoei loturik, aukera bat izan liteke. Berrerabiltze honekin espazioa funtzionala eta sistema ekonomiko barruan erabilgarria bihurtu zitekeen, aurretik elizak zuen funtzio sozialaren ber planteamendu bat bezala ulertuz. Bestalde ere, kontuan izateko da nola eliza askok herri baten identitate eta bateratze sentimenduarekin lotzen diren, nola adibidez nahiz eta urte osoan zehar ohiko liturgia erlijiosoetan aurkitzen diren fededunak oso gutxi izan, urteko bizpahiru egun berezietan eliza hauek fededun “sutsuez” gainezka izaten diren.

Erabili gabeko elizek dakartzan kezka, gobernuen arreta deitzeko adinako arazoa bihurtu da eta urteak pasatuta, nabariagoa izango da seguru. Agian, jada Aristotelesek bultzatzen zuen bezala, erabaki bikainena bi muturren arten aurkituko da, alegia batetik espazio eta artearen balorearen kontzientzia gizartean zabaltzea eta bestetik hauen biziraupena bermatzea, nahiz eta ez jatorrizko funtzioarekin izan.

Gure eraikin erlijiosoen inguruan. Eta orain zer?

Gure eraikin erlijiosoen inguruan. Eta orain zer? bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.

Txio Onena (urteko 5. astea)

$
0
0
Txio Onena (urteko 5. astea)

Txio Onena (urteko 5. astea)
Txio Onena (urteko 5. astea)

Urteko 5. astea eta otsaileko lehenengoko txioak berandu samar datoz, ohi bezala zazpiko sortan.

Txiokatutako gaien artean, iragan berri dugun Santa Ageda bezperako koplak eta atarian dugun San Valendin eguna batetik, komunikazio eta pintxo pote kontuak bestetik. Baita Su Ta Gar eta Nafarroa ere, entsaladan nahastuak. On egin!

Pasa den astekoetan Xabier Mendiguren Elizegik txiokatutakoa nabarmentzea erabaki duzue. Berau dugu txiorik onena behin baino gehiagotan egin duen txiolari bakarra; Asteko Txioa egiten hasi gineneko lehenengo astekoa irabazteaz gain hirugarren garaipena baitu honakoa!

Ea atondu dugun zazpikote honetatik bateren bat gustuko duzuen…

* Argazkiko txoria Urko Dorronsorok harrapatua da

.

Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?

.

.

Pasa den asteko txio onena

Txio Onena (urteko 5. astea) bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.


Ira kurrin kurrin

$
0
0
11870006_content

Ira kurrin kurrin

Duela hilabete mugikorrak jo eta deia hartu nuenean, ez nuen espero ze saltsatan sartuta bukatu nuen. Goiz hartan jaikitakoan ez nuen aurreikusten Aramaioko umeen irakurzaletasuna bultzatzeko ekimen batean parte hartzen amaituko nuenik.

 

Ira kurrin kurrinMendebaldeko Saharako ipuinak kontatzen dira “Smara” izeneko liburuan, eta horren bueltan hitzaldi bat eman zezakeen norbait behar zuten, euskaraz. Ez dakit nola, baina konbentzitu ninduten. Ez dakit nola, zeren eta moztu bezain pronto tentsio pixka bat nabaritzen hasi nintzen. Ze kontatu beha nien nik bederatzi eta hamabi urte arteko ume batzuei? Nerabezarotik tokatu izan zait Saharak bizi duen gatazkaren inguruan hitzaldiak ematea gaztetxeetan, formakuntza tailerretan, udal aretoetan… Baina ume batzuei eskola batean ez, eta eguna iritsitakoan, urduri xamar abiatu nintzen Aramaiorantz. Ez nekien zenbait ume egongo ziren, eta ze jarrera izango zuten tipo bat basamortuko istorioak kontatzen ikustean. Beldurra.

Baina iritsi eta Ira kurrin kurrin ekimenaren nondik norakoak ikusi nituenean, oso sorpresa atsegina jaso nuen. Irakurzaletasuna bultzatzeko metodologia oso ona iruditu zitzaidan hainbat arrazoiengatik.

  • Eskolaz kanpoko ekimena da. Horrek borondatea eskatzen du guztien partetik.
  • Gabonetako oporrak hasi aurretik guztiei banatzen zaie ale bana, oporretan denek batera irakurri dezaten. Aisialdia eta liburuak eskutik helduta joan daitezkeela lehen pertsonan ikusten dute.
  • Hautazkoa da. Hau da, umeek ez dute liburua behartuta egin behar dituzten etxeko lanekin erlazionatzen. Beren hautua izan da, beren borondatez eta erabakiz ari dira liburua irakurtzen, eta horrek ez dauka preziorik. Umetan gogoko nuen irakurtzea, baina gure esku artera halabeharrez iristen ziren liburuak ez zeukaten xarma berdina.
  • Eskola komunitatearen eraikuntzan sekulako ekarpena egiten du. Irakasleek, gurasoek, umeek eta ikasle ohiek hartzen dute parte. Umeei eskolaz kanpo ikasi eta harremantzeko beste marko bat eskaintzen zaie, gurasoak eta irakasleak elkar gehiago ezagutzeko tartea daukate, eta ikasle ohiek ez dute erlazioa eteten haurtzaroko eskolarekin.

Beraz, ez da liburu baten irakurketa soila; horren aitzakian makina bat gauza egiten dituzte. Gaia Sahararekin lotuta zegoenez, boluntarioen artean prestatuko afaria kus-kus ezin hobea izan zen. Haur gehienek ez zuten sekula dastatu aurretik, baina plater bakarra zenez guztiek jan zuten eta kito. Afaltzen amaitutakoan, denok batera joan ginen kirol aretora.

Ira kurrin kurrinHan baieztatu ahal izan nuen metodologia eraginkorra behintzat badela. Bakoitza turbante bat jantzita aurkitu nuen berehala, eta ume bakoitzak liburu bat zeukan esku artean. Hasi nintzen berriketan, baina zorionez, gidoia umeek aldatu zidaten. Zenbait galdera! Berdin berdin galdetzen zidaten sugeen edo gerraren inguruan, ea zenbait gradu egin zitzakeen udan basamortuan edo ea zergatik dagoen harresi militar bat desertu erdian. Umeetako batek galdetu zidan ea zergatik dauden aberatsak!

Aurreiritzi guztiak bertan behera geratu zitzaizkidan. Umeek sekulako arreta jarri zuten, liburuaren pasarteak goitik behera zekizkiten, eta aldi berean esku bat baino gehiago zegoen altxatuta galdetzeko txanda eske. Azkenean, zuzendariak hitzaldia eten behar izan zuen, gehiegi luzatzen ari baitzen. Oraindik bideo bat ikusi eta hitz egiten jarraitu behar zuten, baita dantzan ere Saharako musikarekin.

Lan talde txikietan banatu eta lurrean eserita, umeek, irakasleek eta gurasoek (azken hauek ere liburua irakurrita zekarten, noski) “Smara”-ko pasarteen inguruan hitz egin zuten. Joan nintzenean, hantxe utzi nituen 70 lagun, ostiral batean 22:30etan, liburu batean bueltan hizketan.

Goienak albistea eta bideoa jaso zituen.

Aramaioko eskolako irakasle, guraso eta haurrei, zorionak benetan. Ume horiek, ziurrenik, plazer hutsagatik irakurtzen jarraituko dute bizitzan zehar; eta hori, nik behintzat inguruan nabaritzen dudan irakurzaletasuna neurtuta , ez da ahuntzaren gauerdiko eztula.

ANIMO ARAMAIO! ZORIONAK!

Ira kurrin kurrin

Ira kurrin kurrin bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.

Euskal ordezkaritza zabala Berlinalen

$
0
0
Euskal ordezkaritza zabala Berlinalen

Euskal ordezkaritza zabala Berlinalen

Ikus-entzunezko euskal sektoreak 32 proiektuko katalogoa aurkeztuko du: film luzeak eta dokumentalak

 

Euskal profesionalek aholkularitza eta lan-agenda betea izango dute Berlinalen

Euskal ordezkaritza zabala BerlinalenBasque Audiovisual, ikus-entzunezko euskal sektorearen marka, Berlingo Nazioarteko Zinemaldian izango da, Eusko Jaurlaritzaren eta Zineuskadiren eskutik. Gaur hasi eta otsailaren 20ra bitartean, ikus-entzunezko 32 euskal proiektuk osatzen duten katalogo zabala aurkeztu eta ezagutaraziko da nazioarteko zinema jaialdirik nagusienetako honek eskaintzen duen erakusleihoan. 22 ekoiztetxeren lanak dira, dokumentalak edo fikziozko film luzeak gehien bat, eta oso fase ezberdinetan daudenak –amaiturik batzuk, garapenean, produkzioan edo postprodukzioan sarturik beste batzuk-, baina euren lanentzat koprodukzioa, banaketa edo salmentarako kontaktuak bilatzeko aukera izango dute guztiek.

Helburu horretarako, lan-agenda ondo loturik darama euskal ordezkaritzak Berlinalera. Eusko Jaurlaritzak match maker edo aholkulari bat ipini du Berlinen izango diren ikus-entzunezko sektoreko profesional hauen guztien esku. Figura honek, jaialdiak iraungo duen egunetarako, nazioarteko profesionalekin agenda profesional betea osatu die euskal ordezkariei, Berlinera daramatzaten proiektuentzat koprodukzio, distribuzio edo salmenta bideak aurkitzeko lana errazteko asmoz.

Harreman horietarako, gainera, Euskadik bere espazio fisiko propioa edo lanerako gunea izango du European Film Market-en, Berlinalen industriari eskaintzen zaion plaza ezagunean. Harremanetarako, lan-bileratarako edo aurkezpenetarako egokitutako espazioa izango da.

Errodajeak erakartzea

Baina ez da hori Eusko Jaurlaritzak babestutako produktu bakarra izango. Bilboko, Donostiako Eta Gasteizko Film Commission-ekin elkarlanean, Euskal Autonomia Erkidegoan zinema errodajeetarako dauden lokalizazioen berri ere emango da Berlinalen. Azken ekimen honen helburua da kanpoko ekoizleek eta zinema zuzendariek gure lurraldea aukeratzea filmak errodatzeko garaian. Horretarako, lokalizazioak erakusteaz gain, EAEak eskaintzen dituen abantailen berri ere emango da: abantaila fiskalak, baliabide profesionalak, industria-azpiegitura, ikus-entzunezko zerbitzuak… Katalogoa hemen

Glocal Cinema: big stories, small countries

Donostiako Zinemaldian hasi zen egitasmoaren bigarren saioa egingo da Berlinalen. Glocal Cinema: big stories, small countries izeneko manifestua sinatu zuten 15 herrialde eta eskualdetako institutu zinematografikoen ordezkariak berriro elkartuko dira, etorkizuneko bide-orria zehaztera, tartean Clara Montero Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendaria eta Ainhoa González Europa Creativa Desk MEDIA Euskadiko arduraduna. Bilera otsailaren 16an izango da.

Manifestua sinatu zutenen helburua hizkuntza ez hegemonikoetan egiten den zinema produkzioa sustatzea da. Donostiako bileran esperientziak trukatu eta kooperazio bideak garatu ostean, lehen bilera horri jarraipena emango zaio Berlinalen.

Basque Audiovisual katalogoaren bideoa:

https://vimeo.com/153481093

Euskal ordezkaritza zabala Berlinalen

Euskal ordezkaritza zabala Berlinalen bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.

Panpina oparituko diozu seme-alabari?

$
0
0
Panpina oparituko diozu seme alabari

Panpina oparituko diozu seme alabari

Chucky ederra eta onbera irudituko zaizu honako irudiak ikusi eta gero. 1931 eta 1955 urteen artean panpina faktorietan ateratako argazki bilduma beldurgarria da. Gaztetan zure etxeko panpina kuttuna halako kontzentrazio esparru batean egin zuten.

Orain zer, ezjakin hori: Panpina oparituko al diozu seme-alabari?

.

1931 – 1955 Panpin faktorietako argazkiak

Poupées Dans Une Fabrique Ouvriere Habillant Une Poupee Avant L'Expedition Usine de poupées Usine de poupées Usine de poupées Spraying Doll's Head Face Mould Doll Factory Preparation D'un Visage De Poupee A L'Aerographe Dolls' Heads Head On A Stick Doll Factory Doll Heaven Doll Factory Doll Factory Dolly Slaughter Doll Tugging Making Dolls Leg Production Doll's Eyes Baby Doll Heads PARIS. DOLL FACTORY. PREPARING FOR CHRISTMAS Spooky Dollies Doll Mould

Panpina oparituko diozu seme alabari

Panpina oparituko diozu seme-alabari? bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.

Herria unibertsitatera

$
0
0
Herria unibertsitatera

Herria unibertsitateraHerria unibertsitatera eta unibertsitatea herrira eramateko asmoarekin hainbat urte daramatzate ikasleek Herri Unibertsitatea antolatzen. Leioan, martxoaren 14tik 16ra egingo dute. Azaldu dutenez, hiru egunez herritik eta herriarentzako hezkuntza ereduan murgiltzeko aukera izango dute ikasle, irakasle, langile eta bertaratzen den ororentzat.

Herritik eta herriarentzat eraikitzen den unibertsitate eredua sortu nahi dute, gutxienez, hiru egunez; azken urtetako erreforma kaltegarriei alternatibak bilatu eta gauzak beste modu batera egiteko tresnak badaudela ikusarazteko.

“Egun indarrean dagoen hezkuntza eredua gero eta merkantilizatuagoa eta elitistagoa bihurtzen ari den heinean, pedagogia askatzailea oinarri duen hezkuntza eredu berria praktikara eramatea da Herri Unibertsitatearen helburua”, azaldu dute antolatzaileek.

Leioako campusean duela bi urte hasi ziren Herri Unibertsitatea antolatzen. Lehenengo urtean 400 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten eta joan den urtean aurreikuspen guztiak gainditu zituzten;  ehunka pertsona murgildu ziren hitzaldi, ikastaro eta ekimen ezberdinetan.

Jarraian, lehengo urteko Herri Unibertsitateko irudi batzuk:

Herria unibertsitatera

Herria unibertsitatera bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.

Inauteriko Museo Birtuala

$
0
0
inude-eta-artzainak_Bera_Na

Inauteriko Museo Birtuala
Inauteriko Museo Birtuala

Otsailak 5etik 29ra

Materiagabeko ondareari buruzko lan ildoaren barne eta gure inauterietako irudien memoria bildu asmoz, bidali zure herriko inauterietako pertsonaien argazkiak igartubeti@gipuzkoa.eus-era eta Inauteriko Museo Birtualean parte hartu.

Museoa bisitatu Flickr-en

Inauteriko Museo Birtuala

Inauteriko Museo Birtuala bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.

DiEM25 Manifestua

$
0
0
DIEM25
DiEM25 Manifestua

diem25

EURÔPÊA DÊMOKRATIZATZEKO MANIFESTU BAT

Konpetibitatearekiko, migrazioarekiko eta terrorismoarekiko euren ardurak gora-behera, Eurôpêko Botereak benetan izutzen dituen prospektua bakarra da: Dêmokratia! Eurek dêmokratiaren izenean hitz egiten dute, baina soilik beronen praktika ukatzeko, exortzizatzeko eta ezabatzeko. Euren helburua dêmokratia kooptatzea, ebaditzea, mistifikatzea, usurpatzea eta manipulatzea da. Horrela, bere energia hausten dute eta bere posibilitateak geldiarazten dituzte.

Izan ere, Eurôpêko herrien boterea, dêmos·aren gobernua, agente hauon guztion ameskaizto partekatua baita:

– Brusela·ko burokratia (eta bere 10,000tik gora lobbyistêak)

– Brusela·ko burokratiaren hiltzaile-eskuadroi ikuskaritzak eta Troika, zeina-ere beste instituzio internazional eta Eurôpêar batzuetako ‘tekhnokrata’ hautatugabeekin batera osatu baitzuten

– Eurôtalde boteretsua, zeinak-ere ez baitu ezein lege edo itunetan oinarririk

– Fidantzapeko askatasunean jarritako bankariak, funts-kudeatzaileak eta oligarkhia berjaioak, zeintzuek-ere jendetzak eta euren expresio antolatuak iraunkorki gutxiesten baitituzte

– Liberalismoa, dêmokratia, askatasuna eta solidaritatea aldarrikatu, baina gobernuan daudenean beronen printzipiorik oinarrizkoenak traditzen dituzten alderdi politikoak

– Austeritate kontraproduzentea inplementatuz, desberdintasun krudelei erregaia ematen dieten gobernuak

– Beldurraren trafikoa arte-forma, botere-iturri eta mozkin-iturri bilakatu duten hedabide-magnateak

– Agentzia publiko sekretiboekin kolusioan dauden korporazioak – agentzia publiko hauek beldurrean inbestitzen dute, eta, horrela, sekretutasunaren eta bigilantziaren kultura sustatzen dute, zeinak-ere iritzi publikoa euren nahiaren menera jartzen baitu.

Eurôpêar Batasuna aparteko lorpen bat izan zen. Hizkuntza desberdinak hitz egiten zituzten eta kultura desberdinetan murgilduta zeuden Eurôpêar herriak bakean elkartu zituen. Horrela, orain dela ez hainbeste chauvinismo hiltzailearen, arrazismoaren eta basakeriaren etxe izan zen kontinente honetan eskubide humanuen marko partekatu bat sortzea posiblea zela frogatu zuen. Eurôpêar Batasuna Muinoko Argi-Dorre proberbiala izan zitekeen, eta munduari erakuts ziezaiokeen ezen bakea eta solidaritatea mendetako gatazkaren eta intolerantziaren hatzaparretatik aska zitezkeela.

Alta, gaur egun, burokratia komunak eta moneta komunak Eurôpêar herriak zatitzen dituzte. Eurôpêar herri hauek, hizkuntza eta kultura desberdinak gora-behera, batzen hasiak ziren. Orain, politiko myopêek, funtzionari oikonomikoki sineskoiek eta ‘aditu’ finantzialki inkonpetenteek osatzen duten konfederazioak konglomeratu finantzial eta industrialaren ediktuak modu esklabuan onartzen ditu. Horrela, Eurôpearrak alienatzen ari gaituzte eta erreakzio anti-Eurôpêar arriskutsu bat probokatzen ari dira. Euren buruaz harro dauden herriak elkarren kontra jartzen ari dira. Nazionalismoa, extremismoa eta arrazismoa berpizten ari dira.

Gure EBa desintegratzen ari da, eta beronen bihotzean iruzur errudun bat dago: osoki politikoa, goitik beherakoa eta opakoa den erabaki-hartze prozesu bat ‘apolitiko’, ‘tekhniko’, ‘prozedural’ eta ‘neutral’ bezala aurkezten zaigu. Prozesu honen helburua Eurôpêarrok gure diruaren, gure finantzaren, gure lan-baldintzen eta gure ingurugiroaren gaineko kontrol dêmokratikoa gauzatzea ekiditea da. Iruzur honen prezioa, dêmokratiaren amaieraz gain, politikê oikonomiko pobreak dira:

– Eurôgunearen oikonomia austeritate konpetitiboaren amildegian behera bideratzen ari da, eta honen ondorioa argia da: herrialde ahuletan atzeraldi iraunkorra sortzen ari da eta herrialde kentraletan inbestimentu baxuak sortzen ari da

– Eurôgunetik kanpo dauden EBko kide-estatuak alienatuta daude, eta inspirazioa nahiz bazkideak gela susmagarritan bilatzen ari dira; gela susmagarri hauetan, merkataritza librea sustatzen duten akordio opako eta koertziboen ongietorria jaso ohi dute, eta akordio hauek estatuon soberanitatea ahultzen dute

– Eurôpêan prezedenterik gabeko desberdintasuna, itxaropen beherakorra eta misanthrôpia loratzen ari dira

Bi aukera beldurgarri nagusitu dira:

– Gure nazio-estatuak kapulura itzultzea

– Edo, Brusela·ren dêmokratiarik gabeko eremuaren aurrean errenditzea

Beste bide bat egon behar da. Eta badago!

Dêmokratiaren pizkunde bat!

Gure mugimendua, DiEM25, mota horretako pizkunde bat ekartzea bilatzen ari da.

DiEM25 mugimenduaren indar motibatzailea idea sinple eta erradikal bat da:

Eurôpêa dêmokratizatu! Edo EBa dêmokratizatzen dugu, edo berau desintegratu egingo da!

Eurôpêa dêmokratizatzeko gure helburua errealistêa da. Helburu hau ez da hasierako Eurôpêar Batasunaren eraikuntza baino utopikoagoa. Izatez, gaur egungo Eurôpêar Batasun anti-dêmokratiko eta zatikatua mantentzeko saiakera bera gure mugimendua baino utopikoagoa da.

Gure helburua, Eurôpêa dêmokratizatzea, izugarriki larria da. Izan ere, azkar hasten ez bagara, erresistentzia instituzionalizatua berandu izan baino lehen zizelkatzea ezinezkoa izan daiteke. Guk hamarraldi bat ematen diogu, 2025 urtera arte.

Baldin-eta asko jota hamarraldi baten buruan Eurôpêa dêmokratizatzen asmatzen ez badugu, baldin-eta Eurôpêaren botere autokratikoek dêmokratizazioa itotzea lortzen badute, orduan EBa hybris·ean eroriko da, ezpaldu egingo da, eta bere erorierak orain arte ezagutu gabeko oinazea eragingo du oronon – ez soilik Eurôpêan.

 

ZERGATIK ARI DA EURÔPÊA BERE INTEGRITATEA ETA BERE ARIMA GALTZEN?

Hasiera batean, EBa gerraren ondorengo hamarraldietan eraiki zen. Hamarraldi hauetan kultura nazionalak berpiztu egin ziren, orduko Eurôpêarrak elkartu zituen izpiritu berri baten argitan: internazionalismoa, mugak desagertzea, oparotasun partekatua eta standard garaiagoak. Alta, sugearen arrautza integrazio-prozesuaren bihotzean zegoen.

Ikuspuntu oikonomiko batetik, EBa industria astunaren kartel bezala jaio zen (eta beranduago etxalde-jabeak kooptatu zituen). Kartel honen helburua prezioak finkatzea eta Brusela·ko burokratiaren bidez oligopolioaren mozkinak berbanatzea zen. Kartel emergente honek eta Brusela·n finkatuta zeuden bere administrariek dêmos·ari beldurra zioten eta herriaren gobernuaren idea gorroto zuten.

Pazienteki eta methodikoki, erabakien hartzea despolitizatzeko prozesu bat gauzatu zen. Prozesu honen emaitza kanpaina mantso baina geldigabe bat izan zen. Kanpaina honen helburu nagusiak bi ziren: alde batetik, dêmos·a dêmokratiatik kanporatzea, eta, bestetik, politikê-erabaki oro fatalismo pseudo-tekhnokratiko perbasibo batez mozorrotzea. Zenbait politiko nazionalek Komisioa, Kontseilua, Ecofin, Eurôtaldea eta Eurôpeko Banku Kentrala politikêtik askatutako eremu bilakatu zituzten, eta lan honen trukean sari ederrak jaso zituzten. Despolitizazio prozesu honen aurka egiten zuen oro anti-Eurôpêartzat hartu zen eta disonantzia zaratatsutzat jo zen.

Beraz, horrela jaio zen EBaren bihotzean dagoen iruzurra: datu oikonomiko deprimenteak eta oinaze ekidingarria sortzen zituzten politikêei konpromiso instituzionala emanez. Bitartean, Eurôpê ziurrak garai batean ulertu zituen printzipioak gaur egun abandonatu egin dira.

– Arauak Eurôpêarron zerbitzura egon behar lirateke, eta ez alderantziz

– Monetak tresnak izan behar lukete, eta ez euren-baitako-helburuak

– Merkatu bakarra dêmokratiarekin bateragarri egiteko modu bakarra Eurôpêar ahulenen eta ingurugiroaren defentsa komunak edukitzea da, defentsa hauek dêmokratikoki hautatuak eta eraikiak izanik

– Dêmokratia ezin da soilik hartzekodunen esku dagoen eta zordunei ukatzen zaien luxu bat izan

– Dêmokratia oinarrizkoa da kapitalismoaren inpultsurik auto-suntsikor eta okerrenak mugatzeko eta harmonia sozialezko eta garapen sustengagarrizko ikuspegi berri batera begiratzen duen leiho bat irekitzeko

Eurôpêko oikonomia sozial kartelizatua 2008 ondorengo Atzeraldi Haunditik altzatzen saiatu denean, hutsegite ekidinezina erdietsi du. Hutsegite horren ondoren, berau eragin zuten EBaren instituzioek gero-eta autoritarismo gehiago baliatu dute. Eurek dêmokratia zenbat-eta gehiago asphyxiatu, euren autoritate politikoa orduan-eta ilegitimuagoa bilakatzen da, atzeraldi oikonomikoaren indarrak orduan-eta indartsuagoak bilakatzen dira, eta euren autoritarismo-beharra orduan-eta haundiagoa bilakatzen da. Ondorioz, dêmokratiaren etsaiek botere berriztatua biltzen duten heinean, euren legitimitatea galtzen dute eta itxaropena eta oparotasuna gutxiengo nimino batengan murrizten dute (zeintzuek-ere oparotasun horretaz gainerako sozietatearengandik babesteko behar dituzten langen eta hesien atzean bakarrik goza baitezakete).

Hau guztia prozesu ikusezin bat da, eta, beronen bidez, Eurôpêaren krisiak gure herriak barnera begira jartzen ari ditu, elkarren aurka jartzen ari ditu, eta jingoismo eta xenophobia preexistentea anplifikatzen ari du. Anxietatearen pribatizazioak, ‘bestetasunarekiko’ beldurrak, anbizioaren nazionalizazioak eta politikêen bernazionalizazioak interes komunen desintegrazio toxiko baten mehatxua eragiten dute, eta beronen ondorio bakarra Eurôpêaren sufrimentua izango da. Eurôpêak erreakzio negargarriak burutu ditu bere bankuen eta zorren krisien aurrean, errefuxiatuen krisiaren aurrean eta politikê atzerrikoi, migrazional eta anti-terroristê koherente baten beharraren aurrean. Ondoren zerrendatzen ditugun puntu guztiak solidaritateak bere esanahia galtzean gertatzen denaren adibideak dira:

– Athêna·ko Udaberriaren suntsizeak eta beronen ondoren – huts egin zezan – diseinatu zen ‘erreforma’-programma oikonomikoaren inposizioak Eurôpêaren integritatean zauria eragin zuten

– Aurrekontu estatal bat sendotu behar den bakoitzean, edo-eta banku bat erreskatatu behar den bakoitzean, aberatsenen bekatuak sozietateko ahulenek ordaindu behar dituztela asumitu ohi da

– Lana komodifikatzeko eta dêmokratia lan-eremutik kanpo ateratzeko joera konstantea dago

– Eurôpêko itsasertzetan lur hartzen ari ziren errefuxiatuen aurrean, EBeko kide-estatu gehienek ‘nire patioan ez’ jarrera eskandalagarria eduki zuten; jarrera honek ongi ilustratzen du nola Eurôpêar gobernu-eredu hautsi batek beheraldi ethikoa eta paralysi politikoa ekartzen dituen, eta, era berean, ongi erakusten du nola ez-Eurôpêarrekiko xenophobiak Eurôpêarron arteko solidaritatea desagerrarazten duen

– ‘Eurôpêar’, ‘atzerritar’ eta ‘politikê’ hitzak elkartzen ditugunean esaldi komikoa erdiesten dugu

– Paris·eko eraso negargarrien ostean, errazkeria osoz, Eurôpêar gobernuek soluzioa mugak berreraikitzea zela erabaki zuten, noiz eta erasotzaile gehienak EBeko hiritarrak zirenean – Eurôpêar Batasuna ez da gai Eurôpêar hiritarrak batuz arazo komunei erantzun komunak emateko, eta aipatu berri dugun erabakia Eurôpêar Batasuna irensten ari duen izu moralaren beste zeinu bat baino ez da

 

Zer egin behar dugu? Gure zerumuga

Errealismoak ondorengoa eskatzen du: denbora-marko errealistê baten baitan, tarteko mugarrietara iristeko lan egitea. Horregatik, 2025. urterako Eurôpê osoki dêmokratiko eta funtzional bat erdiesteko bidean, DiEM25 mugimenduak lau mugarri hartuko ditu helburu, interbalo erregularretan.

Orain, gaur egun, Eurôpêarrok EBaren instituzioengandikako abandonoa sentitzen dugu oronon. Helsinki·tik Lisboa·ra, Dublin·etik Krêtê·ra, Leipzig·etik Aberdeen·era. Eurôpêarrok sentitzen dugu ezen modu azkarrean hautu gogor batera hurbiltzen ari garela. Benetako dêmokratiaren eta desintegrazio amarrutiaren arteko hautua izango da. Batasuna hautatu behar dugu, Eurôpêak hautu egokia egiten duela ziurtatzeko: Benetako dêmokratia!

Zer nahi dugun eta noiz nahi dugun galdetzen digutenean, guk hau erantzuten dugu:

IMMEDIATUKI: Erabakien hartzean gardentasun osoa.

– EBeko Kontseiluaren, Ecofin·en, FTT·ren eta Eurôtaldearen biltzarrak zuzenean emititu behar dira

– Eurôpêko Banku Kentralaren gobernu-kontseiluaren biltzar-agiriak biltzarrak gertatu eta aste gutxiren buruan argitaratu behar dira

– Negoziazio batzuek Eurôpêar hiritarron etorkizunaren fazeta orori eragiten diete (adibidez, merkataritza-TTIP, ‘erreskateak’, Britainia·ren statusa); negoziazio erabakigarri hauei pertinente zaizkien dokumentu guztiak sarera zamatu behar dira

– Lobbyistêentzako erregistro obligatorio bat behar da; erregistro honek euren bezeroen izenak, euren diru-sarrerak, eta funtzionariekin (hautatuekin nahiz hautatugabeekin) egiten dituzten bileren zerrenda bat barnebildu behar ditu

HAMABI HILABETEREN BURUAN: Krisi oikonomiko jarraikorrari erantzun egin behar zaio, instituzio existenteak erabiliz eta EBaren Itun existenteen baitan.

Eurôpêaren krisi immediatua aldi berean bost arlotan destolesten ari da:

– Zor publikoa

– Bankuak

– Inbestimentu Desegokiak, eta

– Migrazioa

– Pobrezia Hazkorra

Gaur egun, bost arlo hauek gobernu nazional hauen eskutan utzi dira, baina gobernu nazionalek ez dute arlo hauen gainean eragiteko botererik. DiEM25 mugimenduak bost arlo hauek Eurôpêartzeko politikê-proposizio xeheak aurkeztuko ditu, eta Brusela·ren botere diskrezionalak mugatuko ditu, boterea Legebiltzar nazionalei, kontseilu eskualdetarrei, udalei eta komunitateei itzuliz. Proposatuko ditugun politikêen helburua instituzio existenteen berrindartzea izango da (itun eta karta existenteen berrinterpretazio sorkor baten bidez). Horrela, zor pulbikoaren, bankuen, inbestimentu desegokien eta pobrezia hazkorraren krisiak egonkortuko dira.

BI URTEREN BURUAN: Biltzar Konstituzionala

Eurôpêko hiritarrok batasunaren etorkizunaz arduratzeko eskubidea dugu, eta (2025erako) Eurôpêa dêmokratia oso bat bilakatzeko betebeharra dugu. Dêmokratia oso horrek Legebiltzar soberano bat edukiko du, eta, Legebiltzar soberano honek, Legebiltzar nazionalen, biltzar eskualdetarren eta udal kontseiluen autodeterminazio nazionala errespetatzeaz gain, bere boterea azken hauekin partekatuko du.

Hau egiteko, euren  errepresentanteen Biltzar bat deitu behar da. DiEM25 mugimenduak Biltzar Konstituzional bat sustatuko du. Biltzar Konstituzional hau zerrenda trans-nazionalen arabera hautatutako errepresentantez osatuko da. Gaur egun, unibertsitateek Brusela·ri ikerketarako diru-laguntzak eskatzen dizkiotenean, aliantza trans-nazionalak osatu behar izaten dituzte. Modu bertsuan, Biltzar Konstituzionalerako hauteskundeetarako zerrendek Eurôpêar herrialdeen gehiengo bateko hautagaiak barnebildu behar lituzkete. Hauteskunde hauetatik eratorriko den Biltzar Konstituzionalak etorkizuneko konstituzio dêmokratiko bati buruz erabakitzeko boterea izango du. Hamarraldi baten buruan, konstituzio honek Eurôpêar Itun existente guztiak ordezkatuko ditu.

2025 URTERAKO: Biltzar Konstituzionalaren erabakien promulgazioa

 

Nork ekarriko du eraldaketa?

Guk, Eurôpêko herriok, gure Eurôpêaren gaineko kontrola berrartzeko betebeharra dugu; gaur egun, kontrol hau inori konturik ematen ez dioten ‘tekhnokratek’, politiko konplizeek eta instituzio itzalkoiek ostentzen dute.

Gu kontinenteko parte orotatik gatoz, eta ezagugarri desberdinek batzen gaituzte: kultura desberdinek, hizkuntza desberdinek, akzentu desberdinek, alderdi politiko desberdinetako afiliazioek, ideologia desberdinek, azal-kolore desberdinek, genero-identitate desberdinek, fede desberdinek eta sozietate onari buruzko ulerkera desberdinek.

DiEM25 osatzen ari garenon intentzioa ‘Guk, Gobernuok’ eta ‘Guk, Tekhnokratok’ osatzen duten Eurôpêtik ‘Guk, Eurôpêko herriok’ osatzen dugun Eurôpê batera igarotzea da.

Gure lau printzipioak:

– Eurôpêko herriren baten dêmokratia biolatzen den heinean, Eurôpêko gainerako herriek ezin izango dute aske izan

– Eurôpêko herriren baten duintasuna ukatzen den heinean, Eurôpêko gainerako herriek ezin izango dute duintasunean bizi

– Eurôpêko herriren bat insolbentzia eta depresio iraunkorrera bultzatzen den heinean, Eurôpêko gainerako herriek ezin izango dute oparotasun itxaropenik eduki

– Eurôpêko herriren batek bere hiritarrik ahulenentzako oinarrizko ondasunik bermatzen ez badu, garapen humanurik ez badu, oreka oikologikorik ez badu eta erregaien erabilera ezabatzeko determinaziorik hartzen ez badu, bere jokabideak aldatuz – eta ez planêtêaren klima aldatuz – Eurôpêko herri hori ezin izango da hazi

Gu hainbat Eurôpêarren tradizio bikainaren baitan lekutzen gara. Eurôpêar hauek, mendetan zehar, dêmokratia luxu bat dela eta ahulenei sufritu behar dutena sufritzea egokitzen zaiela esaten duen ‘jakintzaren’ aurka borrokatu dute.

Gure bihotzak, gogoak eta borondateak konpromiso hauei dedikatuta, eta aldaketa eragiteko determinazioz, honakoa adiarazten dugu.

 

Gure promesa

Gure Eurôpêar hiritarkideei gurekin bat egiteko deia luzatzen diegu, gurekin batera DiEM25 izendatu dugun Eurôpêar mugimendua sor dezaten.

– Borroka dezagun elkarrekin, dêmokratia sakonki gorroto duen Eurôpêar establishment·aren aurka, Eurôpêar Batasuna dêmokratizatzeko

– Amai dezagun harreman politikoak erabaki tekhniko huts bezala mozorrotzea eta berauek botere-harremanetara murriztea

– Jar dezagun EBaren burokratia Eurôpêar herri soberanoen borondatearen menpe

– Desmantela dezagun botere korporatiboak hiritarron borondatearen gainean ostentzen duen ohiko dominazioa

– Berpolitiza ditzagun gure merkatu bakarra eta moneta komuna gobernatzen duten arauak

Eurôpêar Legebiltzarraren mailan aliantza ahulak osatzen dituzten alderdi nazionalen eredua obsoletutzat jotzen dugu. Dêmokratiaren aldeko behetikako borroka bat (maila lokal, eskualdetar eta nazionaletan) beharrezkoa izanik ere, baldin-eta borroka hau Eurôpêa dêmokratizatzeko koalizio pan-Eurôpêar bateranzko stratêgia internazionalistêrik gabe gidatzen bada, orduan berau ez da aski izango. Lehenik eta behin, Eurôpêar dêmokratok bat egin behar dugu, agenda komun bat ekoitzi behar dugu, eta gero agenda hau komunitate lokalekin konektatzeko bideak aurkitu behar ditugu, maila eskualdetar nahiz nazionaletan.

Arrazonaren, Askatasunaren, Tolerantziaren eta Irudimenaren Eurôpê batek inspiratzen gaitu, eta berau posiblea izan dadin Gardentasun integral bat, Solidaritate erreal bat eta Dêmokratia autentiko bat behar ditugu.

Hauek dira gure aspirazioak:

– Eurôpê Dêmokratiko bat, zeinetan-ere autoritate politiko guztia Eurôpêko herri soberanoetatik eratorriko baita

– Eurôpê Garden bat, zeinetan-ere erabaki-hartze guztiak hiritarron kontrolpean gertatuko baitira

– Eurôpê Batu bat, zeinetako hiritarrok gure nazioen baitan komunean ditugun bezainbeste gauza edukiko baititugu komunean gure nazioen artean

– Eurôpê Errealistê bat, zeinak-ere bere buruari erreforma dêmokratiko erradikal bezain egingarrien egitekoa jarriko baitio

– Eurôpê Deskentralizatu bat, zeinak-ere bere botere kentrala lan-eremuetako, herrietako, hirietako, eskualdeetako eta estatuetako dêmokratia maximizatzeko erabiliko baitu

– Eurôpê Pluralistê bat, zeinak-ere eskualde, ethnia, fede, nazio, hizkuntza eta kulturak errespetatuko baititu

– Eurôpê Berdintzale bat, zeinak-ere desberdintasuna ospatuko baitu eta zeinak-ere generoan, azal-kolorean, klase sozialean eta orientazio sexualean oinarritutako diskriminazioa amaituko baitu

– Eurôpê Kultu bat, zeinak-ere bere jendearen dibertsitate kulturala baliatuko baitu, eta, bere ondare zenbaezina sustatzeaz gain, Eurôpêko artistê, musikari, idazle eta poiêtê disidenteen lana ere sustatuko baitu

– Eurôpê Sozial bat, zeinak-ere onartuko baitu ezen askatasunak, interferentziarengandikako jaretza behar izateaz gain, oinarrizko ondasunak ere behar dituela, horrela hiritarrok beharrarekiko eta explotazioarekiko aske izan gaitezen

– Eurôpê Produktibo bat, zeinak-ere bere inbestimentuak oparotasun partekatu eta berde batera bideratuko baititu

– Eurôpê Sostengagarri bat, zeina-ere planêtêaren baliabideen baitan biziko baita, bere ingurugiro inpaktua minimizatuz, eta Lurrean ahalik-eta erregai fosil gehien utziz

– Eurôpê Oikologiko bat, zeina-ere mundu-mailako benetako trantsizio berde batekin konprometituta egongo baita

– Eurôpê Sorkor bat, zeinak-ere bere hiritarren irudimenaren botere berritzaileak askatuko baititu

– Eurôpê Tekhnologiko bat, zeinak-ere tekhnologia berriak solidaritatearen zerbitzura erabiliko baititu

– Eurôpê Historiko bat, zeinak-ere geroaldi argi bat bilatuko baitu, baina bere lehenaldia ezkutatu gabe

– Eurôpê Internazionalistê bat, zeinak-ere ez-Eurôpêarrak euren-baitako-helburu bezala traktatuko baititu

– Eurôpê Baketsu bat, zeinak-ere, bere Ekialdeko eta Mediterraneoko tentsioak baretuta, militarismoaren eta expantsionismoaren lamien aurkako gotorleku bezala lan egingo baitu

– Eurôpê Ireki bat, zeina-ere mundu osoko ideei, jendeari eta inspirazioari irekita egongo baita, eta zeinak-ere hesiak eta mugak segurtasunaren izenean segurtasunik eza zabaltzen duten ahultasun-zeinu bezala berrezagutuko baititu

– Eurôpê Askatu bat, zeinetan-ere pribilegioa, prejudizioa, gabetzea eta biolentziaren mehatxua ximeldu egingo baitira, Eurôpêarroi rol stereotypiko gutxiagoren baitan jaiotzea ahalbidetuz, gure potentzialea garatzeko aukeren berdintasunaz gozatzea ahalbidetuz, eta gure bizitzako, laneko eta sozietateko kide gehiago hautatzeko askatasuna ahalbidetuz.

 

Carpe DiEM25

www.diem25.org

DIEM25

Euskarara itzulpena:

https://goo.gl/ctft7U

01:30 2016 02 11

Donostiko Nabar Hirian

Hiritarron Biltzarrak – Bingen Ereintzun Hareitzederra

DiEM25 Manifestua
DiEM25 Manifestua / DiEM25 Manifestua / DiEM25 Manifestua / DiEM25 Manifestua / DiEM25 Manifestua

DiEM25 Manifestua bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.

Gaztelaniaren morroi

$
0
0
Gaztelaniaren morroi

Gaztelaniaren morroi

Honako titulu hau daraman dokumentua zabaldu du esparru hauetako erakunde politiko batek bere lan ildo berriak ezagutarazteko:

Aldaketa = errespetua, errekonozimendua, erresoluzioa, erreskate soziala”

Gauza jakina da horrelako testuak euskaraz sortuak direla pentsatzeko tentazio gutxi izaten duela giza abere euskaldunak normalean, baina Euskal Herriaren Independentzia xede estrategiko duen alderdi baten aldetik etortzean, sinesmen ariketatan murgiltzeko prest egoten da jende abertzalea, oro har, baita euskaldunik eszeptikoena ere.

Eta interesak bultzatuta, arretaz heldu dio giza abereak irakurketari. Harik eta pasarte enigmatiko honekin aurkitu den arte:

Horretara datoz aldaketari erantsi dizkiogun lau R-ak: errespetua, errekonozimendua, erresoluzioa, erreskate soziala”

Garrantzi handiko dira R-ak, antza, lehengo RHren parekoak nonbait, zeren eta “Indarrak metatzeko R-ak” baitira, testuak dioenez.

Matematika gutxi jakin arren, “R-ak” kontatzen hasi eta lau ez, zortzi R ateratzen zaizkio matematiketan ohituegia ez den irakurleari. Alegia, bina erre hitz nagusi bakoitzeko.

Kezka nabarmena, beraz:

Nondik, bada, edo nola kontatuta atera ote zaizkio dokumentuaren egileari lau R huts direlako horiek? –galdetu dio behin eta berriz inuzentzia guztiarekin bere buruari.

Lau R? Lau R? Lau R?

Harrituta, bilatzen hasi, eta ezin soluziorik aurkitu.

Gaztelaniaren morroiErre bilketarekin zeharo erreta, azkenean aurkikuntzaren bidean edo jarri da gure irakurle ergela:

Akaso “lau R” idatzi beharrean, “lau ERRE” idatzi nahi ote zuen testugileak? Ala, akaso, pentsaezina litekeena: ez ote zaizkigu berriz ere errekolonializazio lanetan arituko, oraingoan gureak direnak, geure etxean bertan eta euskaraz sortua behar zuen testu bat dela medio? Eta horren azpian dagoena akaso “Respeto-Reconocimiento-Resolución-Rescate social” hitzak balira, “lau R” hutsez hornituak, maiuskulaz jarriak gainera, oso motibagarriak eta eragingarriak eta nahi dena, baina gaztelaniaz pentsatuak eta euskaldunoi hala edo hola trasbasatuak?

Bai, zera! Deskartatuta zeharo azken aukera hori. Dokumentuaren amaierako hitzek ez baitute horrelako mesfidantzetarako tarterik uzten:

Gure proiektu estrategikoari ateak zabaltzeko norabidean kokatzen direnak.

Horregatik guztiagatik atera ditugu ‘dantzara’, Espainiako egoera nahasi honetan gure lurra zein den erakusteko eta gure herriari begira independentziaren bagoiak eraikitzen jarraitzeko”.

Euskaraz sortua da testua eta erreena konfusioa baino ez da izan guztiz: “ERREak” idatzi behar zen tokian “R-ak” idatzi du delako euskaldun idazle horrek oharkabean.

Sinetsita gaude. Egiatan!

                                            (K.S.)

Gaztelaniaren morroi

Gaztelaniaren morroi bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.


Vassili Grossmanen azken gutuna

$
0
0
Vassili Grossmanen azken gutuna

Vassili Grossmanen azken gutuna

Joxe Aranzabalek, Armada Gorriko erreportari izan zen Grossman judutarrari irakurri dion liburuaren berri eman digu Faroan; guk Rafaelen Ama Birjina Sixtotarra azaleratzeko baliatu duguna; azpian dituen aingerutxuengatik izango duzu ezaguna.

Azken Gutuna

GrossmanAurreko egun batean, Durangon nintzela, altxor txiki bat aurkitu nuen Hitz liburu-dendan: Azken gutuna eta beste, Vassili Grossman idazlearena. Liburu txikia da, 75 orrialdekoa, eta Erein argitaletxeak 2005ean plazaratu zuen Oroimenean barrena bilduman.

Liburuak hiru lan ditu: Azken gutuna, Ikonnikoven gutuna eta Ama Birjina Sixtotarra. Hirurak Felipe Juaristik ederki euskaratuak.

Azken gutuna horixe da, naziek hil behar duten ama batek seme bakarrari idazten dion azken gutuna. Hunkigarria gutxi esatea da, erabat astintzen zaitu-eta kontakizunak. Antza denez, oinarrituta dago Vassili Grossman-en amaren kasuan, naziek hil baitzuten ghetto batean, semea gerra-berriemaile ari zenean Armada Gorriarekin.

Ikonnikoven gutuna, berriz, bestelakoa da. Bertan egileak bere ikuspegia azaltzen du ongia eta ontasuna bereizteko orduan. Egileak gizakiaren ontasunean sinesten du:

Gizabanako batek beste gizabanako baten aurrean erakusten duen ontasun hau lekukorik gabeko ontasuna da, ideologiarik gabeko ontasun txikia. Pentsamendurik gabeko ontasuna. Gizon-emakumeen ontasuna, erlijioaz edo giza ongiaz kanpo dagoena.

Ama Birjina Sixtotarra saio labur bat da Rafael Sanzio pintore errenazentistaren koadro baten inguruan, zeina Armada Gorriak Dresdengo museotik eraman baitzuen Moskura. Koadroak iradokitzen dio gizatasuna dela gizakiaren altxorrik preziatuena.

 Vassili Grossmanen azken gutuna

Vassili Grossmanen azken gutuna bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.

Sautrela 432: Imanol Murua Uria, Martin Larralde (2) eta Sargori

$
0
0
Imanol-Murua

Sautrela 432: Imanol Murua Uria, Martin Larralde (2) eta Sargori

Imanol Murua Uria Ekarri armak (Elkar) Bordaxuri Sargori

Aste honetako Sautrelara Imanol Murua Uria kazetaria etorriko zaigu bisitan. Ekarri armak, ETAren jardun armatuaren bukaerari buruzko kronika izango dugu hizpide. Hasi 2007ko su-etenetik eta 2011ko urriko behin-betiko su-etenera arte, erakundearen baitan gertatutakoak eta behin-betiko erabakia hartzera bultzatu zuten faktoreak ikertzen ditu Murua Uriak. Hainbat aurrekariren errepasoa abiatuta, etakide ohiekin zein hainbat politikarirekin izandako elkarrizketa eta dokumentuz baliatu da kazetaria ikerketa hornitzeko.

Erreportajeak aurreko zapatuan hasitakoari segituko dio. Martin Larralde Bordaxuri zena ardatz hartuta, hark utzitako ondare literario eta musikala izango du aztergai. Aurrekoan Hazparneko karrika eta Elizaberri auzotik igaro baginen, zapatu honetan Senperen eta Gasteizen izango gara Pantxoa, Peio eta Ruper Ordorikarekin batera. Bigarren atal honek itxiko du Martin Larralderi buruzko serie labur hau.

Juan Luis Zabalak Pello Lizarralderen Sargori ipuin liburua ekarriko digu. Udarako beroaldietan girotutako kontakizunak oinarri direla, 10 ipuinez osatutako liburua da Sargori. Elkar etxeak argitaratu zuen 1994an.

Hau guztia, ohiko legez, larunbatean izango dugu ikusgai, 15.00etatik aurrera, ETB1en.

Imanol Murua

Sautrela 432: Imanol Murua Uria, Martin Larralde (2) eta Sargori

Sautrela 432: Imanol Murua Uria, Martin Larralde (2) eta Sargori bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.

Direnak ETA ez direnak

$
0
0
Direnak ETA ez direnak

Direnak ETA ez direnak

Egunkariak irakurtzea gustoko dut. Euskal Herrikoak eta atzerritarrak; dakizkidan hizkuntzak ahalbidetzen dizkidatenak gutxienez. Batzuetan artikulu interesgarriak daude, bestetan ez horrenbeste. Prentsaren independentzia eta kalitatea  finantziazio iturriei eta heldu nahi den kontsumitzailearen proportzionala (ez dakit linealki ala logaritmikoki) da. Baina tira, hori beste kontu bat da.Direnak ETA ez direnak

Espaniar egunkari batean, txontxongilolarien kasuaren harira, honako artikulua irakurri det “21 cosas que son ETA“. Lehen paragrafoan aipaturikogatik ez nuen pentsaera ofiziala ez den beste ezer espero. Laburbilduz, artikuluak, politikariek (ezker zein eskuin) erakunde/mugimendu ezberdinak ETA-rekin lotzeko saiakerak aipatzen zituen (marion-eta-k, aborto eskubidearen mugimendua, Leopoldo Lopez, Garzon…).

Ez litzateke artikulu hutsal bat gehiago besterik izango, baldin eta horrelako konparaketekin, Dena ETA da teoria ezereziko ez bai lute. ETA-rekin egiten den erabilera politikoa salatzeko adibide anekdotikoak besterik ez dituzte erabili; bazuten Egunkaria, Egin, AEK, Ateak Ireki, Jarrai-Haika, Segi, Askapena eta gainerako auziak aipatzea (21 adibideko baino zerrenda luzeagoa lukete).

Ez da harritzekoa, ez eta ezustekoa Espainiako komunikabide hegemonikoek, kontestu honetan, kasu hauek ez aipatzea. Dena ETA da teoriaz trufatzen dira kalterik sortu ez duten kasuekin, kalte ugari sortu dituztenak ezkutatuz. Batzuetan irrigarri eta bestetan eskandalagarri iruditzen zaie honakoa edo halakoa ETA dela esatea; hots, Espainiako mugimendu/erakundeak ETA-rekin lotzeko saiakerak bakarrik, txintik ez dute esango (gutxi batzuek izan ezik) gauza bera Euskal Herrian gertatzean. Burugabea iruditzen zaie Dena ETA da Espainiarako, ez ordea Euskal Herrirako.

Azken finean erakunde armatua eta gainerako erakunde abertzale kultural, komunikatibo eta politikoak zaku berean sartzeak zenbait helburu bilatzen ditu:  beldurra zabaldu, abertzaletasuna kaltetu zuzenki (atxiloketa, ilegalizazio…) zein zeharka (ardatza espainian jarrita duen iritzi publikoa manipulatu eta abertzaletasuna desitxuratuz) eta errepresio politika eta estrategiak justifikatzea.

Orain estrategia eta politika horiek Espainia osora zabaltzen hasi dira. Iruditzen zait, urteetan zehar Euskal Herria laborategi politiko-errepresibo bat izan dela, non gizartea kontrolatzeko eta zigortzeko erak ikertu dituzten, gerora eskala handiagoan aplikatzeko.

Direnak ETA ez direnak

Direnak ETA ez direnak bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.

Hades, Karonte eta errefuxiatuak

$
0
0
Caronte-mitologia

Hades, Karonte eta errefuxiatuak

Bigarren hezkuntzan latina eta  greziera ikasi nituen, besteak beste. Lehen ikasgaiaz “rosa, rosa, rosae” edo antzeko zerbaitez gain ez naiz asko oroitzen; greziera berdin, “jorroña ke jorroña” eta kito.

KaronteBaina grezieran, hizkuntzaz gain, mitologia pixka bat ere ikasi genuen, eta azkenaldian pertsonai zehatz bat datorkit gogora behin eta berriz: Karonte.

Karonte Hades jainkoaren txalupa-zaina zen. Hades azpimunduaren jainkoa zen, “beste aldeko” esparruan agintzen zuena, hil ondoren zegoen zera horren dominatzailea. Karonteren zeregina hil zirenak bere txalupan beste aldera garraiatzea zen. Ondo oroitzen banaiz, greziarrek beren hildakoei bi txanpon jartzen zizkieten begien gainean (hau ia ez dakit klasetik gogoratzen dudana den edo Troya filmekoa), ur ertzera iritsitakoan Karonteri bidaia ordaindu eta Hadesen lurraldera igaro ahal izateko. Ez dakit ordainsaria beti berdina zen, txanponetan edo urre pipitetan, eta zerbitzua pribatizatu bazuten garestiagoa aterako ote zen tiketa, baina beno, oinarria hori da behintzat, Karonteri ordaindu egin behar zitzaion, bestela hor konpon.

Berrian albiste hau irakurri berri dut. “NATO prest legoke Egeo itsasora patruila bereziak bidaltzeko. Talde horien helburua litzateke, Turkiatik Greziara errefuxiatuak eramaten dituzten giza trafikatzaileak geldiaraztea“.

Karontek Hadesen zerbitzura lan egiten du. Hadesek bake bila dabiltzan arimei itsaso zakarra ez den beste bide bat eskainiz gero, Karonte lanik gabe geldituko zen.

Hades, Karonte eta errefuxiatuak

Hades, Karonte eta errefuxiatuak bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.

Euskara eta Internet: zortzigarren lurraldea konkistatzen

$
0
0
Euskara eta Internet: zortzigarren lurraldea konkistatzen

Euskara eta Internet: zortzigarren lurraldea konkistatzen

eus_artikulua_nodoakEuskara biziberritzeko erronka berrien inguruko hausnarketa abiatzean, ezin Internet eta komunikazio digitalak alde batera utzi. András Kornai hizkuntzalariak 2013an argitaratutako “Digital language death” ikerketaren arabera munduko hizkuntzen %5 baino ez da erabiltzen Interneten, eta horrek gainerako %95a heriotzara kondenatuko du.

XXI. mendeko komunikazioak sarea du ardatz, eta hizkuntza bat bertan egotea ez da nahikoa bere desagerpen digitala ekiditeko. Sarea komunikazioa da, hizkuntzen erabilera aktiboa bultzatzen duten sare sozial eta komunikazio digitalek gidatutako komunitate erraldoiaren jarduna.

Komunitate horretan euskarak osasun ona duela esan izan dugu askotan, komunitate digital aktiboa duela, hizkuntza nagusien menpe dagoen sarean ongi kokatzen dela, baina hori baieztatzeko ditugun datuak oso gutxi izan dira. Hori dela eta, PuntuEUS Behatokia jarri genuen abian iaz, euskarak Interneten duen egoera aztertu eta biziberritzeko behar diren estrategia eta politikak definitzeko tresna euskal gizarteari eskaini asmoz.

PuntuEUS Behatokiaren arabera %17koa da euskararen erabilera Interneten. Edo, zehatzago esanda, Interneteko domeinu nagusietan (.eus, .com, .es, .org…) dauden webguneen %17k erabiltzen du euskara, bataz beste. Kalean baino zerbait gehiago, baina ez asko: euskararen kale erabilera %13,3koa da azken neurketaren arabera. Kalean euskararentzat biziberritze prozesuak aktibatzen diren moduan aktibatu behar ditugu Interneten ere.

Anjel Lertxundik esan zuen Internetek izan behar duela euskararen zortzigarren probintzia. “Hor ez bagaude, gureak egin du”, zioen, “Joanak dira familiak, kaleak eta elizak hizkuntza baten transmisioa guztiz ziurtatzen zituzten garaiak”. Hamar urte pasa dira hitz hauek argitaratu zituenetik, eta diagnostikoa ez da aldatu: iritsi da zortzigarren lurraldea konkistatzeko garaia.

Anjelen planteamenduan, ordea, bazegoen akats bat: Internet euskararen zortzigarren probintzia izango balitz, bertako biztanleak beste batzuk lirateke, euskal hiztun digitalek soilik osatutako lurraldea genuke, erreserba digitala. Internetek, aldiz, gure gizarte osoaren ispilu digitala izan behar du, baina horrekin ere ez genuke ekidingo euskararen heriotza digitala, ez baita nahikoa kaleko erabileran dugun errealitatea Interneten islatzea. Komunikazio digitalen garaian, ispilua okertu behar dugu, euskararen irudia handiago isla dadin.

Anjelek proposatutako zortzigarren lurraldea ez dute euskal biztanle digital soilek osatu behar. Gure komunitate osoaren bertsio digitalak osatu behar du, eta komunitate horrek euskararen inguruan bildu behar du bere burua. Hizkuntza gutxi dira Interneten ordezkatzen dituen bilgune propioa dutenak, zer esanik ez hizkuntza txikien kasuan. Guk badugu gurea: .EUS domeinuak euskal hizkuntza eta kultura Interneten babestu eta sustatzea du helburu, eta hori ikusgai gelditzen da Behatokiak emandako datuetan: .EUS erabiltzen duten webguneen %88ak euskarazko edukia dute, gainerakoetan, aldiz, %20ren azpitik gehienetan.

Zorionez euskarak komunitate digital aktiboa du, eta komunitate horrek ahalbidetu du euskara digitalki osasuntsu egotea orain arte. Baina komunitate hori tamaina txikikoa da, eta .EUS domeinuak aukera bat ematen digu komunitate hori zabaldu eta indartzeko. Gure komunitatera erakarri behar ditugu euskaraz komunikatu nahi duten webgune eta erabiltzaileak.

Zortzigarren lurraldea konkista dezakegu, euskal biztanlegoaren euskarazko bertsio digitala garatuz. Euskararen erabilera digitalak ez du halaber ezagutza ezinbesteko bihurtzen, edukien itzulpena, argitalpena, moldaketa, nahikoa baitira euskararen presentzia Interneten indartu eta aktibo dagoen euskal komunitate digitala handitzeko. Euskararekiko konpromiso digitala zabaltzea ezinbestekoa da gaur egun dugun %17ko erabilera tasa gainditu eta euskararen presentzia sarean indartzeko.

Euskal komunitate digital aktibo batek lortuko duelako Interneteko eragile handiek gure hizkuntza kontuan har dezaten, eta euskara sarean bizirik dauden hizkuntzen %5 horretan ikusgai mantentzea bere erabilera globalizatuz. Komunitate honetako erabiltzaileak izango dira gure zortzigarren lurraldeko kolono digitalak.

PuntuEUS Fundazioa prest dago euskararentzat ezinbestekoa den erronka honi heldu eta lankidetzarako indarrak biltzeko, Euskaltzaindiarekin eta lan honetan aritzeko prest dauden gainerako eragileekin. Guztion ardura da Interneten euskal komunitate digitala bizi eta aktiboa izatea, eta .EUS domeinua da komunitate horren bilgunea. Interneten euskaraz, .EUS.

Euskara eta Internet: zortzigarren lurraldea konkistatzen

Euskara eta Internet: zortzigarren lurraldea konkistatzen bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.

Viewing all 19804 articles
Browse latest View live


<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>