Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all 19905 articles
Browse latest View live

Iñigo Perezek eskuratu du abenduko Zuzeu GAZTEA saria

$
0
0
Iñigo Perezek eskuratu du abenduko Zuzeu GAZTEA saria

Iñigo Perezek eskuratu du abenduko Zuzeu GAZTEA saria

2016a abiatzearekin batera, idazteko grina duten gazteei zuzendutako sari bat sortu genuen orainkari horizontalean, Zuzeu GAZTEA saria. Hona orduko azalpena:

ZUZEU orainkariak Azkue Fundazioaren laguntzaz 150 euroko saria emango dio hilabete bakoitzean artikulu onena argitaratzen duen gazteari, alegia, 30 urtez azpiko egileari.

Lehiaketa honen xedea, euskaraz idatzi nahi duten gazteak kitzikatzea da, haien lanak kontsolidatutako hedabide batean argitaratzeaz gain, dirutxo bat irabazteko aukera emanez hilabetero-hilabetero. Gainera, ZUZEUko Erredakzioaren laguntza izango dute euren lanak behar bezala idatzi eta argitaratzeko, etengabeko aholkularitza baten bidez”.

Iñigo Perezek eskuratu du abenduko Zuzeu GAZTEA sariaOrdutik hona 71 sinadura (gehienak sekula Zuzeun idatzi gabeak) erakarri ditugu gurera, emakumeak gehiago gizonak baino, eta 134 sarrera argitaratu. Horietarik hogei abenduan jaso ditugu, eta guztien artean Iñigo Perez goraipatzea deliberatu dugu, “Iraultza linguistikoa” sarrera sarituta.

Berak eta bere inguruak euskarekin izan duen eta duen harremana azaldu digu Perezek, eta iruzkinei erreparatuz gero zeresan dezente eman duen proposamena egin; 24 erantzun jaso ditu-eta. Bejondaiola!

Zorionak Iñigo! Zeurea duzu abenduko Zuzeu Gaztea Saria! Jar zaitez gurekin harremanetan 150 euroak eskuratzeko.

.

2016an HILABETEZ-HILABETE SARITUAK

Katalin Antxiarentzat urtarrileko Zuzeuko Gaztea Saria

Alazne Sainzek erdietsi du otsaileko Zuzeuko Gaztea Saria

Jon Intxaurragak irabazi du martxoko Zuzeuko Gaztea Saria

Leire Regadasek irabazi du apirileko Zuzeuko Gaztea Saria

Mikel Jauregi Hercek irabazi du maiatzeko ZuZeu Gaztea Saria

Mikel Perezek irabazi du ekaineko ZuZeu Gaztea Saria

Maddi Etxeberriak lortu du uztaileko Zuzeu Gaztea Saria

Iñigo Echarrik eskuratu du abuztuko Zuzeu GAZTEA Saria

Itziar Larrañagak irabazi du iraileko Zuzeu GAZTEA Saria

Amaia Garciak erdietsi du urriko Zuzeu Gaztea Saria

Jon Ander Maiozek irabazi du azaroko Zuzeu Gaztea Saria

Iñigo Perezek eskuratu du abenduko Zuzeu GAZTEA saria

Iñigo Perezek eskuratu du abenduko Zuzeu GAZTEA saria Iñigo Perezek eskuratu du abenduko Zuzeu GAZTEA saria

Iñigo Perezek eskuratu du abenduko Zuzeu GAZTEA saria

Iñigo Perezek eskuratu du abenduko Zuzeu GAZTEA saria bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Getariako baleari zein izen jarri (inkesta)

$
0
0
Getariako baleari nola deitu

Getariako baleari nola deitu

Balea agertu zen atzo Getariako portuan, eta Lander Garrok eman du inork baino hobeto horrelakoetan gutariko bakoitzaren baitan pizten den zirrararen berri:

“Philip Hoareren ‘Leviathan (o la ballena)’ irakurtzen ari nintzen bart, E-k Facebooken ikusitako abixu baten berri eman zidanean, ba omen zebilela balea bat Getarian. Argazkia eta guzti zetorren posta, eta hura bizirik zegoela ageri zen. Banuen, liburua irakurri aurretik ere, baleekiko halako lilura, Hoarek berak liburuan azaltzen dituen arrazoiengatik (nik hitzez hitz idatziko nukeen liburua da Hoarerena): handitasunaren lilura, eta  xalotasunaren errukia. Jantzi eta ziztuan Getariaruntz abiatu nintzen. Iritsitakoan, nire jakinmin bertsuak bultzatutako dozenaka lagun ikusi nituen Getariako moilan, denak ere baleak arnas hartzeko beta noiz eta non hartuko zain. Handik gutxira atera zuen bizkarra baleak, gugandik ehun bat metrora: kuffffffffff!”

.

(Irakurri kontakizun guztia HEMEN).

Harrez gero jende andana gerturatu da Getariara, balea ikusteko jakinminez, eta bideoz zein argazkiz bete dute sarea. Martin_Kitto-k, bere aldetik eta Twitter bidez, “Ze izen jarri beharko genioke Getariako baleari?” egin du itauna. Proposamen gehiago ere izan diren arren (Lagun, Bixigu, Rodolfo Balentino…), gutxi batzuk hautatu eta zuengana luzatuko dugu galdera…

.

Ze izen jarri beharko genioke Getariako baleari?
* Bideoa Baleike eta argazkia Urola Kostako Hitza.
Getariako baleari nola deitu (inkesta)

Getariako baleari zein izen jarri (inkesta) bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Urte Berria

$
0
0
Urte Berria

Urte Berria

Urte Berria
Azawadiar errefuxiatuak Burkina Fason

Urte berriaren hasiera ez da izan berdina denontzat. Batzuk oparotasunean, ondo jan eta hobeto edanez eman ditugu lehenengo urratsak edo balantzak, beste batzuk, ordea, gerrikoa ondo estutu beharrean ikusi dute euren burua, halabeharrez.

Urte hasiera gogorra izan da ahulenentzat, bortizkeria atzean utzi nahi izan dutenentzat, errefuxiatu eremuetan pilaturik dirautenentzat. Batetik, giza-laguntzarako erakundeen aurrekontua murriztu egin delako, bestetik, krisi egoeran eta laguntza beharrean den pertsona kopurua hazi egin delako.

Ugandak esaterako, gaur, Hego Sudaneko 602.000 errefuxiaturi ematen dio ostatu, duela sei hilabetekoekin alderatuta, kopuru bikoitza da hori.

Burkina Fason dira 31.000 errefuxiatu azawadiar. Errazioak urritu dizkiete, eta espezietan eskaintzen zitzaien laguntza kendu, iheslarien ia laurdenak ez dauka elikadura beharrak asetzeko nahikoa.

Laguntza urritzen denean, elikadura-segurtasuna eta nutrizio-egoera zeharo hondatzen dira, emakumeentzat, haurrentzat, eta adinekoentzat bereziki.

Eta europarrok, Europan gotorturik bizi garen bitartean, harresiak sendotu, ateak itxi, eta hurkoaren arazoen aurrean itsu eta gor gauden bitartean, estutuz doa etsipenaren eta haserrearen hesia afrikarraren inguruan, Burundin, Kamerunen eta Afrika Erdialdeko Errepublikan, Mauritanian, Txaden, Etiopian, Gambian, Kenian, Malawin, Ruandan, Somalian, Ugandan…

Basamortukoak

Urte Berria

Urte Berria bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Prozesu independentista, burujabetza sozialetik

$
0
0

Prozesu independentista, burujabetza sozialetik

Testu hau Joxe Elorrietaren “Una mirada sindical contracorriente. Clase, territorio y nuevas alianzas” liburuarentzat Xabi Anzak idatzitako hitzaurrearen itzulpena da.

Plazera da lagun baten liburuaren edizioaren lekuko izatea. Hau gainera, sindikalismoaren apasionatua izateaz gain, zure idazkari nagusia izan bada, plazera harrotasun bihurtzen da, militanteek beti militante izaten jarraitzen duten erakunde baten parte sentitzearen harrotasuna. Eta, nire kasuan bezala, ELAren fundazioaren arduradun bazara, zeinak bilatzen duen sindikalismoaren aspirazio eta itxaropenek behar eta merezi duten oihartzuna lortzea, orduan harrotasuna gogobetetze bihurtzen da. Gogobetetzea sindikalismoak, ezkerrak, eta baita gure aspirazio nazionalak ere, bizi duten garai “likido”etan pentsamendu solido batek plaza hartzen duelako.

Liburu honen edukia esaldi bakarrean sintetizatu behar banu esango nuke mendebaldeko sindikalismoaren garapenaren irakurketa kritiko bat dela, ELA bezalako sindikatu batentzat, eta hedaduraz, euskal burujabetza nazionalaren aldeko balizko artikulazio sozial, sindikal eta politiko batentzat eboluzio horrek sortzen dituen aukera eta mehatxuak marrazten amaitzeko.

Azken urteotan, bere doktoretza tesia argitaratu ostean, Joxe eztabaida ekonomiko, politiko eta, nola ez, sindikalei buruzko bibliografia oparo eta garaikidearen irakurketan murgildu da. Irakurketa horietatik sindikatuko militante belaunaldi berriak ezinbestean ezagutu behar duen esentzia atera du, modu egokian enfoka dezan kapitalismoaren gaurko fasea eta bere helburu nagusienetakoa: sindikalismoaren desaktibazioa.

Lan honen lehen kapituluetan, Joxek neoliberalismoa “kolektiboen suntsiketa programa metodikoa” dela dioen Bourdieuren tesiaren fundamentazio eztabaidaezina josten du, mugimendu sindikalaren gertuko historiari aplikatua. Txunditu egin naute alde batetik Gerra Hotzak mendebaldeko sindikalismoaren garapenean, eta zehazki Europakoan, izan duen eragina, liburuak maisuki azaltzen duena, eta bestetik garai fordistak (orain arte sindikalismoaren “urrezko” arotzat jo dena) eragin dituen pitzadurak, bereziki genero eta ingurumen ikuspegitik.

Dena den, gure herriari begira, laugarren kapitulua izango da eztabaida gehien ekarriko duena. Norgehiagokan diren abertzaletasunaren bi familia politiko nagusiek lideratzen dituzten bi estrategia abertzaleen azterketa zorrotza egiten du: alde batetik programa neoliberalaren funtsa bere eginik egokitzapen itundua bilatzen duena, Euskal Herria estatuko azpisistema bat gehiago bihurtzeko, eta beste aldetik, akordio nazional interklasistaren hipotesia mantentzen tematzen dena (“Maltzaga”ren erreferentzia historikoa), zeinak epe labur-ertainean autodeterminazioa eskubidea blindatuko omen duen. Autoreak, logikoki, bi hipotesiak baztertzen ditu, eta burujabetza sozialean oinarritutako prozesu independentistaren alde egiten du, gizarte eredua erdigunean jarriko duen artikulazio sozial eta politiko baten bidez, estatuei burujabetza kentzeko, beharrezkoa den gehiengoaren atxikipena lortzeko.

Prozesu hau abian jartzeko Elorrietak ELAren sindikalismoa aldarrikatzen du, eta hedaduraz sindikalismo abertzale guztia, instrumentu bereizgarri eta baliagarri gisa. Hauteskundeetan duen oinarri eta zilegitasun zabalak, elkarrizketa soziala baztertzen duen kontrabotere ereduak, eta bere egiten dituen aldarrikapen nazional eta aliantza sozialak, irabazi nahi duen burujabetzarako proiektu batek inolaz ere baztertu ezin dituen berezitasuna osatzen dute.

ELAren XII. Kongresuaren ondoren, 2008an, sindikalismoaren ikerlari frantses batek ekitaldiari buruzko idatzia amaitzen zuen galdetuz ea gure sindikatua kontuan hartua izateko espresio txikiegia zen, edo, kontrara, bere eskalan, sindikalismoaren eraberritzearen esperientzia singular bat zen, zeinengan nazioarteko sindikalismoak arreta jarri behar zuen. Liburu honen irakurketa amaitzean pentsatu nuen orrialde hauek erantzun meditatu, oinarritu eta apasionatu bat direla gure lagun Cristian Dufourren galderari.

Liburu honek oihartzuna izango du. Ez dut dudarik. Ea eztabaida estrategiko esanguratsu bat abiatzeko balio duen, bizi dugun krisi sozial, ekologiko, politiko… honetan gure herriak behar duen modukoa.

Manu Robles-Arangiz Fundazioko arduradun gisa, Icaria argitaletxea eskertu nahi dut egin duen lanagatik. Bere parte hartze eta lan onak liburu hau gure kabuz sekula iritsiko ez ginatekeen espazioetara iristea ahalbidetuko du.

Eta Joxeri soilik gelditzen zait eskatzea -eta Gotzonek barka biezat- lanean, irakurtzen eta bere aurkikuntzen fruituak militante belaunaldi honen eskura jartzen jarraitzea. Belaunaldi honek aurrekoak bezala seguruenik, ez dio inoiz denbora nahikorik dedikatuko bere praxiaren azterketari, irakurketa pausatu horri, ezinbestekoa dena militantzia buruargi bat izateko.

Prozesu independentista, burujabetza sozialetik

Prozesu independentista, burujabetza sozialetik bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Hezkuntza-sistema

$
0
0

Hezkuntza-sistema

Gaur egungo hezkuntza-sistema zaharkiturik dagoela esatea gezurra esatea dela uste dut. Izan ere, eskola guztietan jarri dituzte arbela digitalak eta ordenagailuak eta arlo gehienetan erabiltzen dira lan egiteko. Are gehiago, gaur egun etxean ordenagailurik ez duten gazteek arazoak izango dituzte ikasteko zeren eta lan batzuetarako teknologia ezinbestekoa da.

Hezkuntza-sistemaArbela-digitalak adibidez oso lagungarriak dira aurkezpenak egiteko, eta hauek erabiltzeko sinpletasuna azpimarragarria da. Abantaila handia da hezkuntzan teknologiaren laguntza izatea zeren lan nekez asko zeharo laburtu eta batzuetan dibertigarri bihur ditzake. Adibidez Frantziako Iraultzari buruz ikasi nahi izanda, arbela-digitalarekin bideo bat ikusteko aukera dago, letraz jositako liburu bat irakurri beharrean. Nahi ala ez praktikoagoa eta erosoagoa da teknologia erabiltzea halakoak ikasteko.

Hala ere, teknologiaren erabilerak ere bere alde txarrak ditu. Ordenagailu batekin lan egiteko orduan oso erraza da Internet-en tentazioan erortzea eta zure lana egin beharrean edozerekin arreta galtzea. Gainera teknologia hauen prezioak izugarri garestiak dira eta horren ondorioz jende askok ez du aukerarik hauek erosteko. Dena den, erosteko aukera izanda, arazoak eduki ditzakegu ikasteko orduan. Adibidez, interneten konexiorik ez badugu ezin dezakegu lana burutu.

Nire ustez, irtenbiderik egokiena hezkuntza-sistema hobetzeko, teknologia berriak eta liburuak modu eraginkorrean konbinatzea da. Egun batean liburuak erabilita ikasiz eta hurrengoan erreportai bat ikusiz adibidez. Modu honetan ikastea askoz dibertigarria bihurtuko litzateke, egun bakoitzean klaseko lana desberdina bihurtzen delako, hots, monotoniatik irtetzen delako.

Hezkuntza-sistema

Hezkuntza-sistema bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Azpeitiarrak berriz ‘ostiyena jotzen’

$
0
0
Azpeitiarrak berriz 'ostiyena jotzen'

Azpeitiarrak berriz ‘ostiyena jotzen’

Oroitzen al duzu Imanol Azkoitiak Urola Kostako Hitzari eskaini elkarrizketak sortu zuen polemika? Euskara batuaren oso zalea ez zela zioen, besteak beste. Segituan hedatu zen sua sare sozialetan eta kultur munduko jende askok bota zuen Azkoitiaren esanen aurkako aburua. Gaurko Urola Kostako Hitzan berriz ere ekarri dute gaia azalera. Oraingoan “Azpeitiarrez Natul” izeneko ekimen baten karietara. Ekimen honen helburua azpeitiarrez aritzeko irizpideak eman eta Azpeitiko inguruetan erabiltzen diren esapideak biltzea da. “Hitz eta esapide berriak sortzen diren gisan, zaharrak gal daitezke, eta horrelako lanak egiteko inoiz ez da berandu”, dio Eneritz Albizu Natul taldeko kideak. Jakina da inguruotan filologo eta sasifilologo andana aritzen dela itzulika, eta horregatik ZuZeuko plazara ekarri nahi izan dut ekimena. Zer deritzozu?


“Azpeitiarrez Natul” egitasmoko arduradunek azpeitiarreznatul.weebly.com webgunea argitaratu dute jendearen esapideak bildu eta azpeitiarrez “natul” aritzeko gida izateko bokazioa duen hiztegi bat gorpuzteko. Atariak hiru atal nagusi ditu; ‘hiztegiye’, jasotako esapideen biltegia, ‘egitasmue’, zeinetan ekimenaren arrazoien eta helburuen berri ematen baiten eta ‘parte hartzeko’, esapideak eta iruzkinak jasotzeko atala.

Bideoa:

Jasotako “azpeitiar esapide” batzuk

  1. Pulamentue
  2. Desditxie
  3. Motxailie
  4. Juntaizue
  5. Jarduyon/k!
  6. Txepel
  7. Ekatzu
  8. Lata putie
  9. Xemeiko?
  10. Itxuridanez
  11. Raka-raka (asko)
  12. Batemat (norbait)
  13. Lata putie
  14. Lerdue

 

Eman zure iritzia. Halako ekimen batek mesede edo kalte egiten ote dio euskarari? Benetako balio linguistikoa ote dute biltzen diren esapideok? Eta euskaldun berri diren edo izan nahi duten azpeitiarrek, batuan ari badira, ez ote dute bada “natul” hitz egiten?

Azpeitiarrak berriz ‘ostiyena jotzen’

Azpeitiarrak berriz ‘ostiyena jotzen’ bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Txio Onena (urteko 52. astea)

$
0
0
Txio Onena (urteko 52. astea)

Txio Onena (urteko 52. astea)

Txio Onena (urteko 52. astea)Urteko azken asteko txioak apur bat atzeratu eta 2017ko lehenak ere sartu ditugu zorrora; aurreko astean bezala, zortzikotea osatu dugu asteon ere.

Txiolarien artean, jada aspaldiko lagun ditugun batzuk. Gaien artean, Urte Berria eta Getariako balea, Euskal futbol selekzioa eta Urkullugailua, txurreriak eta patriarkatua…

Joan den asteko sortatik, berriz, Zarauzko jaiotzan jazotako pasadizoa jasotzen duen txioa begitandu zaizue azpimagarriena, @barnetx erabiltzaileak txiokatutakoa. Ea aste honetakoez zer diozuen…

.

Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?

.

.

Pasa den asteko txiorik onena:

Txio Onena (urteko 52. astea)

Txio Onena (urteko 52. astea) bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Diario Vasco, potroekin pilotan

$
0
0
Diario Vasco, potroekin pilotan

Diario Vasco, potroekin pilotan

Diario Vasco, potroekin pilotanKaleko hizkeran `pilotak´ esaten zaie maiz barrabilei; eta pilotak muinean daraman esfera gogorrari potroa esaten zitzaion gurean.

Ez dut uste guzti horri erreparatu dionik Diario Vasco egunkariko kazetariak, Tolosan jokatuko den partidan “gizonen pilotak” erabiliko direla esan eta titularrean horrela eman duenean. Zalantzak uxatzeko, gainera, azalpena eman du geroxeago: “pelotas de hombres, de mucho poder”.

Horrela bai, horrela askoz hobeto ulertzen da gipuzkoako egunkari salduenaren ustea: uztarri berean doaz gizona eta boterea. Azken finean pilota, pattarra bezala, gizonen kontua omen; nahiz eta Soberanoren iragarkia 70. hamarkadakoa den, eta Diario Vascoko berria gaur-gaurkoa.

.

Ez hain aspaldi…

Diario Vasco, potroekin pilotan

Diario Vasco, potroekin pilotan bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Imuhar

$
0
0
Imuhar

Imuhar

Imuhar (gizaki askea)

.

ImuharEderra da aske direnak lo egotea

sufrimenduzko mundu honetan

Esna zaitez nire herria!

Zutitu zaitezte anai-arrebak!

Egin diezaiogun aurre

gaur egungo arazoei

Bidea luzea da

Ederra da aske direnak lo egotea

Gizakiaren sufrimenduak baina

garaiak aldatu egin direla erakusten du

.

Bombino (moldatua)

.


Matinfa, tenessey

Imuhagh tigraw tikma

Ayitma

Yofa anikir

Nikiss sandade

Wadagh nihane

Matinfa, tenessey

Imuhagh tigraw tikma

Imuhagh tigraw tikma id talghiwene ayishrayane

Imuhar

Imuhar bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Bortxaketak

$
0
0
Bortxaketak

Bortxaketak

Ezin dut burutik kendu historian zehar eta gaur egun ere gertatzen den arazo larri hau. Lehen gutxitan gertatzen zen Espainian, baina azken urteotan agresioen kopurua gora egiten ari da. Burutik sano al daude bortxatzaileak? Ondo egiten ari direla pentsatzen dute? Zergatik egiten ote dute?

Aurreko belaunaldietan gizonen nagusitasuna oso nabaria zen. Emakumezkoak gizonezkoak zerbitzatzeko jaioak zirela eta ezin zirela autonomoak izan onartuta zegoen.  Gaur egun ere pentsamendu horrek bizirik jarraitzen du leku eta herrialde askotan. Izan ere, oraindik emakumeak zenbait herrialdetan guztiz kontrolaturik eta preso bizi dira: ezin dute ikasi, ezin dira etxetik irten senargaiaren baimenik gabe, ez dute soldata bera jasotzen lan bera egiteagatik… Harrigarria iruditu arren, nahi baino indartsuagoa da pentsaera hori. Ez dugu ahaztu behar liburu sakratu askotan ere emakumea gaitz edo bigarren mailako gizaki modura agertzen dela, gizonaren kontrolpean bizi behar dena.

Menpekotasun horrek ez du hainbesteko eraginik Estatuan, hala ere, ez da guztiz ezabatu. Bortxaketen jatorrietako bat horixe izan daiteke, nire ustez. Gizonezkoak emakumezkoen gainetik daudela pentsatzen dute batzuek eta eurekin nahi dutena egiteko eskubidea dutela .

Bigarren arrazoia enpatia falta edo emakumeenganako gorrotoa da. Enpatiak beste pertsona baten lekuan jartzen laguntzen du. Beraz, enpatiarik ez duen pertsona bati ez zaio axola zer gerta dakiokeen beste pertsonari. Arazo hori txikitatik zuzentzen eta ongi bideratzen saiatzen dira eskolan eta etxean. Baina kontua da jende askok ez duela behar bezalako heziketa izaten, eta bestearen larruan jartzea ahazten zaie. Horrez gain, badago gizon asko emakumeak gustuko ez dituenak, edo mendekua bilatzen dutenak, besterik ez. Gorrotoak ez dakar ezer onik. Pertsona horiek emakumeak sufritzen ikusteagatik edozer egiten dute. Edonork esan dezake gizon horiek burutik gaixo daudela, ez dago eta beste azalpen logikorik. Hala ere, zoro horiek ez daude zoratuta. Gorrotoa da haien arazoa. Haien buruak ondo funtzionatzen du, baina zer edo zerk huts egiten diela argi dago.

BortxaketakAzkenik, gizonezko askok eraso sexualen errua biktimei leporatzen diete. Haien esanetan, emakumeen jarrera da gizonezkoak berotzen dituena: ibilkera, janzkera, begirada… Argumentu matxista honetan oinarrituta saiatzen dira euren burua zuritzen, egindakoa justifikatzen. Eta ez hori bakarrik, erasoa salatu ondoren, epaileak berak ere inoiz zalantzan jarri izan du erasoa benetan erasoa izan den ala probokazioa.

Hori guztia esanda, azpimarratu nahi dut elkarrenganako errespetu falta dela horrelako jokabideen eragilea, hau da, gure ondokoa aintzat ez hartzea,  eta harrigarria egiten zait hain egoera desberdinetan bizi izanda  eta aspaldion heziketari hainbesteko garrantzia emanda ere gaurko gazteen artean lehengo gizonezkoen akats berdinak aurkitzea.

Bortxaketak

Bortxaketak bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

2016ko eztabaidatuena ZUZEUn

$
0
0
2016ko eztabaidatuena ZUZEUn

2016ko eztabaidatuena ZUZEUn

Urtea hastearekin batera, iaz 2016an, ZUZEU orainkarian izan genituen hogei sarrera ikusienen zerrenda eman genizun ezagutzera, eta gaur beste horrenbeste egingo dugu eztabaidatuenekin; horixe baita gure xede eta izateko arrazoi nagusia. Eta beti posible izan ez bada ere, batzuetan lortu dugu iritziak haizatu eta eztabaida xaxatzea, alafede!

2016ko eztabaidatuena ZUZEUn

Azpian duzun zerrendan 25 sarrera aurkituko dituzu, iazko ezabaidatuenak, guztiak ere 30 iruzkinetik gora jasotakoak, bateren bat ehunetik gora erantzun ere izan dituena.

Sinadurak nabarmentzen hasita, Beñat Hach Embarek, Unai Oñederra eta Hasier Etxeberria izan dira zuzeulari zirikatzaileenak, eta Arnaldo Otegi izen propiorik azpimarragarriena, Andoni Ortuzar, Pili Zabala, Fidel Castro eta besteren batekin batera. Aipatzekoa da Ainhoa Agirrezabala ere, Zuzeu GAZTEA sarian parte hartu dutenen artean zerrendan ageri den bakarra (ikusienen artean baziren bi), eta emakume bakarrenetakoa.

Gaiei erreparatuta, beti-betikoak nagusi, politika eta euskara, baita etorkinen afera edo bitxikeriaren bat ere, Kaikuren iragarkiari buruzkoa, kasurako. Eta guztien gaindi nabarmendu dena, errauskailuarena; ez da alferrik jendartearen egungo kezkarik nagusienetakoa. Azken bi sarrera hauek dira, gainera, bi zerrendetan agertzen diren bakarrenetakoak (sei sarrera daude bai ikusienen bai eztabaidatuenen zerrendan).

Ezin esango dugu 25eko zerrenda honek Euskal Herriaren isla aratza ematen duenik, baina zalantzarik gabe euskaldunok buruan zer darabilgun ezagutzeko baliagarria izan daitekeelakoan gaude.

Eztabaidak 2016 rankina

  1. Gipuzkoan kea ari du (Beñat Hach Embarek)  +180 iruzkin
  2. Nire auzoan: ¿eres de fuera? (Unai Oñederra)  +90 iruzkin
  3. Euskaldun fededun (Zuhaitz Ordoki)  +70 iruzkin
  4. Lehendakarigai egokia da Pili Zabala (Loiola Aretxabaleta)   +50 iruzkin
  5. Koloniako gertakizunen inguruan (Kaxkagorri)  +50 iruzkin
  6. Ortuzar, ELA eta EHBildu (Unai Oñederra)  +50 iruzkin
  7. Oskoletik ateratzeko garaia dator (Karmelo Aiesta)  +50 iruzkin
  8. Las leyes que el vencedor impone al vencido (Itzain) +50 iruzkin
  9. Fidel Castroren heriotza azaletan (Zuzeu)  +50 iruzkin
  10. Eremu pribatuan euskalkian nahi adina, publikoan ez – Ibon Sarasola (Zuzeu)  +50 iruzkin
  11. Zurrumurruei, ZAS! (Bixenta Goikoetxea)  +50 iruzkin
  12. Ongi etorri errefuxiatuak! (Ainhoa Agirrezabala)  +50 iruzkin
  13. Arnaldo Otegi Euskal Telebistan: diglosia? (Loiola aretxabaleta)  +40 iruzkin
  14. Arnaldo Otegiren elkarrizketaz (Hasier Etxeberria)  +40 iruzkin
  15. Euskara akabatzeko euskal metodo batzuk (Itzain)  +40 iruzkin
  16. Foru Aldundiaren ezetza eta legitimitateari buruz (GuraSOS)  +30 iruzkin
  17. Burkinia, kultur aniztasuna emakumea zapaltzeko aitzakia (Jon Intxaurraga)  +30 iruzkin
  18. Zinezko hizkuntz normalkuntzarako Euskal Herri independentean (Kligeroa)  +30 iruzkin
  19. Euskara biziberritzeko paradigma berri bat aurkeztu dute (Euskaragintza)  +30 iruzkin
  20. Nor da euskalkien estandarizazioaren beldur? (Kligeroa)  +30 iruzkin
  21. Jon Maiaren alde (Hasier Etxeberria)  +30 iruzkin
  22. Kaiku egia esaten ari al da? (Beñat   +30 iruzkin
  23. Naziak, sionistak eta txanpon bat (Beñat Hach Embarek)  +30 iruzkin
  24. Zertan ari, GARA? Fitsik konprenitzen ez… (JJ Agirre)  +30 iruzkin
  25. Podemos Euskadi eta harri azpietako animaliak (Markos Jutsuriaga)  +30 iruzkin

2016ko ikusiena ZUZEUn

2015eko eztabaidatuena ZUZEUn

2016ko eztabaidatuena ZUZEUn

2016ko eztabaidatuena ZUZEUn bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Saamiak gara behelaino artean

$
0
0

Saamiak gara behelaino artean

Eskandinabiako estatuak albistegietan agertzen ez diren herrialde horiek dira, eta azaltzen direnean zerbait ona kontatzeko izan ohi da; ez da hori idatzi honen kasua, kausa. Datu gehienak Cedric Gouverneur kazetariak bildutakoak dira, Le Monde Diplomatique egunkariarentzat.

Saamiak gara behelaino arteanSaamiei “lapoiak” edo “laponiarrak” esaten zitzaien, edo zaie, gutxiesteko, izen peioratiboa izaki. Gehienok saamien lurraldea “Laponia” izenez ezagutzen dugun arren, bertakoek “Sapmi” deitzen diote. Saamiak 50.000-65.000 lagun inguru dira Norbegian, 20.000-40.000 Suedian, 8.000 inguru Finlandian eta 2.000 Errusian. Herri bat estatu ezberdinetan zatituta egonez gero beti izango da herri horren kaltetan, eta saamiei, besteak beste, beraien bizimodu nomadan ere eragin zien: Norvegiak 1905ean lortu zuen independentzia (Suediarengandik), eta Finlandia duela ehun urte bereizi zen Errusiarengandik, Sobietar Batasuna bihurtu zenean.

Sapmi meatzaritza lurralde bilakatu zuten aspaldi. Europak munduko burdinaren %20a kontsumitzen du, baina %4a soilik ekoitzi; kantitate txiki horren %90a Norrbotten (Suedia) izeneko konderritik ateratzen da. Saamiek protesta gogorrak egin zituzten mina gehiagoren irekiera oztopatzeko, tartean akanpalekuak, poliziak kanporatu zituen artio.

Badu sona suediarren ongizate estatuak, edo bazuen, bederen, eta behin entzun nuen tesi honek indarra hartzen du horrelako argudioekin. Zer da (zen) ongizate estatua? Europa kapitalistak II. Mundu Gerraren ondoren sortutako koiuntura sozioekonomikoa, Sobietar Batasuna indarren zegoen bitartean europar langileriaren zati handiena eroso bizi zedin, buruhauste gehiegirik gabe, behintzat, iraultza aukerak minimizatzeko. SESB 1991an disolbatu zen, Maastricheko Ituna sinatu, eta benga, liberalizatu, pribatizatu eta ongizate estatua ezabatzera, bere izateko arrazoia desegin baitzen. Hasieran pixkana, eta ondoren abiadura biziaz; izan ere, etxe batera lapurreta egitera sartzen zaren lehen aldian kontu handiz ibiliko zara, baina bertakoak egun osoan narkotizatuta daudela ohartuz gero, geroz eta gehiago sartuko zara geroz eta tentu gutxiagorekin. 1992an Suediako Gobernuak “mineralen legea” onartu zuen, atzerriko konpainiei minak ustiatzeko gonbitea eginez. Suediak 16 mina dauzka aktibo gaur egun; 2030ean 50 izatea aurreikusten du gobernuak. Mina haietatik min hauek.

Saamiak gara behelaino arteanMinaren aferak bereziki eragiten dien herrietako alkate askok ez dute ezer jakin nahi minak gelditzeari buruz, kontrakoa; eta bertako jabe handien presidentea (saamia) primeran eramaten da lurraldea ustiatu nahi duen enpresa ingelesarekin (Beowulf).

Saamiek badituzte beraien legebiltzarrak, bakoitza estatu batean, noski; Sametinget deitzen diote Suedian, baina antzekoak daude administrazio ezberdinetan. Parlamentu honetako bozeramailea, Marie Enoksson, hau esandakoa da: “Ez tronpatu. Sametingetak ez dauka botere errealik; iritzia eman dezakegu, baina Estatuak ez dauka zertan bete guk esandakoa”. Hala ere, bere existentzia babesten dute, “hainbat konpetentzietan aurrerapausuak emateko aukera eskaini digulako, hizkuntzaren gaian bereziki”.

Zeren eta hizkuntza, saamia, gutxietsia, zapaldua eta baztertua izan da. Suediako eskoletan saamieraz hitz egiten zuten haurrak zigortzen zituzten, eta gurasoak askotan ezin zuten irakasle eta zuzendariekin hitz egin, ez zekitelako suedieraz. Saami askok, testuingurua zein zen ikusita, beraien seme-alabei hizkuntza ez irakasteko erabakia hartu zuten. Gaur egun saamien %40-45ak hitz egiten du saamiera.

Nazio Batuen arabera, lau irizpide hartu behar dira kontutan herri bat “autoktono” gisa sailkatzeko:

1.- Kolonizazioaren aurretik bertan bizi zirenen ondorengoak izan behar dira.

2.- Bere praktika ekonomiko eta kulturalek lotura sendoa mantendu behar dute lurrarekin.

3.- Gutxiengoa izaki, marjinazio ekonomiko eta politikoa jasan behar dute.

4.- Herriak bere burua “autoktonotzat” jo behar du.

Dirudienez, NBE-rentzat saamiak dira Europan gelditzen den “herri autoktono” bakarra. Agerikoa da 3 milioi euskal herritarrak ez direla lau puntu horien barruan sartzen; agerikoa den moduan euskal herritar askok betetzen dituztela lau puntu horiek edota lau puntu horietako batzuk (lehen puntuari balioa kultura, hizkuntza eta kosmobisioaren ikuspegitik emango nioke, ez odoletik, bistan dena).

Egin froga, eta “saami” diodan tokian “euskalduna” jarri, eta hizkuntzaren lekuan “euskara”; “Sametinget” beharrean “legebiltzarra”, “elkargoa”, “parlamentu forala”; “laponiar” kendu eta ipini “borono”; “Laponia” ezabatu eta “vascongadas” idatzi; beren lurra eta herria saltzen duten enpresariak. Berriogoiti eta Berriobeiti, bietan gosea beti. Suedia, Norvegia, Finlandia eta Errusia beharrean, Espainia edo Frantzia; “Sapmi”-ren ordez Euskal Herria.

Nazio Batuen Erakundeak nahi duena esango du. Saamiak gara behelaino artean.

Saamiak gara behelaino artean

Saamiak gara behelaino artean

Saamiak gara behelaino artean bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Gazteon Filosofia

$
0
0
Gazteon Filosofia

Gazteon Filosofia

Gaztea. Duela urte batzuk, gazte hitzak urte gutxiko pertsona esan nahi zuen, 13 eta 20 urte bitartekoa, axolagabea, bururik gabekoa, alaia, bizitzeko griña zuen pertsona zen. Urteak aurrera egin ahala konturatzen joan naiz gaztearen definizoa aldatuz doala urteekin batera, gaur egungo gaztearen esanahia eta duela urte batzuetakoa ez dela berdina. Gazteok gero eta erantzunkizun handiagoa dugu gizartean, izan ere guk atera beharko dugu aurrera pilota, hori dela eta, agian gurasoek behin eta berriro esaten digute ikasi, ikasi eta ikasi gehiago. Behin eta berriro esaten da bizitza bi egun direla, ondo pasa. Hemen da non gazteok beraien filosofiaren arabera, bide bat hartzen duten. Nik askotan galdetzen diot nire buruari erratu ez nahizen hartu egin dudan bideaz. Gaur egun bizitza esperantza 80 urtekoa da Euskal Herrian, Espainako altuena dena. Ni gazte bezala bi filsofia bereiztu ditut hasieratik bizitzan eta horiek dira gehien bat nabaritzen direnak gaur egungo gazteetan.

Aurrekoarekin ez dut esan nahi azken boladako gazteok ez ditugula gure festak edota ez dugula bizitzeko gogorik, baina bai kontzientziatu egin gaituztela txikitatik, ikastolan egiten eta jasotzen dugunarekin, unibertsitaetra gozazela, eta bertatik lan mundura, ohiana dirudiena hesitik.

Lehengo jarrera, gaztea naiz eta orain da nire momentua, errendimendua aterako diot = Festak, neskak, alkohola etb. Ezer gehiago. Zure bizitzako lehengo urteak parrandaz parranda eman dituzu ezer inporta barik. Ikastola gainditu eta gero nork daki sorte pixka bategaz ez duzun lan postu on bat lortuko. Bigarren jarrera, gaztea naiz eta badakit urte hauek ni toki baten edo bestean jarriko nautela horrexegatik gogor ikasi eta behin lan postu on bat lortu egin dudala ekingo diot dibertsioari. Ba ni ez bata ez bestea, aitortuko dut nik ere badiodala etorkizunari beldurra eta horregatik jasotzen dudala prestakuntza ikastolan, gauzak errazteko, ikasteko. Hori bai asteburuetan kalera, egun bat bada, bakarra eta bi badira, hobe.

Nire aburuz, egungo gazteen akatzetako bat da, guztia zuri edo beltz ikusten dutela , eta zer gertatzen da grisarekin?

Gazteon FilosofiaGure aitona-amonei gazte zireneko garaiz zehozer kontatzea eskatuz gero, botatako prediku, hitzaldi, ipuin, kontu horretan beraien aldeko, lan asko, bizitza gogorra, gutxi jateko, asko lagundu bezalako hitzak sartuko dituzte. Bestalde, sermoia bukatu aurretik beti egiten dute komentarioren bat esanez, gaur egungo gazteak: nahi dituzuen gauzak dituzue, ez duzue batere lanik egiten… eta hori entzutea da ni amorratzen nauena. Esango nuke egungo gazteok gure zailtasunak ere baditugula, nahiz eta haiek hori ez pentsatu.

Bakoitzak badaki non duen sartua burua, ona da erabakia?agian bai edo agian ez, nork daki.

Gazteon Filosofia

Gazteon Filosofia bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Gaur egungo hezkuntza-sistema eraginkorra da?

$
0
0
Ezkerra eta hezkuntza

Gaur egungo hezkuntza-sistema eraginkorra da?

Gaur egungo hezkuntza-sistema eraginkorra da?

Gaur egungo irakasbidea ez da egokiena. Lehen mailako irakaskuntzan, DBH-n, batxilergoan eta unibertsitatean egiten diren azterketen helburua hezkuntza hobetzea da. Ikasleok ikasten dugu azterketak gainditzeko eta nota hoberena ateratzeko; baina bi edo hiru asteetan ez dugu ezer gogoratzen . Hau hezkuntzaren arazoa da, ez gurea. Azterketak beste modu batean antolatu behar dira ikasleok, azterketa egin eta gero eman duguna ikasteko eta gogoratzeko. Unibertsitatera sartzeko frogak jendea sailkatzeko baino ez dira baliagarriak. Nota baxuago ateratzen baduzu ez daukazu aukerarik nahi duzun karrera ikasteko. Bakarrik dirua daukatenek unibertsitate pribatuetara joan ahal dira eta besteak ikasketak baztertu eta lanean hasi behar dira, ez badute nota altua lortzen.

Lanak jarri beharko ziren azterketen ordez; gehiago ikasteko eta kontzeptuak barneratzeko. Horrela irakasgai guztiak gustura ikasiko eta nota onak aterako genituzke. Hala ere, ia ikastetxe guztietan arbela-digitalak daude, aurkezpenak egiteko, klaseak atsegingarriagoak egiteko eta ikasleak arreta handiagoa ipintzeko. Baina hau ez da konponbide egokiena. Ikasleak klasean esku hartzeko klasearen dinamika aldatu behar da. Adibidez, liburuetan dauden kontzeptuekin joko bat egin, non ikasleek haien hitzekin azalpena eman behar dute baina era dibertigarrian. Edota iragarkizunekin, ikasleak txikiak badira.

Badago jendea arazo ekonomikoekin ezin dutenak ordenagailuak erosi edo Interneta kontratatu. Gazte hauek arazo larriak izango dituzte lan bat entregatzerakoan eta irakasleek bidalitako dokumentuetatik ikasterakoan. Hori dela eta, ikasle guztion egoera berdina izan beharko zen ikasterakoan tresna berberak erabiltzeko. Baina gehiegikeriak beti kaltegarriak dira, ordenagailua asko erabiltzen baduzu, begietako infekzio edo lesio bat pairatu dezakezu.Orduan, ordenagailuak eta mugikorrak erabili ahal dira baina itxurazko kopuruan. Finlandian ezarritako hezkuntza-sistema bikaina da. Hezkuntza dohain da 7 urtetik 16 urtetara. Doakotasun hau beharrezkoak diren liburuak, tresneria eta janaria barne hartzen ditu eta horrela gazte guztiek ikasteko aukera daukate.

Nire ustez, ezinbestekoa da hezkuntza-sistema aldatzea gaztaroari on egiteko. Ez da beharrezkoa egun osoa ordenagailuekin lan egitea begientzat kaltegarria da eta. Liburuak erabiltzea onuragarria da, adituek esaten duten bezala ordenagailu batean irakurtzea ez da liburu batean irakurtzea bezala. Beraz, hezkuntza-sistema aldatzea gure eskuetan dago.


Ordenagailua eta bizkarra

Gaur egungo hezkuntza-sistema eraginkorra da?

Gaur egungo hezkuntza-sistema eraginkorra da? bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Euskararen erabilera

$
0
0
euskara euskaldunon ezaugarririk garrantzitsuena da eta ondorioz gure eguneroko bizitzan ahalik eta gehien erabiltzen ahalegindu beharko ginateke.

Euskararen erabilera

Euskararen erabileraNire ustez euskara euskaldunon ezaugarririk garrantzitsuena da eta ondorioz gure eguneroko bizitzan ahalik eta gehien erabiltzen ahalegindu beharko ginateke. Onartu behar dut nik askotan gaztelaniaz hitz egiten dudala nahiz eta taldean gauden guztiok euskara jakin. Hau da daukagun arazorik larriena, gure hizkuntza erabili ahal dugun egoera askotan ez dugula erabiltzen. Eta honek apurka apurka euskara galtzera eraman ahal gaitu. Euskal Herrian euskara eta gaztelania dira hizkuntza ofizialak baina zoritxarrez eguneroko bizitzan euskara galdu egingo da guk erabiltzen ez badugu.

Esan dezakete euskara mundu mailan ez dela oso garrantzitsua eta oso jende gutxik ezagutzen duela eta horregatik txarto irudituko zaie eguneroko bizitzan gure hizkuntza erabiltzea. Alde batetik egoera hau ulertu dezaket gure herrian euskara debekatuta egon zelako eta garai horretako jende askotan ezin izan zuelako ikasi eta haiek euskara dakiteneok bezala Euskal Herrian lan egiteko eskubidea dutelako adibidez.

Egia da jende askok ez zuela euskara ikasteko aukerarik izan eta normala da haiek gaur egun ez erabiltzea baina horregatik lehen esan dudan moduan euskara bultzatzeko beharra gazteok daukagu eta gure hizkuntza denez gauza guztien gainetik defendatu behar dugu nahiz eta zailtasunak izan.

Pasadan otsailaren 3an adibidez egunkarietan agertu zen Eusko Jaularizak euskararen normalkuntzaren kontra. Osakidetzan lan egiten duten duten hainbat mendiku euskaldunek salatu dutenez euskaraz egindako arreta, zerbitsuak baloratzeko egiten diren inkesen kanpo gelditu da. Nire ustez argi dago hau gure hizkuntzaren aurka egiten ari diren ejkintza dela.

Honez gain euskararen inguruan azkenaldian beste hainbat albiste irakurtzeko aukera izan dugu, hauen artean euskarari buruzko inkesta bat. Eusko Jaurlaritzak plazaratu berri duen inkesta baten arabera, biztanleen %85ek adierazi dute euskaraz jakiteak aukera gehiago ematen duela gizartean. Inkesta abenduan egiten hazi ziren telefonoz. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 15 urtetik gorako 1806 pertsonei egin zieten galdera. Galdekatuen %54k adierazi dute euskal herritarren hizkuntza euskara dela eta %34k euskara euskal herritarren hizkuntzetako bat dela, ez hizkuntza bakarra. Jakite mailari buruzko datuak agerian utzi ditu ikerketak.

Inkestaren arabera herrietan %37k ongi mintzatzen dira euskaraz, %24 zertxobait eta % 39 ez daikite ezer. Adinaren arabera kokatzen da euskara. 15-17 urteren artean %67k diote euskara ongi mintzatzen dutela, 18-19 urteren artean %58koa da eta adin horretatik gora jende oso gutzik daki euskara. Jendearen %68ak uste du gaur egun umeek euskara dakitela beraien ikastoletan ikasten delako.

Jenderaen %84k ondo ikusten dute euskaraz egiten dituztenei ikasketak amaitzerakoan agiri ofiziala ematea eta %77k uste du unibertsita ikasketak euskaraz egin ahal izateko EGA titulua eduki behar dela.

Aipatzekoa da ere bai interneten mugitzen ari den euskararen aldeko kanpaina. ETBn esukaldunei gazteleraz ez eginarazteko kanpaina hasi baita. Herritar talde batek kanpaina bat hasi zuten pasadan azteazkenean. Botoa emateko webgunean prestatu dute, eta dagoeneko 1.100 sinaduratik gora bildu dute.Euskal Telebistako agintari eta langileei eskatu nahi diegu eskatzeko euskaldunei erdaraz egin ez dezaten. Ezer eskatzekotan, euskaraz egin dezaten eska diezaietela.

HIZKUNTZA BAT EZ DA GALTZEN, EZ DAKITENEK IKASTEN EZ DUTELAKO, DAKITENEK HITZ EGITEN EZ DUTELAKO BAIZIK!!!!!

Euskararen erabilera Euskararen erabilera Euskararen erabilera

Euskararen erabilera bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Zein da benetako arazoa gaur egun, etb1 ala etb2?

$
0
0

Zein da benetako arazoa gaur egun, etb1 ala etb2?

Lehenik eta behin, argitu nahiko nuke artikulu honen helburua ez dela etb2ren desagerpenaren alde jardutea. Ez dut ukatuko mundu ideal batean etb2 ez egotea desiratuko nukeenik, Katalunian gaztelerazko “KTB2″rik ez dagoen bezalaxe. Hori posible dela uste dut idealki, baina zoritxarrez egun ez da posible euskarak bizi duen egoera kontuan harturik.

Zein da benetako arazoa gaur egun, etb1 ala etb2?Dena den, beste zerbaitek ekarri nau artikulu hau idaztera. Azken egunotan jende ezagun asko agertu da, Ibon Sarasola edota Ramon Saizarbitoria besteak beste, ETB1 katea kritikatzen. Ulertu ditzaket euren kritikak, ETB1eko ikusle izanki ederki aski ezagutzen dut bertan igortzen diren telesailen kalitatea, euskararen trataera hainbat saiotan eta beste hainbat afera. Hori eta askoz gehiago kontuan harturik, ETB1 telebistari dagokionez dugun altxorrik preziatuena dela iruditzen zait. ETB1 etengabe kritikatuz gure buruari harrika baino ez gabiltzala iruditzen zait. Oso erraza da kritikatzea, baina inork gutxik proposatu du oraingoz konponbiderik neronek ikusi ahal izan dudana kontuan harturik gutxienez.

Baina, izan gaitezen zintzoak. Euskal gizartearen zein ehunekok ikusten du ETB1 eta zein ehunekok ETB2? Denok dakigu zeinen baxuak diren ETB1 katearen audientzia tasak, beti lurrari itsatsita. Euskal gizartearen ehuneko nagusi batek (T5 alde batera utzita) ETB2 ikusten duela ikusirik ez al da ETB2n egiten den edozer askozaz garrantzitsuago bilakatzen? Bide batez, hortxe betiko dilemak, bat erakustearren: zergatik ez egin “El Conquis” ETB1 katean? Horrelako dilemak alde batera utzita ETB2n dagoen arazo LARRI baten berri ematera natorkizue gaurkoan, euskaldunoi erdaraz egitea eskatzen digute euskal telebistan.

Orain dela urtetxo batzuk EITBk saldu zigun euskal hiztunak euren hizkuntzan mintzatzen elkarrizketatuko zituela, hots, euskaldunak euskaraz eta erdaldunak erdaraz. Zoritxarrez, egoera ordutik hona ez da batere aldatu. Erdaldunak ETB1 katean erdaraz ageri ohi dira azpititulurik gabe gehienetan. Kontran, ETB2 katean euskaldunak gazteleraz mintzatzen ageri ohi dira eta euskaraz egiterakoan gehienetan azpitilutuak ipintzen dira. ETB2n euskaraz diharduten bakarrak kontzienteki euskara hautatu eta gazteleraz hitz egiteko eskatzen dietenean uko egiten dietenak dira. Noski, ezezkoa emateak erraldikal bihurtzen ditu jende askorentzat eta jende gehienak gainera ez du ulertu ere egiten zer egiten duten horiek ETB2n (EUSKAL telebistan) euskaraz.

Zein da benetako arazoa gaur egun, etb1 ala etb2?Gai honek, antza, ez dio jende gehienari bat ere axola. Baina ETB2n euskaldunok euskaraz egitea inork uste baino aurrerapauso handiagoa da. Barregarri egingo zaizue, baina egon ziur badela jende asko Arnaldo Otegi euskalduna den galdatzean erantzuten jakingo ez dutenak. Zergatik da hori? Argi dago, ez dutelako Otegi jauna bizitza osoan euskaraz hitz egiten entzun. Noski, egoera etengabe errepikatzen da euskal gizarteko pertsona publiko gehienekin. Barregura sortzen dit ETB2n askotan umeak euskaraz hitz egiten elkarrizketatzen dituztenean. Honek txikikeri bat dirudi baina oso larria da, euskara eskolako ume eta zakurrei hitz egiteko hizkuntza besterik ez da? ETBk baditu urte asko eta elkarrizketatu zituzten lehen ume horiek helduak dira orain, baina noski heldu bilakatu bezain pronto gazteleraz mintzatzeko eskatzen diete, beraz etorkizunerako joera ez da aitzakia.

Bukatzeko, euskaldunak uste baino gehiago garela aipatu nahiko nuke. Azkeneko inkestaren arabera %39a omen gara euskaldunak. Pentsa, hori kontuan harturik, 10 elkarrizketatuetatik gutxienez 4k euskaraz erantzungo lukete ETB2n. Egun, egoera bat ehuni da tamalez. Berebizikoa da ETB guztian euskarari presentzia ematea. Artikulu honetan azaletik ukitu dut arazo honen larritasuna, baina esan gabe doa euskaldunak euskal telebistan erdaraz hitz eginaraztea surrealista zein zapaltzailea dena. Gure artean jendeak ez du euskararekin inongo kontakturik ETB2ren mundu erdaldunean bizi direlako. Baina egoera aldatuko al litzateke egunero euren lagunak, bizilagunak, alkateak, famosoak eta baita lehendakaria ere ETB2n euskaraz entzungo balituzkete? Niri dagokidanez erantzuna argia da: bai, erabat. Zuek zer diozue?

Zein da benetako arazoa Zein da benetako arazoa Zein da benetako arazoa Zein da benetako arazoa

Zein da benetako arazoa gaur egun, etb1 ala etb2? bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Xabi Paya: “Gustatu edo ez, 2016ak ingurua lugorritu du”

$
0
0
Xabi Paya

Xabi Paya

Amagoia Mujikak Xabi Payari eginiko elkarrizketa publikatu zuen 2016ko azkeneko egunean, Gaur8-n. Paya Donostia 2016ko Kultur Programaren zuzendaria izan da. Elkarrizketaren zati bat dakargu hona, osorik irakurri nahi izanez gero sakatu hemen.


Xabi PayaGaur bukatuko den urtean Xabi Payarekin topatu garen bakoitzean elkarrizketa beti puntu berdinean hasi da: «Zenbat egun falta dira 2016a bukatzeko?», erdi serio, erdi broma. Eta berak erantzuna zehatz eta zorrotz, beti. Hiriburutzaren kultur programako edozein proiekturen inguruan galdetu eta berdin erantzuten du, zehatz eta zorrotz, bere lanaren kontzientzia osoarekin.

Xabi Paya ohituta zegoen lehendik mila saltsatan aritzen. Oraingoan ere mila saltsa kudeatu behar izan ditu, «baina guztiak lapiko berean» eta ia egunero prentsaren aurrera agertuz. Etxean pijama jantzita itzulpenak egiten zituen garaitik salto handi samarra. Hala ere, ez da trenetik jaitsi, bere buruari promesa egin ziolako hasi eta buka egingo zuela. Eta dimititzekotan, bihartik aurrera.

.

Donostia 2016aren bidean miseria asko agertu dira. Gure jendartearen miseriak al dira?

Nik aspaldi esan nuen 2016tik ez dugula arazo berririk sortu. Nik, egiten dudan lo apurra, lasai egiten dut. Guk agerian jarri ditugu ikusten ez direnak, hori izan da gure lana, hala tokatu zaigulako. Gure gaia elkarbizitza zen, nahiz eta egia den “elkarbizitza” hitza gaur ja hutsik dagoela. Nik proiektu honetan izugarri ikasi dut. Ikasi dut badaudela beste hitz batzuk behar ditugunak. Horietako bat da “konpromisoa”.

Oso ondo gogoratzen dut 2013an nola joan ginen Derry-Londonderry-Doirera. Britainiako kultur hiriburua izan zen eta beren proiektua ezagutzera joan ginen, Ipar Irlandako gatazka nola landu zuten ikusteko. Egin ziguten lehendabiziko galdera izan zen: «Partekatzen duzue terminologia? Ados zaudete gatazka bat egon dela esaten duzuenean? Edo, behintzat, onartzen diozue parekoari batek gatazka esatea eta, besteak, terrorismoa?».

Eta gure erantzuna izan zen ezetz, ez ditugula hitzak partekatzen. Eta horren adibide da proiektu askotan ezin izan ditugula erabili zenbait hitz. Ez naiz objektuez ari, hitzak ere apartatu behar izan ditugu.

Adibidez, Tirabirak erakusketa. Bertan jasotzen da Espainiako Konstituzioan adierazpen askatasuna onartu zenetik gaur egun arte, hedabideek tira komikoen bitartez nola islatu dituzten gure gizartearen une korapilatsuenak euskal gatazkaren inguruan. Gonbidatzen zaitut erakusketara joan eta “euskal gatazka” terminoa bilatzera. Ez dago.

Guk erakunde batzuk ditugu atzean –gainera kasu bakoitzean bere esparruan gorenak dira erakunde horiek– eta gauzak beti ahal ditugun urrunen eraman ditugu. 2016an zein izan da kontsentsuan urrunen eraman ahal izan dugun terminoa? Euskal gizartearen iragan gatazkatsua.

Horrek adierazten du oraindik emozioetatik hizketan ari garela. Oraindik mina dago, zauriak irekita daude eta horrek hoztu egin behar du. Alde guztietan daude zauriak irekita, gainera. Alderdi guztiekin zuzenean aritu gara lanean eta garbi ikusi dut hori. Nik askotan esaten dut nik nire burua proiektu honetan kulturan lan egiteko aurkeztu nuela, ez politikan.

Politikariek etengabe zangotrabatu duten proiektua izan al da?

2016a erakundeen eta gizartearen arteko hibrido bat izan da. Gu ez gara gaztetxe bat, baina kudeatu ditugu kultura alternatiboko proiektuak; gu ez gara erakunde bat, baina erakundeen erantzukizuna izan dugu etengabe; ez gara erakunde pribatu bat, baina ekitaldiak egiteko baimenak eskatu behar izan ditugu gainontzeko antolatzaile guztiek bezala.

Hibrido horrek eragin du gizarte mugimenduek erakundeei egurra emateko tresna bat behar zutenean, gu geu ginela parterik ahulena. Eta, aldi berean, erakundeek gizartera hurbildu nahi zutenean, gauzak beste era batera jantzi nahi zituztenean, gu geu soineko oso eroso bat ginen.

Jarraitu irakurtzen…

Argazkia: EiTB
Xabi Paya

Xabi Paya: “Gustatu edo ez, 2016ak ingurua lugorritu du” bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Ur berri on, urte berri on, Urdiain

$
0
0

Urdiain

Urte berri egunean Iñakito Garayk idatzi zuen etxe honetan, batetik urte berri eguneko kanta baten berri emanaz, eta bestetik galdetuz ea gehiago ba ote genekizkien. Orduan ez, baina gaur erantzuteko moduan naiz, Urdiainen mantentzen den usadio baten inguruko informazioa jaso baitut Nabarralde kultur ekimenaren eta Patxi Mendiburu blogariaren eskutik.

UrdiainUrte zahar gauen Madril eta Zumaiako kanpaikadekin matraka ematen ziguten bitartean, Urdiaingo gazte koadrilak herriko plazako iturriaren bueltan aurkitzen ziren, eskuan hamabi mahats izan beharrean, pitxar batekin. Ezkilek jo bezain pronto urte berriko lehen ura jasotzen dute pitxarrean, eta segidan herriko hainbat karguengana jotzen dute. Lehen apaiza eta beste; egun, bigarren bideoan dioenaren arabera, zinegotziei eskaintzan zaie urteko lehen ura.

Lehen bideoa Caro Baroja anaien lana da, 1971n egindakoa, eta Patxi Mendiburuk jarri dio letra; bigarrena Mikel Nazabalek 2014eko abenduaren 31 eta 2015eko urtarrilaren 1ean grabatutakoa da.

Doakie proposamena ETB1-eko arduradunei, egun hauetan jasotzen ari diren egurra datorren urtean saiheste aldera. Pentsa, une batez, betiko eszena muntatu beharrean, urte zaharreko programa Urdiainetik egingo balute. Berezia izango zen, orijinala, hori zihur, eta euskal komunitateari irribarre bat zabalduko liokete, ziur naiz.

Hala egingo balute, hamabi mahats beharrean urteko lehen urarekin trago luze bat hartzeko konpromisoa hartzen dut; eta nire egarria ez luke urak bakarrik aseko, telebistak baizik.

  1. Arantzazu, zer dekazu?

Ur goiena, ur barrena;

Ur goiena, ur barrena

Urte berri egun ona.

  1. Etxe onetan sar dayena

bakearekin osasuna;

bakearekin osasuna

onarekin ondasuna.

  1. Etxekoandre giltzaria

iriki zazu ataria,

iriki zazu ataria

ba dekagu ur berria;

ba dekagu ur berria

presta zazu gosaria.

  1. Etxe ontan oilar bi

bat bestea dirudi,

etxe ontako etxekoandreak

Ama Birjina dirudi.

  1. Etxe ontako nagusi jaunak

poltxia txintxirrinduna;

poltxia txintxirrinduna;

zilarrez ezpataduna.

  1. Etxe ontako nagusi jaunak

urre gorrizko bizarra

artxek, artxek eman dia neuri 
errieltxo biko zidarra.

  1. Goien goien ilargia

erdi erdian klaveliña

gure baratzan belar ona

ark botatzen du usai ona.

  1. Izotzetan elurretan

Abenduko gau luzetan

beste guziak ohian eta

gu, gaizuok, oinutsetan.

  1. Eguzu, bada, eguzu

baldin eman nahi ba dezu,

baldin eman nahi ba dezu,

bestela despegi gaitzazu.

.

Jarraian ura eskaintzen da, eta etxeko arduradunak ez badie bueltan opilik ematen, honakoa abesten zaio:

  1. Arramaioan dabil sagua

ari segi dail katua

etxe ontako limosnarekin

eztuu beteko zakua

  1. Etxi onetan dago uztarri

aren gainian uzkar bi

Amen, amen.

Urdiain

 

Ur berri on, urte berri on, Urdiain bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Garai berriak

$
0
0

Garai berriak

Garai berriak dira, nabarituko zenuen. Donald Trump AEBtako presidente errepublikar hautatuak Putinek zuzendutako hackerren laguntza izan du Etxe Zurira iristeko. Rajoy presidenteak 12 urtez gobernatu nahi du Espainiar Estatuan eta Frantziarrean, aitzitik, ez dago argi nor izango den hurrengo lehen ministroa. Vic herriko errege kabalkadan esteladadun faroltxoak atera dituzte kalera, etorkizuna argitzeko asmoz. Eta, bitartean, hemen, gure esku dago oraindik ere. Euskal Herria ofizialki biolentziarik gabeko gunea deklaratu dugu, non denok eskutik eta armonian bizi baikaren.

Garai berriak

Hori bai, 300 presotik gora dago kartzeletan beren senideetatik urrun eta ETA erakundeak armak utzin nahi ditu, baina, ez diote uzten. Garai berriotan bakea inoiz baino merkeago kotizatzen da merkatuetan. EiTBren audientziek baxu segitzen dute eta etxebizitzen zein gasolinaren prezioak gora egin du. 2016a joan da, eta akitu da berarekin Donostiako kulturaren guatekea, lur gorria utziaz non nahi. Gabonak pasa dira, baina, euskal selekzioaren izenaz ez du inork eztabaidatzen dagoeneko. Abenduko partidura 15.000 pertsona baino ez dira joan eta jokalariek ez dute pankartarik zabaldu joko zelaian. Garai berriak direlako izango da. Ez dakit zu, baina ni inoiz baino zaharragoa sentitzen naiz garaiotan.

Garai berriak

Garai berriak bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

2016ko Asteko Txio onenak

$
0
0
2016ko Asteko Txio onenak

2016ko Asteko Txio onenak

2016ko Asteko Txio onenak2015ean hasitako bidetik, iaz astero-astero (edo kasik) zazpi txioko sorta bat aurkeztuta Asteko Txio onenaren bila ibili gara, zure laguntzarekin. 2017an murgildu garen honetan, eta laburpen gisara, hemen dituzu orain iazko txiorik bozkatuenak errenkadan.

Txioetan ZUZEUn obsesio bihurtu zaizkigun bi gai nagusitzen dira, euskara eta politika, askotan umorez jorratuak. Irabazleen artean, gutxienez bi bider gailendu direnak baino ez ditugu aipatuko, badira batzuk eta: @txuriya, @erreharria, @ibarnere, @jozulin, @ororostorm eta @txerren. @protoeuskaldun-ek hirutan lortu du garaipena, eta… @martin_kitto zortzi bider izan da bozkatuena!

Ez dizugu eskatuko guzti hauen artean ere aukera egin eta bozka emateko, baina bateren bat azpimarragarria begitanduz gero, esaguzu iruzkinetan.

.

1. astea

2. astea

3. astea

4. astea

5. astea

6. astea

7. astea

8. astea

9. astea

10. astea

11. astea

12. astea

13. astea

14. astea

15. astea

16. astea

17. astea

18. astea

19. astea

20. astea

21. astea

22. astea

23. astea

25. astea

26. astea

28. astea

31. astea

32. astea

33. astea

34. astea

35. astea

36. astea

37. astea

39. astea

40. astea

41. astea

42. astea

43. astea

44. astea

45. astea

46. astea

47. astea

48. astea

49. astea

50. astea

51. astea

52. astea

2016ko Asteko Txio onenak 2016ko Asteko Txio onenak 2016ko Asteko Txio onenak

2016ko Asteko Txio onenak bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Viewing all 19905 articles
Browse latest View live


<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>