XVI. mendeco laur idazleetaric, ceinen obra iritsi baitzaicu, bi içan dira Joan Perez icenecoac (bata Laçarragacoa eta gaur dakargun bercea Betolaçacoa), biac arabarrac eta biec bizcaieraz escaini derauzquigute beren obrac.
Gastehicetic docena bat kilometrotara dagoen Betolaça herriscan jaio cen Joan Perez doctorea.
Ez naiz inor hemen lezioak banatzen hasteko, baina Erika Lust bai; aurkezpen labur bat idatzi eta itzulpen lanetara mugatuko naiz.
Erika Lust suediarra (berezko izena Erika Hallqvist da) zinema pornografikoko zuzendaria da, Lust Films ekoiztetxearen sortzaileetakoa. Lundeko unibertsitatean zientzia politikoak eta ikus-entzunezko kudeaketa ikasi zituen, feminismoan eta sexu-ikasketetan espezializatuta. Pornografia feministaren aitzindarietako bat da askorentzat, eta eleberri erotikoak idatzitakoa ere bada. Egun Bartzelonan bizi da.
Web orri bat dauka, eta betan idazten ditu bere gogoetak; horietako bat, gaur sarean ikusi dudan gida hau. Kontutan izanda Oñatin agertutako pintada hau izango dela Euskal Herri osoan erabateko adostasuna jasoko lukeen bakarra, gidaren eduki nagusiak itzuli (osoa hemen duzue, ingelesez) eta hemen jarri ditut. Jakintza praktikak emanen du, baina beno, kalterik ziur ez duela eginen.
Ez sinistu mitoak. Galdetuz iritsiko zara. Orokorrean baginak aski dira beren burua garbi eta dastagarri mantentzeko.
Ingurua. Ez jarri arreta osoa hankartean, inguruko areak laztandu eta musukatu. Izterraren barnealdea zein pubisaren eta hankaren arteko azal eremua bereziki sentsibleak izan ohi dira.
Zerbait ezberdina frogatze aldera, adiskideari etzan eta bere burua ukitzeko eska diezaiokezu. Gozatu bestearen plazerari begira, eta ondo deritzozunean, batu zaitez.
Poliki hasi, eta bereziki jarri arreta bikotearen erreakzioetan.
Egin galderak, helburua plazera baita. Komunikazioa.
Erabili eskuak eta sudurra, baina ez sartu zezen bat portzelana denda batean bezala. Bide batez, adiskideak uzki-joko apur bat nahi ote duen frogatu.
Ez “jan” bagina. Ahoa hipopotamo bat bezala zabaldu eta zaratak egiteak ez du laguntzen.
Pazientzia. Askotan sentsazio intentsuak mugimendu bat denboratan errepikatu ostean sortzen dira, metaketaz. Frogatu teknika ezberdinak, baina eman dagokion aukera (eta denbora) bakoitzari.
Konpartitu. Batzuei gustatzen zaie eta besteei ez, baina elkarrekin bustitako behatzak miazkatzea esperientzia zinez beroa eta intimoa izan daiteke. Konfiantza erakusten du, eta hori sexya da.
Koxk egin edo ez? Galdetu. Hozkada txiki batek egoerari ukitu ederra eman diezaioke, baita beroaldi guztia bapatean itzali.
Aieneak. Komunikazioak beti laguntzen du, eta gozamen hasperenek are eta sentsazio hobea emango diote zure adiskideari, zu zeu gozatzen ari zarela nabarituko baitu.
Ez antzeztu, ez dago gauza okerragorik. Jarrera sexual baikorra mantendu.
Izan dadila plater nagusia. Askok berotzeko jolas gisa ikusten dute sexu orala; ez okertu, orgasmo handienak eman ditzake.
Olatu gorrimina. Zuen arabera. Bi gauza: hilekoaren odolak ez dauka inongo gaixotasunik; eta tarte horretan bagina askoz ere sentsibleagoa egon ohi denez, orgasmoak askoz ere indartsuagoak izan daitezke.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzatik Batxilergora jauzi egitean gauza asko aldatu ohi dira: ordutegiak, ikaskideak, eta nola ez, ikasgaiak. Humanitate Batxilergoa egin nuen, eta horrek, gustuko nituen hainbat ikasgai eskaintzeaz aparte, gorroto nuen bat kendu zidan paretik: matematikak.
Historia, aldiz, beti izan dut gustuko; eta Matematikaren Historia? Ez dakit, erabaki bat hartu beharrean nago horren inguruan. Baina bitxikeriak bai, hori ziur, eta hemen dauzkazue “Mundoprimaria” atarian topatutako batzuk.
XVI. menderarte biderketak unibertsitateetan erakusten ziren soilik.
Robert Recordek asmatu zuen, duela 400, berdintasuna adierazteko ikur matematikoa, bi lerroena (=); bere ustez, “ez daude haien artean antzekotasun gehiago duten bi gauza bi marra zuzen baino”.
Minutuak eta orduak neurtu eta banatzeko sistema sexagesimala Babilonia zaharrean garatu zen.
Zenbaki negatiboen erabilera Indian hasi zen VII. mendean, zorrak adierazteko.
Zenbaki negatiboen erabilera XIII. mendean onartu zen Afrika, Europa eta Asian.
Lehen eta bigarren mailako ekuazioak ebazteko arauak III. mendekoak dira.
Nola kalkulatuko zenuke pizza baten bolumena? PI x (Z x Z) x A
Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian idatzi zuen Lewis Carrollek. Idazle eta argazkilaria izateaz gain, matematikaria ere bazen. 1857an matematiketako irakasle postu bat lortu zuen, eta 26 urtez jardun zen horretan. 1861ean diakono ordenatu zuten.
358 urtetan zehar milaka eta milaka matematekari saiatu ziren Fermaten Teoremari aterabide bat ematen. Pierre Fermat legelari eta matematikari frantziarrak bere liburu bateko bazter batean amaitu gabe utzi zuen notatxo batetik abiatu zen guztia.
Pi eguna existitzen da, Pi adierazpide matematikoaren (3,1415926) omenezko eguna. Datak adierazteko modu euskaldun zein anglosaxoiean oinarrituta (hilabetea/eguna) jaia martxoaren 14ean ospatzen da, 1:59etan.
Oroitzen duzue Kim Jong Un iparkorear agintariaren meme hura? Eta Ernesto Gascoren aldaera donostiarra, “Gasco gauzak seinalatzen”? Tira, ba bi horiek mundialak baldin badira, erreparatu Donald Trumpen honi. Aste pare batean markak hautsiko ditu AEBtako presidente berriak. Hainbeste dira sinatu dituen dekretu polemikoak, ezen, sareko bizienek ezin izan baitiote eutsi irri gogoari. Umoreak dena sendatzen omen du. Adi segiko dugu, hau ez baita izango Trumpen azken memea, inondik ere.
Jon Urzelaik eskuratu du urtarrileko Zuzeu Gaztea saria
2016an sortutako bidetik, Zuzeu Gaztea sariak 150 euro ditu hilabetero 30 urte azpiko idazlearen sarrerarik bikainenarentzako, Azkue Fundazioaren laguntzari esker ematen den diru poltsa.
Aurten, Jon Urzelai izan dugu lehen saritua, 2017ko urtarrilari dagokiona. Zorionak!
Sarrera bikaina idatzi du Urzelaik,“Putin, Trump eta gu”. Aproposa, Trumpen garaipenarekin bat argitaratu zuelako, eta egokia, urrutiko uztak jaso eta etxeko sukaldera ekarri dizkigulako. Jakinmina piztu eta eztabaida eragin du gurean.
Saria sinadura bakarrak eskuratu badu ere, ezin aipatu gabe utzi Maialen Lizarribarrek idatzitako “Konplize ditut eta…”; merezimenduzko sarrera, benetan ere.
Guztira 27 sarrera izan dira lehian, eta 23 sinadura. Tamalez, horietatik bost aukerarik gabe utzi behar izan ditugu, abizenik gabe sinatuak zeudelako edo egilearen argazkia falta zutelako.
Gaztea atalean gaurtik aurrera jasotzen ditugun sarrera guztiak otsailerako Zuzeu Gaztea sarian lehiatuko dira. Parte hartzeko asmotan bazabiltza, gogoratu ezinbestekoa duzula izen abizenez sinatu eta erabiltzaile profilean argazkia gehitzea. Gainontzeko arautegia, hemen.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren erabakien berri emateko astero egin ohi dugun prentsaurrekoan, Estrategia Digitaleko Zuzendaritza aurkeztu genuen atzo. Aldundiaren on line komunikazioa bideratzea eta planifikatzea izango da bere egiteko nagusia eta, besteak beste, bi lan bereziki potoloak edukiko ditu. Alde batetik, Aldundiak dauzkan web orri guztiak antolatu eta zentralizatzea. Urtez urte sortzen joan dira atariak internetek indarra hartu zuenetik, eta 240 izatera iritsi ziren. Anabasa horri aurre egitea ezinbestekoa zen. Eta bestetik, Aldundiak sare sozialetan dituen perfil instituzionalak integratzea, eta modu koherentean funtzionatzea.
Denbora faltaren poderioz abandonatu samar neukan Zuzeuko plaza honetara itzultzeko aitzakia ezin hobea iruditu zait erabakia. Izan ere, on line komunikazioan sustatu nahi dugun ezaugarri askoren erakusle da Zuzeu hasiera hasieratik, teknologia berriak eta euskara ondo asko uztartzen dituelako, bai, baina batez ere, komunikazio eredu berri baten alde egin duelako, non herritarra, informazio hartzaile edo kontsumitzaile hutsa izateaz gain, informazio sortzaile ere baden. Iritzi publikoaren kontzepzio zaharkitua apurtzen duelako, eztabaida eta ideien trukaketa bultzatuz.
Komunikazioaren teknologia berriek ekarritako paradigmara egokitzea sekulako erronka da erakunde publikoentzat. Beharbada astiroegi egin zaio aurre erronka horri, sare sozialak eta bestelako tresnak informazio zabaltzeko erabiliz soilik, norabide bakarrean, eta ahaztuz nolako potentziala duten publizitate instituzionalaz haratago, gobernantza eredu hobe baten alde egiteko. Zerbitzu hobea ematea, ekarpen eta iradokizunak jasotzea kudeaketa aberasteko, kontsulta eta zalantzak argitzea… aukera ugari zabaltzen zaizkigu.
Berritu ala hil dioen esamoldeari jarraiki, gai honi ematen diogu lehentasuna islatzen du espreski zuzendaritza digitala sortu izanak. Ezin dugu gertutasunaz, eraginkortasunaz edo gardentasunaz hitz egin, herritarrekin harremanak bideratzeko dugun modua modernizatzeko eta arintzeko kapazak ez bagara, gure komunikazio estrategiak eta kanalak egungo gizartera eta teknologietara egokitzen ez baditugu. Funtsean, betikoa egiten jarraitzen badugu.
Egia da dena ez dela arrosa kolorekoa. Badira on line komunikazioan eta sare sozialetan saihestu beharreko arriskuak: formatuaren berehalakotasunak ekar dezakeen azalkeria, ‘postureoa’, zarata… edonola ere, herritarrekiko interakzioan sakontzea ezinbesteko ariketa demokratikoa da, ondorio positiboak ekarriko dituena zalantzarik gabe. Denontzat.
Adimena, jakintza eta irudimena ez daude esparru konkretu eta itxietan. Edonon eta edonorengan daude. Gizarte eragileengan, herritarrengan. Balia ditzagun tresna digitalak giza kapital hori guztion mesedetan jartzeko. Sartuko dugu hanka, jasoko ditugu kritikak, deserosoa egingo zaigu gure burua besteen –kasu honetan herritarren- ispiluaren aurrean jartzea… baina merezi du saiatzeak.
Irati Agirreazkuenagak “Isilune dramatikoa” idatzi du Bilboko Uriolan.
“Ikasi ingelesez hitz egiten 6 egunetan! Edota txinera, arabiarra (euskara?)! Argaldu pilula honekin 8 kilo 4 egunetan! Erraz-erraz eta esfortzurik gabe!”.
“Ikasi goi-mailako karrera akademia honetan 6 egun eta erdian, ezin errazago, ahaleginik gabe! Sukaldatu barazki betedun berenjenak, budina, piku eta magurdidun mermelada arin-arin eta errez-errez! Ahalegin txikienarekin!”.
Otarrainak exoeskeletoa izeneko oskol gogorra du azalera itsatsita. Otarrainaren gorputza handitzen doan arren, oskolak bere tamainari eusten dio, ez da otarrainarekin batera handitzen. Otarraina deseroso sentitzen da, hertsituta, eta une horretan, oskoletik desitsatsi, askatu eta harri azpian sartzen da -etsaiak izan daitezkeenengatik babesean-, oskol berria sortuz. Orduan, kanpora irteten da berriro; baina gorputzak hazten jarraitzen du, eta oskolak ez, eta berriz ere estututa eta deseroso sentitzean, oskoletik askatu eta berri bat sortzen hasten da. Horixe kondaira. Gizakionera ekarriz, zer egiten dugu deseroso sentitzean? Mina sentitzean? Pilula eskatu medikuari –edo autoerrezetatu. Esfortzurik gabeko gizartearen aldarrikapena. Dena errez, berehala eta ahaleginik gabe lortzen den aldia.
Berehalako gozamena, pantaila aurreko zoriontasun expressa. Baina itxi ordenagailuko estalkia eta zapaldu espaloia. Lana, harremanak. Berehalako asetasunean oinarrituta? Zail, zoriontasunak berez norberak egin beharreko etengabeko ahalegina baitakar bere baitan. Baina, gogotsu edota prest al gaude gure buruari ahalegin eskean ibiltzeko? Eta gizartean ordezkatzen gaituzten horiei eskatzeko?
Gozamen expressak gure alderik emozionalenarekin du harremana; dagoeneko hainbeste entzun dugun egungo egioste aroarekin apika, erantzukizun moralik eskatuko ez diguten agintariei bozka ematen diogun horrekin. Aldaketak errez, arin eta ahaleginik gabe egingo dizkigutenentzat. Egiostearen honetan erabakiak arrazoiz barik emozioz hartu ei ditugu. Hiztegiaren arabera, emozioa izaera biziko zirrara afektiboa dugu. Arrazoia, gizakiak pentsatzeko eta argudiatzeko duen ahalmena. Zenbat irauten du zirrarak? Eta pentsamenduak eragindako ideiak? Ez al doaz ba eskutik. Ez dezagun emozioa hil, baina eman diezaiogun atseden. Ureztatu ditzagun emozioak denbora eta pazientziaz –beharbada ondoren zirrara sendoak eskaintzeko. Dena egin eta egin, sortu, piztu, produzitu den gizartean, etenaldi dramatikoaren beharra sumatzen dut gure bizitza errealean; testupekoa, esaten ez den baina ezkutuan dagoen hori, ondo lantzearena.
Egin dezagun hor ahalegin, geldiuneei eusten. Isiluneak gordetzen ere ikasi egiten da. Ezereza mantentzea lanketa bat da. Harremanetan, ekintzetan. Eta ez dezala norbaitek pentsa hau immobilismoaren alegoria edota jarrera pasiboaren aldekoak ondo sentiarazteko mezua denik, geldiunean ere aktibo egon baikaitezke. Eszenatokian testurik gabeko uneetan dauden aktoreen gisara; barrutik bizirik daude, ez harrizko zutabeen antzera hilik, baizik eta gelditasun bare horretan ere, energia gora eta behera gorputza zeharkatuz dutela.
Barrura begirako pentsamenduan aritu, ondoren partekatzeko. Barrukoa kanpora jaurti, oihartzunari adi. Barne-lanketa egin ondoren, leihotik kanpora begiratzeko modua desberdina izango delako, inplikaziotik. Deserosotasunari tartea eskaini, aldaketak eragin eta hurrengo erosotasun ezegonkor dardaratiari leku egin. Sarritan barrenetik sortutako isiltasunak, milaka hitzek baino gehiago komunikatu eta hunkitzen dutelako. Osotasunean dago ahalegina. Zentzugabekeria edo mina barik, hustasuna hautatzean. Betetzeke dugun hutsune mugagabea.
Garbi geratu da: youtuber euskaldunei ez die kukuak makur jo. Azken egunotan hedabideei begirada bat ematea besterik ez dago, eta noski, hedabideez gain, igotako edukiek daukaten bisita kopuruan. Berria egunkarian youtuberrak zituzten hizpide Angel Errok eta Zaldieroak. Erroren arabera, “Youtuber fake-aren ondoren, merkatu kuota dagoela ikusita, gehiago etorriko dira”; ea egia den.
Panorama hankaz gora jarri zuena SuperTxope izan zen, lantalde baten laguntzaz, eta komunikazio politikoari dagokionez aurrerapauso ausarta eta originala izan zen. Dakigunez, esperientzia hori bertan behera geratu da jada, bat baino gehiago sarean hori horrela izan ez zedila saiatu arren.
Benga ba: @sortuEH, zenbat bertxiora iritsi behar da txio hau #SuperTxope.ri kontratua luzatzeko?
Baina euskaraz aritzen diren youtuberrena ez da fenomeno berria. Etxe honetan bertan SuperPagola erabiltzeari buruz idatzi dute duela gutxi; Berria egunkariak Zuriñe Darceles aipatzen zuen, besteak beste, pasa den azaroan egindako erreportaje batean. Berriki ezaguna egin den youtuberra da Aiora Mujika (@probatxoa), eta herenegun zerrenda hau jarri zuen Twiterren: aurretik aritu diren edota egun diharduten euskarazko youtuberrak. Angel Errok honakoa zioen bere zutabearen amaieran: “Etorriko direnek zilegitasuna emanen ahal diete lehenagotik eta oihartzunik gabe aritutako euskal youtuber frikiei…”. Beno, frikie edo ez frikie, doakie aitortza txiki bat hemendik, ez baita nolanahiko zerrenda.
Nik uste etorkizun hurbil batean guztien inguruan egin daitekeela errepaso bat, baina gaurkoan SuperTxoperen eboluzioaz, Katixaz, hitz egin nahi nuke, gustuko baitut: hizkuntza erabiltzeko modua, jartzen dituen aurpegiak, pelikula estatubatuarretan agertzen diren haserretutako emakume beltzen gisan lepoa mugitzeko daukan manera hori… Katixa ona da, baina…
Bai, baina bat dago, eta ez da, inondik inora, Katixaren ingurukoa. Arriolak honakoa dio elkarrizketan: “(Katixa) Super Txope baino zakarragoa da, bihurriagoa. Ez da Txope bezain maitagarria”. Ziur baietz, eta ziur EITB-ko norbait ohartu dela hortaz.
Aurreko batean Katixak kontatzen zigun oso dibertigarria dela klase-kideak alderdi politiko batean sailkatzea (39:12 minututik aurrera).
Klaseko protestoia, eskua altxatzen du beti irakasleari kontra egiteko, baina ez du lortzen klase-kide gehienak arrazoia ematerik. BILDU.
Klaseko berria. Guaiarena egiten du, ondo erortzeko, baina beno, ia, zure lekura… PODEMOS.
Klaseko alferra, hasieran irakaslea engainatu egiten du lanak azkeneko unean entregatzen, baina bere notak geroz eta okerragoak dira. PSOE.
Oso ondo dago guztiez barre egitea. GUZTIEZ. Zeren eta, jada ohartu ez bazarete, lehen klasekidea ez da izendatzen; definitu bai, baina sailkatu ez, eta bere hutsuneak Katixaren hitzartze osoa betetzen du.
Badaki ikasle protestazaleengana gerturatzen, baina irakaslearen kutunena izaten ere badaki. ELIPSEA. ISILTASUNA. TXISKOLA PASA.
Youtuberra librea da sarean sudurraren puntan jartzen zaiona esateko, eta ziurrenik Katixak bere horretan dihardu kate publikoan ere; baina agian, kate publikorako bideo bat grabatu ondoren “norbait” guraizeak sartzen hasten da, gustatzen ez zaiona kentzeko. Modu narratsean, gainera, elipsi irrigarriak sortuz.
Akats bat izan da? Baliteke. Katixari pasa egin zitzaion EAJ esatea? Harritzen naiz, baino beno, demagun posible dela. Flipatzen ari naiz eta ispilatze hutsak ikusten ditut ez dauden tokian? Akaso. Adierazpen askatasun eskubidea bortizki urratzen den mundu honetan txikikeria bat da? Apika, baina niri detaile txiki bezain esanguratsua iruditzen zait. Aukerak aukera, dirua jokatu beharko banu apustu egingo nuke EITB-ko komisarioren baten filtroa pasa eta gero sortu dela hainbeste esaten digun isilune hori; baina beno, beti izan naiz gaizki pentsatu eta konspiranoikoa.
Zer esango nioke komisarioari (arrazoia banu, kasu hipotetikoren batean)? Laboa eta Artzeren abestia egokitzea besterik ez zait geratzen.
Iñaki Goirizelaia izango da PuntuEUS Fundazioaren lehendakari berria, Joan Mari Torrealdairen lekukoa hartuta
2020 Plan Estrategikoan jaso denez, .EUS domeinuaren bidez, euskara, ingurune digitalean, baliagarri, erabilgarri eta ikusgarri egitea da PuntuEUS Fundazioaren xedea
Domeinuak izan duen hazkundeari esker, prezioa jeistea lortu da: 50 eurotik 30era
Bilbon, 2016ko otsailaren 1ean
10 urte bete dira PuntuEUS proiektu-ideia jaio zenetik. 10 urte hauetako lorpenik handiena .EUS domeinuaren onarpena bera izan zen, 2013an. 2016a ere garrantzitsua izan da: domeinua egonkortu eta bideragarri egitea lortuta, 2020. urtera bitarteko erronken lanketa egin eta lan-ildoak definitu dira.
Testuinguru horretan, eta aro berriari begira, patronatua berritu du PuntuEUSek. Horrela, erakunde hauek dira PuntuEUS Fundazioaren patronatua osatzen dutenak: Kontseilua, Euskal Idazleen Elkartea, EKE, ESLE, Euskaltel, Euskaltzaindia, EHU, EITB eta PuntuEUS Elkartea. Patronatu berriaren lehen egitekoa lehendakari berria hautatzea izan da eta aurrerantzean Iñaki Goirizelaia izango da PuntuEUSen lehendakaria EHUren izenean. Orain arte, Euskaltzaindiak izan du beti PuntuEUSen lehendakaritza, Andoni Sagarnarnak lehendabizi eta Joan Mari Torrealdaik ondoren.
Iñaki Goirizelaiak PuntuEUS 2020 Plan Estrategikoa aurkeztu du, zeinetan datozen urteetarako oinarri eta helburu estrategikoak ezarri diren, .EUS domeinuaren eta Fundazioaren erronkak. Xedea .EUS domeinuaren bidez, euskara, ingurune digitalean, baliagarri, erabilgarri eta ikusgarri egitea da. Xede honen garapenaren bidez PuntuEUS Fundazioak Ingurune digitalean euskara lehen mailako hizkuntza izatea lortu nahi du.
Hau errealitate bihurtzeko lau erronka estrategiko identifikatu dira:
• INGURUNE DIGITALA: Ingurune digitalean euskararen erabilera indartzea
• DOMEINUA: .EUS izatea Euskal Herriko 3. domeinua
• KOMUNITATEA: Komunitate zabalagoa, handiagoa eta biziagoa lortu
• MARKA: .EUS izatea euskal Ingurune Digitaleko lehenengo erreferentzia
Aro berria hasi du PuntuEUS Fundazioak
Prezio jaitsiera
PuntuEUS domeinua merkaturatu zenetik, 2014ko abenduan, 6.300 domeinu-izendik gora eregistratu dira. Josu Waliñok, PuntuEUSen zuzendariak azaldu duenez, “.EUS domeinuaren hazkundea euskal komunitatearen inplikazio eta bultzadari zor diogu. Domeinuaren jaiotzatik komunitate handia izan dugu babesle eta sustatzaile, eta sostengu horri esker orain domeinuaren prezioa jaisteko moduan gaude”.
PuntuEUS Fundazioaren bideragarritasun ekonomikoa Interneteko domeinuen salmentan oinarritzen da, eta ondorioz, domeinu kopuru altua izatea ezinbestekoa da .EUS domeinuaren prezioa jaitsi ahal izateko. “Domeinua publikora zabaldu zenean 50 euro izan zen oinarrizko prezioa eta hala mantendu da azken bi urteotan. Askotan eskatu digute prezio hori jaistea, .com, .net eta gainerakoek dutenaren antzeko prezioa ezarriz, baina orain arte ezinezkoa izan da, hori egiteko erregistratutako domeinu kopuruak handiagoa behar zelako”.
Orain ordea, komunitatearen laguntzari esker 6.000 domeinuen langa gainditu da eta horri esker prezioa jeitsi da erabiltzaile guztientzat, erregistro berrientzat eta lehendik .EUS domeinu-izena zutenentzat.
Gaurtik aurrera, honakoa izango da .EUS domeinuaren oinarrizko prezio berria:
• Erregistroa: 29 €
• Berritzea: 35 €
Waliñok azaldu duenez kontuan izan behar da “.EUS domeinuaren azken prezioa ez duela Fundazioak ezartzen. Domeinu-izenen salmenta zuzena Interneteko erregistratzaileek egiten dute, eta haiek ezartzen dute erabiltzaileek ordaindu beharreko prezioa”.
Erabiltzaileei aurkeraketan laguntzeko erregistratzaile nagusiek eskaintzen dituzten prezio eta zerbitzuak aurkezten dituen prezio-taula publikoa da eta PuntuEUSen webgunean ikus daiteke: https://www.domeinuak.eus/eu/erregistratu/
Aro berria hasi du PuntuEUS Fundazioak
PuntuEUS Fundazioaren ibilbidea: 2007 – 2017
2007: .EUS domeinuaren proiektuaren jaiotza
2008: PuntuEus Elkartea eratu zen, Euskararen eta Euskal Kulturaren Komunitatea egituratzeko helburuarekin
2008-2012: PuntuEUS Elkarteak zabaltze prozesu bat bizi zuen eta guztira 58 elkarte eta erakundek osatzen dute PuntuEus Elkartea
2012: PuntuEus Elkarteak PuntuEus Fundazioa sortu zuen eta azken hau izan zen ICANNen aurrean .EUS domeinuaren eskaria aurkeztu zuena. Joan Mari Torrealdaik hartu zuen lehendakaritza.
2013ko ekainaren 14an: eskari horren ebaluazioaren ondoren jakin genuen .EUS domeinua onartua izan zela
2014ko udaberrian .EUS domeinua Interneten ikusgai
2014ko ekainaren 28an: 92 aitzindari online
2014ko udazkenean .EUS domeinuaren abiarazte aldia
2014ko abenduaren 3an .EUS domeinuaren irekiera orokorra
2016ko urtarrilean: 5.000 domeinu-izen erregistratuta
2017ko otsailaren 1ean: prezio-jaitsiera orokorra eta lehendakari aldaketa: Iñaki Goirizelaia lehendakari berria EHUren izenean.
Aro berria hasi du PuntuEUS Fundazioak
Plan Estrategikoa 2020
PuntuEUS Fundazioak 2016-2020 Plan Estrategikoa landu du komunitatearen parte-hartzearekin. Plan Estrategiko honetan datozen urtetarako oinarri eta helburu estrategikoak ezarri dira, .EUS domeinuaren eta Fundazioaren erronkak finkatuz.
2020 Plan Estrategikoan honako xedea definitu du PuntuEUS Fundazioak:
.EUS domeinuaren bidez, euskara, ingurune digitalean, baliagarri, erabilgarri eta ikusgarri egitea
Xede honen garapenaren bidez PuntuEUS Fundazioaren ikuspegia betetzea dugu helburu, honakoa:
Ingurune digitalean euskara lehen mailako hizkuntza izatea
Hau errealitate bihurtzeko lau erronka estrategiko identifikatu ditugu:
• INGURUNE DIGITALA: Ingurune digitalean euskararen erabilera indartzea
• DOMEINUA: .EUS izatea Euskal Herriko 3. domeinua
• KOMUNITATEA: Komunitate zabalagoa, handiagoa eta biziagoa lortu
• MARKA: .EUS izatea euskal Ingurune Digitaleko lehenengo erreferentzia
Eta erronka horiek garatzeko, Fundazioaren balioak dira gure oinarria:
• AUSARDIA: Erronken aurrean ausarta eta egiteko moduetan eta emaitzetan berritzailea
• KONPROMISOA: Euskara eta euskararen herriarekin konpromisoa
• ELKARLANA: Egituratik hasi eta edozein ekimenetan elkarlana eta gardentasuna abiapuntu eta helburu
• INKLUSIBITATEA: .EUS komunitatea askotarikoa da eta izaera hori naturaltasunez onartu eta sustatzea
• PRESTIGIOA: Egiten duguna ongi egin behar dugu
Ondoko grafikak laburbiltzen du modu bateratuan PuntuEUS Fundazioaren 2020 Plan Estrategikoa:
Iñaki Goirizelaia Ordorika (Mungia, 1958 – )
Bilboko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoan egin zituen ikasketak eta Euskal Herriko Unibertsitate publikoari lotuta egin du ibilbide osoa. EHUko ikerlari eta irakasle 1981etik Bilboko Goi Ingeniaritza eskolan. Euskaraz idatzi zuen doktore tesia, 1987ko maiatzean: Arkitektura berria eta algoritmoa ikuspegi artifizialaren bidez partzialki ikus daitezkeen piezak ezagutzeko.
Ingeniaritza Telematikoan katedraduna. EHUren Bizkaiko Campuseko errektoreorde izan zen. 2008ko abenduaren 4ko EHUren errektoretzarako hauteskundeak irabazi zituen. 2009ko urtarrilaren 9an izendatu zuten errektore. 2012an hautetsi bakarra izanik, berriro ere errektore atera zen eta lan horretan aritu da 2016ko abendu arte.
PuntuEUS proiektuari lotuta egon da sorreratik eta Fundazioko kide da, EHUren izenean, 2012an PuntuEUS Fundazioa sortu zenetik. Sarri adierazi izan duenez, “PuntuEUS ilusio bat izan da. Gaur egun errealitatea den ilusioa”.
Asteburu honetan komiki azoka bat izango ei da Donostian bertan, eta ez naiz gaurdaino enteratu ere egin. Zuk bazenekien?
Comik-D deitzen da azoka, eta E-Gorblog atariari esker izan dut haren berri, Igor Leturiaren bloga baita euskaraz eta komikigintzari buruz jarraitu beharreko bloga. Alta, haserre samar, Leturiak ez du publizitate handirik egin nahi izan Comik-D ekimenaz -zaude pixka bat, eta ulertuko duzu zergatik-. Guk bai ordea, hitz bi esateko bada ere.
Lehen edizioa izango du otsailaren 3tik 5era bitartekoa Salón Internacional de Cómic y Manga de Donostia delakoak, eta bada bertan ekimen ustez interesgarririk; Harriet, Fructuoso, Redondo, Ibarrola edo Berzosaren lanak jasoko dituen “La edad de oro del cómic vasco” erakusketa, esaterako, edo japonierazko lehen hitzak ikasteko tailerra, ez dezaten esan ez gaudenik mundura irekiak.
Ekimenak erakutsiko ez duena, orain arteko zantzu guztien arabera, euskara da, Komiki Azokako Twitter kontua, web ataria eta Facebook orrialdea espainol hutsez daude-eta.
Ez da harritzekoa, Vocento ei dago-eta, modu batean edo bestean, ekimenaren atzean. Komiki azokaren web atarian ez da erakunde publikoetako ikurrik ageri inon, eta badakizu lagun, diru laguntzarik jaso ezean… euskarak presentziarik ez.
Teresa eta Galtzagorri, bihartik aurrera zinemetan
Ikus-entzunezkoei dagokionez, ez da erraza izaten haur eta, batez ere, gaztetxoen aisialdirako aukerak euskaraz eskaintzea, eta horregatik da hain pozgarria aspaldi honetan aldian aldian euskarazko film estreinaldi bat izatea.
Aurtengo Espainiako Goya sarietan animaziozko filmei dagokiena jasotzeko izendatua dago, zuzendariaren hitzetan “istorio xaloa kontatzen duen film hunkigarria”. 3-8 urte bitarteko haurrentzako ei da aproposa.
.
Udaberria
“Iratxoek udaberria ekartzen digute urtero. Galtzagorri lehen aldiz iritsitako iratxoa da. Feriako soinu erakargarriarekin nahasita, gainerako iratxoengandik bereizi da. Eta Samuel eta Vlad-ek harrapatu dute, zirkuko atrakzio gisa esplotatzeko.
Teresa 6 urteko neska da, eta jeloskortasun handia agertzen du neba txikiaren aurrean. Ferian, Galtzagorri ikusi du jendaurrean ikusgai, eta hura gutiziatu du. Galtzagorrirentzat, berriz, ihes egiteko aukera da neska”.
Filma hurrengo zinema aretoetan proiektatuko da:
Getxo Zinemak (Getxo)
Social Antzokia (Basauri)
Multi Zinemak (Bilbo)
Florida (Gasteiz)
Principe (Donostia)
Coliseo (Eibar)
Teresa eta Galtzagorri, bihartik aurrera zinemetan
Ahoa bete haginekin utzi nau gaur berripaperrak, Diario de Noticiasek, “Kapoten ordenantza”lerroburuko notiziarekin.
Kontua da, Donostiako Udalak, botikak behartu dituela atarietan zituzten kondoi makinak kentzera, isun potoloen mehatxua eginda.
Imaginatzen zaitut berria ezin sinestuta, lagun, “nork agintzen du hemen, nork; Goiak ala Munillak?” galdetzen zeure buruari; horrela gaude oraindik geu ere.
Printzipioz, espaloitik zihoan mutiko batek ditxosozko makinetako baten kontra talka egitean sortu omen da arazoa, eta horrexek eraginda aspalditik indarrean zen ordenantza bati heldu dio Udalak, etxe atarietan egin zitezkeen aldaketak arautzera zetorrenari, botikei makinak erretira zitzala eskatzeko. Hauetako batzuk, kondoi makinak, bi hamarkada inguru zeramatzaten maitaleei zerbitzua ematen, farmazialariek beraiek gogorarazi dutenez, HIESaren arazoa ezagutu zenean Osakidetzak berak egindako gomendioei jarraiki jarri baitziren kalean, denen eskura.
Azkenaldian Donostiako Udalak aldiro aldiro agertu duen jendea harritu beharra ikusita, zenbaitetan irringarri gelditu artio, dena esatera; honako afera hau turismoa erakartzen jarraitzeko trikimailu bat baino ez dela begitandu zaigu. Sikiera Euskal Herrian ez dela txortan egiten esan dezaten, erre ke erre.
Eskerrak berriari aurrea hartu eta atzo bertan Zuzeuko lagunek alternatiba eman ziguten. Txortan egiteko langabetu kaxarik ez baduzu… lasai egon, Donostian beti izango duzu txirlak jan edo karaokea (fundamentuz) abesteko aukera!
Heriotza asko sortzen dituen gaixotasuna da minbizia, gorputzeko atal batean zelulak neurririk gabe hazten hasten direnean sortzen dena. Minbizi mota ezberdin asko egon arren, hasiera bera izaten dute, hau da, normalak ez diren zelulak kontrolik gabe hazten dira.
Minbizia sendatzeko modu desberdin batzuk daude, hala nola, kimioterapia, erradioterapia… Kimioterapia oso tratamendu gogorra da, eta honen ondorioz, gaixoei ilea jauzten zaie. Gizonek ez dute ile-jauzi hau hain txarto eramaten zeren eta beraien bizitzen momentu batean ilea jauzten zaie, baina emakumeek oso txarto daramate.
Emakume askok autoestimu oso baxua daukate hau dela eta. Autoestimua berriro jasotzeko, eta emakume hauek berriro politak sentitzeko, ileordeak eramatea da aukera bat; ileorde bi mota daude: ile sintetikokoak eta naturalekoak.
Lehenengoak, merkeagoak dira, baina ez diote buruari arnas hartzen uzten; bigarrenak, aldiz, oso garestiak dira, 1.500€-tik gora, eta pertsona guztiek ezin dute diru hori ordaindu ileorde batengatik.
Orain dela urte batzuk, ilea biltzen hasi ziren elkarte batzuk (AECC, Mechones Solidarios…). Hauen helburua jendeak moztutako ilea biltzea da, geroago ileorde naturalak egiteko, eta ordaindu ezin duten emakumeei emateko. Ilea dohaintzan emateko irizpide erraz batzuk bete behar dira:
Gutxienez 20 zentimetroko goleta moztu.
Goleta edo trentza batean gorde behar da ile guztiak altuera berdinean egoteko.
Ileak garbi eta siku egon behar du.
Berdin du ile kizkurra edo lisoa izan.
Berdin du tindatuta dagoen edo ez.
Emakume askok ez du bere ilea moztu nahi ile laburra ez zaielako gustatzen. Niretzat, pentsamendu hori oso egoista da, zeren eta guri ilea berriro eta azkar hasiko zaigu, eta beraiei ez. Ez da ezer kostatzen ile-apaindegi batera joatea, eta gutxienez 20 zentimetroko goleta moztea.
Nik ere lagundu nahi izan dut kausa polit honetan, seguru emakumeren batek nik baino gehiago behar izango duela nire ilea. Agur 27 zentimetrori! Lagundu emakume bati berriro polita sentitzen!
Ilea dohaintzan ematearen garrantzia Ilea dohaintzan ematearen garrantzia
Youtuberrak izateko aktoreak kontratatu behar dituen herri batean, pentsaezina iruditzen zait Briony Farmer bezalako norbait aurkitzea: Brionyk hilerokoari buruz hitz egiten du bere Youtube kanalean. Kopa eta konpresa bererabilgarrien inguruko kritikak dira bere bideoen gai nagusia eta hauek saltzeko denda bat du. Hilerokoarekin zerikusia duen beste gai batzuk ere jorratzen ditu. Lehen konpresak josten zituen, baina neke kronikoaren sindromeak jostun lanak uztera behar zuen.
15 urterekin hasi zen honetan. 19 ditu orain.
Beraren berri izan nuenetik bere lekuan jartzen saiatu naiz behin baino gehiagotan. Bere lekuan 16 urterekin, Youtube kanal batean hilerokoari buruz hitz egiten, ikastolako guztiek ikus dezaten nola hitz egiten dudan nire hilerokoari buruz eta erabiltzen ditudan produktuei buruz eta hurrengo egunean klasera joaten ikusi nahi izan dut neure burua nerabezaroaren krudeltasunari aurre egiten eta ezin izan dut. Nik 16 urte nituenean ez zegoen Youtuberik eta komunerako bidean eskuan genuen tanpoia izkutatzen genuen, eta ahopeka eskatzen genion lagunari ea bat ote zuen, droga erosten arituko bagina bezala. Zergatik? Asko dago horri buruz irakurtzeko. Zeozerk esaten dit gaur egun hala izaten jarraitzen duela estigma eta tabua, baina noizean behin, Briony Farmer bezalako nerabe bat agertzen da, hilerekoari buruz mendeetan zehar barneratu dugun lotsarik, erruduntasunik eta beldurrik gabe hitz egin dezakegula gogorarazteko.
Zenbat dudan ikasi eta berreraikitzeko.
Nire hilerokoari buruz zuen interesekoa ez den zerbait esatearren, bai, nik kopa eta konpresa bererabilgarriak erabiltzen ditut. Tanpoi arruntek alergia eragiten didate. Ginekologoaren gomendioa jarraitu nuen eta ondoren, pentsatzen jarri nintzen zenbat diru eta zenbat material, emakumea izateagatik. Badakit ez dela gertakizunen orden ideala, lehenengo pentsatu behar dela eta ez dela norberaren minaren berekoitasunetik hasi behar, baina miserable bat naiz, badakizue hori. Batzutan “The Texas chain saw massacre” samarra da hustutze prozedura, baina niretzat ez dago atzera bueltarik. Ez fisikorik, ez pentsakeratik.
Gaur egungo gizartean jende askok esaten du askeak garela, baina benetan ez gara. Nire ustez, gauza da baldintzatuta gaudela, hau da, aukera bat baino gehiago dugula gauza bakoitzerako, baina aukeratu behar dugu, gauzahorien artean. baina ez determinatuta, hau da, bakarrik aukera bat dagoela gauza bakoitzeko. Gure gizartean eman nahi den ideia da guztiz askeak garela, inork ez gaitulako behartzen ezertarako, baina modu batean edo bestean baldintzatuta gaude, beraz ez gara guztiz askeak.Teorikoki,bi askatasun mota daude; kanpo- eta barne-askatasuna.
Alde batetik, kanpo askatasuna askatasun fisikoa eta jarduteko askatasuna da, hau da, burutuko dudan ekintzan ez dagoela oztoporik, ezerk ez nauela eragozten. Kanpo askatasunaren barnean askatasun fisikoa(mugitzeko askatasuna), askatasun zibila(estatu bateko legeek aitortzen dituzten hiritar eskubideak gauzatu ahal izatea), askatasun politikoa(erabaki politikoetan parte hartzeko askatasuna), pentsatzeko askatasuna(pentsamendua eragozpenik eta zigorrik gabe adierazteko libertatea) eta askatasun erlijiosoa(kultoa zein erlijioa hautatzeko eta praktikatzeko askatasuna).
Beste alde batetik, barne askatasuna nahi izateko askatsuna da; aukeramena askatasun psikologikoa, borondatea librea da, hau da, beste inoren nahiak ez didala mugarik jartzen. Benetan libreak al gara aukera desberdinen aurrean erabakitzen dugunean ala motibo desberdinek behartzen gaituzte, Benetan libreak al gara aukera desberdinen aurrean erabakitzen dugunean ala motibo desberdinek, hala nola, presio soziala, behartzen gaituzte, hoietaz ohartu ez arren ere? Problema honen aurrean, 2 postura har daitezke: determinismoa(borondatea ez da libre bere erabakietan) eta indeterminismoa(borondatea libre da bere erabakietan).
Laburbilduz,nire ustez, ez gara guztiz askeak, zeren eta modu batean baldintzatuta bagaude, nahiz eta guk ez konturatu, ez gara askeak benetan.
Josep Maria Sert margolari katalanak (1874-1945) egin zituen San Telmo museoko kaperan ikus daitezkeen obrak. Espainiako II. errepublika garaian margotu zituen. Dominaren bat ere jaso zuen horiengandik. Hala ere, jakina da bere bizitzaren azken urteetan Frankoren faxismoarekin lerrotu zela. Ez dakit Oroimen Historikoaren legearen arabera Sert parekatu daitekeen Iruñeko San Jurjo eta Molarekin, eta haiekin bezala oroimenaren izenean dagokion lekuan jarri behar den. Ez dakit bere lan artistikoa, oroimen txukun baten izenean, kaperatik erretiratu behar diren. Dakidana da, Donostiako alkatea ez dela Asiron.
Ez dakit zergatik aukeratu duten Sert eta bere lana Bake-ituna, Donostia 2016 eredu izateko. Seguru aski deskulturaren hiriburu kakaztutako beste adibidea bat besterik ez da. Denborak esango du turismoaren uholdea alde izan duenak zer utziko duen Kulturan (euskal kulturan, alegia) eta euskaldunon Europako gainerako beste herriekiko elkarbizitzan.
Ñabardura bat. Margo lanetako batek Alfontso VIII. gaztelarrak 1200ean Nafarroaren Mendebaldea inbaditu ondorengo Foruen zin egitea irudikatzen du, Gipuzkoako Foruak errespetatuko dituela zin egiten du Alfonso VIII. Gaztelako erregeak diote Museoaren arduradunek. Alfontso VIII. gaztelarren erregeak (1155-1214) garai hartan zin egin zezakeen gauza bakarra da Antso VI.a errege baskoiak Donostiari emandako Hiri Foruaren berrespena. Ohitura, hizkuntza eta legeak errespetatuko zituela balitz zin egiten duena, berriz, horiek gipuzkoarrenak baino nafar-euskaldun ororenak zirela esan behar da.
Sautrela 459: Koldo Izagirre, Uhartearen altxorra eta Sans soleil
Aste honetako saioan estreinakoz izango dugu bere azkeneko liburuaz hizketan euskal literaturako idazle nabarmenetako bat: Koldo Izagirre. Aurreko urtearen amaieran Franco hil zuten egunak ipuin liburua argitaratu zuen, bere haurtzaroko Pasaiako paisaian lekututako azkeneko lana. Aurrerik Non dago Basque Harbour, Sua nahi, Mr. Churcill? eta Egarri egunak portualdean zituen lerro berean, eta oraingoan 1975 inguruan kokatutako bederatzi ipuin bildu ditu, bakoitza bere taxuera eta idazkera ezberdinarekin. Izan ere, giro berberez bustitako kontakizunak izanagatik eta ipuinen artean aski lotura egin badaitezke ere, pieza bakoitzak bere izaera markatua dauka. Hari buruz, gatazkaz, memoriaz eta abarrez mintzatuko zaigu, bada, Izagirre.
Bestetik, erakusketa bat izango dugu aste honetako erreportajearen oinarri. Uhartearen Altxorra erakusketa dugu ikusgai Bilboko Alondegian, euskal haur eta gazte literaturari buruzkoa, eta handik abiatuta gure haur eta gazte literaturaz mintzatuko zaizkigu erakusketaren antolatzaile Gotzon Barandiaran, eta Eider Eibar ilustratzailea. Zer eman ote du haur eta gazte literaturak 80etatik hona?
Gainera, aurten hilean behin Lur Olaizola etorriko zaigu zinema eta literaturaren arteko harremanaz hitz egitera, saio bakoitzean film zehatz bat hizpide duela. Larunbat honetakoan Chris Marker-enSans soleil film mugarriaz ariko zaigu. Saiakera-zinemaren aitzindaritzat jotzen da, eta beraz, literatura, filosofia eta pentsamenduarekin aski loturik dagoen filma dugu. Amaitzeko, liburu-denden aste honetako gomendioak eskainiko dizkizuegu.
Hau guztia, ohiko legez, larunbatean izango dugu ikusgai, 15.00etatik aurrera, ETB1en.
Sautrela 459: Koldo Izagirre, Uhartearen altxorra eta Sans soleil
Soberanismoa: Zein da abiapuntua? (Xabi Anza) [ Maltzaga IV ]
Soberanismoa: Zein da abiapuntua?
Premiazkoa da definitzea eta partekatzea zein den prozesu subiranista baterako abiapuntua. Abiapuntua aipatzen dudanean esan nahi dut zein den errealitatea zeinetatik prozesua bera pentsatzen hasi behar dugun.
Litekeena da uste izatea hau begibistako zerbait dela, baina ez da halabeharrezkoa. Sarri, analisi politikoa nahi eta borondatetik abiatzen da, errealitatetik baino areago. Esaterako, niri galdetuko balidate zer nolako prozesu subiranista nahiko nukeen, zalantzarik ez nuke egingo:
Nik aldebikotasunean oinarritutako prozesu bat nahi dut: bere nazioei egindako kontsulta aintzat hartzen duen estatu demokratiko batek errespetatua. Hots, Eskoziakoaren moduko prozesu bat.
Batasunean oinarrituta nahi dut, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidearen alde gaudenon arteko akordioan. Hots, Kataluniakoa bezala.
Prozesu instituzional bat nahi dut: Erabakitzeko eskubidearen aldeko hautetsien gehiengo handiak legitimatu eta bultzatutakoa. Hots, Eslovenia edota Kataluniakoaren modukoa.
Nahiko nuke ere interklasista izatea. Alegia, gizarte guztiaren eskariak aintzat hartuko lituzkeena, babesari, zerbitzu publikoei, eredu produktiboari eta kulturari buruzko eskariak, gizarte guztiarentzako “efizientzia partekatuko” espazio bat. Hots, Alemaniako berrelkartzea bezala.
Eta jakina, Euskal Herri osoak parte hartzen duen prozesu subiranista bat nahiko nuke.
Hori da nahiko nukeena. Baina… hori ote da errealitatea?
Nire ustez, inola ere ez.
Hasteko, ez dago aldebikotasunik. Espainiar estatuak ez digu aitortuko erabakitzeko edo kontsulta egiteko eskubiderik, ezta emango ere menpekotasun eta sumisio estatus politikoa aldatzeko aukerarik. Ez gara Eskozia, eta Espainia ez da Erresuma Batua.
Bigarrenik, ez dago jarduera bateraturik erabakitzeko eskubidearen alde gaudenon artean. Alderdiei begiratuz gero, erabakitzeko eskubidearen alde dagoen zati batek (EAJ) erabaki du euskal estatus politikoan edozein aldaketa egitekotan gutxienik PSOEren edo PPren adostasuna beharrezkoa dela, hots, erabakitzeko eskubiderik gabe izango dela. Ordezkaritza handia duen beste indar batek (Podemos-Ahal Duguk) dio aldaketa etorriko dela Espainiako aldaketa politikoaren ondorioz.
Hirugarrenik, ezerk ez du aditzera ematen erakundeak izango direnik estatus politiko aldaketaren aitzindari. Eztabaida ez dago Nafarroan. Enegarrenez EAEn erabaki da autogobernu ponentzia aktibatzea, oraingoan PSE, Podemos eta EAJren bultzadaz. Ez gara Katalunia.
Ez dago prozesu interklasista baterako oinarririk. Benetan gehiengo neoliberal itogarri bat daukagu, Nafarroan, EAEn eta Ipar Euskal Herrian, eskubide sozialak murriztearen aldekoa. Ez daukagu ere gutxieneko adostasunik herri-proiektuari buruz, oinarrizko gaiei dagokienez (energia-, elikadura- edo finantza-burujabetza, garraioa, I+G, industri-politika…). Kultura eta hizkuntzaren inguruan, berriz, gehiengo espainolizante ukaezina dago (hor dago euskararen egoera, TB edo irratiko audientzia datuak…); gutxiengo etnozida bat badago, oso indartsua, eragin handikoa, baita unibertso euskaldun bat ere, gutxiengo izanik bere garrantzia duena, baina hauskorra dela uste duena, eta hein handian tresna zein helmugak falta zaizkio (modu leunean esanda). Hots, ez gara Alemania.
Euskal Herri osoari buruz gogoeta eginez gero… 7 lurralde, 3 eremu administratibo, 2 estatu, 2 gobernu autonomiko, 3 foru-gobernu, estreinatu berria den elkargo bat, 3 hizkuntza, historia konplikatua, hamaika kontakizun… Lurralde-nahastea berebizikoa da.
Nire ustez unibertso subiranista ilusio batean bizi da. Ilusioa da uste izatea Legebiltzar batean dagoen erabakitzeko eskubidearen aldeko aritmetika (EAJ, EH-Bildu, Ahal Dugu) prozesu subiranista baten aldeko benetako gehiengo politiko bat dela. Hots, hegemonia potentzial bat, zeinak soilik aktibatzea erabaki behar duen.
Baina ez da hala, nire ustez. Erakundeetan ez dago gehiengo subiranistarik, eta balego ere, erakundeetan hainbat gehiengo eta hainbat gutxiengo dago.
Bada gehiengo minoritario bat (EAJ, Podemos) zeinak existitzen ez den aldebikotasuna aldezten duen; eta bada euskal gutxiengo bat (PP, PSE) zeinak Madrilen gehiengoa duen espainiar aldebakartasunaren alde, hau da, benetan existitzen denaren alde.
Neoliberalismoaren aldeko gehiengo instituzionala izugarria da (EAJ, PP, UPN, PSOE, GeBai…), Gasteiz, Iruñea eta Madrilen.
Bada gehiengo instituzional, mediatiko, kultural… bat zeinak eredu espainolizantea aldezten duen, eta bada euskaldun gutxiengo bat, oso zigortua.
Bada gehiengo instituzional bat zeinak ez duen begi onez ikusten jendea antolatzea (gizarte-mugimenduetan, sindikatuetan…) aurre egiten duten dinamiketan, honek sistema instituzional berari arazoak eragiten dizkiolarik (EAJ, PSOE, PP, UPN…).
Lurraldetasunari buruzko ikusmolde oso desberdinak daude, eta batik bat soberanismoak lurralde bakoitzean indar-erlazio oso desberdinak ditu.
Horregatik, gure analisia zuzena bada, gaur balizko prozesu nazional bat irudikatzerakoan subiranismoari buruz hau izan beharko genuke kontutan:
Oso minoritarioa da, ikuspuntu instituzionaletik begiratuta.
Aldebakarrekoa izan behar du, aldeko estaturik gabe.
Printzipioz ez du izango teorian babes lezaketen edota beste fase batean babestuko duten indar politiko guztien bultzada izango.
Batik bat soziala izango da, ez instituzionala, gutxienik oraingoz.
Lurraldeen arabera oso desberdina izango da.
Errealitate printzipioak behartzen gaitu kontutan izatera prozesu subiranistaren abiapunturako oinarriak oso ahulak direla. Ilusio aritmetiko instituzional eta errepresentatiboak aditzera ematen duena baino askoz ahulagoak.
Baina aurreko puntua eragozpen handia izanagatik, prozesu horrek ere baditu abiapuntutik bertatik bere indarguneak:
Instituzioetan gutxiengoa izanik, eremu sindikalean nagusia da eta sozialean, berriz, oso sendo dago (ELA, LAB, Eskubide Sozialen Karta).
Aldebakarrekoa izanik, eskari demokratiko unibertsalak plazaratzen ditu: burujabetza, parte hartzea, erabakia… Eskari horiek publiko zabalarengana iristeko aukera ematen diote.
Soziala izanik, eta beraz, ez sigla politiko ugarik babestua, ez dauka interklasismoak, oligarkiek, alderdien zuzendaritzek edota logika instituzionalak berak ezartzen dituzten mugarik. Alegia, soziala izanik hainbat bektore (klasekoa, feminista, ekologista, demokratikoa, euskalduna) indarrak biltzeko funtsezko bektore bilaka ditzake, hauek bestela balia ezinezkoak liratekeelarik. Eta bektore hauek baliatuta subiranismoa dinamika erakargarria bihur liteke gune politiko guztietako oinarri sozial eta hautesleentzat.
Baten batek pentsa dezake ez dela asko. Jakina, ilusio instituzional eta errepresentatiboak askoz gehiago daukagula pentsa araz dezake. Baina nago hau dela erreala den bakarra, eta beraz, bideragarria den abiapuntu bakarra.
Agian asmatuko dut, baina litekeena da ere oker egotea. Edonola ere, ez dago prozesu subiranistarik abiapuntuari buruzko adostasunik gabe. Premiazkoa da artikulu hasieran aipatutako bost puntuak, baita beste batzuk ere, eztabaidatzea.
Estatuarekiko aldebikotasunik ba al da?
Erabakitzeko eskubidearen aldekoen batasuna gaur egingarria al da (Maltzaga)?
Instituzioak izango al dira aitzindari?
Funtsean interklasista izan ote liteke?
Lurralde guztia har dezake bere baitan?
Galdera hauei ematen dizkiegun erantzunak behin-betikotzat jo eta horren arabera jokatu behar dugu. Hala uste dut nik behintzat.
Gaur ostirala da eta dantzatzeko asmoz nator Zuzeura, Bob Marley Day aitzakia hartuta, astiro-astiro dantzatzeko asmoz…
Bob Marley 1945eko otsailaren 6an jaio zen, eta 36 urte baino ez zituela hil zen arren, 1981ean, reggae munduan zehar dituen zaleek bere jaiotegun buelta probesten dute urtero urtero Bob Marley Day ospatu eta jamaikar mitoa oroitzeko, edo are, gurtzeko.
Guk ere, geure modura, reggae musika globala bilaka zedin ezinbestekoa izan zen artista omenduko dugu, berak ezagutarazitakoen artean gustukoen ditugun hiru kantuak beste horrenbeste artista handiren ahotan jarrita, itzal handiko musikaria izan baita Bob Marley.
Duela gutxira arte Marleyren kanturik gogokoena nuen, besteak beste, euskal taldeek kantatu ezingo luketeelake, kartzelaratuko bailituzkete atoan; sheriffari tiro egin izana onartzen du, laguntzaileari ez, ordea.
1973an The Wailers-ek “Burnin´” lanean argitaratua, Tuff Gong zigiluan, ehundazak bertsio izan ditu euskaraz ez beste makina bat hizkuntzatan. Ezagunena, seguruenera, Eric Claptonek 1974an egin zuena (bideoan zuzenean jotzen du, 2010ean), jatorrizko kantua sortu eta urte betera. Agudo egin zuen Jamaikatik Ingalaterrarako bidea!
Hauxe begitantzen zait egun Marleyren kanturik ederrena, gitarrarekin jotzeko erraza izan (beste kontu bat da erritmoz eta ahotsarekin asmatzea), edo baikorra delako oso; “Every Little Thing is Gonna Be Alright”.
1977an “Exodus” lanean argitaratua Tuff Gong zigiluan (eta single gisa hiru urte geroago), jada Bob Marley & The Wailers zirenean -izen propioa aurretik-, makina bat artistak jo izan du kantu hau ere. Hemen Gilberto Gilen ahotsean entzungo dugu. Brasilgo kultura ministro ere izan zenak 2002ko “Kaya N’Gan Daya” lanerako egin zuen bertsioan (2015eko zuzeneko batena da bideoa).
Marleyk Peter Tosh lagunarekin batera idatzi zuen kantuak ez du aspaldikoa izanagatik gaurkotasunik galdu, zutitu eta eskubideen alde borrokatzeko deia egiten baitu.
“I Shot the Sheriff” bezala The Wailers-en “Burnin´” lanean plazaratua (Tuff Gong, 1973), sarritan zuzenekoak ixteko erabiltzen zuen Marleyk -Haitin idatzi ei zuen kantua-. Toots Hibbert-ek (Toots & Maytals) nabarmendu ditugun hiru kantuak jotzen ditu zuzenean, baina hemen Ojos de Brujo flamenkoek joko dute, -2007ko “Techari Live” lanean jaso zuten-, Radio 3 irratiko zuzenekoan.
Errepublikar sutsua da Iñaki Anasagasti (Cumaná, Venezuela, 1947). Hala ere gertuago ikusten du Espainiako 3. errepublika euskal errepublika baino. “Askoz garrantzitsuagoa da Eskozian gertatzen ari dena Kataluniakoarekin alderatuta”. Madrilen bizitza osoa pasa ostean, Bilbon hartu du erretiroa. Aste osoa hedabidez hedabide igarotzen du, gelditu gabe, bera ofizioz baino, bokazioz baita politikaria. Bere etxean Simon Bolibarren bustoa du sarreran, berau erakutsi eta egongelan jaso du ZuZeu. Amak oparitutako akondara zuria darama, ‘Iñaki’ brodatua bular aldean. “Bere omenez janzten dut”, dio harro. Anasagastik ez du bizarrik ahoan, beraz, har ezazu behar duzun denbora elkarrizketa lasai irakurtzeko, luzea bezain interesgarria baita.
Iñaki Anasagasti
Nola bizi du Anasagastik Trumpen aroa?
Kezkarekin segitzen dut kontu hori guztia. Batez ere, hauteskunde kanpainaren ostean. Ez dut oso ondo ulertu Clintonen aurkako jarrera. Ulertu nuen Sanders eta Clintonen arteko lehia, baina, gerora Sandersek Clinton babestu zuen. Ezkerreko jende askok zioen Hillary-ri ez ziola bozkatuko stablishmenta zelako, “aizu!”, esaten nien nik, “bestela Trumpek irabaziko du!”, ba hain juxtu, Trumpek irabazi du. Eta Hillary oso oso txarra izango zen, baina hala eta guztiz ere Trump baino milioi bat hobeagoa zen. Eta gainera emakumea, politikan kontutan izateko beste balore bat dela iruditzen zait. Orain Etxe Zurian, hau eta beste firmatzen, tortura bidezkoa dela esaten… makarra bat, handiki bat iruditzen zait. Ez da batere serioa, AEBtako presidenteaz ari baikara.
Trumpen diskurtsoa, etorkinen aurkakoa, ekonomiaren globalizazioaren aurkakoa, ez da AEBtakoa bakarrik. Munduan zehar zabaltzen ari da.
Bai. Gaur horma duten herrialdeen zerrenda bidali didate Venezuelatik. 147 bat herrialdek eraiki dute horma bat eh! Ez da bakarrik Ceuta eta Melillako murrua, ez da bakarrik Trumpek eraiki nahi duena eta jada gaur gaurkoz Mexiko eta AEBak banatzen dituen hori. Hormak daude Afganistanen, Pakistanen, Hong Kongen, Polonian, Hungarian… uste baino horma gehiago eraiki da munduan zehar. Ez gara jabetzen hormen aferaren errealitateaz. Eta gainera, hormak zertarako? Etorkin mexikarren %70a aireportutatik sartzen da-eta! Nire aburuz hormarena sinbolo bat da, promesak betetzen dituela aditzera emateko. Erokeria bat.
“Politikak bokazio izateari utzi dio,
ofizio bihurtzeko”
Europan ere alderdi ultraeskuindarrek gorantz egin dute.
Europa porrotaren istorio bat da, ez baitu kanpo eta defentsa politika bateratu bat. Zergatik egiten du ihes jendeak? Ba, gerragatik edo goseagatik. Zer egin behar den? Gerra ekidin. Siriako gerra, sekulako exodoa ekarri duena, duela 5 urte konpondu zitekeen. Baina ez dute konpondu nahi izan. Eta gosearen gaiari aurre egiteko apostuak egin behar dira. Europak ere bere apostuak egin behar lituzke, AEBak adina edo gehiago, baina, politika bateratuak ez dituenez, ez da existitzen. Europa ez da existitzen politikoki.
Politikari erretiratuen ZuZeuko sailean parte hartzen ari zara, baina erretiratu hitza ez zaizu gehiegi gustatzen, ez da?
Argazkia (cc-by-sa): ZuZeu
Zatarra iruditzen zait “erretiratu” hitza. Itsusia da. Esan diezakedazu “Madril utzi duen politikaria”, hori bai, aitzitik ez naiz erretiratua kontsideratzen. Bazen politikari venezolar bat honakoa esaten zuena, “mientras respiro, aspiro”. Ba hori politika polisa antolatzea da, jendartea, eta ni oraintxe bertan ez nabil geldirik. Astelehenetan La Ser irratiko solasaldietara joan ohi naiz, asteartetan ‘En Jake’ saioan nago, asteazkenean Miramonera noa, ostegunean Radio Euskadira eta ostiralean Info Radioko programa batera. Eta Koldo San Sebastián eta biok Santoñako akordioaren inguruko liburu batean gabiltza buru belarri. Amaitu berri dut, Erkorekarekin eskutik, Pedro Basalduari buruzko liburu bat. Eta niretzat Bilbo deskubrimentu bat izan da. Bilbon bizi izan banaiz ere, nik bizitza Madrilen egiten nuen. Eta orain hona itzulita asko harritu nau Bilboren bizitzak. Oso hiri bizia da. Gorputzak irauten didan bitartean, erretirorik ez!
Hamaika programatan zaudela esan duzu. Politika hedabideetan egiten da orain, ala?
Politika oso mediatikoa da, zoritxarrez. Hedabideetan agertzen ez dena, badirudi ez dela existitzen. Ikusi dugu, esaterako, Podemos ulertzen ezinezkoa zatekeela fenomeno mediatikoa gabe. Baina tertuliek mugituak eta animatuak behar dute izan, interesgarriak funtsean. Hedabideetako solaskideen artean jende oso formatua topatu ohi dut gainera. Guztiaren inguruan hitz egiteko kapaza den jende asko dago. Agian, perspektiba historikoa da falta dena. Adibide bat jartzearren, lehendakariak gaur Iparraldeko Mankomunitate berriko presidentearekin izan du bilera. Eta Iparraldeaz eta Hegoaldeaz mintzatu dira. Hori ez da zuzena, iparraldea Portugalete baita! Santurtzi! Euskadin pentsatzen ari bagara behinik behin. Iparralde, gure iparraldearen zati bat baino ez da. Zehaztasun gutxirekin hitz egin ohi da.
PNVkoa izatea atzo eta gaur ez da berdina. Gaur egungo jeltzale militanteek zer balore ikasi beharko lituzkete, gerra osteko militante haiengandik?
Nik uste belaunaldi hark bazituela kontutan izateko hainbat balore. Konstantzia esaterako eta batez ere, interes pertsonalengatik ez mugitzea. Zer irabazi pertsonal lortu zenezakeen orduan? Kartzelan amaitzea kasurik onenean. Altruismo hori galdu egin da, orain jendeak galdetzen duen lehenengo gauza da ea zertan den berea. Politikan lehenbailehen burua sartu nahi duen jende gazte asko dago, batere esperientzia enpresarialik eduki gabe. Epika, entrega eta bokazioa galdu direla uste dut. ‘El Vasco’ deituradun ministro chiletar euskaldun batek bazkari batean honakoa esan zidan: “Ahaztu Iñaki, politikak bokazio izateari utzi dio, ofizio bihurtzeko”. Politika utzi eta etxean geratzen diren politikariak, ez dira benetako politikariak.
“EAJren ortzimuga independentzia da,
baina egunerokoa ez da independentzia”
Esaten da EAJra afiliatzen jende askok, lanpostu bat eta soldata bat baino ez duela bilatzen askotan. Hala da?
Arrazoi guztia duzu. 5 izen emango nizkizuke, baina, ez dizkizut esango kalterik ez sortzeko. Denetarik dago. Horretatik ere bai, baina bestelako jendea ere bada. Badago jende asko familiatik jaso duena nazionalismoa. Edo bere hausnarketa eta irakurketatik iritsi dena abertzaletasunera. Nik trantsizioa hurbiletik bizi izan nuen. 1975ean hil zen Franco eta 1976a urte garrantzitsua izan zen. Guk uste genuen 76an ETA desagertu egingo zela eta politika egin ahal izango zela. Gu lanean hasi ginen 4 ponentzia sortuz, oraindik frankismoak bere egitura guztiak zutik zituenean. Urte hartan jende asko hurbildu zen alderdira, eta ez zen izan postu batengatik, gauzak aldatzeko baizik. Gero bai eh! Gero hori aldatu zen. Eta batzutan oso lokartuta gaude, anestesiatuta esango nuke. Eta jende gazteak akaso ez du jakingo 1977ra arte ikurriña ez zela legala. Ikurriña jarri eta kartzelara sartzen gintuzten. ETAk nire etxetik gertu hil zuen Joseba Goikoetxearekin egon nintzen ni kartzelan Iruñeko aberri eguna prestatzen.
Galderatik dexente urrundu gara.
Bai, jende interesatu andana dago. Gizakiaren ezaugarrietako bat da. Podemos erratzarekin etorri zen dena garbitzera, baina orain gainerako alderdiok betidanik izan ditugun arazo eta akats berberekin dabiltzala ikusten da. Botere gosea, kontrol gosea, kobratzeko gosea…
“UPNk indar handia hartu zuen
Nafarroako mendialdean EAJren kontura”
Alderdi barruan izenaren inguruko eztabaida izan zenuten, nazionalista hitza gogorregia zelako kanpo harremanei begira. Zertan da hori? Eta nola definitzen duzu nazionalismoa?
Guk izena aldatzeko saiakera egin genuen. Partido Nacionalistatik Partido Nacionalera pasatzeko. Nazionalaz jabetu nahi izatea egotzi ziguten. Egia da, Bruselara joan eta nazionalista diozunean, oso arrotza egiten zaie. Hemen ohituta gaude terminologia horretara. Gainera EAJk 122 urte izaki… pentsa ezazu! Sabino Arana publizista bikaina zen! Jendeak Aranaren irudi oso distortsionatua du. 27 urterekin sortu zuen EAJ, eta 38 urterekin hil zen. Orain bizar luzeduna datorkigu gogora baina tipo oso gaztea zen. Asko idazten zuen, kartzelan egon zen… eta azkenengoz Kubari independentzia eman izanagatik Roosvelti telegrama idazteagatik egon zen ziegan. Aranaz ezagutzen direnak 4 detaile baino ez dira, merezi du bere biografian muturra sartzeak. Berak sortu zuen Euzkadi hitza, eta pena ematen dit orain jendeak ez erabiltzea. Euskal Herria hitza orduan ere existitzen zen, baina ‘euskalherriakoak’ espainol baskista batzuk ziren. Eta orain aldiz kontzeptua aldatu da. Euzkadi kontzeptu berri bat zen 7 lurraldeak biltzen zituena, eta orain badirudi EAE baino ez dela. Jendeak ez daki deus ere historiaz.
[Bideoa:] Beste alderdien zerk ematen dizu inbidia?
Trantsizio garaian EAJk bazituen militanteak eta bazuen indarrik Nafarroan, baina, gerora Nafarroa galdu egin du pixkanaka.
Zer gertatu zen? Ba 1977an Carlos Garaikoetxea izeneko fitxaje bat egin genuela. Eta hark lehen hauteskundeetan ez zuen EAJren siglekin aurkeztu nahi izan. Garaikoetxeak uste zuen hobe zela sigla-zopa baten barruan sartuta aurkeztea, eta halaxe egin genuen. UAN izeneko koalizio batean joan ginen, Unidad Autonomista Navarra, inortxo ere ez da gogoratzen. Horrela bost urte galdu genituen, zopa hartan deseginda. Bost urte haietan kontsolidatu zen UPN, batez ere Nafarroako mendialdean, gurea zen indar bat hartuz. Aukera galdu genuen. Eta egia da ETAk eta guk “Nafarroa Euskadi da!” oihukatzeak ez zuela gehiegi lagundu. Autokritika? Noski. Nafarroako hauteskunde merkatutik kanpo egon ginen 5 urte. Urterik garrantzitsuenak. EAJ ez zen existitu.
Garaikoetxea aipatu duzu. Noiz izan zen Alkartetxe batean sartu zinen azken aldia?
Alkartetxeetara ez naiz askotan sartu. Baina errespetuzko harreman adeitsua mantentzen dut Garaikoetxearekin. Idazten diot, noizean behin argazkiren bat bidali, gutunak bidali ohi dizkiot eta batzutan esaten dit kazetari bat etorri zaiola nitaz galdezka. Baiki, EAren banaketa oso gogorra izan zen. Eta zer gertatu da azkenean EArekin? Ba Arzallusek esan zuena, “askatzen den adarra, lehortu egiten da”. Urizar eta hauek ez dakite zer demontre egin EArekin. Orain Bildun sartuta daude, baina, aurki Sorturen edo Bilduren edo dena delakoaren barrenean amaituko dute. Lehen zuten espazioa galdu dute.
Jende moderatu askok Bilduren aldeko hautua egin du ordea.
Noski. Jada ez dago ETA. Lehen pentsaezina zen, adibidez, Gasteizen Bilduko alkate bat izatea eta Miren Larrionek lortzeko aukerak ditu. Arzallusek ondo zioen, lokartzen badira irabaziko dugu eta lokartzen bagara irabaziko dute. Kontua da Sortuk oraindik presoen arazoa duela, autogobernu ponentziarena… nik uste dena normalizatzean ezkerreko abertzaletasun bat egongo dela eta zentro-eskuineko beste bat. Niretzat EAJ zentro-ezkerreko alderdi bat da, baina jendeak zentro-eskuinekotzat hartzen gaitu. Hain eskuinekoak bagina jendeak ez liguke bozkatuko.
Zein da EAJren sekretua EAEn beti irabazteko?
Nik uste memoria historikoak pisu handia duela, batetik. Eta gero badakiela bere kartak ondo jokatzen, independentziaren ortzimuga alde batera utzi gabe, egunerokoan lana egiten. Egunerokoa ez baita independentzia.
Eta PPk EAEn horren boto eta presentzia gutxi izanda, horrenbesteko eragina izateak ez dizu inbidia eragiten?
Madrilen daudelako da hori. Madrilen ez baleude, jende oso sinpatikoa izango litzateke, baina, ez lukete inolako euskarririk izango. Auzokideen komunitateko telebistan ere ez lirateke aterako.
Mariano Rajoy ezagutzen duzu, ez da?
Bai, ezagutzen dut. 1996an berarekin negoziatu nuen, Aznarri baiezkoa eman genionean. Politikan inoiz ez da zure arerio politikoa gutxietsi behar. Rajoy gutxietsi egin izan dute, eta horrek mesede handia egin dio. Beraren kontura farre asko egin da, baina ez! Tipo oso argia da, parlamentario oso ona eta bere kartak ondo erabiltzen dakiena. Normalean politikari batek arazo bat duenean segituan konpondu nahi du, Rajoy ez da horrelakoa. Rajoyk usteltzen lagatzen du, eta horrela akitzen ditu aferak. Rita Barberá, Esperanza Agirre, Aznar bera… Meritu handia du horrek.
Lehen euskal errepublika ala hirugarren espainola? Zein lortuko da lehenago?
Nik euskal errepublika nahi nuke, baina, oso zaila ikusten dut. Kataluniako egoera oso gaizki ikusten dut. Posible zatekeen espainiar errepublika akaso. Victoria Pregok esan zuen, Adolfo Suarezek ez zuela monarkia vs errepublika erreferendumik nahi izan, galdu egingo zutelako. Eta orduan monarkia konstituzioaren pakete berean sartu zuten. Errepublika lortzeko PSOE eta hedabideak oso garrantzitsuak dira. Ikusten ari gara Juan Carlos erregea nazkagarri bat dela, emaztea engainatzen duen neskazale bat, Suitzan kontu korronteak dituena, elefanteak eta hartzak ehizatzen zituena… eta, aitzitik, tipo sinpatiko eta hurbila bezala aurkeztu digute. Inpresentable bat da, ezagutzen dut nik.
“Kataluniarrak beldurtuko dituzte
kontu fiskalekin eta pentsioekin
Porrarik kataluniarako?
Nago kataluniarren poltsikoa ukitzen hasiko direla, kontu fiskalekin eta pentsioen aferarekin. Eta zuk jendartearen oinarrian dauden gaiok ukitzen dituzunean, jendea beldurtu egiten da. Heroien jendarte bat behar zenuke zuri segitzeko. Gainera politikariak ezgaitzen hasiko dira. Errepresio juridikoa biziko dute Katalunian.
Kataluniako independentziaren alde zentimorik ez?
Oso zaila begitantzen zait. Arzallusek askotan esaten zuen txikiak oso argia izan behar duela, etsai asko izan ohi ditu-eta. Madrilera lehenengoz joan nintzenean esan zidan defentsa batzordean ere sartzeko. Konturatzeko espainiar armada existitzen dela. Eta halaxe egin nuen. Espainiako kuartel guztiak ezagutzen ditut. Espainiaren defentsarako aurrekontua oso handia da. Konstituzioko 8. artikuluak argi eta garbi uzten du armada dela aberriaren batasunaren bermea. Mundu guztiak ez du heroi bokazioa, eh? Franco ohean hil zen. Oso zaila ikusten dut.
Ezinezkoa?
Ez noski! Kataluniakoa baino gehiago interesatzen zait Eskozian gertatuko dena. Interesgarriagoa dela deritzot. Brexitarekin are gehiago. Ea bigarren erreferendum bat egiten uzten dieten. Gakoa izan daitekeela iruditzen zait.
Argazkia (cc-by-sa): ZuZeu
“Aizarnazabalko baserritarrek esaten zidaten
euskarak ez zuela ezertarako balio”
Esan duzu EAJren ortzemuga independentzia dela. Zein da biderik errealistena zuretzat?
Ba, funtsean, nazioa egitea, eraikitzea. Ikusi, ikurriña debekatuta zegoen garaitik, 1977tik gaurdaino, gauza asko aldatu dira. Euskara hiltzen ari zen, zeharo bazterrekoa zen orduan. Nazioa egitea horixe da. Ez dugula Estaturik? Berdin dio, goazen nazioa egitera. Euskal jendea, euskalduna senti dadila. Euskaldunok euskaraz bizi gaitezen, hizkuntza berreskuratuz. Jabetu gaitezen gure identitateaz. Orain, PSOEko jende asko entzuten duzu eta harritzen zara. Duela urte batzuk horixe bera esan balute, abertzale deituko liekete. Bide hortatik segi behar dugu.
Iñaki Anasagastik euskara ikasi du? Jende askok galdetuko zizun hori.
Bizitza osoan zehar saiatu naiz. Venezuelan jaio nintzen. Aita bilbotarrak ez zekien euskaraz, amak, Mutrikukoa izaki, bai ordea. Jaio nintzenean aitak nahi zuen amaren ahizpak eta Astigarragako neska batek ni zaintzea, euskara ikas nezan. Huts egin zidaten, ez baitzuten euskaraz deus ere hitz egin. Euskararik ez badakit etxeko andreengatik izan zen. Gerora, udan, Aizarnazabalgo Ondalde baserrira joaten nintzen euskara ikastera, baina, euskara ikasi beharrean gaztelania irakatsi nuen. Baserritarrek gaztelaniaz hitz egiten zidaten, esaten baitzuten euskarak ez zuela ezertarako balio. 50. hamarkadaz ari naiz hitz egiten. Arantzazun ere egon nintzen… baina azkenean esaera zaharrak dioen bezala “papagai zaharrak ez du mintzatzen ikasten” eta amore eman nuen. Garrantzitsuena niretzat zen seme-alabek euskara ikastea, eta halaxe egin dute.
EAJk irabazten du, baina Deia ez da egunkaririk irakurriena. Zer iritzi duzu Vocento taldeaz?
Lehenik eta behin, idatzizko prentsa desagertzen ari da. Ez duzu gazte bat bera ere egunkari batekin ikusiko. Mugikorrarekin edo portatilarekin bai, baina paper zahar batekin inoiz ez. Vocentokoak kamaleoi batzuk dira. Diktaduraren oinarrizko euskarri izan ziren. Argiak izan ziren eta Gipuzkoan kamaleoiak Diario Vasco izena hartu zuen eta Bizkaian El Correo Español. Gerora Español desagertu bazen ere. El Correoko zuzendariak behin esan zuen, “Nazionalista hauek Eusko Jaurlaritza zuzentzen dute, aurrezki kutxak zuzentzen dituzte, baina, nehoiz ez dute prentsa zuzenduko!”. Tira, ikusteko dago sareen indarrarekin eta idatzizko prentsaren gainbeherarekin, nork irabazten duen partida.
[Politikari erretiratuak] Iñaki Anasagasti: “Baserritarrek esaten zidaten euskarak ez zuela ezertarako balio”