Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19589

Peter pan(k) sindromea

$
0
0
Peter pan sindromea

Peter pan sindromea

Beti buruan darabilkidan gauza bat da denboraren ihes egitea. Nola urtez urte hazten garen, nola aldatzen garen.

Gaztetan irmoki defendatutako ideia eta posizio asko, gupidarik gabe, alde batera uzten ikusi dut jendea, militantzia edo aktibismo kontuetan batez ere.

“Nagusiagoa zarenean, ohartuko zara esaten ari naizenaz”, errepikatu izan didate behin eta berriro, amore ematea ekintza saiestezina balitz bezala. Iraultzaile izatea fase bat besterik ez balitz bezala . Kapitalismoaren gurpilean sartzera kondenatuta bageunde bezala, ihesbiderik gabe.

Paper garrantzitsua hartzen du gurasotasunak gai honetan. Umeak dituzunean, zure denboraren zati handi bat haiei eskainiko diezulako, eta bizi garen sistema eskema honetan, non denbora librea mugatuta dagoen lan asalariatuaren menpean, zaila da egin nahi ditugun gauza guztiak aurrera eramatea.

Peter pan sindromeaAgian horregatik daukat hain argi ama izan nahi ez dudala. Baina, izan nahi balu? Zer? Zergatik erabaki behar dut nire idealak, ametsak edo helburuak aurrera eramatea edo ama izatearen artean?

Zaintza klabea da guzti honetan. Urteetan zehar emakumeei egokitu izan zaie, eta hala izaten jarraitzen du, nahiz eta aldaketarako borondatea egon. Baina, zer gertatuko litzateke adibidez, eskema aldatu eta zaintza gizarte ereduaren erdian kokatuko bagenu? Indibidualismoa apurtu eta komunitatean biziko bagina? Denok denen artean lagunduko bagina? Agian bakoitzak bere proiektuetarako denbora gehiago izango zukeen….

Baina hauxe suposizio bat besterik ez da. Ez dakit, agian amets gehiegi egiten dut. Agian gazteegia naiz oraindik.

Peter pan sindromea

Peter pan(k) sindromea bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19589

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik



<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>