Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all 20088 articles
Browse latest View live

Rotaflex bat isildu da (bideoa)

$
0
0

Rotaflex bat isildu da

Rotaflex bat isildu da
Arg: Jagoba Manterola

Hala jaso du Berria egunkariak. “1996an Itoizko urtegiko kableak moztu zituzten zortzi solidarioetako bat hil zen atzo: Iñaki Garcia Koch. Solidarioen ekintzarik ikusgarriena izan zen hura: urtegiko obrak bederatzi hilabetez gelditzea lortu zuten. Egileek, baina, zigorra jaso zuten: Garcia Kochek ia lau urte egin zituen espetxean, baldintza bereziki gogorretan, FIES-3ko presotzat —talde armatuko laguntzailetzat— jo baitzuten“.

Urtegiaren aurreproiektua 1985eko maiatzean aurkeztu zuen Nafarroako Gobernuak, eta 2003an birrindu zuten Itoitz. Hogei urteren ondoren, urtegiak oraindik zalantza asko pizten ditu, besteak beste sortu diren pitzadura edota gainkostuengatik.

Ekintzarik deigarriena 1996ko apirilean zortzi lagunek egindako sabotajea izan zen. Orduko hartan, porlana garraiatzeko kableak moztu zituzten presaren inguruan, eta eragindako kalteen ondorioz bederatzi hilabetez egon ziren lanak geldirik. Nafarroako Probintzia Auzitegiak lau urte eta hamar hilabeteko kartzela zigorra ezarri zien ekintza hura egin zuten Elkartasun Taldeko kideei, eta 1999an sententzia berretsi egin zuen Auzitegi Gorenak, errekurtso gehiagorako bideak itxita. Isunak ere latzak izan ziren.

Rotaflex bat isildu da
Arg: Jagoba Manterola

Euskal Herriak zazpi herri galdu zituen: Itoitz, Artozki, Orbaitz, Ezkai, Muniain, Gorritz eta Artzi, bai eta Nagoreren erdia ere. Nagoren etxea husteko denborarik gabe kaleratu zuten bat baino gehiago… Artozki Artezki bilakatu zen bi astez, artearen, musikaren eta literaturaren esparruko hainbat eragilek hartu baitzuten herria, bertako etxeak defendatzeko.

Baina pasa ziren, eta bota zituzten etxeak, eta bizilagunak, eta nahi zutena egin. Egun urtegiak gehien mehatxatzen duen herria da Agoitz; paretatik behera hura da lehen herria. 2004. urtean, urtegia betetzen hasi eta berehala, Itoitz azpiko lurra mugitzen hasi zen. Milaka lurrikara gertatu dira geroztik. Agoitzetik alde egin dute hainbat bizilagunek azken urteetaan, beldurraren beldurrez.

Kable mozketaren aferara itzulita, bada ekintza bera laburbiltzen duen bideo bat, parte hartu zutenen laburpen eta guzti; ziurrenik, sarean egon arren, askok ezagutzen ez duten urrezko atxibo historikoa. Eskerrak orduan ere zuhaitz artean bazela norbait guztia kameraz grabatzen, horrela ikusi ahal izan genuelako, adibidez, solidarioek segurtasun pribatuko kide bati emandako “jipoia” (07:30 minutuan).

Rotaflex bat isildu da. Muxu handi bat Iñaki maite zuten guztiei. Ez dadila kablea eten.

Rotaflex bat isildu da

Rotaflex bat isildu da (bideoa) bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Zaharren odola

$
0
0

Zaharren odola

Ene izpirituan bazen zenbait pertsu
oriaio den guzia etzerait hustu.
zertaz dutan solasa emazue kasu
esplikatuko baitut ahal bezain justu
Zahar bezain prestu
odola zaut hoztu
bihotza ere laztu
gorputza beraztu
oraino gazte banintz banuke gostu!


Interneteko bazter batean esan didate odola magikoa dela. Kirolari dezente harrapatu izan dituzte egunetan zehar luzatzen den froga batean parte hartzen ari zirela beraien odola berriz ere sartzen (medikuaren eskutik), deskantsatuta eta indartsu zeuden une batean ateratakoa; horrek energia ematen duela frogatuta dago, beraz. Hanka sartzen ari ez banaiz, Eritropoietina edo EPOa da hori posible egiten duen hormona: globulu gorrien ekoizpena (eritropoiesia) eragiten duen hormona glikoproteikoa da. Gizakiengan giltzurrunetan (%85-90) eta gibelean sortzen da.


Zaharren odolaZahar gazte arteko hau da parabola:
zuzen esplikatzia hein bat gogor da
gaztea ez daiteke adin batez molda,
gorputza sendo eta azkar du odola;
Zaharra ez da hola;
iragan denbora
etortzen gogora,
eta ezin kontsola…
nekez bihurtzen baita zahar arbola!


Dirudienez, hainbat ospitaletan praktika hori gauzatzen hasi dira, baina beste helburu batekin: zaharrei bizitza hobetzea. Agureei beren odol talde bera daukan gazteen odola sartzen die, horrek gorputza eta garuna azkartzen dituelakoan. AEB-tan dagoen ikerlari talde batek,  Sakura Minami buru, garatu du tesi hau. Gibela, hezurdura eta giharrak indartu egiten dira, eta prozesu kognitiboak hobetu.


Egunak badoazi egunen ondotik
ez dira elgar iduri joaiten hargatik:
atzo iguzkiaren distira zerutik,
egun hobela jalgi itsaso aldetik:
euria ondotik
hasi da gogotik
hedoien barnetik
hortakotz badakit
erituko naizela bustiz geroztik


Baliteke zientzialariek mahai gainean jarriko dudan tesia ezin frogatu izatea, neronek behintzat ezingo nuke. Hipotesi kategoria emango diot, senak esaten didan zerbaitean utziko dut, bihozkada, susmo, errezelo, zantzu, uste ustelean nahiago baduzue. Agian transfusio bat egiten den aldiro kontrako noranzkoan ere egin beharko litzateke. Kasik borroka bakarra irabazi ez dugunon belaunaldi honek aurreko guztiak aurreratutakoa ere ari da galtzen, eta beharbada, transfusio horretan kasta apur bat ere pasako ligukete; kasta-plasma moduko bat (nostalgiarik gabe, XX.mendera itzuli nahi gabe, ezkortasun kroniko, merke eta erabilerarik gabekoa alboratuta).

Korrika egiterakoan pixka bat gehiago nekatuko ginateke ziurrenik, baina mereziko luke.

Zaharren odola

Zaharren odola bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Bergarako argazkilari bertutetsua

$
0
0
Bergarako argazkilari bertutetsua

Bergarako argazkilari bertutetsua

Ioseba Anton 1996an jaio zen argazkilari amateur bergararra da. 2012an argazkilaritzarekin interes handia izaten hasi zen eta 15 urterekin bere lehen reflex-kamera eskuratu zuen. Gauzak horrela, bere kabuz era guztietako argazkiak egiteari ekin zion bere kamera ahalik eta hoberen menperatu arte.

Pare bat urte geroago, benetan argazkilaritza atsegin zuela eta lan gehiago eta hobegoak egin nahi zituela ohartzean, Barakaldon (“Samar” dendan) argazkilaritza- eta edizo- fotografikorako ikastaroetara joaten hasi zen. Hor, gauza asko irakatsi zizkioten. Denborarekin, argazkiak egiterakoan zeuzkan akatsak konpontzeko, ekipamendua berritzen joan da: tripodeak, objetibo berriak…

Urte honetan argazkilaritza digitalean espezializatu eta zerbitzuak eskaintzen hasi da. 20 urte dituela, argazkilaritzarako sarbide-ikastaroak ematen ditu. Gainera, Bilboko “The Travellers”en argazkilari ofiziala da.

Aurreko guztia dela-eta, bi ikaskideek eta nik Iosebari haren lanari buruz hitz egitea erabaki genuen.

Bere proiektuei buruz gehiago jakin nahi izanez gero, eskuragarri dago bere instagram-kontua.

Bergarako argazkilari bertutetsua

Anne: Nola eta zergatik hasi zinen argazkilaritzan?

Nola eta zergatik? Beno ba kontatuko ditzuet pixka bat nire ibilbidea, ez? Ni argazkilaritzan txikitatik gustatu izan jabet argazkixak ateratzea. Gurasok bazeuken halako argazki kamera nahiko zaharra zana, eta horrekin ibiltzen nitzan pixkat tontoarena egiten eta holan. Eta gero, benetan gustatzen hasi jaten eta esan non “zergatik ez erosi niretzat kamara bat, ez?” Klaro, ni azkenean txikixa nintzen, 14-15 urte neuzkan eta ez neukan dirurik hortarako. Orduan hasi nintzan ematen zozten diru hori dana ahorratzen eta holan eta lortu nuen benetan argazki kamara erosten. Orduan hasi nitzan nere kabuz pixkat eta gelditu nitzan nire amaren laguna zanakin eta berekin holaxe explikatzen gainetik, ze nik ez neukan ideiarik bez argazki kamara zela zoian. Ze klaro, zen argazki kamara digitala holako berrixa, reflexa, ta ez neukan ideiarik ez erabiltzen. Botoi danak neretzat ziren ezezagunak eta horrela hor pixkat jolasten eta hola, eta hortik aurrera hasi nintzan aurrera egiten.

Andrea: Zer nolako argazkiak egiten dituzu? Eta, horretarako, zein kamera erabiltzen duzu?

Argazki motei dagokixonez azkenean, nik ikasteko be jendeari eskatu dotzat ba neri laguntzeko eta eurei argazkixak ateratzen. Orduan, gaur egun gehien bat egiten ditut erretratuak diranak, jendeen argazkixak eta holan. Horretarako bere egunean erosi nuen kamera oindino erabiltzen dut. Hori argazki kamera digital bat, reflexa dana, objetiboak eta bai dauzkatela berrixak baina horrekin ibiltzen naiz eta, gustora.

Nerea: Zer gomendatuko zenioke argazkilaritzan hasiko den edonori?

Ioseba: Argazkilaritzan hasiko dan pertsona berri bati ba lehenik eta behin gehixana informatzeko. Nik adibidez esan beharra daukan erosi nebala nere kamara bai asko irakurriz baina asko jaikin barik. Orduan bai gomendatuko nebala asko informatzea benetan kamara horrekin zer lortu nahi daben jakiteko. Horrekin erosi ahalko dau kamara mota bat edo beste bat eta horrekin gero ba aurrera egiten. Eta benetan ba ikastaro matitxeko ze asko egiten dauena da halako argazki kamara on bat erosi baina gero benetan erabiltzerako orduan egitxen da automatikoa jarri eta fuera. Azkenean argazki kamera hauek daukate izugarrizko jolasteko aukera ona eta manualean ibiltzeko nik gomendatuko nutzen benetan ondo ikastea erabiltzen eta partidu on bat ateratzen kamarari.

Anne: Zer nolako lanak egiten dituzu?

Azkenik pixkat hasi naiz mundu profesionalari begira. Baina ez profesionalki baizik eta ni afizionaua naiz baina azkenean mundu honetan ibiltzea diru asko suposatzen dau; argazki kamerak, objektu berriak, materiala oso garestixa da… Orduan bai hasi naizela ba hori, lan batzuk eskaintzen. Alde batetik, ikastaroak ematen ditudala, esan dutzen moduan argazkilaritzan hastea be informatzea eta asko ikastea da. Eta neri bere egunean ba bai gustoko jaten ikastea modu eraginkor batean benetan ondo ikasteko. Orduan nik eskaintzen dudan ikastaroa horretan finkauta: teoria pixka bat, eta gero gehixana praktika da ze azkenean horren bitartez ikasten da. Gero eskaintzen dut halako sesinoak eta ateratzen ditut sesinoak bai indibidualki, bai taldean dana dalakoa. Beti be kanpoan ze nik azkenean gaztea naiz eta ez daukat ez nolako dendarik, estudixorik ez ezebez. Bestalde, halako lanak ba enpresei begira webgune baterako argazkixak edo dana dalakoa. Enpresa batekin ibili naiz justo azkenaldixean.

Bergarako argazkilari bertutetsua Bergarako argazkilari bertutetsua Bergarako argazkilari bertutetsua

Bergarako argazkilari bertutetsua bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Gerra bat dago munduan

$
0
0
Gerra bat dago munduan

Gerra bat dago munduan

“Gerra bat dago munduan, eta bere eremua zure burmuina da” dugu Borja Agirrek Uriola agerkarian idatzi duen iritzi artikuluaren izenburu osoa, Siriako guda eta berau komunikabideek nola jasotzen duten ahotan hartzen duena.

Ehun urte atzera doi-doi egingo bagenu, Kaliforniako gobernadorearen aulkian Hiram Johnson jauna topatuko genuke. Isolazionista amorratua zenez, bere ustez, Ameriketako Estatu Batuen politikek Estatu Batuetako mugetan bertan bukatu behar zuten. Nazio bakoitzak badauka bere bizitza eta bere gobernua, hori zen bere printzipioa. Garai haietan, adibidez, Nazioen Liga (Nazio Batuen aitzinekoa) sortzen ari zen, eta Hiramek proposamen horren kontra bozkatu zuen. Ia bakarra izan zen, jakina; oso isolatua gelditu ziren bai bera bai bere pentsaera, baina hala ere oso gobernadore arrakastatsua eta maitatua izan zen. Hiroshimako bonbaketaren egunean hil zen.

Gaur egun Hiram Johnson ez da oso ezaguna, baina edonon entzuten da berak behin botatako esaldi bat: “Egia da guda ororen lehen biktima”.

Gerra bat dago munduanGure egunetara itzuliz, Hiram Johnsonen eta bere ideien porrot izugarria ikus daiteke: mundu ultra-globalizatu batean bizi gara. Mugak desagertzen ari dira arlo askotan, mundu bakarra ari da bihurtzen. Internet eta teknologia berriek aldaketaren bideak zabaltzen dituzte: informazioak puntu batetik bestera mikro-segundo batean bidaiatzen du, eta albiste berdinak errepikatzen dira orduz ordu munduko telebista guztietan. Beste arlo batzuetan (politika, ekonomia, kultura, etab.) joera berdina bizi dugu: bateratzen ari dira.

Baina azken urte hauetan jazoera oso garrantzitsua gertatzen ari da munduan. Teleberri-etan ez duzu ikusiko, baina gertakari honek albiste guztiak tindatzen ditu: mundua bitan zatitzen ari da.

Globalizazioa, adituek esaten dutenez, 1989an hasi zen, azaroaren 9an hain zuzen ere. Egun horretan, jendea hasi zen Berlineko harresia zeharkatzen. Hortik aurrera, kateatutako erreakzio baten moduan, Sobiet Batasunaren egiturak lehertu ziren, eta munduan buru bakarra gelditu zen: Ameriketako Estatu Batuak.

Herri horren nagusitasuna izan da azken 27 urteotako bizitza. Baina gauzek ez dute betiko irauten, eta azken urteotan, Errusiak eta Txinak indar handia hartu dute. Gainera, 2014tik aurrera akordio andana egin dute beraien artean: arlo askotan herri bakar bat bezala jokatzen dute, estatubatuarrei aurre egiten. Badirudi gainera gero eta indartsuagoak bihurtzen ari direla.

Horrela ikusita, ‘gerra hotz’ batean sartuta gaude berriro. Mundua bitan zatituta, Berlineko harresiaren garaietan bezala. Baina harresi hori, momentuz, komunikabideetan topa daiteke bakarrik.

Europa, Estatu Batuetako alderdian dago, jakina. Txinarekin oraindik negozio handiak eta askotarikoak dauzkagu eta ez dugu mindu nahi, baina Errusia astiro-astiro gure Luzifer pribatua bihurtu da.

Edo… beharbada, gerra hori ez da hain hotza. Gutxienez, munduko bi eskualde zehatz oso bero daude, eta benetako gerrak (oso odoltsuak gainera) sufritzen ari dira bere lurraldeetan: Ukraina eta Siria. Eta gerra horietan hiru potentzia erraldoiak sartuta daude, buru-belarri.

Dudarik gabe, bi gerra horietan munduaren etorkizuna dago jokoan. Horregatik, friki askok, gure denbora librea (gero eta urriagoa) erretzen dugu pantaila baten aurrean, albiste fidagarrien bila. Momentu honetan, aitite Hiram Johnson berriro agertzen da eszenatokian, bere mezua oihukatzen: “Egia da gudaren lehen biktima”.

Bai, jaun-andreok; gure herriko komunikabideetan azaldutakoa eta beste herrietako komunikabideetan agertzen dena, guztiz desberdina da. Benetako gertaerak ezagutzea Rubik kuboa ordenatzea bezain zaila bihurtu da. Ez dago modurik egia ezagutzeko.

Gerra bat dago munduanSiriako gerrako gertakari batzuk ez dira ulertzen komunikabideei soilik entzuten badiegu. Are gehiago, albisteak sarritan guztiz kontrajarriak dira. Baina horretaz konturatzeko, minutu bat gelditu, arnasa hartu, eta telebistan edo egunkarietan azaldutako nahaspilaren erdian ordena apur bat jarri behar dugu.

Adibide bat jarriko dugu. Hau da (gure komunikabideei jarraitzen badiegu) gatazka horren egitura logikoa:

1) Mendebaldekoren (Europa, AEB…) etsai nagusia yihadismoa da: Al-Qaeda, ISIS, etab. Talde txiki batzuek, inoiz pertsona bakarrak, atentatu oso larriak burutzen dituzte Europan zehar, gehienak oso odoltsuak.

2) Yihadismo horrek armada potolo bat sortu du Ekialde Ertainean, milaka eta milaka partaideduna. Tankeak eta misilak dauzkate, gauza benetan beldurgarria. Munduko arazo larriena bihurtu da.

3) Armada yihadista hau gobernu baten kontra jotzen ari da: Siriako Al-Assaden gobernuaren kontra.

4) Mendebaldearen helburua, Siriako gerran, Al-Assad boteretik kentzea da.

Beraz, logika hori bukaeraraino jarraitzen badugu, Mendebaldea eta yihadismoa alde berdinean daude guda honetan.

Handikeria? Ikus dezagun. Azken aste hauetan, Siriako gobernuak alimaleko garaipena lortu du, Alepo (Siriako bigarren hiriburua eta oso leku estrategikoa) bereganatuz, Rusia eta Hezbolaren laguntzarekin. Yihadista guztiak, atzerritarrak gehienak, bota dituzte hiritik. Alepon gerra aurreko normaltasunera itzultzeko aukera sortu da. Baina gure komunikabideen iritziz, ikusi duguna “Aleporen erorialdia” da. Garaipen hori suziriekin ospatu beharko genuke mundu osoan zehar, baina telebistaren arabera ezbehar atsekabetsua izan da.

Beste egoera susmagarri bat: ISIS bihurtu da, dudarik gabe, islamismorik fanatikoena. Ekialde Ertainean bertan kokatu da. Horren musulman sutsuak izanik, pentsa daiteke judutarrak izugarri gorrotatzen dituztela, eta Israel helburu militarra bihurtuko dutela, ezta? Ba ez, hori ez da gertatu.

Egia da Siriako gerra oso korapilatsua dela eta maila desberdinetako gatazkak bildu direla herri bakar batean: islamaren barruko adarren artean, inguruko estatuen artean, Siriako klaseen artean, etab. Baina guzti horren gainetik, nazioarteko gerra da, eta talde guzti horiek bi alderdi nagusiren inguruan biltzen ari dira: Ameriketako Estatu Batuak alde batetik, eta Rusia eta Txina bestetik. Eta, sinesteko zaila izan arren, yihadistak eta Estatu Batuak alderdi berdinean daude.

Beharbada planteamendu honek eskandalugarria dirudi. Baina, historiari begiratzen badiogu, yihadistak betidanik Mendebaldearen mertzenarioak izan direla konturatuko gara. Rambok, bere hirugarren filman, beraien alde borrokatzen zuen. Reaganentzat ‘freedom fighters’-ak ziren. Beste aldetik, Sadam eta Gadaffi gobernuburu laikoak ziren. Libian bertan, Sirian bezala, ‘matxinatuak’ yihadistak ziren, eta gerra hori NATOren laguntzarekin irabazi zuten.

Gerra bat dago munduanGauza hauek salatzen direnean, erantzuna beti da berdina: komentario horiekin Siriako gobernu maltzurra babesten ari garela. Egia da, jakina, Al Assad ez dela santu bat. Baina Sadam Hussein ez zen Gandhi, eta hala ere kristoren manifestazioak sortu ziren munduan zehar Irakeko gerraren kontra, 2003an. Mundu guztian jendea kalera atera zen, Irakeko inbasioaren kontra, bere gobernua benetan ankerra izan arren. Manifestazio horien atzean, iritzi sinplea zegoen: herriak ezin dira inbaditu: bakean utzi behar dira, nahiz eta diktadura ankerrak izan. Bestela, ondorioak okerragoak izan daitezke (ikusi dugun moduan, zoritxarrez).

Hori zen Hiram Johnsonen ikuspuntua, eta dirudienez AEBetako hurrengo presidenteak, 100 urte beranduago, ideia antzekoak dauzka, edo gutxienez hori da adierazi duena; ikusiko dugu.

“Egia da guda ororen lehen biktima”. Siriari buruzko artikuluak ez dira sinistu behar, hau barne: ikertu behar dira. Azken finean, epaiketa guztietan bi bertsioak entzun behar dira, ez da inporta gaiztakeriaren larritasuna. Gaur egun, Siria, Errusia edo Txinaren bertsioak irakur daitezke ingelesez interneten; Siriako auzokideen Twitter edo Youtubeko eduki pilo bat daude, eta Mendebaldeko alderdi bako kazetariak topa daitezke: Robert Fisk, Patrick Cockburn eta abar. Hori bai, egia bilatzeko lana ez da batere erraza, eta batzutan mingarria da ere. Beharbada, gerra bat piztuko da zure burmuinean.

Gerra bat dago munduan Gerra bat dago munduan Gerra bat dago munduan Gerra bat dago munduan
Gerra bat dago munduan Gerra bat dago munduan Gerra bat dago munduan Gerra bat dago munduan

Gerra bat dago munduan bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Benetan al gara aske?

$
0
0

Benetan askeak al gara?

Askeak bagaren edo ez, ikuspuntu desberdinetatik ikus dezakegu: askatasun fisikoa, askatasun morala, askatasun ekonomikoa. Niretzat, askatasuna pertsona guztiek duten eskubide bat da. Baina, benetan askeak al gara?

Benetan askeak al gara?Filosofo batzuek esaten zuten determinatuta gaudela; hau da, askatasunez bizitzeko aukera ukatuta dugula. Determinismoa, ekintza eta erabaki guztiak kausa-printzipioaz eragindakoak direla baieztatzen duen teoria da. Horrela, dena kausa-efektu kate batez gertatzen da, erabakimen askea eta zoria ukatuz. Duela egun batzuk klasean eztabaidatu genuen ea batxilergoak karrera bat egitera determinatzen bagintu edo ez. Ni esaten nuen baietz, determinatuta gaudela zeren eta gizarte zientzietako batxilergoa egiten badut (nire kasuan), unibertsitatera sartzerako orduan ezin izango dut, adibidez, medikuntza, erizaintza eta fisioterapia ikasketak aukeratu zientzietako batxilergoa egin ez dudalako.

Barneko askatasuna guk geuk nahi ditugun gauzei buruz erabakiak hartzeko eskubidea da, “nahimenaren askatasuna” izenarekin ere ezagutua. Norberaren kontuak aukeratzeko guztiz askeak gara, gure bizitzaren jabeak gu geu garelako eta egoera hartan gure onerako edo txarrerako diren gauzak baino ez ditugulako aukeratzen. Nire ustez, barne askatasuna ez da iruditzen duen bezain erraza. Agian pertsona bati “arraroa” den arropa mota bat gustatzen zaio, baina besteek modan dagoena gustuko dute. Pertsona horrek, seguruenik, ez du bere gustuko arropa jantziko, eta modan dagoena janzten hasiko da “desberdina” ez izateko. Horrela, besteek ez dute ezer komentatuko bere arropari buruz. Benetan libreak al gara aukera desberdinen aurrean erabakitzen dugunean ala arrazoi desberdinek behartzen gaituzte, horietaz ez ohartu arren?

Bestalde, askatasun fisikoa mugitzeko askatasuna da. Helbidea aukeratzeko edo herriz aldatzeko eskubideak askatasun mota honen barnekoak kontsidera daitezke. Egia da munduko leku askotan ez daukatela hemen dugun askatasun maila. XXI. mendean hori ez da bidezkoa, denok eskubide berdinak eduki behar genituzke. Guk ezin gara kexatu, jaio eta bizi garen tokian askatasun handia dugulako beste herrialde batzuekin alderatuta. Hemen, nahi dudanean edozein tokira joan naiteke, nahi dudan moduan jantzi ahal naiz eta nahi dudan musika entzun dezaket, baina munduko beste leku batean ezin dute guk hartzen ditugun erabaki batzuk hartu, ez direlako gu bezain “askeak”.

Uste dut aurreko argudioekin argi geratu dela nire iritzia gai honi buruz: ez garela guztiz askeak, bakarrik pixka bat. Askatasun absolutua ez da existitzen, eta ez da inoiz existituko, beti legeen edo arauen menpe egongo garelako nahitaez. Bakarrik dago leku bat non nahi dugun bezain askeak izan ahal garen: gure irudimena.

Zure ustez… benetan askeak al gara?

Benetan askeak al gara?

Benetan al gara aske? bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Gabonak gaur egun

$
0
0
Gabonak gaur egun

Gabonak gaur egun

Zer etortzen zaizu burura gabonak hitza entzutean? Olentzero, Errege Magoak, Bizarzuri, opariak, bazkari eta afari handiak, familiarekin elkartzeko aukera… Eta egia da, gauza guzti horiek gabonekin lotuta daude, baina inork ez du nabarmenenean pentsatzen: kontsumoa. Gaur egun, opariek eta gastuek garrantzia handia hartu dute, gehiegi nire ustez.

Gabonak gaur egunKomunikabideek igortzen duten irudia, familia elkartu eta zoriontasunarena da, haiek saldu nahi duten produktua erabiliz. Eta gu, eltxoak argirantz doazen bezala, produktuak erostera goaz, guri edo besteei zoriontasuna emango digutelakoan. Gauza materialek ez digute zoriontasuna ematen, ez denbora luzean behintzat; ulertu dezaket zuk telefono berri eta super moderno bat eskatzea, eta jasotakoan, poz-pozik jartzea, baina lehen esan dudan legez, telefono horrek denborarekin erakargarritasuna eta xarma galduko du, aspergarria bihurtuko da, eta beste bat nahiko duzu.

Ez dut esan nahi gastuak gaizki daudenik, are gutxiago, erosketak ezinbestekoak dira egun hauetan, janaria eta opariak ez dira dohainik. Baina maitasuna gauza materialetan ezartzen hari gara, ekintzetan ez ezik. Oso ondo dago jostailu bat oparitzea, baina ez uste jostailu horrek maitasuna adieraziko diola oparitu diozun pertsonari. Maitasuna eguneroko ekintzetan adierazi behar da, musu eta besarkadetan, laguntza eskaintzean, jatorra izatean…

Jatordu berezietan bezala, egia da egun hauek ospakizunetan murgilduta daudela, eta ospakizunekin bazkari handi eta gustukoak datozela. Baina ez pentsa gehiegikeria eta oparotasun horiek egonaldi hobea emango dizutenik. Guztiok gozatzen dugu gure janari gustukoen platerkada handi bat, baina lagunartea da garrantzitsuena ondo pasatzeko. Azken batean, berdin du janariak konpainia ona baduzu, beraz ez ahaztu ospakizun hauen benetako zentzua, hau da, familiarekin egotea eta gozatzea.

Hitz gutxitan esanda, lagunak eta familia dira garrantzitsuena egun hauetan, ez utzi opariek eta gehiegikeriek zu itsutzea.

Gabonak gaur egun

Gabonak gaur egun bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Bakoitza aske da bere erara

$
0
0
Bakoitza aske da bere erara

Bakoitza aske da bere erara

Bakoitza aske da bere eraraOraindik gizakioi oso zaila egiten zaigu azaltzea ia askeak garen ala ez. Betiko eztabaida dirudien arren, oraindik ez dugu aurkitu erantzun egoki bat. Nire uztez, askatasunaren kontzeptua oso pertsonala da. Bakoitzak bere eginbeharrak eta pribilegioak dauzkalako. Bakoitza aske da bere erara. Batzuk askatasuna deitzen diote klasera ez joateari, beste batzuk, ideia propiak izateari, eta beste batzuk askatasuna legeak saltatzearekin erlazionatzen dute.

Bi askatasun mota daude: kanpo eta barne askatasuna. Kanpokoa jarduteko askatasuna da, eta honi esker, leku batetik bestera mugi gaitezke, erabaki politikoetan parte hartu, geure erlijioa hautatu… Eta beste aldetik, barne askatasuna, nahien askatasuna da. Guztiak gara askeak gure burutik pasatzen dena kontrolatzeko eta manipulatzeko, baina benetan askeak gara edozein pentsamendu besteekin konpartitzeko edo geure nahiak nahi bezala asebetetzeko? Kanpo askatasuna mugatuta dago, legeen eta gizartearen bidez. Nire uztez, gizarteak modu batez geure askatasuna murrizten du. Gizarteak determinatzen gaitu, eta buruan sartzen dizkigu kontzeptu asko, adibidez, zer dagoen ondo ikusita eta zer ez. Betidanik ibili gara moden atzetik, edo gizarteak ezartzen dituen patroi idealen atzetik, baina zertarako balio du horrek? Horrek bai mugatzen duela geure askatasuna, oihututa gaudelako patroi hoietatik ateratzen den edozer “arraro” bezala etiketatzera, eta berehala txartxat hartzen dugu. Nire uztez, determinismo soziala da boteretsuena, batez ere gazteontzat.

Oso zaila da askatasun kontzeptua definitzea, bakoitzak haren askatasunaren kontzeptu pertsonala duelako, baina nire uztez, askatasuna izango litzateke geure nahi guztiak asebete ahal izatea, besteak kaltetu barik, eta gizarteak ondo edo txarto dagoen determinatu gabe.

Bakoitza aske da bere erara Bakoitza aske da bere erara

Bakoitza aske da bere erara bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Jadanik ahaztuko zenituen euskal politikako 10 hitz potolo

$
0
0
Jadanik ahaztuko zenituen euskal politikako 10 hitz potolo

Jadanik ahaztuko zenituen euskal politikako 10 hitz potolo

Politika hori da, hain zuzen ere. Zure arerioari marko bat inposatzea, zeinetan zu baitzaren jaun eta jabe, zu ona, salbatzailea eta bera txarra, erruduna. Eta marko horren domeinua zuhurtziaz hautatutako terminologia inposatzen baino ezin daiteke lortu. Arrotz zaizkion hitzak arruntak bailiran erabiltzen dituena, berau da galtzailea. Hitzon sortzailea, aldiz, garailea. Eta sobera ezagun da hedabideek duten boterea gailenduko den hiztegia hautatzerako tenorean. Zendu berri den Fermin Bouza kazetariak ez zuen alperrik esan, politikaz ari garenean, eraikuntza prozesu oro komunikazio prozesua dela. Hitzak inposatzen dituenak, markoa kontrolatzen du. Ondo dagoena eta gaizki dagoena. ZuZeun askotan erabili izan ditugu hitz potolo asko, gaur aipatu ere egiten ez ditugunak. Ahaztu edo erdi ahaztu ditugun termino zaharrak. Jarraian duzu zerrendatxo bat. Oroitzen?

Jadanik ahaztuko zenituen euskal politikako 10 hitz potolo

Ibarretxeren garaitik hasiko gara. EAJ, EA eta Ezker Batuak osatzen zuten hiruko gobernu koalizio bereziaren estatutu berrirako proposamenaren arotik, hain zuzen ere. Eta ezinbestean hurrengo hitza ekarriko dugu lehen postura.

1- «Plan Ibarretxe» edo Ibarretxeren Plana

Hala deitu zioten Euskadiko Erkidegoaren Estatutu Politikoa Eraberritzeko Proposamena zeritzonari. Nor izan zen “Plan Ibarretxe” terminoa lehenengoz erabili zuena? Hedabide bat? Politikari bat? Bilatu arren, ez dut topatu.

2- Krispazioa

PSE-EEk eta PPk “krispazioa” une oro zerabilten Ibarretxeren politika egiteko modua definitzerakoan. Goizeroko argudiotegietan hiruzpalau aldiz errepikatzen zen hitza barne dokumentuetan.

3- Banaketa, zatiketa

“Dividir a los vascos” zehatzagoa izateko. Garaiko politika segi zenuenez, ziur buruz jakingo duzula konstituzionalisten mantra hau. Gaur nekez entzungo diezu Mendia eta enparauei hitz formula hau.

4- «Estado Libre Asociado»

Ibarretxeren gobernuaren estatutu proposamenean askotan azpimarratzen zen hitz batuketa. Inork gutxik ulertzen duena oraindik ere. Javier Madrazori galdetu beharko zaio zer esan nahi duen.

5- Desafio Soberanista

Plan Ibarretxeren sinonimo oso erabilia. Gaur egun Katalunian asko entzuten dena.

Jadanik ahaztuko zenituen euskal politikako 10 hitz potolo

Goazen Patxi López lehendakariaren aro emankorrarekin jarraitzera. Polemika doilorrean hasi zen legegintzaldi hura, eta eztabaida parlamentario eta prentsaurrekoetan usu entzuten genituen hurrengo hitzak.

6- Normaltasuna:

“Normalidad” zioten bertsio originalean Lópezen exekutibako kideek, ezker abertzalearen ilegalizazioak utzitako parlamentu asimetrikoan EAJ boteretik kentzeko PPrekin lortu zuten akordioa saltzerako orduan.

7- Aldaketa lasaia:

Normaltasun hitzaren segidan joan ohi zen azalpen xeheagoa da, “Cambio tranquilo” delakoa. Mila bider errepikatzeagatik ez zena egia bihurtu, Lopezenak aldaketatik asko baitzuen, baina lasaitik batere ez.

Jadanik ahaztuko zenituen euskal politikako 10 hitz potolo

Azkenik EHBilduk Gipuzkoako Foru Aldundian gobernatu zuen garaia. Oposizioak, hedabideen laguntzaz, hiztegi oso zabal bat sortu zuen “Bilduren amesgaiztoa” (Itzuli zeuok gaztelaniara) definitzeko, nolaz eta inuitek elurraren matiz ezberdinak definitzen dituzten.

8- Desgobernua

Hiztegi honen arabera Bilduk gobernatzeari desgobernu deitzen zaio, egiten duena egiten duela.

9- Inposizioa

Atez atekoaz oroitzen? Bada horrekin edo beste edozerekin zer ikusia zuen oro, inposizioa zen.

10- Paralisia, blokeoa, immobilismoa…

Eta horrela infinituraino, eta handik landa.

.

Egun bizi dugun lozorro politiko aspergarrian murgilduta, gogoratzen hasita, hauexek dira oroitu ditudan euskal politikako hitz potoloak eta berauen testuinguruak. Orain inork gutxik erabiltzen dituenak. Zuri ere beste hitz mitikoren bat okurritzen bazaizu, utzi ezazu iruzkinetan. Ea denon artean bilduma ederra osatzen dugun.

Jadanik ahaztuko zenituen Jadanik ahaztuko zenituen Jadanik ahaztuko zenituen Jadanik ahaztuko zenituen

Jadanik ahaztuko zenituen euskal politikako 10 hitz potolo bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Negozioek ba al dakite sarea saltoki gisa erabiltzen?

$
0
0
Negozioek ba al dakite sarea saltoki gisa erabiltzen?

Negozioek ba al dakite sarea saltoki gisa erabiltzen?

Galdera honi erantzuna emateko, Nortasuna Sarean jardunaldia antolatu du TaPuntuk.

Negozioek ba al dakite sarea saltoki gisa erabiltzen?Datorren urtarrilaren 26an, arratsaldeko 18:30ean, negozioek sarean saltzeko ezagutu beharreko gakoak landuko dituen jardunaldia antolatu du TaPuntu Kooperatibak. Koldo Mitxelena Kulturunean, Donostian, sareen eta online denden inguruan lan egiten duten profesional ezberdinak bilduko dira hitzaldiak eman eta bertaratzen direnen zalantzak argitzeko.

Enpresa txiki nahiz ertainen arduradunei, zein bere erakundearen nortasuna sareratzearen ardura dutenei zuzendurik, interneten saltzera salto egiteko beharrezko diren oinarrizko ezagutza eta aholkuak eskainiko dira.

Helburu garbia du antolakuntzak, enpresa edo proiektuek sarean saltzen jakitea eta bide horretan lagundu ahal izatea.

.

Hizlariak

4 pertsonen hitzaldiek osatuko dute saioa, arratsaldeko 20:30ak arte luzatuko dena. Bi zati nagusi izango ditu jardunaldiak; gakoak eta esperientziak. Gakoen zatian 2 hizlarik euren ezagutzak helaraziko dizkigute. Komunikazio aholkularia den Iraitz Mardariagak online saltzeari buruz hitz egingo du, eta Biantik Kooperatibako Jon Turrillasekin segurtasunari eta alde juridikoari buruz gehiago ikasiko dugu.

Esperientzien zatian berriz, bi kasu erreal aztertuko dira testigantza bitartez eta modu praktiko batean. Arrate Imaz, Loratu.com online dendaren arduradunak, sarean saltzeak ekarri dizkien aukerak azalduko ditu bere bizipenean oinarrituz. Leire Egiarte, Eguzkilore bitxidendako Marketin arduradunak aldiz, denborarekin nola ikas daitekeen adieraziko du, Eguzkilorek eta euren online dendak azken urteetan bizitako eraldaketan oinarrituz.

.

Izen-ematea

Bertaratzeko interesa dutenek izen-ematea www.nortasunasarean.eus web-orriaren bitartez egin beharko dute. Partehartzea doakoa izango da eta interesa duen orori irekia da. Jardunaldia ospatuko den aretoaren espazio mugak direla eta, parte-hartzaile kopurua mugatua izango da. Hori dela eta, TaPuntuko kideek saio honetan parte hartzeko interesa duten guztiak ahalik eta azkarren izen ematera gonbidatzen ditu.

.

TaPuntu Kooperatiba

TaPuntu kooperatiba e-marketing, formazioa, diseinu grafikoa, e-commerce eta multimedia zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa gaztea da. Gure metodologiak bezeroen online nortasuna modu integralean lantzen du, horretarako beharrezkoak diren ekintzak gauzatuz. Kooperatibari buruzko informazio gehiago, eta orain arteko ibilbidea ezagutzeko: TaPuntu.eus

.
Aurkezpen bideoa:

Nortasuna Sarean 2017 Jardunaldia – Sarea saltoki! from TaPuntu on Vimeo.

Negozioek ba al dakite sarea saltoki gisa erabiltzen?

Negozioek ba al dakite sarea saltoki gisa erabiltzen? bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Apaolaza eta Otxandianorekin poteatzen (txio festa)

$
0
0

Apaolaza eta Otxandianorekin poteatzen

Apaolaza eta Otxandianorekin poteatzen
Unai Apaolaza

Ezker Abertzalea asko aldatu da azken urteetan, eta aurrean dituen erronkak, betiko moduan, ez dira makalak. ‘Zutik Euskal Herria’-ren ondoren, estrategia zehazteko bigarren urratsa izan zen ‘Abian’ prozesua. Helburu nagusia Zutik Euskal Herria ebazpenak ekarri zuen estrategia aldaketan abiadura handitzea izan zen; hots, adostutako estrategia gaurkotuz, Zutik Euskal Herriaren potentzial osoa askatzea.

Apaolaza eta Otxandianorekin poteatzen
Pello Otxandiano

Zein zen tesi nagusia? Estrategia independentista bersortzearen beharra. Nola eta zertarako? mugimendu independentista herritar zabal, anitz, sendo eta eraginkor bat sortzeko, hegemonia independentista eraikitzeko gai izango den mugimendua, alderdien interesen gainetik kokatuko dena.

Horren ostean Zohardia izeneko ponentzia aurkeztu da, eta horren inguruan ere eztabaida sortu. Birfundazioan eztabidagai dauden gai nagusiak oinarri ideologikoak, ildo politikoa eta antolakuntza eredua dira.

Baina ez dira soilik edukiak aldatu, eztabaida garatzeko formak ere aldatu dira. Horren adibide Unai Apaolazak eta Pello Otxandianok twiterren hasi eta garatu duten eztabaida. Gaia interesgarria eta eztabaidatzeko modukoa da, ziur, eta 140 karaktere muga estu samarra diren aldetik plaza zabalagoa izan dezakegu hemen; ezker abertzalearen proiektua konpartitzen dutenentzako, edo ez.

Abenduaren 28an hasi zen eztabaida, eta horretan dihardute oraindik. Diotenez poteatzeko asmoa daukate gaiaren inguruan hitz egiteko. Nire proposamena kedada publiko bat egitea da, eta poteak azaltzen garenon kontu.

Ea zer iruditzen zaien proposamena protagonistei.

Apaolaza eta Otxandianorekin poteatzen Apaolaza eta Otxandianorekin poteatzen

Apaolaza eta Otxandianorekin poteatzen (txio festa) bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

“BISAIAK jauziaren aurpegiak” dokumentala

$
0
0

“BISAIAK jauziaren aurpegiak” dokumentala

“BISAIAK jauziaren aurpegiak” dokumentala

1980 eta 1990eko hamarkadetan, Euskal Herriko gatazkaren garai odoltsuenean, ekintzak eta hildakoak asteroko ogia zirenean, gizabanako batzuek, nazio askapenerako borroka deitutako gatazkan aktiboki parte hartzea erabaki zuten. Nortzuk ote ziren eta dira pertsona horiek? Zer egin ote zuten? Zerrek eragin ote zuen aldaketa erraldoi hori? Nolaz egin zuten jauzia? Galdera hauek erantzuten saiatu dira Ibai Agirrebarrena-Mendiboure, Eneko Etxegarai, David Rodrigues eta Mikel Petuya errealizatzaileak.  http://www.kanaldude.tv/Bisaiak-jauziaren-aurpegiak-dokumentala

"BISAIAK jauziaren aurpegiak" dokumentalaZUZEUn egindako crowdfunding-aren bidez lagundutako eta bideratutako proiektua bere hastapenetanIbai Agirrebarrenak hasitako JAUZIA proiektu honen bitartez, Estatu frantsesean sortuak eta erakunde klandestinoren batean parte hartu edo honi modu batera zein bestera laguntza ematera bultzatu dituen pertsona anonimo hauen arrazoiak, gogoetak eta bizipenak jasotzen dira publikatutako artikulu, bideo eta orain “BISAIAK jauziaren aurpegiak” dokumental honetan.

  1. Jauzia (1.atala) – Dominika Mendiboure

  2. Jauzia (2.atala) – Erbina Zubillaga familia

  3. Jauzia (3.atala) – Bernard San Sebastian eta Philippe Lassalle Astis

“BISAIAK jauziaren aurpegiak” dokumentala

Jauziaz eta ArnasaLuzeaz Azpimarra saioan elkarrizketa

“BISAIAK jauziaren aurpegiak” dokumentala

“BISAIAK jauziaren aurpegiak” dokumentala bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

2017rako asmoak (inkesta)

$
0
0
2017rako asmoak (inkesta)

2017rako asmoak (inkesta)

Gabonak bukatu eta astelehena heltzearekin batera, atzo hasi zen urte berria askorentzat. Eta hasi gara eguneroko martxa hartzen berriro, betiko ohitura txarrekin eta asmo on berriekin, urtero legez. Azken hauek ezagutu nahi ditugu, eta abiatu berri dugun 2017an zein konpromiso hartu duzun gura dugu jakin.

Iaz erretzeari utzi, sasoian jarri edo ikastaroren bat egiteko asmoa zenuen galdetu genizun, eta aurten ere zure buruarekin zein erabaki hartu duzun itaunduko dizugu; alta, beste norabide batekoa da gure jakingura.

  • Erderara jotzeko joera gero eta nabarmenagoa eten; euskarazko lehen berbari segida emateko aurkituko ditugun zailtasunei izkin eginda.
  • Berria edo Argiara harpidetu, edo lekuko irrati-telebistak babestu edo Durangoko Azokan erositako disko eta liburuak entzun eta irakurri. “Euskaraz bizi nahi dut” aldarrikatzen baduzu, bederen.
  • Genero kontuetan, berdintasunaren alde egotetik egiterako pausua eman. Etxekok ardurak etxeko guztien artean banatu, parekotasunarekin ideologikoki bat egitetik egunerokoan erakustera pasa.
  • Kritika bezainbeste autokritika egin, barrurantz ere begiratu noizean behin, eta gustuko ez den zerbait aurkituz gero, hoberako aldatzen saiatu. Eskatzen duzuna adina emateko prest zaude?
  • Kaleak zapaldu. Atera zaitez kobazulotik, haizatu kezka, iritzi eta buruko minak, egon adi ingurukoek buruan bueltaka darabiltenari, elkar babestu eta… borrokatu eskubideen alde!
  • Tentaldietan erori. Koherentziaren aldeko aldarria egiten dihardugun arren, gogoan izan tentaldiren batean sekula erortzen ez bazara… ez zarela bizi!

Konta iezaguzu, lagun, non duzun gabezia, zertan arreta jarri beharra.

2017rako asmoak (inkesta)

 

.

2017rako asmoak 2017rako asmoak

2017rako asmoak (inkesta) bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Angels Barcelo, urrezko danborra

$
0
0
Angels Barcelo, urrezko danborra

Angels Barcelo

Angels Barcelo, urrezko danborraAngels Barceló katalandarra 2017ko Urrezko Danborra izango dela erabaki du Donostiako Udaletxeak; eta hautsak harrotu ditu.

Barceló Catalunya Radion hasi zen kazetari lanetan, eta ondoren TV3n jarraitu zuen. 1997-2005 bitarte Telecinco kateko albistegiak aurkeztu zituen. Ordutik hona SER irratian aritu da informazio programa bat kudeatzen, Bartzelonatik.

Biharko Udalbatzan baieztatu beharko du erabakia udalak, eta Eneko Goia alkateak hautua babestu du, Barcelók Donostiarekiko sentitzen duen “gertutasuna eta maitasuna” azpimarratuz. Hauek dira mahai gainean zeuden gainontzeko izenak: Richard Oribe kirolari paraolinpikoa, Maialen Chorraut piraguista, Alicia Amatriain dantzaria eta Amaia Montero abeslaria.

Goiak aitortu du kazetariaren izena “erakunde pribatuek” proposatu dutela. Bere aukeraketa babesteko bi argudio nagusi aurkeztu ditu: bata, ETAk amak utzi zituenean Donostira hurbildu zela programa bat egitera; bestea, gertaera beraren urtemuga gai beraren inguruko beste programa bat egitea. Alkatearen ustez, Barceló lanean aritu den tokietan hiriarekiko “konpromisoa, babesa eta maitasuna” erakutsi ditu egindako saio zein kolaborazioetan.

Hainbat txiolarik beren harridura eta haserrea agertu dituzte:

Donostiatik bi irratsaio egin izana, beraz, aski da Urrezko Danbor bat eskuratzeko; bat edo beste otu zait hamarkadak daramatzana Donostiatik, irratian eta euskaraz lan egiten. Maite Artola, adibidez. Baina Artola arlotea izango da ziurrenik, eta Barceló kosmopolita, eta ezin da ukatu mozkortzen duen abizen bat daukanik.

Sarean eztabaida handiena Barcelóren kontuak piztu duen arren, niri beste kontu batek deitu dit arreta, bereziki. Hiritar Merituaren saria, besteak beste, Aspanogi elkarteari emango diote, Gipuzkoako haur minbizidunen guraso elkarteari.

Erraustegiak osasunean izan dezakeen eragina bolo-bolo dabilen garaian hau egitea ez zait ondo iruditzen, bultzatzaileek, tartean Donostiako Udalak, ezin izan duelako erakutsi errauskailua kaltegarria ez denik. Mediku askok nabarmendu dute errauskailua arriskutsua dela osasunarentzat; eta SER irratik kateak ezin izan zuen mahainguru batera kontrakoa babestuko zuen medikurik eraman izan, bilatzen saiatu ziren arren. Espero dezagun GuraSOS-ekoak Aspanogin ez amaitzea.

Angels Barcelo

Angels Barcelo, urrezko danborra bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Ez zulokoa, ez sakonekoa (Iñaki Segurola)

$
0
0

Ez zulokoa, ez sakonekoa

Iñaki Segurolak honako idatzia plazaratu du Urola Kostako Hitzan.


Gaur egunean, berez, berdintsu dio bat non bizi den, zeren bizitzaren jokoa, jolasa eta solasa pantalla batean kabitzen baitira, eta berdin baita pantalla hori non geolokalizatzen den. Eta, hala ere, sekula baino nabarmenagoa da bizilekuen ranking edo sailkapena: ideala da hiriburutik edo, bestela, hondartzaren batetik ordu-laurdenaz azpiko bidea egotea autoz. Hortik kanpora dena da, gradu desberdinetan, “zuloa” edo ezlekua.

Gizabanako garaikidea, beraz, urte osoan “itsasoari begira” bizi baldin badaiteke (eskuarki itsasoarekiko harreman platoniko-ikusmirantean edo, bestela, harreman neoprenodunean), irudituko zaio behar den lekuan dagoela edo bizi dela, eta orobat gertatzen zaio abenida, granbia edo jipxtergune batetik gertu bizi denari. (Aitamen hutsean geldi bitez gaurkoan hiriburu edo kapitalak kapitalismoarekin duen lotura, edo itsasertzaren idealizazioak turismoaren industriarekin daukana.)

Ez zulokoa, ez sakonekoa
Ez zulokoa, ez sakonekoa. Azpeitia, 1918

Eta gu bizi garen ustezko ezleku edo herrietan zer? Zer gertatzen da Urola-ezKostan eta beste nonahi? Ba jende askok sinistu egin duela «zuloan» bizi dela, “isolaturik” bizi dela eta “gaizki komunikatuta” bizi dela. Bidenabar esanda, oraindik bada uste duenik horrexegatik ari dela atzeratzen gure herri hauetan euskararen desagerpena beste leku gehienetan baino gehiago: “zuloan” omen gaudelako! Eta ez: zuloan eta ezlekuan bizi gara erabaki zutenetik eta sinistu, duela mende erditsua edo, zuloak direla goien aitatutako idealetik kanpora daudenak; ordutik, beraz, eta ez lehenagotik, eta are gutxiago betidanik.

Eta, bestalde, zer da “gaizki komunikatuta” egotea? Zerekin gaude gaizki komunikatuta? Ba kapital gehiena eta izen gizen gehienak mugitzen diren guneetatik. Esan bedi hori argi, zeren ezin litekeena baita toki bat absolutuki gaizki komunikatuta egotea. (Oharra izen gizenari buruz: hirietako “anonimotasuna” famatzen duten horiek beroriek dira hirian beren izena gizentzera emanak bizi direnak.)

Beste gauza penagarri bat da “Gipuzkoa profunda” eta holako lerdokeriak entzutea kapitaleko lixtoen eta herrietako tontoen ahotik. Hondartzatik eta hiriburutik urrutiago eta orduan-eta profundago eta sakonago; gorago eta sakonago, aizue! Ezin litekeena da hori, baina halaxe sinistarazi nahi lukete. Gero haiei esan gu profundakoak baldin bagara, beraiek superfizialekoak izan behar dutela nahitaez, eta orduan ergel-mutur jator batekin gelditzen zaizkizu begira, dabiltzan bideak tonto-tonto harrapatzen dituelarik.

Esan ditzagun gauzak adar orokorretik. Hemen arazoa ez da lekua, ez da bizilekua; hemen arazoa bizia da, edo bizitza, edo bizimodua. Lehentxoago edo gerotxoago, jende gehienari bizitza txerrikei bat bihurtzen zaio; bizimodua hainbesteraino da urritzen, trixtetzen eta jakinekoa bihurtzen non jendeari iruditzen zaion bizi den lekua dela arazoa, eta orduan maiz sistemak idealtzat jartzen dituen bizilekuei begira jartzen da itsuturik, eta bere lekua zulotzat hartzen eta sentitzen du. Alfer-alferrik: ezagutu dugu jendea Bilbon, Bartzelonan eta Berlinen nazka-nazka egin eta leku horiek zulotzat eta ezlekutzat hartzeraino iritsi dena. Horrekin dena esanda dago.

Aitorpen bat, azkenerako: ni, garbi esanda, txuloputa bat naiz. Bo, gauzak diren bezala esanda, bipolarra naiz, munduan beste asko bezala, eta bipolartasunaren gorakoak eman eta txuloputatzen naizenean pentsatzen dut ni eta nere gustuko batzuk bizi garen herria dela munduan den leku interesgarriena eta onena, eta irekiena eta zabalena, eta biziena, eta dena. Eta nere herri hau inportantea dela ondo komunikatuta egotea… bere buruarekin!

Txuloputismo honetatik pixkat edukitzea opa diet neure herritar guztiei edo gehienei, badugu-eta premia pixka bat.

Ez zulokoa, ez sakonekoa

Ez zulokoa, ez sakonekoa (Iñaki Segurola) bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Nora garamatzate Aralarko pistek?

$
0
0

Nora garamatzate Aralarko pistek?

Nora garamatzate Aralarko pistek?

Aralarko pistak gure etxean ere hizketarako gaia izan dira, erreparo handiz hitz egin dugu, jakitun informazio falta dugula, eta hari mutur asko dituela matazak.

Asteotan, horretaz idatzi ez idatzi izan naiz, zalantzan eta beldurrez. Isilik geratuz gero, gaizki geure buruarekin; lasai ez, behintzat. Baina idatziz gero… auskalo! Azkenean, erabaki dut idaztea, irizpide bi aintzat hartuta: geure egoeratik abiatzen naizela –ez dut zehatz-mehatz ezagutzen artzain horien egunerokoa– eta iritzi guztiekiko errespetu osoz idatziko dudala.

Eta zein da gure egoera? Bideei dagokienez, azaldu nizuen nolakoa zen, kontatu nizkizuen gorabehera batzuk. Gure egunerokotasunean bide horiek garrantzi handia dute; adibidez, haurrak eskolara eramateko –buelta osoak 20km ditu, gutxienez egunean bitan–, gazta erostera etortzen direnen bidea ere bada, etxera etorri behar duten kamioiena –pentsua ekartzera, hildako ardien bila…–. Askotan kexatzen zaizkigu bideaz, zaila egiten zaie –hainbatetan guri ere bai–.

Gaiari buruzko iritziak, ziur asko, ezin ditut laburbildu bi multzotan: pisten alde ala kontra. Oso sinplea iruditzen zait. Gainera, ez dut uste hori oso aberasgarria denik. Pausu bat atzera proposatu nahi dut, eta, aldi berean, beste bat aurrera.

Ezer baino lehen, hauxe nire premisa eta abiapuntua: pistak egiteak izan beharko luke AZKEN aukera. Pistek betiko utziko baitute arrastoa –eta ez naiz ari estetikaz bakarrik ari–.

Behin oinarria finkatu, galderak datoz erantzun bila:

Pistak saihesteko alternatibarik eman al da?

Hemendik oso gertu, Iparraldean eta Biarnon –adibidez–, artzainak udako larreetara maiatza-ekaina aldean – etxe bakoitzaren arabera– hasten dira igotzen, eta jaisten dira urria aldean. Ari gara hitz egiten Pirinioez, mendi altuez. Garai hori pasatzeko behar dituzten gauza guztia-guztiak helikopteroz eraman eta ekarri egiten dituzte, baita haurren jostailuak ere.

Saiatu naiz euskarazko informazioa topatzen, baina ez dut ezer lortu frantsesez ez bada. Bertan duzue artikulu bat, ideia bat egiteko. Erreportajea 2010ekoa bada ere, uste dut, oraindik ere, bere balioa duela –bideoak ere ugariak dira sarean–. Azpimarragarriak, besteak beste, hurrengo puntuak:

  • Biarnoko pistarik ez duten 80 bat bordetara joaten da helikopteroa

  • Hainbat erakundek jartzen dute dirua: Eskualdea, Estatua, Europar Batasuna…

  • Urtean 50000€ balio du operazioak

  • Helikopteroaren zerbitzua eskuratzerik ez dutenek, mando-zerbitzua dute eskuratzea

Sistema hau aztertu al da? Bideragarria litzateke? Zenbateko kostuak du pista horien obrak eta mantenuak urtez urte? Demagun, gastua antzerakoa dela; nik nahiago helikopteroa; betiereko arrastorik ez baitu utziko mendietan.

Nora goaz artzainok pistaz pista?

Ez dakit galdera hori egin ote diogun geure buruari. Zer nolako artzaintza nahi dugu guretzat eta ondorengoentzat? Nik argi daukat mendira eramateak behean ditugun guztiak –jezteko makina, pentsua, ukuilua…– ez duela artzain bokazio gehiago ekarriko; akaso, artzain gazte batzuk galduko ditugu –besteak beste– artzainak bilatzen duen hori galdu egin delako: mendia, animaliak libre, ardiekin batera mendian zehar ibili, eskuz jezteak ematen dizun animaliarekiko kontaktua, isiltasuna…

Esan behar da Aralarko borda guztietan ez dagoela egoera bera; denak ez dira abeltzain profesionalak –beste lanbide bat dute edota erretiroan daude–, denak ez dira bertan geratzen lo egitera, denek ez dute gazta egiten, zenbaitetan asteburuetan edo ikusten dira borda horiek bizirik, inoiz ikusi ditudala behorrei kaleko ogi gogorra ematen… Eta egoera aniztasun horretan denentzako pistak egitea oso zalantzagarria egiten zait, ez baitut uste denek behar berberak dituztenik.

Susmoa dut gero eta lantegi-zaleago garela artzainok, eta ahaztu egin zaigula batzuek bide hau hartu bazuten izan zela, hain zuzen ere, lau hormetatik kanpo eta bizidunekin bizitzeak ematen dizuten bizipoza bilatzen zutelako. Agian, pentsatu edo gogoratu beharko genuke zergatik aukeratu genuen lanbide hau eta ez inguruko lantegi bateko postua.

Aukera dugu gazta berezia egiteko; hortaz, mendiak ematen dion berezitasuna gorde dezagun, horrek –eta gure lanak– ematen baitio balioa gazta horri: izanak emango dio izena, zalantzarik gabe.

Non dugu muga?

Artzainok geure buruari mugarik ezartzen ez badiogu, ekoizpena aldarera igota, erabaki guztiak etorriko dira artzaintza bera suntsitzera. Behin pista bordaraino bertaraino ekarrita, zergatik ez pentsu-siloa jarri, kamioia etor daiteke eta! Gainera, ardiek esne litro gehixeago emango dute –jezteko makina ere beharko!– eta gazta gehiago eta… Uuummm, kamioiak etortzea badu, zergatik ez pabilioia mendian bertan? Horrela aukera legoke hilabete gehiago goian emateko… akaso, urte osoa… Behean larre gutxi, ordaindu behar…

Ez nuke nahiko artzaintza eredu hori, zeinek baitu ekoizpena toki gorenean eta horrek agintzen baitu, edozein preziotan. Oso garesti saldu beharko genuke gazta: arimaren prezioan.

Mendi publikoa kudeatzen duenak zer mendi-eredu nahi du?

Uste dut Erakunde publikoek oso argi izan beharko luketela zer eredu sustatu nahi duten edozein jarduera dela eta. Azken finean, baliabide publikoak dira eta irizpide jakin batzuk behar dira norabidea eta etorkizuna zehazteko.

Tresnak izan ditzakete erakundeok:

  • Zer irizpide daude mendiko eskubideak esleitzeko orduan?

    • Ekoizpen eredua?
    • Tamaina?
    • Jarraipenerako aukera?
    • …?
  • Zehazten zaizkio artzainei lan-molde batzuk? Adibidez, ezin erabili abereen elikaduran osagarririk  (pentsua)?

  • Zehazten da borden eta mendien erabilera – izaera profesionala, gutxieneko denbora…–?

Susmoa dut pistak egiteko erabakia hartzeko egin diren hausnarketek ez dutela izango pisten ondorioen tamaina. Nahi dut pentsatu mila buelta eman zaiola gaiari, mila buelta alde guztietatik –artzainak eta abeltzainak, mendi eta natur zaleak eta baita erakundeak ere– mila buelta zintzo, interes eta ikuspegi motzetatik haratago joandako bueltak.

Honezkero, pisten lanekin hasita egongo dira, eta askok esango dute ezin direla geratu, bidean aurrera egin behar dugula. Nik, ordea, eskatu nahiko nuke geratzea, artzaintza eta mendi horien mapari begiratu eta erabaki nora goazen eta nora joan nahi dugun. Orduan, bai, berriz ere abiatu, baina jakinda pistek nora garamatzaten eta mugak non dauden.

Nora garamatzate Aralarko pistek?

Nora garamatzate Aralarko pistek? bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Zinema euskaraz: ORM Elurretako Erresuman

$
0
0
Zinema euskaraz: ORM Elurretako Erresuman

Zinema euskaraz: ORM Elurretako Erresuman

Etzi, urtarrilak 13, ORM Elurretako Erresuman (The Snow Queen 2)” helduko da zinema aretoetara, Zinema Euskaraz programaren urteko lehen filma:

“Elurretako Erregina garaitua izan da, eta hotz-egunak amaituta, trols-ak bakean eta askatasunean bizi dira. Orm trol horietako bat da; baina atsekabetuta dago, Erregin maltzurra garaitzeko funtsezkoa izan arren, merezitako aitortzarik jaso ez duelako.

Orm-ek heroia izan nahi du, eta garaipenaren kontakizuna gezur txikiekin puzten hasten da eta bere burua eskaintzen du printzesa erreinutik libratzeko eta, bide batez, inoiz izan ez den heroia bihurtzeko. Elurretan barrena abiatzen da lagunekin abentura arriskutsuak bizitzera. Bidaian ohartuko da heroia izatea baino garrantzitsuagoa dela bere buruarekin eta lagunartearekin zintzo jokatzea, eta merezi duten pertsonen alde borrokatzea”.

.Zinema euskaraz: ORM Elurretako Erresuman

Bederatzi aretotan:

  • Zugaza (Durango)
  • Multis (Bilbo)
  • Getxo
  • Yelmo boulevard (Gasteiz)
  • Yelmo Megapark (Barakaldo)
  • Cinesa Max Ocio (Barakaldo)
  • Dock (Portugalete)
  • Coliseo (Eibar)
  • Printzipe (Donostia)

.

Alexey Tsitsilin errusiarrak zuzendutako filma da Zineuskadik bultzatzen duen programaren aurtengo lehen filma; besteak beste “euskararen erabilera komunikazio kultural gisa erabili eta aisialdi arloan normalizazioa bultzatzen duen” Zinema Euskaraz zikloak hamalau film aurkeztu zituen iaz.

Zinema euskaraz: ORM Elurretako Erresuman

Zinema euskaraz: ORM Elurretako Erresuman bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Erredakzio proposamen berria ETBn, betiko moduan

$
0
0
Erredakzio proposamen berria, betiko moduan

Erredakzio proposamen berria

Erredakzio proposamen berriaKazetariak kazetaritza egiten ikusi ahalko ditugu ETB2ko Equipo de redacción saio berrian. Bihar ikusiko du argia gure kate publikoaren egitasmo berri honek, 22.20ean. New Media Euskadi ekoiztetxea dago lan honen atzean, eta horrela definitzen dute beren burua: “Aldaketa teknologikoen ondorioz, teknologia berriek, komunikazioak eta entretenimendurako industriak jasan duten transformazio sakonaren aurrean kokatzeko jaio da ekintza enpresarial hau, media eta digital sektorean zentratua“.

Astero gai ezberdin bat landuko dute programan, eta jasoko dena, finean, lan horren bidea eta prozedura izango da; astero egokitzen den gaiean sakontzeaz aparte, kazetariek lan hori nola egiten duten ikusi ahalko dugu. Orokorrean ikuspuntu berria eta interesgarria, eta bereziki sektorean dihardutenentzat.

Sabin Egilior (Bilbo, 1968) izango da zuzendaria. Informazio Zientzietan lizentziatua da EHUn. Ibilbide luzea dauka dokumentalgile moduan, hala zinema nola telebistarako (besteak beste TVEko La 2 katerako). Batik bat, XX. mendeko memoria historikoan oinarrituta dago bere lana, 1936ko Guda eta beste. 2002an izendatu zuten Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak memoriaren ikus-entzunezko artxiboko arduradun moduan.

Urtzi Urkizuk, Berrian idatzitako albistean, Egiliorren hainbat adierazpen bildu ditu: “Astero gai bat aukeratuko dugu. Erredakzioan, mahai gainean gaiaren gakoak eta helburuak jarriko ditugu. Lana banatuko dugu kazetarien artean, eta, gero, kalera joango gara. Formatu berria da. Edukiak nola lortzen ditugun jasoko du saioak. Erredaktoreon lana erretratatzea izango da programaren ardatza. Formatua aurrera eramatea oso arriskutsua da. Kontuan izan behar da gu ez garela aktoreak. Kamerak gure lanean sartzeak bere arriskuak ditu, eta mugan ibiliko gara. Off-eko ahotsik ez da egongo erreportajeetan, eta, horren ordez, gure lana azalduko da. Hasieran, ez genuen argi saioak funtziona zezakeen. Baina lehen atala editatu ostean, uste dugu ondo integratzen dela kazetarien lana eta erreportajean landutako gaia. Ikuslea gure lanean sar dadin nahi dugu“. Kazetariak: Iratxe Prieto, Carlos Narganes, Iñaki Elorza, Leyre Agustin, Ane Azkue eta Erika Barreras. Sonia Rua arituko da koordinatzaile lanetan.

Oso usain ona daukan programa. Berriz ere, ETB2n; berriz ere, gazteleraz.

Erredakzio proposamen berria

Erredakzio proposamen berria ETBn, betiko moduan bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Angels Barceló afera ulertzeko 5 gako

$
0
0

Angels Barcelo

Demagun norbait kobazulo batean egon dela azkeneko egunotan, eta ez dakiela ezer urrezko danborrez; demagun norbait parrandan atera zela Angelsen anaia Ronekin eta gaur esnatu dela berebiziko buruko minez. Doakie hemendik guztiei afera hau ulertzeko azalpen txiki bat, nire ikuspuntutik, bost puntutan laburbildua:

1.- Angels Barceló kazetari katalanak SER irratian egiten du lan, “Hora 25” programa zuzentzen. Tabakalera eraikuntzaren gaia ere eztabaidatua izan da luze eta zabal, baita irekiera bera ere. Orain, beste faktore bat gehitu behar zaio. Iazko apirilean Donostiako Udalak 19.965€ ordaindu zizkion SER kateari “Hora 25” programa Tabakaleratik emititzeko, Barceloren eskutik (atzo jakinarazi zuen NAIZ hedabideak). Tamainako dirutza publikoa erdian egonda, ez dago esan beharrik oso maitea zutela aurretik ere.

Angels Barcelo
Iturria: Naiz

2.- Barceló eta Alicia Amatrian dantzaria izan ziren finalistak. Sektore pribatuaren (Turismo Elkartea barne) eta PSE-ren bi bozekin irabazi zuen hautaketa kazetariak. EAJ-ko ordezkariek Amatriainen alde egin zuten.

3.- Nire ustez Eneko Goiak aurreikusi zuen zer nolako kakanahastea sortuko zen, zeren eta prentsaurrekoan bota zuena ez da ohikoa: hautaketa elkarte pribatuek bultzatu zutela aitortu zuen. Hasierako bi argudio nagusiak: bata, ETAk amak utzi zituenean Donostira hurbildu zela programa bat egitera; bestea, gertaera beraren urtemuga gai beraren inguruko beste programa bat egitea.

4.- Ernesto Gasco PSE-ko zinegotziak eman digu, ziurrenik, gako onena: “katalana da eta programa bat dauka Madrilen”; “eta gainera, gazteleraz…” esatea falta izan zaio. Gainera, bere iritziz, Urrezko Danborra ez da errekonozimendu sari bat, Donostia promozionatzeko sari bat baizik; eta nola Katalunia eta Madril diren Donostiaren merkatu potenteenak, bada hori bera.

Angels Barcelo
Iturria: Naiz

5.- Gaur goizean Ernesto Gasco alkateordeak azaldu du Barceló kazetariak iragarri diola haren hautagaitzaren inguruko adostasunik ezean nahiago duela sairirik ez jaso; bozketa bertan behera uzteko eskatu du. Eneko Goia alkateak, baina, erantzun dio bozketa iragarri moduan egingo zela. Azkenean, EAJ, Irabazi Donostia eta PP abstenitu egin dira, eta EH Bilduk aurka bozkatu du. Zinegotzi sozialistek, berriz, ez dute eskurik altxa botoa emateko.

.

Beraz, Donostiako Udalak ez du aurten Urrezko Danborrik emango.

 

Angels Barcelo, urrezko danborra

Angels Barcelo

 

Angels Barceló afera ulertzeko 5 gako bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

i ñimiño baten kalte kolateralak

$
0
0

Euskaltzaindiak arinegi finkatu zuen euskal aditz laguntzailea. Egin beharreko ikerketak egin gabe, gaur egun argi  ikusten ahal dugun bezala, sakratu bilakatu diren aditz paradigmak plazaratu zituzten. Adizkiok erabakirik, haien defentsan konjuratu ziren. Ibon Sarasolak aitortua duen bezala, ohoreagatik konjuratu ziren, ez baita broma.

i ñimiño baten kalte kolateralak ekarri dituzte erabaki haiek:

 

Subjunktiboko NOR NORI NORK adizkien artean i ñimiño bat kolatu zen:

diezaIon, diezaIen, niezaIon, niezaIen, e.a.

zeinen kalte kolateralak nabariak baitira, adibidez, maiz irakurtzen ditugun era honetako forma okerretan:

diezaidan, diezaigun, diezaizun, diezaizuen…

eta are pluralean ere:

diezaizkion, diezaizkien, diezaizkidan, diezaizkigun…

Erabiltzaileen artean segurtasun eza erein dute, eta ondorioz ez ditugu subjunktiboko formarik entzuten. Jendeak ebitatu egiten ditu honelako formak, eta beharrezkoak ere ez direla sinestera iritsi.

Goiko forma irregular hauen ordez, oxala onartu balira ondoko forma erregularrak:

Singularrean: diezon, diezen, niezon, niezen…

Eta pluralak direnean: dietzon, dietzen, nietzon, nietzen

DIEZON cein baita DIEZA+O+N eta DIEZEN cein baita DIEZA+E+N guztiz erregularrak dira, zeren beste kasu askotan bezala:

A + O = O

A + E = E

Gure tradizioan, Axularren kasuan adibidez, DIEZAIO beste gauza bat da, zeren esanahia baita DIEZAIOKE batuerazko formak daukana.

Barneko I horren esanahia KE partikularena berarena da. DIEZAZUKE esateko, DIEZAIZU aski zen.

Oraindik garaiz gaude okerrak zuzentzekotz.

 

 

 

i ñimiño baten kalte kolateralak bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Konfiantza ordezkatzailea, errepresaliatuak eta gu geu

$
0
0

Konfiantza ordezkatzailea

Komunikazio tailer batean Joseba Kamioren testu bat landu genuen, bere blogetik hartutakoa, “neurehegitik”: Sinesgarritasuna ez da nahikoa, konfiantza da gakoa“. Aste honetan, kasualitatez, berriz ere gurutzatu zait.

Tesi nagusia da politikagintzan eta herrigintzan konfiantza dela gakoa. “Mezu negatiboa bakarrik zabaltzen duen pertsonak edo taldeak jendearen sinesgarritasuna irabazi dezake, baina inoiz ez jendearen konfiantza. Arazoa ulertzen lagunduz gero jakintza aitortuko da, baina konponbiderik eskaini ezean, aio. Soluzioek ez dute zertan izan guztien gustuko, baina konponbide proposamen guztiek topatuko dute beren audientzia. Komeni da konfiantzari eta itxaropenari aukera bat ematea”.

Azken hilabeteko bi gertakizun etorri zaizkit gogora.


  • Konfiantza ordezkatzaileaErrefuxiatuen egoera larria da. muturrekoa. 2016an 5000 pertsona baino gehiago ito dira Mediterraneoan.
  • Ados, eta konponbiderik?

Begoña Uharte eta Mikel Zuluaga Greziara joan ziren, errefuxiatu talde bat jaso eta Euskal Herrira ekartzeko. Konponbidea ez da batzuen gustukoa izan (“legalitatea”…), ez da konponbide integrala, baina hautsak harrotu ditu, eta gainera, ilusioa eta emozioak eskaini. Beren ekintzak harrera zabala jaso du.


  • Konfiantza ordezkatzailea
    Arg: Hamaika TB

    Bake prozesua geldirik dago. Espainiar estatua oso eroso zegoen iraganeko egoeran.

  • Zer egin daiteke?

Luhusokoak ETA-rekin harremanetan jarri, eta gizarte zibileko kide gisa armak suntsitzeari ekin zioten erakundearen oniritziarekin. Blokeatuta zegoen egoera batean zirrikitu bat topatu eta testuingurua astintzea lortu dute, eta beraien konponbide proposamenak audientzia zabala lortu du.


Larunbat honetan Bilbon izango gara. Jakin badakigu presoen egoera muturrekoa dela, bereziki gaixo daudenena; Arantza Zuluetak badaramatzala hiru urte isolatuta; iheslari eta deportatu ugari etxera ezin itzulita dabiltzala; sakabanaketaren erruz, tamalez, pasa den urtean izan diren istripu eta zaurituen zerrenda errepasatuko dugu, eta ez, zorionez, bidean hildakoena; eta aurten, berriz ere, erruleta errusiarrean jokatu beharko dute bisitetara doazen lagun eta senideek.

Eragile ugari ari dira lanean errepresaliatuen inguruan. Bakoitzak egoera bere ikuspuntutik aztertuko du, baina proposatzen duten konponbidean dago gakoa; eta proposamen bakoitzak dauka, edo izango du, bere audientzia.

Kontua da aurreko bi egoeretan eman diren bi ekimen hauek “solteak” izan direla, ez dutela arazoa bere osotasunean konpondu ezta gutxiagorik ere, baina dena den astintzaileak, berritzaileak izan direla. Agian, talde batean ezarri daitekeen konfiantzaz gaindi, bere buruan ere konfiantza handia zeukatelako.

konfiantza ordezkatzailea

EPPK-ak honakoa eskatu zien presoen eskubideen alde daudenei: begirunea eta laguntza. Batasuna, elkartasuna eta herriarenganako loturaKalera Kalera dinamikak horrela adierazi du: “Preso ohiok gure aletxoa jarri dugu. Orain herritarrek hartu behar dute lekukoa”. Hau da: herritarrak antolakundean konfiantza jarri beharrean, antolakundeak jartzen du konfiantza herrian. Baina… herritarrok ba al dugu konfiantza hori geuregan? 

Demokrazia “demokrazia ordezkatzailea” ez den bezala, konfiantza ezin da “konfiantza ordezkatzaile” bilakatu. Ezarriko dugu gure konfiantza ere antolakunderen batean, nahi izanez gero, baina batez ere geure buruan izan behar dugu. Egin dezagun lan geure herri eta auzoetan helburuak lortzea posiblea dela jakiteak ematen duen determinazioaz; errepresaliatuek ordezkatzen dutena zama baino akuilu bihurtuz, bizikleta sorbaldatik jaitsi eta pedalkadaka hasiaz. Nire uste apalean bi jarrera isolatu behar ditugu: batetik etsipena eta ezkortasun kronikoa, horiek direlako zinez sorbaldan eraman ezin diren bi zama astun; eta bestetik, arrakaletan sakontzea. Espetxe politika honekin estatuak bilatzen duen helburu nagusia askapen mugimenduan arrakalak sortzea eta sakontzea da. Ez diezaiegun utzi. Gu geu gara geure herri eta auzoetan ate ezberdinak irekitzeko bitartekorik baliotsuena; eta estatuak ziegetako giltzak dauzka, ez euskal herritarren etxeetakoak.

Sinesgarritasuna ez da aski; komeni da konfiantzari eta itxaropenari aukera bat ematea.

konfiantza ordezkatzailea
Konfiantza ordezkatzailea

Konfiantza ordezkatzailea, errepresaliatuak eta gu geu bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Viewing all 20088 articles
Browse latest View live


<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>