Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all 19675 articles
Browse latest View live

Ezer txarrik egin ez balute bezala

$
0
0
Ezer txarrik egin ez balute bezala

Ezer txarrik egin ez balute bezala

`Kakux auzia´ deitu den horretaz neuk ere esan gura ditut bi berba, erortzear den elurrarekin afera hedabideen orrietan nabartu baino lehen; egunotan ezinegona eragin didaten kontu batzuk irakurri eta entzun ditut-eta.

Ezer txarrik egin ez balute bezalaBaga, Euskal Herriko elizaren baitan ezagutu eta frogatu den lehen sexu erasotzat jo dute zenbait hedabidek afera. Aurretik irakurri ahal izan ditugun zenbait testigantzari esker badakigu ez dela horrela.

2012ko apirilean, “Hoy es nuestro aniversario, cerdo” izeneko sarrera batean, gazteleraz eta gordin, 32 urte aurretik Bilboko parroko baten egin zizkion erasoen berri eman zigun Ana Isabel Moralesek, nardatzen duen kontakizun batean.

Oier Gorosabelek “pederastia atzo goizerarte oso gauza normala izan dala ederto erakusten dau ointxe kontauko dotenak” idatzi zuen 2015eko urrian, gerora Zuzeuko salabardoak ere jaso zuen sarrera batean, “Pederasten paradisua”. Berak entzundako kasu batzuk kontatzen ditu bertan, iragan mendeko 40. eta 80. hamarkadan jazoak.

“Spotlight” ikusi berritan, 70. hamarkadara itzuli zen Alberto Barandiaran kazetaria, La Sallen jasan zituzten abusuak Berria egunkarian kontatzeko, Moralesek bezala lehen pertsonan honek ere -Mendizabalek erasotuak ere, hogeita bi urte igaro eta gero kontatu dizkio pairatutakoak Barandiaran berari, pentsa-.

Bilbon, Gasteizen eta Irunen; Don José Luisek, Dimas Sotések eta Anaia Valeriok; 11-14 urte bitarteko neskatila eta mutikoei. Gure aldetik erabateko sinesgarritasuna duten hiru adibide baino ez dira, baina Joxe Aranzabal bezala, ez ginateke harrituko geu ere, `Kakux auzira´ bueltatuta, “Bergaran, Antzuolan, Donostian edo ez dakit non, beste kasu batzuk ere agertuko balira, alegia, Kakux abade gisa lana egindako tokietan”. Guzti honek ez du justiziaren aldetik ikerketa bat merezi?

.

Neurriak hartu beharraz

Biga, eta aurreko galderari erantzunez, ezetz uste du Iñigo Urkullu lehendakariak. Elizari dagokion prozesu bat dela iritzita, “ez dagokit gai horretan sartzea. Hartu dituzte erabakiak jada, eta, printzipioz, errespetatu egin behar dut jazarpena salatu duten pertsonen egoera”, esan du -fiskala ez dator bat, zorionez-. Larriak begitandu zaizkigu lehendakariaren adierazpenak, are gehiago gizona fededuna dela jakinda.

Ezer txarrik egin ez balute bezalaEAEko agintari legez, jakin beharko luke (eta badaki) pederastia delitu larria dela, eta horrelako kontuak, gure jendartean, justiziak epaitu behar dituela. Beste modu batera esanda, Munillari amen egin dio, eztanda egitear zen arte afera isilpean gorde duen gotzaina; haren alde egiteak erasoak pairatu zituzten adingabeak babesik gabe uzten dituela jakinda edo jakin gabe.

“Hain babestuta sentitu dira sexu-depredadore zuriak, zeren, euren kasua publiko egin arte, lotsa barik segitu baitute predikatzen, ezer txarrik egin ez balute bezala, dio lehen aipatu dugun Aranzabalen idatziak, eta Morales berak ere, Mendizabalek sentitu duen inpunitatea du aferaren giltzarritzat. Eta horixe da Urkulluren hitzek betikotzen laguntzen dutena, elizaren inpunitatea.

Jende andana asaldatu da Urkulluren esanekin, eta ez da gutxiagorako. Horretaz idatzi berri du Luistxo Fernandezek ere, “ez, lehendakari jauna”, esateko:

«Kasualitatea izango zen, Urkullu Vatikanoko ordezkari batekin elkartu behar izana, hain juxtu euskal eliza (edo eliza katoliko euskalduna, nahi baduzue), abusu kasu batean nahastu denean. Hala ere, hobeto prestatua ager zitekeen Lehendakaria, ze esan egin behar da, esan, “Elizari dagokion prozesu bat” dela Juan Kruz Mendizabal apaizarena.

Ez, lehendakari jauna. Agintari batek beste gauza batzuk esan eta egin behar ditu halako kasuetan, eta Elizak barik, aginteak hartu behar du esku delitugileen kontra».

Bide beretik jo dute beste askok ere.

.

Ezer txarrik egin ez balute bezala Ezer txarrik egin ez balute bezala

Ezer txarrik egin ez balute bezala bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Blogetan! Euskal blogariak lehian 2.edizioa abian

$
0
0
Blogetan! Euskal blogariak lehian 2.edizioa abian

Blogetan! Euskal blogariak lehian 2.edizioa abian

Blogari euskaldunen jarduera sustatzeko eta blogarik onenak aukeratzeko asmoz Blogetan! Euskal blogariak lehian 2. edizioa abian jarri du Azkue Fundazioak, Argia aldizkariaren laguntzarekin.

Blogetan! Euskal blogariak lehian 2.edizioa abianBlogetan! lehiaketaren helburua blogari euskaldunak piztea da eta haien lanari oihartzuna ematea, lehiaketa teknologiko, dibertigarri eta parte-hartzaile honen bidez. Horretarako, egiten duten lana sarituko da blogaririk onenak aukeratuz.

Blogetan.eus webgunearen bidez bideratzen da lehiaketa. Webgunean sartu eta parte hartzeko inprimakia bete behar da. Blogen izen ematea lehiaketan edonork egin dezake, edozeinek proposatu dezake gustokoa duen bloga lehiaketan parte hartzeko, nahiz eta horren jabea edo idazlea ez izan.

Lau kategoria daude lehiaketan: Kultura arlokoak (zinema, literatura, artea, diseinua, sukaldaritza, moda, gastronomia, enologia, musika…), Gizarte eta Politika arlokoak (kazetaritza, historia, humanitateak, ekonomia, hezkuntza, zuzenbidea…), Aisialdiarekin erlazionatutakoak (zaletasunak, kirola, bidaiak…) eta Zientzia eta Teknologiazkoak (natura, osasuna, arkitektura, informatika…).

Blogetan! Lehiaketa faseak eta epe ezberdinetan osatuko da.

  • Lehenengoa: blogen izen ematea edota proposatzea urtarrilaren 16tik otsailaren 13a arte.
  • Bigarrena: blogen bozkatzea, bai publikoak eta bai epaimahaiak parte hartuko dute fase honetan. Publikoak webgune edo Twitterren bidez bozkatuko ahal izango du. Publikoak blogak bozkatzeko epea: otsailaren 13tik martxoaren 10a arte izango da. Kategoria bakoitzeko hiru blog aukeratuko dira fase honetan eta hauek izango dira 12 finalistak.
  • Hirugarrena: publikoaren bozkatzeak %50a balioko du, eta epaimahaiaren bozkatzeak beste %50a. Beraz, bien artean erabakiko dute zeintzuk diren kategoria bakoitzeko hiru blog finalistak. Kategoria bakoitzeko hiru finalisten aukeraketa martxoaren 13an izango da.
  • Laugarrena: irabazleen aukeraketa, epaimahaiak irabazleak aukeratuko ditu. Kategoria bakoitzeko hiru blog finalisten artean, epaimahaikideek bat aukeratuko dute eta hori izango da kategoria bakoitzeko blog irabazlea eta martxoaren 13tik 20ra bitartean izango da.

Azken fase honetan, Argia aldizkariak ere euskal blogari berria saria zein egileari eskainiko dion erabakiko du.

Bozkatzea bi modutara egin ahal izango da www.blogetan.eus webgunean erregistratuz eta egun bakoitzean boto bat kategoria bakoitzari emanez eta Twitter bitartez #Blogetan traola erabiliz, bozkatzen den blogaren esteka eta zein kategoriatan parte hartzen duen zehaztuz.

Lehiaketako irabazleen aukeraketa sistemak publiko eta epaimahaiaren parte hartzea ezartzen du.

Urko Uranga [Zuzeu orainkari digitaleko ordezkaria], June Fernandez [Pikara Magazine aldizkariaren sortzailea], Joxe Rojas [Internet ekintzaile euskalduna eta Teknopataren txokoa blogaren sortzaile eta egilea], Argiako ordezkariak eta Azkue Fundazioko bi teknikariak izango dira bigarren edizio honetako epaimahaia osatzen duten kideak.

Sariei dagokionez, lehenengo saria: Bernat Vidal artistak Azkue Fundazioarentzat diseinatutako garaikurra, bigarrena: Fnac-en gastatzeko 200 eurotako diru txeke bana kategoria bakoitzeko irabazlearentzat. Eta sari berezia: euskal blogari berrienarentzat, ARGIAn kolaboratzeko aukera eta urtebeteko ARGIA aldizkariaren harpidetza.

Blogetan Blogetan Blogetan

Blogetan! Euskal blogariak lehian 2.edizioa abian bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Eta hamarkada batera, Pi-LT berbiztu da

$
0
0
Eta hamarkada batera, Pi-LT berbiztu da

Eta hamarkada batera, Pi-LT berbiztu da

“Hil da jainkoa” kantatzarrarekin barrenak astindu zizkigun bandaz gogoratzen zara, zuzeneko ero eta ezin bortitzagoa zuen mungiar hirukoteaz akordatzen?

Pi-LTz ari gara, eta bai, bueltan dira!

Eta hamarkada batera, Pi-LT berbiztu da

Taldeko buru Rafa Ruedak jarri gaitu berriaren arrastoan, gaur goizean egin baitute iragarpena.  Taldekideek eskarmentua pilatu dute taldea desegin geroztik gehienek garatu dituzten aparteko proiektuekin, eta egungo soinu baliabide tekniko eta teknologikoak ezagututa, entzutekoak izango dira. Aurki emango dituzte berbizte puntuala gauzatzeko zuzeneko datak ezagutzera.

«Hamarkada baino gehiago pasatu da gure azken emanalditik (…) une egokia iritzi diogu gure bideak berriz gurutzatzeko.

“Zergatik?” izango da gehienok buruan izango duzuen galdera eta, egia esan, ez dago zergati berezirik. Galdera honi eman diezaiokegun erantzunik zintzoena “Zergatik ez?” da.

(…) Eskerrak eman nahi dizkiogu, bereziki, Mungiako Ibilaldiaren antolakuntzari, aspalditik buruan bueltaka generabilena gauzatzeko eman digun azken akuilukadagatik.

Honetarako, taldeko partaide guztiak elkartzea erabaki dugu. Hau da, Rafa Rueda, Aitor Abio, Xanpe, Txarlie Solano eta David González izango dira taula gainean, ohiko laukotea boskotea bihurturik.

Rocka kirol arriskutsua izanik eta adinean gora goazela kontuan harturik, goi mailako kirolariek nola, beharrezko azterketa medikuak gainditu eta zuekin zuzenekoetan bat egiteko prest gaude. Emanaldi gutxi batzuk baino izango ez diren arren, gogotsu gaude emozioz beteriko une hauek zuekin konpartitzeko (…) Osasuna!»

Pi-LT berbiztu da Pi-LT berbiztu da

Eta hamarkada batera, Pi-LT berbiztu da bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Lidergo idorrak

$
0
0

Lidergo idorrak

Ana Malagoni Samuraitasuna blogetik hartu diogun testua da Lidergo idorrak.

Badakit, Trump eta Farage eta LePen eta dauden eta etorriko diren beste batzuen aldamenean batzutan eskertzen direla iritzirik ez plazaratzeko politikan sartu ziren politikariak. Pertsona diskretuak gustatzen zaizkidan arren, hain idorra den politika eta lidergo mota desideologizatu honek urduri jartzen nau.

Beldur naiz askotan ez izatea zuhurtasuna, koldarkeria baizik, nasan gelditu eta jendearekin, boto-emaile izan diren eta batez ere, izan ez direnekin, bat egiteko trenak pasatzen uzten dituena. Edo okerragoa izan litekeena: hausnarketa propio baten faltak bidaltzen dituela ezer ez esatera, ezer ez babestera edo salatzera, arrisku politiko txikienak ere ez hartzera, ez ote zaizkion etxekoak kontuak eskatzera etorriko.

Funtzionatzen diela argi dago, hauteskundeak irabazten dituzte eta karguak hartzerakoan zin egiten dute, kudeatu egiten dute, bizirauten dute eta ez da gutxi bizirautea, baina bat apur bat umezurtz sentitzen da, apur bat abandonaturik moralki, ikusten duenean ez direla gauzei beraien izenengatik deitzeko gai, ezta guztiok ados jartzeko moduko izen bat dutenean ere.

“The West Wing”-eko nire pertsonairik gogokoenetako bat Toby Ziegler da, Bartlet administrazioko komunikazio zuzendaria. Zinismoa eta idealismoaren artean balantzaka ibiltzen den pertsonaia zoragarri horietako bat. Bere hitzak dira hauek, egun idealista batean:

Oharra: politikaren ikuspegi estatubatuarretik esandako hitzak dira. Tentuz, beraz, eta bere neurrian hartu.

Lidergo idorrakIf our job teaches us anything, it’s that we don’t know what the next President’s gonna face. And if we choose someone with vision, someone with guts, someone with gravitas*, who’s connected to other people’s lives, and cares about making them better… if we choose someone to inspire us, then we’ll be able to face what comes our way and achieve things… we can’t imagine yet. Instead of telling people who’s the most qualified, instead of telling people who’s got the better ideas, let’s make it obvious.

Ez da begibistakoa, Toby maitea. Eta ez da inspiratzailea.

* Karka bat naiz eta karka bat naizenez, gustuko dut gravitas kontzeptua. Itzulpen zuzenik ez duen seriotasun, sakontasun, lanerako konpromiso eta erantzukizunaren zentzuaren arteko nahasketa hori. Gustuko dut eta faltan.

Lidergo idorrak

Lidergo idorrak bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Zure jatorriaz ziur?

$
0
0

Zure jatorriaz ziur?

Zure jatorriaz ziur?momondo.com webguneak, bidaia bilatzaile bat denak, “The DNA journey” edo DNAren bidaia deituriko ekimena gauzatu du. Ez dakit marketing kanpaina soila den, edota bidaiatu, dibertsitatea ospatu eta burua irekitzeko euren filosofiaren aitzaki bikaina. Dena dela, izugarri gustatu zaizkit bideoak eta pertsonen erreakzioak euren jatorria ezagutu dutenean. 15 milioi bixita izan ditu bideoak. Zure jatorriaz ziur?

Zure jatorria eta arrazaz ziur?

Nola funtzionatzen DNA test honek? Jatorriaz ari direla, herrialdeez baino etnizitateez ari direla dio Brad Argent-ek, test-a gauzatu duen pertsonak, %99,9ko fidagarritasuna ematen diolarik.

Aurelie

Jay

Ellaha

Carlos

Uste duguna baina dibertsitate handiagoa dauka gure DNAk, nondik gatozen geure buruari galdetzen diogunean sorpresa handia hartu genezake… Ados nago burua eta adimena zabaldu eta ireki behar ditugula diotenean…

Zure jatorriaz ziur?

Zure jatorriaz ziur? bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

CAF-Elhuyar sariak: Otsailaren 17ra arte dago irekita lanak aurkezteko epea

$
0
0
CAF-Elhuyar sariak: Otsailaren 17ra arte dago irekita lanak aurkezteko epea

CAF-Elhuyar sariak: Otsailaren 17ra arte dago irekita lanak aurkezteko epea

  • Zientzia eta teknologiaren arloko artikuluak, kazetaritza-lanak eta proiektuak saritzen eta bultzatzen ditu sariketak
  • 2.000 €-ko lau sari eta 5.000 €-ko beka bat banatzen dira
  • Aurten, sari berri bat dago, lehen sektoreari lotutako lanentzat

CAF-Elhuyar sariak: Otsailaren 17ra arte dago irekita lanak aurkezteko epea

Hauek dira CAF-Elhuyar sarien helburuak: zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko gizarteratzea aitortzea eta bultzatzea. Horrenbestez, horretan dabiltzan ikertzaileak, zientzia-zaleak, kazetariak eta sortzaileak animatu nahi ditugu, sariketan lanak aurkeztera. Otsailaren 17an amaitzen da epea!

Kategoria hauek ditu sariketak:

  • Dibulgazio-artikulu originalak.  Bi azpikategoriatan banatuta dago: dibulgazio-artikulu orokorrak eta egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluak. Azpikategoria bakoitzaren irabazleak 2.000 euroko saria eta Imanol Andonegiren eskultura bat eskuratuko du.
  • Zientzia-kazetaritzaren arloko lanak. 2.000 eurorekin eta eskulturarekin saritzen da.
  • Zientzia Gizartean sorkuntza-beka. Zientziaren/teknologiaren eta gizartearen arteko elkarrekintza lantzen duen proiektuak onartzen dira kategoria honetan. Aukeratutako proiektuaren egileak hura gauzatzeko 5.000 euroko diru-laguntza jasotzen du, baita eskultura ere.

Horrez gain, aurten beste sari bat dago, lehen sektoreari lotutako lanentzat. Hain zuzen ere, CAFek eta Elhuyarrek elkarlanean antolatzen duten sariketa honek bidelagun berria du, NEIKER, Nekazaritza, Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea. Ikerketan euskararen erabilera bultzatzeko asmoa du NEIKERek, eta, horren erakusgarri, sariketaren babesle bihurtu da.

Oinarriak eta informazio guztia, cafelhuyarsariak.elhuyar.eus helbidean.

CAF-Elhuyar sariak: Otsailaren 17ra arte dago irekita lanak aurkezteko epea

CAF-Elhuyar sariak: Otsailaren 17ra arte dago irekita lanak aurkezteko epea bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Zuzeu GAZTEA saria, 2017an ere

$
0
0
2017an ere, Zuzeu GAZTEA saria

2017an ere, Zuzeu GAZTEA saria

Gazteak idaztera xaxatzeko asmoz, ZUZEU GAZTEA SARIA sortu genuen iaz Azkue Fundazioaren laguntzarekin, hilabetero 30 urte azpiko zuzeularien sarrerarik onena 150 eurorekin saritzera zetorrena. Halaxe egingo dugu 2017an ere, berdin-berdin.

2017an ere, Zuzeu GAZTEA sariaOrain arte, 2016ko hamabi hilabetetan, 71 sinaduraren 134 artikulu argitaratu ditugu urtea motel hasi eta ziztu bizian bukatu zuen lehiaketan. Gurean lehen aldiz idazten zuten gazteenak izan dira gehienak, eta gerora sarrera bat baino gehiago egin dute horietariko askok.

Guztiei eskerrak eman eta, orain arte sarituak izan direnak zein oraindik saritu gabeak, guztiak ere parte hartzen jarraitzera animatzen ditugu.

.

Kontutan hartu

Lehiaketan parte hartzeko baldintzak esteka honetan aurkituko dituzuen arren, komeni da pare bat ohar egitea, ohiko akatsak ekidite aldera.

Artikulu bakoitzak 300 hitz inguru izatea komeni da, eta gaiarekin lotutako argazki edo ilustrazioren bat, gutxienez. Zuzeun norberaren iritzia ematea bultzatzen badugu ere, edozein kazetaritza genero onartuko da lehiaketan, izan erreportaje, kronika, elkarrizketa edo beste. Eta jakina, testu soiletik haratago, sareko kontakizun modu berriak erabiltzea ere hartuko da kontutan: argazkiak, multimedia, grafikoak, e.a.

Saritua aukeratzeko orduan, artikuluaren edukia eta formaren bikaintasuna kontutan hartuko den moduan, argitaratutako lanek behar besteko mailarik ez balute saria ez ematea ere erabaki daiteke; baita artikuluren bat kentzea ere, euskara aldetik zuzena ez balitz, edo eduki aldetik pobre samarra izanez gero.

Derrigorrezkoa da sarrerak izen abizenez sinatzea, norberaren argazki eta guzti. Beraz, ezizenez edo izen apalez sinatuta, argazki gabe edo aurpegia ondo ez ikusteko modukoekin argitaratzen diren sarrerek ez dute saria irabazteko aukerarik izango.

.

zuzeu.eus-logo2 Azkue logo

Zuzeu GAZTEA saria, 2017an ere

Zuzeu GAZTEA saria, 2017an ere bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Super Txope, Sorturen youtuber faltsua

$
0
0
Super Txope, Sorturen youtuber faltsua

Super Txope, Sorturen youtuber faltsua

Super Txope, Sorturen youtuber faltsuaEuskarazko youtuberren basamortuan sekulako poza sortu zuen SuperTxope-ren jaiotzak. 100.000 ikustaldiren bueltan egon dira bere zazpi bideoak. Hainbat elkarrizketa egin dizkiote hedabideetan –Gaztean, esaterako-, milaka euskal herritar maitemindu dituzte Nerea Arriola aktorearen imintzioek ezker abertzaletik ezker abertzaleaz egindako bideo motzekin -aurretik EH Bilduren spota egin zuen Arriolak-.

SuperTxopek umore bikainez youtubeko eduki apartak eskaini ditu. Ezin ahaztuDraw my Life-eko Topaguneetako lokatzak, Ezker Abertzaleko Fashion Rakinga -Durangoko azokan denek zuten ahotan!-… “Fun With Flags”-ekin ikurren gaineko nahasmasari irribarrea atera zion,10 arrazoi garai berriak direla frogatzeko-n ezker abertzalearen gainean sano barre egin zuen… azken batean, ezker abertzalearen garai bateko irudi serio eta trinkoan bizipozaren zirrikitua zabaltzen lagundu du. Baina amaitu da Sorturen kanpaina.

Bi hilabetez sekretua gorde eta gero, azken bideoarekin agur esan du Idoia Txoperena pertsonaiak -Arriola ETBk fitxatu izanak harremana ote du amaierarekin?-. Argi gelditu da engainua, edo trolleoa: youtuberrik ez, Sorturen kanpaina bat izan da Super Txope. Hala aitortu du Nerea Arriolak. Aurretik ere esana zuen, eta azpimarratua, talde lana izan dela SuperTxope, baina Sorturen esku hartzeaz ezer esan gabe. Bideoen atzean, Hiru Damatxo taldea ere aritu da, eta, zalantza gutxi dago Gotzon Elizburu (@gauerdikoeztula) Sortuko Komunikazio Idazkariaren paper erabakiorraz. Azken honek, Aioraren (@probatxoa) ekarpenik gabe SuperTxope ezinezkoa zatekeela aitortu berri du.

Super Txoperen arrakasta ikusita, amaiera honek dezepzio puntu bat ere zabaldu du jarraitzaile askorengan. Alderdi politiko batek aurrez antolatutako kanpaina izateak jende asko tristetu du, kalitatezko youtuber euskalduna berez ager zitekeela uzte zutenak.

Edonola ere, nere iritziz, Sorturi eskertu egin behar zaio ekimen hau, euskarazko edukiak tresna berrietan zabaltzeko izan duen atrebentzia eta lan onagatik.

 

Super Txope, Sorturen youtuber faltsua

Super Txope, Sorturen youtuber faltsua bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Ertzain drogosoa

$
0
0
Ertzain drogosoa

Ertzain drogosoa

Pentsatu duzue inoiz aurpegia estaltzen duten beltzen atzean -ertzainez ari gara- nolako pertsonak gordetzen diren? Izan duzu inoiz polizia bat ezagutzeko jakinminik?

Euskal Telebistari esker, atzo izan genuen aukera. El Conquistador (oraingoan Karibekoa, aizue!) saioko parte hartzaileetako bat da Jose Javier Vilarín bilbotarra; gizonak honela aurkeztu du bere burua:

“Jendearekin talka egiten dut”, dio, goizean lanean izandako eztabaida adibide jarrita. “Gatazkatsua izan ohi naiz, jendea oilartzen bazait… ni gehiago oldartzen natzaie”.

Ertzain drogosoaren hitzak entzunda, sare sozialetan “horrelako batek hil zuen Iñigo Cabacas” irakurri diogu telebisteren aurrean asaldatutako bati. Guri, adierazgarria iruditu zaigu aurkezpenaren bukaeran dioena; ez dago bere izatean gustura, antza: “gorroto ditut beren buruak argitzat dituzten pepelerdoak”. Quis custodiet ipsos custodes?

.

Ertzain drogosoa

* Bideoa Galder Gonzalezen txio batetik hartu dugu.
Bestalde, sarrera prestatzen genbiltzala SuperTxoperena irakurri dugunez, gai biak lotu eta beste youtuber bat aurkeztera gatoz; Sortukoa da hau ere?
Ertzain drogosoa Ertzain drogosoa

Ertzain drogosoa bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Atxorrotx oroimen tokia

$
0
0
Atxorrotx oroimen tokia

Atxorrotx oroimen tokia

Atxorrotx oroimen tokiaLeintz bailarako urrutiko mendietatik ikusten da. Haitz zorrotz baten gainean tente, arrano harraparien talaia oro-ikusle baten moduan: Atx zorrotx. Gaur egun eraikin erlijioso batek jartzen dio goreneko teila. Gerturatuz gero, ordea, elizaren teilatu horren azpiko harri landuek gaztelu zahar baten aztarna erakusten digute. Beste askotan bezala, Nafarroa gineneko eraikuntza zibila suntsitua izan da zer ginen eta garen ahaztu dezagun, gurea, ikusezina bihur dadin.

Atxorrotx eta bere gaztelua Euskal Herriaren oroimen toki garrantzitsuenetako bat da. Amaiur, Noain, Malmasin, Gernika edo Naiarako monasterioak diren bezalaxe. Oroimen tokia esaten zaio errealitate historikoaz gain iruditeria edo sinbolismo jakin bat osatzen duen lekuari. Pierre Nora frantziarraren esanetan, “pertsonaia, gertaera edota toki bat oroimen tokia bihurtzen denean, bere egiatasun sinbolikoaren sustraiak ateratzen dira argitara, egiatasun eta errealitate historikoaz harago. Atxorrotx harkaitz mendi bat baino zerbait gehiago da.

Arkeologiak eta dokumentu historikoek erakusten digute Aitzin Arotik zegoela bizitza goialde horretan. Erromatarren garaiko zeramika arrastoak agertu dira, Nafarroako erresuma gineneko txanponak, gezi zorrotz eta arma arinak… Ez dugu ahaztu behar Atxorrotx, Durango-Markina, Ipuzkoa eta Hernani bezalako eremuak Nafarroako erresumarekin azaltzen direla lehen aldiz historiaren errealitate politiko eta instituzionalean.

Aurreko horiek denak eta beste askok osatzen zuten Erresumaren tenentzia sarea. Tenentzia bat da lurralde-eremu natural baten inguruan antolatzen den bizitza ekonomiko, sozial, erlijioso eta administratiboaren batasuna. Kantauri itsasaldeko isuri hauetan ibai nagusi baten eta bere inguruko mendi bailaren inguruan antolatzen ziren. Tenentea, berriz, erreinuaren ordezkaria zen. Gehienetan, bere esku izaten zuen lurraldea defendatzea kanpoko erasoen aurrean, justizia ezartzea auzi garrantzitsuetan eta bideko-zergak kobratzea.

Atxorrotxeko gazteluaren tokia, haitz natural baten gainean eraikia, leku aparta da bailara luze-zabal behatzeko. Gaztelua, behatokia zen. Apenas dozena pare bat gazteluzain eta haien beharretarako eraikuntzak: estalpeak, ukuiluak eta lotarako tokia. Erresumaren barrualdeko eraikuntza zen. Jendearen eta merkataritzaren joan-etorriak kontrolatzeko dorrea. Gaztelako mugatik urruti, inbasio militarren arriskutik salbu.

Mila ehun eta laurogeita hemeretzian, ordea, Aitxorrotxeko tenentzia eta bailararen historia erabat aldatuko zuen zorigaiztoko ezbeharra gertatu zen. Apirilaren 6an, Antso VII.a Azkarraren koinatua Rikardo Lehoibihotza, Chàluseko gaztelua hartzeko saioan hil zuten. Ingalaterrako errege eta Akitaniako jaunaren babesik gabe eta Nafarroako erregea urruti zegoela baliatuz, ekainaren 6an bertan, Gaztelako Alfontso VIIIak Araba inbaditu eta Gasteizi setioa jarri zion. Bederatzi hilabetez gasteiztar nafarrek setioari eutsi zien, baina errenditzeko baimena jasota, 1200eko udaberrian gaztelarren tropak erasoan sartu ziren Nafarroan. Atxorrotxeko bailaratik barrena, besteak beste, Baionaraino iritsi ziren.
Momentuz ez dugu ezagutzen zer gertatu zen Atxorrotxeko gazteluan, baina, garai hartakoak izan daitezkeen erreketa arrastoak eta gezi zartatuak, Antso VII.a Azkarraren txanponak txapon gaztelarrekin nahasirik agertzea eta Jimenez de Radak Gaztelak irabazitako gazteluen zerrendan aipatzea, guda bortitzen erakusle dira.

Gaur egun ingurune hori paisaia isila da, indusketa baten lanabesen hotsak gora behera. Egunen batean, ordea, Atxorrotx memoriaren tokia izango da. Bere egiatasun sinbolikoaren sustraiak argitara ateratzen direnean, egiatasun eta errealitate historikoaz harago zer garen eta nondik gatozen oroitaraziko digu. Atxorrotx memoriaren parkea izango da.

Atxorrotx oroimen tokia bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Trumpen garairako 4 konspirazio telesail

$
0
0
Trumpen garairako 4 konspirazio telesail

Trumpen garairako 4 konspirazio telesail

Ziur zu ere horietakoa zarela. Telesail bat ikusten hasi eta kapitulu bat bestearen atzetik lotuta, irentsi eta irentsi, noiz geratu ez dakien horietako animalia bat. Gaizka Agirrek bere blogean esan izan du serieak bestelako disziplinak ordezkatzeko jaio direla. Literatura edo zinema esaterako. Ez dakit hainbesterako ote den, baina, gauza bat argi dago, serieetako korapilo eta argumentuak sortzen dituzten showrunner famatuek, errealitatea ordezkatzearekin amesten dutela. Trumpen garaipenak eta berau inguratzen duten galdera ikurrek, gidoilari malapartatu baten ametsa dirudite. Hona hemen Trump-en garairako 4 konspirazio serie.
Trumpen garairako 4 konspirazio telesail

1- Homeland

Homeland telesaileko gidoilariek ez dute kiniela asmatu. Clintonek irabaziko zuelakoan, 6. denboraldirako emakumezko presidentea jarri dute Etxe Zurian. Elizabeth Marvel, House Of Cards telesailean ezagun egin zen aktorea. Tira, bozkatzaile demokratek akaso kontsolamendua topatuko dute fikzioan, non dena baiten posible. Homeland telesailak urte luzetan Ekialde Hurbilean desagertutako Nicholas Brody (Damian Lewis) marinearen ezusteko itzulera du abiapuntu gisa. Carrie Mathison (Claire Danes) CIAko ikerlariak Brody yihadisten agente bikoitza dela susmatzeko arrazoiak ditu ordea.


2- Designated Survivor

Netflix kateak konspirazio serie ugari ekoizten ditu. 2016an estreinatu zuten Designated Survivor (Hautatutako Ondorengoa) delakoa. Kiefer Sutherland aktorea da protagonista, ’24’ telesailetik ezaguna egingo zaizu apika. Bizkorra eta bizia da trama, azeria zepoan nola harrapatuko zaituena. Atentatu bat gertatu da Washingtongo Kapitolioan eta AEBtako presidentea eta kongresista denak asasinatu dituzte. Tom Kirkman (Sutherland), Etxebizitza Sailburua, da hautatutako ondorengoa, supituki AEBtako presidente bihurtuko dena. Nor ote dago atentatu lazgarriaren atzean?


3- The Shooter

Hau ere Netflixen uzta berrikoa, Designated Survivorrekin batera estreinatua. Hain da parekoa bien giroa, ezen biak nahasiko baitituzu askotan. Honakoan AEBtako armadako frankotiratzaile erretiratu bat da protagonista, Bob Lee Swagger (Ryan Phillippe). Egun batez Ameriketako Estatu Batuetako Segurtasun Nazionalerako Saileko lagun zahar bat etxean agertuko zaio laguntza eske Isaac Johnson (Omar Epps). AEBtako eta Ukrainako presidenteek bilera ofiziala egin behar dute, eta Johnsonen iturrien arabera sniper ezagun batek AEBtako presidentea akabatu nahi du. Hain zuzen ere, Lee Swaggerri nola egingo duen asmatzeko eskatuko dio.


4- House Of Cards

Honakoa zaharragoa da, eta ni bezain seriefiloa bazara ziurrenik honezkero ikusita izanen duzu. Baina ezin aipatu gabe utzi halako zerrenda batean. Frank Underwood politikariarena Kevin Spacey aktoreak inoiz egin duen interpretazio bikainena da. Etxe Zuriko botere borrokak eta politika estatu batuarraren estoldak imaginatzen ahal dira Beau Willimonek sortutako telesaila medio. Trumpen garairako lehengai ezin hobea, ez al da ala?


Proposatuak:

Borgen

Borgen Danimarkar drama politikoa, 3 denboraldi izan zituena eta Adam Pricek sortua. Birgitte Nyborg danimarkako lehen ministro emakumea da protagonista.

Beste konspirazio telesailik okurritzen zaizu?

Trumpen garairako 4 konspirazio telesail

Trumpen garairako 4 konspirazio telesail bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Txepelaren arrakasta

$
0
0
Txepelaren arrakasta

Txepelaren arrakasta

— Joño Star, aspaldiko!

— Buck, benetan ere! Zer moduz?

— Erdipurdi, oraintxe nator Lanbiden izena ematetik. Zuenean, dena ondo?

— Kafetegi bat zabaltzekoa naiz Donostian, zatoz gurekin lanera…

— Benetan? Bai gustura joan ere.

— Kafe eskasa saltzea dugu asmoa, inoiz baino garestiago…

— ?!?! Ziurra duzue arrakasta, arraiopola!

.

Printzipioz, irakurle, ez du negozio ona ematen baina, ez pentsa, batzuei funtzionatu die, Perurenari Danacolek bezala.

Txepelaren arrakasta

Horixe da Starbucks etxeak egiten duena, munduan zehar barreiaturik dituen kasik 25.000 kafetegietan. Bost kontinenteetako 60 herrialde ingurutan, 40 milioi bezero ei dituzte astean, eta hauek dira kafea txepela eta garestia dela onartzen lehenak. Beraz, nola ulertu izaten duen arrakasta?

Amy Ferraris zinemagilea galdera erantzuten saiatu da “The Perfect Cappuccino” dokumentalarekin. Kafeari buruzkoa baino kontsumismoari eta estatubatuar izateari buruzkoa den lanean, bere burua kafezale amorratu legez aurkezten duen zinemagileak Starbuckseko kafeak ez duela deus balio aitortzen du, eta zalantza agertu, “estatubatuar kultura marken kultura bihurtu ez ote den”. Hau da, balio jakin batzuk, identifikazio eta pertsonalitate jakin bat bilatzen duela Starbucksera kafe eske doanak. Ez alferrik, kafetegi katearen sortzaileetako batek “dastatzearen plazera azken kontua da, kafeak duen onena berau hartzearen alde soziala da”, dio dokumentalean.

“Egiten ditugun erosketek asko esaten dute gutaz, kontsumismoak forma ematen dio gure bizimoduari”, uste du Bryant Simonek ere. Gizona historia irakaslea da Filadelfian, eta Starbucks fenomenoa aztertu du “Everything but the Coffee: Learning About America from Starbucks” saiakeran (Kafea ez den beste guztia, AEBetaz ikasten Starbucksi esker).

Irakaslearen aburuz, fenomenoa ulertzeko kontutan hartu behar omen da AEBetako auzoetan ez dela sekula kafetegirik izan jendea elkartu eta harremanak egiteko, eta horretarako liburutegi, parke eta beste erabiltzen zituztela. Eta hutsune hori betetzera zetorren, printzipioz, Starbucks; lortu ez duena, bakoitza bere ordenagailuarekin dagoela elkarrizketa gutxi sortzen baita.

.

Badira hiru Euskal Herrian

Euskal Herrira heltzeko 30 urte behar izan dituzte, baina urte pare batean ireki dituzte hiru. Iaz Bilbon, Loiuko aireportuan gero, eta azkena herenegun, Donostian, hiritarren gehiengoa ezertaz ohartuko ez zen arren. Baina jabetu direnen artean, aspaldi irrikaz zain izan eta pozez zoratzen ziren batzuk. Ez dago kafe gozo bat hartzeko beste tokirik Donostian?

Bat baino gehiago izango dira seguruenera, baina “arrakasta ez dago kafearen lurrunean, ukiezinak diren ikurretan baino. Starbucksen modernitatea saltzen dute, kosmopolitismoa eta… gehiegikeria. Horrela diote, laburpen gisara, arestian aipatu ditugun ikerketek.

Jada ez dago New Yorkera bidaiatu edo ingelesez hitz egin beharrik munduko hiritar izateko. Kafe bat hartzearekin nahikoa, aizue, kafe bat!

Azaleko argazkia, @sisterscity Twitter kontutik.
Txepelaren arrakasta

Txepelaren arrakasta bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Marine Le Pen ulertzeko giltzak

$
0
0
Marine Le Pen ulertzeko giltzak

Marine Le Pen ulertzeko giltzak

Aurki izango dira hauteskunde presidentzialak Frantzian eta paper handia jokatuko du bertan Marine Le Pen-ek, Fronte National alderdi ultraeskuindarreko lehendakariak. Bada esaten duenik berak irabaziko dituela hauteskunde horiek eta, hala balitz, krisi larri batean sartuko dela Europar Batasuna. Nik hainbeste ez dakit, baina kezkatzekoa, behintzat, badirudi.

Marine Le Pen ulertzeko giltzak
cc-by: Blandine Le Cain

Urruntasunetik baina beti adi begiratu izan  diet nik Le Pendarrei, bai alabari eta baita aitari ere, FNren sortzaile den Jean Marieri, alegia. Arrazoi asko dira horretarako, tartean, esaterako, aita-alaben arteko borroka eta katramila familiar eta politikoak. Baina, amets egin ez badut,  anekdota bat ere badago Le Pen zaharra euskaldunokin lotzen duena: Le Pen eta Jon Mirande estimatua, Haur besoetakoaren egilea, lagunak izan ziren. Elkar ezagutzen zuten bederen, agian biak ala biak faxista galantak zirelako eta topo egiten zutelako euren arteko bileretan.

Oso oker ez banaiz, Eduardo Gil Berak itzuli eta Pamielak 1991. urtean argitaratutako La Ahijada liburuko argazki batean ikusi nituen biak ala biak, ihaute-jai baterako mozorroturik. Harrez gero ez diot begirik kendu izan Le Pen zaharrari eta, bide batez, haren alabari. Eta, nolabait, Miranderen ondoan ibili izanak, hurbilagoak egin izan ditu enetzat. Nire gaiztakerian, iritsi izan naiz pentsatzera, Marine haur zela, Miranderen izterretan egon zitekeela eserita elkarrekin abesten C’est la mère Michel qui ha perdu son chat…

Kontua da oso zaila egiten zaidala faxista hauen pentsaeraren nondik norakoak ulertzea. Niretzat,  Espainian ezagututako katolikotasunetik urruti, oso zaila da halako gauza bat konprenitzea. Horregatik egin zait hain baliagarri Les inrocks aldizkariak Michel Eltchaninof filosofoari egin dion elkarrizketa, Dans la tête de Marine Le Pen liburua argitaratu duen aitzakian.

Marine Le Pen ulertzeko giltzakEne irudikotz, Hegoaldeko ikuspegitik, oso zaila zaigu Frantziako laizitateak halako munstro-pentsaera sor dezakeenik pentsatzea. Eltchaninofi irakurritakoaren arabera, ordea, Marine Le Pen feminista  ageri da askotan, bere aitaren eta beste garai bateko alderdikideen falokraziatik urrundurik. Emakume moderno bistaratzen zaigu, birritan dibortziatua, abortuaren eta homosexualen arteko ezkontzaren kontrakorik gabea.  Einstein, Camus, Cocteau, Marc Bloch,  Hannah Arendt edota Claude Lévi-Strauss antropologoa aitatzen ditu sarritan… Ez zaio batere gustatzen ultraeskuineko alderdi batekoa dela entzutea, azken finean, totalitarismo liberala borrokatzen baitu berak, eta erabat errepublikarra nahi du izan. Bere alderdia ez du ez eskuinean ez ezkerrean ikusten. Eta hori guztia gutxi bailitzan, langilea eta nekazaria dira bere bozarekin FN sostengatzen dutenak…

Apirileko hauteskundeetan Valls, Fillon eta Le Pen lehiatuko dira Frantziako Presidente izateko. Nire lagunek diotenez, Fillon liberalak ditu aukera handienak. Nik arrastorik ere ez daukat, baina emakume honek egiten badu aurrera, Trump eta Putin dantzalagun dituela gainera, Jainkoek gorde gaitzatela aterpean apur batean.

Marine Le Pen ulertzeko giltzak

Marine Le Pen ulertzeko giltzak bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Obama, mutil onaren irudia

$
0
0
Obama, mutil onaren irudia

Obama, mutil onaren irudia
Obama, mutil onaren irudia

Bukatu da Barack Obamaren agintaldia.

Etzi, urtarrilak 20, AEBetako lehen presidente beltzak hurrengoari pasako dio lekukoa, Donald Trumpi.

Zortzi urteko jardunean izango zituen Obamak porrot eta arrakasta politikoak, baina bera izan da, zalantza barik, mundu globalizatu honetan, eta AEBko jendarte hartan, irudi batek duen indar eta garrantzia hoberen ulertu eta baliatu duen presidentea.

Horregatik, edonora-edonorekin-edozertara zihoala ere, hurbileko laguntzaileez gain beti eraman du ondoan eskarmentu handiko argazkilari taldea, Pete Souzak gidatua (goian, Obamaren atzean, kamera eta guzti). Gari Garaialde argazkilariaren esanetan, Souzaren abilezia nagusia, presidentearen bizitza pribatuan sartu izanaren sentsazioa ematea” izan da.

Beste herrialde batzuetako agintariekin egindako hitzorduetan zein une intimoetan egindako erreportaje grafikoen lagin bat dakargu segidan, Barack Obama badoan honetan, AEBetako presidente legez izan duen ibilbidearen laburpen gisara.

Argazki batzuk aski ezagunak egingo zaizkizu, munduko hedabide nagusienetan agertuak baitira, beste batzuk argazkilariek baino ikusi ez dituzten detaileak dira. Esteka honetan duzuena, esaterako, Osama Bin Laden erahil zuten unean egindakoa da (ustez), esanguratsua oso. Izan ere, Garaialderengana bueltatuta, “presidente gerrazaleena izan arren irudi atsegina du Obamak”.

.

Arlo pribatuko detaile batzuk

Obama, mutil onaren irudia

.

Presidentea, agintari zein herrikideekin

.

Bidaiaz bidaia, Rion behe-lainopean eta Habanan euripean

.

Badator eta badoa, Barack Obama eta donald Trump

Obama, mutil onaren irudia

Obama, mutil onaren irudia bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Zakila duten neskak, bulba duten mutilak

$
0
0

Zakila duten neskak, bulba duten mutilak

Chrysallis elkartea Euskal Herrian egiten ari den kanpainaren harira, orain urte bete Leire Ibarguk Klitto! agerkari feministan plazaratu zuen sarrera arrantzatu du Salabardoak, “Zakila duten neskak, bulba duten mutilak eta belarritakoak dituzten jaio berriak”.

Herenegun, ETB1eko “Ur handitan” ere jorratu zuten transexualitatearen gaia; sare sozialetan goraipatua izan da saioa.

Zakila duten neskak, bulba duten mutilak

Iazko abenduaren 12an [2015az ari da], Zarautzen Haurraldek antolatutako topaketetan aukera paregabea izan genuen transfeminismoaren inguruan hausnartu eta ikasteko. Arratsaldeko mahai inguruan sexu-genero sistemaren oinarri den “emakume/eme vs gizon/ar” dikotomiari aurre egin dioten esperientzia pertsonal anitzak entzun ahal izan genituen. Oso interesgarriak eta hunkigarriak guztiak. Hamaika hausnarketa eragin zizkiguten eta bereziki ederra iruditu zitzaidan mahai inguruaren bukaeran bakoitzak bere gorputza zaindu, maite eta gozatzen duela aldarrikatzea, bere gorputza gorrotatzen duen transexualaren esterotipoarekin apurtuz.

Hizlarien artean bazen haur transexual edo transgenero baten ama ere, Laia. Eta gai honek bereziki erakartzen ninduen, haurtzaroa “neskei” ez zegozkien kontutan igaro bainuen neuk ere, “neska-mutil” goitizena askotan entzuteraino. Jakina da haurrak, jaio bezain laster (baita lehenago ere) genitalei erreparatuta eme edo ar kategorietan banatu eta horren arabera “neska” edo “mutil” gisa heziak direla. Eta argi dago, haurrei “neska” edo “mutil” izateko aukerak bakarrik ematen badizkiegu, gutxienez nahi duten kategorian hazi eta hezteko aukera izan behar luketela, zakila edo bulba izateak aukera horretan eragin gabe. Baina nire kezka zera da, zer da sei urteko haur batentzat “neska” edo “mutila” izatea? Zakila duen haur batek zergatik sentitzen du “neska naiz” aldarrikatzeko beharra? Iruditzen zait gaur egungo haur eta gazteak gero eta “neskagoak” edo “mutilagoak” egiten ari garela. Asmatutako bi aukera horien arteko amildegia txikitu beharrean handitzen ari dela. Umeei “hau neskek ezin dute egin” edo “hori mutilen kontua da” esaldiak behin eta berriz entzuten zaizkie, ederki dakite “neska” edo “mutil” bezala eurei zer dagokien, eta bete ezean zigorra nolakoa den. Ez dakit nola ausartzen garen haurrak berdin-berdin hezten ditugula esaten, haur batentzat neguko txano bat erosi nahi duzunean ere dendariak “zer da neska ala mutila?” galdetzen dizunean edo jostailuen artean egiten den banaketa nabarmenean, “kínder sorpresa” arraultzak ere “neskentzat” eta “mutilentzat” barruko opariaren arabera desberdinduta daudenean (lagun batek dion bezala, opariak “sorpresa” izateari utzi diolarik). Euskaltzaindiak haurrei jarri beharreko izenak ere bi kategoria horien arabera bereizten ditu (izena eta izanaren arteko lotura ahaztu ezin) eta norbait haurdun dagoenean egiten zaion lehenengo galdera “neska ala mutila?” da.

Hamaika adibide gehiago daude… Baina bereziki obsesio bilakatu zaidana jaioberriei jartzen zaizkien belarritakoena da. “Neska” kategoria ezarri zaion haurrari belarriak zulatzen zaizkio (herri askotan lan hori mojek egiten dutelarik) beregana zuzentzen den orok “neska” bezala trata dezan. Zer pentsatuko luke jendeak norbaitek bere ume jaioberriari sudurrean, bekainean edo ahoan piercing bat egingo balio? Arrazoi kulturalengatik haurren gorputzak zulatu eta manipulatzea beste kultura batzuek egiten dutenean zer iruditzen zaigu?

.

… eta belarritakoak dituzten jaio berriak

Gure jendartean ordea onartuta dago haur batzuei belarriak zulatzea “neska” direla plazaratzeko. Berarengana neska bezala zuzentzeko eskaera esplizitua dela deritzot, gure herrian oso zabalduta dagoena, baita ideologia aurrerakoienen artean ere. Belarritakoak dituen haur bat ikustean, “neska” kategorian sartu eta gure inkontzientean urteetan barneratutako “genero-arau” guztiak aktibatzen zaizkigu, oharkabean erreproduzitu eta indartzen ditugunak, baldin eta identifikatu eta erreprimitzeko hausnarketa egin ez badugu. Eta hala ere, seguru zerbaitek eskapatuko digula. Eta bitartean haurrari, gogoratzen ez den garaietatik jendarte osoa modu jakin batean zuzentzen zaio, beregan ezaugarri eta espektatiba desberdinak proiektatuz. Hau ez da belarritakoengatik bakarrik gertatzen noski, baina nire ustez “neska” eta “mutil”en artean, hasiera hasieratik egiten dugun bereizkeriaren adibide garbia dira, horretarako haur jaio berrien gorputzak zulatuz gainera.

Argi dago gaur egungo errealitate zehatz honi erreparatuta beharrezkoa dela zakila duten neskak eta bulba duten mutilak izateko aukerak ahalbidetzea, baina uste dut ezin dugula alde batera utzi “neska” edo “mutil” izatea zertan oinarritzen dugun (duten) identifikatzea eta bi kategoria horien arteko amildegia deuseztatzea. “Neska” edo “mutil” izan beharrean haurrak “haur” izan daitezen. Genero araurik gabe, nahi duten moduan jantzi, jolastu, mugitu, gozatu, harremanak izan eta hazi daitezen identitate ireki eta malguagoak eraikiz. “Bat” edo “beste” izatera behartzen ez gaituzten identitateak; malguak, irekiak eta dinamikoak. Gure neurrira eraikitzen ditugun identitateak, eta ez alderantziz, gu euren neurrira egiten gaituztenak. Bukatzeko, Zarauzko jardunaldietan ikusitako irudi batean irakurritakoa berreskuratuz amaitu nahi nuke. “Ez gaude okerreko gorputzetan sartuta, okerreko jendartean baizik”, eta honekin lotuta mahai-inguruaren bukaeran publikotik egindako ekarpena “apustua jendartea aldatzea izan behar luke, eta ez gorputzak aldatzea”… Norberak bere gorputza nahi duen moduan eta inolako froga edota test-ik pasa gabe eraldatzeko aukera eta eskubidea izan dezan aldarrikatuz baina, era berean, gorputz eta identitate anitzek osatuko duten jendartea eraikitzea helburu dugula ahaztu gabe.

Zakila duten neskak Zakila duten neskak Zakila duten neskak

Zakila duten neskak, bulba duten mutilak bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Zer demonio da Maltzaga? (I)

$
0
0

Zer demonio da Maltzaga?

Duela aste pare bat Maltzagaren ideiaren bueltan testu bat idatzi nuen etxe honetan. Ez nintzen “Maltzaga” kontzeptua luzatzen aritu, baina Hedoi Etxarteren txio honek zer pentsatua eman dit orain.

Zer demonio da Maltzaga?

Maltzaga auzo bat da, eta bertan egiten dute topo Soraluze, Eibar eta Elgoibarko herriek. Benetako Maltzagaren kokaera estrategikoan oinarrituz, Telesforo Monzon zenak Maltzaga metaforikoa aldarrikatu zuen, proposamen politiko gisa, abertzaleen arteko batasuna eskatuz. Monzon bergararra zen, eta herri hau abiapuntutzat hartuta, honako ideia babesten zuen: “Gerokoak geroko utzi. Orain, goazen abertzale guztiok batera Maltzagara“. Ideia hori praktikan jartzen saiatu zen Txibertan, agente ezberdinekin. EAJ, ESB, ESEI, ANV-EAE, EKA, Laia (bai), Laia (ez), EHAS, EIA, auzapezen taldea, ETA (m), ETA (pm) eta azken talde hori uztea deliberatu zuten Bereziak taldea bildu zituen Angeluko Xiberta Hotelean.

Mirentxu Purroy kazetaria aktalari lanetan aritu zen, eta berari esker dauzkagu gaur egun bilera haietan esan zirenak idatzita eta dokumentatuta. Mahai hark porrot egin zuen, baina Maltzagaren ideiak eta nahiak luze iraun du abertzaletasunean, eta oraindik ere bizirik dirau askorengan. Ene iritzia, eta beste askorena, Maltzagaren ideia hilda dagoela da, eta euskal errepublika desiratzen dugunok ezin dugula horri begira egon. Sagarrondoari pikuak eskatzen, otsoei beganoak bilaka daitezela erregutzen, alzheimerra daukan norbaiti oroitzeko galdatzen.

Unai Oñederra Zuzeularia da, maiz idazten du atari honetan, gehienetan sindikalismoa eta langile mugimenduaren erronkak ardatz hartuta. Aipatu dudan Maltzagaren testua irakurri ondoren, hausnarketa bati ekin zion Twiterren, eta bide batez, saltsa ederra sortu:

Pello Urzelaik arrazoi osoa zeukan. Twiterren 140 karaktereek ez dute ezer askorako tokirik uzten, eta gainera hainbeste jende ilustre sartuz gero (ni ezik, bistan dena), are eta gutxiago. Baina horretarako dago Zuzeu, ezta? Mintegia eta “Maltzaga reloaded” solasaldi presentziala iritsi bitartean, hausnarketarako tarte txiki bat eskaini diezaiokegu bai irakurleari eta bai geure buruari.

Zilegi bekit lehen harria botatzea, teorizatzen batere trebea ez den baseko militante honi. Argeleko negoziazioetan amaren tititik zintzilik nengoen, eta Lizarra-Garazin Superbateko karneta neukan; beraz, nire belaunaldia aurreko horien oinordekoa izan arren, Loiolak, ilegalizazioak, eta ETA-k armak uzteak markatu du gehien. Guk ez dugu PSOE-rik ezagutu autodeterminazio eskubidea babesten edota pa-pa-pa politikaren une gorenean (Jon Anzaz ahaztu gabe), ez dugu EAJ-rik sumatu estatu bat sortu nahian, eta Euskadiko Ezkerra eta Unidad Alavesa aipatzen dizkigutenean kromo aurpegia jartzen dugu.

Zer demonio da Maltzaga?Mark Legasse izena entzundakoan gehienek pentsatuko dute futbolariren bat dela; batek daki zer egiten zuen bere denbora librean. Baina batzuk badaukagu Euskal Herrian sustraitu zen akrata hark botatako esaldietako baten berri: “madarikazioa da EAJ-rekin ezin dela ezer egin, eta EAJ gabe ere ez”. Beno, garbi geratu da Euskadi Buru Batzarrarekin ez dagoela zer eginik; EBB-rik gabe, ikusteko dago. Independentzia ezinezkoa dela dioen alderdi bat ez zait interesatzen, antzarak ferratzera eta hor konpon.

Beste gako bat Joxe Migel Beñaranen hitzetan ikusten dut, duela 40 urte esandakoak izan arren gaurkotasunik galdu ez dutenak: “Ez ETA-k, ez Herri Batasunak, ez KAS-ek, ez nahi bezain handia izan daitekeen antolakunde batek ez ditu euskal langile klasearen arazoak konponduko. Euskal Langile Herriak soilik konpondu ditzake bere arazoak”. Antolakundeetatik haratago sentitu behar da independentziaren behar soziala, kulturalaz ohartzen garen gisan (gehiengoa).

Ni abertzalea naiz, baina ez noa inora bere burua abertzaletzat aldarrikatzen duten batzuekin. Nor izango nukeen bidaide? Euskal Errepublika hobeto bizitzeko geltoki bat dela konpartitzen duen edonor; Apaolazak aipatzen duen %85 horren bila joan nahi dut nik, jakinda abertzaleen %55 horretan guztiek ez dutela estatu bat desio. Bide batez, ibilbide hori euskaratik eta euskaraz egingo dut; amore beste toki batzuetan eman behar da, ez kontu hauetan.

Oñederrak kontzeptu zaharrari XXI. mendeko izena jartzeko proposatzen du; saiatuko naiz. Irudiak maiz hitzak berak baino hobe mintzatzen direnez, hau duzue Maltzagako tren geltokiko irudia. Bertara bide bakarra iristen da, ondoren bi norabidetan jarraitzeko.

Zer demonio da Maltzaga?

Niri burura kontrako eskema bat datorkit. Baiona. Atturri eta Errobi errekak beren bidea egin eta gero (elkar batere ukitu ere egin gabe, noski) Baionan batzen dira. Baionan, bide labur bat egin eta azkenean itsasoratzeko. Hortik aurrerako olatuak, ikusiko. Ulertu da?

Zer demonio da Maltzaga?

 

*Oharra: gai berari helduta testu gehiago kaleratzeko asmoa daukagu; hurrengo astean Unai Oñederrarena.

Zer demonio da Maltzaga?

 

 

Zer demonio da Maltzaga? (I) bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Auto bitxi eta pitxiak

$
0
0
Auto bitxi eta pitxiak

Auto bitxi eta pitxiak

Auto mota ugari daude. Batzuk politagoak, besteak itsusiagoak, batzuk lasterketetakoak, batzuk klasikoak, besteak gaur egungoak… Hainbat motako auto azalduko dizkizuet.

Lasterketetan parte hartzen dutenen artean garrantzitsuenak bat Formulan agertzen direnak dira. Mundu horrek diru kopuru handia sortzen duenez, material hobeak ere erabiltzen dituzte. Pilotoek dirutza irabazten dute.

Dakarreko autoei dagokienez, bakarrik entzuten dugu haietaz abenduaren amaieran eta urtarrilaren hasieran. Baina hainbat lasterketa egin behar dute aurretik proba horretan parte hartzeko, eta prestakuntza oso gogorra egin behar dute, rally gogorrena baitelako. Nahiz eta proba gogorra izan, gehienek, bere kirol-bizitzaren amaieran (esperientzia handia behar delako) eta “World Rally Car” amaitzen denean sartzen dira, edo moto lasterketan parte hartu eta gero. Auto hauek oso gogorrak dira, istripu ugari daudelako. Gaur egun Dakar-a Hego Amerikan izaten da eta altuera handiko lurraldeetan egiten denean, autoek oxigeno falta nabaritzen dute pertsonek bezala.

Beste batzuk, zahar-zaharrak dira eta oso gutxi ikusten dira kaletik, baina ikusten duzunean oso politak dira eta harritzen gaituzte. Diotenez 25 urte baino gehiagoko autoak klasikotzat hartzen has gaitezke. Esate baterako argazkiko 600 modelo honetaz, denok entzun dugu zerbait.

Auto bitxi eta pitxiak

.

Baina zeintzuk dira historiako autorik itsuenak?

Diseinatzaile ugarik ez daki zer egin berritzaile den zerbait diseinatu ahal izateko. Agian paperean ondo geratzen da, baina, ekoizten dutenean, oso itsusiak dira eta jendeak  apenas erosten du. Diseinatzaileari ordaindu, ordaintzen diote eta sekulako anabasa sortzen dute eta begiari min.

AURORA

Auto hau 50 hamarkadan ekoiztu zuten. Bere garaian, segurtasun neurri aurrerakoiak zituen. Aitzindaria izan zen zentzu horretan. Diseinuan ere berritzailezen zentzu horretan. Diseinuan ere berritzaile izan nahi izan zuen, baina usteak erdi ustel!  Prototipoak 30.000$ kostatu zuen, baina Aurora Motor Company-k, hots, proiektu honen sustatzaileak porrot egin zuen eta desagertu zen.

BMW ISETTA

Auto honen ezaugarri bereizgarriena zera da; aurreko atetik sartzen zara. BMW etxeak sortu zuen, baina motorea, moto xume batena da. Potentzia gutxikoa. Nahiz eta itsusitzat hartu genezakeen, nolabaiteko arrakasta izan zuen 1955-65 urteen artean.

ROBIN

Auto hau nabariki desatsegina da ikusteko, ezta? Baina, harritzekoa bada ere, Ingalaterra aldean salmenta ugari lortu zuen. Arrazoia: moto baten kategoriako zergak ordaintzen zituen eta ez auto bati zegozkionak. Baina edonola ere, zuk uste auto egonkorra dela? Ba irudia ikusita ez dirudi horrela denik. Eta egia esan, hala da. Auto honek ez du egonkortasuna gaitasun handia. Hori dela eta, bihurgune askotan irauli egiten zen, ingurukoek barreari ezin eutsi izaten zirelarik.

CITICAR

Triangelu itxurako gaztatxo ibiltari hau historian zehar lehenengo kate produkzioko auto elektrikotzat hartzen da. 1974-1977 urtean 2.200 unitate sortu zituzten Floridan (AEB) eta 70 km/orduko abiadura har zezakeen. Auto elektrikoak etorkizuneko autoak direla diote. Jainkoa lagun, espero dezagun irudiko auto ziztrin horretan denok ibiltzen ez bukatzea. Diseinu hobeak egongo direla sinetsita nago!

Auto bitxi eta pitxiak
Auto bitxi eta pitxiak Auto bitxi eta pitxiak Auto bitxi eta pitxiak

Auto bitxi eta pitxiak bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

[Politikari erretiratuak] Tasio Erkizia: “Ezkerra ezinean bizi da”

$
0
0

[Politikari erretiratuak] Tasio Erkizia: “Ezkerra ezinean bizi da”

Politikari erretiratua bada ere, oso aktiboa da Tasio Erkizia (Lesaka, 1943): “Aizue! Ez naiz erretiratu. Inoiz baino aktiboago nago”. Lantoki ere bihurtu duen Santutxuko etxeko ateak zabaldu dizkio ZuZeuri. Bulegora egongelatik sartzen da. Ez da oso handia, baina liburuz gainezka du eta bazter batera ez da falta mahaigaina ordenagailu eta guzti. Bertan pasa ditu orduak ‘Bizipenak eta hausnarketak‘ (Txalaparta, 2016) idazten. Azala laztua du Erkiziak, denetik ikusi eta bizi izan baitu bizitzan, torturak, atxiloketak, hilketak eta borroka armatuaren akabera. Ezker abertzalearen norabideaz, iraganaz, orainaz eta munduaz solastu dugu besteak beste. Hemen duzue emaitza.

[Politikari erretiratuak] Tasio Erkizia: "Ezkerra ezinean bizi da"
Bada tarte bat politikagintza publikoaren lehen lerrotik erretiratu zinela. Zer moduz daramazu erretiroa?

Azken urte hauetan inoiz baino proiektu gehiago dauzkat esku artean. Esan daiteke “lan profesionala” utzi dudala, baina ez dut erretirorik hartu. Aktibo jarraitzen dut herrigintzan eta ahal dudan ekarpena egiten.

Apaiz izandakoa zara. Zer pentsatua eman dizu Juan Kruz Mendizabalen kasuak?

Tristura handia sortzen dit, ikusita gainera ze arinkeriaz tratatzen den gai hau; ez dela kasu isolatu bat, Elizan horrelako milaka daudela. Zelibatoa botere harreman batzuk inposatzeko jarrera anormal bat da. Elizak zurikeria gutxiago eta zintzotasun gehiago behar luke; kapitalismoaren zerbitzura dagoen erakunde bat izan beharrean berdintasunaren eta giza eskubideen alde jardungo duena. Gaurko Elizak ez dauka zerikusirik Ebanjelioarekin, justu aurkakoa egiten du.

“Kakuxena ez da kasu isolatu bat,
Elizan horrelako milaka daude”


Apaiz zinela ezagutu zenuen horrelako sexu eraso kasurik?

Ez zait tokatu hurbilean horrelako kasu bat bizi behar izatea; baina susmo oso garbiak, bai.

Nola oroitzen dituzu apaiz garaiak?

Nire erara bizi izan nuen, ez nuen sekula kargu ofizialik izan. Orduan kritikoa nintzen Elizarekin, eta orain gehiago. Boterearen zerbitzura funtzio ideologiko bat garatzen duen aparatua da, beti indarkeriaren alde. Badirudi Aita Santuak beste aurpegi bat eskaini nahian dabilela; esan du errefuxiatuekin gertatzen ari dena bidegabekeria bat dela, Europar Batasunari beste politika bat eskatu dio, baina funtsean, Elizak ez du ezer egin.

Oraindik fededuna sentitzen zara?

Ez. Nik Ebanjelioan sinesten dut, iruditzen zaidalako izugarrizko balioak eta ekarpenak planteatzen dituela.

Sentsazioa ematen du jendartea Ezker Abertzalea baino azkarrago mugitzen dela.

Ez, azkarrago ez, jendartea beste norabide batean doa. Erosotasunarenean. Gezurra instalatu da modu naturalean, eta politikagintza jendea engainatzeko arte batean bilakatu da. Ez naiz Trump edo ez dakit nori buruz ari bakarrik; Gasteizko Gobernuaren zeregin nagusia egiten dutena zuritzea. Badirudi hemen jende guztia dagoela prekarietatearen aurka, denek hori diotelako; baina batzuen politikak prekarietateari bidea zabaltzen dio.

Mundu mailan ez ditugu garai gozoak bizi. Askoren ustez III. Mundu Gerra bat etorriko da, baina nire iritziz jada hemen dago. Egunero bonbardaketak, egunero istiluak, multinazionalak, petrolioa…

Sortuk kongresua egingo du aste honetan. Zutik Euskal Herria, Abian, Zohardia… Eztabaidak luze jo dute, eta joko dute, horizontalki egiteak eskatzen duen epean; baina jendartea abiadura bizian aldatzen da.

Mundu guztian ezkerra krisian dago, zaila delako kapitalismoaren alternatiba izango den sistema bat proiektatzea. Jendarteak behar du alternatiba bat, prekarietatea gero eta larriagoa delako, gazteena bereziki. Baina aldi berean jendartea bera erosotasunean eta indibidualismoan murgilduta bizi da. Hala ere nik uste dut Euskal Herrian badela egonezin bat, ezker abertzaleak urteetan zehar erein duena lekuko: desadostasuna, erreboltaria eta justiziarekiko harreman bat.

Garbi dagoena da gure buruak ahalduntzeko borroka dela bide bakarra.

“Politikagintza jendea engainatzeko
arte bilakatu da”


Erosotasunaren ideia aipatu duzu. Militantzia bera ulertzeko moduak ere aldatu dira. Zer gustatzen zaizu egungo militantzia motez eta zer ez?

Jendartean ideia faltsu bat ereiten da. Pentsatzea gauzak modu eroso batean alda daitezkeela, hori ameskeria da. Boterea daukanak ez die bere pribilejioei uko egingo ez bazaio horretara bortxatzen. Hori garbi izan behar da. Ezkerra eta biguna izatea, ezkerra eta erosoa, ez datoz bat.

Ilusioa pizten dit oraindik gazte askok haserretzeko gaitasuna edukitzeak; baina garbi izan behar da haserretzeak ez dituela gauzak aldatzen, tabernan koadrilarekin esatea ze gaizki bizi garen. Hori ez da errebeldia, hori “kabreo” bat da. Iruditzen zait badagoela jendea pentsatzen duena gauzak suabe suabe aldatu daitezkeela, eta hori ez zait batere gustatzen. Adibidez: badago jendea gimnasiora joaten dena, eta hori lehenesten du auzoan egin beharreko lanaz gaindi. Horrela ezin da. Aldaketa nahi badugu ezin dira interes pertsonalak kolektiboen aurretik jarri. Bakoitzak nahi duena eginaz ez dira gauzak aldatuko, antolakuntza behar da.

Ezker Abertzalean korronte kritikoak agertu dira azken urteetan. Ze iritzi duzu planteatzen dutenaren inguruan?

Ezkerra ezinean bizi da, ez da erraza bidea topatzea. Bizi izan ditugun krisi uneetan beti sortzen da talde bat, guk “kabreatuen kluba” deitzen genien, bere buruarekin eta mundu osoarekin haserre zena. Baina amorru hori eskuinaren aurka bideratu beharrean, etxekoen kontra bideratzen zuten.

Ni kritikoa naiz Ezker Abertzalearekin; ezkerrarekin, orokorrean. Zergatik? Egungo jendartean erraza delako bigunkerietara jotzea, norberaren interesak aurretik jartzea; lehen eta orain. Beti borrokatu behar izan dugu, batetik egoskorrekin, bestetik erosokeriarekin. Ezin gara tematu pentsatuz egi osoa daukagunik, hori ez da existitzen; guztiok jendarte justuago bat nahi badugu, ezinbestekoa zaigu biltzea. Bestea ere onartu behar dugu, bestela ezin da mugimendu zabal bat eraiki. Gure obsesioa ezin dira ezberdintasunak izan. Gure obsesioa ekitea izan behar da. Ekin. Eztabaidak behar ditugu, baina ekiteko. Ezin dugu onartu egoera hau normalitate gisa.

“Ezker Abertzalea pixka bat
lasaitu egin da,
apur bat urrundu gara kaletik”

[Politikari erretiratuak] Tasio Erkizia: "Ezkerra ezinean bizi da"

Plaza erraldoia da Bilbo Handia. Zer egin beharko luke Ezker Abertzaleak EAJ-ren itzaletik atera eta espazio zabalagoak lortzeko?

Ez da galdera erraza. Oroitzen naiz lehen udal hauteskundeetan, 1979ean, Ezker Abertzalea lehen indarra izan zela auzo behartsuenetan. Etorkin gehien zegoen auzoetan, adibidez Otxarkoagan (%95a), lehen indarra izan zen Herri Batasuna; edo San Adrianen. Zergatik bihurtu da, gau egun, bazterreko indar txiki bat?

Ezker Abertzaleak ez al du borrokarik egin? Ez al gara auzoetan aritu herritarrekin ekinean? Nik baietz uste dut. Baina komunikabideengandik jasan dugun kriminalizazioa ere latza izan da.

ETA-k eragina izango zuen, ez da?.

Bai, baina ETA 1979n ere bazegoen, eta ekintza bortitzak ere egiten zituen orduan.

ETA ikusteko manera ere asko aldatu da denboran zehar.

Dudarik ez. Huts egiteek sekulako eragina izan dute. Baina komunikabideek lortu dute ideia bat sakon txertatzea jendearengan: terrorismoa da sistemaren aurka doan guztia. Edozein txiringito erretzea izugarrizko delitu bezala jartzen dute; baina, dirudienez, 400 langile kaleratzea ez. Hori ez al da biolentzia?

Nola eman ahal zaio buelta egoerari Bilbo Handian? Otxarkoagan?

Ezker Abertzalea kalean gehien ikus daitekeen indar politikoa da: Bilboko auzo zein kultur elkarteetan, mugimendu herritarretan, etxe-kaleratzeetan…. Baina hala ere ez da nahikoa. Ezker Abertzalea pixka bat lasaitu egin da egin, apur bat urrundu gara kaletik, eta hori berreskuratu behar dugu. Informazio erraza eta zuzena helarazteko metodoak asmatu behar ditugu, ez da hain erraza jendea mobilizatzea, baina jendearengana iristen saiatu behar gara.  Militantzia eta militantzia. Beste modu batzuetan, beharbada, baina militantzia. Alternatiben eraikuntza ere bide garrantzitsua da, elikadura burujabetza, adibidez.

Zure tortura kasua ezaguna izan zen. Ze itxaropen daukazu Servini epaileak egin dezakeen bideaz?

Esan zidatenean salaketa jartzeko Serviniren aurrean, nik erantzun nuen ez neukala denbora galtzeko gogorik. Bigarren aldiz etorri zitzaizkidan, esanaz nola ari ziren bide batzuk zabaltzen, eta nire tortura kasua salatzeak merezi zuela. Ez dut bide judizialetan asko sinesten, ez hemengoetan eta ez Argentinakoetan, baina adiskide hauek egiten duten lanak errespetu bat merezi duelako hartu dut parte. Ordu arte ez neukan idatzita torturen inguruko idatzi bat, eta lagungarri egin zait. Detaileak ahazten direla ohartzen naiz, baina bizipena, bizipen sakona, ez. Betirako izaten dira.

Tasio Erkizia Tasio Erkizia Tasio Erkizia Tasio Erkizia: “Ezkerra ezinean bizi da”

[Politikari erretiratuak] Tasio Erkizia: “Ezkerra ezinean bizi da” bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Asteburu honetan: Dilista egosiak

$
0
0

Asteburu honetan: Dilista egosiak

Asteburu honetarako, hotz hauek ekiditeko bidea eta dilista plater goxo bero on bat egiteko bidea hasi genuenez Imanol Zubelzu eta Javi Riveroren RZrekin, jaki beraren Xolomo Sapiens-en RZ dakarkizugu. Badakizu, egun batetik bestera ederki mantentzen den RZ erraza eta behin ikasita . Gozatu eta on egin!

Dilista egosiak

Asteburu honetan: Dilista egosiak

Argazkia: Javier Leiva

 

Dilista edo lenteja/lentillea dugu lekale erabilienetakoa gurean. Merkea da, osasunarentzat bikaina eta jateko erraza. Prestaerak ere ez du zailtasunik baina, kasu, urik gabe geratu, erre eta eltzearen hondoan itsasten badira dilistak, alferrik ibilko zara Arantzazuko edo Unbeko amabirjinari errezatzen: horrek ez dauka bueltarik. Onena guztia komunetik behera bota eta berriro hastea duzu. Horregatik, bi errezeta emango dizugu gauza berdintsua egiteko, lehenengo sinple eta arruntena eta, ondoren, sofistikatuago bat. Biak ala biak primerakoak.

Asteburu honetan: Dilista egosiak

Dilista egosi errazak

Osagaiak:

  • Dilistak 600 gr.
  • Tipula edo porru bat osorik
  • Azenario bat edo bi osorik
  • Olibaolio txorrotada bat olio
  • Ura
  • Gatza

Errezeta:

  1. Lapiko espres batean jarriko ditugu dilistak eta gainerako osagai guzti-guztiak. (Guri txikiak, pardina motakoak gustatzen zaizkigu, ez baita beratzen ibili behar eta fin-finak ateratzen dira, gainera.)
  2. Dilistak halako bi ur jarri. Lapikoa itxi eta presioa hartzen duenetik, hogeiren bat minutu utzi egiten, eta denbora hori iragandakoan utzi bertan presioa joan arte. (Pazientziarik ez baduzu, jarri ur hotzaren txorrotean).
  3. Dilistak dastatu eta puntuan dauden erabaki. Gerta daiteke ur gehiegi ukaitea, kendu. Gerta daiteke egin gabe egotea, eman irakinaldi bat. dastatu eta erabaki gatz-puntu ona duten.

Kasu!

Izenburu zatarra jarri diogula eta, baliteke mezprezuz begiratzea prestaketa honi. Ez zaitez tronpa: plater bikaina da, zinez.

Asteburu honetan: Dilista egosiak

Dilista egosi mokofinak

Osagaiak:

  • 5 koilarakada handi oliba olio birjina estra
  • Tipulin bat, pikatua
  • Porru baten zuria, pikatua
  • Azenario bat, pikatua
  • 2 koilarakada tomate saltsa
  • Ximiko bat piperrauts gozo
  • 600 g dilista
  • Ura
  • Gatza
  • Baratxuri ale bat, xerratan moztua

Errezeta:

  1. Barazkiak prestatzeko erabiltzen dugun kazola zabal bat hartu, 3 koilarakada oliba olio isuri eta su eztian jarriko dugu. Tipulina, porruaren zuria eta azenarioa erantsi eta 5 minutuan edukiko dugu guztia, su eztiaren beroan nahasirik, kolorea hartzen utzi gabe. Gatz pikor batzuk eman eta gero, tomate saltsa eta piperrautsa erantsiko ditugu.
  2. Dilistak sartuko ditugu orduan. Su horretan edukiko dugu guztia beste 2 minutuan eta ur hotzez estaliko dugu guztia, bi hatzeko neurria gainetik. Gatz pixka bat berriro eman eta su eztian utziko dugu egosten guztia 50 minutuan.
  3. Epe hori igaroxe dugularik, baratxuri-olio errea prestatuko dugu. Horretarako, padera bat su biziaren gainean jarri eta erabili gabe gelditu zaigun olioa (2 koilarakada) isuriko dugu hartan. Olioa oso bero dagoela sumatu orduko botako ditugu baratxuri-xerrak. Berehala gorrituko zaizkigu eta, erretzen utzi aurretik, dilisten gainean “su gainean egongo dira oraindik dilistak“ irauliko dugu baratxuri-olioa.
  4. Egosten utziko dugu guztia minutu batzuetan. Xamur eta gatzez ongi daudela frogatu eta sutatik aterako ditugu dilistak. Jateko moduan egongo dira orduan.

Kasu!

Urdakia erantsi nahi izanez gero, beste eltze batean jarriko ditugu txorizo hezea, odolkiak, txerri saiheskiak edo geure gustuko beste txerrikiren bat eta, puskak egin eta gero, dilistei erantsiko dizkiegu sutatik atera baino 5 minutu lehenago.

Gozatu eta on egin!

Asteburu honetan: Dilista egosiak

Errezeta gehiago…

Kuia edo kalabaza krema

Txerri saiheskia labean

Asteburu honetan: Dilista egosiak

Asteburu honetan: Dilista egosiak bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Berogailua alferrik ez erabiltzeko ekidin beharreko 10 ohitura

$
0
0
Berogailua alferrik ez erabiltzeko ekidin beharreko 10 ohitura

Berogailua alferrik ez erabiltzeko ekidin beharreko 10 ohitura

Hotza heldu dela-eta, berogailua gehiegi erabiltzea eragiten duten hamar ohitura txarreko zerrenda egin du eldiario.es hedabide espainiarrak. Atzo argindarra nabarmen garestitu dela kontutan izanda, neguaren gorrienean, geure modura euskaratu eta ohiturak alda ditzagun zerrenda ZUZEUra ekartzea otu zaigu.

Esan beharrik ez dago ohitura hauetako batzuk kaltegarriak direnaz jabetzen garela, eta badakigula hauek aldatzea baino ez genukeela behar berogailua behar baino gehiago ez erabili eta aurrezteko; alta, denok dakigu zein zaila den jada barneratuak ditugun ohiturak aldatzea. Kasu beraz, hemen agertzen direnak ohitura txarrak dira-eta, ekidin beharrekoak.

Berogailua alferrik ez erabiltzeko ekidin beharreko 10 ohitura

.

Berogailua alferrik ez erabiltzeko ekidin beharreko 10 ohitura

1- Etxearen isolamendua sekula berraztertu ez.

Begiratu duzu inoiz etxeko leihoek ondo ixten duten, aire hotza sartzeko edo beroa irteteko zirrikiturik ote duten; atearen orpoa ondo ahokatua dagoen? Itxiduretan zinta isolatzailea jartzeak lagun zaitzake etxe barruko berotasuna mantentzen, leihoak eta egurrezkoak direnean batez ere.

Beroa galtzeko erraztasuna duten etxeko ormetan geruza isolatzailea jartzea ere ondo etor daiteke, kalera ematen duten ormetan bereziki. Zoruan, kortxoa erabil dezakezu, eta teilatupean, sabai faltsua.

.

2- Etxea goizean egurastu

Egia da etxeak aireztatu beharra duela, txikia bada gehiago, baina kanpoan hotz izugarria eginez gero, agudo galduko dugu berotasuna. Beraz, ahal izatekotan, hobe duzu eguerdian aireberritu, batez ere eguna eguzkitsua bada. Eta ezinezkoa baduzu, usai txarrak erretzen saia zaitezke, kandela edo intsentsu bidez.

.

3-Egunez pertsianak jaitsi kanpoan garen bitartean

Askok duzue lanera joan aurretik pertsianak jaitsi edo errezelak ixteko ohitura, auzokoak kuxkuxean ibili ez daitezen edo lapurren beldur direlako. Neurri honekin eguzkiaren beroari etxera sartzea eragotzi eta berau hotz mantentzen dugu; berogailuak lan handia egin beharko du gero.

.

4- Gauez pertsianarik ez jaitsi

Kontrara, gauean komenigarria duzu errezelak itxi eta pertsianak zarratzea beroak ihes egin ez dezan, beirak eta leihoak izan ohi baitira etxeko punturik ahulenak isolamenduari dagokionean.

.

5- Gelak irekita izatea bertan ez gaudenean

Berogailuak martxan eta gela guztiak zabalik direnean asko handitzen da berotu beharreko bolumena. Batzuetan, gela horietako batzuk lotarako baino ez ditugu erabiltzen (edo une labur baterako baino ez, komunen kasuan). Kasu horietan hobe duzu logelako berogailua lotaratu aurretxoan piztu.

.

6- Erabiltzen ez ditugun geletako berogailuak itzali ez

Batzuetan ixten ditugu erabiltzen ez ditugun gelak, baina berogailuak martxan direla. Gauean baino ez baditugu erabiltzen gela horiek, alferreko gastua egiten ari gara.

.

7- Etxetik joaterakoan termostatoa itzali

Kanpora goazela-eta, termostatoa hutsean jartzen duzu, oso txarto. Modu horretan etxea erabat hoztu arren ez da berogailua piztuko, eta bueltatzean indar handiarekin berotu beharko du. Komenigarriagoa duzu termostatoari muga batzuk jartzea, etxea izoztu ez dadin.

.

8- Etxea kolore ilunez margotu

Ados, gris ilun samarrak bogan daude; baina eguzkiak etxea berotzea nahi badugu, ez dira batere aproposak. Leihotik sartzen diren izpiak xurgatzen ditu kolore ilunak; horretxegatik, hain zuzen ere, izan ohi dira zuriak etxeetako ormak.

.

9- Etxe barruan erdi biluzik ibili

Ados, eroso ibiltzea gauza ederra da, baina etxe barruan egonik ere etxe barruan arroparik gabe bazabiltza, berogailuak berotu beharko zaitu. Pijama edo txandal txukunik ez duzu? Edo galtzerdi eta etxeko bata erosorik?

.

10- Hotzaren atalase-maila altua mantendu

Gorputzak sekulako gaitasuna du edozein egoeratara egokitzeko, besteak beste tenperatura ezberdinetara. Beraz, muturreko hotz edo beroetara ohitzera hel gaitezke. Badago 24 gradutik behera hotza sentitzen dutenak, baita 19 gradurekin gustura daudenak ere.

Norberaren metabolismoak zerikusia du honetan, baita ohiturek ere. Komeni zaizu zure hotzaren atalase-maila aurkitzea, eta behin ezagututa apur bat beherantz estutuz gero, hobe; poltsikoak eskertuko dizu.

Berogailua alferrik Berogailua alferrik Berogailua alferrik

Berogailua alferrik ez erabiltzeko ekidin beharreko 10 ohitura bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Viewing all 19675 articles
Browse latest View live