Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all 19880 articles
Browse latest View live

[Nor Zen?] Dolores Ibarruri, La Pasionaria

$
0
0
[Nor Zen?] La Pasionaria

[Nor Zen?] La Pasionaria

Tarteka agertzen duen kasketaldietako batean, Alderdi Popularrak Bilboko kale izendegitik hiru izen ezabatu zitzan eskatu zion Udalari: Sabino Arana, Zumalakarregi eta La Pasionaria. Eskaera atzera agudo bota bazuten ere, gertakeria azken hau gogora ekartzeko baliatuko dugu, ez alferrik Bizkaiko hiriburuko kale bati izena ematen dion 30 emakumeetako bat da Dolores Ibarruri, eta 900 inguru dira Bilboko kaleak.

[Nor Zen?] La Pasionaria«Pentsaera argia antzematen zaio. Miseria eta esplotazioarekin salerosketan aritzen zen lagun andana zuen inguruan, pertsona baino gehiago politikariak zirenak. Dolores gizatiarra da, eta politikaria baino gehiago, emakumea eta ama. Bera miseriaren erraietara heltzen da, langilearen nekaldira, meatzariarenera, meatzariaren emaztearenera», dio Periko Solabarria zenak La Pasionariari buruz, Fermin Gongetaren “La hija del artillero” liburuaren hitzaurrerako idatzi zituen hitzetan (Txertoa, 2010).

1895eko abenduaren 9an Gallartan jaioa (Bizkaiko Meatzaldean), aita meatzaria zuen, pentsaeraz karlista eta euskalduna, alabak euskara ikasiko ez bazuen ere, errusieraz bai ordea. Neskatoa zela heziketa tradizionalista eta katolikoa jaso zuen, eta gaztetxotan komentura sartzear izan zen, fedeak bultzatuta.

Maistra ikasketak burutzekoa zen arren, premiak bultzatuta lanean hasi zen, neskame eta jostun. Irakurtzea zuen zaletasun, eta irakurriz ezagutu zuen marxismoa, ordura arteko sinismenak kolokan jarriko zizkion korronte filosofikoa. Geroztik “langilegoaren askapena” izan zuen bizitzaren ardatz nagusia. Errusiako Iraultza Boltxebikeak txundituta,  1920an Espainiako Alderdi Komunistako sorreran parte hartu zuen, eta pisu handia izan zuen alderdian; bertako kiderik ezagunenetakoa izan da, ezagunena ez bada.

Bilboko La Bandera Roja egunkari komunistan idatzi zuen, Eta Mundo Obrero izenekoan gero. Tartean, baita El Minero Vizcaíno eta La Lucha de Clases egunkarietan ere. Orduan hartu zuen izengoitia, lehen artikulua 1918ko Aste Santukoa idatzi zuen-eta. Beraz, La Pasionaria ezizena baino ez zuen, baina Dolores Ibarruri ere ez zuen benetako izena, jaiotzez Isidora baitzen; ama zuen Dolores eta bere erabakiz horrela egiten zioten dei alabari ere.

Beti beltzez jantzita, nortasun handiko emakumea ei zen La Pasionaria, diskurtso sutsuak eta zorrotzak egiten zituena (askotan Mosku eta Bukarestetik, Pirenaica irratiaren bidez). Sarri kartzelaratu zuten, eta erbestea ere zapaldu zuen. Errusian hizkuntza ikasi, Stalinekin elkarrizketatu, Lenin Saria jaso eta Moskuko Unibertsitateak honoris causa izendatu zuen. Portzierto, seme nagusia -sei seme-alabaz erditu zen- Armada Gorriko kidea izan zen eta Stalingradon borrokatu zuen.

1989ko azaroaren 12an hil zen, Madrilen (Espainia).

.

Ez dira pasako

«Gerra Zibileko politikaririk esanguratsuenetakoa, Errepublikako gorteek lehendakariorde hautatu zuten 1937an. Berea da `ez dira pasako!´ leloa, Madrileko defentsan ziharduen artean esana. Garai hartan mito bihurtu zen Espainiako alde batekoentzako». Ez dira gure hitzak, ez, www.generalisimofranco.com ataritik kopiatutakoak baino.

La Pasionariak baino lehen Petain-ek esana omen zen “ez dira pasako!” leloa, Verdun-go bataila irabazi zuen marexal frantziarrak; Eta Ernesto Ché Guevarak baino lehen La Pasionariak esan omen zuen “hobe da zutik hil, belauniko bizi baino”, azken esaldi hau ere berea izan ez arren, Emiliano Zapatari egozten zaio-eta.

Esanak esan, politikagintzan ez ezik, Dolores Ibarruri eredugarria izan zen pentsaera komunista zuten artistentzat ere. Sonatua da, besteak beste, Charlie Haden jazz kontrabaxu jole erraldoiaren doinua eta Miguel Hernandezen olerki bat, azpian duzuen hauxe, 1937ko “Viento del pueblo” poema-liburuan.

Biografia bat du euskaraz, “Pasionaria”, Alberto Barandiaranek 1998an idatzi eta Elkarrek argitaratua.

 

PASIONARIA
Moriré como el pájaro: cantando,
penetrado de pluma y entereza,
sobre la duradera claridad de las cosas.
Cantando ha de cogerme el hoyo blando,
tendida el alma, vuelta la cabeza
hacia las hermosuras más hermosas.

Una mujer que es una estepa sola
habitada de aceros y criaturas,
sube de espuma y atraviesa de ola
por este municipio de hermosuras.

Dan ganas de besar los pies y la sonrisa
a esta herida española,
y aquel gesto que lleva de nación enlutada,
y aquella tierra que de pronto pisa
como si contuviera la tierra en la pisada.

Fuego la enciende, fuego la alimenta:
fuego que crece, quema y apasiona
desde el almendro en flor de su osamenta.
A sus pies, la ceniza más helada se encona.

Vasca de generosos yacimientos:
encina, piedra, vida, hierba noble,
naciste para dar dirección a los vientos,
naciste para ser esposa de algún roble.

Sólo los montes pueden sostenerte
grabada estás en tronco sensitivo,
esculpida en el sol de los viñedos.
El minero descubre por oírte y por verte
las sordas galerías del mineral cautivo,
y a través de la tierra les lleva hasta tus dedos.

Tus dedos y tus uñas fulgen como carbones,
amenazando fuego hasta a los astros
porque en mitad de la palabra pones
una sangre que deja fósforo entre sus rastros.

Claman tus brazos que hacen hasta espuma
al chocar contra el viento:
se desbordan tu pecho y tus arterias
porque tanta maleza se consuma,
porque tanto tormento,
porque tantas miserias.

Los herreros te cantan al son de la herrería,
Pasionaria el pastor escribe en la cayada
y el pescador a besos te dibuja en las velas.

Oscuro el mediodía,
la mujer redimida y agrandada,
naufragadas y heridas las gacelas
se reconocen al fulgor que envía
tu voz incandescente, manantial de candelas.

Quemando con el fuego de la cal abrasada,
hablando con la boca de los pozos mineros,
mujer, España, madre en infinito,
eres capaz de producir luceros,
eres capaz de arder de un solo grito.
Pierden maldad y sombra tigres y carceleros.

Por tu voz habla España la de las cordilleras,
la de los brazos pobres y explotados,
crecen los héroes llenos de palmeras
y mueren saludándote pilotos y soldados.

Oyéndore batir como cubierta
de meridianos, yunques y cigarras,
el varón español sale a su puerta
a sufrir recorriendo llanuras de guitarras.

Ardiendo quedarás enardecida
sobre el arco nublado del olvido,
sobre el tiempo que teme sobrepasar tu vida
y toca como un ciego, bajo un puente
de ceño envejecido,
un violín lastimado e impotente.

Tu cincelada fuerza lucirá eternamente,
fogosamente plena de destellos.
Y aquel que de la cárcel fue mordido
terminará su llanto en tus cabellos

 

* Roman Karmen eta Boris Makaseev zinemagile sobietarrek Dolores Ibarruriren diskurtso bat grabatu zuten 1936ko irailean, Madrilen.
[Nor Zen?] La Pasionaria

[Nor Zen?] Dolores Ibarruri, La Pasionaria bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Euskarak Bilbo behar du

$
0
0

Donostian jaio eta Donostian bizi den Ramon Saizarbitoria soziologo eta idazleak esana da: «Uste dut salbazioa Bilbon dagoela: Bilbon salbatuko gara, edo ez gara salbatuko». Euskarak Bilbo behar du: hori da euskalgintzaren aldarria. Euskaldunez osatutako gizartean euskarak bigarren mailako hizkuntza izateari utzi nahi badio, hiriburuak irabazi beharrean da, nahitaez. Euskal Herrian bizi diren hiru milioi biztanletatik milioi bat pasatxo hiriburuetan bizi da: lau euskaldunetatik bat Euskal Herriko zazpi hiriburuetako batean bizi da. Hiriburuak aisialdirako, erosketak egiteko eta, oro har, kontsumorako erdigune eta elkargune dira Euskal Herriko herritar guzti-guztientzat, hiriburuetan bizi direnentzat eta baita bizi ez direnentzat ere.

Euskal Herriko hiriburuak erdararen uztarripean dauden eremuak dira: Hego Euskal Herriko lau hiriburuetatik hirutan —Bilbon, Gasteizen eta Iruñean— euskara eta gaztelania ez diren beste hizkuntzak euskara baino gehiago erabiltzen dira kalean: euskara %3 bakarrik erabiltzen da. Baionan ere kaleko erabilera %3koa da. Erabilerarik handiena Donostiak du (%16).

Erabilerak duen oztopo nagusienetako bat erraztasun eza izaten da. Euskal Herriko hiriburuetan bizi diren euskaldun gehienek erraztasun handiagoa dute erdaraz euskaraz baino. Hiriburuetan bizi diren euskararen berezko hiztunak (euskaraz erraztasun handiagoa dutenak) %1 besterik ez dira Bilbon, Gasteizen eta Iruñean. Donostian eta Ipar Euskal Herriko hiriburuetan, berriz, %6. Beraz, hiriburuetan bizi diren hamar euskaldunetatik bederatzi baino gehiago, hobeto eta errazago moldatzen da erdaraz euskaraz baino.

Hiriburuetan bizi diren euskaldunak sakabanatuta dauden ur tantak bezalakoxeak dira. Erdararen lur elkorra ukitu ahala lurruntzen diren tantak dira. Tantek elkartuta bakarrik busti dezakete eta horixe falta zaie hiriburuetako euskaldunei. Bilbo da euskaldun gehien dituen munduko hiria, ia 75.000 euskaldun baititu, baina biztanleen ia %80 erdalduna da. Euskaldun direnen artean ere %90 baino gehiagok errazago egiten du erdaraz. Baina, oztopoak oztopo, Bilbo gero eta euskaldunagoa da: orain 30 urte %6 ziren euskaldunak Bilbon; gaur egun, berriz, %22 dira (%16ko gorakada gertatu da). Gorako joera hori Hego Euskal Herriko hiriburu guztietan gertatzen ari da. Ipar Euskal Herrikoetan, aldiz, euskaldunen beherakada etenda dago gaur egun, eta euskaldun kopuruari eutsi egiten zaio %9aren bueltan.

Hiriburuak erdalgune izatearen pertzepzioa erabat zabalduta dago eta pertzepzio horrek berez direna baino erdaldunago bihurtzen ditu. Isildutako euskara da hiriburuetakoa: herri euskaldunagoetan eta arnasguneetan bizi diren euskaldun gehienek, lehen hitza euskaraz egiten ahalegindu gabe, zuzen-zuzenean, erdaraz egiten dute Euskal Herriko hiriburuetan. Izan ere, gatazka linguistikoa gertatzeko arriskuaren aurrean, zuzen-zuzenean, erdaraz egiten dute, ziurtasunik ez dutelako solaskideak euskaraz jakingo ote duen. Hortaz, Euskal Herriko hiriburuetan ziurtasun linguistikoaren faltak eta gatazka linguistikoaren mehatxuak euskaldunak erdaraz egitera bultzatzen ditu.

Euskara erabiltzea oztopatzen duten eremu urbano erdaldunetan hiztunek euskara erabiltzea daukate, euskaraz eraikita dituzten harreman-sareen arabera. Eraikita dituzten harreman-sareak euskarazkoak baldin badira, euskaraz bizitzea izango dute neurri handi batean, baita Bilboko auzorik erdaldunenean ere. Gure hirietan txirrinduz ibiltzeko ibilbideak eraiki ditugun bezalaxe, Euskal Herriko hiriburu eta hirietan euskararen bidegorriak eraiki behar dira euskararen praktikarako sareak osatzeko.

Hiriburuetan euskara euskaldunen arteko harreman-hizkuntza bihurtzeko, lehen-lehenik, harreman-sare egituratuak eraiki behar dira. Harreman-sare egituratu horiek, besteak beste, herritarren kontsumo eta aisialdi ohituretan oinarrituta eraiki daitezke: jo dezagun lurralde bateko herritarrek arropa erostera hiriburura joateko ohitura dutela. Jo dezagun arropa erostera hiriaren zonalde zehatz batera joaten direla herritar horiek. Bide beretik, jo dezagun, hamabostean behin, futbol ligako lehen mailako taldeak jokatzen duenean, probintzia osotik partida ikustera joan ohi diren zaleak hiriburuko kale jakin batzuetako taberna jakin batzuetara joaten direla partida hasi aurretik. Eta, jo dezagun hiriburuetako unibertsitateetan ikasten ari den ikasle jendea ostegunero taberna berberetan elkartzen dela. Herritarren jokabide horiek kontuan hartuta, hiriburuko udalak hirigintza antolamenduan zonalde horietan dauden dendak eta tabernak euskararen lehentasunezko azpiegitura izenda ditzake eta udalerriaren hirigintza antolamendutik hizkuntza baldintzak eta betekizunak eska ditzake euskarazko zerbitzua berma dadin azpiegitura horietan. Bide beretik, euskararen lehentasunezko azpiegitura diren aldetik lurraldeko foru aldundiak ere hobari-fiskalak zehaztu ditzake herritarrei euskarazko zerbitzua bermatzearren.

Hiriburuetako euskarazko harreman-sare egituratuek, euskararen praktikarako oztopoz betetako ingurune urbanora, ziurtasun linguistikoa ekarriko lukete, alde batetik, eta, bestetik, eragin biderkatzailea izango lukete, izan ere, harreman-sare horietaz baliatzeko aukera euskaldun guzti-guztiek izango lukete, hiriburuetan bizi diren euskaldunek eta baita hiriburuetara jotzen dutenek ere. Azken batean, herrietako euskaldunei euskaraz egiteko aukera emanez gero, hiriburuak euskaldunago bihurtuko dira.

Munduko herrialderik aurreratuenetan hirigintza antolamendua gizarte garapenerako tresna garrantzitsua da. Euskararen berdintasun soziala Euskal Herriko gizartearen garapenerako ezinbesteko helmuga da. Horregatik, hirigintzaren antolamendutik euskararen gizarte berrikuntza erdiesteko bideak hezur-mamitu behar dira, baita hiriburuetan ere. Baita Bilbo irabazteko ere.

 

 

Euskarak Bilbo behar du bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Beste Herritar Batasuna

$
0
0

Beste Herritar Batasuna

Xabier Madariaga aurkezlea Altsasun ikusi dugu aste honetan, ur handietan, gure herriko lanetan murgilduta, nolabait abestearren. Mahai askoren bueltan eseri zen kazetaria, zeren eta herrian badira mahai pilo galanta: sukaldetakoak, udaletxekoa, tabernetakoak… Baina bada mahai bat, bakarra, herriaren izena atxikita daramana: Altsasuko Mahaia.

Beste Herritar BatasunaMahai horretan izan zen Telesforo Monzon. Bergararra ekaitz tropikal baten modukoa ote zen ez dakit, ez nuelako ezagutzeko fortunarik izan, baina konstantea eta engaiatua ziur. Egun hauetan asko hitz egiten ari da “Maltzaga” ideiaz, besteak beste ZuZeun, eta guztiek esaten dute Maltzagak ez duela inoiz argia ikusi eta ez duela inoiz ikusiko orain arte irudikatu dugun moduan, behintzat. Azken baieztapena nire egiten dut, ez ordea lehena. Txibertan eskala handiago batean lortu ez zen indar metaketa beranduago lortuko zen Altsasuko Mahai hartan.

1977ko urriaren 24an, Altsasun, zenbait punturen inguruan elkartzea erabaki zuten ezkerreko abertzale zenbaitzuk: politikari independenteak, Eusko Abertzale Ekintza (EAE-ANV), Euskal Iraultzarako Alderdia (EIA, beranduago alde egin eta Euskadiko Ezkerra sortuko zuena), Euskal Sozialista Biltzarrea (ESB), Herriko Alderdi Sozialista Iraultzailea (HASI) eta Langile Abertzale Iraultzaileen Alderdia (LAIA). Altsasuko Mahaia izena eman zioten.

Euskal Herria independente, sozialista, euskaldun eta batuaren aldeko estrategian, KAS alternatibaren puntuen inguruan oinarritu ziren: autodeterminazio-eskubidea Euskal Herriarentzat, amnistia euskal preso eta erbesteratu guztientzat, alderdi politiko guztien legeztapena, Hego Euskal Herriaren bateratzea, euskara Euskal Herriko hizkuntza nazional nagusia eta herritar guztien bizi-baldintzen hobekuntza. 1978ko apirilaren 27an, Altsasuko Mahaia desegin eta Herri Batasuna (HB) koalizioa jaio zen.

Herritar Batasunaren ideia beti izan da oso presente ezker abertzalean, ezker abertzalea herritar batasun bat baita bere horretan; gai askoren inguruan ezberdin pentsatu baina adostasun gune indartsuak dauzkan herritarrena. Sortu alderdiak, esaterako, ez du Herritar Batasun gisa ikusten Sortu bera, EHB baizik (Euskal Herria Bildu – Euskal Herria Bai).

Beste Herritar Batasuna
Arg: Jagoba Manterola, Berria

Baina bada iritzi bera ez daukan jendea, eta gaur prentsaurrekoa eskaini dute Iruñean: Askatasunaren Bidean batzarrekoak, Eusko Ekintza alderdikoak eta Euskal Herriko Komunistak. Beraien jomuga Herritar Batasuna sortzea dela adierazi dute, independentzia, sozialismoa, berreuskalduntzea, birbatasuna, feminismoa eta ekologismoa helburu.

Hau da, Herritar Batasunaren izenean, bi Herritar Batasun izango ditugu.

Beste Herritar Batasuna

Beste Herritar Batasuna bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Determinatu ala indeterminatuak gaude?

$
0
0
Determinatu ala indeterminatuak gaude?

Determinatu ala indeterminatuak gaude?

Determinatu ala indeterminatuak gaude?Nire aitonak orain dela sei urte elkarrizketa batean esan zidan moduan, mundu hau indar ezezagun baten menpe dago, batzuentzat jainko bat, besteentzat zoria edo patua, etab. Gauza da indar hau oso apetatsua dela eta hainbat egoera edo oztopo ezberdin jartzen dizkigula gure bidean eta gure ardura da erabakiak hartzea. Baina, niretzat benetako dilema dator, erabaki hauetan pentsatzen dugunean, benetan gai garen erabakiak hartzeko ala guztiz determinatuak gauden?

Hasteko, determinismoa gaur egun pentsaera zahartua dela esango nuke, eta honen adibide dira antzinan erlijio ezberdinek egiten zituzten inposaketak. Are gehiago, determinismoa aitzakia ezin hobea da fededunentzat, jainko baten menpe determinatuak baldin bagaude, gure bizitza zuzentzen duen jainko boteretsu hori miretsiko dugulako. Gure bizitza osoa hasieratik amaiera arte baldintzatuta dagoela pentsatzea oso pentsamendu inozente, erraza eta alferra da nire ustez. Beraientzat bizitza ibai moduko bat delako, non bakarrik itxaron behar duten ur lasterra haiek eraman arte. Beraientzat “ Carpe Diem” esaldiak ez du ezer esan nahi. Dudarik gabe ez dago lekurik determinismo teologikoarentzat XXI. mendean.

Beste alde batetik, indeterminismoak dioenez gu gizakiok aske gara erabakiak hartzeko eta gure bizitza edozein norabidetan eramateko. Pertsonalki, indeterminismoaren alde nagoela esan nahi dut eta teoria defendatzen duten hurrengo bi argudioak dira nire arrazoi nagusiak: lehenengo, gizakiok gara pentsamendu abstraktuak sentitu ahal ditugun bakarrak, adibidez askatasuna. Honi buruz hausnarketa sakona egin daiteke, animaliak nahiz eta askatasuna zer den ez jakin, (gaitasun kognitiboa ez dutelako) haiek dira benetako askatasunean bizitzen direnak eta gu gizakiok, askatasunaren esperientzia izanda, libreak garen ala ez galdetzen dugu. Gizaki orok du, nahiz eta askatasunean ez bizi, horren berri; hau da, askatasunaren kontzientzia du. Adibidez, lantegi klandestino bateko esklabo batek badaki ez dela librea baina badaki lantegitik ihes egiten badu libre izateko aukera izango duela. Bigarren argudioa: lege moralak askatasunean dute haien oinarria eta argi dago gizaki guztiok morala dugula. Askatasunak erabakiak hartzea ahalbidetzen digu, askatasun honetan guk erabakitzen dugu zer dagoen ondo eta zer ez.

Azkenik, esan beharra dut indeterminismoaren alde egon arren, nolabaiteko patuan edo determinismo kosmologikoan sinesten dudala. Azken adibide honekin erakutsi nahi dut askatasunari buruz sentitzen dudana. Demagun 24 urteko gizon bat lanetik atera ondoren metroan sartzen dela. Metroa beti bezala bete beteta dator, gizona sartzerakoan besaulki libre bakarrean esertzen da, eta bere alboan emakume eder bat dago. Patuak jarri du emakumea momentu horretan, eta ondoan aulki libre bakarra. Pentsa dezakegu momentu honetan zenbat posibilitate dauden; baliteke gizona emakumearekin hitz egiten hastea, elkar gustatzea, 6 urte barru ezkontzea eta geroago ume bat izatea. Baliteke gizonak ezer ez esatea, etxera joatea eta inoiz emakumea berriro ez ikustea; kasu honetan lehen aukerako bere bizitzako amodioa ezezagun bat bihurtzen da. Honela posibilitate infinituak daude, eta gustatzen zait pentsatzea patuak egoerak jartzen dizkigula guk erabakiak har ditzagun gure bizitzaren norabidea jarri eta bizitza eratzeko. Beraz, patuaren determinaziotik, gizakiok erabakiak hartzeko askatasuna dugula pentsatzen dut.

Determinatu ala indeterminatuak gaude? Determinatu ala indeterminatuak gaude?

Determinatu ala indeterminatuak gaude? bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Euskal serie kosmogonikoa. Nestor Basterretxea.

$
0
0

Euskal serie kosmogonikoa

Nestor Basterretxea Artzadun (Bermeo, Bizkaia, 1924ko maiatzaren 6a – Hondarribia, Gipuzkoa, 2014ko uztailaren 12a) euskal herritar eskultore, margolari eta zinemagilea izan zen. Bere bizitzaren inguruan beste egunen batean sakontzeko asmoa daukadan arren, gaur bere lan ildo batean zentratu nahiko nuke: euskal serie kosmogonikoa.

1972 eta 1975. urteen artean egindako 18 eskultura dira,denak haritz-egurrezkoak eta bat brontzezkoa (“Trikuharri” 15. lana). “Fintasunez eta hizkera garaikidez landutako pieza hauek pertsonaia mitologikoetan, naturaren indarretan eta euskal kulturako objektu tradizionaletan daude oinarrituta”, Bilboko Arte Ederren Museoaren arabera. Eskultoreak, hil aurretik, obra osoa eman zion dohaintzan museoari.

Amaroa (Euskal Mitologiaren atariak) web orritik hartu ditut irudiak eta azalpenak. Gure tribu txikiaren munduari, kosmobisio eta ingurua ikusteko moduari forma ematen diola iruditzen zait.

Serieak modan dauden honetan, goza ezazue serie honetaz ere: euskal serie kosmogonikoa.


 

1. AKELARRE
Akerraren larrea da. Bertan, azti-taldeak elkartzen ziren astelehen, asteazken eta ostiral gauetan, Aker Beltza gurtzeko. Jeinu horrek ganadua babesten omen zuen, eta tradizio paganoan zegoen oinarrituta. Eskultura hau egiteko, Basterretxeak haritz-enbor bat hustu zuen, eta, modu horretan, multzo osoan arkaismo-itxurarik handienetakoa duen konposizioa egin zuen.

Euskal serie kosmogonikoa


2. AKER BELTZ
Etxeko abereak babesten zituen jeinua, gurtza ematen zitzaion lekuarekin (Akelarrea) erlazionatutakoa. Garapen bidimentsionala dauka, eta serie osoko piezarik figuratiboenetakoa da.

Euskal serie kosmogonikoa


3. EIZTARIA (Ehiztaria)
Kondairaren arabera, ehiztari bat atsedenik gabe zebilen mendietatik atzera eta aurrera, bere txakurrekin batera, ehizarekiko gehiegizko zaletasunak nekatuta. Ezaugarri geometriko handiko pieza da.

Euskal serie kosmogonikoa


4. GAUEKO
Gaueko jeinua da; behi edo munstro forma hartzen du, eta haize-ufaden bidez agertzen da. Konposizioak lerro estilizatuak ditu, eta giza formak hartzen ditu.

Euskal serie kosmogonikoa


5. IDITTU (Gaueko jeinua)
Animalia itxurako gaueko jeinua da, eta, gauaren iluntasunean, sugar batekin agertzen da. Hustuketaren bitartez, Basterretxeak hutsuneak eta erliebeak ireki zituen, eta, mentalki, espazio horiek itxura organiko handiko molde baten formak gogorarazten dituzte.

Euskal serie kosmogonikoa


6. ILLARGI AMANDRE (Ilargi Amandrea)
Ilargia da. Jainkosa gisa hartzen da eta emankortasunarekin dago erlazionatuta. Figura femeninoa da, konposizio harmoniatsukoa eta totem itxurakoa.

Euskal serie kosmogonikoa


7. INTXIXU (Basoko deabrua)
Leize eta eremu hutsetan bizi den kondairazko jeinua. Aurrez aurreko irudi antropomorfiko honek kultura tradizionalarekin lotzen du eskultura garaikidearen espiritua.

Euskal serie kosmogonikoa


8. AMALAU ZANKO (Hamalau trikimakodun mamua)

Espiritu izugarriko izaki bitxia. Goiko aldeko hamalau oholek profil fazetatuak dituzte, eta labirinto-itxurako erliebeak eratuz elkartzen dira. Bertan, Basterretxeak agerian utzi zuen irrazionaltasunarekiko daukan joera.

Euskal serie kosmogonikoa


9. ARGIZAIOLA (Defuntuen argia, bertsio horizontala)
Defuntuak oroitzeko oholtxoak; argizarizko biribilkiak sutondoko sua sinbolizatzen du (tenpluan ere jarraitzen du suak). Basterretxeak forma bolumetriko beltz eta konpaktuz egindako konposizioaren bertsio horizontala da, eta, bertatik, zurezko barrualdea agertzen da. Artistak esan zuenez, hau da serieko lanik arkitektonikoena.

Euskal serie kosmogonikoa


10. ARGIZAIOLA ZUTA (Defuntuen argia, bertsio bertikala)
Bertsio honen bertikaltasunak irudi antropomorfoa eskaintzen du, eta erreferentzia argia egiten dio Barandiaranek iradokitako sinbologiari: batetik, kandela eta giza gorputza irudikatzen ditu, eta, bestetik, argia eta espiritua. Formari dagokionez, pieza estilizatua eta aurretik begiratzekoa da. Izaera artisaua dauka, eta horrek zuzenean garamatza berau inspiratu zuen objektura.

Euskal serie kosmogonikoa


11. BOST HAIZEAK
Hemen, Basterrexeak oso geometrizatutako forma-zeinua erabili zuen, fenomeno naturalari erreferentzia egiteko. Lauburua edo esbastika lerromakurra agertzen da. Jatorriz, kristautasuna baino lehenagoko sinboloa da, eta XVI eta XVII. mendeetatik erabiltzen da hilarrietan, etxeetako frontispizioetan, kutun gisa, edo, oraingo garaietan, euskal kulturaren sinbolo gisa.

Euskal serie kosmogonikoa


12. EATE (Uztak suntsitzen zituena)
Ekaitzen, suaren, uholdeen, tximisten eta urakanen jeinua. Horizontaltasun argiko eskultura da eta oreka asimetrikoan esekitako arkitektura gogorarazten du. Aldi berean, trinkoa eta arina da, artistak egindako brankako maskaroien eta masten antzera.

Euskal serie kosmogonikoa


13. MAIRUAK (Cromlechak eraikitzen zituztenak)
Antzina, dolmenak eta cromlechak eraikitzen zituzten paganoak. Hau ere aurretik ikusi beharreko pieza da; marko formako egitura dauka, eta, bertan, ildoz eta sakonunez zulatutako sei bolumen agertzen dira. Hutsunearen funtsezko presentziak Oteizaren lanera garamatza.

Euskal serie kosmogonikoa


14. OSTADAR
Ostadarra. Basterretxeak, arku bikoitza erabiliz, antzinako munduan magikotzat hartzen zen fenomeno naturala irudikatu zuen. Pieza hau serie osoko brontzezko lan bakarra da, eta zeinu-iruditik hurbil dagoen lanketa-prozesua izan zuen.

Euskal serie kosmogonikoa


15. TRIKU HARRI (Trikuharria. Omenaldia dolmenari)
Dolmen baten izena. Euskal Herrian historiaurreko monumentu hauetako asko daude. Eskultura hau, serie osoko txikiena, eskalan egindako eraikuntza arkitektonikoa da, eta, barruan, zentauro txiki bat dauka.

Euskal serie kosmogonikoa


16. MAJUE (Lurpeko jeinua)
Lurpeko jeinu kaltegarria; lurpetik irtetean, Mari emaztearekin elkartzen da, eta txingor-ekaitzak sortzen ditu. Hemen, Basterretxeak hustuketaren kontrako prozedura erabili zuen, pieza arin eta bertikalak sartuz asmo formaleko konposizio batean. Adarren leunketa-prozesua euskal makilaren lan tradizionalaren antzekoa da.

Euskal serie kosmogonikoa


17. MARI (Euskal Mitologiako jainkosa nagusia)
Leizeetan bizi den emakumezko jeinua. Kondaira herrikoiaren arabera, Mariren kobazuloa Anboto mendiaren aldeetako batean dago, Durangaldean. Aipatutako mendi horretan kobazulo eta haitzarte ugari daude. Leizeek ere eragin handia izan dute euskal artearen imajinarioan, Oteizaren artetik hasita. Serieko piezarik finenetakoa da honako hau.

Euskal serie kosmogonikoa


18. TORTO (Begi bakarreko jeinu gaiztoa)
Begi bakarreko jeinu kaltegarri eta antropofagoa. Zenbait teknikarekin (zizelkatzea eta kolatzea) egindako eskultura antropomorfo eta sexuatu honek argi erakusten du Basterretxeak mito barbaro batzuekiko interesa duela.

Euskal serie kosmogonikoa

Euskal serie kosmogonikoa

Euskal serie kosmogonikoa. Nestor Basterretxea. bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

UPNek gogoratu nahi ez dituen ‘D’ ereduaren aldeko kanpainak

$
0
0

UPN k gogoratu nahi ez dituen ‘D’ ereduaren aldeko kanpainak

UPN

Hainbeste urtez aginte makila izan ostean, irabazleen bandokoen ondorengoentzat gogorra izan ei da joko zelaiari so egotea. Uxue Barkos Nafarroako lehendakari izendatu zutenetik, UPNko sendiak oposizioa egiten dihardu egun eta gau, gupidarik gabe, Diario de Navarra lantza punta gisa erabiliz. Eta azkenaurreko “polemika”, Foru Gobernuak ‘D’ ereduaren alde egindako kanpaina publikoak izan dira. Alberto Catalán Parlamentuko Hezkuntza Batzordeko UPNko bozeramaleak gogor salatu du Gobernuaren ekinbide “partzial eta sektarioa”.

Alberto Catalánen arabera, Gobernuak bere “interes nazionalistak irizpide pedagogikoen gainetik” jarri eta “bestelako hizkuntza ereduak aipatzen ez dituen D ereduaren aldeko kanpainak” bultzatu ditu, besteak beste. “Nafarroa ez da komunitate elebiduna, Katalunia, EAE, Valentzia edo Galizia bezala”, gogoratu du bozeramaleak.



Tira oposizioan egotearen saminak eta sukarrak bere albo kalteak ditu. Eta Catalán jaunari barkatu beharko zaio Juan Cruz Allíren UPN hark (1992) edo Miguel Sanzen UPN indartsuak (1997) martxan jarri zituen D ereduaren aldeko kanpainak ahantzi izana. Uxue Barkosen gobernua ez baita izan, kontu honetan behintzat, berritzaile eta apurtzailea, Juan Pedro Urabayen txiolariak Diario de Navarraren albiste bati erantzunaz nabarmen laga duen moduan.



Hona hemen bi UPNk diru publikoz martxan jarritako kanpainetako bi aflixa. Bertan, ikusten duzunez, ez da bestelako hizkuntza eredurik aipatzen, eta euskararen abantailak eta onurak azpimarratzen dira. “Aukeratu euskara, aukeratu etorkizuna”, dio batek. Badirudi Catalanek iragana ezabatu nahi duela, euskara ezabatu nahi duen premia berarekin.

 

UPNren gobernuen ‘D’ ereduaren aldeko kanpainak

UPN

UPNek gogoratu nahi ez dituen ‘D’ ereduaren aldeko kanpainak bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

2017ko laugarren astea (Txiorik Onenak)

$
0
0

2017ko laugarren astea (Txiorik Onenak)

2017ko laugarren astea (Txiorik Onenak)Urteko laugarren asteko txioak dakartzagu azpira, ohi bezala zazpiko sorta.

Asteon, Donald Trump eta euskaltzaindia, nerabeak eta euskara, Hego eta Ipar Euskal Herriaren arteko arrakala, Etxeberri Sarakoa, erabakitzeko eskubidea eta bertsolariak, gizonezko bertsolariak ditugu landutako gaiak.

Eta gainera, sortarako bere burua aurkeztu duen txioa (bitan baino gertatu ez dena), olibena.

Joan den asteko sortakoen artean, ezetz asmatu nor izan den bozkatuena? Bai, berriro. Iazko Txiorik Onenen laburpenean, norbaitek irakoki zuen, sarean, aurten tximuari parte hartzen ez uztearena, eta aztertu beharko dugu kontua.

.

Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?

.

.

Pasa den asteko txiorik onena:

2017ko laugarren astea (Txiorik Onenak)

2017ko laugarren astea (Txiorik Onenak) bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Sinpletasunaren bidea liburua

$
0
0

Sinpletasunaren bidea liburua

“Edo konformatzen gara gure aitona-amonen garaiko kontsumo-mailan bizitzearekin, edo, besterik gabe, ez dugu iraungo.”

Sinpletasunaren bidea liburuaTrotta argitaletxeak gaztelainaz argitaratu berri duen liburu honetan gorpuztu egin dira Ted Trainerren obra osoko gai nagusiak. Hasierako planteamendua hauxe da: gure bizimodua eutsiezina da, alderdi materialetik, alderdi sozialetik eta alderdi kulturaletik. Liburuaren aurreneko atalean, egileak analizatu ditu jasangarritasun-ez multidimentsional horren elementu guztiak; gainontzeko ataletan, proposamen praktiko eta estrategiko bat garatu du, ez bakarrik gizartearen kolapsotik (itxuraz, berehalakoa) bizirik ateratzeko ez ezik, bizimodu hobea sortzeko ere, gutxiago kontsumituz. Horretarako, bere estrategia zein bizitza-eredurako proposamena bateratzeko, nozio berri bat asmatu du: «sinpletasunaren bidea» (The Simpler Way), non bizi-modu sinpleagoak egongo diren, hala nola tamaina txikiko ekonomia buruaskiak –kontrol sozialaren pean, hazkunderik gabekoak eta beharrizan errealak asetzera bideratuak, ez irabaziak ateratzera–, tokian tokiko gobernu-sistemak –demokrazia zuzenean zein funtzionamendu kooperatiboan oinarriturikoak–, eta erabateko aldaketa balioetan eta mundu-ikuskeran.

«Gaur egun, luzapen-denboran gaude, eta ziztu bizian goaz gizarte industrialen kolapsorako bidean; hala ere, planetako bururik azkarrenetako batzuek –aldi berean, bihotzik prestuenetakoak ere badira– segitzen dute bestelako aukerak planteatzen, etorkizun hurbileko hondamendi historikoaren kalterik larrienak saihesteko eta bizitza hobe bat posible egiteko. Bada, ahalegin horretan, Ted Trainerren liburuak berebiziko garrantzia du. Baliteke ez etortzea bat haren proposamenen xehetasunetan; baina, inolako zalantzarik gabe, ezin galdera egokiagoak egiten ditu» (Jorge Riechmann).

Sinpletasunaren bidea liburua

1941ean jaioa, ekintzaile eta idazle australiarra da; mundu osoan da ezaguna, petrolioaren aldi gorenaren teoria dibulgatzeagatik zein parte hartzeagatik hainbat mugimendutan, petrolio-osteko mundurako trantsizioaren alde. 70eko hamarkadatik, hizlari jardun du Hegoaldeko Gales Berriko Unibertsitatean (Sidney), eta bertan Lan Sozialeko ohorezko irakasle adjuntua ere izan zen. Permakultura lantzeko gune bat kudeatzen du Sidneyko aldirietan, eta Australiako Simplicity Institute-aren ikur nagusietako bat da. Artikulu ugari argitaratu du mundu osoko aldizkari anitzetan, bai eta hainbat liburu ere, batik bat jasangarritasunaren inguruan. Haren obrarik ezagunen eta aipatuenetariko bat Renewable energy cannot sustain a consumer society da (2007). The Simpler Way denominazioaren pean, orain arteko proposamenik biribilenetako bat osatu du trantsizio ekosozialari buruz. Hain zuzen, horren gaineko zertzeladak dakartza liburu argitaratu berriak; gaztelaniazko edizioa dugu oraingo hau, egileak berak berrikusi eta hedatua.

Trainerri buruzko artikuluak irakurri edota liburua erosteko jo web-orri honetara: www.LaViaDeLaSimplicidad.info

Eta informazio gehiago nahi izanez gero; www.15-15-15.org webgunean.

Sinpletasunaren bidea liburua

Sinpletasunaren bidea liburua bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Euskarak Bilbo behar du

$
0
0

Euskarak Bilbo behar du

Euskarak Bilbo behar duDonostian jaio eta Donostian bizi den Ramon Saizarbitoria soziologo eta idazleak esana da: «Uste dut salbazioa Bilbon dagoela: Bilbon salbatuko gara, edo ez gara salbatuko».

Euskarak Bilbo behar du: hori da euskalgintzaren aldarria. Euskaldunez osatutako gizartean euskarak bigarren mailako hizkuntza izateari utzi nahi badio, hiriburuak irabazi beharrean da, nahitaez. Euskal Herrian bizi diren hiru milioi biztanletatik milioi bat pasatxo hiriburuetan bizi da: lau euskaldunetatik bat Euskal Herriko zazpi hiriburuetako batean bizi da. Hiriburuak aisialdirako, erosketak egiteko eta, oro har, kontsumorako erdigune eta elkargune dira Euskal Herriko herritar guzti-guztientzat, hiriburuetan bizi direnentzat eta baita bizi ez direnentzat ere.

Euskal Herriko hiriburuak erdararen uztarripean dauden eremuak dira: Hego Euskal Herriko lau hiriburuetatik hirutan —Bilbon, Gasteizen eta Iruñean— euskara eta gaztelania ez diren beste hizkuntzak euskara baino gehiago erabiltzen dira kalean: euskara %3 bakarrik erabiltzen da. Baionan ere kaleko erabilera %3koa da. Erabilerarik handiena Donostiak du (%16).

Erabilerak duen oztopo nagusienetako bat erraztasun eza izaten da. Euskal Herriko hiriburuetan bizi diren euskaldun gehienek erraztasun handiagoa dute erdaraz euskaraz baino. Hiriburuetan bizi diren euskararen berezko hiztunak (euskaraz erraztasun handiagoa dutenak) %1 besterik ez dira Bilbon, Gasteizen eta Iruñean. Donostian eta Ipar Euskal Herriko hiriburuetan, berriz, %6. Beraz, hiriburuetan bizi diren hamar euskaldunetatik bederatzi baino gehiago, hobeto eta errazago moldatzen da erdaraz euskaraz baino.

Hiriburuetan bizi diren euskaldunak sakabanatuta dauden ur tantak bezalakoxeak dira. Erdararen lur elkorra ukitu ahala lurruntzen diren tantak dira. Tantek elkartuta bakarrik busti dezakete eta horixe falta zaie hiriburuetako euskaldunei. Bilbo da euskaldun gehien dituen munduko hiria, ia 75.000 euskaldun baititu, baina biztanleen ia %80 erdalduna da. Euskaldun direnen artean ere %90 baino gehiagok errazago egiten du erdaraz. Baina, oztopoak oztopo, Bilbo gero eta euskaldunagoa da: orain 30 urte %6 ziren euskaldunak Bilbon; gaur egun, berriz, %22 dira (%16ko gorakada gertatu da). Gorako joera hori Hego Euskal Herriko hiriburu guztietan gertatzen ari da. Ipar Euskal Herrikoetan, aldiz, euskaldunen beherakada etenda dago gaur egun, eta euskaldun kopuruari eutsi egiten zaio %9aren bueltan.

Euskarak Bilbo behar du
Otxarkoaga

Hiriburuak erdalgune izatearen pertzepzioa erabat zabalduta dago eta pertzepzio horrek berez direna baino erdaldunago bihurtzen ditu. Isildutako euskara da hiriburuetakoa: herri euskaldunagoetan eta arnasguneetan bizi diren euskaldun gehienek, lehen hitza euskaraz egiten ahalegindu gabe, zuzen-zuzenean, erdaraz egiten dute Euskal Herriko hiriburuetan. Izan ere, gatazka linguistikoa gertatzeko arriskuaren aurrean, zuzen-zuzenean, erdaraz egiten dute, ziurtasunik ez dutelako solaskideak euskaraz jakingo ote duen. Hortaz, Euskal Herriko hiriburuetan ziurtasun linguistikoaren faltak eta gatazka linguistikoaren mehatxuak euskaldunak erdaraz egitera bultzatzen ditu.

Euskara erabiltzea oztopatzen duten eremu urbano erdaldunetan hiztunek euskara erabiltzea daukate, euskaraz eraikita dituzten harreman-sareen arabera. Eraikita dituzten harreman-sareak euskarazkoak baldin badira, euskaraz bizitzea izango dute neurri handi batean, baita Bilboko auzorik erdaldunenean ere. Gure hirietan txirrinduz ibiltzeko ibilbideak eraiki ditugun bezalaxe, Euskal Herriko hiriburu eta hirietan euskararen bidegorriak eraiki behar dira euskararen praktikarako sareak osatzeko.

Hiriburuetan euskara euskaldunen arteko harreman-hizkuntza bihurtzeko, lehen-lehenik, harreman-sare egituratuak eraiki behar dira. Harreman-sare egituratu horiek, besteak beste, herritarren kontsumo eta aisialdi ohituretan oinarrituta eraiki daitezke: jo dezagun lurralde bateko herritarrek arropa erostera hiriburura joateko ohitura dutela. Jo dezagun arropa erostera hiriaren zonalde zehatz batera joaten direla herritar horiek. Bide beretik, jo dezagun, hamabostean behin, futbol ligako lehen mailako taldeak jokatzen duenean, probintzia osotik partida ikustera joan ohi diren zaleak hiriburuko kale jakin batzuetako taberna jakin batzuetara joaten direla partida hasi aurretik. Eta, jo dezagun hiriburuetako unibertsitateetan ikasten ari den ikasle jendea ostegunero taberna berberetan elkartzen dela. Herritarren jokabide horiek kontuan hartuta, hiriburuko udalak hirigintza antolamenduan zonalde horietan dauden dendak eta tabernak euskararen lehentasunezko azpiegitura izenda ditzake eta udalerriaren hirigintza antolamendutik hizkuntza baldintzak eta betekizunak eska ditzake euskarazko zerbitzua berma dadin azpiegitura horietan. Bide beretik, euskararen lehentasunezko azpiegitura diren aldetik lurraldeko foru aldundiak ere hobari-fiskalak zehaztu ditzake herritarrei euskarazko zerbitzua bermatzearren.

Hiriburuetako euskarazko harreman-sare egituratuek, euskararen praktikarako oztopoz betetako ingurune urbanora, ziurtasun linguistikoa ekarriko lukete, alde batetik, eta, bestetik, eragin biderkatzailea izango lukete, izan ere, harreman-sare horietaz baliatzeko aukera euskaldun guzti-guztiek izango lukete, hiriburuetan bizi diren euskaldunek eta baita hiriburuetara jotzen dutenek ere. Azken batean, herrietako euskaldunei euskaraz egiteko aukera emanez gero, hiriburuak euskaldunago bihurtuko dira.

Munduko herrialderik aurreratuenetan hirigintza antolamendua gizarte garapenerako tresna garrantzitsua da. Euskararen berdintasun soziala Euskal Herriko gizartearen garapenerako ezinbesteko helmuga da. Horregatik, hirigintzaren antolamendutik euskararen gizarte berrikuntza erdiesteko bideak hezur-mamitu behar dira, baita hiriburuetan ere. Baita Bilbo irabazteko ere.

Euskarak Bilbo behar du Euskarak Bilbo behar du.

Euskarak Bilbo behar du bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Otsailean irakurriko dituzun 10 titular

$
0
0

Stephen Hawking-ek nahi duena esango du, baina, ZuZeun etorkizunera bidaiatzeko gaitasuna dugu. Eta horregatik gara etorkizunean irakurriko dituzun lerroburuak asmatzeko gai. Hastera doan hilabetea prestatzen joateko, hona hemen otsailean irakurriko dituzun 10 titular.


1- Hainbeste errekurtso eta kontraerrekurtsoz nazkatuta, Donostiako epaitegiak deliberatu du erraustegiaren afera harri-orri-a metodoaz finikitatzea.

2- Jon Palais BIZI-ko kidea epaiketa osoan zutik egotera behartu dute, lezioa ikas dezan.

3- Iñigo Urkulluren logopedak, Joxeina Etxeberriaren pelukeroak eta Nabarralde Elkarteko euskara arduradunak kotxe istripua izan dute Supersurren.

4- Munillak euskal preso guztiak Euskal Herriko monastegietan sartzea proposatu du.

5- Konkiseko ertzainari bizkarzainak jarri dizkio barne sailak, “autolesionatu ez dadin”. “Ez dut espabilatua balitz bezala jokatzen duen jende tentela aguantatzen”, esan du parabola espazio tenporal batean.

6- Euskal selekzioaren hurrengo urteko partidua batzokiko futbolinean jokatuko da. “Jarraitzaileek alboko mahaia erreserbatu dute jada, baina oraindik sarrerak geratzen dira”.

7- Euskal selekzioaren partidua batzokiko futbolinean jokatzea salatu du ezker abertzaleak. Jokalariek manifestu bat sinatu dute Herriko Tabernan jokatu behar dela berretsiz.

8- Afrikako estatu berriak asmatzeko deialdia egin du Eusko Jaurlaritzak, euskal selekzioak partidu gehiago joka ditzan.

9- Alberto Catalán: “EAE eta Nafarroa bananduko dituen hormatzarra Gipuzkoarrek ordainduko dute!”

10- Patxi Lopezek Kirmen Uriberen poema batekin hasi du Logroñoko sozialisten mitina, Gasteizen zegoela pentsatuz.

Otsailean irakurriko dituzun 10 titular bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Lizarrako Mintzamendipintxopotepraktika taldeak irabazi du Euskararen Ginkanako 5. edizioa!

$
0
0

Lizarrako Mintzamendipintxopotepraktika taldeak irabazi du Euskararen Ginkanako 5. edizioa!

Lizarrako Mintzamendipintxopotepraktika taldeak irabazi du Euskararen Ginkanako 5. edizioa!
3.000 euroko saria, Lizarran euskaraz 48 ordu ekimena antolatzeko erabiliko dute.

Antolatzaileek, parte hartzaileen izaera anitza eta erakutsitako motibazioa azpimarratu dituzte. Kutxa Ekogunean ospatu den finalean, orain arteko probetan puntu gehien batu dituzten lau taldeak aritu dira lehian. Urko Aristi kazetariak gidatuta, aurtengo edizioko azken 4 probak aurrez- aurre burutu behar izan dituzte taldeek.

Denen artean, Mintzamendipintxopotepraktika taldeko kideak gailendu dira eta beraiek jaso dute sari nagusia: euskarazko proiektu bat sustatzeko 3.000 euro.

Saria, Lizarran 48 ordu euskaraz ekimena antolatzeko erabiliko dutela azaldu dute irabazleek, horien gabezia handia dagoelako gaur egun. Beste talde finalistak ere jaso dituzte sariak, guztiek, Xiberuko otarreak jasoko dituzte opari.

Kutxa Ekoguneak eta Azkue Fundazioak antolatu eta Euskaltzaleen Topaguneak koordinatutako lehiaketa izan da Euskararen Ginkana. Bi hilabetez, euskara, hizkuntza praktika ekologikoei lotutako probak gainditu behar izan dituzte taldeek finalera iritsi ahal izateko. Gaur jokatu den finalean ere, gai horien inguruan gehiago ikasteko aukera izan dute guztiek. Antolatzaileek, parte hartzaileen izaera anitza eta erakutsitako motibazioa azpimarratu dituzte.

Lizarrako Mintzamendipintxopotepraktika taldeak irabazi du Euskararen Ginkanako 5. edizioa!

Lizarrako Mintzamendipintxopotepraktika taldeak irabazi du Euskararen Ginkanako 5. edizioa! bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Bi igande odoltsu

$
0
0

Bi igande odoltsu

Irlandarrek igande odoltsu bat izan zutela gehienok dakigu, baina ziur hurrengo bi datuak ezetz: lehena, Derryko igande odoltsua gaurko egunez gertatu zela, duela 45 urte; bigarrena, ez zela lehenengo Igande Odoltsua izan.

Irlandako Independentzia Gerra 1919-1921 urte artean eman zen, eta amaieran, dakizuen moduan, ez zuten osoki jarraitu Britainiar Inperioaren menpe, ez eta okupatzailea irla osotik bidaltzea lortu ere. Urte horietan Michael Collins izan zen IRA-ko buruzagi esanguratsuenetakoa.

Bi igande odoltsu
The Cairo Gang

Kondairak dioenaren arabera, Dublinen bizi zen emakume irlandar batek zerbitzu sekretu britainiarretako ofizial baten etxea garbitzen zuen, eta egun batean sekulako altxorra topatu: agente sekretu esanguratsuenen identitatea agerian uzten zuen zerrenda. Zerrenda hori Collinsen eskuetara iritsi zen. 1920eko azaroaren 21eko egunsentian, IRA-k Britainiar Inteligentzia Zerbitzuko The Cairo Gang deituriko 18 goi agintariak hil zituen. Informazioa kasualitatez iritsi zen Collinsengana, baina britainiarrek pentsatu zuten irlandarrak haiek uste baino indartsuago zeudela; horri esker askoz ere posizio hobean iritsi ziren negoziazio mahaira.

Baina hori ez zen izango egun hartan isuriko zen odol bakarra.

Gobernu britainiarrak bere indar paramilitarrak zeuzkan, Black and Tans eta Auxiliary Division. Talde hauek irlandarren aurkako ekintza basatiak egin zituzten, eta denetan entzutetsuena egun hartakoa.

Bi igande odoltsu
Dublingo taldea. Bi jokalari hil zituzten.

Dublingo futbol gaeliko taldeak Tipperary futbol taldearen aurkako partida bat jokatu behar zuen Croke Park estadioan. Paramilitar britainiar batek utzitako testigantzaren arabera, zalantzak izan zituzten non “itzuli” goizeko kolpea, estadioan edo Dublingo Sckville kalean. Txanpona bota omen zuten airera, eta estadioari tokatu zitzaion.

10.000 inguru ikusle joan ziren Croke Parkera partida ikustera. Norgehiagoka hastear zela abioi batek estadio gaina  zeharkatu zuen, eta pilotuaren kabinatik sugar gorria bota. Orduan paramilitarrak estadioan sartu eta sarraskia hasi zuten. Orma gainean zegoen ofizial batek errebolberrarekin tirokatu zuen jendea; zelaitik ikusleei egin zieten tiro eta sarreratik ere ametralladorea geratu gabe aritu zen. Emaitza: 14 hildako eta 65 zauritu.

1972an, Derryn, berriz ere Igande Odoltsua izan zen, gaurko egunez; eta berriz ere 14 hildako izan ziren. Jakin, behintzat, koinzidentzia tragiko bat dagoela atzean.

Bi igande odoltsu

Bi igande odoltsu bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Urte berria, pasio berriak on line?

$
0
0
Urte berria, pasio berriak on line?

Urte berria, pasio berriak on line?

Nagore Vega [@muxkilla]

Urte berria, pasio berriak on line?

Modan daude ligatzeko webguneak eta aplikazioak, sekula baino gehiago. Egia esan, ia Internet sortu zenetik egon da on line ligatzeko aukera. Gogoan ditut hasierako txatak. Hala ere, gaur egun, askoz jende gehiagok erabiltzen ditu. Esan genezake, nolabaiteko goraldia izaten ari direla.

Jendeak nabari du hori. Eta horren aurrean, kontrako bi jarrera oso definitu hartzen ditu (edo hori ari naiz ni bizitzen azkenaldian). Solasaldietan, batzuek, webgune eta aplikazioak erabiltzearen aldeko defentsa irmoa egiten dute; besteek harrituta begiratzen diete, ez dute ulertzen joera hori eta “sexu-supermerkatu” edo “haragiaren supermerkatu” gisa ikusten dituzte.

Biak dira jarrera ulergarriak. Bigarrenek engainua nabarmentzen dute, eta beldurra. Ez dira fidatzen pantailaren bestaldean dagoenak konta dezakeena: “Oso erraza da gezurra esatea eta geldituz gero, jakin ezazu norekin topatuko zaren edo zer egin dezakeen”. Egia da, denetariko pertsonak daude munduan eta “moda” horri soslai begiratzea entendi daiteke. Hala ere, beti mesfidati -bizitzan orokorrean, diot- ez ginateke oso urrutira helduko, ez duzue uste?

Lehenek pasatu dute fase hori: “Zergatik da okerragoa on line ligatzea, taberna batean ligatzea baino?”. Touché. Arrazoi osoa. Euskal Herrian bereziki nabarmena izan da tabernetan ligatzeko joera hori. Parranda, edaria, musika, giro polita… Toki idealena irudi dezake batzuentzat, baina, ez gaitezen engaina, gauak eta alkoholak ez dut uste aukera onenak egiten laguntzen digutenik.

Beraz, zergatik ez erabili ligatzeko webgune eta aplikazioak? Aldekoek honela defendatzen dute hautu hori: “Zure gustuak eta bilatzen duzuna jar dezakegu, argi eta garbi. Inor ez duzu engainatzen eta ez duzu denbora galtzen, gustatzen zaizuna aukeratzen duzu. Gero irten liteke ondo edo gaizki”. Ezin ukatu egia denik.

.

Aukera zabala

Honaino iritsita, gainontzeko jarduera batzuk egiten dituzun bezala, Internet bidez ligatzera animatu bazara, hona hemen webgune eta aplikazio erabilienak:

  • Kaixomaitia: Euskaldunon Harremanetarako Gunea 2007tik. Zeren bila zabiltzan zehaztu ahal izango duzu eta zure bilaketa emaitzetan eskatutakoak bakarrik aurkituko dituzu.
      • Aurpegien bila? Argazkia beharrezkoa bada zuretzat, Soslaieko Argazki Nagusi Irekia duten pertsonak bakarrik bilatu ditzakezu.
      • Zeren bila zabiltza? Maitia, LGTBI, +55 edo maitale; edo agian guztiak? zeuk erabaki. Kontuan izan, aukeratzen dituzun taldeetan agertuko dela zure soslaia.
      • Gertuko pertsonak bilatu nahi dituzu ala hobe urrutikoak? Esan zein herrialdeko edota herriko pertsonak topatu nahi dituzun eta, aurrera!
      • Adina garrantzitsua bada zuretzat, markatu bila zabiltzan horren adin tartea.
      • Gorputzari asko begiratzen diozu? definitu bere gorpuzkera, garaiera…

 

Irakurri iruzkin osoa kaixomaitia.eus-en blogean >>

Urte berria, pasio berriak on line?

Urte berria, pasio berriak on line? bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Konplize ditut eta…

$
0
0

Konplize ditut eta…

Egunak gauari ireki dio bidea. Behe lainoak bere mantoi zuriz estali du ingurua. Ilun artean itzal bat ageri da. Gainean daraman arropak justu antzean uzten du agerian bere aurpegia. Ibileran emakumea dela antzeman daiteke. Gorpuzkera sendoa du. Pareko elizako ordulariak hamarrak jo berri ditu, eta bere tin-ton ozenarekin batera sartu da atetik Amelia Tiganus. Badirudi ingurua atrezzo bikaina dela kontatuko dugun istoriorako. Protagonistak bizitu duen errealitate gordinaren pareko gau estalia baitago, iluna, guztiz beltza. Eskerrak ilargiaren dizdirak argitasun pixka bat tartekatu duen gris eskala honetan.

Urteko gaurik hotzenetakoa, halakoa da gaurkoa eguraldi gizonaren arabera. Sorgin gaua ere izan liteke, hotzak ikaratuko ez balitu. Kaleko katuak ere, kotxeen motor beroen azpian aurkitu dute estalpe. Ez da soinu txikirik ere entzuten. Negu betea da eta egunak geroz eta motzagoak dira. Beharbada horrek etxeratu ditu lurzoru hau herri egiten duten bizidunak.

Hotzak ez du beldurtzen ordea behinola Errumanian aberria zuen orendaindarra. Orendaindarrarena zerbait esatearren, beste gauza askoren artean hori ere badelako. Esan liteke sorgina ere badela, Orendaingo Sorginaken sortzaile baita. Aktibista. Herriko Ostatuan zerbitzari. Emazte. Etxeko andre. Garbitzaile. Feminicidioko kide. Baina guztiaren gainetik eta nagusiki: emakume. Emakume askea. Askatasuna ez du batere merke izan ordea. Interneten bere izena bilatu besterik ez dago.

Amelia Tiganus - Konplize ditut eta...Aurkitu daitekeena guztiz da gordina. Bilatzailean Amelia Tiganus topatu orduko zenbait egunkaritako titularrek esaldi berdina errepikatzen dute: “Superviviente de prostitución y trata” dio Navarra.com egunkariko sarrera batek. “Prostituta en más de 40 clubes de España”, nabarmentzen du beste batek. Migratzaile hitzak ere erreferentzia egiten dio, hain zuzen, adin nagusitasuna bete berritan 300 euroren truke saldua izan baitzen inoiz zapaldu gabeko lurretara, Espainiara.

Azal eta haragiz jantzitako emakumea baino gehiago da. Lillith-en antza apur bat ere badu. Erlijioak onartuko ez duena, gizarteak laidotu eta zikindu duena. Bere buruaren jabe sentitzea “puta” hitzarekin laburbildu izan dute askotan: “Gizonek ez dute onartzen bizitza propioa dugun subjektuak garela emakumeak”. Ez da Edena atzean utzi duena, azpimunduarekin konparazio gehiago baitu. Eta besteen tentazioak bere zigor izaten baitziren.

Klubetan bizi izan duen egunerokotasuna, gaur bizi duenarekin guztiz da desberdina: “Gizonak beraien idealismoetara egokitutako emakume baten ideian joaten dira klubetara, boteredun sentitze hori asebetetzera”. Gobernuaren “fabrika” moduan ikusten du prostituzioa. Bere barnean badaki neurri handi batean Estatu honen erruduntasuna erabatekoa dela. Ahots sendoz, zuzen eta firme zuzentzen zaio bere “amesgaiztoa” onartu eta ez ikusiarena egin izan duen botereari. Atzera begira jartzen denean begirada lainotzen zaio gezatasunez. Jada ez ditu hain errez isurtzen malkoak. Denboraren poderioz zauriak sendatzea lortu baitu. Bera izango balitz esplotatutako, erabilitako azkeneko emakumea, beharbada lasaiago egingo luke lo. Baina badaki berak ez bezala, egunero hamabost gizonekin “desparekotasun erlazioak” dituzten emakumeak badirela. Obligazioa hutsa da hau bere ustez. Gaueko mamuek distantziatik bada ere izua sortarazten diote: “Beldur naiz prostituziora itzuli beharrean aurkitzeaz, nahiz eta ezinezko iruditu horrelakorik jasan duen edonor aurkitu da zirkulu horretan harrapatuta”.

Emakume hitzaz pentsatzean, irudikatzean, sentitzean edota hitz egitean berak adina miresmen jartzea gustatuko litzaioke zenbait gizonek. “Bakarra eta magikoa”. Horrelakoa sinesten du emakumea. Mikel Markezen kanta datorkit gogora: “Emakume zuzenak, okerrak, kirtenak, moja txintxoak eta zerrama irtenak, itsusiak, politak, atletak, herrenak: konplize ditut eta maite ditut denak”.

Zerk bultzatu zaitu bizitzaren itsusiena ezagututa esperantza ez galtzera?

      Neskei txikitatik bereizi gaituzte mutilengandik. Desberdintasun biologikoa badela onartu beharra dago. Baina mutil batek neska baten moduan egin lezake negar. Edota neska batek mutil batek moduan indarra erakutsi. Arazoa gizartean bertan dago. Neskei alde bortitza ezeztatu digute. Eta mutilei sentsibilitate puntu hori ez erakustera behartu. “Ez egin negar neska baten moduan” esaldia ideia patriarkalez kargatua dago. Beharbada emakumeak dugun sentimendu edota amesteko kapazitateagatik ez dut inoiz etsi. Betiere zerbait hobea helduko dela pentsatzeak bizirik mantendu nau. Amets horietan sinesteak, hain zuzen ere.

Gizonei begiratzeko modua aldatu duzu?

      Gizonetan sinesten jarraitzen dut. Ez dut jeneralizatzen. Maitatzeko kapazak direla ere erakutsi baitidate. Arazoa sexuen arteko bereizketan dago. Emakumeengan inposatua dagoen ideologiarekin apurtu beharra dago. Gizon asko irainduta sentituko dira beharbada, guztiak zaku berdinean sartzean.

      Kontua da emakumeak aurrerapausoak ematen ari garela, elkartasunaren bidez kontzientziatzeko. Gizonak ordea ez dute arazoa aldatzeko intentzio handirik. Euren artean isilpeko paktu antzeko bat dute. Emakumeak kontrolatuta edukitzeko baliagarria dena, geure artean etsaitasuna sortuz. Emakumeek ere aurreiritzi horietan bat egin dute zenbaitetan. Eta gizarteak  seinalatu eta bizirik lurperatzen zaitu eraso edota sexu indarkeria baten biktima izateagatik. Horretan ere, erruduna nor eta emakumea. Biktima hitza bera emakumeongan oso zikindua dago. Erruduntasun  pisuari lotua doa beti. Eta horrek zer egiten zuen horrela jantzita? Eta ordu horietan bakarrik? Galdera hauek oso ohikoak dira.

Egunkarietan sexu erasoen biktimen kasuetan agertzen diren irudiez gogoratu naiz. Emakumea bakartasunean. Goitik beherako argazkiak. Txiki eginez emakumea. Isolatuta. Aurpegia eskuez estalita. Negarrez. Defendatzeko kapaza ez balitz bezala. Biktima. Badirudi eta honekin Tiganus bera ere bat dator, emakumeok eskuak malkoak estaltzeko bakarrik ditugula.

Mahaiak garbitzen dabil. Bere alkol botila ezker eskuan. Askok pentsa lezakete, behin baino gehiagotan nahi izan dituela tristurak alkolez estali.  Ez da hain errez etsitzen duen horietakoa ordea.

Orain mahaiei dizdira ateratzeko erabiltzen duen botilak bere oroimena hamairu urte zituen momentura darama. “Bost gizonen artean”, hala erakutsi zioten biktima izatearen esanahia. Ausardiaz, boterez betetako erakustaldia. Hortik aurrerako guztia biolazio baten intseguritateak sortu dion bideari lotua doa.

      Onartu egin nuen gizarteak leporatzen zidana. Erruduna ni neu izatea, “ordu horietan, horrela jantzita”. Prostituta izan behar nuela sinetsi nuen. Hori zela nire bidea. Beldur nintzen nire gurasoek  pentsatzen zutenaz. Hortik aurrera gizonekin nituen erlazioak areagotu egin ziren.

Bere amaz galdetzean tristura sortu zaio erraietan. Bi mototxekin ibiltzen zen garaia datorkio gogora. Etxetik eskolara eta eskolatik etxera, horrelakoa oroitzen du bere egunerokotasuna. Ahizpa txikiari gosaria jartzen zion haurrak herriminez gogoratzen ditu haurtzaroko uneak. Nostalgia apur bat ere nabari zaio hortz artean. Hitzak askatzea zail egiten zaiola dirudi. “Pena dut nire adineko haurrekin jolasteko aukera ez izanaz”, hala askatu du azkenik esaldia. Bere amak beharbada gehiegi babesten zuela pentsatzen du.

– Baduzu proiekturik esku artean?

      Prostituzio mundua uzten dauden emakumeei euren zauriak sendatzeko leku bat eman nahiko nieke. Orendainek niri horretarako aukera bikaina eskaini dit. Lasaitasuna, armonia, inguru adiskidetsua. Faltan nuen etxetasuna eskaini dit. Hori nahiko nieke eskaini ez dutenei ere. Osatzeko behar duten denbora.

Egun euritsuetan bere katuen ondoan igarotzen ditu goizak liburu artean. Gogoko du irakurtzea.  “Aurreiritzi okerra nuen feminismo hitzaz”, dio irrifar batekin. Ez jakintasunak aizkora eta gona gabe ibiltzen ziren emakumeetan pentsatzera eraman zuen. “Nik gogoko dut gonarekin ibiltzea, baina feminista ere banaiz”. Liburuak irakurtzearekin batera bere pentsamendua “errotik” aldatu da.

– Zuk zer ikasten duzu?

Kazetaritza ikaslea naizela esan diot. Esan orduko bere aurpegiak Vicky bikingoa gogorarazi dit, “ideia” esaten zuen unea.

      Partaide naizen elkarteak Feminicio-k kazetaritza neutral bat egiten du, desberdina. Beharbada gustatuko litzaizuke.

Etxera heldu orduko bilatzailean Feminicidio web orrialdea aurkitu dut. Ohiko egunkarietan aurkitu daitezkeen titularren oso desberdina da. Bitxikeria moduan, gizonen eskuetan hildako emakumeen izen eta abizenak ageri dira. Intimitate urraketa iruditu lezake. Baina ez esan barnean sentimendurik pizten ez denik. Ez da berdina “Emakume bat hil da bere gizonak jipoitu ondoren” esatea. Edota pertsona moduan senideak, bizilagunak, bizitza duen pertsona bat bere senarrak hil duela esatea. Ez da “beste bat”, bat eta bakarra da indarkeriaren biktima bakoitza.

Gauerdia iristear bada ere, ez dira oraindik amaitu Amelia Tiganusen egin beharrak. Erratza eskuan Kulturgunea garbitzen hasi da. Eguna etxetik kanpo emanda ziurrenik etxeratzeko desiratzen dago.

Ehun metro ibili ondoren sartu da azkenik bere etxeko atetik. Gau guztian bere mahaitxoko argia piztuta utziko du. Beharbada irakurtzen dagoela pentsa nezake, edo ezin loak hartu. Baina bere eskutik dakit gaueko mamuak esistitu bitartean ohe ondoan duen mahaitxoko argia piztuta lokartzen jarraituko duela.

Konplize ditut eta...

Konplize ditut eta…

Konplize ditut eta… bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Hizkuntza politika “paradoxikoez”

$
0
0

Hizkuntza politika “paradoxikoez”

Hizkuntza politika “paradoxikoez”Trumpek espainiera bere gobernuaren webgunetik ezabatu du kolpetik, ikusezinen zakura jaurtiz, hegoamerikarren hizkuntza nagusiaren hedapenari mugak jartzeko xedez.
Paradoxak zer diren, espainiera ez diren hizkuntzak alboratzen maisu diren Espainiako Err(d)einuko “nonacionalistak” sutan jarri dira, errespetu falta handiak eta erdeinuak salatuz.

Paradoxikotzat jo zuen Espainiako gobernuaren jarrera Eusko Jaurlaritzako Gobernantza sailburu Josu Erkorekak orduan, azpimarratuz gobernu horrek hutsune ikaragarriak erakusten dituela euskararen, katalanaren eta bestelakoen erabilerari dagokionez.
Oso-oso berandu dabil Gobernantza sailburua baina.

Espainiako gobernuen euskaldunekiko utzikeria eta erdeinua oso aspaldikoak dira. Euskara guztiz ordezkatzeko hizkuntza politikaren parte dira erdeinuak, debekuak eta indarkeria ere. Erkorekak oso gertutik ezaguten du Espainiako kongresuan euskaraz jarduteko erabateko debekua adibidez. Bai berak, bai EAJ-k, bai ezker abertzaleak ere, zirkinik egin barik onartutako debekua bestalde.

Baina espainiarren hizkuntza politika, euskara (eta besteak) ahal bait arinen museoratzeko diseinatu bada, EAEko erakunde nagusien politikak, azken euskaldunoi “zaintza paliatibo” batzuk emateko pentsatua dirudi, euskaldunen komunitatea berrosatzeko baino gehiago.

Adibidez, zazpi lanpoltsa deitu ditu oraintsu Gobernantza eta autogobernu sailak.
Ohi bezala, guztietan da ezinbestekoa espainiera menperatzea. Hain da ezinbestekoa ze, deialdian jaso ere ez baita egiten… ez dagoelako aipatu beharrik.

Euskara meritutzat baino ez da jotzen Jaurlaritzako abokatu, mediku, goi-teknikari edo lan-aholkulari izateko deialdi honetan. Aldiz, ezinbestekoa izango da euskara maila juxtukoa (2.HE) aitortzen duen agiriaren jabe izatea administrari izateko, eta EGA (3.HE) beharko da liburuzain edo Osasun saileko teknikari izateko. Hortaz, Jaurlaritzako jardunean gako diren lanpostu asko, erdaldunekin beteko dira beste behin ere.

Españolez lan egingo duten eta euskaraz lan egitea ezinezko bihurtuko duten gazte erdaldunek beteko dituzte abokatu, goi-teknikari, mediku edo lan-aholkulari lanpostu asko Gobernantza sailaren deialdiari esker. Horra EAEko Administrazio nagusian espainiera hutsezko jarduna beste bizpahiru hamarkadetan bermatzeko jokaldia. Horra txantxa gorria.

Paradoxikoa badirudi ere, Gobernantza sailaren ohiko jarduna erdara hutsezkoa baita ia %100, Jaurlaritzako sail gehienetan bezala. Euskarara itzultzen da prozeduren azken emaitza, eta ez beti. Azken uneko Itzulpenen bidez ematen zaio “euskaldun” itxura Eusko Jaurlaritzari, EAEko beste herri-administrazio askori bezala.

Jaurlaritzaren ordezkariak (Gobernantza sailekoak) langileen ordezkariokin biltzen dira hilean behin edo birritan. Batetik, euron bozeramaleak ez daki euskaraz. Bestetik, helarazten diguten dokumentazio ugaria erdara hutsez ematen digute beti, ELAkook behin eta beste behin eskatu diegun arren euskaraz ere helarazteko. Horrela, gu ere behartzen gaituzte eztabaida-gaiak erdara hutsez lantzera. Esan gabe doa, Eusko Jaurlaritzan gertatzen den euskararen erabilera “paradoxikoaz” beste hamaika adibide eman daitezke sailez sail.

Paradoxikoki, “Eusko” Jaurlaritzan lan egiten dugun euskaldunoi egunero adierazten zaigu garbi gure leku bazterrekoa zein den, euskara ez dela beharrezkoa, eta gure eskubideak oso mugatuta daudela bertan, txantxangorri erraldoiak Jaurlaritzako atezain izanagatik.

Herritarrok ordaindutako hedabideak lagun, erraza dago inguruotan euskaltzale itxurak egitea agintean daudenentzat. Hain dira zatarrak eta amorratuak euskaldunon zapaltzaileak! Hain da menpekoa eta desitxuratua herri ekimeneko euskalgintzaren jarduna aspaldion! Hain azalekoa agintari abertzale askoren euskaltzaletasuna!

Hizkuntza politika “paradoxikoez”

Hizkuntza politika “paradoxikoez” bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Ez esan euskal youtuber, esan Super Pagola

$
0
0

Ez esan euskal youtuber, esan Super Pagola

“Euskarazko youtuberren basamortuan sekulako poza sortu zuen Super Txope-ren jaiotzak, idatzi zuen Peru Zaratek aurreko batean, Idoia Txoperenak kanala itxiko zuela iragarri berritan;  “amaiera honek dezepzio puntu bat ere zabaldu du jarraitzaile askorengan”.

Antza, alderdi politiko bateko kanpaina bat izan da youtuberraren kontua, Nerea Arriolak bikain antzeztua. Horraino helduak ginen lehendik ere, baina koxka bat gehiago estututa, Supertxope plagio hutsa izan dela esatera gatoz orain.

Euskal youtubergintzan SuperPagola dugu aitzindaria, eta hagi denez, Sorturen inspirazio iturria. Ikusi ditut euskarazko beste youtuber batzuk badaudela (…). Saiatzen dira, baina… kartoizkoak dirudite” aitortu zuen Super Txopek berak,  ezagutzera eman zuen lehen bideoan.  Beraz, aurrekontu eta baliabide gehiago jarrita, erritmoa bizitu eta efektuak gehituz, Super Pagolatik Super eredu hartuta Txope asmatu zuten, Hollywoodek remakeekin egiten duen antzera.

Benetako euskal youtuberra Garazi Pagola da, duela urte betetik hona astelehenero bideo bat igotzen saiatzen den gazte errenteriarra. Dagoeneko 50 bideotik gora ditu kanalean (gazteleraz asko), non bostehun jarraitzailetik gora dituen kanalean bere zaletasunak kontatzeaz gain, errezetak prestatu, euskara eta zumba eskolak eman, zozketak egin zein beste hainbat bitxikeria kontatzen dituen.

Egia da Super Pagolaren bideo batzuk motel samarrak direla, teknikoki ez oso landuak, eta nahi duzuen guztia (sarean burlaizez ere aipatu izan dute), baina inperfekzio eta guzti bene-benetakoak dira, eta zerbait hipnotikoa dute; baietz bat baino gehiago ikusi!

`Txokolatezko´ hau oso gustuko dugu:

.

Gehiago ere badira?

Izango dira aipatutako biez gain youtuber gehiago ere Euskal Herrian.

Ezagunak dira oso, esaterako, Julen Hernandez (ehun mila lagunetik gorak jarraitzen du eta youtuber profesionala ei da) eta  Eider Paskual (Yutuber kanalaz aparte, arrakasta du Instagramen). Lehena Madrilen bizi da egun, eta bigarrena Bartzelonan; biak ala biak euskaldunak dira baina gazteleraz dituzte beraien bideo kanalak.

Duela gutxi kamera aurrean jartzera ausartu den beste bat aiapatzearren, Aiora (@probatxoa) agertu zaigu youtuberren artera, hau bai, euskaraz. Gainontzekoak zerrendatu itzazu zuk zeuk, lagun.

.

Badakizu, ez onartu imitatzailerik eta jo zuzenean jatorrizkora: SuperPagola da gure youtuber aitzindarietan aitzindari.

.

Ez esan euskal youtuber, esan Super Pagola

Ez esan euskal youtuber, esan Super Pagola

Ez esan euskal youtuber, esan Super Pagola bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Ahozko eta idatzizko komunikazio gaitasuna nola hobetu

$
0
0

Ahozko eta idatzizko komunikazio gaitasuna nola hobetu

Ahozko eta idatzizko komunikazio gaitasuna nola hobetu

Komunikazio-egoera ezberdinei aurre egiten asmatzen al duzu?

Jendaurrean hitz egiten ikasi egiten dela diote adituek. Hainbat komunikazio egoerari aurre egiten abila izatea garrantzitsua da gaur egungo gizartean. Hiru zutarri daude komunikazio eraginkorraren atzean: PRESTAKUNTZA, LANA eta PRAKTIKA. Joxerra Garzia irakaslearen eskutik, jendaurreko komunikazio egoerei modu eraginkorrean erantzuten ikasteko ikastaroa proposatzen dizugu:

  • Praktikan oinarrituriko metodologia; internet bidezko 15 ikastordu eta tailer praktikoak (aurrez aurreko 16 ikastordu Miramar Jauregian, Donostian, ostiraletan 16.00tik 20.00ra)
  • Iraupena: martxoaren 6tik 31ra.
  • Prezioa: 390 euro, ikasle ohiek %15eko deskontua.
  • Matrikula eta informazio gehiago, ikastaroaren web orrian.

 

Xehetasun gehiago behar izanez gero telefonoz edota posta elektroniko honen bidez (komunikazioa@asmoz.org) ere komunika zaitezke, laguntzeko prest izango gaituzu.

Ahozko eta idatzizko komunikazio gaitasuna nola hobetu

Ahozko eta idatzizko komunikazio gaitasuna nola hobetu bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Azkue Fundazioak euskal blogintzaren inguruko inkesta bat aurkeztu du

$
0
0
Azkue Fundazioak euskal blogintzaren inguruko inkesta bat aurkeztu du

Azkue Fundazioak euskal blogintzaren inguruko inkesta bat aurkeztu du

Azkue Fundazioak euskal blogintzaren egoeraren azterketa egin du eta, azken urtetan alor honetan ikerketa edo analisi sakonik egin ez dela ohartuta, euskal blogintzaren inguruko inkesta publikoa sortu du. Edonork bete dezakeen inkesta da eta horren helburua, euskarazko blogen inguruko datu baliagarriak lortzea da: kopurua, nola kudeatzen diren, zein baliabide erabiltzen dituzten, etab. Inkesta honen emaitzak publikoak izango dira eta Azkue Fundazioak partekatu egingo ditu.

Azkue Fundazioak euskal blogintzaren inguruko inkesta bat aurkeztu duAzkue Fundazioak Blogetan! Euskal blogariak lehian egitasmoaren bigarren edizioa jarri du martxan duela gutxi. Lehiaketa honetan Argia aldizkaria du laguntzaile. Helburua euskaraz sortzen diren blogak ezagutu, zabaldu eta sustazea da.

Hori dela eta, aspaldi duten kezka eta jakin-mina piztu zaie berriro Azkue Fundazioko langileei. Jakin badakite, gainera, euskalgintzan eta internet alorrean dagoen kezka dela. Ez dago euskarazko blogintzaren egoera islatzen duen ikerketa edo azterketarik. Informazio falta handia dago alor honetan. Horregatik inkesta publiko bat egitea pentsatu dute.

Zer bilatzen da inkesta egitearekin?

Azkue Fundazioaren asmoa da inkesta ahalik eta euskaldun hiritar kopuru handienari helaraztea horrela, erantzun kopuru handia jasotzea. Datu horiek baliagarriak izango dira arlo honetan lan egin eta ekiten duten eragile guztientzat: blogariak, irakurleak orokorrean, interneteko garatzaileak, erakundeak…

Ahalik eta erantzun gehien izatea lortu nahi da, horrela ikuspegi erreal eta zabala lortuko dugulako eta informazioa benetan baliagarria bilakatuko delako. Zenbat eta inkesta kopuru gehiago lortu, emaitza aberatsagoa eta osatuagoa izango da. Lortutakoa egoera errealaren isla izango da.

Egungo egoera ezagutu eta etorkizunera begira estrategiak, garapenak eta egitasmo berriak martxan jarri ahal izateko beharren inguruko datuak ezagutzeko tresna baliagarria bilakatuko da inkesta.

Inkesta honelako galderei erantzuten saiatuko da: Zenbat blog daude euskaraz idatzita? Zein gai eta arlo lantzen dira? Zenbat blogari euskaldun daude? Nola daude garatuta? Etekinik sortzen dute?
Eta kontsumitzailearen ikuspegitik, nahikoa da blog horiekin? irakurleen beharrak asetzen dituzte blog horiek? Zein gai gustatuko litzaieke irakurleei euskaraz landuta izatea?

Inkestaren ezaugarriak

Inkesta hau publikoa izango da eta Azkue Fundazioak bere ohiko komunikazio baliabideen bidez zabalduko du.

Inkesta gizarte osora zabalik dago, hau da, edozeinek bete dezake; edozein blogarik edo blogen kontsumitzailek, nahiz eta blogik ez izan; sarean ibiltzen den edozein euskaldunek. Ikuspegi bitatik landu da galdetegia, eta azterketa bikoitza egin nahi da: une honetan sarean dauden euskarazko blogen izaeraren inguruan sakondu; baina baita irakurle, edo kontsumitzaileok zein eduki mota kontsumitzen ditugun ezagutu eta zein behar sumatzen ditugun jakitea ere.

Inkesta erantzun nahi duzu?

Bete nahi baduzu, hemendik zuzenean bete edo bertan sakatuz Google-eko inprimakira eramango zaitu.

 Emaitzen azterketa eta aurkezpena

Azkue Fundazioak inkestaren emaitzak eta horietatik aterako dituzten ondorioak publikoki zabaldu, partekatu eta aurkeztuko ditu. Gizartearen esku jarriko ditu eta, batez ere, erakunde, eragile, garatzaile eta sortzaileen esku.

Horrela, behar edo nahi dituenak eskuratzeko aukera izango du eta egokien ikusten duen moduan erabil.

Emaitzen aurkezpena Blogetan! Euskal blogariak lehian sari banaketa ekitaldiaren egunean egingo du Azkue Fundazioak. Egun horretan euskal blogintzaren inguruko jardunaldia burutuko du ekitaldi horren barruan, datu eta ondorioak adierazi eta elkarrekin balioztatzeko aukera izango dugu.

Jardunaldia martxoaren 30ean izango da Euskararen Etxean.

Azkue Fundazioak euskal blogintzaren inguruko inkesta bat aurkeztu du

Azkue Fundazioak euskal blogintzaren inguruko inkesta bat aurkeztu du bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Eskoletan zergatik ikasi musika?

$
0
0
Eskoletan zergatik ikasi musika?

Eskoletan zergatik ikasi musika?

Gaur egun, gero eta garrantzi gutxiago ematen diote eskoletan musika ikasteari. Orain ez dela asko, 2014an hain zuzen, Wert, hezkuntzako ministro-ohiak, kendu zuen musika beharrezko irakasgai bezala. Berak esan zuenez “hay asignaturas que distraen” (badaude arreta galduarazten duten irakasgaiak).

Eskoletan zergatik ikasi musika?

Orain dagoen hezkuntza legeak, LOMCEak zehatz mehatz,ezartzen dituhiru motatako ikasgai hauek: Tronkalak, Espezifikoak eta Izendapen librekoak (de libre elección).Lehenegoak (Zientziak, Lengua, Matematikak eta atzerriko hizkuntza bat), estatu osoan derrigorrezkoak dira. Beste guztiak autonomia erkidegoen eskutan daude.

Zer gertatzen da musika edo filosofiarekin…? Nire ustez, gobernuko agintariek eta LOMCEa ipini zutenek ez dute hiritar kritikorik nahi, langile mantso eta merkeak baizik. Ikasgai hauek agian ez dira zientzia zehatzak edo lan merkatuan aterbide asko dituztenak, baina ikuspegi kritikoa eta garapen pertsonala bultzatzen dute. Suitzan adibidez derrigorrezkoa da musika ikastea DBH arte.

Baina, zergatik ez kendu irakasgai atsegingarriak? Ona hemen arrazoi batzuk;

Filosofia eta historia, gure pentsamolde kritikoa sustatzen dituzten irakasgaiak dira. Literatura eta musikak sormena eta beste zenbait gauza garatzen dituzte. Baina noski, legegile batzuentzat ez dira garrantzitsuak. Jakina, matematikak, Lenguaia eta zientziak oso garrantzitsuak dira, baina nire ustez, badaude beste irakasgai asko behar-beharrezkoak direnak ere.

Haiek defendatzen duten hezkuntza motarekin. Zer prestatzen ari gara, argudioz betetako pentsamolde kritikoak ala pentsamolde hutsak?

Gai hau erabat zabaldu dezakegu, baina ni, zentratuko naiz azaltzen zergatik den garrantzitsua musika ikastea.

Musika kulturaren barruan dago eta umeen estimulazioan laguntzen du. Psikomotrizitatea, pentsamolde logikoa, gaitasuna hizkuntzekin, balioak eta autoestiman beste faktoreen artean garatzen ditu.

Zer lantzen du musikak? Musikak zerebroko bi hemisferioak lantzen duen irakasgai bakarra da, memorizazio, mugimendua, denbora eta espazioaren erlazioa, matematikak, irudimena… lantzen ditu. Gainera sozializazioan laguntzen du.

Bestalde Musikak konstantzia eta diziplina eskatzen du, jo ta ke ibili behar duzu behar bezala ikasteko.

Umeak hezkuntza zabala edukitzeko eskubidea izan behar dute.

Eskoletan zergatik ikasi musika?

Hasi behar gara kulturari inportantzia gehiago ematen, hezkuntzaren bidez. Honek ez du esan nahi idazle edo musikari gehiago behar dugunik. Irakasgai honekin oraingo umeak gaitasun gehiago edukiko dute etorkizunean. Eta gaitasun horiek eguneroko bizitzan erabiliko dute, eta bere bizitza osoago eta integralagoa izango da.

Eskoletan zergatik ikasi musika?

Eskoletan zergatik ikasi musika? bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Kohorte galdua

$
0
0

Kohorte galdua

XI. legegintzaldiko Jaurlaritzaren egituran euskararen normalizazioaren ardura Kultura eta Hizkuntza Politika sailean dago. Oraingo honetan eta Bingen Zupiria Gorostidi sailburua da. Amaitu da, bada, Patxi Baztarrikaren ziklo luzea, kasik 12 urte, 2005-2009 eta 2012-2016 legealdietan Baztarrika jauna izan baitzen Jaurlaritzaren hizkuntza politika gidatu zuena. Izen deituren aldaketa gertatu da, beraz. Alabaina, jeltzale eta sozialisten Jaurlaritzak, haien arteko itunak, ez dakar berri onik hizkuntza politikari dagokionez. EAJ eta PSE-EE, hizkuntza politikan ere bat omen datoz. Etorri bai, baina noren aldera etorri dira, EAJen aldera ala PSE-EEren aldera? Gaude, bat etortzekotan elkarren arteko aldera izan dela, euskalgintzatik are urrunagora, alegia.

Edozein kasutan, Jaurlaritzaren hizkuntza politika berriaz hizketan hasi baino lehenago entzun behar genuen sailburu berriaren asmoak eta ildo nagusiak zeintzuk diren. Urtarrilaren 27an, ostiralarekin, izan zen sailburuaren agerraldia Legebiltzarreko Kultura Batzordearen aurrean. Berrikuntza handirik ez zuen iragarri. Bere mintzaldiak ohiko argudiaketari jarraitu zion: euskalgintzarekiko gutxiespena, errezeloak eta larderia euskaltzaleenganako, alde batetik, eta, bestetik, gehiegizko begirunea eta lausengua espainolaren nagusiago defendatzen dutenekiko. Hitzaldiaren tonuan eta  jarreretan aldaketarik ez. Esanak esan, datu batek arreta eman zigun.

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailburuak, Bingen Zupiria Gorostidi jaunak, helburu argi bat iragarri zuen: 2020 urterako 25 urtetik beherakoen artean lautik hiru euskaldunak izango direla. Irekia web gunean honela irakur daiteke hitzez hitz: Hizkuntza Politikari dagokienez, euskaldunen kopurua areagotzen jarraitzeak duen garrantzia nabarmendu du, eta 2020rako 25 urtetik beherako gazteen (16-24 urte) %75 euskaldun izatea jarri du helburu.

Egia esan, entzun eta berehala ez zitzaidan iruditu apustu ausartegia zenik. EUSTATek eskaintzen dizkigun datutegietara jo nuen, azken datu ofizialak: 2011ko zentsua.

2011. urteko 15-24 urteko gazteak, Euskal EAn, 187.683 ziren eta haien artetik euskaldunak 121.864, % 65a, alegia. Tira, datu hori ikusita, hamar urteren buruan (2021) hamar puntu gehiago lortzea, % 75, ez dela helburu makala pentsa daiteke. Pentsa daiteke bai, baina komeni da datuak ondo begiratzea. Zer gazte esan nahi zuen Sailburuak? 2011ko gazteak, orduko 16-24 urtekoak, 2020an 26-35 urtekoak izango direnak; ala 2020ko 16-24 urteko gazteak?  Sailburuak esan, esan zuen (erdaraz): para el período 2017-2020 nuestra intención es que el 75 % de la ciudadanía menor de 20 años sea bilingüe. Gero, idatziz, hedabideetan eta web gunean azaldu dena 25 urtetik beherakoena izan da. Bat izan zein beste izan, dudarik ez dago bihar etziko gazteriaz ari dela. Hau da, 2011 urtean umeak edo gaztetxoaz zirenei buruz mintzo zen Sailburua. Irekia web gunean azaldutakoari jarraitu diogu eta, horren arabera, Sailburuak esandakoa interpretatuko dugu.

kohorte galdua
2011ko zentsua. Euskara gaitasuna eta adina (EUSTAT)

Adin tarte bi aztertu ditugu, bi kohorte, alegia. Lehena,  1997-2006 urte bitartean jaiotakoak eta, bigarrena, 1987-1996 urte bitartean jaiotakoak. Esan dugun moduan, bigarren kohortekoak 2011 urtean 187.683 gazte ziren, artean 15 – 24 urte bitarteko gazteak; haien artean 121.864 euskaldun zeuden, % 65. Lehengo kohortea interesatzen zaigu, 1997-2011 urte bitartean jaiotakoak. Horiek dira, hain zuzen ere, XI. legealdiaren amaieran 15 – 24 urteko gazteak izango direnak, kohorte horretarako ezarri da % 75eko helburua. Kohorte horretan, ostera, 2011 urtean, 188.376 neska mutil zenbatu ziren, haien artean 153.323 euskaldun, % 81,4, alegia.

Ondo ulertu badugu, Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak 1997-2006 urte bitartean jaiotako gizaldiarentzat % 75eko euskaldunen proportzioa lortzea jarri du helburu. Hau da, belaunaldi horrek 2011 urtean zeukana (%81,4) baino 6 puntu gutxiago. Hori hizkuntza politika atzerakoia ez bada, ….

Kohorte galdua

Kohorte galdua bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Viewing all 19880 articles
Browse latest View live


<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>