Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all 19874 articles
Browse latest View live

Euskal futbol selekzioa: negargarria

$
0
0
Euskal futbol selekzioa: negargarria

Euskal futbol selekzioa: negargarria

Euskal futbol selekzioa: negargarria

Gizonezkoen euskal futbol selekzioak bere historiako pasarte penagarrienetakoa bizi izan du 2016ko abenduaren 30ean, Bilboko San Mames estadioan. Partida irabazi arren (Euskal Selekzioa 3-1 Tunisia) arreta guztia harmaila hutsetan egon da: 15.000 ikusle inguru. Urte luzez aldarrikapen eta jai eguna izan den gabonetako partidua porrot handia bihurtu da. Twitterren bolo-bolo dabil gaia, eta horren erakusle diren txio batzuk jarraian:

Euskal futbol selekzioa: negargarria

Euskal futbol selekzioa: negargarria bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Zenbat konplexu (Angel Erro)

$
0
0

Zenbat konplexu

Angel Erroren Berriako zutabea, herenegun argitaratua.


Zenbat konplexuZenbat konplexu, etorri zait burura erraustegiari Gipuzkoako Ingurumen Gunea izena, gaztelaniaz Complejo Medioambiental de Gipuzkoa, jarri behar diotela irakurri dudanean. Zenbat konplexu gauzei bere izenez ez deitzeko. Maketako argazkian erraustegiak berdexka du sabaia, ondoko mendiekin bat egiteko, integratuago edo; berdera aldatu dute Gipuzkoako armarria ere diputazioko webgunean, beste gauza bati begiratzeko sartu naizenean egiaztatu berri dudanez; gogoan dut aurtengo martxoan Markel Olano diputatu nagusiak eta Jose Ignacio Asensio ingurumen diputatuak Gipuzkoako hondakinentzako eredu berria aurkeztu zutela Donostiako kale zaborrontzidun baten argazki guztiz berdetu bat atzean zutela (argazkiaren gainean, hitz handitan, Gipuzkoako Ingurumen Gunea — Complejo Medioambiental de Gipuzkoa). Zenbat konplexu.

Pantonek bere katalogoan nahiko lukeen berde leherketa honek argi adierazten du ez direla alferrik lau urte —legealdi oso bat— «alferrik» igaro. Orain erraustegia eraikitzeaz gain (zenbat eraikin, zenbat konplexu), aukera ekologikoena badelako ustekizuna ere behar dute eraiki eta horretarako porlanak berdea behar du. Gipuzkoako gehiengoak nahi omen duena egiteko bada, zenbat konplexu.

Zenbat konplexu

Zenbat konplexu (Angel Erro) bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Begiratu beharrean ikusi

$
0
0

Begiratu beharrean ikusi

Antzinatetik, imajinak ezinbesteko eginkizuna izan du gizarte ororen baitan, Mesopotamiatik, non izaera magikoa zuen, Pertsia arte, non irudiak botere eta indarraren adierazle ziren. Egun, imajinak ere, kontziente izan edo ez, izugarrizko eragina du gure izatean, gure jokabideetan, gure bertute edo moralaren garapenean, eta ezinbestean, gizaki garaikidearen naturaren adierazle izaten jarraitzen du.

Irudiz blaiturik bizi dugu egunerokotasuna, hauetara ohitu garelarik, baina hauek irakurtzen eta interpretatzen jakin badaki gizakiak?

Hitzez esan ezin daitekeen hori artearen bidez adierazi ohi da, eta hortaz, ezinbestean, irudiak komunikazio baliabide bihurtu dira bizi dugun gizarte eta egunerokotasun modernoaren baitan.

Begiratu beharrean ikusi

Sinboloz eta mezuz josiriko irudi guzti hauen artean, besteak beste, biluziak ditugu, normaltasunez ikusten ditugun horiek. Etengabe gure artean ditugun hauek, genero ezberdintasuna eraikitzeko baliabide bihurtu diren arren, emakumea (egun gero eta gehiago gizonaren kasuan ere) objektu bezala irudikatzen delarik, honekin ez gara kontziente, irudiak irakurtzen ez dakien gizarte bat eraikitzen ari garelako. Biluziak, errepresentatuta ageri den hori objektu bezala identifikatzea dakar berekin, zeharka bada ere.

Biluziari dagokion eztabaida hau, antzinatetik datorren kontu bat litzateke, gaur egungo museo eta bestelako erakundeetan islatzen dena. Izan ere, agerikoa da, museoetan erakusten diren obren gehiengoa gizonezkoek eginikoak direla, hots, subjektu maskulino batek, zeinek objektu gisara identifikatu den emakumea errepresentatzen duen, gehienetan biluzik. Subjektu-objektu harreman honek bereziki ondo adierazten digu zer modutara garatu izan diren bai Artearen Historian, Historiaren baitan, zein beste esparru batzuetan emakume eta gizonei atxikituriko rolak.

Hala ere, aipatu dudan legez, emakumeen biluzien, eta hauen objektu legezko zeharkako identifikazioa, ez da atzoko kontu, eta horrenbestez, ez da soilik museoen baitan emanen. Hau, egun mantentzen den zerbait litzateke, normaltzat eta modernitatearen eta kultura garaikidearen baitan identifikatzen den joera, eta normaltzat hartze honek egiten du arazoari konponbiderik eman ahal ez izatea. Baina, nolatan izango gara kontziente subjektu-objektu harreman honekin, emakumearen irudiaren manipulazioarekin, edota beste askorekin, sinboloak, irudiak oro har, ulertzen eta irakurtzen baldin eta ez badakigu?

Zer espero dugu, kultura bisualak garrantzirik ez duen gizarte batean, hezkuntzaren baitan garrantzi bakoa denean hau?

Espero duguna, gizarte honek hezten dituen pertsonak, nonahi eta nolanahi aurkituko dituzten irudi hauen gaineko gogoeta eta kritikarik ez egitea da, eta emakumeen gaineko errepresentazio guzti hauek edo bestelako zeinu moral bakoak normaltzat hartzea.

Hortaz, aldaketak gauzatu nahi baldin eta badira, edozein esparrutan, kulturak oro har, baina kultura bisualak kasu honetan duen garrantzia aldarrikatu beharra dago. Mundua irudiz, sinboloz, artikulatzen den neurrian, mundua ulertzeko eta bizitza duin eta moral bat eraikitzeko ezinbestekoa izango dugu hauen ulerpenaren, hots, hezkuntzaren, abiaraztea. Imajinak duen garrantziaz jabetu beharra dago, edo agian ez, agian honekin jabetzeak esnatzea dakar berekin, eta zeinek nahi du esnatu, betirako amesten egoteko aukera ematen diotenean?

Begiratu beharrean ikusi

Begiratu beharrean ikusi

Begiratu beharrean ikusi bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Haurrendako euskarazko filmak aurrera Nafarroan

$
0
0

Haurrendako euskarazko filmak aurrera Nafarroan

Orain dela urte gutxi galdetu nion zinema aretoetako enpresaburu bati ea zergatik ez ziren euskarazko film guztiak Nafarroako aretoetara iristen. Haren erantzuna:

–Euskarazko filmek ez dute funtzionatzen. Inor ez da joaten ikustera.

Ikasturte honetan, berriz, Printze Txikia filmak 3 astez iraun du Nafarroako zinema aretoetan, Zikoinak filmak 4 astez eta Ozzy (euskaraz) filmak 6 astez. Eta irailaren hasieratik urte akabera arte etenik gabe izan da gutxienez euskarazko film bat zinema aretoetan. Beraz, pentsatzekoa da jendea haurren euskarazko filmak ikustera joaten hasi dela. Ea joera honek irauten duen.

Helduendako euskarazko filmek, ordea, ikusle gutxirekin segitzen dute. Igelak filma bi astez bakarrik egon da ikusgai, nahiz eta komedia txukuna izan, eta sekulako publizitate kanpaina egin. Iduri du azken urteetan Lasa eta Zabala, Loreak eta Amama filmek bakarrik izan dutela arrakasta helduen euskarazko zineman. Nola lortu ote zuten?

Hona hemen datuak zehatzago, besteak beste emanaldien ordutegiak, film bat goratzeko edo “akabatzeko” gako direnak:

Filma Lehenbiziko emanaldia Lehenbiziko asteko ordutegia Iraupena aretoetan
Printze Txikia Irailaren 9an 18:30 3 aste
Zikoinak Irailaren 30ean 16:30-18:30 4 aste
Laban, mamu txikia* Urriaren 7an 16:00 Aste 1
Ozzy (euskaraz) Urriaren 14an 16:30-18:30 6 aste
Igelak Abenduaren 2an 16:30-18:30-20:30-22:30-00:45 2 aste
Axel, heroi txikia Abenduren 16an 16:30 Aste 1
Pixi Post eta opari emaileak Abenduaren 23an 12:00-16:30 Oraingoz 2 aste

*Katalanezko izenburuarekin iragarri zuten karteleran euskarazko filma (!)

Haurrendako euskarazko filmak aurrera Nafarroan

Haurrendako euskarazko filmak aurrera Nafarroan bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Benetan askeak gara?

$
0
0

Benetan askeak gara?

BENETAN ASKEAK GARA?

Benetan askeak gara?Galdera hau egunero egiten da baina filosofoek garrantzi handiagoa ematen diote. Benetan libreak gara? Suposatzen da gizakiok ekintzak libreki egiteko gaitasuna daukagula, baina ezin dugu egin egin nahi duguna… Pertsonok ez bagara gai nahi duguna egiteko ez dugu lortuko gure askatasun propioa; barneko askatasuna.

Filosofian determinismoa gertaera, ekintza eta erabaki guztiak kausaltsun-printzipioaz eragindakoak direla baieztatzen duen teoria da. Horrela, dena kausa-efektu kate batez gertatzen da, erabakimen askea eta zoria ukatuz. Nire ustez gure gizartea determinismo eta indeterminismoaren artean dago. XXI. mendeko gizartean komunikabideak presio handia bultzaten dute (adibidez azkeneko moda erakusten duten modeloek daukaten gorputza-eredua sustatzea baino ez dute nahi) eta horrek eragin handia dauka pertsonen izaeran.

Edota estatuek sortutako lege batzuk ley mordaza delakoa esate baterako. Lege honen arabera debekatuta dago kaleratzeak geldiaraztea edota manifestazio bat egin Senatuari komunikatzen ez badiozu. Gizarteak zigorrarekin, marjinazioarekin, etab. inposatzen ditu arauak eta botertsuek nahi dutena egiten da. Guk hartzen ditugun erabakiak ez ditu gure patua deteminatuko zeren eta erabaki bat hartzeen etorkizuna guztiz aldatuko da. Bestetik gizartea baldintzapenarekin funtzionatzen da. Pertsona berezi bat badago gizartea txarto ikusiko du eta presioarekin bere izaera aldatzen saiatuko da. Boterea dutenek boteregabeak mezpresatzen eta manipulatzen dute manipulagarri bihurtu arte. Sadismoen helburua min egitea da bestea dominatzeko.

Laburtzeko, nire ustez ez gara batere askeak zeren eta boteretsuek gizartea manipulatzen dute presio sozialaren bidez. Horrela gizakiok haiek nahi dutena egingo dugu konturatu gabe.

Benetan askeak gara?

Benetan askeak gara?

Benetan askeak gara? bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Katalunia eta argudioen logika

$
0
0

Katalunia eta argudioen logika

Erraza daukate espainiarrek kataluniarren erreferenduma ukatzeko orduan: zuen eskaera ez dago legearen barruan, beraz, alda ezazue legea lehenik. Hots, Espainiako Konstituzioa. Argudio eta arrazonamendu perfektua da, sinple bezain argia. Garden bezain borobila, esango nuke.

cc-by: jgbarah

Funtsean, batzuentzat helburu den burujabetzarako eskubidea, beste batzuentzat hastapeneko baldintza baizik ez da, eta Lege Handian ez da aipatzen halakorik, espainiar guztiek erabaki behar dutelarik halako gauza garrantzizko bat. Izan ere, espainiarrek erreferendumerako eskubidea onartuko baliete kataluniarrei, ez legoke kalapita gehiagorik: hasi baino lehen konponduta legoke afera, adieraziko bailuke, funtsean, Kataluniari aitortu egiten zaiola munduko herriei zor zaien naziotasuna eta estatu izateko eskubidea. Alegia, eskatzen ari diren hori bera.

Bai, badakit asko eta asko ari naizela sinplifikatzen, espainiarrak diodanean bezala. Baina ulertzen didazu, ez da? Gutxi edo asko, denok dugu hemen egina gogoeta, ez alferrik Katalunian gertatuko dena izango baita etorkizunak euskaldunoi ekarriko diguna.  Gehienez ere.

Egunotan independentziaren inguruan ikusten ari garen eztabaida guztian, Puigdemontek frantsesez esandako hitz batzuk oharkabean pasatu direla begitandu zait eta niretzat badute benetako garrantzia. Behin baino gehiagotan idatzi izan dut gaiaren inguruan, iruditu izan zaidan arren alferrik nenbilela, tunel baten barruan neuk bakarrik entzuteko moduko oihua baizik ez zela izaten ni hainbeste kezkatzen ninduena. Erdia ken bat deitu izan diot kontuari, edota aurkia eta ifrentzuaren teoria.

Euskaldunok autodeterminazioa eta independentziaren kontuak gaur baino presentago genituen garaietakoa da gogoeta. Galdetzen ziguten: zenbat jenderen borondatea behar da statu quoa aldatzeko? Demokrazia benetakoa izan dadin? Eta han sartzen ginen lokatzatan, Leitzako zerria bezala, ehuneko handiak aipatzera iritsi arte: %60, %80… Edota populuaren hiru laurdenak behar zirela esateraino, gutxienez, halako aldaketa historikoa zilegiztatzeko.

Niri buruak ez zidan ematen, ordea, ez nion logikarik ikusten inola, eta gaur Puigdemontek dioena etortzen zitzaidan gogora: erdia gehi bat nahikoa da, munduko bazter guztietan bezala. Gehiengoa, alegia.

Ezetz eta ezetz hasten zitzaidan jendea, eztabaidaren erdian betiko hitz magikoak agertzen ziren arte: gehiengo kualifikatua. Horixe behar zela eta ez gehiengo sinplea. Eta berriro murgiltzen ginen lokatzatan, delako gehiengo kualifikatu hori zenbat jenderen borondateak osatzen duen erabakitzeko.

Kontua oso sinplea da, ordea, eta arrazoi du Puigdemontek, erdia gehi bat aski da, horixe da aferaren aurkia. Eta baten batek konprenitu nahi ez badu, begira diezaiola korapiloaren ifrentzuari: erdia gehi bat ez bada aski statu quoa aldatzeko, erdia ken bat aski al da statu quoa indarrean eusteko?

Ba, horixe, ikusi nahi ez duenarekin alferrik dela, baina, izanak izan, demokraziaren funtsa gehiengoa dela. Beti eta kasu guztietan, nolaz eta intxaurrondoarena den intxaurra.

Katalunia eta argudioen logika

Katalunia eta argudioen logika bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Baserritarrak baserritarrari egurra, sutan jarri artean

$
0
0

Baserritarrak baserritarrari egurra, sutan jarri artean

Mendian bizi gara, oso mendian, baso-herrian, 500 metrotan; ez dira ospetsuak gure mendiak –Irimo da salbuespena–, eta bertan larratzen dira gure ardiak. Gustura egon ere bai alertzeen edota pinuen itzalpean, egun bero horietan; almitzea gailentzen ez den baso horietan, larre goxoa topatzen dute udaren lehorrean.

Ideia bat egin dezazuen, irudikatu lauki bat, eta erdigunean puntu bat: gure etxea. Laukiaren punta bakoitzean herri bat; gertuena 7,5 kilometrotara dago, eta horretara heltzeko km 1,5eko tartea dugu baso-pista dena. Laukiaren beste punta batean, 12,5 kilometrotara beste herri bat; eta horra heltzeko dagoen errepidera beste baso-pista, hau ere km 1,5.

Bi herri horietara joaten gara egunero-egunero umeak eskolara eramatera. Lehendabizi, egiten ditugu 12,5 kilometroak, eta nagusia institutuan utzi; gero, bi herrien artean dauden 3 kilometroak, txikiak eskolan utzi; eta, bukatzeko, etxera, 7,5 kilometro. Orotara 20 bat kilometro, egunean bitan, gutxienez. Ordubeteko bueltaska.

Baserritarrak baserritarrari egurra, sutan jarri artean

Bizitzan egiten ditugun hautu guztiek dituzte bi alde. Bat, gustagarria: naturan bizi, zaratarik ez, ikuspegi zabalak, egunsentiak, ilunabarrak, izarrak, bakea –ziur aski, bakoitzari atera niezaioke punta, baina gaurkoan hementxe utziko dut, utopian–… Bi, gogaikarria: distantziak, autoarekiko mendekotasuna, isolamendua… eta baso-lanak.

Paraje hauetan mendi gehiena jabetza pribatua da; eta batez ere, basoa. Arestian esan dut baso horiek zer goxoak diren gure ardientzat, eta, seguru ere, guretzat ere. Baina dena zatartzen da baso hori mozteko garaia heltzen denean. Zerrenda luzea egin nezake, baina geratuko naiz sua pizten didanarekin.

Baso-pistak ixtea.

Goizeko 8:15-8:30, eskolara joateko ordua –arratsaldeko 16:10ak ere izan daitezke, haurren bila joateko ordua–. Bazoaz, beti bezala, juxtu edo berandu, eta… kamioia bide erdian, enborrak zamatzen; edota, enborrak bide erdian, edota hondeamakina… eta itxaron egin behar duzu. Haiek badakite ez zarela pasieran dabilen bat, oporretan dagoen turista despistatua, badakite beheko baserrian bizi zarela eta eskolara joateko ordua dela. Zein egokitzen zaizun, saiatuko da ahalik eta lehenen bidea libre uzten; bestela, autotik jaitsi, eta mesedez pasatzen uzteko eskatu, joan behar duzula. Batzuetan aurpegi txarrak, inoiz “zure agenda eman beharko didazu, lana noiz egin jakiteko” entzun. Zeure golkorako birao batzuk bota eta aurrera!

Halakoetan eskertuko nuke, oso, baso horien jabeen aldetik edota baso-lanak egitera datozenen aldetik, gurekin kontatzea. Telefono-dei batekin nahiko da: “aizu, datorren astean basoa botatzen hasiko gara, zuek, orokorrean, zer ordutegi duzue, elkarri ahalik eta traba gutxien egitearren?” Izan ere, nik neuk ere badakit lanera datorrenari traba egiten diogula gure joan-etorriekin, baina elkarbizitzan biok amore eman beharko dugu zer edo zertan…

Baso-pisten egoera lanak bukatutakoan.

Askotan, negargarria da topatzen duguna. Beti izaten dira kalteak bideetan, nahitaez; baina, zenbaitetan, utzikeriak ere parte dauka: ikusi gauza ez dagoela ondo –lurra harrotuta, lokatzak bidea hartuta, gurpilek egindako zuloak…– eta bere horretan utzi, beste baten batek konponduko duen esperantzan –zertarako daude bada, auzolanak edo Udalak!– .

Ardiak ezinean, belardietarako pistan gora, udaberri honetan

Aurten esperientzia mingarria izan dugu. Gure ardientzako belarra ontzen dugu, mendialdearen bestaldean errentan ditugun belardi batzuetan. Iazko neguan atera zuten basoa, eta belardi horietara doan pista suntsitu egin zuten; besteak beste, egon zitekeen eguraldi txarrenean atera zutelako, jakinda eguraldi horrekin ezin dela egurrik atera. Martxoaren amaieran hasi ginen baso-jabeari esaten pista konpondu egin behar zuela, belarrak etortzerako beharko genuela. Laburbilduz, hilabeteak joan hilabeteak etorri, pista konpondu gabe lehen belardiko belarrak ekainaren 20aren inguruan egin genituen; pista horretatik jaitsi –hala moduz– eta buelta luzeagoa egiten duen beste batetik etxera igota–beste erremediorik ez genuelako. Bidaiak ohiko pistatik edo bueltan-bueltan ordu erdiko aldea –bider zazpi bidaia–. Amore eman behar izan genuen, ez baitzen egingarrria, gainontzeko belarrak jaso ez bere garaian–abuztuaren amaieran azpigarrietarako jaso behar izan genuen– eta alpapa erosi behar izan genuen; emaitza hauxe: buruko minak, haserreak eta 2300€ko galera.

Hainbat solasalditan baso-jabeak esan zigun ezin zuela besterik egin, bestela 14000€ diru-laguntza galduko zuela. Berak bazekiela zertaz ari ginen, bera ere baserritarra dela, bueltan-bueltan joateko, edota bidea guk konpontzeko traktorearekin. Gure diru-galeraz ez zuen ezer jakin nahi, ez zen galerarik berarentzat eta.

Belar-ondu gutxi; haserrea eta mina, ordea, uzta oparoa.

Baso-lanetan apurtutakoa

Orain dela gutxi auzolana egin genuen, bidea garbitzen. Handik eta astebetera, beste baso batzuk bota behar, eta gure lana desagertu egin zen. Hainbatetan, etxeko hormigoizko pista apurtuta. Makinak, dagoeneko, desagertu egin dira, baina inor ez da azaldu horiek konpontzera. Datorren urteko auzolanerako utzi al dituzte? Edo akaso Udalaren datorren urteko aurrekontuetarako?

Azken bi adibideotan baso-jabeak baserritarrak dira, eta ezinezkoa egiten zait ulertzea nolatan ez den mimo gehiago jartzen egin beharreko lanari; jakinda zer den mendian bizitzea, zer nolako eragozpenak sortzen diren normalean, aparteko ezer gertatu gabe. Ez dut ulertzen nolatan ez den adosten basoak ateratzen dituzten enpresekin gutxieneko baldintza batzuk –diru kontuez gain– bertan bizi direnen bizimodua ez zailtzearren.

Gustura gonbidatuko nituzke baso-jabeak eta basoak ateratzen dituzten langileak gure etxera, astebetez, goza dezaten, lan horietan ari direla inguruan, bakeaz, inguruaz, paisaiaz…

Errespetua faltan dugu mendialdean, egur gehiegi baserritarrari eta ni, honezkero, sutan nago.

Baserritarrak baserritarrari egurra Baserritarrak baserritarrari egurra Baserritarrak baserritarrari egurra

Baserritarrak baserritarrari egurra, sutan jarri artean bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Prebisore ilusoak izan ote ziren euskara batuaren koordenadak ezarri zituztenak?

$
0
0
Prebisore ilusoak izan ote ziren euskara batuaren koordenadak ezarri zituztenak?

Prebisore ilusoak izan ote ziren euskara batuaren koordenadak ezarri zituztenak?

Fermin Etxegoienek “Prebisore Ilusoak” izeneko idatzia du Luzaketak blogean, Amurizaren nobela bateko aiputik abiatuta: “Aitita Eolio prebisore ilusoa izan zen”.

«“Prebisore”, eta ez hiztegiak dakartzan “zuhur” edo “ernai”, ezta “aurre-ikusle” modukorik ere -dio Etxegoienek-; “Ilusoa”, eta ez hiztegiak dakartzan “inozo” edo “sinesbera”, ezta “baikor” modukorik ere.

Prebisore ilusoak izan ote ziren euskara batuaren koordenadak ezarri zituztenak?

Prebisore ilusoak izan ote ziren euskara batuaren koordenadak ezarri zituztenak?Euskararen zabalkundea ez da katalanarena bezain modu arrakastatsuan gertatu, baina katalanaren zabalkunde arrakastatsuak ez dauka euskararen nola-halakoaren bezainbesteko meriturik. Azken batean, katalana eta espainola oso hizkuntza antzekoak direlako, ia hizkuntza berbera ez esatearren. Antzekoagoak, haien artean, arratiarra eta aetza baino. Beraz, nahikoa da euskararen zabalkundearen porrotaren kontuagatik euskaldunok gure burua jipoitzeaz. Arrakasta erdiestea, euskaldunontzat, askoz zailagoa zelako. Euskal Herrian egoera soziolinguistikoa bazelako hamaika aldiz korapilatsuagoa, abiapuntuz.

Eta baita, ondoren, Euskaltzaindiak zabaldutako euskara batuaren eredu, neurri batean, zaputzarengatik ere.

Neurri aski inoperantegi batean, garbizaletasunean oinarrituta egoteak, euskarazko hiztegietara igo gabe euskaldun gehienek erabat barneraturik zituzten espainolezko hitz eta esamoldeak –prebisore, iluso- eta haien ordez proposatuta, ordea, euskaldun gehienentzat praktikoki ezezagunak ziren euskarazko hitzak, hiztun euskaldun pilo bat erretraitu egin zituelako euskararekiko.

Zenbait kasutan, baita era gogorrean betirako akonplejatu ere, batez ere euskaldun zahar arrunt ugari, haien euskara dialektal ezinbestez espainoldua kaka zaharra zelakoan.

Ondorioz, zera gertatu da: euskaldun zahar nahiz berri askori, euskara batua egiten zaiela ez-komunikatiboa. Batez ere, delako errejistro informaletan. Normala den moduan, hiztun gehienek momentuz ez dakitelako euskara batua, informal egiteko, nola apurtu edo dekonstruitu (…)».

.

Horrela hasten da Etxegoienen idatzi luzea; dagoeneko bi iruzkin lortu dituena, Santi Leonek eta Eneko Bidegainek eginak. Eta honela amaitu:

«Gaur egun, gero eta handiagoa da -batez ere toki ez euskaldunetan- euskaraz teorian badakiten gazteen artean irekitzen ari den arrakala. Nahiz eta denak antzeko ikastoletatik pasa, gero batzuek badaukate sekulako euskara maila -biharko profesionalak- eta besteak –gehiengo ustez eta elebidun hori- erabateko inopian gelditzen dira euskararekiko

Ez dirudi ezta ikastolan ibili direnik ere.

Gauzak horrela, erreakzioz noski, zenbait tokitan euskalkiak indartzen ari dira, oraindik ere gune linguistiko dentsoak osatzeko gauza badirelako, fisikoki nahiz estetikoki erakargarriak beraz, gune txikiak badira ere».

Lena gexa erutenginan baine hamen nakazu bizuneako
Beti barre bateaz arpexan
Sekulako neska jatorra za
Zure edadeako oso maduri za
Guapisimi za
Ia laster eotengazen kariño?

.

IRAKURRI OSORIK HEMEN

Prebisore ilusoak izan ote ziren euskara batuaren koordenadak ezarri zituztenak?

Prebisore ilusoak izan ote ziren euskara batuaren koordenadak ezarri zituztenak? bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Ego (Nerea Ibarzabal)

$
0
0

Ego

Nerea Ibarzabalek idatzi zuen testu hau Bizkaiko Hitzan, pasa den astean.


EgoGaur zuri idazten dizut, zuri bezain niri, niri bezain guri. Ager zaitez gure aurrean eta esan nolako usaina dugun barrutik, oh, gure ego. Eta ausartzen bazara, esan ez dugula egiten dugun ia guztia eta egiten ez dugun ia guztia zugatik egiten edo egin gabe uzten. Esan iezaguzu non zauden, gure izen-abizenen zein letratan ezkutatzen zaren,eta zergatik ezin zaitugun izendatu.

Egoista edo egozentriko deituko gaituzten beldurrez mozorrotzen dugu gure egoa, baina hor zaude, ezta? Nik ikusten zaitut. Irabazten dugunetan —bizitzako edozein zentzutan- puzten sumatzen dugun hori zara, ez? Umiltasunetan eta esker onetan busti behar izaten zaitugu apur bat txiki zaitezen. Eta galtzen dugunetan —bizitzako edozein zentzutan- “ondo zaude?”, galderari erantzuten diona ere zeu zara, ezta? Galdetzen duenak ere tentuz botatzen du galdera, zu ez zauritzeko. Badaki zuk erantzungo duzula.

Zeu zara ahots altuan aipatu ezin den arrazoia, gehienetan pisutsuena, gure marko teorikoa hankaz gora jarriko duena. Gustuko dudan pertsona beste batekin enrollatu da, esango diogu lagunari, eta premisa horretatik abiatuko dugu terapia, baina berez gu baino ederragoa dagoen norbaitekin enrollatu izanak eman digu minik handiena, eta hori ezin da hain argi adierazi —bai autoestima baxuarekin argumentatzen bada, ez ego altuarekin-.

Ego

Puzten zara, umetan bezala, lehen agurtzen ez zintuzten pertsona guay-ek agurtzea lortzen duzunean. Txikitzen zara, lehenengo pertsona plurala erabilita iritzi zutabeetan. Ezin dizugu gehiegi hazten utzi, baina ezta guztiz desagertzen ere; elikadura orekatu bat eskaini behar zaizu, baina nola? Sare sozialetako like puntualekin aski? Loreak, txaloak, lagun kopurua, erreprodukzioak? Zertarako balio dizute, kritika bat edo egia bat entzunda amiltzen bazara, piztia zauritu, sumindu eta iheskor hori.

Jakin nahiko nuke noiz bistaratzen zaren guztiz, ego, eta zein forma hartzen duzun. Kotxe barruetan garrasika lehertzen denaren itxura hartzen dizut, eta dena ondo egiten dakien haurrarena, matrail-hezurrak estututa eta begiak sutan, behatza altxatu eta okerreko erantzuna eman duelako. Buztandun piztia gisa ere irudikatzen zaitut, baina buztan motzekoa —buztana mozteak animaliei oreka galarazten die-. Txakur harro eta lodi bat izan zintezke, bull dog bat edo.

Zahartzaroan begi hobez ikusia dago egoa askatzea, disimulatu beharrik gabe benetan geure burua iruditzen zaigula interesgarriena. Eta iruditzen zait hildakoan ere ez dugula egorik galduko, sumatu egingo dugula zer esaten den gutaz, zenbat omenaldi egiten dizkiguten; eta zenbait hildako beraien nitxoetan kabitu ezinik egongo dira, albokoen kritika artean. Eta beharbada beraien egoa elikatzen jarraitzen dugulako diogu bizirik daudela oraindik. Behean ego, eta goian (b)ego.

Ego

Ego (Nerea Ibarzabal) bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Badakizu Urte Berriko kanturik?

$
0
0

Badakizu Urte Berriko kanturik?

Gure amama zenak asko kantatzen zuen, berdin ekarriko zizun kantu jeltzaile bat edota errepublikar bat. Jaiki jaikiren ostetik, Niña republicana sal al balcón, kantatzen zizun igual. Izan ere, gure amama hau etorkin familia bateko alaba zen eta mazedonia moduko potpurri bat zeukan beti buruan, kultur erreferentziei zegokienean.

Izanak izan, haren kantuak iltzatuta geratu zitzaizkigun etxekooi. Urte Berri egunerako ere bazituen abestiak. Horietako bat, oraindik ere oso ondo ulertzen ez dudana, honakoa:

Badakizu Urte Berriko kanturik?

Urte Berri berri

nik ez daukat eta neri

kantaretan bat

kantaretan bi

ekatzu agiñaldo

Jaungoikoagatik!

Agiñaldo, agiñaldo

gaztainak bota eta isildukooo!

Badakizu Urte Berriko kanturik?

Gure amama zenak asko kantatzen zuen, berdin ekarriko zizun kantu jeltzaile bat edota errepublikar bat. Jaiki jaikiren ostetik, Niña republicana sal al balcón, kantatzen zizuKontua, ordea, ez da nire amamaz hitzegitea, ez zait urtea hasteko modu dotorea iruditzen. Sarrera honek beste bat du helburua. Izan ere, nor akordatzen da gure etxean ikasitako kantu honekin? Beste inork ezagutzen/ abesten ote du gaztainen kantu hau gaurko egunean?

Zenbat halako abesti ez ote diren galtzen ari. Eta horixe galdetu nahi nizun, zeuk ezagutzen al duzu Urte Berriarentzat kanturik?

Hala balitz, idatzi iruzkinetan, mesedez.

Badakizu Urte Berriko kanturik?

Badakizu Urte Berriko kanturik? bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

2016ko ikusiena ZUZEUn

$
0
0

2016ko ikusiena ZUZEUn

2016ko ikusiena ZUZEUnGuztion artean egiten da ZUZEU, gu geu gara, zu zeu zara orainkari-albistari libre eta horizontal honetako protagonista, zuzeulari, gugeulari, irakurle, iruzkingile edo dena delakoa. Plaza honetan parte hartzen duzuon guztioi eskerrik asko, urte berri on eta besarkada bana!

2016 urteari begirada bat eginaz gauza asko jazo da gurean, eta iaz bezala google analytics-ek emandako 2016ko 20 sarrera ikusienen zerrenda dakargu. Ikusienak dira ez besterik, sarrera bakoitzak, pentsamendu bakoitzak, iruzkin bakoitzak baitu bere lekua eta bere garrantzia, ur tanta guztiek osatzen baitute itsasoa, zuhaitz guztiek basoa… Segi fin!

Ikusienak 2016 rankina

  1. Lehendakarigai batek ez du euskaraz jakin behar (  +23.000
  2. Minbizia dut (Hasier Etxeberria)  +15.000
  3. Orgasmoen itsasoan umezurtz Belodromoko jenialidadeaz (Santi Leoné)  +8.000
  4. Jon Maiaren alde (Hasier Etxeberria)  +6.000
  5. Jon Maiaren hitzen balioaz (Hasier Etxeberria)  +5.000
  6. Lehendakarigai egokia da Pili Zabala (Loiola Aretxabaleta)   +5.000
  7. Maialen Lujanbio, lehendakaria deszifratzen (Salabardoa)  +5.000
  8. Arnaldo Otegiren elkarrizketaz (Hasier Etxeberria)  +5.000
  9. Mundua delakoan Maialen Lujanbio EiTBz (Salabardoa)  +4.000
  10. “Mujeres y hombres” eredua eta EiTB (Nakor Gonzalez)   +4.000
  11. Nire auzoan: ¿eres de fuera? (Unai Oñederra)  +4.000
  12. Kaiku egia esaten ari al da? (Beñat   +3.000
  13. Gipuzkoan kea ari du (Beñat Hach Embarek)  +3.000
  14. Feminaziak sutan (Alazne Sainz Gil de Paules)  +3.000
  15. Euskalkirik gabeko eremuetako euskaldunei deia (Mikel Perez)  +3.000
  16. Arnaldo Otegiren hitzaldiko bi perla (Hasier Etxeberria)  +3.000
  17.   +3.000
  18. Nor dago marten, Koldo? (Kligeroa)  +3.000
  19. (No) Podemos (Itzain)  +3.000
  20. Joseba Sarrionandia: “Argazkiarekin, espero dut espektakuluaren gizarteari zor diodan zerga ordaintzea” (Zuzeu)  +3.000

2016ko ikusiena ZUZEUn

2016ko ikusiena ZUZEUn bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Gorputzaren dunak

$
0
0

Gorputzaren dunak

Gorputz biluziek ez dute zertan erotikoak izan. Hori proposatzen du, bederen, Reng Hang argazkilari txinatarrak. Bere estiloa da gorputz biluziak hilezkor bihurtzea kameraren laguntzaz, eta dirudienez, horrek buruhauste dezente eragin dizkio bere herrialdeko gobernuarekin; dena den, berean jarraitzen du.

Zergatik ateratzen duen jendea beti larru gorritan? Bada, Hangen aburuz, hori delako gure benetako itxura, horrela munduratu ginelako, mozorrorik gabe. Batzuetan lagunekin, besteetan modelo profesionalekin, naturan murgildu eta argazkiak egiteari ekiten dio, baina askotan onenak planifikatu gabeak izaten omen dira; modeloak ingurugiroarekin elkar eragiletasunean hasi eta orduan sortzen omen dira, bat-batean, irudirik onenak. Inprobisazioz, bertsoak bailiran.

Bere argazki batzuk aurkitu ditut sarean, eta denen artean batek bereganatu du nire arreta bereziki. 

Gorputzaren dunak

Esaten dute zenbait basamortu, aspaldi batean, urpean zeudela, itsas-lurra zirela desertu bilakatu aitzin; horregatik egon ohi dira hainbeste arrain fosil. Ondoren oihanak izan ziren beste milaka urtez, eta azkenik, basamortuak. Hautsa eta lurra, ura eta hondarra. Argazki honetako gorputz biluziek basamortu bateko dunak dirudite, eta milioika urte iraun duen striptease geografiko bat irudikatu dut: aurrena ura kendu (tariro tariro), ondoren zuhaitz eta hostoak (u la la) eta azkenean beti mantendu dena, beti kapa ezberdinek estalita azpian egon dena agertzen da: basamortua, larru gorria.

Basamortuan galtzea erraza omen da, orientazioa mantentzeko erreferentzia puntuak eskasak direlako; hau da, mendiak ez dira mugitzen, baina dunak bai, haizeak forma aldatzen die, eta gainera ez dira oso bereizgarriak desertua ezagutzen ez dugunontzat.

Atzera begira jarri eta ibili naizen azaletan pentsatzen ipini naiz, zeharkatu ditudan bizkarretan, estututako ipurdietan, laztandutako izterretan, ferekatutako lepoetan, eta itzulinguruka, gorputz orografiari so, espero nuena gertatu zait: galdu naiz.

Ze beroa egiten duen hemen.

Gorputzaren dunak

 

Gorputzaren dunak bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Downcycling edo beheziklapena, behin behineko irtenbidea?

$
0
0

Downcycling edo beheziklapena. Zatiki birziklaezinarentzako behin behineko irtenbidea?

Zer da downcycling edo beheziklapena?

Downcyclinga, emaitzatzat hasierakoa baino kalitate eskasagoa duen material birziklatua lortzeko tratamenduari deritzo. Kalitate galera hori hainbat arrazoiren ondorio izan daiteke: materialak nahastuta egotea, materialaren barne egitura (zuntzak…) erabilpenarekin kaltetzen joatearen ondorioz propietateak eskastea, hondakinak jatorrizko erabilpenera beharrean bestelako erabilpenetara zuzentzea, adibidez, hiri altzariak egitea, arte lanak egitea, zapaten zolarekin errepideak asfaltatzea, e.a.

Downcycling edo beheziklapena. Zatiki birziklaezinarentzako behin behineko irtenbidea?
Plastiko hondakinekin etxe bat eraikitzen. Beheziklapenaren adibide bat.

.

Zein da ekonomia zirkular/zero zabor eredu batean material hauekin egin beharko litzatekeena?

Ezaguna da, errausketa eta bestelako tratamendu suntsitzaile batzuen inguruko eztabaidetan, tratamenduon bultzatzaileek sarritan aipatzen duten “materialen nekea”. Kontzeptu horrek lehen aipatutakoa adierazten du, alegia, zenbait materialek, birziklatzen den aldiro propietateak galtzen dituztela, hondatzen doazela, eta beraz, birzklatu daitezkeen aldi kopurua mugatua dela. Ondorioa: errefusara doazela, eta, batzuen iritziz, atera ahal zaien energia atera behar zaiela.

Zaborra, sistemaren akatsa da. Ez dauka zentzurik eskuratu dugun material bat berreskuratu gabe alferrik galtzen uzteak. Berriz ere natura ustiatzera joan beharko litzateke, baliabideak urrituz, eta, erauzte eta ekoizte prozesuan erabilia izan den energia galduz, hau da, materialean barneratutako energia, alferrik galduz, edo gehienera, energia horren zati txiki bat berrezkuz energetikoki balioztatzeko tekniken bidez. Zaborra sistemaren akatsa dela esan dugu eta akatsekin gauza bakarra egin daiteke; akatsaren zergatiak aztertu, irtenbideak bilatu eta irtenbide hoiek praktikara eraman.

Alegia, material batzuk, beraien ezaugarrien ondorioz, behin eta berriz berreskuratzea ezinezkoa baldin bada, material hoiek ordezkatuko dituzten material berriak bilatu behar direla, ikerkuntza eta garapenaren bidetik adibidez, eta ez, akats hoiek iraunaraztea eragingo duen industria eta lobby bat sortu.

.

Beheziklapena, zero zabor eredua edo ekonomia zirkularra eta transtsizioa

Interes makurren ondorioz, ekonomia zirkular kontzeptua edukiz hustu nahiean dabilenik ez da falta, eta, ondorengoa, argi eta ozen adierazi beharra dago: Ekonomian erabiltzen diren material guztiak erabili ondoren berreskuratu eta berriz ere produktu berrietan txertatzen ez dituen ekonomia bat EZ DA EKONOMIA ZIRKULARRA.

  • Zaborra sortu eta erraustuz materialak suntsitzen duen ekonomia bat EZ DA EKONOMIA ZIRKULARRA
  • Beheziklapenaren bidez materialak berreskuratzen dituen ekonomia bat EZ DA EKONOMIA ZIRKULARRA

Gauza jakina da teorian %100 dena praktikan ez dela hain borobila izaten, baina gauza bat da erabilitako materialen %1-%5 oraindik berreskuratzen ez duen ekonomia bati zirkular deitzea, eta, beste bat, materialen %30-%40tik gora suntsitzen dituen ekonomia bati zirkular deitzea.

Downcycling edo beheziklapena. Zatiki birziklaezinarentzako behin behineko irtenbidea?

Zero Zabor eredua edo ekonomia zirkularra zer den, eta, zer ez den garbi utzita, zergatik da interesgarria beheziklapena?

Gauza jakina da, gaur gaurkoz daukagun ekonomia eredua lineala dela. Errealistak izanda, ekonomia zirkular deitu ahal izango zaion ekonomia eredu batera igarotzeko hamarkada bat edo bi beharko dira gutxienez. Ekonomiako urrats eta alor guztietan aldaketak egin behar dira horretarako (produktuen diseinua, kontsumitzeko erak, legeria, azpiegitura egokiak eraiki, bilketa sistema eraginkorrak ezarri, kultura berri bat zabaldu…) eta horrek bere denbora eskatzen du.

Hori dela eta, ezinbestekoa zaigu TRANTSIZIO batetaz hitz egitea. TRANTSIZIO horretan, era antolatu eta koordinatu batean, aipatutako aldaketa hoiek denak gauzatzen joan behar dute. Bitarte horretan, geroz eta gutxiago izan arren, sortu, sortuko diren hondakin birziklaezin hoiekin zer egin behar den galderari erantzun behar diogu, geure burua oinak lurrean dauzkan eta zentzuzko proposamenak egin nahi dituen eragiletzat baldin badaukagu.

Ekonomia zirkularrerako trantsizioan, beheziklapenak garrantzi handia dauka, beti ere hondakinen kudeaketarako ezarritako hierarkian gorago dauden mailetan egin beharrekoak egin ondoren aplikatzen baldin bada. Hemen kontuan hartu beharreko gauza batzuk:

  • Beheziklapenaren bidez, materialen BALIOZTATZE MATERIALA egingo litzateke zatiki birziklaezinarekin, errausketa eta antzeko tratamenduen bidez proposatzen zaigun ENERGIA BALIOZTATZEaren ordez. Hondakinen kudeaketarako onartuta dagoen hierarkian balioztatze materiala energia balioztatzearen gainetik dagoela gogorarazi behar da.
  • Beheziklapenaren bidez lortutako materialarekin bizi iraunpen luzeko produktuak ekoiztu behar dira materialaren kalitate galera mantsotzearren. Hirigintza materiala, loreontziak, garraiorako paletak…

Downcycling edo beheziklapena. Zatiki birziklaezinarentzako behin behineko irtenbidea?

.

Beheziklapenerako azpiegituren abantailak

Beheziklapena egiteko azpieguturak errausteko azpiegiturak baino askoz ere merkeagoak dira. 3-5 urte nahiko izaten dira azpiegitura hauetan inbertitutako dirua amortizatzeko. Ondorioz, errauste plantek ez bezala, ez dute inbertsioa berreskuratzearren zaborra sortzen segitzeko interes gunerik sortzen eta ez dira trantsizioan aurrera egiteko oztopo.

Bestalde, plastikoak trinkotzeko erabiltzen diren teknikak tenperatura bajuan aplikatzen dira. Ondorioz isurketa arriskutsuak ekiditen dira eta tratamendu ondorengo hondakinak ez dira tratatu aurrekoak baino toxikoagoak izaten.

Downcycling edo beheziklapena Downcycling edo beheziklapena Downcycling edo beheziklapena

Downcycling edo beheziklapena, behin behineko irtenbidea? bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Hiperzuzentzaileak (Manex Agirre)

$
0
0

Hiperzuzentzaileak

Manex Agirrek Info7-n esanak dira gaur hona dakartzagunak, eta testua Alea ataritik.


HiperzuzentzaileakIbon Sarasolak Bitakora kaiera liburu berria argitaratu du, eta nahikoa izan dira pare bat elkarrizketa prentsan, euskalkien eta batuaren arteko talkari txinpartak ateratzeko, beste behin ere.

Gaurkoa ez doa hortik, baina ezin itzuri egin bi burutaziori: bata, euskalkien eta batuaren arteko talkarik badago, hiztunok sortutakoa dela, ez hizkuntzak berak; bigarrena, ikuspegi filologikoa interesgarria dela soziolinguistikaren esparruan, baina moderazioz erabili beharrekoa dela, eztabaida absurdoraino aspergarrietarako bidea ireki baitezake bestela.

Sarasolari beste upel bateko txotxetik egin nahi diot tira. Andu Lertxundik ederto adierazi duen moduan, euskara  batua eta estandarra bereizten ditu Sarasolak liburuan. Batua, hizkuntzaren prozesu bat izendatzeko modua litzateke, zentzu historikoan, eta estandarra, prozesu horren emaitza. Neutroagoa, normalagoa. Horrelako gauzak ez al dira hitzetik hortzera darabilgun ditxosozko “normalizazioaren” bide-erakusle?

Euskara batua prozesu modura ulertzen badugu, prozesu hori amaitutzat eman du Sarasolak. Beraz, ordua da prozesu luze horretan lidergoa hartu duten hainbat kategoria berrikusteko. Zoldatsu samar geratu dira euskal hiztunen artean, aurrejuzguen eta uste okerren eraginez, edo Euskaltzaindiaren nagusikeriaz, horietako hainbat. Asko, hizkuntza-zuzentasunari lotutakoak. Zer dagoen “ondo” eta zer “gaizki”, alegia.

HiperzuzentzaileakEuskara zuzenaren eta egokiaren artean bereizten erakutsi ziguten Joxerra Garziak, Kike Amonarrizek eta Andoni Egañak, besteak beste. Hala ere, lezioa ondo barneratu gabe dugu oraindik. Estandarra hitz formala da, hotza, ez du “batuak” duen kolorerik, baina horrek ez du zurruna denik esan nahi. Lanean, askotan etortzen zaizkit lankideak, euskaraz idatzi dutena zuzentzeko eskatzera. Nire lanaren zati bat da hori. Eta, oi, bekatu mortala, gero eta mahuka laxoagoa dut, zuzentzaile gisa. Zuzentzaileak, nori eta noiz eta zer zuzentzen dion kontuan hartu behar duela uste dut. Testu bat egoki badago, zuzen egon gabe, eta zuzenduz gero idatzi duenaren segurtasun falta areagotzen baduzu, zuzentzaile txarra zara.

Estreinekoz, Info7 irratiko Gureaz blai saiorako idatzi eta grabatua

Hiperzuzentzaileak

Hiperzuzentzaileak (Manex Agirre) bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

ETB1. Nik ia ez dakit

$
0
0

ETB1. Nik ia ez dakit

Ibon Sarasolaren “Bitakora kaiera” liburuak animaliko eztabaida sortu zuen Zuzeun, eta badirudi antzeko izenburua duen dokumentalak era berean harrotu dituela hautsak, ez edukiarengatik, baizik eta hizkuntzarengatik. Arrazoi bera, finean.

“Bitakora kaierak” ikus-entzunezkoen erakusketa bat izan da, pasa berri den urtean jazotako hainbat gertakari eta ideia jasotzen dituena, eta jende askoren ekarpenekin dokumental bat ere egin da. Horrela laburbiltzen dute Donostia Kulturaren web orrian lan honen nondik-norakoa: “Dokumental honek barne hartuko ditu dozenaka pertsonei egindako elkarrizketak, besteak beste: Fernando Bernués edo Bernardo Atxaga bezalako artistei; Donostiako alkate Eneko Goiari, eta hiriko alkate-ohiei, Juan Karlos Izagirre eta Odón Elorzari; Hiriburutzaren zuzendari ohiei, Eva Salaberriari, kasu; bizitza publikoan azpimarragarriak diren beste izen batzuei, tartean, Donostia Kulturaren zuzendari Jaime Otamendiri edo Zinemaldiaren zuzendari José Luis Rebordinosi; baita kazetari, pertsona publiko eta herritarrei ere, modu zuzenean edo zeharkakoan Donostia 2016n parte hartu dutenak denak”.

ETB1. Nik ia ez dakitAtzo gauean, ETB1-ek dokumental hori eskaini zuen; arazoa da ez zigula “Bitakora kaierak” eskaini, “Cuadernos de bitácora” baizik.

Dokumentalean proiektuan parte hartu duen jatorri ezberdinetako jendea dago, eta entzungo ditugun hiru hizkuntzak euskara, gaztelania eta ingelera dira (gehienbat, bederen). Elkarrizketatuak euskaraz hitz egiten zuenean gaztelaniazko azpidatziak jartzen zituzten; gaztelaniaz mintzo zenean deus ez; eta ingeleraz mintzatzen zenean gaztelaniazkoak!

Euskarazko katea, argi eta garbi, erdaldunei zuzendutako edukiak ematen. Haserrea berehala piztu zen, agerikoa eta arrazoizkoa den bezala. Hauek twitterren ikusi nituen hainbat txio:

(Guztiak gizonezkoak; hori beste egunen batean aztertu beharko dut)

Egindakoa gutxi balitz, 2017aren tendentzia linguistikoa hau izango dela dirudi; zeren eta gaztelania presente egon zen urte-zahar gaueko ETB1-eko telebista saioan.

Beraz, eguneko horrelako egoera esanguratsu bat eskaini digu ETB1-ek 2017an; ea zer tokatzen den gaur.

Asko kritikatu dut ETB1 sarean, baina nire sentitzen dudalako, gurea delako, publikoa eta teorian euskalduna; bere kudeatzaileek egin dutena salatu dut maiz, baina bada aitortu behar dudan zerbait. Askotan sentitu dut zuzendariek hanka sartzen zutela, baina ez fede txarrez; hau da, bat edo beste kenduta, ez zaizkit “euskararen etsaiak” iruditu pentsamoldez, baizik eta beren ekintzak, haiek horrela ez ikusi arren, kalte egiten ziotela euskarari. Atzokoak bi aukera uzten dizkit: bat, fede txarrez jokatzen duen jendea dago ETB1en; bi, utzikeria eta zabarkeria inoiz ikusitakoak baino handiagoak dira.

Amaitzeko Ramon Zalloren aipamen hau, euskaraz ez baina hizkuntzaz asko esaten duena:

“Teleberriak “atentatu kurdua” esaten du, abizenik gabe, ardura herrialde bati emanaz, eta ez talde bati. Pentsatu: atentatu euskalduna, musulmana, ingelesa…?”

Josu Goikoren hitzak nire egiten ditut: nik ia ez dakit.

ETB1. Nik ia ez dakit

 

ETB1. Nik ia ez dakit bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Zortzi definizio zaharberri burujabetasunaz

$
0
0

Zortzi definizio

Gure Esku Dago, Orreaga, Independentistak, Nabarralde, Libertate Nafarra… Ez dago dudarik askatasun gogo handia dugula herri txiki honetan. Erruz dabiltza bazterrotan suerte guztietako nazio-eraikitzaileak, erabakitzeko eskubidezaleak, soberanistak eta independentistak.

Zortzi definizio

Nork bere erara ulertzen du, baina, askatasun preziatu hori, eta Euskaldunok nahastuta gertatzen gara pentsaera-saltsa horretan. Nire ustez, zehaztu beharko genuke zein diren gure prioritateak, eta bat egin helburu komun batean: euskal hizkuntza salbatzea. Ondoko definizio-zirriborroak eta apunteak neure buruan ordena pixka bat jartzeko eginak dira, eta ekarpen guztiak dira ongietorriak.


Euskal Herria. Territorio bat zazpi lurraldez osatua: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Garaia, Nafarroa Beherea eta Zuberoa. Lurralde horietan guztiotan, historikoki eta gaur egun arte, euskaraz hitz egin da, gutxienez parteren batean. Politikoki, Espainiaren eta Frantziaren menpeko lur-eremu zatikatua da, modu ilegitimo, ilegal eta bortitzean horretaratua hein handi batean. Estatu horien legeek eta indar armatuek bermatzen dute egoera bidegabe hori.

Euskal nazioa. Euskaldunek osatzen duten nazioa, zeinak euskara baitu hizkuntza propio eta bateratzaile bakarra.

Euskaldun [Basque, vasco -a]. Euskal nazioko kidea da Euskalduna (maiuskulaz), eta horrenbestez bizirik mantendu nahi ditu bere identitatea, kultura eta hizkuntza. Horretarako, behar du Euskal Herri independente bat non euskara izango baita hizkuntza ofizial bakarra. Minoritate dira Euskal Herrian.

Erdal nazioak. Nagusiki espainolek eta frantsesek (erdaldun nahiz euskaldun) osatuak, bai eta gainerako erdaldunek/erdaltzaleek oro har (euskal abertzaleek, nafar estatalistek…).

Erdaldun. Erdal nazioko kidea. Maioritate dira gaur egungo Euskal Herrian.

Euskaradun [bascongado -a, éuskaro -a, Euskarien -enne]. Euskal hiztuna, bai euskal nazioko kide dena, bai erdal nazioetarik batekoa.

Nafar. Nafarroako Foru Komunitateko biztanlea. Batzuek horrela esaten diote euskal abertzaleari —izan euskaldun nahiz erdaldun— edo Nafar Estatua (Nabarra) delakoaren aldezleari.

Kafar. Euskadiko Autonomia Erkidegoko biztanlea (espainolezko C.A.V. siglatik eratorritako izena).


Hiruzpalau apunte labur

Batzuen ustez, Euskal Herriko biztanle guztiek ez lukete erabaki behar territorioaren independentziari buruz, alegia, euskal nazioaren biziraupenari buruz. Hori Euskaldunei soilik dagokie. Hala izatera, ez dago duda izpirik zer erabakiko litzatekeen:

Estatua irudikatzen. Euskal estatuaren aurreko iritziak eta jarrerak Euskal Herrian. Azterketa kuantitatiboa eta kualitatiboa (38 or.).

Halere, Euskaldun askok konsideratzen dute erdaldunek ere erabaki beharko luketela. Izan ere, ez dirudi territorio osoari buruzko erabakirik har daitekeenik maioritate erdalduna kontuan hartu gabe. Edonola ere, zernahi erabaki dezaten euskal herritarrek, Espainia-Frantziek kontinuatuko dute beren interesak defenditzen armen bidez, eta, dakigunez, ez dugu aurre egiterik botere horri.

Bien bitartean, lehentasunezkoak diren egiteko bi daude, orain arte behar bezala egin ez direnak:

Lehenik, euskaradunak Euskaldun bihurtu behar dira. Goiko grafikoan ikusten denez, euskara ondo dakitenen artean %30 baino gehiago ez daude Euskal/Nafar Estatuaren alde. Nahi al dute euskaradun horiek biziraun dezala euskarak?

Bigarrenik, beren burua euskal nazioko kidetzat duten erdaldunak/erdaltzaleak kendu behar zaizkie erdal nazioei, eta bitartekoak jarri Euskaldun oso bilaka daitezen. Oraindik lortu ez izanak zer pentsatu handia ematen du.

Zortzi definizio

Zortzi definizio zaharberri burujabetasunaz bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Aitzakiarik ez, Tunisia ez da erruduna

$
0
0

Aitzakiarik ez, Tunisia ez da erruduna

Aitzakiarik ez, Tunisia ez da erruduna

Abenduaren 30ean Euskal Selekzioaren futbol norgehiagokan San Mames ia hutsik egon izanaren arrazoien artean asko entzun dira: aurrera ez doan ofizialtasunarekin asperdura, data desegokia, lagunartekoekiko interes falta, herri mugimenduen babesik eza… eta horien artean nabarmen entzun den beste bat: Tunisiak ez dituela zaleak erakarri. Talde afrikarrari egotzi zaio talde bezala maila nahikoa ez izatea. Futbol kalitateari buruzko azalpen hori erabat hankamotza da Endika Nuñezek osatu duen taulak erakusten duenez (@EndikaSatu). Aurkaria ez da inondik inora zaleen interesa pizterako orduan baldintza erabakiorra.

Arerioak euskal zaleen artean pizten duen interesa neurtzerako orduan baldintza subjektibo asko daude. Liga onenetan dabiltzan jokalari ezagunak izatea, azken urteetako nazioarteko txapelketetan maila ematea, baina baita kirol alorretik kanpoko arrazoiak ere. Esaterako, Katalunia ez da FIFA sailkapenean agertu ere egiten, eta halere, arrazoi politikoak medio, giro aparta sortu zuen 2014 eta 2011 urteetan. Nolanahi ere, aurkariaren pizgarriari erreparatzeko FIFA ranking-a sailkapen baliagarria da. Hala, FIFAren arabera, munduko 35garren selekzioa da Tunisia 2016 urtean. 15.000 zale bildu ziren partidua ikusteko.

Neurketa hauek kontuan izanda, esanguratsua izan daitekeen grafiko hau osatu dugu. Batetik, San Mameseko sarrera ahula azaltzerako orduan ardura Tunisiari leporatzea gezurra dela frogatzeko, eta, bestetik, lehenbiziko aldiz zale-aurkari zifrak batzen dituelako:

Agerian uzten da futbol talde eskasagoen aurka San Mames eta Anoetara hurbildu diren zaleak gehiago izan direla urte luzez. Mazedonia (40.000), Ghana (42.000), Nigeria (38.000), Estonia (30.000), Honduras (18.000)… Tunisiaren aldean ekipo ahulagoak ziren FIFA rankingaren arabera.

2016ko lagunartekoaren porrotaren arrazoia beraz Tunisiari egoztea azalpen benetan antzua da. Balio beza grafiko honek Euskal Selekzioaz arduratzen diren erakundeei eta zaleei diagnostikoa egiterako orduan bide faltsuak ez hartzeko.

Azkenik, ikusi azken urteetako gabon partiduetan zenbat jende bildu den euskal futbol zelaietan.

Aitzakiarik ez, Tunisia ez da erruduna

Aitzakiarik ez, Tunisia ez da erruduna bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Deskonexioa eskubidea da Frantziar Estatuko langileentzat

$
0
0

Deskonexioa eskubidea da Frantziar Estatuko langileentzat

Teknologia berriek ez dute aurrerakuntza bakarrik ekarri. Etenik gabeko konexio erabatekoak ofizio batzuetan lanarekiko morrontza areagotzea ekarri du. Noiz zaude lanean? Noiz aisialdian? Noiz da familiarekin egoteko ordua? Eta noiz zure nagusiaren emailak erantzutekoa? Ziur zuk ere noiz edo noiz izan duzula antzeko arazorik. Bada, Frantziar Estatuan erregulatu berri dute deskonexiorako legea. Lanetik kanpo ez emailik, ez deirik.

Deskonexioa eskubidea da Frantziar Estatuko langileentzat

Myriam El Khomri frantziar enplegu ministroak estatuko langileen deskonexiorako eskubidea erregulatzen duen legea jarri du indarrean urtarrilaren 1ean bertan. Lege honen arabera 50 langile baino gehiago dituzten enpresetako zuzendaritzek langileen ordezkariekin adostu beharko dituzte beren deskonexiorako eskubidea bermatzeko tresna digitalen erabilerarako gomendio eta irizpideak. Bi aldeen arteko akordiorik ez balego, enpresak “gutun” bat idatzi beharko du lege berria betetzeko irizpideak zehaztuz eta tresna digitalen erabilerarako formakuntza, zein, sentsibilizazioa eskainiz.

Beste modu batera esateko, langileek eta ugazabek, adostu beharko dute noiz den beharrezkoa email bat edo mezu bat erantzutea eta noiz ez. Non dagoen lanaren eta deskantsuaren arteko marra gorria.

Hego Euskal Herrian ere behar ote genuke deskonexio eskubidea? Zuk zer uste duzu? Hona hemen gaiaren inguruan argitaratu diren zenbait albiste:

El Kohmri legearen inguruko albisteak

Rue89: Urtarrilaren 1etik aurrera offline bizitzeko eskubidea duzu.

Marianne: Deskonexiorako eskubidea

Yokorubu: “Deskonexio digitala eskubide bat da Frantzian”

Xataka: “Frantzian lanetik irten orduko: ez emailik, ez deirik”

Deskonexioa eskubidea da Frantziar Estatuko langileentzat

Deskonexioa eskubidea da Frantziar Estatuko langileentzat bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Bic eta Vic

$
0
0

Bic eta Vic

Bic eta VicJoan Coma Rourak berak eman zuen twitterrez atxiloketaren berri. CUPeko zinegotziak bi aldiz egin dio uko Auzitegi Nazionalean deklaratzeari, eta Ismael Moreno magistratuak ikerketa abiatu du, independentziari buruz egindako adierazpenetan egon daitekeen delitua aztertzeko. Espainiako Poliziari, Guardia Zibilari eta mossoei agindu die agerraldi publikoetan eta sare sozialetan egindako adierazpenak bil ditzaten.

Magistratuaren arabera, Coma Rourak “desobedientzia kolektibora dei egin zuen”, eta hori dela-eta onartu du Fiskaltzak egindako eskaera. Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu zuen Comak. Viceko zinegotziak, aske geratu ostean, «desobedientziaren logikari» jarraituko diola adierazi zuen. Balantze txiki bat egite aldera, bi astean CUPeko seigarren atxilotua da Coma Roura. Duela bi aste bost kide atxilotu zituzten, eta hurrengo egunean aske utzi, baina Espainiako koroari irainak egitea leporatuta.

Pentsatzen dut ezaguna egingo zaizuela segmentazioaren kontzeptua, baina badaezpada azalpen txiki bat dakart: “merkatu-segmentazioa marka batek aurrera daraman marketin-estrategia bat da, produktu generikoa gainditu eta merkatuan ezaugarri bereziak dituen produktuaren bertsio ezberdin bat diseinatu eta merkaturatzeari ekiten diona”.

Esaterako, merkatuan gehien segmentatuta dagoen ataletako bat jogurtena da, zeren eta marka bat atal batean liderra izatea lortu ez duenean atal berri bat sortzeari ekin dio; oso zerrenda luzea da jogurt motena.

Nik uste Bic enpresa harantzago doala, edo guztiz kontrakoa egiten duela, beraien artean zerikusi gutxi daukaten hiru produktu ekoizten dituztelako: boligrafoak, metxeroak eta bizar-xaflak. Lehengo biak oso ondo betetzen dute beraien funtzioa, eta hirugarrenaren bueltan zer esango dizuet ba… Bic boligrafo batekin erreklamazio gutun bat idatziko nioke enpresari, eta metxeroarekin bizar-xaflari su eman. Baina beno, hori kontsumitzaile elkarteren batekin eztabaidatzeko gaia da, ez zuekin.

Bic eta Vic

Iruditzen zait Vicen ere elkarren artean zerikusi gutxi zeukan geroz eta jende gehiago ari dela elkartzen espazio berdinetan, Joan Comak jasan duen erasoaren aurrean jendartea ematen ari den erantzuna lekuko. Batzuk historia idazten ari dira, beste batzuk sua piztuko dute, eta egongo da aho-bizarrik gabe hitz egingo duenik ere; baina guztiak izango dira Vic, eta guztiek egingo dute lan esku artean daukaten enpresa aurrera atera dadin: Kataluniako Errepublika.

Bic eta Vic

 

Bic eta Vic bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

HIKA: noka & toka

Viewing all 19874 articles
Browse latest View live


<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>