Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all 19554 articles
Browse latest View live

Eraikuntza ikusgarri berria munduan

$
0
0

Eraikuntza ikusgarri berria munduan

Vrindavan Chandrodaya Mandir” izango da Eraikuntza ikusgarri berria munduanmunduko tenplu erlijioso altuenaren izena. Orain arteko “Sagrada familia”, Erromako “San Pedro” basilika eta Indiako “Taj Mahal” baino altuago eta zabalagoa izango da.

Jada hasi dira lanean eta 2019 urterako prest egongo da. Bere eraikuntzarako lurrikaren kontra babesteko materialak erabiliko dira. 70 solairu edukiko ditu eta 213 metroko suziri baten antza izango du. Sri Krishn deituriko jainkoariari eskainia izango da.

Eraikuntza paregabekoa izango da arrazoi askorengatik; alde batetik esan dugunez eraikuntza altuena izango da, beste aldetik parke tematiko handi bat edukiko du eta gainera bere inguruan 12 baso ere edukiko ditu.

Vrindavan Uttar Pradesheneko hiri bat da (Indiako iparraldea). Vrindavan oso ospetsua da Indian, zeren eta suposatzen da antzinean baso asko zeudela bertan eta baso honetan, hain zuzen Sri Krishnak pasa zuen bere gazte-denbora.

Azkenengo 250 urteetan, Vrindavaneko baso handiak urbanizatzen joan dira, baso hauek, 12 zehatz mehatz, birsortu egingo dira tenpluan, Srimadhagavatam eta beste liburuan egindako basoen deskribapenetatik birsortuz, hau da, Sri Krishnak idatzitakoa, horrela bisitariak Vrindavanera garraiatuko dira, Krishnk, orain dela 5000 urte, bizitako denborara hain justu.

Urte osoan zehar jaialdi desberdinak ospatuko dira tenpluan Sri Krishnarekin erlazionatuta; haien artean egongo dira baso jaialdiak, igeri jaialdiak eta abar. Jaialdi hauek arte eszeniko eta musika kontzertuez osatuak izango dira.

Tenpluaren barrualdean, Kapsulezko formako igogailu batek eramango ditu bisitariak 70 solairura. Bidaian argizko eta soinuko erakusketa batek 3D-rekin (3 dimentsiorekin), efektuen bidez bisortuko du Veda literaturan egindako planeten sistemaren deskribapena. Vedak, Indiako literaturaren liburu antzinenak dira, eta Veda erlijioren funtsa da, erlijio hinduistaren aurretikoa.

Krishnak, milaka jarraitzaile ditu Indian eta mundu osan zehar, beraz, Vrindavan hiri santua erromesaldi lekuda fededun askorentzat. Pranab Mukherjee-k, Indiako presidenteak, eraikuntza bisitatu zuen eta bere poza adierazi zuen etorkizuneko tenpluarekin, berak espero du eraikuntzak bisitari erlijioso asko erakartzea eta halaber efektu positiboa erakartzea sozietatean eta hiriaren ekonomian.

Indiak duen populazio erraldoia zein den jakinda, ez dago zalantzarik jende andana inguru horretara bertaratuko dela. Espero dezagun arrakastatsua suertatzea eta eraikuntzan hain ohikoak diren istripuak ez izatea.

Eraikuntza ikusgarri berria munduan

Eraikuntza ikusgarri berria munduan bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Eta ni, noiz?

$
0
0

Eta ni, noiz?

Gaur, bideo bat ikusten nuela, txikitan edozertarako taldeak nola egiten ziren/genituen oroitu dut. Nola bi pertsona hautatzen ziren/genituen, eta nola bi pertsona hauek, txandaka, kide bati euren taldean sartzeko esaten zioten. Oroitu dut, nola beti onena hautatzen zuten lehenbizi; nola beti betikoek bukatzen genuen zain, txarrenen artean lehenengo hautatuko gintuztenaren ilusioarekin (horretantxe gelditzen baitzen, ilusioan). Eta nola txarren artean lehenengo hautatzen zintuztenean, izugarrizko poza sentitzen zenuen; onak txarrekin ere lantzean behin oroitzen zirelako-edo.

Eta ni, noiz?Gaur, haurtzaroko sufrimendu hura oroituz, pentsatzen jarri naiz ea haurra izatez ona ala txarra den; ona eta txarra kontzeptuen existentziaz duda egiten dudan bitartean. Eta noski, pentsatu dut horrelako jokaerak nondik datozen ere; haurrak berezko ote dituen edo ez.

Beste aho batzuetatik nire txikitako pasadizo hura oroitzen nuen bitartean, ohartu naiz nik bezalaxe, beste askok egon behar izan zutela txarrenen artean lehenengo hautatuko zituztenaren ilusioarekin. Ohartu naiz, oso posible dela gaur ere, haurrek taldeak berdin-berdin egiten jarraitzea. Posible dela, oraindik ere haur “txarrenak” txarrenen artean lehenengo hautatuko dituztenaren ilusioarekin egotea.

Gaur, haurtzaro zoriontsu hartan arrastoak uzten dizkidan horrekin gogoratu naizenean, ohartu naiz oso posible dela nire segurtasun eza ernetzen, garai hartan hastea. Oso posible dela garai hartan eta une zehatz hartan hautatua ez izatearen beldurrak, gaur egun, inork bere bizitzako parte izateko hautatuko ez nauenaren beldurra sortaraztea. Oso posible dela horrelako keinu sinple eta txikiak (umeen jolasak deituak maiz), pertsonen segurtasun eta autoestimuan izugarrizko eragina izatea. Oso posible den bezala, zerbaitetan ona ez izateagatik zu azkena aukeratzeak, ezertan ere ona ez zarela sinestaraztea.

Haurtzaroko pasadizo hura behin betirako apalategian uzteko asmoz, nire izateko moduan sekula ere berriz eragin ez dezan, omenaldi txikitxo bat egin nahi nieke txarrenen artean lehenengo hautatuko zituztenaren ilusioarekin bizi izan ziren guzti horiei. Omenaldi txiki bat, taldeak egiteko modu horrek, euren buruarekiko segurtasunean eragindako guzti horiei. Omenaldi txiki bat, horren eraginez, existitzen zen guztian txarrak zirela sinestu zuten guztiei.

Eta ni, noiz?

Eta ni, noiz? bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Nork esan du Olentzero soilik gizona izan daitekeela?

$
0
0
Nork esan du Olentzero soilik gizona izan daitekeela?

Nork esan du Olentzero soilik gizona izan daitekeela?

Euskal Herriko tradizioan Olentzero nola irudikatu izan den agertu du Kattalin Agerrek Dantzan.eus atarian, “Horra, horra gure Olentzero!”, historian zehar ezagutu ahal izan ditugun eredu batzuei erreparatuta.

Nork esan du Olentzero soilik gizona izan daitekeela? Zergatik utzi behar dugu emakumea Mari-Domingiri eman diogun laguntzailearen bigarren plano horretan eta ez da izanen emaztea Olentzero bera?” Galdera horiekin plazaratu zuten orain bi urte Iruñean emakume Olentzeroa Duguna dantza taldeko kideek.

Nork esan du Olentzero soilik gizona izan daitekeela?Asmatu zezaketen, baina ez zuten asmatu beharrik izan. Tradizioan ere Olentzeroa emakume edo emakumea Olentzero izan baita.

Leitzan adibidez.

Haien blogean beren esperientziaren berri eman izan dute Dugunakoek eta Altzadi Leitzako Kultur Elkarteko kide den Fernando Oiartzunek erantzun interesgarria utzi die berriki, bertan.

Honela dio Fernando Oiartzun-ek Leitzako Orantzaroari buruz:

Gure herrian, Leitzan, diozuen bezala aberastasun handia zegoen irudikapenari dagokionez eta baita suaren erabilerari dagokionez. Gaia sakonki aztertu dugu: JM Barandiaran 1920. urtean Leitzan izan zen eta jaso zuen Leitzan leiho edo balkoian paratzen zela Orantzaroa galtzaz edo gonaz jantzitako panpin baten bidez, hori guzia Orantzaroa irudikatzeko. Guk etxean ere horrela jaso genuen eta herrian elkarrizketatutako jende zahar askok eman digu horren berri.”

Gaur egun Olentzero gizonezko eta ikazkin bezala soilik irudikatzen bada ere, garai bateko Olentzero emakumezko zein gizonezko itxurakoa izan zitekeen eta eginkizun ezberdinetan irudikatzen zuten:

Txistularia, arrantzalea, artzaina, ehiztaria, jostuna, sorgina edo ezpata-dantzaria. Horixe da adibidez Zumaiako Gomezago-ren kasua. Arrantzale tankeran agertu izan den pertsonaia hori Olentzeroren beste aldaera bat baino ez dela argitu baitzuen Xabier Etxabek.

Izan ere, ez baitago Olentzero irudikatzeko eredu bakarra. Leitzan, Lesakan, Oiartzunen, Donostian edo Zarautzen, izena aldatzen duen bezala (Orantzaro, Olentzero, Orantzago, Gomezago, Onentzaro…) ezaugarri berezi eta berezkoak ere izaten ditu Olentzerok.

Garai bateko argazki eta irudietan ere tankera oso desberdinekin ageri zaigu Olentzero. Adibidez, Donostian 1931an ateratako Olentzero hau ile luze horiarekin ageri da:

Nork esan du Olentzero soilik gizona izan daitekeela?

.

Beste Olentzero hau, Oiartzungo ume talde batek egindakoa da XX. mende hasieran. Traje eta korbataz jantzitako beste Olentzero hau Leitzan egindakoa da, XX. mende hasieran.

.

Gaur egungo eredua

1950. hamarkadaren amaieran, Lesakako ikazkinaren eredua hartuta, Olentzeroren kabalkada antolatu zuen San Antonioren gazteriak Iruñean. Ondoren, 60ko hamarkadan, Ikastolen elkarteak herriz herri zabaldu zuen Olentzero eredu hori.

Azken hamarkadetan Olentzero ikazkinaren transformazio prozesua etengabe ikusten joan gara. Pertsonaia zarpail, zikin eta desatsegina izatetik, Santa Klaus txapelduna izatera pasa da Olentzero: pertsonaia bigun, politikoki zuzen eta ekonomikoki salgarria.

Nork esan du Olentzero soilik gizona izan daitekeela?Zuzentasun politiko horretan azken urratsa, Olentzerori bikotea bilatzea, Mari Domingiren asmakuntza, alegia. Genero estereotipoak eta bikote eredu tradizionala irudikatzen dute orain Olentzerok eta Mari Domingik. Merkataritzak eta komunikabideek saldu nahi dutenaren kontrara, Olentzero emakume, gizonezko edo sexu jakinik gabeko pertsonaia izan daitekeela frogatzen du Leitzako Orantzaroak.

Olentzero irudikatzeko modu bakarra ez dago. Ez ofizioz, ez itxuraz, ez generoz. Olentzero asmatzen dugun modukoa izango da aldi bakoitzean. Ez beti ikazkin, ez beti gizonezko. Espero dezagun emakume eta queer Olentzero gehiago ikustea gure karriketan aurtengo eguberrietan.

.

Nork esan du Olentzero soilik gizona izan daitekeela?
Olentzero, Ermua, 2014 (Txindurri dantza taldea).
Nork esan du Olentzero soilik gizona izan daitekeela Nork esan du Olentzero soilik gizona izan daitekeela

Nork esan du Olentzero soilik gizona izan daitekeela? bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Gabonetako istorio ezberdina

$
0
0

Gabonetako istorio ezberdina

Natibitate gau bezperak “Gabonetako istorio ezberdina” dakargu zinema aretoetara, “Pixi Post eta opari-emaleak”; gaur estreinatuko da (euskaraz eta gazteleraz).

“Gabonetako Jeinuek lagun talde trinkoa osatu dute beti: Olentzero, Befana, Santa Claus, Hiru Erregeak, Ded Moroz eta beste guztiek beti egin dute elkar laguntzeko ahalegina, belaunaldiz belaunaldi. Horrela Gabonak umeentzat garai gogoangarriak izatea lortzen dute. Baina globalizazioaren kontu honekin gero eta zailagoa da bakoitzaren eremua zein den erabakitzea. Horretarakoxe egiten dute urtero Jeinuen Batzarra, beraien arteko ezadostasunak konpontzeko, elkarri aholkua emateko eta Arbolie, Gabonetako Zuhaitz Magikoa, babesteko”.

.

“Orain mende asko, Gabonetako Jeinuen Biltzarrak Monopolish izeneko jeinua kanporatzea erabaki zuen, mundu osoko umeak bereganatu eta Jeinu Bakarra izateko asmoa zuelako”, dio filmaren sinopsiak. “Monopolish gizakien artean ezkutatu zen eta mendekatzeko plan bat landu du mendez mendez: jeinu guztiak Gabonetako iragarki bihurtzea. Saiakera batzuen ondoren, azken kolpea emateko prest dago. Baina jeinuek ere badute ustekabe bat berarentzat: Pixi Post, Gabonen Zaindaria”.

Pixi Post, filmaren protagonista, neska elfo bat da, halabeharrez mutiko batekin batuko dena. Beraiek izango dira, Kepa eta Pixi Post, Gabon anitz eta koloretsuen esperantza bakarra.

.

Gabonetako istorio ezberdina

.

Gora dibertsitatea!

Filmak lehen aldiz aurkeztuko ditu mundu zabaleko Gabonetako jeinuak elkarlanean, bata besteari laguntzen eta kultura aniztasuna babesten. Gabonetako postal koloretsu eta irudimentsua erakusten du, haurrentzat ulergarria den formatu batean.

Gabonetako film ezberdin bat egiteko ahalegina da Pixi Post; itxura aldetik, koloretsu eta originala da, zein edukien aldetik, balioak eta akzioa edo umorea eta gogoeta orekatzen saiatzen delako (4-9 urte bitarteko haurrentzako da aproposa).

Filmak Gorka Sesma izan du zuzendari eta Juanjo Elordi ekoizle, gidoia idazteaz Edorta Barruetabeña arduratu da, eta musika Michael Plowmanek ondua da.

.

Zinemak (abenduak 23-29):

  • Gabonetako istorio ezberdinaAndoain – Bastero Kulturgunea (GAUR)
  • Barakaldo – Cinesa Max Ocio (euskaraz eta gazteleraz)
  • Bilbo – Multicines
  • Cordobilla – Golem la Morea
  • Donostia – Antiguo Berri
  • Errenteria – Niessen zinemak
  • Gasteiz – Florida zinemak
  • Getxo – Getxo zinemak
  • Uharte – Itaroa zinemak (gazteleraz)
  • Iruñea – Golem Baiona
  • Portugalete – Dock Cine Ballonti
  • Tutera – Ocine (gazteleraz)
Gabonetako istorio ezberdina

Gabonetako istorio ezberdina bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Heteroarautik kanpo: sexu jarduera dibertigarriak eta seguruak

$
0
0
Heteroarautik kanpo: sexu jarduera dibertigarriak eta seguruak

Heteroarautik kanpo: sexu jarduera dibertigarriak eta seguruak

Harreman irekiei buruz aritu ginen pasa den astean. Prest ote gauden galdetzen genion geure buruari. Ez dira “ohikoak” izaten harreman irekiak praktikatzen dituzten kasuak, edo ez behintzat ezagunak (ez dira oraindik ahots ozenez hitz egiten diren gaiak. Lastima! Hainbeste ikasiko genuke…). Horregatik, eta zertaz ari ginen jakiteko, lehen hurbilketa txiki bat egin genuen.

Pixka bat harago joan, eta “sexu jarduera ez normatiboak” izango ditugu hizpide aste honetan: bikotea izan edo ez, “jarduera onartu eta nagusitik kanpo” praktika daitezkeen jardueratako batzuk, behintzat, ezagutzen saiatuko gara.

Parentesi txiki bat praktika horiek ezagutu aurretik. Ohartu bazarete, beti ari gara “ohikoa”, “normala”, eta horrelako adjektiboekin, inor ez mintzeko ahaleginetan. Halakoak erabili beharrak esan nahi du “zerbaiten barruan direla ohikoak edo normalak jokabide horiek”. Edo horrela sartu dizkigutela barruraino. Iritsi behar zuen, bada, definizioari heldu beharreko egunak.

Heteroarautik kanpo: sexu jarduera dibertigarriak eta seguruakDenok dakigu bizi garen gizartean bizi garela. Ohitura batzuk pasatu dizkigutela. Hezkuntza eta kultura mota bat bizi ditugula. Horraino argi. Badakigu, ere, horietako asko irauli beharrekoak direla. Baina ez dugu, hemen behintzat, oraindik irauli beharreko bizimoduaren termino nagusi hori bere horretan jorratu. Kasu honetan, zer esan nahi dugu “sexu jarduera ez normatiboekin”? Egungo gizartean bizi dugun “norma” horretatik kanpokoak direla. Sexu jarduera horiek ez normatibo bezala ezagutzen ditugu, zoritxarrez, oraindik heteronormatibitatearen barruan bizi garelako.

.

Heterozer?

Goazen definizioarekin, beraz:

Heteroaraua edo heteronormatibitatea erregimen politiko, ekonomiko eta giza-erregimena da. Erregimen horrek praktika sexual heterosexualak inposatzen ditu hainbat mekanismoren bidez: osasunari dagozkionak, artistikoak, hezkuntzakoak, erlijiosoak, juridikoak… Baita instituzioen bidez ere. Instituzio horiek heterosexualitatea aurkezten dute gizartearen funtzionamendurako beharrezko; harreman sexualetarako edota afektiboetarako eredu bakar gisa ere aurkezten dute. Erregimenak bere burua elikatzen du marginalizazioarekin, inbisibilizazioarekin edota hortik kanpoko jarduerak jazarriz.

Heteroarauak sistema dikotomiko eta hierarkizatu bat du oinarri. Honakoak dira ideia nagusiak:

.

Irakurri iruzkin osoa kaixomaitia.eus en blogean >>

Argazkia: AustinPony “Confidence Game” hemendik hartua

Heteroarautik kanpo: sexu jarduera dibertigarriak eta seguruak

Heteroarautik kanpo: sexu jarduera dibertigarriak eta seguruak bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Lauburuak eta buru lauak

$
0
0

Lauburuak eta buru lauak

Lauburuak eta buru lauak
Liliana Sanchesen marrazkia

Euskarak hizkuntzarekin jolastu eta esanahi bikoitzak emateko joko handia eskaintzen digu, mintzaira gehienen antzera; batzuetan hitz asko erabiltzen ditugu gauza bera izendatzeko, eta bestetan, aldiz, hitz batek gauza askori jartzen dio izena.

Esaterako, zorion hutsa. Maite duzun hori besarkatzea, bere alboan oheratzea, lo hartu eta esnatzea, goiza izara artean luzatzea; zerbait egiteko jaio zinela sentitu eta horretan jardutea; une eta toki aproposean zaudela sentitzea, konpainia ezin hobearekin. Zorion hutsa.

Baina gerta daiteke kanpora helarazten duzun irudia itzulgarria ez izatea, eta barru begirako leihoak beste kopla bat kantatzea, hegazti erraririk ez pausatzea, ez argirik, baina bai ilunik. Igande eguerdietan txibierroak jatera ateratzen den familia nuklearreko emazteari ederki doakio bizitza, izan ere baitu salario ona bermatzen dion lanen bat, ez agian amestutakoa, baina bai bere bi ume zoragarriei bizitza duin bat eskaintzen laguntzen diona, eta bigarren etxea, eta auto bat, eta gauza asko. Lanak itotzen du, etxean ez diote arnasik ematen, eta demagun, demagun, goizetan, hipotetikoki, ez dela animotsu jaikitzen. Baina jarriko du makilajea, jantziko da dotore, eta bere irribarre onena eskainiko du; zoriontsuaren planta eginez, baina sustrairik gabeko planta. Zorion hutsa, alegia.

Lauburuak eta buru lauakNavarrisimoren batek, ordea, beti eman dezake ezustekoren bat. Nafarroako Gobernuak etxeetara eguberriak zoriontzeko bidali duen gutunak berak haserre jarri du ultraren bat, zeren eta, adi… eguzkilore bat agertzen da. Esoterismoa, sektarismoa eta abertzaletasuna bezalako kontuekin lotu dute eguzkilorea; oso artaburua izan behar da eguzkilore bat horrela eklipsatu nahi izateko.

Lauburua, denok primeran dakigun bezala, esbastika bat da, eguzkiaren sinbolo bat, eta lau buru, 4 buru, dauzkalako izendatzen dugu horrela. Printzipioz ez dago misterio handirik. Baina badago buru karratua daukan sobera jende, pentsatzeko modu laua eta lausotua daukana, buru laua duena zinez. Zeren eta badirudi eguzkiarekin zerikusia daukan edozer euskaldunon (edo euskaldun batzuen) jabetza dela; hala balitz, ederra litzateke.

Lauburuak eta buru lauak

Batzuk oso buru lauak dauzkate, laua burua, eta esaera zaharrak dioena kasu honetara moldatuz: gustuko tokian Cuestarik ez.

Lauburuak eta buru lauak

Lauburuak eta buru lauak bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Asteburu honetan: Maionesa egiten lagun ezazu behintzat

$
0
0

Asteburu honetan: Maionesa egiten lagundu ezazu behintzat

Asteburu honetarako, mahaia jartzeaz gainera zerbaitetan etxean lagundu beharko duzunez, maionesaren RZ erraz-errazarekin gatozkizu, eta behin ikasita izango zara. Ez izan alferra eta ekin: zeuk egindakoa beti izango duzu hobea dendan erositakoa baino, eta batek baino gehiagok sorpresa hartuko du zerorrek egin duzula ikustean. Gozatu egun hauek eta on egin!

Maionesa

Asteburu honetan: Maionesa egiten lagundu ezazu behintzat

Osagaiak:

  • Arrautza bat
  • Baxoerdi ekilore olio (nahi baduzu olibolio parrastada bat ere egin, baina olibolio hutsarekin astunegia geratzen da)
  • Goilarakada erdi ozpin
  • Gatz ximiku bat

(Irabiagailua ere beharko duzu)

Errezeta:

  1. Jarri osagai guztiak ontzi luzexka batean (irabiagailuak ekartzen du berea)
  2. Irabiagailuaren besoa sartu ontzian beheraino eta eman indarrari
  3. Igo eta jaitsi hiruzpalau bidez, saltsa gorpuzten dela ikusi arte.
  4. Dastatu eta gatz/ozpin puntua zuzendu

Kasu!

Maionesa nahi beste gauza gehituta egin dezakezu: baratxuri ale bat, esne apur bat (arintzeko), perrexila, tipula… Guri geuri, soila gustatzen zaigu eta, ahal dela, sagardo-ozpinarekin.

Leundu nahi izanez gero, olio xuabeagoak erabili behar ditugu, eta oliba olioa eguzki-olioarekin nahasi ahal izango ditugu, esate baterako. Ozpinaren ordez limoia erabili ahal izango dugu, edo biak batera bideratu.

Gozatu eta eguberri on!

Asteburu honetan: Maionesa egiten lagundu ezazu behintzat

Errezeta gehiago…

Asteburu honetan: Etxeko torrada edo torrijak

Sagar tarta

Asteburu honetan: Maionesa egiten lagundu ezazu behintzat

Asteburu honetan: Maionesa egiten lagun ezazu behintzat bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Gure ordezkaria

$
0
0
Gure ordezkaria
Gure ordezkaria
Dantzan jarraitzen dugu Olentzerorekin, honakoan Gari Otamendik Info7 irratirako egindako idatziarekin:

Olentzaro gure ordezkaria

Guztiok behar ditugu sinboloak. Sinboloen bitartez irudikatzen ditugu balioak. Gure nortasunaren erakusle dira. Sinboloak geureganatzen ditugu eta, denborarekin, sinboloek definitzen gaituzte. Zinemako edo literaturako pertsonaien moduan, bizitza eta ibilbide propioa urratzen dute batzuetan. Hor ditugu Sabino Aranak sortutako ikurrina, naziek erabilitako esbastika, ala edozein multinazionalen logotipoa.
Markak eta irudia aipatuta, ezinbestekoa suertatzen da Naomi Klein kanadar kazetariaren No Logo liburua aipatzea. Bere tesi nagusia da krisi sozio-ekonomiko garaietan markan inbertitzen duten erakundeek bizirauten dutela. Are gehiago, hazi eta sendotu egiten dira.

Ate joka ditugun Gabonak une aproposa dira kontsumoaz eta marketinaz hitz egiteko. Hori esanda, Coca-colak azukretutako Santa Claus datorkigu burura. Samurragoa da tokiko sinboloak fagozitatu eta asimilatu dituztela onartzea, beste kultura edo nazio batekoak badira.

Gure ordezkariaGurea dugu, ordea, Olentzaro. Gabonetako pertsonaia misteriotsua. Edo misteriotsu izandakoa. Beldurrik eman ez zezan, opariak banatzen jarri genuen hasieran; segidan garbitu egin genuen; jan-edanak neurtu genizkion ondoren, eta azkenik… Tira, Bilboko Udaleko Olentzaroa ikusi eta esanda geratzen da dena. Gure mundu ikuskeraren isla da Olentzaro. Alegia, gure egungo mundu ikuskeraren isla da egungo Olentzaro.

Transmisioan eragin zuzena du horrek. Misterio usaina duen edozer kendu eta beldurraren funtzio hezitzailea desaktibatu dugu. Haurrek dagoeneko ez diote beldurrik. Derrigorrez opariak ekarri behar dizkion mirabea da orain.

Olentzaroren irudiak behin eta berriz eraikitzearekin, haurraren irudimen gaitasuna ere zeharo murrizten da. Helduen ahozko kontaketa galdu, eta haurrek ez dute Olentzarorik irudikatzen beren baitan.

Genero ikuspegiaz, zer esanik ez. Olentzaro gizona eta heterosexuala da gaur egun. Ez da beti hala izan ordea. Horri buruz gehiago jakiteko, Olentzaroren genero-bilakaerari buruz Kattalin Agerrek aste honetan Dantzan.eus atarian idatzitako artikulua irakurtzea ezinbestekoa da.

Mungiako etxearekin kitto. Gaur egungo Olentzarok hipoteka eta emazte otzana ditu, eta urte osoan bi asteko lanaldia baino ez. Zalantzarik gabe, bizi dugun gizartea sinbolizatzen du.

Hori bai dela beldurgarria.

Gure ordezkaria

Gure ordezkaria Gure ordezkaria Gure ordezkaria Gure ordezkaria

Gure ordezkaria bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Diasporaren Gutunen IV. Literatura Lehiaketa

$
0
0

Diasporaren Gutunen IV. Literatura Lehiaketa

Diasporaren Gutunen IV. Literatura Lehiaketa

Diasporaren Gutunen IV. Literatura Lehiaketa

Euskaltzaleok eta Laurak bat, Valentziako Euskal Etxeek Diasporaren Gutunen IV. Literatura Lehiaketa antolatzen dute.

Valentziako Euskal Etxeen lehenengo helburua Euskara bultzatzea da; euskara klaseak, zinema, hitzaldiak, eztabaidak eta topaketak, beste batzuen artean, orain arte egindako ekitaldiak guztiak helburu berbera dutelarik.

Duela hiru urte, beste pausu aurrerago eman nahi genuen Diasporaren Gutunen I. Literatura Lehiaketarekin. Emaitza oso ona izan zen eta lehiaketarekin jarraitzea erabaki genuen. Lehiaketa parte hartu nahi duten guztiei irekita egongo da; bereziki gurean eta beste Euskal Etxeetan euskara ikasten ari direneei.

Anima zaitezte parte hartzeko…

Euskal Herrian Euskaraz!

Diasporaren Gutunen IV. Literatura Lehiaketa

Hona hemen oinarriak:
1. Lehiaketa honen gutunak euskaraz (edozein euskalki onartzen da) Bestaldetik, ez dira onartuko beste lehiaketetan sarituak edo argitaratuak izandako gutunak.

2. Luzera, gehienez, 2 horrialdekoa izango da; lerro bitartekoen espazioa 1,5a eta letra Arial, 12 neurria izan behar du. Gai askea da baina kontutan izan gutun formatua izan behar duela.

3. Txapelketa honek 2 kategoria izango ditu:

A.- Euskara ikasten ari diren pertsoneentzat

B.- Euskara normaltasun osoz erabiltzen duten euskaldunentzat

4. Lanak posta elektronikaren bidez bidaliko dira izenburu edo lelo batekin. Mezuan, kategoria, izen abizenak, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa ipiniko dira baita ere.

5. Idazlanak gurelehiaketak@gmail.com posta elektronikora bidaliko dira eta gaian: “Diasporaren Gutunen Literatura Lehiaketa” jarriko da. Lanak posta bidez bidali daitezke ere. Hurrengo helbidetara: Laurak Bat (C/ Mª Jordán 6, baixos) eta Racó de la Corbella (C/ Maldonado 46, Baixos). Aurkezteko epea 2017ko Urtarrilaren 20an amaituko da.

6. Epaimahaia Valentzian euskal kulturaren ordezkariak diren pertsonek, Euskaltzaleok Euskal Etxea eta Laurak Bat Centro Vasco Navarroen partaideez osatuta egongo da.

7. Epaimahaiaren irizpidea apelezina izango da eta saria, bere 2 kategorietan, hutsik gera daiteke. Lehiaketaren antolatzaileak literatura lehiaketan aurkeztutako lanak argitaratzeko eskubidea jasotzen du.

8. Saria Liburu-sorta euskaraz izango da, bi modalitateetan.

9. Sarien emanaldia Literatura Gala-Afarian izango da, Laurak Bat Euskal Etxearen elkartean, (C/ Mª Jordán 6, baixos) Urtarrilaren 27ean.

10. Lehiaketan parte hartzeak zuzenean oinarrien onarpena dakar.

11. Irabazten ez duten lanak suntzituak izango dira. Irabazten duen gutunek lehiaketaren batzorde antolatzeailearen esku geratuko dira.

Diasporaren Gutunen IV. Literatura Lehiaketa

Diasporaren Gutunen IV. Literatura Lehiaketa bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Boko Harametik ala gosetetik bizirik iraun?

$
0
0
Boko Harametik ala gosetetik bizirik iraun?

Boko Harametik ala gosetetik bizirik iraun?

Duela gutxi Boko Haram talde yihadistaren inguruko albiste bat irakurri nuen. Bi neskatok euren burua leherarazi zuten Afrikako herri batean. Euren helburua gainera, ahalik eta jende gehien akabatzea zen. Harrigarria bada ere, badirudi neska horiek eta euren gurasoak muturreko erlijio ideiez konbentzitzea lortu zutela Boko Haram-eko jarraitzaileek. Horren harira, galdera hauek etorri zaizkit burura:


“Nork, ama ala aita izanik, imajina dezake bere 8 urteko alaba atentatu bat eragitera bidali dezakeela “giza bonba” balitz bezala?”

“Nola erlijio terrorista talde batek bahitu eta bortxa ditzake umeak haien aktibitate bortitzetan parte hartzera?”


Boko Harametik ala gosetetik bizirik iraun?Ezin sinetsi halakorik  gure herrialdeetan. Bestalde, Boko Haram-i dagokionez, alde bateko informazioa dugu soilik. Zeintzuk dira erlijio talde hauen aldarrikapenak? Esaten digutenez, Islamaren interpretazio zorrotza egiten dute eta Sharia (islamaren legea) ezarri nahi dute Niger, Nigeria, Mali eta inguruko herrialdeetan.

Boko Harametik ala gosetetik bizirik iraun?
Ama bat bere semearekin goseteari aurre egiten eta Islameko kide bat kanpaleku batean.

Beste aldetik, zein dira Afrikako herri  horietako biztanleen eskubideak edo, hobeto esanda, ba al dituzte eskubiderik? Jaio egiten direnetik ze helburu edo asmo dituzte bizitzara loturik izateko? Eta ze bizi mota eskaintzen die herriak edo inguruak?

Pentsa dezagun une batean 8 urteko alaba bat dugula, ezin elikatu, bizitzeko oinarrizko  beharrak ezin ditugula eskuratu eta aukera gutxi egoera mugatu batetik ateratzeko ez  garela gai. Are gehiago, inguruko giro gatazkatsuak ez dira batere lagungarriak eta islamiar erradikalek  haien boterea erabiliz biztanleak izutzen eta beldurtzen dituzte.

Gizartearen  helburuak ziur nago nahiko antzekoak izango direla haien bizitzaren gudari aurre egiteko: haien bizitzaren oinarriak hobetzea eta bizitzeko oinarrizko elikagaiak, osasuna eta heziketa izatea.

Baina esaten genuen bezala, botereak duintasuna edo giza ahultasuna herritarrak erasotzera darama.  Talde terrorista batzuek giza joerarekin jolasten omen dute horretarako.

Boko Harametik ala gosetetik bizirik iraun?
Ahultasuna nabarmena da hainbat Afrikako herrialdetan

Horrelakoak izaten ditugu azkenaldi honetan Afrikako Herrialde batzuetan, batez ere Nigerian. Ama batek Boko Harametik bizirik iraun dezake, baina ez agian gosetetik.

Kawu Ashe deituriko emakume batek bazekien bere semearekin alde egin behar zuela. Duela bi urte, bere senarra, abeltzaina, hil egin zuten eta orain Boko Haramekoek bere bi urteko umea haientzat behar dutela baieztatzen zuten. Kawu Ashek bazekien azkar eta gelditu barik bere bizilekutik alde egin  behar zuela. 9 ordu basotik korrika ibili zen bere beste bi seme-alabekin eta ahizpa batekin. Leku ziur batera heldu zirenean, beste mehatxuei aurre egiteko beharra zuen bertan, ahuleriari eta goseteari. Hortik nola irten ere?

Halako erabakia har zezaketen 8 urteko bi alaben gurasoek inmolatzera behartuz umea gosetetik alde egiteko? Aukera hau planteagarria al da?

Boko Harametik ala gosetetik bizirik iraun?
Erlijio nagusiak Afrikaren barnean

Nik beti pentsatu dut munduan erlijioa existitzeko arrazoi nagusiak bi zirela: batetik ezjakintasuna eta bestetik beldurra.  Europan, gizarteak erlijioa gainditu du edo gainditze bidean dago.

Islama sendo dabil kontinente hartan. Antza denez, antzinean, Islama gameluak ibili zitezkeen lurretara hedatu zen. Gaur egun baldintza hori ez da esanguratsua. Boko Haram edo ISIS bezalako krudelkeria eta basakeria onartezina da. Espero dezagun euren fanatismoa Europan hedatzen jarraitu ez dadin.

Errespetoarekin bizi dezakegu nazioartekotze mundu honetan, baina ze esperantza mota uzten diegu gure etorkizuneko belaunaldiei?

Eta halako gogoeta eginez, … galdetzen diot neure buruari….

Zer egin dezaket nik zentzuzko mundu bat izateko?

Boko Harametik ala gosetetik Boko Harametik ala gosetetik Boko Harametik ala gosetetik

Boko Harametik ala gosetetik bizirik iraun? bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Eguberritan zinemara, Zinegabonak

$
0
0
Eguberritan zinemara, Zinegabonak
Eguberritan zinemara, Zinegabonak

Eguberritan zinemara, Zinegabonak

.

Zinema Euskaraz haur eta gazteei zuzendutako filmak zinemetan euskaraz estreinatzea du helburu. Azken bost urteetan 67 film bikoiztu dituzte programari esker; 2016an hamalau. Horietako batzuk izango dira ikusgai datozen egunetan, Zinegabonak zikloan, Zineuskadik Eusko Jaurlaritza eta EiTBren laguntzarekin antolatutako Zinegabonak zikloan.

.

Egitaraua:

.

Abenduaren 26an:

– EiTBren Bilboko egoitzan, 11.00etan: “Doraemon, Stand By Me” (Takashi Yamazaki eta Ryûichi Yagi, 2014).

.

Abenduaren 27an:

– EiTBren Bilboko egoitzan, 11.00etan:Iparraldeko Norman” (Trevor Wall, 2016).
.

Abenduaren 28an:

– EiTBren Bilboko egoitzan, 11.00etan: “Albert” (Karsten Kiilerich, 2015).

.

Abenduaren 29an:

– EiTBren Bilboko egoitzan, 11.00etan: “Pan, Sekula Betirako Bidaia” (Joe Wright, 2015).

.

Abenduaren 30ean:

– Gasteizko Florida zinemetan, 11.00etan: “Albert” (Karsten Kiilerich, 2015).
– Urruñako Itsas-Mendi zinemetan, 11.00etan: “Oker” (Stuart McDonald, 2015).

.
– Donostiako Printzipe zinemetan, 11.00etan: Printze Txikia” (Mark Osborne, 2015).
– Bilboko Alhondegian, 11.00etan: “Snow Queen” (Maxim Sveshnikov eta Vlad Barbe, 2012).

.
– Iruñeko Golem Baiona zinemetan, 11.00etan: “Zipi eta Zape eta Kapitainaren irla” (Oskar Santos, 2016).
.

Abenduaren 31n:

– Iruñeko Golem Baiona zinemetan, 11.00etan: “Snow Queen” (Maxim Sveshnikov eta Vlad Barbe, 2012).
– Donostiako Printzipe zinemetan, 11.00etan: “Tom Txiki” (Ernesto Padrón, 2014).

.
– Gasteizko Florida zinemetan, 11.00etan: Tximinoen Erresuma” (Jamel Debbouze, 2015).
– Urruñako Itsas-Mendi zinemetan, 11.00etan: Yoko eta lagunak” (Juanjo Elordi-Rishat Gilmetdinov, 2015).
– Bilboko Alhondegian, 11.00etan: “Zipi eta Zape eta Kapitainaren irla” (Oskar Santos, 2016).

Eguberritan zinemara Eguberritan zinemara Eguberritan zinemara Eguberritan zinemara

Eguberritan zinemara, Zinegabonak bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Abenduko Zuzeu GAZTEA saria, azken egunetan

$
0
0
Abenduko Zuzeu GAZTEA saria, abian

Abenduko Zuzeu GAZTEA saria, abian

Abenduko Zuzeu GAZTEA saria, abian2016ko urtarrila geroztik Zuzeuk, Azkue Fundazioaren laguntza estimagarriarekin, 150 euro banatzen ditu hilero-hilero 30 urte azpiko sarrera onenarentzako, Zuzeu Gaztea Sariaren bitartez. Lehiaketak gazteak euskaraz idaztera xaxatzea du helburu.

Urtea hasi zenetik hona astiro-astiro egin du aurrera parte hartzeak, eta udazkena heltzearekin batera suspertu egin da lehiaketa; uzta oparoa izan gugu azaroan. Horrelaxe jarraitzea espero dugu abenduan ere, jada lehen sarrerak jaso ditugu-eta.

.

Kontaiguzu zer dabilkizun buruan eta piztu ezazu eztabaida, gazte; 150 euro ditugu zeure ekarpena saritzeko!

.

* Lehiaketan parte hartzen duen orok benetako IZEN ABIZENEZ argitaratu beharko du artikulua, ARGAZKI eta guzti.

(Baldintzak HEMEN)

Abenduko Zuzeu GAZTEA saria, abian

Abenduko Zuzeu GAZTEA saria, azken egunetan bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Txio Onena (urteko 51. astea)

$
0
0
Txio Onena (urteko 51. astea)

Txio Onena (urteko 51. astea)

Amaitzear da urtea eta 51. astekoa da osatu dugun sorta, zazpikoa beharrean zortzikoa.

Txio Onena (urteko 51. astea)

San Tomas egunetik Gabon egunera bitarteoak dira hautatutako txioak, abenduaren 21etik 25 era artekoak.

Beraz, gai bakarraren bueltakoak dira guzti-guztiak, Eguberrietakoak: Eguberrietako apaingarriak, San Tomas, Gabonetako loteria, Borboiaren diskurtsoa, Olentzeroren mintzoa (eta kantua) eta jaiotzak…

Aurreko asteko txioetara bueltatuta, Luhusoko atxiloketen harira Txerrenek idatzitakoa izan da bozkatuena, “Terrorismo diren gauzak: armagabetzea” (azpian duzue irakurgai).

.

Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?

.

.

Pasa den asteko txiorik onena:

Txio Onena (urteko 51. astea)

Txio Onena (urteko 51. astea) bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Trumpen interes gatazkak (Euskal Herrira ekarriak)

$
0
0
Trumpen interes gatazkak, Euskal Herrira ekarriak

Trumpen interes gatazkak, Euskal Herrira ekarriak

Joxe Aranzabalen Farotik jasotako sarrera, “Trumpen interes-gatazkak”.

AEBetako presidentziarako hauteskundeak irabazi bezain laster, Donald Trumpek adierazi zuen, kargua zin egin aurretik bere seme-alabek hartuko zutela ardura Trump enpresa-taldearena, eta bera presidentzian murgilduko zela, eta ez zuela zerikusirik izango bere orain arteko negozioekin.

Trumpen interes gatazkak, Euskal Herrira ekarriakOrain pare bat aste, berriz, bilera batera deitu zien AEBetako enpresa teknologiko esanguratsuenetako buruei, politika teknologikoa eztabaidatzeko. Enpresariak zur eta lur geratu ziren, ikusita bilera-gelan Trumpen hiru seme-alaba zeudela, nahiz eta bilerak ez zeukan zerikusirik Trump konglomeratuarekin.

Bilera hasi aurretik, Jeff Bezosek, Amazon enpresako burua, modu onean adierazi zuen harridura, bilera-gelan presidente hautatuaren seme-alabak zeudelako, eta horrek interes-gatazka negargarria planteatzen zuelako.

Ikusita Trumpek aurrera egin nahi zuela bilerarekin, bere seme-alabak bertan segituta, honako enpresariak, beren gauzak jaso eta joan egin ziren: Jeff Bezos (Amazon), Larry Page eta Eric Schmidt (Alphabet-Google), Tim Cook (Apple), Elon Musk (Tesla eta SpaceX) eta beste sei. “Trump Interrupted” artikuluak ematen du bilera haren berri xehetasun gehiagorekin.

Euskal Herrian zenbat enpresari ausartuko lirateke horren garbi salatzera presidente hautatuaren interes-gatazka nabarmena?

Trumpen interes gatazkak, Euskal Herrira ekarriak

Trumpen interes gatazkak (Euskal Herrira ekarriak) bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Resigaroa igaro da

$
0
0

Resigaroa

Resigaroa
Rosa Andrade (Arg.: Alberto Chirif)

Resigaroa arawak familiako jatorrizko hizkuntza da, eta orain dela gutxi arte elkarrizketak entzun zitezkeen Peruko Loreto departamentuan; orain arte diogu, zeren eta, hemendik aurrera, asko jota, bakarrizketak izango dira. Rosa Andrade, 67 urteko emakumea, pasa den azaro amaieran hil zuten, eta hizkuntza honetako emakumezko azken hiztuna zen; bere anaia soilik geratzen da orain.

Andrade resigara zen, eta aita okaina; bi komunitateak desagertzeko zorian edota desagertzera kondenatuta daude aspaldidanik, kautxoaren industriaren erruz, batipat. Hegoamerikako herrialde askok beraien independentzia ofizialaren bigarren mendeurrena ospatzen ari direla edo ospatu dutela, enpresa askoren kolonizazioa bere gorenean dago. Lehengaiak geroz eta eskasagoak dira munduan eta badakigu, eta kautxoa lortzeko egin diren astakeriak ere ez daukate izenik. Hala kontatzen zuen Iñaki Larrañagak Zuzeun bertan duela bost urte: “XX. mende hasieran mendebaldeko konpainiek “kautxuaren sukarra” bizi izan zuten, eta ordura arte ezezagun ziren lurretara barneratu. Bertan, indigenak esklabu gisa erabili zituzten horien lurretatik ahal zen kautxu gehien lortzeko. Ustiapen masibo hori lortzeko asmoz konpainiek hartutako jarrerak milaka indigenen heriotza ekarri zuen. Alta, ihes egindakoak ere izan ziren…”

Hizkuntza batean, gehienbat, aldaketa ekonomikoek eragiten dute, historian mila eta bat aldiz errepikatzen den patroia da. Nire kezka da Euskal Herria hartzen ari den norabideak, besteak beste, nola eragingo dion euskarari, epe luzera begira. TTIP edo CETA bezalako itunen ondorio soziokulturalak sozioekonomikoak bezain larriak izan daitezke; azpiegitura handiek testuinguru soziolinguistikoa aldatzen dute; munduak bizi duen egoera korapilatsu honetan euskal gazte askok egin dute alde bizi hobe berri baten bila, eta beste txokotako asko datoz asmo berarekin hona. Gure gazteek beraien hizkuntza eramaten dute, geratzen diren askok ez diote baliorik ematen lan munduak ez diolako aitortzen, eta datozenek ez dute geurea ikasten, orokorrean, ez baitaude gure esku berau beharrezko bihurtzeko bitartekoak. Estatu bat, adibidez. Ez gaude blindatuta.

Donejakue bidea sortzearen atzean erabaki ekonomiko bat egon zen, erromes guztiek ez zitzaten beraien sosak ekialdean bakarrik utzi. Eliza eta latina gogor sartu ziren orduan, eta badakigu mendeetan zer eragiten dioten euskarari. 

Eliza, kautxua, itun ekonomiko edo azpiegitura..

Euskara eta ekonomiaren elkar elikatzea eta beharrezkotasuna garatzea hil ala bizikoa zaigu; eta zer esango dizuet ba, niri gure instituzioetako agintari batzuek horretaz ez jabetzeak arduratzen nau.

Resigaroa

 

Resigaroa igaro da bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Iraultza linguistikoa

$
0
0

Iraultza Linguistikoa

Agerikoa da gure  hizkuntzaren normalizazioaren ardura dutenek, gero eta gehiago gutxiesten gaituztela euskaldunok. Euskara hegemonikoa zen garaiak, ez dauka zerikusirik orain daukagun eszena linguistiko deskafeinatu honekin.

Hizkuntza ohiturak jaiotzen zarenetik agertzen dira, baina ez da 10 eta 16garren urtera arte, finkatzen hasten direnean. Euskaraz dakiten gurasoak izan dituenak zorte handia eduki duela esango nuke.; Nik nire kasua agerraraziko dizuet, antzeko milaka kasuen pareko baita: neure amak berak gutxi daki baina ondo ulertzen nau euskaraz solasten naizenean; nire aitak, ordea, ez daki piperrik ere, eta zer esanik ez bere ulerpenari dagokionean. Nire aitak, Bilbora ailegatu zenean, bera zegoen lekua deskribatzeko, “Estoy en la calle KALEA” esaten zuen. Saiatu saiatu egin zen bere garaian euskara ikasten, baina hor geratu zen dana, bere lana zela medio (eta agian zailegia iruditzen zitzaiolako). Beraz, nire ustez, egoera horietarako prestatu behar gara, etxean euskaraz mintzatzea eskuragarri ez daukagunok, kalean, dendetan, etab., euskaraz egiten. Eta hori 10-16 urtekoen artean egitea, haien etorkizun linguistikoaren erroak ondo finkatuko dituelakoan nago.

Bizi naizen lekuan, Bilbon, alegia, hori ez da askotan ikusten. Denda batean sartzen zarenean eta euskaraz hasten direnean, ustekaben hartzen zaitu. Gehienetan, euskaraz mintzatzen saiatzen zarenean, berehala gazteleraz erantzuten zaituzte. Auzo mailan esaten ari naiz, Alde Zaharreko denda edo taberna (gehienetan) guztietatik, erdian edo, hori ez da gertatzen, eta batzuetan beharrezkoa egiten zait bertako establezimendu batean sartzea, euskarazko harrera zer den gogoratzeko. Donostian, aldiz, ni egon naizenean bederen, berdin da non sartzen zaren, euskeraz hitz egiten hasten dizutela gehienetan (edo behintzat dakien baten bat egoten da). Euskal Herriko txoko gehienetan, euskararen erabilera Bilbon baino handiagoa da (nahiz eta kopuru absolutuan hiztun gehien dituen udalerria izan, hau da, 68.000 inguru, ez dira hiztun aktiboak eta hiztun aktiboak direnak oso dispertsatuak daude). Turismo maila handia daukagulako izango da? Donostiak ere eta ez da gauza bera gertatzen.

Gure hizkuntzak beste muga batzuk dituela uste dut. Unibertsitatera ailegatu naizenean konturatu naiz horretaz. Euskera uneoro aberatsa egiten dute euskalkiek. Gauza interesgarria eta polita da, baina batzuetan traba iruditzen zait. Euskal Herrian herri batetik bestera euskara aldatzen da, ez goitik behera, baina bai hitz egiteko eran eta hitz batzuetan. Kontu oso erakargarria da, baina ez ordea, ulertzen saiatzen zarenean eta hitz egiten ari dena ulertua izan nahi badu. Eta barkatu, baina euskalkiak ez dakienak ez dauka errurik eta ez du zertan euskalki hori derigorrez jakin. Zer egin behar dugu ba, Euskal Herriko euskalki guztien ñabardurak ikasi? Eta gauza bat euskalki hori ez jakitea da, eta beste bat oso desberdina, leloa izatea. Euskaraz jakin badakigu, eta euskaraz hitz egin nahi dugu. Euskalki hori dakienarekin muga gabe hitz egin, baina ez dakienarekin lasai egon, eta dakigunarekin konpontzen saiatu, ez da gutxi eta.  Gogoratu, hiztun on bat (komunikatzailea bederen) ez da hitz zailak eta azkar erabiltzen dituena, baizik eta entzulea itaunik gabe uzten duena.

Adibide bat: Bizkaieraz egiten duen batek “Zer guruzu?” lehen aldiz esan zidanean, nik “Ze arraio dio honek?” galdetu nion nire buruari. Gerora, ulertu nuen “Zer gura duzu?” edo “Zer nahi duzu?” esan nahi zuela.  “Kalia hamendik gurutzau inbiozu”-tik “Kalea hemendik gurutzatu behar duzu”-ra heltzea lanak eman zizkidan. Entzunaren entzunaz, azkenean deskubritzen duzu hitzen pilaketa horretatik, eskolan irakatsi dizuten euskara estandar edo uniforme horretara heltzen. Kontua da, euskalkiarekin etengabeko kontaktua ez baduzu, nekez egingo duzula prozesu hori.

Nire ustez euskara ez uniforme horrek badu bere gatza eta piperra. Naturalagoa da. “Arima” du. Nik inbidia dut, izan ere, horrela aritzea gustatuko litzaidake. Baina lehen esan dudan bezala, herriz herri egiten den forma eta aldaera guztiak menperatzea ezinezkoa da. Nik eskatzen dudana zera da;
. Bestearen azalean sartzen jakitea, alegia. Batuan aritzen garenok euskalkietara hurbildu behar gara, baina euskalkiotan dabiltzanak, batuaz aritzen den baten aurrean, molda dezala bere hizkera pixka bat.

Gaztelaniaz ere erregistro eta lokalismo ugari daude (edozein hizkuntzatan bezala). Baina oro har, guk “¿Qué hisíste, pibe?” ulertzeko (eta baita “geolokalizatzeko” ere) gaitasuna badugu, nolabait, euskaraz ere gaitasun hori bereganatu behar dugu. Eskolan ez ziguten irakatsi. Nik neure kabuz ikasten dut (zer esanik ez orain unibertsitatean ezagutu ditudan EHko hainbat pertsonekin harremana landuz) eta gustora gainera. Baina herrietako jendeak erregistro ezberdinak daudela present eduki beharko luke ere, euskara “arnasgune” ez direnetara zabaldu behar badugu behintzat.

Beraz, utz ditzagun ikurriñak geure etxeko balkoietan, eta has gaitezen euskara behingoz HARROTASUNEZ partekatzen. Pertsona asko euskarazko leloak dauzkaten kamisetak jantzita Iraultza Linguistikoaikusten ditut, baina gaztelera haien ahoetan (Bilbo inguruan ohikoa da).Atzerritar erdaldun bati “eskerrik asko”, “lasai” edo “barkatu” soilik esatea jada aldaketa da. Agian geure egoera berdinean dagoen beste pertsona bat aurkitzen dugu hitzaren beste aldean. Lagunekin, senitartekoekin, edo bikotearekin euskaraz egiten saiatu, nahiz eta maila ezberdinekoak izan, beti zerbait aberasgarria atera dezakegu bata bestearengandik. Eta ez izan lotsati, ez izan beldur okertzera, oker egiten ikasten da ba, zuzen egiten.

Iraultza, normalizaziotik haratago dago. Iraultza hori gauzatzeko indarra gazteengan jartzen dut (duela 40 urtetik hezkuntza D ereduaren ezartze eta zabaltzearen ondorio zuzena). Gaur egun Bilbo edo Gasteiz bezalako batean, 25 urtetik beherakoen artean %50ek jada badu nahiko maila elkarrizketa erraz bati aurre egiteko. Beraz, herrietatik hiri horietara doan edozein euskaldun petok eduki, badu aukera euskaraz saiatzeko (hori bai, agian, euskalkiaren erregistroa moldatu beharko du pixka bat “batu”ra egokitzeko). Gaur egun, euskaldun horiek lehengo hitza erdarara jotzeko joera izaten da. Baina gogoratu, 25 urtetik beherakoengana euskaraz zuzenduz gero, IRAULTZA LINGUISTIKOA bultza genezake!

Iraultza Linguistikoa Iraultza Linguistikoa Iraultza Linguistikoa Iraultza Linguistikoa Iraultza Linguistikoa

Iraultza linguistikoa bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Olentzeroren lan zaila

$
0
0
Olentzeroren lan zaila

Olentzeroren lan zaila

HORRA, HORRA…

Olentzeroren lan zailaOndo asko idatzita dator “Eta hemendik aurrera zer?” agiri mardula, Euskararen Aholku Batzordeak eta EAEko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak sinatuta. Pasarte gogoangarriak ere ez zaizkio falta.

Adibidez: “hasiera beretik esanda gera bedi dokumentu honen helburua dela euskararen hazkundearen iraunkortasuna eta bizi-indarra ahalbidetzeko datozen bi hamarraldietan garatu beharreko hizkuntza politikaren oinarriak eta lehentasunen markoa finkatzea”.

Edota: “Euskara salbatuko da, eta hizkuntza bizia izango da, euskaldunok hala nahi dugulako, euskaldunok euskara nahi eta behar dugulako. Horrek ematen dizkio zilegitasuna eta hauspoa euskara salbatzeko jardunari… horra gako nagusiak”.

Beste hau ere bikaina da:
“Euskararekiko motibazioan eragiteko, garrantzitsua da erreferenteak izatea … Horretan garrantzitsua izango da, beraz, hainbat eragile eta esparrutan eragitea: familia, aisialdia, gazte elkarte eta taldeak, hedabideak, IKT, kultur sorkuntza… Jakina denez, motibazioa sustatzeko bideetan garrantzi handikoa da euskaraz sortu eta egindako kultura produkzioa… Betiere, gazteak lehenetsiz, etorkizuneko gizartean modu bateko edo besteko lidergoa izango dutenak alegia”.

.

ENTENDIMENTUZ JANTZIA…

Hainbeste eragile garrantzitsu biltzen dituen batzordearen eta EAEko gobernuaren beraren babesa lagun, etxeko gazteentzako gabonetako opariak erostera abiatu ginen Mari Domingi eta Olentzero, ustez, aurten bai, euskaraz sortu eta egindako edo sikiera euskarara itzulitako kultura produkzioa, orain arte baino askoz oparoagoa, ugariagoa eta anitzagoa izango zela.

Izerdiak bota ditugu, batean eta bestean arakatu eta miatu.

Olaberriako Carrefourrera abiatu ginen berbarako, pentsatuz, Goierri bezalako eskualde euskaldun batean kokatutako saltoki erraldoi horretan, euskarazko produktuen eskaintza ere erraldoia behar zuela… baina ez.

Erraldoia, españolezko eskaintza da Goierriko Carrefourren. Euskarazkoa ere badago, baina oso urria “gure” derrigorrezko hizkuntzarenaren aldean.

Donostiako FNAC-en ere aritu ginen bilaketan… baina euskararen Donostia ez da FNAC-en oso barrura sartu oraindik. Euskarazko eskaintza barregarria da bertan, graziarik ez badauka ere.

Gasteizko ELKARrera jo genuen azkenik, pentsatuz bertan aurkituko genituela euskarazko altxor askotarikoak. Baina Elkarren ere, aurreko bietan baino askoz eskaintza oparoagoa eskaini arren, dagoena dago. Izan ere, euskarazko eskaintza ipotxa baita españolezkoaren aldean (Iparraldean frantsesarekin gertatu bezala). Baita bertoko ekoizpenari erreparatuta ere.

.

KAPOIAK ERE BADITU…

Etsigarria da sukaldaritza, mendia, edo perretxikoak bezain “gureak” diren bezalako gaiak eskaintzen dituzten ataletara hurbiltzea. Sukaldaritzaren erakustokira hurbildu eta dozenaka-asko liburu aurki daitezke españolez, horietako asko eta asko goi-mailako sukaldari euskaldunek idatziak. Beste horrenbeste mendiari gagozkiolarik, edo perretxikoei…

Batez ere gazteen artean, baina gero eta gehiago adin guztietan hain arrakasta handia duten Komikiekin ere berdin…

Areago, beste sail batzuetan, nekez aurki daiteke euskarazko alerik.

Eskaintzaren urria gutxi balitz, sarritan nahastuta ageri dira erdarazko eta euskarazko aleak, azken hauek ia ikusezin bilakatuz. Berdintasunaren ala birrintasunaren izenean ote?

.

ALAITU ZAITEZTE?

Modu eraikitzailean aurkeztu behar ei dira arazoak ere, esan ohi denez, baina hain da esanguratsua eta lotsagarria, eta hain luze irauten du auzi honek denboran, ze, ez baitzait bururatzen nola egin baikortasun puntu batez amaitzeko.

Zeren gure erakunde eta batzordeetako adituak arazo honetaz jakitun badira (aditu baldin badira, behintzat), baina ezer zehatzik ez dute proposatzen; eta erakundeek sustatutako ekimenak hain dira ahulak, itxurakeriaren antza dutela beste edozerrena bainoago. Ez baita diru arazoa, duintasun, borondate eta ausardia kontua baizik.

Eguberri on!

Olentzeroren lan zaila Olentzeroren lan zaila Olentzeroren lan zaila Olentzeroren lan zaila

Olentzeroren lan zaila bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

PNVPSE Aroa

$
0
0
PNVPSE Aroa

PNVPSE aroa

1986an, Ardanza lehendakari hautatu zuen Gasteizko Legebiltzarrak. Hauteskundeetan EAJk 17 eserleku lortu zituen; PSOEk 19; EAk eta HBk 13na. EEk 9, APk eta CDSek 2na. Hortaz, abertzaletzat jotzen ziren alderdiek 54; nazionalista espainiarrek 23. Baina aurten berriro errepikatu den moduan, hautua ez zen gobernu abertzalea izan. PSOEk legebiltzarkide kopuruan irabazi arren, PNVri utzi zion lehendakaritza. Aurretik, PSE-EE-EA gobernua egiteko ahalegina egin zen, baina akordio hura ezinezkoa zen testu-inguru politiko hartan.

1986an eta hamarkada luze batez, PNVek eta PSEk “ehizagune” ezberdinak izan zituzten. Biek ala biek bozka identitarioa aldarrikatzen zuten, estetikoki “eskuin”; “ezker” eremuak okupatzen zituztelarik.

PNVPSE AroaIndar-korrelazioan PNVren zatiketak sorturiko egoera konpontzea zen Arzallusen lehentasuna. Izan ere, HB-EA-EE balizko hurbilketak EAJ aise gainditzen zuen Euskal Herri osoan ( Gasteizko legebiltzarraren eremuan 35/ 17). Ezkerreko abertzaletasunaren garaipena oztopatzea bazen ere PSOEren nahia. Interes komunak izateak PNVrekiko sinbiosia sortu zuen .Bestalde, gobernugunetatik at zegoen PSOEren elite politikoarentzat aukera paregabea zen sozialki , ekonomikoki eta politikoki igotzeko. Ibilbide profesionalik gabeko PSEkide andanak elite ekonomikoekin jarduteko aukera ederki profitatu zuen, gaur arte. Esan gabe doa PSEkideek egin zuten aldaketa hark behin betiko sozialismoaren aztarna guztiak ezabatu zituela euren jardun politikoan.

Rosa Diaz bera zoratzen zebilen Europan barrena “ven y cuéntalo” kanpainaren eskutik. Gozoak izan ziren PNV-PSOEren ezkontzaren hasierako urteak. PNVek fiskalitateari, industriari, ETBri, lehendakaritzari eta diputazioen “taifa” sistemari eutsiz, aski zuen. PSEk euskal hezkuntza sisteman eskua sartuz, trebezi handiko mugimendua egin zuen, eta gainera, aurki Euskadiko Ezkerra merke-merke erosiko zuen.

Aitzitik, beste arlotan, urte oso latzak izan ziren, ezin ukatu. Alde anitzetako bortizkeria politikoak gogor astintzen zuen, jardun soziopolitiko zibila erabat oztopatuz. ETAren jardunak ezinezkoa bilakatzen zuen ezkerreko abertzaletasun osoaren egituraketa; GALen jardunak, aldiz, ez zuen oztopatu PSE-PNV akordioa. Kontraesan itzel hau kudeatze aldera „Arriago Espituak“ gidaturik, 1988an Ajuria Eneako Ituna sinatu zen.

Haatik, sinbosi batzuk ez dira betiko. „Ehiza eremuak“ nahasten ari ziren. Arestian esan bezala, 1986an indar estatalistek 23 jesarleku zituzten; 1994an 35 eta Nafarroa Garaian UPN-PSN akordio estrategikoa erabat erroturik. Zenbait argi gorri piztu ziren jeltzaleen bulegoetan.

Ardanzaren jardun , estiloa eta kokapen politikoak; ETAren jardun armaturen jarraipenak eta Ajuria Eneako kudeaketa pozoitsuak epe laburrean PNVren hegemonia arriskuan jarri ahal zuten. Nafarroa Garaia galtzea onar zezaketen; Lakua eta mendebaldeko hiru diputazioak ez. Hori dela eta, Lizarra-Garazira eramango zuen ibilbidearen hastapeneko keinuak egiten hasi ziren. Ordurako Xabier Arzallus jubilatzeko bidean zegoen, PNV-EA lehia jeltzaleen alde bideratuta, Azkoitiarraren boteregura apaltzen ari zen eta bere biografiaren azkeneko lerroetan bestelako ondarea utzi nahi zuen.

Hegemonia galtzeko arriskuak aliantza berriak osatzeko saiakera egitea ahalbideratu zuen. EAJren zuzendaritzaren baitan batzuek gogoz egin zuten aldaketa; besteek ,beharturik, Ibarretxeren Aroa jasan behar izan zuten. Bigarren sektore horrek bereak eta bi egin zituen ahal bezain laster atseginagoa zuten egoerara itzultzeko, ezkerrak eta sindikalismoak gida zezakeen askapen prozesuak bere interes guztien aurka jokatu ahal zituen eta.

Zapa lana egin zuten gogor, baita irabazi ere. Ibarretxeren barne aurkariek irabazi zuten, lagunek bizkarra eman zioten. Lizarra-Garazirekin egin zen saiakeraren amaierarekin batera, balizko EAJ independentista baten aukera guztiak bukatu ziren. EAJk hamaikagarren aldiz, nazio hautapenaren aurretik klase-hautapena egin baitzuen eta berriz ere, PSE aurkitu zuen/du bidaide.

Lakuarako azkeneko hauteskundeetan PNVren eledun guztiek errepikatu dute: “eredu sozioekonomikoan PSE dugu gertuen; EHbildu aurkaria da”. Esan lez, PNVk nazio askapenaren gainetik bere klase interesak hobetsi ditu; PSEk ere kontrako norabidean, nazio hautuari eusten, klase-hautuari uko egin dio. Aldaketa bikoitza horri esker, berriz ere, PNV-PSEk talde sinbiotikoa berrosatzeko parada aurkitu dute.

Hala ere, aldaketa sakona ere eman da. PSOEk, Europako sozialdemokrazia osoak egin duen moduan, eskuinaren aurrean amore eman du, “Merkatuek” demokraziaren azkeneko guneak birrindu ditu eta sozialdemokraziak onartu du. Porrot hori Mendebaldeko Estatu eta herri guztietan eragin izaten ari da; Grezian, AEBn, Madrilen, laster frantziar Estatuan . Madrilen, porrot horrek Rajoyren bigarren gobernua ekarri du; EAE izena duen Euskal Herriko zati honetan, Urkulluren bigarren agintaldia ekarriko du.

Hamarkada luzez, PSE gustura aritu zen PNVren itzaletan, jeltzaleak estutzeko beharra zegoen guztietan, Madrildik estutzen zituztelako. Orain , berriz, PSOE PPren morroi bilaktu den bezala, PSEk PNVrekiko morroi lana onartu beharko du. PNV eta PSE “ehizaguneak” nahastu dira, PNVren mesederako. Identitate antagonikoetan antolatutako rol-banaketak ez du balio. PNVek independentismoari uko eginez eta PSE kapitalismoaz gozatuz, biek esparru bera okupatzen dute eta PNV atera da garaile.

Eskuinari, neoliberalismoari, garapen eredu jasangaitz honi, kultur gutxituen sarraskiari alternatiba eraikitzeko, euskal ezkerrak bere burua berrasmatu behar du. Ezker Independentistak , bereziki, bere burua berrasmatu behar du, sektore horretatik baino ezin da-eta indar-korrelazioa aldatu.

Hauteskunde kanpaina mediatiko bezain aspergarriek eskatzen duten gaineszenifikazioa egon zela susmatu arren, EHbilduren proposamena zintzoa izan zela uste dut. Hau da, EHBilduk PNV eta Podemosekin herri-akordioak sinatzeko proposamena egin zuenean, akordio horiek lortu nahi zituela uste dut. Aste batzuk baino ez badira pasa ere, akordio horien eremuak oso txikiak izan daitezkeela ematen du.

Akordio proposamenak joku dialektiko eraikitzailea sortzen du, baina litekeena da, Ez-Akordioek eraldaketarako aukera gehiago zabaltzea. Ezker soberanista eta independentista ez baita erori Europako sozialdemokrazia erori den zuloan. Sozialismo demokratikoa, herrien eta pertsonen askatasunean, berdintasunean eta ekonomiaren demokratizazioan oinarritzen den ezker eraldatzailea, Euskal Herrian egituratzeko aukera dagoelako.

Madrilen PPPSOE alderdia sortu da; Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian PNVPSE. Alternatiba eragile soziopolitiko eta sindikal soberanistek eta ezkertiarrek eraiki behar dute. Legebiltzarretan, udaletan ,aldundietan egin behar diren ahalegin guztiekin batera, herri dinamikak irekitzea ezinbestekoa da, horrela soilik gainditu ahal izango da Mendebaldeko herri guztietan nagusitzen ari den sistema postdemokratikoa eta euskal demokrazia ahalbideratu.

PNVPSE Aroa PNVPSE Aroa PNVPSE Aroa PNVPSE Aroa PNVPSE Aroa PNVPSE Aroa

PNVPSE Aroa bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Euskararen etorkizuna Aiaraldean, gogoeta jardunaldia Amurrion

$
0
0
Euskararen etorkizuna Aiaraldean, gogoeta jardunaldia Amurrion

Euskararen etorkizuna Aiaraldean, gogoeta jardunaldia Amurrion

Euskararen etorkizuna Aiaraldean, gogoeta jardunaldia AmurrionAiaraldeko Euskalgintza Kontseilua eskualdeko 43 entitatek otsailean eratutako elkarlanerako espazioa da.

Eskualdearen euskalduntzea helburu, 2017 urtean Kontseiluaren plangintza estrategikoa osatzea izango da gure hurrengo mugarria.

Horretarako, Euskal Herri luze-zabalean euskalduntzearen esparruan eman diren esperientzia, praktika eta diskurtso eraginkorrak lehen eskutik ezagutzeko egun osoko GOGOETA JARDUNALDIA antolatu dugu datorren abenduaren 29rako (osteguna).

Hainbat arloetako esperientziak ezagutu, eta gure eskualdearen testuinguruan kokatzeko ahalegina izango da jardunaldia: 2017tik aurrera Kontseiluaren lana zedarrituko duten ildoak eta ekimenak zehazteko hain zuzen ere.

.

EGITARAUA

  • 09:30ean Harrera eta gosaria
  • 09:45ean Jardunaldien irekiera ekitaldia
          • JOSUNE IRABIEN (Amurrioko alkatea)
          • JOSEBA PEREZ DE HEREDIA (Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Saileko zuzendaria)
  • 10:00etan “Euskararen egoera soziolinguistikoaren argazkia Aiaraldean” azterketaren aurkezpena
            • EKHI ZUBIRIA (Aztiker soziologia ikerguneko ikerketa koordinatzailea)
  • 10:00etan  “Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa”ren aurkezpena
            • PAUL BILBAO (Protokoloaren sustatzaile taldeko kidea eta Kontseiluko idazkari nagusia)
  • 11:00etan “Udalen euskalduntzetik herria euskalduntzera”
          • MADDI GALLASTEGI (UEMA, udalerri euskaldunen mankomunitateko teknikaria)
  • 11:30ean [ Atsedenaldia ]
  • 11:40ean “Euskararen biziberritzerako esperientziak hezkuntza formalaren esparruan ”
          • IÑAKI EIZMENDI (EBETE, Euskararen erabilera sustatzeko baliabideak eta tresnak)
  • 12:30ean “Berbaro, Durango euskalgintzarako tresnak sortzen” ibilbidea
            • MAITE BERRIOZABAL (Durangoko Berbaro elkarteko zuzendaria)
  • 13:00etan “Agurainen euskaraz bizi nahi dugulako, 75 ordu euskaraz” esperientzia
            • ASIER LAFUENTE (Aguraingo Olbea euskara elkarteko kidea)
  • 13:30ean “Baietz 40 egun euskaraz” Lasarteko esperientzia
            • ESTITXU GARMENDIA (Lasarteko euskararen maratoiko dinamizatzailea)
            • NAIARA MUJIKA (Lasarteko Ttakun elkarteko kultura saileko arduraduna)
  • 14:30ean Bazkaria Amurrioko Refor jatetxean
  • 16:00ean “Euskararen normalizaziorako diskurtso eta praktikak, zer eta nola egin” mahai-ingurua
          • ESTITXU EIZAGIRRE (Argia astekariko zuzendaria)
          • MANEX AGIRRE (Euskaltzalea eta kulturgilea)
          • IGOR ELORTZA (Euskaltzalea eta kulturgilea)
          • Dinamizatzailea: IRATI MENDIGUREN (Euskalgintza Kontseiluko kidea)
  • 17:30ean “Aiaraldea euskaldun, nola baina?”
          • Hausnarketa dinamikak lantaldeetan, open-space dinamikak
  • 18:30ean Jardunaldiaren amaiera

.

Izen ematea:

  • Epea: Abenduak 27
  • Haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da. Horretarako, izen-ematearekin batera adierazi beharko da haur kopurua, adina eta zein ordutegian baliatu nahi den zerbitzua.
Euskararen etorkizuna Aiaraldean, gogoeta jardunaldia Amurrion Euskararen etorkizuna Aiaraldean, gogoeta jardunaldia Amurrion Euskararen etorkizuna Aiaraldean, gogoeta jardunaldia Amurrion

Euskararen etorkizuna Aiaraldean, gogoeta jardunaldia Amurrion bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Udaleku beroak (II)

$
0
0
Udaleku beroak (II)

Udaleku beroak (II)

Alaitz Barandiaranen Udaleku beroak (I) narrazio erotikoaren bigarren atala da hau (hemen duzue lehena).

Lehenengo egunetan zehar eguraldiak dezente lagundu zigun errutak egiterako garaian. Batzuk besteak baino gogorragoak egin zitzaizkidan, baina segituan ohitu nintzen motxilaren pisura eta dutxatu gabe ibiltzera. Naturan ginen, abenturaz gozatzen eta autonomo izateko prozesuan. Dena primeran zihoan. Gure kanpin dendan Eki, Leire eta ni ginen, aspaldiko lagun onak. Beno, egia esateko dena ez zihoan horren ondo. Udalekuetara etorri aurreko hilabetean gauero bi bider masturbatzen nintzen gutxienez, eta udaleku hauetan aste bete neraman eta oraindik masturbatzeko unea ez nuen topatu! Gauren batean igurtziak eman nizkion nire alu gaixoari, baina banekien gehiegi emanez gero Eki eta Leire ohartuko zirela. Zaila egiten baitzait erabateko disimuluarekin masturbatzea, berotzen banaiz ondoan nor dagoen ez zait gehiegi axola eta auskalo! Oso beroa banaiz ere lotsa puntu bat badut, aitortu beharra daukat.

Udaleku beroak (II)Baina… larunbata zen aurreko eguneko errutari esker laku ondoko kanpa batera iritsi ginen eta goizean arropak eta gure gorputzak garbitzeko aprobetxatu genuen. Arratsaldean sexualitate tailerra izan genuen! Udaleku itxi hauetara joaten nintzenetik lehen aldia zen horrelako zerbait egiten genuela. Arratsalde osoa pasa genuen zenbait gauza entzuten, gure artean hitz egiten, zalantzak argitzen eta zenbait jolas erotiko samar egiten. Beharrean nintzen eta segituan nabaritu nuen kuleroetan, arropa aldatu berri eta dagoeneko bustita… Bikoteka ukimen jolas bat egin genuen eta guztira 21 ginenez ni bakarrik geratu nintzen eta hezitzaile bat nigana gerturatu zen jolasa nik ere egin ahal izateko.

Bufffff kuleroa erdi bustia nuen, aste bete aluarekin ondo jolastu gabe eta gainera orain nire fantasietako hezitzailea tokatu zitzaidan jolas honetan? Jakingo balu gauero berekin erlazio sexualak izateko fantasia etortzen zitzaidala burura… “Tira Eneritz, lasaitu zaitez eta ez dadila gehiegi nabaritu”, esan nion neuri buruari.

Irakurri narrazio osoa kaixomaitia.eus-en blogean >>

Argazkia: RE Barber Photography_Camping hemendik hartua
Udaleku beroak (II) Udaleku beroak (II) Udaleku beroak (II) Udaleku beroak (II)

Udaleku beroak (II) bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Viewing all 19554 articles
Browse latest View live


<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>