Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all 19565 articles
Browse latest View live

Zer egin dezakezu euskararen alde, Miren?

$
0
0
Zer egin dezakezu euskararen alde, Miren?

Zer egin dezakezu euskararen alde, Miren?

Zer egin dezakezu euskararen alde, Miren?Zer egin dezakezu euskararen alde, Miren, orain Hizkuntza Politikarako sailburuorde zaren honetan?

Gauza asko, zalantzarik gabe, baina hemen funtsezko argibideren bat baino ez dizugu erantsiko.

Horra zerrendaturik:

Hizkuntza Politikarako sailburuorde batek argi izan beharko luke zertarako dagoen dagoen tokian. Eta argi izan beharko luke egokitu zaion lana ez dela ez funtzionario batena eta ez kudeatzaile batena ere.

Euskal Herriko Hizkuntza Politikarako sailburuorde batek argi izan beharko luke bertako hizkuntza gutxitua sozialki normaltzeko hautatua izan dela, eta ez hizkuntz arerioen artean sinpatikoarena egiten ibiltzeko.

Hizkuntza Politikarako sailburuorde batek inora ez doazen inertzia merke eta miopeekin hautsi beharko luke lehenik eta behin, gure hizkuntzarena bezalako kontuak era larrian eta gordinean planteatu behar baitira beti eta ez, karta gabeko mus partidetan bageunde bezala, etengabe txikira jotzen arituz.

Hizkuntza Politikarako sailburuorde batek hizkuntz irizpide sendoak izan beharko lituzke. Eta hizkuntz egoerak zehaztasunez diagnostikatzen ikasi beharko luke. Eta adimenez eta irudimenez planifikatzen ikasi beharko luke. Eta politikoki ausardiaz jokatzen ikasi beharko luke. Nahiz eta arerioak asko, handi eta indartsuak direla jakin…

Gogoratu beharrik ez bada ere, Hizkuntza Politikako zuzendari batek sobran ditu paparreko txoriak, irudiak eta folkloreak, saldu beharrekoen propaganda produktua behar bezala burutu ondoren egiten baita, eta ez lehenago edo haren ordez, gabeziak ezkutatzeko.

Hizkuntza Politikarako sailburuorde batek legeak eta diruak ditu eskura, eta, ezer taxuzko egingo badu, beldurrik eta konplexurik gabe baliatu behar du haietaz.

Legeak tresnak dira, diruak tresnak dira, hizkuntza normaltzeko baliagarri izan beharko luketen tresna egokiak, eta ez lanpostuak zuritzeko aitzakiak. Horretaz jabetu bezain azkar, Hizkuntza Politikarako sailburuorde batek ongi ikasi beharko luke bereizten zer diren, zer-nolako interesen menpe dauden eta zein xede duten komunikabideek eta erakunde espainolek, eta zer diren eta nola eta zertarako sortu diren erakunde eta komunikabide euskaldunak. Eta bereizte-irizpide horien arabera jokatzen jakin beharko luke jarraian. Irribarrea ezpainetan duela.

Erabakiak eta legeak ez dira bakarrik xaboia, koipea eta diru-laguntzak emateko tresnak; hori bezain garrantzizkoa da xaxatzeko tresnak ere badirela ohartzea, derrigortzeko tresnak, zigortzeko tresnak, koakziorako tresnak…

Horretaz jabetuz gero, bidearen erdia egina izango duzu Hizkuntza Politikarako sailburuorde zaren horrek, Miren.

(J.U.)

Zer egin dezakezu euskararen alde, Miren?

Zer egin dezakezu euskararen alde, Miren?

Zer egin dezakezu euskararen alde, Miren? bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Udaleku beroak (eta III)

$
0
0
Udaleku beroak (III)

Udaleku beroak (III)

Hemen duzue Alaitz Barandiaranek Kaixomaitia.eus en blogerako idatzi duen Udaleku beroak narrazio erotikoaren hirugarren atala eta azkena, aurreko biak hemen dituzue:  Udaleku Beroak (I) eta Udaleku Beroak (II)

Hori aipatu eta isilik geratu ginen, nik titiak laztantzen jarraitzen nuen, Ekik noizbehinka begiratzen zidan, bere zakila galtza azpian handitzen eta mugitzen ari zela zirudien eta Leirek nire probokazioa ikusita berdina egitea erabaki zuen. Halako batean lotsak uxatuta…

– Horrela jarraitzen baduzue zakila ateratzea beste erremediorik ez dut izango lasai masturbatu ahal izateko. – Esan zuek Ekik probokazio puntu batekin.

Jode, aspalditik ezagutzen nuen eta konfiantza bagenuen ere lotsati itxura izan zuen beti, eta hara non bat-batean hori esan zigun. Ziur aski Leire eta biok bere muturren aurrean titiak laztantzen aritzeak lagunduko zion.

Jolasa zena pixkanaka gehiago berotzen ari zela zirudien, eta zerbait probatzeko aukera nuela iruditu zitzaidan.

– Beno, nik ez dut arazorik ikusten horrelakorik egin dezazun, nigatik oraintxe bertan has zaitezke, gainera ni ere oso bero nago eta zu hasiz gero… nork daki nik zer egin dezakedan. Zuri zer iruditzen zaizu Leire? – Bota nuen irribarre maltzur batekin.

– Ba egia esan gaur jantzi berri dudan tanga erabat bustita dut, zu titiak estutzen ikusteak gehiago berotu nau eta Ekiren zakila tamainaz handitzen joan dela ikusteak benetan nola dagoen ikusteko gogoa sartu dit. Joe! Hau esaten nagoenik ere ezin dut sinetsi! jajajaja. – Esan zuen Leirek besteengan barreak eraginez.

.

Narrazio osoa irakurri nahi? Kaixomaitia.eus en blogean duzu aukera >>

 Argazkia: Tirso Lacointere hemendik hartua

Udaleku beroak (III)

Udaleku beroak (III) Udaleku beroak (III)

Udaleku beroak (eta III) bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Egurra, sexua eta eguberriak. Nora noa?

$
0
0
Egurra, sexua eta eguberriak. Nora noa?

Nora noa?

Nora noa?Beti gustatu izan zait egurra lantzea, ez trebe naizelako zeregin horretan, zerbait hasi eta nola bukatuko den ez jakiteak kitzikatzen nauelako baizik. Laban txikiarekin handik eta hemendik ebakiak egiten hasi eta Oteizak aldarrikatzen zuen hustasun horiek sortzen, hutsik utzi beharrean hutsarekin betez.

Festak bere baitan daukan gauza onenetakoa gauean zehar gertatu daitekenaren inguruan zipitzik ez jakitea da. Norekin hitz egingo duzu? Norekin topatuko zara? Zertan amaituko da lagunarekin hasi duzun elkarrizketak? Ze musikaren erritmoan dantzatuko duzu? Nor ezagutuko? Non amaitu?

Bidai onenak agenda itxia ez dutenak dira. Patxada, norabidez aldatzeko aukera, edo toki berean geldiunea luzatzeko parada.

Harreman sexualetan ere antzeko zerbait gertatu daitekeela esan daiteke, larru laguna sakon ezagutzeak izan baititzake bere alde txarrak eta onak. Ohiturak, askotan, errepikapenera eraman gaitzake; eta kasu batzuetan sexuan errepikatzea ederra den arren (gose geldituz gero, adibidez), prozesua bera errepikatzea ez da komeni; baina gertatzen da. Goran, beheran, aldamenera, lau hankatan, betaurrekoekin eta betaurreko gabe… eta hurrengoan berdina, antzekoa, bertsua. Baina besteari gustatzen zaiona jakinez gero alderantziz ere berdina gertatu ohi da, noiz eta nola, ze erritmotan, non…

Nora noa?Lehen aldian biltzerakoan dena da berria, eta zentzumenak zeharo piztuta daude lan kognitibo demasaren aurrean: begiradari erantzuna, ze tenperaturan daukan gorputza, usaina… Usaina. Zaporea. Indarra eta iniziatiba, jolasa eta lehiakortasunik gabeko norgehiagoka, ez baitu lasterketa lehenik iristen denak irabazten, ez baita lasterketa, eta ez baitu amaierarik. Azazkalak. Hortzak. Ezpainak eta ezpainak. Azala eta izerdia.

Elkar maitatzen hasi eta nola joango den jakin gabe aurrera jarraitzea, hurrengo pausua hartzeko erabakia hartuz, edo eraman zaitzatela utziz. Zerbait hasi eta nola amaituko den jakin gabe.

Egurra eta labana hartzen ditudanean edo testu hau idazten hasterakoan gertatu zaidan bezala.

Gabon egun hauetan protokolo gehiegi dago. Banekien larunbatean zer eta non abestuko nuen, norekin, zer edango duen non eta zer jan; antzeko otorduak, antzeko egoerak, urtetik urtera marmotaren egun bat errepikatuko balitz bezala. Eta informazio guzti hori izan arren, hara bidean nire buruari galdetzen nion: nora noa?

Aurten eguberriak hutsik utziko ditut; edo hobeto esanda, hustasunarekin.

Nora noa?

Egurra, sexua eta eguberriak. Nora noa? bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Axular naffarreraz

$
0
0
Axular naffarreraz

Axular naffarreraz

Axular berria dakarquiçuegu oraingoan. Axularren GUERO liburua naffarreraz, hau da, naffarrera standard unificatuan emana.

>>> AXULAR BERRIA

 

Axular naffarreraz

 

Irudian ere nabarmen den beçala AXULAR berritua eta modernoa da aurkezten derauçueguna.

Obra hau on ongui çucendu ostean, euskara batuan eçarrico dugula hitz emaiten derauçuegu.

Axular naffarreraz

Axular naffarreraz bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Gazako zerrendako lau emakume

$
0
0
Gazako zerrendako lau emakume

Gazako zerrendako lau emakume

“Gaza Amal”, Gazako zerrendako lau emakumeren istorioak komikian; eman dizkigu ezagutzera Igor Leturiak E-gorblog atarian.

UNRWA Euskadik argitaratu du Susanna Martínen komiki hau, doan eta libreki banatzen dena, paperezko euskara eta gaztelaniazko edizio bakarrean edota online deskargatzeko moduan.

UNRWA Euskadik (Palestinako errefuxiatuentzako Nazio Batuen agentziak) Gaza Amal: Gazako zerrendan emakume ausarten istoriotxoak komikia argitaratu du. Susanna Martín komikigileak egina, paperean euskara eta gaztelaniazko edizio bakarrean atera dute, hizkuntza bakoitzeko bertsioa liburuaren alde bakoitzean, eta ez dago salgai, doan banatzen da. Online ere eskura daiteke (euskarazkoa https://issuu.com/unrwaeuskadi/docs/gaza_amal-eus_webcomic helbidean dago). CC-BY-SA lizentziapean dago.

Bertan Gazako zerrendan bizi diren lau emakumeren eguneroko bizitza gogorrak ezagutu ahal izango ditugu: Amal, elektrizitate-mozketek ordenagailuko idazlanak eragozten dizkioten blogaria; Hura, bere familiaren osasun arazoak artatzeko aurkitzen dituen trabez gain etxetik kanpo lan egiten duten emakumeenganako aurreiritzi eta presioak jasan behar dituen irakaslea; Khadira, lanik gabe dagoen senarraren tratu txarrak jasotzen dituena familia aurrera ateratzen duen bitartean; eta Hazeem, korrikalaria izan nahi duen neskato gaztea. Hango miseriez gaindi, esperantzazko mezua zabaltzen dute ederki marraztutako istorio hunkigarriok (Amal hitzak itxaropena esan nahi du). Eta sarrerako testua oso argigarria da Palestinan eta bereziki Gazako zerrendan joan den mendetik eta gaur egun oraindik gertatzen diren injustizien inguruan. Oso gomendagarria.

Gazako zerrendako lau emakume

Gazako zerrendako lau emakume

Gazako zerrendako lau emakume bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Gazte Kontzientzia

$
0
0
Gazte Kontzientzia

Gazte Kontzientzia

Badirudi gaur egungo gazteoi soilik lagunekin egotea, sare-sozialetan agertzen denaren jakinean egotea eta gure barne arazoak axola zaizkigula. Nahiz eta gazte batzuen buruan hori bakarrik egon, ez du esan nahi guztiok ardura berdinak ditugunik, gazte gehienok gure etorkizunarekiko ardura badaukagu, etorkizuna gure erara moldatu nahi dugu. Gaur egun dauden bidegabekerien aurrean erantzun bat egon behar dela uste dugu, eta nola kanpotik ez ditugun erantzunik ikusten, guk erantzutea eta mugimendu eta baliabide propioak erabiltzea erabaki dugu.

Gazte KontzientziaHezkuntza sailean, adibidez, gaur egungo gobernuak “LOMCE” izeneko legea ezarri du. Lege horrek Euskal Herrian kalte handiak ekarriko ditu, zeren eta euskarari garrantzia kendu lekioke, filosofia geletatik atera eta “Revalida” ebaluazio sistema bueltan ekarriko luke. Horiek dira ondorio gutxi batzuk, lege horren kontra egiteko izugarrizko mugimendua egon zen eta dago Euskal Herrian. Mugimendu horiek ikasleek osatutako taldeak antolatzen dituzte, ekintza asko egon dira azken urteotan eta gehienak ikasleek sustatu dituzte.

Bestalde, egia da gazte askok oso indibidualistak direla. Soilik euren interesengatik egiten dute zerbait; euren ikasketak bukatu, lan bat aurkitu eta gizartean injustiziak egon arren, euren bizitza, horri jaramonik egin gabe jarraitzen dute . Nahiz eta hori maiz gertatu, gaur egun joera aldatzen ari da eta egunero gazte gehiago injustizien aurka aritzen dira. Herri mugimendura batzen dira eta horiei esker indar handiagoa lortzen dugu gazteok. Zenbat eta pertsona gehiago batu askoz gehiago baloratu eta kontuan hartuko lirateke gure iritziak,eta horri esker agian gure etorkizuna gure erara aldatu genezake.

Adibide adierazgarri batzuk zera dira: Madril aldean, 15M deritzon mugimendua, krisiaren hedapena, desjabetza, bankuen erreskaterako dirutza, agerian geratu diren ustelkeria eta horien guztien ondorioz. Euskal Herrian kezka horiek ere gurean gogoeta eragin dute. Horrek kontzientzia jende esparru zabalagoan piztuarazi du ez soilik gazteen artean.

Bestalde, gazteak biztanleriaren portzentajea gero eta txikiagoa da eta horrek isla dauka gure iraultza gaitasunean. Azken 30 urteotan bikoteek bataz beste seme-alaba bakarra izan du, beraz, gazteen populazioa erdira gutxitu da aurreko belaunaldiarekin alderatuz (demografia piramidearen oinarria estutu da). Eduki dezagun kontuan, gazte garaian, gure pentsamendua aldaketen aldekoa izan ohi dela eta nagusiak egiten garen heinean gure jokaera itxiago bihurtzeko joera dauka.

Azken ideia aipagarria zera da: agian, egungo gazteok informatika baliabide gehiago dauzkagu eta 40 urtetik gorako pertsonek baino hobeto moldatzen gara. Interneten ageri den informazio-iturri andanari esker, gazteek gaitasun kritikoa errazago garatu dezakete. Antzina, informazioa goitik beherakoa zen, gobernuak erabaki zezakeen neurri handi batean zer argitaratzen zen eta zer ez. TB, prentsa, irrati… baliabideak oso urriak ziren. Halaber, gazteok abantaila honi probetxu atera beharko genioke.

Kontzientzia daukaten gazteak badaude, eta egunero ugariagoak dira. Kanpotik pertsona nagusi gehienak gure gauzetan bakarrik zentratzen garela uste dute, soilik festa eta alferkeriak gustatzen zaigula esan ohi dute. Ez daukate guztiz arrazoia, egia da gazte horietako batzuk badaudela, baina garai honetan gazteak baliabide gehiago dauzkagu informazioz hornitzeko. Horri esker askoz hobe antolatu daiteke gazte mugimenduak eta horrek, gazteek gizartean daukagun eragina indartzen du.

Gazte Kontzientzia Gazte Kontzientzia Gazte Kontzientzia Gazte Kontzientzia Gazte Kontzientzia

Gazte Kontzientzia bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Eraso lodifoboen aurka

$
0
0
Eraso lodifoboen aurka

Eraso lodifoboen aurka

Itxaso B.-k eraso lodifoboen aurkako gidaliburua aurkeztu du Klitto! atarian.

Eraso lodifoboen aurka

Eraso lodifoboa pertsona lodi baten kontrako bazterkeria sortzen duen edozein ekintza edo egoera da. Gidaliburu honek, erantzun txikiak emango dizkizu, handi sentitu zaitezen:

.

1-Prakak erostera zoaz eta 36-38 galtza neurriak baino ez dituzu aurkitu.

Arnasa hartu. Estiramendu pare bat egin. Dendatik korrika hasi eta nekatzen zarenean, dendariarengana jo erreklamazio orriak eskatzera.

.

2-Denda batean sartzen zarenean, dendariak goitik behera begiratzen zaitu eta zuk ahoa ireki aurretik zera esaten dizu: “Hemen ez dago zuretzat ezer”.

Telefonoz deitzen ari direla antzeztu, erantzuten duzun bitartean apalategi batera hurbildu, S kamiseta bat sartzen saiatu onomatopeia ugarirekin eta apurtu arte insistitu. Itzuli egiozu eta esan: “Ezin dut ulertu nola ez zaidan sartu”.

.

3-Edonon sartu, eta bertako langile guztiak argalak direla ikusten duzu.

Leku horretako pertsonarik lodienak atenditu zaitzala exijitu, zergatia azaldu gabe. Propina utzi. Billetean zure telefono zenbakia idatzi nahi baduzu, ederto.

.

4-Medikuarenera zoaz, zure pisuarekin zer ikusitik ez duen zerbait galdetzera eta erizainarenera bidaltzen zaituzte dietan jar zaitzan.

A) Oihukatu haserre eta besoekin keinuak egiten dituzun bitartean dramatikoki galde egiozu: “Zeeeeeeeeeer???!! Lodia naizela esaten ari zara!!!!!????? Ni??? Gorputz puska honekin!!!!???”.

B) Serio eta aulkitik mugitu gabe: “Deribazioa onartuko dut, zu lodifoboa zarela onartzen duzunean”. Ez badu onartzen (eta noski ez duela onartuko), eskalada kita atera eta lotu zaitez aulkira. Lodia zarenez, ezingo zaituzte handik atera zure pisuari esker.

.

5-Belardendara zoaz infusioak erostera, eta ez dakizu nola, argaltzeko tearen sekzioan bukatu duzu eta herborista zu konbentzitu nahian dabil kontu kontari.

A) Galdetu ea zenbat gizoni eskeini dioten. Erantzuna zero denean binarismoari buruz teorizatu eta gure generoa genitalizazioan eta itxuran oinarritzea zein zaharra den azaldu. Bitartean, telefonoa atera eta herboristaren aurpegiari argazkia egin. Facebookera igo. Lodifobiarik ez-ek partekatuko du.

B) Azukredun marrubi txikle usaintsua ahoan sartu eta esan: “Nire erlijioak 80 kg baino gutxiago pisatzea debekatzen dit. Mila esker.” Despistatzen denean txiklea ahotik atera eta dendariari eskeini: “Txiklerik nahi? Marrubia fruta da!”.

.

6-Jateko zerbait eskaintzen dizute eta zuk ezetz diozunean “ia ez dauka koiperik”, “light da” edo “honek ez du loditzen” esaten dizute.

Erantzun oihuka eta negarrez: “Nolaaa??? koiperik gabeko janaria saltzen jarraitzen dutela??? Non???? Eta orain nola dakit nik jaten dudana koipetsua edo ez koipetsua den??? Orain bai ez dudala sekula santan horrelakorik probatuko!!!” Edozein egoeratan gogoratu DRAMA beti dela zure lagun mina.

.

7-Norbaiten alboan esertzen zara eta asperen egiten du.

A) Zuk asperen zaratatsuagoa egin. Puzker baten zarata ere egin dezakezu. Korroskadak ere ongietorriak.

B) Ea ongi dagoen eta zerbait behar duen galdetu. Poltsikotik beti prest daramazun jaki osasuntsua atera eta eskeini: “Donuts bat nahi?”.

.

8-Zure familiarekin bazkaltzen zaude eta zure platerrean janari gutxiago ikusten duzu.

Lapikoa bi eskuekin hartu eta kola kao katilua izango balitz bezala edaten hasi. Jaki solidoak badaude eskuak erabili.

.

9-Orain dela asko ikusten ez duzun norbait aurkitzen duzu eta loditu zarela esaten dizu.

A) Esan: “Bai, egia esan ezin naiz kexatu, bizitza ederki doakit. Zu ordea ez zara batere loditu… ongi zaude?”.

B) Krudas Cubensiren “Gorda” rapeatzen hasi zaitez. Ziur kaleko jendea zure ingurura gerturatuko dela. Dantzatu behar baduzu, dantzatu. Badakizu: dantzatu ezin bada… ze iraultza mota da hau?!

.

10-Kaletik zabiltza eta norbaitek “¡GORDAA!” oihukatzen dizu.

A) Hurbildu zaitez arnas estuka, beregana heltzerakoan lepoan pultsazioak kontrola itzazu. Ondoren besarkatu, izerditan bazaude asko estutu. Eskerrak eman eta gogorarazi komentario horrek bizitza aldatu dizula.

B) Esan iezaiozu, mesedez ozenago oihukatu dezala, agian pertsiana jeitsita duen bigarren pisuko familia hark ezin izan duelako ongi entzun.

.

“Cuerpos empoderados” taldeak sortua, “Ramonak!”-en moldaketa dramatiko batzuekin
Eraso lodifoboen aurka Eraso lodifoboen aurka Eraso lodifoboen aurka Eraso lodifoboen aurka

Eraso lodifoboen aurka bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Gerra hemen hasten da (ez izan inuzente)

$
0
0

Gerra hemen hasten da (ez izan inuzente)

KEM-MOC antimilitarista taldeak gastu militarraren aurrekontuen %30ko igoeraren “inuxentada” salatzen du.

.

Gerra hemen hasten da (ez izan inuzente)Inuxente Eguna dela eta, KEM-MOC talde antimilitaristak “ejerzitoak datorren urtean berriro inuxentada bat egingo digula” salatu du. 2017ko Estatuaren aurrekontu orokorrak Defentsa-ministerioko gastua %30a igotzea pentsatu du, 2016ko 6.900 milioi eurotik, 2017ko 8.900 milioi eurotara pasatuz. Horrela esan die Cospedal ministroak Kongresuko talde parlamentarioen Defentsako bozeramaileei.

Xahubide hau ikusi eta gero, KEM-MOC taldeak aldarrikapen hau egin du: “Ez izan inuxente, izan desobediente”.

“Diru kopuru handi hori gure zergetatik dator, horregatik, urtero Bilbon Eragozpen Fiskalaren bulegoa zabaltzen dugu, jendeak injustizia horri desobeditu ahal izateko, haien zergetatik gastu militarrerako erabiltzen den dirua, gizarte helburuetan inbertituz”, adierazi du talde antimilitaristak.

“Estatuaren Aurrekontu Orokorretan gastu militarra handitu egin da iazko diru kopuruarekin konparatuz, beste Ministerioetan gertatu ez den moduan; Gizarte eta Hezkuntza kaltetuenak izanik”, salatu du talde antimilitaristak. “Hori gutxi izango ez balitz, datu horiei beste Ministeriotan dauden gastu ezkutuak gehitu behar dizkiogu, hala nola Industria Ministerioak finantzatzen duen armagintza edo Kanpo Arazoetarako Ministerioak finantzatzen dituen nazioarteko ekintza militarrak; eta beste asko.”

“Militarizazioaren alde Estatuak egin duen apustua argi dago. Estatuak gerra-kultura hori sustatzeko behin eta berriro egiten dituen ekintzak salatzen ditugu” dio KEM-MOC taldeak. “Azken urteotan erlazio internazionalak militarizatzeko joera dago, adibidez, errefuxiatuen krisi humanitarioaren aurrean mugen militarizazioa, gatazketan inplikatutako herrialdeei armen salmenta egitea edo NATOren Rotako baseko misilen kontrako ezkutua, kasu guztietan aldez aurretik onartutako akordio internazional eta nazionalak hautsiz.”

GASTU MILITARRAK BEHAR SOZIALETARA

EZ EMAKUME, EZ GIZON, EZ EURORIK GERRARAKO

.

Gerra hemen hasten da (ez izan inuzente)

Gerra hemen hasten da (ez izan inuzente) bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Leiakortasuna (bai, horrela, h gabe)

$
0
0

Leiakortasuna

LeiakortasunaCarrie Fisher hil da. Gora Carrie Fisher!

Izar berri bat piztera doa mundu osoko frikien iruditegian, fikzioaren zeruan, heriotzak sortutako izar bat, edo Heriotzaren Izarra, nahiago duzuen bezala. Beharbada asko esatea litzateke, Fisher beste mundura pasa baita, eta ez beste bandora, alde ilunera, dakigunagatik bederen.

Star Wars fama handikoa izan arren ez pentsa gerra handirik dagoenik izarren artean. Leia printzesaren pertsonaiak Fisherri eman zion leiakortasunaz (bai, horrela, h gabe) gozatzen dute artista ugarik, eta bizitzan zehar bidaia-lagun dutena beren heriotzan lehertu eta fenomeno sozial bihurtzen da. “O, ez, 2016, aski da, joan zaitez, ez sufrimendu gehiago eragin, zeinen urte gogorra…” dio Madonak, eta noski, 2016 badoa, zeren eta Madona marimandona, Madona marimandona, guztiek egiten dute beti berak nahi dona“.

Prince hil zen; Prince, bere izena ezin zela ahoskatu zioen musiko hura, bere deitura sinbolo ahoskaezin bat zena. Leonard Cohen ere hil zen, handietan handiena, “aleluyah”, “take this walls” eta beste askoren aita. David Bowei zendu zen, abangoardia, modernoa, bere garaiari aurre hartutakoa. George Michael gehitu behar zaio zerrendari, pop musikaren ikono erraldoia; eta orain Carrie Fisher.

Hedabide askotan azpimarratu dute oso urte beltza izaten ari dela hau, balio handiko jendea hil baita, atera kontuak, eta jarraian bota dizueten zerrendatxo hori botatzen dute; non hildako guztiak anglosaxoiak eta ondorioz ingelesdunak diren.

Hori da leiakortasuna, batzuk daukatena eta besteok ez. Munduan dagoen lehiakortasunaren lagin txiki bat besterik ez da.

Baina, tamalez, beste musikari ugari hil dira aurten, tartean asko eta asko, kolpe bakar batean, duela egun gutxi; eta nola ez dudan erreportaje negar-eragile askorik ikusten inguruan, doakie omenaldi txiki-txiki bat. Haiei, eta aurten joan eta hemen aipatzen ez ditugun musikari guztiei, noski; baina gaur, bereziki, leiakortasunez lepo dagoen zeruan piztu diren dozenaka izar horiei: musikari, artista oro zein langile.

Mikel Laboa hil zenean urteko errepasoa egiterakoan ez zutelako hedabide askotan sartu; Viyan Peyman iaz borrokan zendu zenean inork gutxi kontatu zigulako; duela gutxi Itsaso Beltzean desagertu den Valeri Jaliloven kalitate musikalarengatik ezer gutxi entzungo dugulako.

Guztiei. Galaxia orotan, betiko argia.

Leiakortasuna

 

Leiakortasuna (bai, horrela, h gabe) bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Zero, zabor

$
0
0
Zero, zabor

Zero, zabor

Mikel Basaberen artikulu argigarria Argian, zaborrari buruz barik,  hizkuntza eta euskara arloko EAJ-PSE itunari buruz baino.

“Zero biribila, zuentzat. Ez baitzarete ezjakinak, iruzurtiak baino: apropos utzi duzue helburua zehaztu barik: ezer agintzen ez diguzuenez, ezin dizuegu ezer eskatu”.

.

Zero, zaborHezkuntza eta hizkuntzan EAJk eta PSE-EEk sinatu duzuen gobernu-ituna txarra da:

10. Helburu zehatzik ez daukazue: zein da ikasleek DBH amaitzean euskaran eta gaztelanian izan behar duten irteera-maila? B1? B2? Zein? Eta ingelesean? Horien parekoa, txikiagoa… Zein?

9. Irteera-maila zein den ez badakizue, zer bilatzen duzue ingeles gehiago sartzearekin? Helburu zehatzik ez baduzue, zergatik ordu bi gehiago, eta ez hogei minutu edo hogei ordu gehiago? Zergatik hamar urteko umeekin hasita, eta ez zortzikoekin?

8. Hizkuntza-planak egoera soziolinguistikoaren arabera egin behar ei dira.
Ingelesaren hizkuntza-planak ere “gizarte-hizkuntza errealitatea kontuan hartuz [sic]” egingo ditugu, ala hori idaztean euskarari buruz baino ez zineten ari?

7. Zer esan gura du horrek? Ingurune erdaldunetan euskara gehiago irakatsiko dela eta ingurune euskaldunetan, berriz, gaztelania-ordu gehiago egingo direla? Alderantziz?

6. Eta irteera-maila? Ingelesean eta gaztelanian gaitasun bera eskatuko zaie EAEko ikasle guztiei, non bizi diren ere. Euskaraz ere bai? Euskaran ez? Helburu ezberdinak Lanestosan eta Elorrion? A! Egia! Irteera-mailarik ez duzue zehaztu!

5. Ea ondo ulertu dudan: irteera-mailarik zehaztu ez, ezta egoera soziolinguistikoak zer ekarriko duen ere. Nola segurtatuko duzue eredu eleanitz berriak balioko duela euskara nahikotasunez jakiteko? Nork ziurtatuko du? Hezkuntza Sailak atzera bota ahal izango ditu ikastetxeen hizkuntza-planak?

4. Nola, nork… eta noiz? Hamar-hamabost urte barru, kaltea eginda dagoenean, euskararik ez dakien gazte gehiago daukagunean?

3. Orain arte ez bezala, zein neurri zehatz hartuko duzue DBH amaitzean ikasle guztiek jakin ditzaten hizkuntza ofizial biak? (Alegia, legea bete dadin).

2. Gogorarazten dizuet euskaraz B1 maila onartzen diela Jaurlaritzak, DBH euskarazko ereduetan amaitutako ikasleei. Ingelesean beste hainbeste? Gehiago ez, seguru, ingelesez irakasteko nahikoa baita B2. Berdin, beraz, hizkuntza ofizialean eta atzerrikoan? Bientzat B1? Ez, ezta?

1. Orduan? Zein da ingeleseko helburua? A2? Eta horretarako ituneko berba-jario guztia? Ala euskarazkoa igoko duzue, ingelesekoa ere handitu ahal izateko? Eta zelan? Orain arteko bidetik ez behintzat.

0 biribila, zuentzat. Ez baitzarete ezjakinak, iruzurtiak baino: apropos utzi duzue helburua zehaztu barik: ezer agintzen ez diguzuenez, ezin dizuegu ezer eskatu.

.

– 1. Gobernu-itunaren beste atal batean hauxe irakurri dut: “Ondare Kulturalaren Euskal Legea onestea”. Jaurlaritzaren Irekia webgunean Anteproyecto de Ley de Patrimonio Cultural eta Euskadiko Ondarearen Lege Aurreproiektua daude irakurgai.

Bertsio bietatik, zein onetsiko duzue? Ez baitiote gauza bera. Aukeran, euskarazko bertsioa: herritarrontzat hobea da, nahiz eta bi-biak hobetzeko modukoak diren. Ala ingelesez idatziko diguzue baleko legea?

Zero, zabor

Zero, zabor bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Zaire garbiak bira nazan. Frantz Fanon eta erruduntasunaz

$
0
0

Frantz Fanon

Nafarroako toki askotan Martinari modu maitekorrean deitzeko maneraz edo igande eguerdiko aperitifaz gaindi, Martinika Kariben kokatzen den irla bat da, Frantziar estatuaren menekoa. Ultramarreko domeinuak deitzen diotela uste dut. 1789ko iraultzak Gizonen Eskubideen Deklarazioa ekarri zuen, baina kategoria horretatik at zeuden irlako biztanle gehienak, emakume izateagatik, edo beltz, edo esklabo, edo hiru gauzak.

Frantziako kirol selekzio ezberdinetan dabiltzan beltz asko Martinikakoak dira, baina bada irlan sortutako beste lagun bat, aski sona duena baina ez nahikoa, ene iduriko: Frantz Fanon.

Frantz FanonFrantz Fanon (Fort-de-France, Martinika, 1925 – Washington Hiria, AEB, 1961) Antilletako psikiatra eta iraultzailea izan zen. Psikiatriaren alorrean, neurosi-mota batzuek gizarte-arazoek sortzen dituztela aldeztu zuen; soziologian, oso lan garrantzitsuak idatzi zituen kolonizaturiko herrien askapen-prozesuari buruz. II Mundu Gerran Frantziako gudarostean aritu ondoren, psikiatria-ikasketak egin zituen Lyonen, eta Aljeriara jo zuen 1953. urtean. Bertako Nazio Askapenerako Fronteko kide bihurtu ondoren, El Moudjahid egunkari klandestinoa sortu zuen Tunisian (1956), eta 1960an Ghanara bidali zuten Aljeria libreko enbaxadore. 1952. urtean Peau noire, masques blancs (Larru beltza, mozorro zuriak) berak izandako bizipenak azaltzen dituen liburua eman zuen argitara. Kolonialismoaren aurka eta iraultzaren alde idatzi zituen artikuluek eta liburuek berebiziko eragina izan zuten kolonietako munduan, Euskal Herrian ere.”

Fanonek lan teoriko zabala utzi zuen, eta ez nago inondik inora behar adina jantzita bere herentziaren inguruko kokapen egoki eta azalpen zehatzenak emateko; baina berak utzitako esaldi bat gogoratu eta azpimarratzeko adina bai: “Afrikak errebolber baten antza du, eta kolpekaria (gatillo, gâchette) Kongon dago”.

1960an lortu zuen Kongok independentzia, eta subiranotasunik ez du topatu oraino. Kolpekaria sakatu zuen epaileak XIX. mendean, eta lasterketa hasi. Belgikak irabazi zuen saria elikagaien karrera hartan, bere lurrak eta biztanleak aberastu eta goxatuko zituen txokolatea, Zaire zena ozpintzearen truk. Bigarren errondan mineralak zeuden jokoan, eta pirañak haragiari lez lotu zitzaizkion multinazionalak Kongo haginkatzeari, eta era berean dihardute.

Frantz FanonAzken hilabeteetan protesta ugari izan dira, gehienak bortizki zanpatuak; irailean 32 lagun hil zituen poliziak (gutxienez), egun berean. Azaroaren 17an lehen ministro berria izendatu zuten, Samy Badibanga, oposiziokoa; baina Joseph Kabila ez da erretiratu, ezta gutxiagorik ere, eta ezin da jakin hirugarren aldiz agintera helduko ote den. Herriak Kabila joateko eskatu du irmoki kaleetan, baina Badibangarengan ere ez dakit zer konfiantza ezarri daitekeen; munduaren, eta bereziki Afrikaren kronika da, harri berarekin mila eta bat aldiz estropezu egitea: presidente hau oso txarra da, baina datorrena, uf, datorrena, hori bai, horrek gure arazo guztiak konponduko ditu.

Sistema ekonomikoa berdina den bitartean nahi adina aldatu daiteke presidentea, baina egiturak berdinak izango dira: Kongon, Grezian eta Euskal Herrian (bere lauzpabost administrazioetan). Instituzioak norabide aldaketaren mesedetara jarriz gero beste zerbaitetaz arituko ginateke berriketan, eta ez zait iruditzen kasua denik.

Laburbilduz, tesia entzuna izango duzue eta: multinazionalek elikatzen dituzte miliziak, miliziak gerra egiten dute eta lurraldeak konkistatu, enpresak atzetik joan eta ustiaketak egin ditzaten, koltan apreziatua lortze aldera.

Aurreko batean Jordi Evole kazetariak zuzentzen duen Salvados programan agertu zen gaia, baina garatu zen ikuspegia zen ea zer egin genezakeen guk, herritar xumeok, hau horrela izan ez zedin. Erantzuna: koltanaren jatorria garbi adierazten ez duten produktuak ez erosi. Ikuspuntu honi zutabe indartsuena isiltzen duen horretan ikusten diot, hau da: koltana daukaten produktuak erosten badituzu errua zurea da.

Kristautasunak (eta zenbait erlijiok) erruduntasunaren ideia sakonki sartu du gure jendartearen ernamuinean, eta elizatik kanpoko makineriek birproduzitu egiten dute: sentitu errudun krisiarengatik, aldaketa klimatikoa gure kulpa da, eta gainera, zuk, bai, zuk, zikin horrek, testu hau jakin ezazu nondik etorritako koltan batekin egindako ordenagailuan irakurtzen duzu; ergo, Zaireko kalamitate guztien erantzulea zara.

Etsaiari neurria hartu behar zaio, hortik hasita, izenetik; etsaia etsaia baita, eta arerioa bidaide arras ezberdina. Multinazionalek eta kobertura ematen dioten estatuek sortzen dute gerra munduan, eta gosea, eta inmigrazioa; ez zuk, haiek, haiek aberastu daitezen, eta ez zu.

Frantz FanonBeraz, hartu errebolberra, apuntatu bekain artera erruduntasunari eta moztu arnasa tiro egin behar duzun unean.

Bang. Bang. I shot you down.

Inguratu albora eta beste bi burura.

Bang. Bang. You hit the ground.

Frantz Fanonez oroituta tresna aproposa iruditu zait Afrika erruduntasuna hiltzeko, eta Kongo sakatu beharreko gaia bala irten zedin. Errua haiena da, ez langileona; langileok bagara beste afera batzuen erantzule, adibidez, gure komunitate eta klasearen zerbitzura egongo den sistema bat lortu ez izanaz, eta asko zeregin horretan ez aritzeaz. Bide batez, hori litzateke modu onena Patrice Lumumbaren herrikideak sustengatzeko, eta ez “koltan justuaz” egindako mugikorrak erostea. Ez diot azken aukera honi daukan balioa ukatu nahi, agian neronek erosiko dut bat halako batean; baina nire buruari karitateak ematen duen sentsazio ustel hori sentitzen utzi gabe.

Bang. Bang. That awful sound.

Sistema aldaketa aire garbiak bira nazan; sistema aldaketa Zaire garbiak bira nazan. 

Bang. Bang. I used to shoot you down.

 

Frantz Fanon

 

Zaire garbiak bira nazan. Frantz Fanon eta erruduntasunaz bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Iruzurren biktima argiak

$
0
0

Iruzurren biktima argiak

Oraingo honetan, ikerketa interesgarri baten inguruan arituko naiz. Alemania aldean egin duten produktuen analisia azaltzera natorkizue. Ikerketa horretan, marka ezagunetako produktu jakin batzuen ontziak (paketeak, poltsak, eta abar) nola puzten dituzten aditzera eman dute.

Deigarriak dira oso, puztutze hori agerian uzteko, X izpiez ateratako irudiak. Hamburgotik zuzendutako lanean, kontsumitzaile elkarte batzuek, Alemaniako instituzioen laguntzaz, janari eta produktu kosmetikoen azterketa sakona egin dute.

Aztertutako hamabi produktuetik ateratako batez bestekoa edukiaren % 40 airea zen; hau da, erosten dugunaren erdia baino pixka bat gutxiago hutsaren hurrengoa da. Hau ere adierazten du kartoizko kutxak edo plastikozko ontziak alferrik galtzen direla, tamalez.

Hemen adibide bat erakusten dizuet. Kellogg´s markako produktu baten edukiaren azterketa eginez gero konturatu ahal gara produktu honen ontziaren tamaina gehiegizkoa dela, alabaina, industriek uko egiten diote tamaina hori murrizteari, horrek prezioaren murrizketa eragiten du eta. Badirudi bezerook ontzi handiagoa ikustean gehiago ordaintzeko prest gaudela eta alderantziz, txikiagoa bada ez gaude prest gehiago ordaintzeko. Hau horrela da, batik bat, jaki eta kontsumo produktuetan (ez horrela luxuzko produktu batzuetan).

Iruzurren biktima argiak

Hona hemen beste produktu batzuen adibideak (marka batzuk ez dira ezagunak gurean, baina bai Alemanian):Iruzurren biktima argiak

Iruzurren biktima argiak

Ondorioztatu dezakegu, marka askok, nolabait, bezeroei iruzur egiten dietela, produktuaren bolumena erreala baino askoz handiagoa dela ikusarazten baitute. Ezin baieztatu hori legez kanpokoa denik. Izan ere, legeak jadanik iruzur edo ekoizleek nahita egindako nahasketa kontziente hau aurreikusten du. Legeak (Europar Batasun mailan gainera), nahasmen hori saihesteko eta bezeroek alderaketa objektiboa egin ahal izateko, produktuek euren pisu garbia (ontziaren pisua kontuan hartu gabe) adieraztera behartzen ditu. Produktuen materia, ezberdina izan daiteke, alegia, likidoa, malutak, pasta, aleak, eta abar. Baina produktua edozein dela ere, gramo, litro edo bolumenean adierazi daiteke.

Ekoizleen arduradunek ondo baino hobeto ezagutzen dute legea eta arautegia. Baina kartoizko edo plastikozko ontziak handitzeko arrazoia jatorri ekonomikoa du eta marketing estrategiekin egiten du bat. Hots, zenbat eta handiagoa izan, bezeroak prezio handiagoa ordaintzeko prest izatera darama oro har. Edo, prezio handiagoa ez bada, bai behitzat prezioari eusteko.

Izan gaitezen beraz zuhurrak eta ez dezagun utzi marka hauek gutaz trufa egitea. Horretaz gain, kontuan izan behar dugu hainbeste plastiko, paper edo kartoi ekoiztu eta zaborrera botatzea oso kaltegarria dela gure ingurumenerako. Ez du ekonomia bideragarri edo jasangarriarekin bat egiten.

Iruzurren biktima argiak

Iruzurren biktima argiak bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Interneten kuxkuxeatuz (II): 1967ko bertso-finala TVE1n eta Aritzakun France 3n

$
0
0

Interneten kuxkuxeatuz (II): 1967ko bertso-finala TVE1n eta Aritzakun France 3n

Bi esaldik ospea eman zioten Xalbadorri, bata Xabier Letek asmatua (Non hago Urepeleko artzaina?”) eta bestea Urepeleko artzainak bat-batean sortua: “txistua jo dituzue bainan maite zaituztet oraindik”. 1967ko bertso-txapelketaren finalean bota zuen, azken buruz-buruzkoan egin zuen, Anoetan bildu ziren hainbat zalek txistuka eta oihuka hartu ostean.

Egun hartan Xalbador biral bihurtu zen arren, txalo zaparrada jaso zuen, Uztapidek txapela etxera eroan zuen, urepeldarra txapelordea izanik. Horien atzetik Lopategi, “Lazkao Txiki”, Gorrotxategi, Arozamena, Garmendia, Mattin, Mugartegi eta Madariaga sailkatu ziren hurrenez hurren.

Final honen harira, TVE1k Bertsolaris- Poetas Populares vascos dokumentala egin zuen. Ea ohartzen zareten nor entxufatzen duen Pío Caro Barojak bere dokumentalean:

 

Xalbadorrek arazo ugari izan zituen Hego Euskal Herriko bertso-saioetan bere berbakeragatik. Aingeru Irigaraik 1967ko finalari buruz Argian idatzitako kronikan dio “zail egiten zaie oraindik ere haren mintzamoldea frontoia bete duten gipuzkoarrei”.

Batua finkatu aurreko garaia zen baina hainbat adituen ustez batua ez da nahikoa izan distantzia linguistikoa murrizteko. Aitzitik, kontrako joera dagoela diote, hau da, Ibon Sarasolak bere Euskara batuaren ajeak (1997, Alberdania) liburuan azaltzen duen moduan; bi euskara batu sortzen ari gara: Ipar Euskal Herrikoa eta Hego Euskal Herrikoa. Koldo Zuazo iritzi berekoa da, bere ustez “gazteagoek eguneroko hitz mordoa hartzen dugu erdaretatik”.

Aritzakun Arizkungo auzo isolatua da, Elizondo eta Bidarrai artean dago, eta 1950ean hustu zen. Batzuk Baztanera eta besteak Bidarraira joan ziren baina urtean behin biltzen dira herrian. 2014an France 3k Le réveil d’Aritzakun, l’étonnant village fantôme du Pays basque egin zuen. Perrine Durandeauren aburuz badago gauza bat Aritzakungo seme-alabak eta ilobak oraindik batzen dituena. Ea asmatzen duzuen zein den.

 

Interneten kuxkuxeatuz (II): 1967ko bertso-finala TVE1n eta Aritzakun France 3n

Interneten kuxkuxeatuz (II): 1967ko bertso-finala TVE1n eta Aritzakun France 3n bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Bizikidetza eta diglosia

$
0
0
Bizikidetza eta diglosia

Bizikidetza eta diglosia

Arestiren “Aitaren etxea defendituko dut” edo Jon Sarasuaren “Amaren sua” eta goldaroaren erreferentzialtasun landatarretatik haratago, gaur egungo gizartearen genero-rolak kontuan, indar berberaz hitz egin dezakegu amaren etxeaz eta aitaren suaz, eta goldea den nekazaritza tresnaz baino, goldatutako lurraz mintza beharko genuke. Gaur lurraldeaz hitz egiterakoan, nondik gatozen eta zer garen ahaztu gabe, Internet eta ziberespazio Aroaz mintza beharko baikenuke. Ondorioz, euskal-nafar estatu independente baterako iruditeria eta erreferenteak berritu beharrean daude.

2016ko azaroan, EAJ-PNV eta PSE-EE PSOE alderdien artean Gobernua osatzeko itunak honela dio “euskara eta hizkuntza-bizikidetza” gaia jorratzen duen 2. atalean “Euskara Euskadiko berezko hizkuntza da, ez da bakarra, baina guk bakarrik ezagutzen dugu. Euskara Euskadikoa den beste hizkuntzarekin bizi da: Gaztelania. Hizkuntzak ez dira baztertzaileak, baizik eta dibertsitate, aniztasun eta integrazioaren froga. Bizikidetza hori hobetzeko beharrarekin ados gaude, hori bidezkoagoa izan dadin, integratzaileagoa eta orekatuagoa gizarte kohesio handiagoko horizontean.”

Gaztelaniazko bertsioan: Euskera y convivencia lingüística.- 2. El euskera es la lengua propia de Euskadi, no es la única, pero solo nosotros la poseemos. El euskera convive con la otra lengua que también es de Euskadi: el castellano. Las lenguas no son excluyentes, sino prueba de la diversidad, pluralidad e integración. Compartimos la necesidad de mejorar esa convivencia con el objetivo de que sea más igualitaria, más integradora y más armoniosa en un horizonte de mayor cohesión social.

Euskadi esaten den horretan Euskal Herria jarrita ere berdin uler daiteke paragrafoa. Gure aldeko hiru hizkuntza hegemonikoetatik bitan emandako paragrafo hauek hausnarketa txiki bat merezi dutelakoan nago. Gaztelaniaz “convivencia” (vivir en compañia de otro-a ó otros-as (RAE)) euskaraz hizkuntza-bizikidetza deitu diote (Harluxet entziklopedian, bizikide: iz. 1. Bizilaguna. 2. Ezkontidea.) (bizikide; bizikidetzarekin ez dago sarrerarik) sinonimoa “armonian bizi” izan daiteke. Hau da, elkarrekin espazio bat partekatuz gain adiskidetsua izan behar duela ematen du. Elkarbizitza (elkarrekin bizi) eta bizikidea (adiskide izanez bizi leku berean) ez dira erabat sinonimoak.

Joxe Manuel Odriozolaren hitzak maileguz hartuta “Komunitate hegemonikoak sinesten du hizkuntzen bizikidetzan. Bere estatusa bermatzen diolako, eta hor eroso bizi delako. Hizkuntz bizikidetza eskuratu beharko genuke hizkuntz gatazka balego, eta nabarmena balitz. … Bizikidetzaz hitz egingo dugu bi komunitateen arteko tentsioa nabarmena bada eta gatazka bat pizten bada. Baina gure artean estatu etnozidak asimilazio prozesu bat burutua badu, hizkuntz bizikidetza zertan da? Nazio eta hizkuntza bat erabat gainjarri dira” (Berria.eus, 2014-08-05 ).

Alegia, pobre izateari dimentsioa ematen dion aberats kontzepturik gabe pobretasuna ulertezina den bezalaxe, hizkuntza bizikidetasuna ulertezina da hizkuntz gatazkarik gabe. Hortaz, egokiago litzateke “bertako” hizkuntzaz (autóctono -a; propio del lugar) eta “bertaratutako” hizkuntzez (llegados aquí) edo “bertako egindakoez” (hacerse del lugar) hitz egitea. Gobernu hitzarmeneko testuan, hemengoak eta hemengotuak, zentsu gehiago lukete. Bertako hizkuntza zein den begiratzerakoan, egia da, “euskalduntze berantiarraren” defendatzaileekin talka egingo genukeela; baina, aski argudio jorratu direnez hori alde batera utzita, bertaratu eta hegemoniko egindako hizkuntzekin elkarbizitzaz hitz egin beharko genuke.

Euskal Herrira etorritako gaztelania eta frantsesaz gain, beste hizkuntza batzuk badaudela azpimarratu behar da, hauetako batzuk bi horiek baino lehenagokoak gainera, gaskoin-okzitanoa eta arabiera adibidez. Aipatutako hitzarmen testuan “Hizkuntzak ez dira baztertzaileak, baizik eta dibertsitate, aniztasun eta integrazioaren froga” esaten denean, hizkuntza guzti-guztiak direla integratzaileak aipatu beharko litzateke, arrazismo eta xenofobiari bidea ireki nahi ez badiogu behintzat.

Hala ere, argi dago euskaraz ari garenean bertako hizkuntzaz ari garela eta ez bertaratutakoaz. Lingua nabarrorum deitu zion latinez Antso VI.ak 1167an; oraingo Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiaren zati handi bat Gaztelak konkistatu aurretik, Erresuma bakarreko errege zenean. Hortaz, euskaraz eta euskalgintzan aritzea naziogintza egitea da, Ebrotik Aturrirako naziogintzaz alegia. Estatua eta estatugintza beste kontu bat da.

Bizikidetza eta diglosia Bizikidetza eta diglosia Bizikidetza eta diglosia

Bizikidetza eta diglosia bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Deabruaren zubia

$
0
0
Deabruaren zubia

Deabruaren zubia

Deabruaren zubiaHan eta hemengo elezaharrek arroilaz bestaldekoak lotu ezinaren berri ematen digute, nola saiatu egin ziren behin eta berriz bi aldeak lotuko zituen zubia egiten, nola eman zuten amore behin eta berriz azpiegitura horren behar larria zutenek. Azkenik, ezina ekinez egina, baina deabrua tarteko beti. Zubia nahi izanez gero, gaizkilearekin ituna egin beste aukerarik ez zuten, alegia. Eta deabruak saria nahi zuen, jakina: demagun, zubia zeharkatzen lehenaren arima. Bat etorri denak, deabruak egunsentirako zubia prest eta saria jasotzea baino ez zen falta. Orduan, kristau azpijaleek txakurra pasarazten zuten zubitik, eta huraxe zen deabruak eramango zuen arima, txakurraren arima. Eta zubia egina.

Deabruari ziria sartu, bere inozokeriaren kontu.

Aldaerak ugariak dira  munduan zehar. Deabrua ez da beti engainatua, ez egilea. Urrun jo gabe, Zuberoan Laminaren zubia dugu, edo Lugiko zubia, eta hango kondairan lamiak dira engainuaren biktima. Bestetan, zubiaren ordez eliza izan liteke eraikina, edo uzta ona: lurretik gorakoak nekazariarentzat eta lurretik beherakoak galtzagorriarentzat, kasu. Baina ohikoena, zabalduena, deabruaren zubia da, inondik ere.

Baina, zergatik tema hau zubiekin eta deabruarekin?

Mendiko bide zaharretik ibiltzea gustuko duen batek, nik neuk, bada, etnografiaren tentaldia izan dezake zubi horietako batetik pasatzean, eta deabruak oparitutako ausardiaz erantzuten saiatu ere saiatu daiteke bideko sasien artean, ziur aski sasikoa izango baita bere hausnarketa. Halaxe hartu nirea, bada.

Naturaren trabak menpean hartzeak damua sortzen bide zien gure arbasoei, traba horiek Jainkoak jarritakoak baitziren eta Jainkoaren asmoaz beste egitea baitzen gizakien tema hura. Jainko kristaua, Natura bera edo edozein Beldur izatea gutxienekoa da. Gizakia beldur da, ez da nagusi, eta urrun dauka geroko antropozentrismoa: deabruaren zubiaz bestaldean baino ez dauka, eta kontua hamar bat metroan errenditu badaiteke ere, tarte luzea da oraindik zubia bukatu arte.

Gizakiak hamaika saiakera egin ditu zubia egiteko, eta hamaika dira urek eramandako zubiak, hamaika dira ezbeharrak zubia egiteagatik, eta hamaika dira ezbeharrak zubirik ez egoteagatik.

Azkenik eta behingoz zubia eginda, zuhurtziaz, hobe zuten lan arrakastatsu eta madarikatua deabruari egoztea, Natura menpean hartzea gizakiaren harrokeria ez ote zen, Jainkoari egindako iseka. Horregatik, badaezpada ere, deabruarekin ituna egitea kristau onarentzat zilegi ez zenez, deabruari ziria sartu beharra zegoen. Horrela saldu eta horrela Jainkoak onartuko zuen ustea; errukiko ahal zen behingoz eta zubia ametitu. Eta halaxe izan bide zen.

Egonarria dauka deabruak, ordea. Mendeak igaro ziren eta porlana eskaini zien gizakiei, harria zulatzeko makinak, basoak soiltzeko grina… Orain deabruak nonahi egiten ditu zubiak, errekak lehortu badira ere, eta gu gara engainatuak eta arima galduak.

Ondo legoke arbasoen zuhurtzia berreskuratzea, lurra zulatzen dugun bakoitzean deabruarekin ari baikara jokoan. Zubi berriak egitea beharrezkoa baita, baina deabruaren partea ahaztu gabe.

Deabruaren zubia Deabruaren zubia Deabruaren zubia

Deabruaren zubia bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Goazen telesaileko bollerak

$
0
0
Goazen telesaileko bollerak

Goazen telesaileko bollerak

Euskal Telebistako saio arrakastatsuari buruz idatzi du Amelia Barquin irakasleak Kinka blogean: “Go!azen telesaila. Irrikitan nago bollerak noiz aterako diren…”.

Izeba eta ilobaren arteko elkarrizketa EITBko Go!azen telesailaren lehenengo atalaren ondoren:

Izeba: Zer moduz lehenengo atala?

Iloba: Superondo! Bi neska bizki daude eta mutil berarekin gustatzen dira…

Izeba: Aizu, eta lesbianarik, gayrik, transik edo postgenerorik agertzen da?

Iloba: Ez, baina beltz bat ateratzen da.

Izeba: Hara. Eta asko ateratzen da?

Iloba: Beno, ez du ezer esaten; taldean dantzatzen du batzuetan.

Tira, nire ilobak ondo ezagutzen nau eta aniztasunaren ikurra (apurra) bilatu du niretzat: gazte beltza. Esaldirik gabeko beltza, bestalde. Ez zait asko iruditu…

Goazen telesaileko bollerak

Hurrengo atala nire ilobarekin ikusi dut. Hasteko, nire miresmen osoa (itxura batean) horren diru gutxirekin egindako telesail batentzat. Eta funtzionatu egiten du. Nire iloba ostiralean korrika etortzen da etxera “ebatzi gabeko maitasun tentsioaren” hurrengo urratsa ikustera eta abestiak entzutera. 21.30etan txintxo-txintxo eseritzen da telebistaren aurrean. Eta ni, pozez txoratzen, euskarazko kultur produktu bat boluntarioki kontsumitu nahi duelako (eta nerabezaroan gainera; ez da makala).

Ez dut hitz egingo egoeren sinesgarritasunaz. Barnetegiaren zuzendaria aipatuko dut soilik;  munduan jada ikusten ez diren apaiz horietakoa; beno bai, Munilla Gipuzkoako apezpikuak barnetegi bat zuzenduko balu, baliteke antzekoa izatea. Tira, berdin da, sinesgarritasuna bost; produktu bat gustuko dugunean, behin behinean ahazten dugu eta kito.

Gakoa betikoa da: maitasuna (hurbilpenak, zeloak, gaizkiulertuak…) eta gazteen arteko harremana, bere tirabirekin (badaude gazte jatorrak, oso jatorrak, gaiztoa dirudiena baina jatorra dena, gaizto-gaiztoak, gaiztoa eta tontoa, jatorrak eta traketsak…). Gazte guztiak nahiko ondo orraztuta, denda-kate berean erositako arropa jantzita (edo hori iruditzen zait niri).

Lau atal ikusi ditu nire ilobak jada. Pertsonaien arteko gora-beherak gustura laburbiltzen dizkit. Zain nago jakiteko ea barnetegiko bi neska edo bi mutil noiz enamoratuko/enroilatuko diren telesailan. Irrikitan. Eta (ziur nago) gertaera hori ez da gatazkatsua izango, natural-naturala izango da. Edo gatazkatsua bai, baina ez genero bereko bi lagunek osatuta egoteagatik. Ez gure garaian, ez horixe.

Badakizue, Euskal Herrian ez dago lesbofoboa edo homofoboa den inor, baina badaezpada ere, genero bereko bikoterik ia ez ditugu inoiz erakusten gure produktu kulturaletan (Pirritx eta Porrotx, mila esker, gure salbuespena izateagatik). Baina hemen laster agertuko dira, ezta?

Eta ea mutil beltz horrek hurrengo ataletan hitz egiten ikasten duen. Eta izenik eta esaldirik gabe eta jatorri atzerritarra izan dezaketen beste gazte batzuek ere bai (ikasleen %10 dira gazte horiek euskal gizartean, nola ez da bat edo bat gehiago Go!azen -en agertuko, ezta?). Halaber, aniztasun funtzionala duen ikasleren bat barnetegian laster matrikulatuko delakoan nago. Gizartean dagoen aniztasuna islatuko du horrek guztiak, besterik ez, gazte horiek ikusgarritasun ezaren linboan ez gelditzeko. Badakigulako ze garrantzitsua den umeek eta gazteek erreferente positiboak izatea; eta errespetuaren adibideak. Behin eta berriro esaten dute adituek…

Ni hemen nago, hurrengo atalaren zain. Esperantzaz betea. Irrikitan.

Goazen telesaileko bollerak Goazen telesaileko bollerak Goazen telesaileko bollerak

Goazen telesaileko bollerak bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Gasteizko udaltzaingoa, Elebide, eta euskaldunon hizkuntza exkubidetxoak

$
0
0
Elebide, Gasteizko udaltzaingoa, eta euskaldunon hizkuntza exkubidetxoak

Elebide, Gasteizko udaltzaingoa, eta euskaldunon hizkuntza exkubidetxoak

Elebide, Gasteizko udaltzaingoa, eta euskaldunon hizkuntza exkubidetxoakGasteiztar euskaldun temati-saiatu bati isuna jarri zion kapitaleko udaltzain batek, españolez, gure “bertoko” hizkuntza inposatuetako batean. Euskaldunak, euskaraz artatua izateko eskubidea zeukala aldarrikatu arren, ordu bete baino gehiago itxaron eta gero, alde egin behar izan zuen handik, bere erdarazko isun eta hizkuntz “eskubide” eta guzti.

Irailean izan zen hori. Hurrengo egunean salaketa jarri zuen Elebiden.

ELEBIDEk, urrian, kexa helarazi zion (euskaraz, bertoko hizkuntza zapalduan) Gasteizko Udaltzaingoari. GASTEIZKO UDALTZAINGOAK EZ zuenez erantzunik ematen, Elebidek berriro idatzi zien (euskaraz) abenduaren 12an.

Gasteizko udaltzaingoak abenduaren 26an erantzun zion Elebideri, españolez, esanez, bertzeak bertze eta hitzez hitz: “que el Servicio de Policia Local de Vitoria-Gasteiz ha informado a los Oficiales responsables de Turno de que las lenguas oficiales en la Comunidad Vasca son el euskera y el español, por lo que cuando un ciudadano desee ser atendido en euskera se debe cumplir su derecho”.

Elebidek udaltzaingoaren erantzuna bidali dio gasteiztar euskaldun (oraindik) saiatuari, eta galdetu dio ea erantzun horrekin “asetuta” geratu den, espedientea itxi ahal izateko (!).

Izan ere, Elebidek ez baitauka eskumenik edo ahalmenik, euskaldunon hizkuntza eskubideak urratzen direlarik, horretaz ohartarazteaz gain, beste ezer egiteko. Elebide ez delako “hizkuntza eskubideak bermatzeko zerbitzua” bere burua horrela iragartzen badu ere, hizkuntza eskubideen urraketen gaineko kexak jasotzeko eta jakinarazteko zerbitzu bat baino; postari moduko bat, funtsean.

Gertakaria oso esanguratsua iruditu zait, oso ondo islatzen baitu, propaganda instituzionalak propaganda eta diskurtso politikoki zuzenak gezur, euskaldunon lekua zein den Basque Country zabaleko hiri eta herririk gehienetan, bertoko polizien jarrera zein izaten den, eta erakunde publiko nagusien ahalmena (eta ardura) nolakoak diren.

Eta hemendik aurrera, zer?

.

Ondoko loturan, jatorrizko kontakizuna

Elebide, Gasteizko udaltzaingoa, eta euskaldunon hizkuntza exkubidetxoak

Gasteizko udaltzaingoa, Elebide, eta euskaldunon hizkuntza exkubidetxoak bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Inuzente eguneko ziriak

$
0
0
Inuzente eguneko ziriak

Inuzente eguneko ziriak

Inuzente eguneko ziriakInuzente Eguna ospatu zen herenegun, gure komunikabide askok ere txantxak egin eta ziria sartzeko aprobetxatzen dutena; Hegoaldekoek, Ipar Euskal Herrian apirilaren 1a baliatzen ei dute horretarako.

Kuriosoenak begitandu zaizkigunetako batzuk batu ditugu, irudimentsuenak, eta lerro hauen azpian zerrendatu:

 

Urumeako Kronika:

Hauxe begitandu zait politenetako: 2017an Astigarraga herri gisa eratu zela 30 urte beteko direnean, Astigarraga beti Donostia! taldea aurkeztu omen da, berriro Donostiako auzo izateko lan egiteko asmoz. “Askoz ere baliabide gehia­go izango genituzke -diote, sentimenduak aipatzen hasi baino lehen-. Donostiar sentitzen gara, eta sentimendu hori ez dute ezabatu 30 urte hauek”.

.

Bertsoa:

Pozik ziren herenegun, “ustez desagertutako ondarea” berreskuratu zela-eta. Horrela zioen berriak: Bertsogintzaren historia alda dezakeen dokumentua agertu da Berlingo Zine Eskolan: Hans von Vogelweide zinegile alemaniarraren “Das Gekeife” (“Ahotsak”) dokumentala agertu da eta, bertan, Txirritari egindako grabazio batzuk daude”.

.

Garoa:

Zarautzetik Donostiara, eta hemendik mundura zabaltzear ei da liburudenda. Protagonistek ezer esan baino lehen El País egunkariak plazaratu zuen berria, beste guztiei aurrea hartuta. Argian, honela dio Fernando Savater eta Iosu Alberdik sinatzen duten artikuluko titularrak: Garoak nazioartekotzea gauzatuko du Madrila, Sevillara eta Bartzelonara salto eginda”.

.

Kaixomaitia:

Bateren bat zapuztuko da, baina berria ez zaigu `benetakoa´begitandu: “Pauso bat harago eman, eta Kaixomaitale izeneko lokal liberal bat irekitzekotan gara. Euskaldunontzako soilik izango den EHko lehena da eta Donostian egongo da kokatuta, Alde Zaharrean; abenduaren 31n inauguratuko dugu urtezahar gauarekin. Okurritzen zaizue modu hoberik 2016a atzean utzi eta 2017a hasteko?”.

.

Hiru Damatxo:

Ideia Faktoria zena Factoría de Ideas ere izango ei da aurrerantzean (askok zoriondu ditu jada erabakia dela-eta): “Hemos decidido ampliar horizontes”, diote, eta euskal kulturaren beste erreferente batzuek lehendik ere zapaldua duten bidea egiten hasteko asmoa agertu dute, hausnarketa sakon bat egin eta orain arte “actitud sectaria” eduki dutela onartuta.

.

Diario Vasco:

Azken hauek zeharo despistaturik gauzkate, baten beharrean bi argitaratu dituzte-eta; zazpi ezberdintasunetara jokatzeko modukoak: “La luz verde a la incineradora encauza la solución a los residuos en Gipuzkoa” dio batak, eta “La Diputación anuncia un referendum sobre la incineradora”, erantzun besteak.


.

* Inuzente Eguneko berriak begitandu zaizkigu guztiak, baina bat egiazkoa ei da. Lagunduko diguzue aurkitzen?

Inuzente eguneko ziriak

Inuzente eguneko ziriak bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Gorputza eta moda

$
0
0

Gorputza eta moda

Gaur egun anorexia, bulimia, bigorexia edo ortorexia kasuak oso ohikoak dira gure adineko gazteen artean. Izan ere, komunikabideetan ikusten ditugun gorputzak gure jokabidea determina ditzaketen faktoreak dira. Googlen gai honi buruzko esteketan klikatuz gero, informazio asko eta hainbat berri topa ditzakegu. Gai honi buruzko datuak kezkagarriak dira: gaur egungo neskatoen %10a ez dago pozik bere gorputzaren itxurarekin, nesken %37ak elikadura-desorden bat pairatzen du, gero eta gazte gehiagok lodi egoteari beldur diote…

Baina, nor da ezbehar honen arduraduna? Askok “Ana eta Mía” bezalako webguneei edo azkenaldian oso ezagunak bilakatzen ari diren “challenge” horiei errua leporatzen dizkiete. Nire ustez problemaren benetako jatorria modaren industria da. Zoritxarrez, gero eta nerabe gehiagori (gehienbat neskei) eragiten die. Egia da Interneten, telebistan eta aldizkarietan dagoela gazteei haien gorputza horrela desitxuratzeko mugiarazten dien informazioa, baina hori guztia modelo etxeen eta haien liderrengatik hasten da. Hori gutxi izango balitz, emakumeei buruzko iruzkin mingarriak egin dituzten diseinatzaile batzuk, haien artean Karl Lagerfeld. Chanel eta Fendiren zuzendari sortzaileak behin esan zuen “inork ez duela desfileetan emakume lodiak ikusi nahi”,

Gorputza eta modaIzan ere, kasu larrienak pasagunean ikus daitezke. Korridore amaigabe eta luze hau agertoki moduko bat dela esan daiteke. Hor, diseinatzaileek haien arropa bilduma berriak erakusten dituzte lehen aldiz. Edo, hobeto esanda, hor haien “luxuzko” trapuak daramatzaten gorputz ahul eta eskualido batzuk erakutsarazten dituzte. Zorionez, orain hau ez da munduko pasagune guztietan gertatzen, jadanik modeloen osasuna errespetatzen dituzten neurriak aplikatu baitira.

Bestalde, nire iritziz arazo hau komunikabideek erakusten dituzten gorputz gero eta argalagoengatik handitu da. Gaur egun gero eta abeslari, aktore eta modelo gehiagok sare sozialetara igotzen dituzte haien gorputzen argazkiak, haien artean meheena izateagatik borrokatzen arituko balira bezala. Gainera, haietako asko profesionalek PhotoShoparekin editatuak dira. Honekin zera helarazten digute: haiek bezalakoak ez direnak ez dira arrakastatsuak ezta xarmagarriak.

Zoritxarrez, gaur egun horrelako inposaketak onartzen ditugu gure janzteko, pentsatzeko, bizitzeko, jateko… modua determinatuz. Baina honetaz hausnartuz gero, presio-sozial hau ohargarriki nabaritzen dugu. Beraz, gure garaiko modaren industriak eskatzen dituen nolakotasun osasungaitzen aurka joan behar dugu, Karl Lagerfeld bezalako diseinatzaileei eta komunikabideetako moda zentzugabeei aurre eginez.

Gorputza eta moda

Gorputza eta moda bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Oihenarteren neurthitzac

Viewing all 19565 articles
Browse latest View live


<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>