Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all 19621 articles
Browse latest View live

Ingalaterraren historia argazkitan [III]

$
0
0

Ingalaterraren historia argazkitan [III] >

Ingalaterraren historia argazkitan [I]
Ingalaterraren historia argazkitan [II]
Ingalaterraren historia argazkitan [III]

The Guardian egunkariak Ingalaterra norberak aukeratutako argazki batetik begiratzeko eskatu dio zenbait jende famaturi. Gauza asko iristen dira Erresuma Batutik mundu anglozentriko honetan, baina oraingoan begirada ezberdin bat antzematen dela iruditu zait; ea zuek zer diozuen.


Northumbriako ikatz mehatzaria eta etxekoandrea, 1937

Eamonn McCabe, argazkilaria

Ingalaterraren historia argazkitan [III]
Photograph: Bill Brandt

Bill Brandt kazetari alemaniarra aitzindaria izan zen fotokazetaritza eta artea uztartzen. Bere irudiak depresio ekonomikoaren garaiko testigantza onenetakoak dira. Egoera latz hartan bizi zen jendeari makina bat argazki atera zizkien, komunitate industrialetan, egunerokotasunean, argazki honetan agertzen den bezala: gizona, ikatz mehategietako langilea, etxekoandreak egindakoa bazkaltzen. Brandt Erresuma Batuan lan egindako argazkilari garrantzitsuenetako bat da, eta 1938an Picture Post aldizkaria sortu zuen, orri bakoitzean irrudiak zeuzkan astekaria, eta garaiko bitainiarren erregistro bisual handienetakoa sortu zuen.


Battle of Cable Street, 5 October 1936

Sadiq Khan, Londoneko alkatea

Ingalaterraren historia argazkitan [III]
Photograph: Heritage Images/Getty Images

Duela 80 urte, 1936ko urrian, milaka emakume eta gizon elkartu ziren Londonen faxismoari aurre egiteko, eta gertaera horri Cable Kaleko Bataila gisa ezagutzen dugu. Mosleyren faxistak garaituak izan ziren, jendearen eta komunitateen batasunari esker. Koalizio handi bat sortu zen: East Enderseko juduak, portuetako langile irlandarrak, sindikalistak, laboristak, eta elkartasunez batu ziren norbanako asko. Garrantzi historikoa dauka egun hartan gertatu zenak, faxismoa garaitua izan daitekeela erakutsi zigutelako, eta inspirazio iturri izaten jarraitu behar luke.


David Cameron, June 2015

Jeanette Winterson, autorea.

Ingalaterraren historia argazkitan [III]
Photograph: Wiktor Dabkowski/Eyevine

Argazki hau 2015ean egindakoa den arren Financial Timesen jarri zuten Brexitaren inguruko erreferendumaren hurrengo egunean. Hor dago David Cameron, bere buruan konfidantza daukan jokalaria, erruletan Erresuma Batua apostatuz, pilota beltzerako itzuliko zela pentsatuz. Baina murrizketa ekonomikoek gorrira bultzatu zuten Erresuma Batua. Alarma gorria. Aurpegi gorriak. Michael Gove, Boris Johnson eta Nigel Farage bezalako jendea pozik, beren interes pertsonalengatik. Cameron eta Osbornek ez zuten inoiz pentsatu gertatu ahalko zenik; mutiko elegante harroputzak, beren politikek lurraldean sortu duten miseriarekin kontaktu zuzenik eduki gabeak. Ez zegoen planik galdeketaren ondorengo egoerarako. Cameron etxera joan zen. Baina berak ez du bere etorkizuna jokoan jarri; inork ez zion esan jende xumeari joko horretan galdu besterik ezin zutela egin.

Ingalaterraren historia argazkitan [III]

Ingalaterraren historia argazkitan [III] bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Alter Ego: Julen Telleria

$
0
0
Alter Ego: Julen Telleria

Alter Ego: Julen Telleria >

Alter Ego: Julen TelleriaJulen Telleria Lopetegi, 1990ean Iruran jaiotako Tolosar peto-petoak kamara aurrean zein mikroaren atzean topatu du bere konfort eremua. Ahozko komunikatzaile fina bada ere, baditu publikoaren belarriak gozotzeko bestelako tresnak…

• Noiz hasi zinen bateriari astinduak ematen?
Txikia nintzela, zortzi bat urte izango nituen Tolosako Musika Eskolan instrumentu bat aukeratzeko eskatu zigutenean. Nik denak nituen gustuko beraz, aitak sukaldeko mahai gainean eseri ninduen eta eskuekin perkusioa egiten hasi zen. Markatutako erritmoari jarraitzeko eskatu eta horretarako jaio nintzela esan zidan.

• Etxeko sukaldean jaio, baina non hazi zinen bateria jole gisa?
Tolosako Musika Eskolan zortzi urte eta ondoren akademia batean beste lau urte eman nituen bateria ikasten. Nahiko modu librean aritzen nintzen, sekula ez bainaiz oso akademikoa izan beraz, teknika handirik ez nuen baina bateriak betetzen ninduen. Musika jarri eta horren gainean jo eta jo eta jo eta jo…

• …eta jo eta… zein momentutan egin zenuen eszenatokira salto?
Kuadrillako anaia bikiak bere anaia zaharrarekin batera panderoa eta trikitixa jotzen ibiltzen ziren auzoetako plaza txikietan. Momentu batean eszenatokian talde formatuan aritzea erabaki zuten: bikietako batek gitarra joko zuen, besteak panderoa eta anaia zaharrenak trikitixa. Bateria faltan, haiekin elkartzeko proposamena egin zidaten, Unsain anaia adoptibo gisa [barreak].

• Instrumentuak zeintzuk ziren ikusita ez da zaila zuen musika estiloa asmatzea…
Bai, izan ere, Tolosan fenomeno kuriosoa dago: oso txarangeroak gara eta txarangan jo izan dut txitxi-txikitatik. Gainera, aita erdi leitzarra denez, ukitu naparra badugu eta nahiko berbeneroak ere bagara. Gaztetan Trikizio, Triki Trak eta horrelakoak ikustera joaten nintzen eta euren playlistak deskargatzen nituen (Gatiburen Alkondarie, Gozategi, Alaitz eta Maiderren estilokoak) eta badaezpada ere, prest izaten genituen sekula inork jotzeko deituko baligu…

• Eta noiz izan zen estreinaldi handia?
Aristerrazuko erromerian 15 urte nituela. Aiako auzo horretan igandero jarraitzen dute erromeriak egiten eta hantxe izan genuen aurrestreinaldia Errege egun batean. Halere, guretzat estreinaldi ofiziala 2006ko otsailaren 3an Tolosako Bonberenean egindako kontzertua izan zen.

• Momenturen batean bertsioaz gain, abesti propioak sortzeko asmoa izan al zenuten?
Bai ba, egun batean gure abestiak sortzea ideia bikaina iruditu zitzaigun eta ni saiakera egitera animatu nintzen. Aitak AHTren aurkako letrak idatzi zizkidan eta ganbarako organilloarekin melodia bat ateratzen saiatu nintzen… Kaka hutsa atera zen. Orduan kontziente izan ginen hobe zala Alkondarie jotzen jarraitzea…

[…]

JARRAITU IRAKURTZEN: GAZTEZULO.EUS

Alter Ego: Julen Telleria

Alter Ego: Julen Telleria bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

2017ko hamaikagarren astea (Txiorik Onenak)

$
0
0
2017ko hamaikagarren astea (Txiorik Onenak)

2017ko hamaikagarren astea (Txiorik Onenak)

Urteko hamaikagarren asteak udaberriaren atarian utzi gaitu. Gaur aurkezgai dugun zazpi txioko sorta martxoaren 15etik 18ra bitartean izan da txiokatua.

2017ko hamaikagarren astea (Txiorik Onenak)Jorratu diren gaien artean dira euskara, osakidetzan eta Nafarroan; unibertsitateko istiluak, ETAren armagabetzearen iragarpena eta kontu barregarri bat edo beste, Txetx handia edo Ertzaintzaren urazpiko ibilgailuak tarteko direla.

Joan den asteko txio sortatik @Nertxi erabiltzailearen txioa izan zen bozkatuena, Sestaoko `ikurriñei´ esker. Lehia handia izan du, azken momentura arte, @Enekogara txiolariarekin.

.

Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?

.

.

Pasa den asteko txiorik onena:

2017ko hamaikagarren astea (Txiorik Onenak)

2017ko hamaikagarren astea (Txiorik Onenak) bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Zergatik Ingurune digitala?

$
0
0
Zergatik Ingurune digitala?

2016ko udaberrian hasi ginen PuntuEUS Fundazioan 2020 plan estrategikoaren lanketan, eta gure burua definitzeko garaian Internet labur gelditzen zitzaigula ohartu ginen. Internet nonahi aurki dezakegulako gaur egun: mugikorrean, joko plataformatan, autoan eta etxeko berogailuan… sarea oso zabala da, baina ohartu ginen Interneti buruz hitz egitean erabiltzaile gehienek nabigatzailearen bidez jasotzen dutena baino ez dutela ulertzen, eta Internet hori baino askoz gehiago da.

Ideia hori oinarri hartuta, PuntuEUSen xedea lantzeko garaian Mundu Digitala kontzeptua hartu genuen oinarri. Euskarari etorkizunean ateak itxi nahi ez bagenizkion, Internetetik harago jarri behar genuelako begirada. Ideia horrekin, gure xedea honela definitu genuen:

.EUS domeinuaren bidez, euskara, mundu digitalean, baliagarri, erabilgarri eta ikusgarri egitea

Plan estrategikoaren lehen emaitza 2016ko uztailaren 8an aurkeztu genuen UEUk antolatutako IKTak Euskal Herrian: ikerketa, ezagutza eta ekintzarako abiapuntu berriak ikastaroan, eta bertan aurkeztu genuen lehen aldiz Mundu Digitala kontzeptua. Hemen duzue aurkezpenaren bideoa:

Baina Plan estrategikoaren prestaketa amaitzear geundela Soziolinguistika Klusterrak lankidetza eskatu zigun prestatzen ari ziren Euskararen Adierazle Sistema berrian. Interneten euskararen presentzia neurtzeko adierazleak definituko zituen lan-taldea ari ziren osatzen eta gure parte-hartzea nahi zuten.

Euskararen Adierazle Sistemaren lan-taldean PuntuEUSen egindako hausnarketa transmititu genuen: Interneterako adierazleak definituz gero euskararen garapenari ateak mugatuko genizkion gure ustez, horregatik gure proposamena adierazle sistema mundu digital osorako lantzea izan zen. Denon artean, proposamen honen inguruko kontzeptu eta terminoak aztertu genituen jarraian helburua ahalik eta hobekien definitu asmoz, eta ikusi genuen ingelesez ere Digital Environment erabiltzen hasiak zirela guk adierazi nahi genuen hori azaltzeko. Nazioartean nagusitzen ari zen terminoarekin bat egitea adostuta, Elhuyarri eskatu genion laguntza termino hau euskaraz emateko modurik egokiena erabakitzeko, eta beraien proposamena hauxe izan zen: Ingurune digitala. Hona arrazoibideak:

Hona gure proposamena “Digital Environment” euskaraz emateko: ingurune digital. Hori iruditzen zaigu termino neutro eta erabilgarriena. Gure ustez, “ingurune digital” ondo egokitzen da (baita “inguru digital” ere, baina generikoagoa eta polisemikoagoa da). “Ingurumen digital”, berriz, ez. “Mundu digital” ‘poetikoagoa’ da; nolabait; ez zaigu desegokia iruditzen literaturarako, baina uste dugu “digital environment” terminoa “social environment” terminotik abiatuta sortu dela, eta, adierei erreparatuta, zehatzagoa iruditzen zaigu “ingurune digital”. Gainera, digital environment terminoa “countable” da, zenbakarria (Lead entrepreneurial efforts on design, development, and learning related to innovative digital environments http://education.illinois.edu/ci/programs-degrees/delta). Beraz, hor ez dirudi egokia “mundu digital” erabiltzea.

Ingurune digitala izan dugu beraz oinarri Euskararen Adierazle Sistema definitzeko garaian, eta lan-taldean kontzeptu honentzat definizio bat ematera ere ausartu gara:

Pertsonen artean, eta, makinen eta pertsonen artean komunikazio eta interakziorako erabiltzen diren baliabide digitalek osatzen dute ingurune digitala.

Ingurune digitala da PuntuEUSen jardun eremua definitzen duen kontzeptu berria eta hala jaso dugu gure Plan Estrategikoan. Etorkizunean gero eta toki gehiagotan ikusiko dugu, ondorioz, ahantz ditzagun teknologia berri eta IKTak, eta onar dezagun Internet eta komunikazio digitalek gure ingurune digitala osatzen dutela.

Zergatik Ingurune digitala? Zergatik Ingurune digitala? Zergatik Ingurune digitala?

Zergatik Ingurune digitala? bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Urko Aierbe (EHE): “13 neurrirekin EH euskalduna genuke bi belaunalditan”

$
0
0

Urko Aierbe (EHE) >

Euskal Herrian Euskaraz elkartea 1979. urteko azaroaren 4an aurkeztu zen jendaurrean, Durangoko Azokan. “Euskararik gabe, Euskal Herririk ez” lelopean ekin zioten bideari, eta egun hartan, euskaldunok osatzen dugun komunitatea eta lurraldea aintzat harturik, Euskal Herri euskalduna lortzeko bideari ekin zioten. Baina ia 40 urte ez dira alferrik pasa, eta hausnartzen aritu dira denbora luzez euskalgintzak bizi duen bidegurutzeari beraien ekarpena egin asmoz. Urko Aierbe bozeramailearekin bildu gara Arbizun, Sakanan, eta berak azaldu dizkigu urtarrileko Nazio Batzarraren ondorio nagusiak, zer egoeratan dagoen EHE eta aurrera begirako erronkak; erronkak, eta errezetak.


Urko Aierbe, EHENola baloratzen duzue urtarrilean Altsasun  ospatutako nazio batzarra?

Nazio batzarra gogoeta prozesu baten amaiera izan da, duela urtebete baino gehiago hasitakoa. Arazoak izan ditugu: EHE geroz eta ahulago zegoen, geroz eta talde eta kide gutxiago… Baina berehala ohartu ginen ezin ginela mugatu barne mailako kontuak eztabaidatzera, azterketa orokorragoa egin beharrean geundela. Mundua, harremanak, gazteen mundu ikuskera, teknologia, Euskal Herriko aldaketak, euskalgintza… dena aldatu da, eta azkar. Metodologia eraginkorra erabili dugu, gustura gaude egin dugun bidearekin; taldetik kanpoko jende askorekin izan gara: soziologoak, euskalgintzako kideak, herri mugimenduko jende ezberdina…  Eztabaida publikoa izan da, ekarpen ugari jaso ziren, eta pasa den abenduan ekarpen horiekin osatu genuen eztabaidarako txostena. Nazio batzarrean aho batez onartu zen. Etapa bat itxi genuen, eta orain beste bat dator. Hausnarketa paraleloa eta etengabea da, lehentasunak markatzen joan beharko gara, baina noski, praktikaren garaia dator, borrokan, dinamika ezberdinak abiatzen eta kalean, eragiten.

Aipatu duzu Euskal Herrian Euskarazen egoera ahula izan dela. Nazio batzarraren ondoren nola zaudete?

Egoera zaila izan dugu, euskalgintza osoak egin du topo bidegurutze batekin, eta noraezak ere izan du eragina gugan. Bestalde, gure oinarriak diren herrietako taldeetan ezintasun handiak nabaritzen ziren, eta ezintasun handiena biltzeko ezintasuna da: lan ezberdinak, ordutegi aldrebesak, kanpoan ikasten, kanpoan lanean… Gai horri ere heldu behar izan diogu, harremantzeko moduei.

Badira EHE-ko taldeak euskararen arnasguneetan, baita presentzia oso txikia daukan eremuetan; zertan ezberdintzen da antolakundearen jarduna gune batean edo bestean?

Hor ere egin ditugu berrikuntzak. EHE-k ildo nazionalak markatzen zituen, ez hertsiak, baina funtsean herrietan modu berean aplikatzen zirenak. EHE duela urte pilo bat sortu zen, eta egoera asko aldatu da; eta horretaz gain, Euskal Herrian baldintzak oso ezberdinak dira toki batean edo bestean. Asmatu behar dugu egoera anitzei erantzuten, “menua” eskaini. 

Zein dira EHE-ko taldeen lan esparruak?

Gure ustez prozesu integral honek une honetan bost ardatz nagusi jorratu behar ditu:

  • Euskal Herri euskaldunaren aldeko borroka ideologikoa eta indar-metaketa.
  • Euskararen normalizazioan jauzia emateko gutxieneko neurriak.
  • Euskaraz bizi ahal izateko aukerak zabaldu.
  • Sortutako aukerak baliatu, euskararen hautua sustatu.
  • Salaketa eta aldarrikapena, erasoei erantzun.

Agian urte askotan bereziki azkeneko puntuan zentratu da EHE. Erantzun integralagoa emango dugu orain, baina tamalez erasoek dirauten bitartean erantzutea beharrezkoa izango da.

Urko Aierbe, EHE

Euskalgintzan bada talde mordo bat. Onuragarria al da?

Gure irakurketa da aberasgarria dela, funtzio ezberdinak betetzen dituztelako. Aniztasunak ahalbidetzen du normalizazioak behar dituen ahalik eta behar gehienei erantzutea: hedabideak, helduek euskalduntzea, lan mundua, aholkularitzak, kale mailakoak… EHE-rena ez da funtzio zehatza izan, transbertsalagoa izan da: eragitea, borroka ideologikoa, erantzutea… Aniztasun horrek momentu batzuetan nahastea sor dezake, baina gogoetaren ondorio nagusia da elkarlana beharrezkoa dela, eta hor Kontseiluaren rola gakoa da, gehienok gaudelako hor. Eragile bakoitzak daukan indar autonomo horri kanalizazio bat eman behar zaio, elkarlanaren bidez; inor ordezkatu gabe, baina sinergiak sortuz.

Euskalgintzaren bidegurutzea aipatu duzu lehenago.

Gu ez gara ondorio horretara iritsi garen lehenengoak. Norabidea erabaki behar da, eta ideia nagusia da perspektiba historikoz aztertzea nola iritsi garen bidegurutzera. Mendetan euskararen eremuak atzerakada derrigortu bat pairatu du, estatu espainiar eta frantziarrak inposatu dutelako glotozidioa. Atzerakada geldiezina zirudien, baina XX. mendean frenoa jarri zitzaion. Urko Aierbe, EHEAzkeneko 50 urteetan ez da soilik atzerakada gelditu, berreskurapenerako oinarriak ere jarri dira, hezkuntza, komunikazioa, kultura, profesionaltasuna… Gure buruak zoriondu behar ditugu, hizkuntza gutxik lortu dute guk lortu duguna.

Beste hausnarketa bat ere egin dugu. Azken hamarkadetako lana oso positiboa izan da, baina neurtu beharrean gaude zenbait aurreratu dugun. 50 urte hauetako proiekzioa egiten badugu etorkizunari begira, mendeak beharko ditugu euskararen berreskurapen osora itzultzeko. Helburua euskaraz biziko den Euskal Herri batera iristea bada, galdera batzuk planteatu behar dizkiogu gure buruari. Posible izango dugu azken hamarkadetako erritmoa mantentzea mendeetan zehar, gertatzen diren aldaketak gertatzen direla? Beraz, bigarren galdera da: ezin dugu ezer egin prozesu hori azkartzeko, finkatutako oinarria irabazpidean jartzeko? Galdera horiek markatzen digute bidegurutzea.

Eta galdera horien erantzunak?

Berreuskalduntzean jauzi kualitatibo bat emateko garaia da. Euskal Herri euskalduna lortu nahi dugu, eta badakigu nola egin; duela hainbat hamarkada ezjakintasuna handiagoa izango zen, intuizioa gehiago erabiliko zen. Euskalgintzak egin duen bideak ematen digu erantzuna, zerk funtzionatzen duen. Gogoetan zehaztu ditugu gutxieneko neurriak, eta gure ustez neurri horiek aplikatuz gero Euskal Herri euskaldunera iritsi gaitezke bi belaunalditan.

  1. Euskarari estatus juridiko egokia onartuko zaio, ofizialtasun osoa Euskal Herri osoan: besteak beste, bertokoa, lehentasunezkoa, eta ezagutu beharrekoa izendatuko da. Euskaldunon hizkuntza-eskubideak aintzatetsiko dira.
  2. Normalizazioa helburu izango duen hizkuntza-politika egokia eta burujabea izango da, kanpo esku-hartzerik gabekoa.
  3. Indarrean dauden euskararen legeak norabide horretan berrikusiko dira.
  4. Euskara zehar-lerrotzat hartuko da maila guztietako gobernuen antolaketan eta funtzionamenduan.
  5. Normalizazio osora iristeko (eremu publikoan eta pribatuan) Plan Estrategiko Orokorra adostu eta indarrean jarriko da (nazionala, baliabide nahikorekin, adierazleen bidez ebaluatua, jarraitua), eragile politiko, sozial eta euskalgintzaren artean.
  6. Instituzioek euskararen normalizaziorako baliabide nahikoak esleituko dituzte, nagusiki ekonomikoak (helburu gisa aurrekontu osoaren % 2 izango da), baita pertsonalak eta bestelakoak ere.
  7. Administrazioa osoki euskaldunduko da. Herritarrentzako arreta-zerbitzuez gain, baita lan-hizkuntza bilakatuz ere. Gutxieneko neurri hauek hartuko dira:
    • Administrazio bakoitzak normalizazio-plan propioa izango du (egokia, neurgarria, aldizkako balorazioekin, gradualki helburu altuagoekin).
    • Abiapuntuzko eta premiazko neurria herritarrentzako arreta-zerbitzuak euskalduntzea izango da.
    • Administrazioekin harremana euskara hutsez izan nahi duten herritarren zentsua osatuko da; eremu euskaldunetan izan ezik, non abiapuntuzko harremana euskara hutsez izango den besterik adierazi ezean.
    • Lanpostu publikoetarako deialdi guztiek hizkuntza-eskakizuna izango dute.
    • Kontratu publikoetan hizkuntza-irizpideak ezarriko dira.
  8. Arnas-guneen babes eta zabalpenerako neurriak hartuko dira.
  9. Belaunaldi berrien euskalduntzea bermatuko da. Horretarako planteamendu integrala osatuz, hezkuntza formala eta ez formala kontuan hartuz, helburu horri begirako curriculuma osatuz, ahozkotasuna landuz, eta abar.
  10. Helduek euskararen ezagutza nahikoa eskuratzeko helduen euskalduntzerako eskaintza egokia egitea: doakoa, geografikoki eta ordutegi aldetik eskuragarria,…
  11. Gainontzeko eremu funtzional guztietan euskararen normalizazioa azkartzeko neurriak jasoko dira: eremu sozioekonomikoan, hedabideetan, hezkuntzako goi mailatan, aisialdian, kulturan, …
  12. Arreta berezia eskainiko zaie teknologia berriei. Punta-puntako teknologietan (itzulpen automatikoetan, aplikazioetan, softwarean,… ) euskararen aukera egoteko neurriak hartuko dira.
  13. Norbanakoekiko sustapen-lana egingo da:
    • Herritar euskaldunak kontzientziatu, ahaldundu eta aktibatzeko. Lehen hizkuntza-hautua euskararena izatea nagusi bilakatu behar da.
    • Herritar ez euskaldunak sentsibilizatzeko eta euskarara erakartzeko.

Urko Aierbe, EHE

Zer iritzi duzu Euskal Herriko errealitate instituzional berriaz?

Euskarari dagokionez azken hamarkadetan oso kritikoak izan gara, ez da nahikoa. Gu ez gaude instituzioekin elkarlana mantentzearen aurka, baina guk instituzio horiek garantzen duten politika baloratu behar dugu. Estatuen menpe gaude hizkuntzaren arloan ere, eta horrek erabat zailtzen du aurrerapauso oro; hizkuntzaren gaineko erabakiak hartzeko ere burujabetza behar dugu. Urrats gehiago eman behar dituzte instituzioek. Elkargoa jaio berria da, ikusiko dugu ze norabide hartzen duen; egia da Nafarroako aldaketak itxaropen asko piztu zituela, euskararen aurkako politika ankerrena ezarri duen UPN gainetik kentzeagatik, baina arduraz ikusten dugu gobernu berriko batzuk gehiago begiratzen dietela euskararen aurkakotasuna dutenei euskararen alde lan egiten dugunoi baino.

Adibidez, orain udal batzuk eskatu dute eremu ez-mistotik mistora pasatzeko, eta izugarria da; duela ehunaka urte desagerrarazi zuten euskara toki askotan, eta apurka itzulerarako pausuak ematen ari dira bertako herritarrak. Aldaketaren indarrek gobernatzen dituzten udalek ezin al dute pausu hori eman? Iruñeako Udalak, adibidez, ezin du ofizialtasuna aldarrikatu eta hizkuntza politika ausartagoa eraman? Urratsak eman behar dira Diario de Navarraren portadari begira egon gabe.

Gasteizeko gobernuari dagokionez, EAJ-k PSE-rekin akordioa lortu izanak hankamotz utzi du euskara. EAE-ko gehiengoak euskararekiko jarrera baikorra dauka, baina hizkuntza politika ez doa hortik; langileen hizkuntza eskakizunen kontua, adibidez.

Zu Egiako izanda, ezin dugu elkarrizketa kontu hau ukitu gabe utzi: Egia eredua. Zabaldu daiteke Euskal Herriko beste gune batzuetara?

Esperientzia positiboa da gauza askorengatik. Bada tesi bat esaten duena: “ezagutza handitu da, baina erabilera ez; beraz, errua hiztunena da”. Hizkuntza bat edo bestea erabiltzea ez da beti hautu pertsonal bat, badira erabaki horretan eragina daukaten kanpo faktore pila bat. Honek erabileraren aferari heltzen dio, baina behar den bezala, kolektiboki, auzi kolektiboa denez. Gainera, oso jende ezberdina inplikatu da, ekimena piztu duen euskara taldetik auzoko elkarte ezberdinetara; baita antolatuta ez dagoen jendea ere.

Urko Aierbe, EHEEredua garatu daiteke beste toki askotan, zalantzarik gabe. Ahalduntze kolektibo hori zabaldu behar da, urratsez urrats eta perspektiba nazionalarekin.

Non planteatu behar dugu konfrontazioa, desobedientzia?

Euskalduntzeak doakoa izan behar luke, eskubide bat da. Baina beti daude estatuen legeak guri hegoak mozten, eta horren aurrean erantzun integrala eman behar dugu. Desobedientzia oso zentzu zabalean planteatzen dugu, eta hizkuntzaren ikuspegitik nola landu garatu beharrean gaude. Euskaldunok desobedientziarako daukagun tresna nagusienetarikoa gure hizkuntza da, normaren aurka doa uneoro.  Ahaldundu, espaloitik ez jaitsi, eta ohiturak aldatzen joan gure burua aktibatzeko; baina bide hori kolektiboki ere egin behar dugu.

“Euskaraz bizitzera goaz” planteamendua hortik doa.

Hizkuntzek hegemonia bi modutan lortu dezakete: legez, gaztelaniaren gisan; beste herri batzuetan “behar induzitua” eragiten dute, beharra sortzen dute. Adibidez, Alemanian ez dugu zalantzan jartzen alemanera ikastea, badakigu beharrezkoa dela. Iruditegi linguistikoa aldatzen joan behar gara, erdaldunena barne, eta beharrezkotasuna sortu. “Euskaraz bizi nahi dut” aldarritik “euskaraz bizitzera goaz” praktikara.

Urko Aierbe  Urko Aierbe  Urko Aierbe 
Urko Aierbe  Urko Aierbe  Urko Aierbe 

Urko Aierbe (EHE): “13 neurrirekin EH euskalduna genuke bi belaunalditan” bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

INSPIRA STEAM 2017 aholkularien bila

$
0
0
INSPIRA STEAM 2017 aholkularien bila

INSPIRA STEAM 2017 aholkularien bila

INSPIRA proiektu aitzindaria da Euskadin, neskengan bokazio zientifiko eta teknologikoak sustatu nahi dituena. Horretarako sentsibilizazio eta orientazioko ekintzak egiten ditu, ikerketa, zientzia eta teknologia arloetako emakume profesionalen eskutik. Lehenengoz erabiliko da taldeko aholkularitza teknika, STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Arteak eta Matematikak, ingelesezko sigletan) irakasgaiak sustatzeko proiektu batean eta lehen hezkuntzako ikasleen artean.

INSPIRA STEAM 2017 aholkularien bila

INSPIRAren fase pilotuak, 2016an eginak, 17 emakumeren laguntza izan du eta borondatezko aholkulari lanetan aritu dira. Denak dira zientzialariak eta teknologoak eta hainbat arlotan dihardute lanean: irakaskuntzan, enpresan, ikerketan, kudeaketan, etab

Hala, EAEko 11 ikastetxetako 200 neskak baino gehiagok hartu dute parte 7 lan-saiotan, hainbat gai jorratzeko: inguruan ditugun estereotipoak, lana edo emakumea eta zientzia historian zehar, besteak beste. Aholkulariaren eta nesken arteko topaketa horiekin hauxe lortu nahi da: zientzia eta teknologiako lanbideen inguruko zalantzak argitzea eta oztopoak gainditzea, motibazioak argitzea eta autoestimua sendotzea lanbide horretan hasteko, hala nahi izanez gero.

Euskal ikasleen artean bokazio zientifiko eta teknologikoak sustatzeko beharretik eta horien artean neskak ere egoteko premiatik sortu da INSPIRA. Prestakuntza teknologikoaren aldeko apustua egiten duten ikasleen kopurua beherantz doa urtean-urtean. Eta emakumeen taldeari bagagozkio, datuak are eta nabarmenagoak dira. Espainiako unibertsitate sistemako ikasle guztien % 54,3 emakumeak badira ere, titulazio teknikoetan, Ingeniaritzan eta Arkitekturan duten presentzia, esaterako, % 26,4ra jaisten da.

INSPIRA Deustuko Unibertsitateak sustatutako proiektua da, Elhuyar Fundazioaren eta Innobasqueren laguntza eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa duena.

Proiektuaren gakoak hauek dira:

  • 1. Hurbileko emakume teknologoen erreferente berriak eman nahi ditugu.
  • 2. Neskek eta mutilek STEAM arloko lanbideak ezagutzea nahi da.
  • 3. Herrialde baten garapena gizonek eta emakumeek batera lortu beharraz kontzientzia sortu nahi da.
  • 4. Teknologiako karreren inguruko sentsibilizazio eta orientazioa eman nahi da.
  • 5. Emakume teknologoen balioa denen aurrean erakutsi nahi da.
  • 6. Gizartean ditugun estereotipoak ezagutarazi nahi dira, ikasketak aukeratu behar direnean mugarik sortu ez dezaten.

.

2017an nesken aholkulari izan nahi duten zientzia eta teknologia arloetako emakume profesionalen bila gabiltza!

Zer dakar aholkulari izateak?

  • Gure lanbideko onena neskei transmititzeko konpromisoa, ilusioa eta gogoa.
  • 15 orduko doako prestakuntza hiru saiotan, ostiral eta larunbatean, “Generoa eta teknologia” eta “Aholkularitzako dinamikak” gaien inguruan.
  • Ikastetxeko nesken taldearekin aholkularitzako 6 saio egitea, ordubeteko iraupenekoak, eskola-orduen barruan. Taldea ikastetxeko taldeetako neska guztiek osatuko dute, 8 eta 14 urte bitartekoek, batez ere, lehen hezkuntzako 6. mailakoek.
  • Saioak 2017ko irailetik abendura egingo dira, ikastetxeak eta aholkulariak adostutako egun eta orduetan.

Deustuko Unibertsitateak hau eskaintzen du:

  • Prestakuntza, arloko adituen aldetik.
  • Materiala baliabide eta jarduerekin, aholkularitza saioak egiteko.
  • Proiektuaren eta emaitzen zabalkundea egitea.
  • Prozesu osoan laguntzea eta jarraipena egitea.

Interesa baduzu, formulario hau bete behar duzu, martxoaren 31a baino lehen.

INSPIRA STEAM 2017 aholkularien bila bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Aralar: ofizio bide

$
0
0

Aralar: ofizio bide 

Baso zabal, ustiatutako pinudi, harkaitz eta larre emankorreko eremu. Mendi deitzen diogu altu ikusten dugun edozerri. Euskaltzaindiaren hiztegiak hala biltzen du: “Inguruko eremutik nabarmen goratzen den lur zatia”. Azken aldian mendiz haraindiko lurretan aldapak ugariak direla, mendi mazelak bidea zailtzen dutela. Igarobide luzea dela mendiko-bidearena. Menditik ibarrera jaisteak kilometro luzeak suposatzen dituela. Ahoz-aho ibili da mendi- bide eta mendiko artzainen gaia gurean. Amonari ere entzun diot, egun 400 metroko mendia bidez betea dagoena dela eta larreko bizimodutik baino gehiago bizi dela hirikotik.

Altueratik baino naturaltasunetik gehiago du mendiak. Egun ormigoipean jarriak daude, zanpatu gabeko mendiek osatzen zituzten lur emankorrak.

Artzainek herriko bizimodu horretatik at, noizbait mendiko bidea hartu bazuten izan zen, hain justu ere, horrek eskaintzen dien bizi kalitateagatik. Kalitatea bertako larreen emankortasunarena eta ardiek bertan lortzen duten osasunarena, dio Maider Murua artzain orendaindarrak. Mendiak eskaintzen dionaz galdegitean kosta egiten zaio deskribapen zehatz bat ematea. Gertutik ezagutu beharreko ofizio bat dela dio. Artzain izatearen inguruan pentsakor ageri da. Buruan ideia asko darabiltza, horietako bat jarri du mahai gainean: “Ni artzaina naiz mendiak ematen didan bizipoz horrengatik, mendirik gabe, herrian gelditu beharko banu, ez nuke ardirik izango”.

Aralarko Bilakaera

Aralar: ofizio bide Argian argitaratutako Pistak Al Da Bidea? artikuluan, Aralar Izadi Taldeak emandako datuetatik abiatuta, Aralarren bilakaera nabarmentzen da,  “1784an Aralar ia osoa basoa zela, %91 pagoa eta %9 haritza, eta bi mende beranduago, 1982an, bere bihotzaren (Enirio-Aralar) lur-zoruaren %30 harkaitz bizia edo lurrik gabekoa, %26 larre egokiak, %20 basoak eta %24 arazo arin edo larriak izan zitzaketen larreek osatzen zutela. Hau da, antzinako basoaren bostena gordetzen da, herena harriak betetzen du, eta gainontzekoa larreek”. Aralar artzaintzari lotua ezagutzen badugu ere azken urteetan, azienda nagusia behiena zen, gero txerriena eta azkenik ardiena. Basoek osatzen zuten zati handi bat, gerora ikazkintzak erdira murriztu zuena. Bilakaera luzea du Aralarrek, baina artzainak bertako jarduera utziko balu ez lituzke  Europak babesten dituen balioak izango. Belardien garbitasunari eta orekari eusteko bide baita ganadugintza.

Gai honen inguruan Interneten aurkitu daitekeena benetan da korapilatsua. “Nora garamatzate Aralarko pistek?” dio esaldi batek. “Aralarko sabotajea”, besteak. “Aralar berdea” terminoa eta   “Aralar babestu dezagun” ere irakurri ditut. Aralarren pistak eraikitzeko egitasmoak hautsa  harrotu duela agerikoa da. Aralarko Parke Naturalaren “esplotazioa” salatzeko idatzi eta natur zaleen agerraldiak areagotu egin dira azken hilabeteotan.

Ezagutzen den Aralar berdea, artzainak bertan egindako eraginagatik sortua da. Honen inguruan Adur Gorostidi abeltzainak azaldu du Aralar Parke Naturala dela dituen eremuengatik, eta eremu horiek urteetan artzaintza eta abeltzaintzaren bilakaeraz sortuak direla. Ondorioz, Aralar den bezalakoa da, bertan egindako jardueragatik.

Lehen Sektorea

Artzainena beharbada ofizio bihurtutako afizioa da. Lan karga eta ordu infinitu dituen jarduna ordea, dudarik gabe. Bizimodu bezala urtean 365 eguneko lan bat dela ulertu behar da, eta askotan bukatzen ez dena. Jon Zubizarreta, Abaltzisketako alkateak, dio gizarte honen gehiengo batek ez lukeela balioko bizimodu hori eramateko.

Gaur egun 43 txabola daude Aralarren eta 35 artzain bizi dira lan horretatik ia %100ean. Maiatzean irekitzen dira bertako larreak eta uda partean modu estensibo batean egiten dute bertan aberezaleek euren jarduna. Nomadak badira ere, Maider Murua artzainak azaldu du lehen artzaina zela mendian barrena mugitzen zena eta orain abereak direla belazeetan barrena euren bidea markatzen dutenak.

Artzainen lana naturari lotua doan horretan, zail egiten da beharbada mendirik gabeko artzaina imaginatzea. Edota artzainik gabeko mendia. Haurrek egiten dituzten marrazkiez gogoratu naiz, mendia altu irudikatzen dute, eta behi eta ardiez betea. Iragan labur batean ezagutu dutena hori izan delako. Baina artzaintzaren iraganean, mende atzera egin ezkero, mendia bizibide izan da. Artzain eta abeltzainena ofizio “gogorra” dela dio Gorostidi abaltzisketarrak: “Errentagarri izan beharko du, eutsiko bazaio bizimodu horri”. Iritzi horrekin bat ageri da Murua eta beharrezko ikusten du lehen sektorearen mantenurako “errekonozimendua” zein lanaren “ordain egokia” lortzea.

Gorka Egia Orendaingo alkateak gai honen harira plazaratu zuen bertako baserritarrak produzitzen egotea ezinbesteko emergentzia dela garai hauetan. “Euskal Herrian kontsumitzen dugun produktuen %5a bakarrik produzitzen dugu bertan, eta kanpoko elikagaiengan erabat dependenteak gara”. Euskal Herrian oraintxe dagoen gairik urgenteenetakoa da elikagai soberania lortzeko bide hori urratzen hastea.

Nahiko haserre ageri da Murua azken aldian entzun behar izan dituen “irainekin”. Artzainak administrazioaren eskutik jaten dutela edota noiz arte subentzionatu behar den artzaintza irakurri orduko, bere aldartea aldatu egin da. Eta hala sentitzen da, irainduta. Izan ere, argi du berak bere poltsikotik ordaintzen dituela gastuak. Administrazioaren laguntzaz aldentzeko prest dago aktibitate hori baloratuko badu gizarteak. Diru laguntza horiek, artzainek eginiko lanagatik “ordainetan” emandako diru partida bezala islatzen ditu Zubizarretak. Bertako paisaiaren mantenuan burututako jarduerarengatik jasotako “errekonozimendua” dela iritzi du Enirio-Aralarko Mankomunitateko kide abaltzisketarrak. Are gehiago, ohartarazi nahi izan du ez dela ahaztu behar artzainak mendian betetzen duen papera.

Gorostidik aintzat hartu beharreko jarduera eta “elikadura burujabetza” lortzeko jarraitu beharreko ibilbidea sinesten du artzaintza-abeltzaintza: “Ekoizpena bertan hasi eta bertan bukatzeak emango digu lehen sektorearen mantenua”. Kontsumo ohiturez hausnartuta “eko” etiketadun produktuak sustatzeak ez duela bat ekologikoago egiten seinalatu du. Ez nongoa den ere ez badakizu. “Nire ustez kanpotik datorrenak ekologiko zantzua bera ere bidean galtzen du”, hala arrazoitu du. Zubizarretak iritzi bera partekatzen du: “Teorian denak politikoki oso zuzenak gara, bertako produktuen aldeko politika dugu, baina praktikan merkeena kontsumitzen dugu”.

Pisten Auzia

Aralarko eremua admimistratiboki Nafarroa eta Gipuzkoaren artean dago banatua. Bere inguruaren bi heren Nafarroarenak dira eta heren bat Gipuzkoarena. Enirio-Aralarko Mankomunitateak kudeatzen du azken zati horren erabilera neurri handi batean.

Bideari dagokionez Aralarren kasu diferenteak daude. Badira bidedun txabolak. Eta beste txabola batzuk berriz, juxtu-juxtu oinezko sarbidea dutenak. Enirio inguruko txabola horiek mendiko pistak dituzte eta Txindoki atzekaldean, oinezkoentzat. Aipatzekoa da, Nafarroakoa den Aralarren zati handienean pista ugari direla. Enirio-Aralarren ere badira bertara gerturatzen duten bideak.

Legealdi honetan, 2002an onartutako proiektua aurrera eraman da eta Goroskitxuko bidea eraikitzen hasi. Pisten proiektua funtsean urte horretakooa da, zatika egitera aldatu da, ordea. Honek sortu du gizartean oihartzun handiena. Gorostidi abaltzisketarrak proiektuaren eraikuntzari begira nabarmendu nahi izan du ez dela bapateko erabaki bat izan, urte luzez landu eta pentsatutakoa baizik.

Aralar: ofizio bide

Pistek sortu dezaketen arazoa “inpaktu bisualean” eragitea dela uste du Zubizarretak: “Lehen ezer ez zegoen tokian ebaki bat ikusten dugu”. Pistak bai, pistak ez auziaren inguruan, berak mendizale bezala ingurua ahalik eta eragin gutxienarekin ikusi nahi du, ahalik eta “birgenena”. Baina mendi bat kudeatzeko, eta ez arratsalde pasa joateko, gestio bat eramateko, “derrigor” azpiegiturak behar direla iritzi du: “Bertako artzainek lanean erraztasunak izatea nahiz erreskateak egitea ahalbidetuko lukete bideek”.

Osinberde eta Zazpitturrin ateratzen da Aralarko uren %70. Iturburu horiek dira Aralarko Parke Naturalaren indikatzaile nagusi Jon Zubizarreta abaltzisketarraren baitan. “Erosio bat badago uran antzematen da. Bide bat egin da eta lehengo egoera berdinetan gaude baina artzainei zerbitzu bat eskainiz”, hala argudiatu du Aralarko natur egoeraren inguruan.

Mendiaren kudeaketa bezain garrantzitsu ikusten du Maider Murua artzainak bide horiei ematen zaien gestioa. Erabilpenari begira, hori mugatzeko erantzukizun zuzena basozainena da. Gestio horrekin ez da oso gustura ageri ordea, inoren lana zalantzan jartzen ez badu ere, 4×4 autoan mendira goiz pasa doazenak gero eta gehiago direla iritzi du. Mendiko erabilpenerako paper guztiak zuzen izatea beharrezko dela azaldu du eta paper horien kontrola ez dela modu berdinean erabiltzaile guztientzat aplikatzen. Zerbait nabarmentzekotan “erabilpen neurtua” aplikatzea nahiko luke.

Artzain- abaltzainen etorkizun laburraren mamuaren aurrean, Murua orendaindarra itsaropentsu ageri da. Ofizioa edo afizioa izan abereekin mendiko jarduna, ez du bereizketarik egiten. Profesional zein afizionatu bizimodu honen sostengu sinisten ditu bata zein bestea.

Iritzi kontrajarrietatik haratago, denek egiten dute bat  historiak mendian izan duen aldaketa edota jitean. Oraingo erabakiek markatuko dute geroa. Baina orain dagoen egoera lehen hartutako deliberamenduen ondorio da. Gizarteak markatu du oraina eta markatuko du geroa. Artzain “burujabe” bat eskatzen du, elikadura soberania ez duen lurralde batek. Abaltzisketarrak “duintasunezko” lan baldintza batzuk behar dituztela artzainek salatu du: “Lehen sektorea orain dela ehun urte bezalako lan baldintzetan daukagu. Etorkizuna izango badu azpiegiturak berritu beharra daude”. Gizartearen parte sentitu eta izatearen beharra nabarmendu du orendaindarrak: “Umeen hezkuntza mugatu egiten du mendiak”. Esparru honetan oso serioski jarduten du, izan ere hiru seme-alaben amak ez du logiko ikusten zirkulazio biderik ez izateak  sortzen duen baldintzapenean bizitzea.

“Artzainak behar al diren galdetu beharko luke gizarteak”

 Adur Gorostidi – Abeltzain abaltzisketarra

Lehenengo ofizioa abeltzaintza ez badu ere, bere gurasoek abiatutako bideari jarraitu dio “afizioz” hogeitahamar urteko abaltzisketarrak. “Urepeleko artzaina egun zenbat maite degun eta Aralarkoa ze gutxi”, dio Aralarko artzainen inguruan Atarian egindako bertsoetan.

 

 

Aralarko Artzainak

Pisten inguruan zer iritzi duzu?

Aralar ezagutzen dugun bezain berde mantendu nahi dugu, eta uste dut artzainek ez dutela kontrakorik nahi. Hainbat aukera eskaini dira, horietako bat txabolak bera jaistearena, baina horrek Aralarko izadian aldaketa sortuko luke.

Zati handi bat zikintzen hasia dago, artzainak bertan eraginik ez dutena. Bera jaitsi ezkero artzainak, eremu handiago bat izango litzateke landu gabekoa eta horrek bilakaera batetan bukatuko luke. Nahia eta beharra ez lirateke nahastu beharko, zentzuzko erabilpen bat eman baizik. Inork ez dut uste Aralar pistez bete nahi duenekin, baina den bezalakoa mantentzen jarraitzeko bizi baldintza duinak behar dira.

Zergatik uste duzu sortu dela orain proiektu hau sortzeko beharra?

Artzainek daukaten perfila aldatu egin da. Lehen baserri mundua familia handia zen, mendira joaten zena mutil zaharra izaten zen, eta mendian pasatzen zuen uda garaia. Artzaia orain familia, lurrak dituena da eta horrek lan karga handiagoa suposatzen du. Umeen hezkuntzak adibidez mugatu egiten du mendian egote hori.  Izan ere, behera jaitsi behar duzu, transitoa, joan- etorria handiagoa da. Ez da lehen bezala, maiatzean igo eta udazken arte bertan egoten zen artzaina. Oraingo artzainek bizimodua egungo gizartera egokitu behar dute. Orain bizia mendian egiteak esfortzu handi bat eskatzen du baliabide eta denbora aldetik. Gizartearen parte izango bada artzaina jaitsi egin behar  da menditik.

Irisgarritasunari begira zein alternatiba ikusten duzu?

Alternatibak planteatu ziren helikopteroa, pertsonak jartzea artzainen laguntzeko. Dena den, euren lana baldintzatuko lukete alternatiba horiek, helikopteroaren kasuan eguraldiaren baldintzapean egongo litzateke euren lana. Ez dut uste hori bidea denik. Administrazio kostu handia du horrek. Artzain batek bere seme-alabak eskolara edo futbol partida batera eman behar dituenean menpekotasun hori izango luke. Ez dira oso aukera posibleak. Jendea jartzea artzainak laguntzen agian eskutik jaten izatea litzateke. Artzainak bere errentagarritasun maila horretan ezin ditu horrelako kostuak onartu. Jendea bere poltsikutik lanean eduki. Azpiegitura txukun, al den eragin gutxien duena eta horien erabilpen neurtu edo mugatu bat izatea da egokiena, behar den erabilera soilik emateko.

Pistek zein aldaketa ekarriko dituzte?

Pistek ez dakit soluzio bat ekarriko duten. Badakit pistak hor egiteagatik artzainen egoera ez dela erabat aldatuko, baina bai lan baldintzak. Aldeko planak diren bitartean ordea, lehen sektorearen mantenua ekarriko du. Bidea erraztuko zaie diru laguntzen aldetik. Pistak egitea gero izango diren artzainen duintasun pixka bat emateko bide izango dira. Kapitalismoaren muinean gaude sartuta eta ematen duenez gizarteak hor jarraitu nahi du. Alternatiba bat da artzaintza baina munduaren parte izan nahi baduzu eta baztertua ez sentitu, artzain horiek ere euren produktuekin konpetitu beharko dute. Markatutako bidean jarraitu beharko dugu, eta alternatibak sortuz.

Bide-sare bat eginda ekoizpen helburuz ez duzu uste “esplotazioa” sortu daitekeenik?

Mendiko artzaintza esaten dugunean hautu bat egin dutelako da. Nolako artzaintza nahi dugu, estensiboan lana egiten dena edo intensiboan? Uda partean estensiboan egiten da, mendiko emankortasuna aprobetxatuz ardiak ematen duen produktua lantzea. Mendiaren baliabideetatik abiatuta era estensiboan lan egiteko apustua egina dute hemen artzainek. Alde horretatik, beraz, momentu honetan Aralarren diren artzainek iruditzen zait ez dutela pentsu toldoak edo pabiloiak bertan egiteko asmorik. Dauden artzain familiek bukatuko balute bizimodu horrekin, eta Aralarri eutsi beharko bagenio orain dagoen bezela, Aralar berde hori, esplotazio enpresa bat beharko litzateke, inguru guztia esplotatzeko. Eta pisten proposamena esplotazio horren aurkakoa da, berriro ere familiak egon daitezen bilatzen du planak, izan dadin ekonomia bide.

Aralar: ofizio bide 
Aralar: ofizio bide

Aralar: ofizio bide bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Etna lehertu zaie esku artean

$
0
0

Etna lehertu zaie esku artean

Pasa den ostegunak naturak daukan indarraren beste adibide garbi bat utzi zigun.

Honakoa kontatzen digu Wikipediak Etna sumendiari buruz: “Siziliako ekialdeko kostaldean dagoen sumendia da. Europako sumendi aktiborik handiena da eta gaur egun 3.326 m ditu, erupzioen eraginez 1865tik 21,6 metro galdu baititu. Alpeetatik hegoaldera dagoen Italiako mendirik altuena da, 1.190 km² azalera du, baita lau krater ere. Munduko sumendirik aktiboenetako bat da, ehunka aldiz sartu baita erupzioan milioi erdi urteetan zehar. Batzuetan oso suntsitzaile izanda ere, jendeak ez du arriskutzat hartzen. Hala ere, historikoki zenbait erupzio arriskutsuak izan du: Vergiliusek Aeneisetan deskribatzen duena, 1669koa, 1928koa… Etnaz gain, Italian badaude beste sumendi batzuk ere, Vesuvio eta Stromboli, esaterako. Hala ere, bi horiek ez dute Etnarekin inolako erlaziorik, prozesu geologiko oso ezberdinengatik sortu baitira.

Etna lehertu zaie esku artean

Azken 2000 urteetan zehar Etnaren aktibitatea jariotsua izan da orokorrean, erupzio nahiko indartsuekin.

Sumendia betidanik ezagutu eta aztertu den arren, ez dago batere argi nola sortu zen. Inguru hartako tektonika oso konplexua da; hori dela bide, hainbat teoria daude Etnaren sorrera azaltzen saiatzen direnak. Zientzialari guztiek dakitena zera da: sumendia puntu bero (hotspot) batean dagoela, alegia, aktibitate tektoniko handia duen gune batean. Horrek azal dezake Etnak duen jarduera etengabea.

Erupziorik suntsigarriena, zalantzarik gabe, 1669an martxoa eta ekaina artean gertatutakoa izan zen. Adituen aburuz, 830.000.000 m³ laba eta tefra askatu ziren orduan”.

BBC telebista britainiarreko ekipo bat Etnara joan zen pasa den astean dokumental bat egiteko asmoz. Gailurrean zirela, ordea, sumendia orroka hasi zen. Arrapaladan hanka egin behar izan zuten handik, zerutik harriak erortzen zitzaizkien bitartean, eta ozta-ozta lortu zuten biziri ateratzea. Bertan zen Rebeca Morelle kazetaria, eta twiterreko hari honetan kontatu du esperientzia:

Argazki esanguratsu hau ere zintzilikatu zuen sare sozialetan: leherketak jaka eragin zizkion kalteak erakutsiz, eta bitartean, Etna mendia atzean, oraindik ere kea dariola.

Etna lehertu zaie esku artean

Pasadizoa kuriosoa izateaz gain, interesgarria iruditu zait albistea baino leherketaren uneko grabaketa ekartzea. Izan ere, ez dakit historian zehar inork grabatuko ote zuen sumendi baten leherketa hain gertutik; eta bizirik atera kontatu ahal izateko, noski.

Etna lehertu zaie esku artean

Etna lehertu zaie esku artean bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Maltzaga posible da? Eneko Bidegain

$
0
0

Maltzaga posible da?

Eneko Bidegainek idatzi zuen aurrez etxe honetan Maltzaga kontzeptuaren inguruan. Pasa den astean artikulu hau argitaratu zuen Enbatan.


Maltzaga posible da?

Erregularki itzultzen da Maltzagaren metafora euskal politikagintzara, ez beharbada alderdi politikoetako arduradunen ahora, baina bai politikaz interesatzen diren anitzen lumara.

Errepika ote daiteke Lizarra-Garaziko giroa? Itxura guztien arabera, ez. EAJk ez du berriz abiatu nahi Lizarran hasi zuen bezalako bidetik, ez duelako konfiantzarik Ezker abertzalearengan. Ezker abertzealeak ere aski argi du independentziara buruzko bidea, hastapen batean bederen, EAJ gabe egin beharko dela. Eta iritzi horrekin bat egiten du Joxe Elorrieta ELAko idazkari nagusi ohiak. EAJko agintariek berek ere uzkur begiratzen dute Kataluniara, eta ez dira prest gisa bereko apustua egiteko. Iñigo Urkullu bera mintzatu da estatu independente baten kontra. Eta betiko korapiloa ezin askatuz ari gara.

Maltzaga posible da?Batzuen ustez, nekez egin daiteke bidea independentziara begira EAJren den mendreneko inplikaziorik gabe; beste batzuen ustez, nehoiz ez da eginen urratsik independentziarantz, EAJren beha egonez.

Horregatik diote oraindanik hasi behar dela lanean, EAJ gabe. Eta hain segur mugimendu sozial batetik sortu beharko da proiektu independentista, alderdi politikoen lidergotik aparte.

Azken urteetan eztabaida handiak badaude: norekin egin independentziaren aldeko lana, norekin ez, zein diskurtsorekin, nola… Euskara, historia eta gai horiek bazterrean utzi behar direla diote batzuek; lehen planoan “hobeki bizitzea” jarri behar dela, beren burua euskalduntzat ez daukatenak ere eroso senti daitezen proiektu independentistan.

Batzuen ustez,
nekez egin daiteke bidea
independentziara begira
EAJren den mendreneko inplikaziorik gabe;
beste batzuen ustez,
nehoiz ez da eginen urratsik
independentziarantz,
EAJren beha egonez

Energia anitz xahutu dute euskalgintzaren kontra, abertzale “existentzialisten” aurka… Baina hasi ote da lanik eta kanpainarik “beste jende” horrengana joateko?

Beharbada ordu da proiektu independentista bat sortzeko denen artean eta denen arteko errespetuan.

Horrek eskatzen du hiru dimentsioko Maltzaga bat: “existentzialisten” eta “kontruktibisten” arteko errespetutik hasi behar litzateke, tendentzia horien guztien artean diseinatzeko proiektu bat independentziaren aldeko argudioak biltzeko, euskal estatu bat irudikatzeko eta independentziaren aldeko kanpaina zabal bat egiteko. Bigarren dimentsioko Maltzaga (Maltzaga-edo) izan behar litzateke alderdi abertzaleen artean, ez beharbada akordio batera heltzeko independentziari buruzko estrategia baten inguruan, ez eta ere erdibideko urratsen inguruan ados jartzeko, baina bai elkarren arteko errespetu eta elkarlan giro baterako. Bestela, independentziaren bide horretan kontrajartzen badira Ezker Abertzalea eta EAJ, eztabaida uzten bada mintzera, ondorioak pairatuko dira (lehen bezala gaur eta bihar ere) gainerako arlo gehienetan: euskalgintzan, komunikabideetan, karrikan, lan arloan, ingurumenean… Giro txar horretan bizitzera ohitu da euskal mugimendua, eta badirudi kostatzen zaigula giro horretatik ateratzea. Giro horretan segituz, ordea, kalte handiena herri mugimenduak jasaten du. Eta, ondorioz, herri proiektuak eta baita ere independentziaren proiektuak. Maltzaga bikoitz horrek balio behar luke giro sanoan lan egiteko independentziaren aldeko argudioen zabaltzeko, kanpaina politiko bat garatzeko, baina baita ere – eta bereziki – gure egitura eta tresna nazionalak indartzeko eta berriak sortzeko.

EAJk dio Euskal Autonomia Erkidegoan ari direla estatu egiturak sortzen. Hobe litzateke estatu egitura horiek Euskal Herri osoan eta Euskal Herri osorako sortzea. Horrela baizik ez da lortuko jende gehiago bihurtzea euskal estatuaren alde, paperean zehaztutako proiektu baten bidez baino gehiago.

Eta hor dago hirugarren Maltzaga: Euskal Herri osoko eragileen artekoa.

Maltzaga posible da?

Maltzaga posible da? Eneko Bidegain bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Euskal blogarien bigarren topaketa

$
0
0

Euskal blogarien bigarren topaketa >

Euskal blogarien bigarren topaketa

Azkue Fundazioak, Argia aldizkariaren laguntzarekin, Euskal blogarien 2. topaketa jardunaldia ospatuko dugu eta Blogetan! euskal blogariak lehian 2. edizioaren sari banaketa egingo dugu, martxoaren 30ean, Euskararen Etxean.

Euskal blogosfera ardatz hartuta, atal ezberdinak izan ditu jardunaldiak: euskal blogintzaren inkestaren emaitzak aurkeztuko ditugu, euskarazko blogen garapena, monetizazioa, publizitatea, hedabideen blogariak izango dira hitzaldi eta mahi-inguru ezberdinetan jorratuko ditugun gaiak eta, bukatzeko, Blogetan! Blog izarren bila lehiaketako sari banaketa ekitaldia.

Hasteko hitzaldi nagusi bi izango ditugu, lehenengoa, Antonio Ortiz (WeblogsSL) marketin arloko profesional ezagunak eduki digitalen tendentziei buruz hitz egingo du. Eta bigarrena, blog bat edukitzerakoan kontuan izan behar diren gako juridikoaz Ion Turrillas (Biantik)informazioa eskeiniko du. Hizlari biak internet munduan eskarmentu handiko profesionalak dira.

Ondoren, Jurdana Acasusok, Azkue Fundazioko zuzendariak euskal blogintzaren inguruko inkestaren datuen aurkezpena egingo du.

Eta jarraian bi mahai inguru izango ditugu: Lehenengoan, Estitxu Garaik moderatuta “euskal blogen garapena, posizionamendua eta baliabideei buruz” Dabid Martinez (Bai&By Fundazioa), Urtzi Odriozola (Codesyntax), Arkaitz Sukuntza (TaPuntu) eta Eli Garcia (MU) solastuko dira.

Eta bigarrenean, Ana Malagonek moderatuta Gorka Julio (Talaios Kooperatiba), Haritz Rodriguez (Blog on Brands), Iñigo Arandia (Kaixomaitia), Aida Solores (Arteman komunikazioa) eta Ixabel Bereziartua (Argia) “euskal blogen sustapena, publizitatea eta monetizazioaz” arituko dira.

Bukatzeko, Blogetan! Blog izarren bila lehiaketako sari-banaketa ekitaldia ospatu dugu.

Euskal blogarien bigarren topaketa

Euskal blogarien bigarren topaketa bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Lau begirada biluzketari

$
0
0
Lau begirada biluzketari
Lau begirada biluzketari
Loraldia Festibalak Jokin Oregik, Mireia Gabilondok, Garbi Losadak eta Fernando Bernuesek sortutako lau pieza labur, independente eta berri aurkeztuko ditu. Strip-tease’ izenburuko ekoizpen propio honek sormen prozesuarekin esperimentatzea du helburu. Emaitza, Arriaga Antzokian ikusiko dugu, martxoaren 24an eta 25ean, ostirala eta larunbata, 20:00etan.
Eskarmentu eta prestigio handiko sortzaile hauei strip-tease gaia sormen iturria duen antzezlan bat sortzea eskatu die Loraldiak. Hari probokatzaile honetatik tiraka, biluzteari ekiteko lau era ezberdinen lekuko izango gara. Loraldia Festibalak arrisku artistikoak hartzeko konpromiso irmoa adierazi du lau hazietara eta hona hemen horietako bat.

Hauek dira ‘Strip-tease’ antzezlanaren piezak, 10 eta 20 minutu arteko luzaera dutelarik:

.

Orduan, ez naiz biluztuko?

Strip-tease hitza entzun orduko irudiak, galderak, kitzika, kezkak, adostasunak, itzal eta argiak pilatzen zaizkigu buruan; haiek eranzten hasi eta ez da erraza jakiten bero edo hotz bukatuko dugun. Lau aktore strip-tease casting batera aurkezten dira. Gorputzak baino, gizarte honen miseriak azalaraziko dira.

Egile eta zuzendaria: Jokin Oregi.

Aktoreak: Ane Pikaza, Olatz Ganboa, Lander Otaola eta Getari Etxegarai.

Musika: Adrian Garcia de los Ojos.

.

Lady Godiva: ikusten ez dena, ez da

Antzezlan honetan lehenengo biluzte erreibindikatiboa gogoratzen da. XI. mendean, Lady Godiva izeneko emakume bat Coventry konderri ingeleseko kalez kale paseatu zen, zaldi baten gainean eta biluzik, zergak bajatzeko eskatzeko.

Zuzendaria: Garbi Losada.

Gidoia: Garbi Losada eta Jose Antonio Vitoria.

Aktoreak: Klara Mendizabal, Aitor Beltran eta Asier Hernandez.

Irudiak: David Bernués.

.

Zutaz blai

Garun paralisia sufritzen du eta gurpildun aulkian mugitzen da Telmo Irureta aktorea. Bere harremanak eta bizipenak abiapuntu hartuta, desio biluztuen eta biluztearen desioak jorratuko dira pieza honetan.

Zuzendaria: Mireia Gabilondo. Gidoia: Telmo Irureta, Mireia Gabilondo.

Aktoreak: Telmo Irureta, Eneko Balerdi, Haritz Morras, Oskitz Gorrotxategi.

Irudiak: David Bernués.

Jantziak: Ana Turrillas.

.


Begirunea

Bere aitonaren gauzen artean aurkitzen duen emakume biluzi baten argazki aurpegi gabearen misterio sentsualak gure narratzailearen jakinmina piztuko du… eta geurea ere bai.

Zuzendaritza eta dramaturgia: Fernando Bernués, Alfredo Sanzolen lan batean inspiratuta.

Aktoreak: Sara Cozar, Iñaki Rikarte.

Argazkiak: Juantxo Egaña.

Jantziak: Ana Turrillas.

Eszenografia: Fernando Bernués.

Lau begirada biluzketari

Lau begirada biluzketari Lau begirada biluzketari Lau begirada biluzketari

Lau begirada biluzketari bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Herri galdeketen arrakasta

$
0
0
Herri galdeketen arrakasta

Herri galdeketen arrakasta
Herri galdeketen arrakasta

Gure pentsamenduek eraikitzen dute, neurri handi batean, gure errealitatea. Indibidualki, baina baita kolektibo bezala ere. Ez da psikologia merkea: geure buruari botatzen dizkiogun mezuek nabarmen baldintzatzen dute munduaren aurrean dugun jarrera, eta mundu horrek gugan sortuko dituen sentimenduak.

Gure Esku Dago-k joan den asteburuan antolatutako herri galdeketen harira dator gogoeta. Zehazkiago, konsulten inguruan izan diren erreakzioen harira. Parte hartze datuak berberak dira denontzat. Datu horien irakurketa, ordea, oso bestelakoa.

Batzuk, porrot bezala saldu nahi izan dituzte emaitzak. Porrot bezala saldu nahi dutelako, seguraski. Entzungor egiten diotelako Euskadin, eta Gipuzkoan, gure herriaren etorkizuna erabakitzeko dagoen ilusioari, nahiari, irrikari. Iskin egiten diotelako kalean dagoen errealitate horri. Erabakitzeko eskubideari lotutako edozein ekimeni bilatuko diote koska, akatsa.

Burujabetzaren aldekoen artean ere, konplexu puntu bat eduki dute zenbait erreakziok. Agian ikusmina gehiegizkoa zelako, edo Gure Esku Dagok aurretik antolatutako beste zenbait ekimen –giza katea esaterako- jendetsuagoak izan zirelako. Edo jendetsuagoak baino gehiago, ikusgarriagoak.

Gaurko prentsaurrekoan balorazioa eskatu didate, eta argi eta garbi eman dut: niretzat, sekulako arrakastatzat jo daitezke azken kontsulten datuak. Nire ibilbide politikoan, behin baino gehiagotan egokitu zait partaidetza prozesuak antolatzea, edo horietan parte hartzea. Badakit zeinen zaila den jendea erakartzea eta mugiaraztea: gehienetan, nekez gainditzen da %5eko portzentajea –asko da hori jada-. Gure Esku Dagoren azken galdeketetan, %25ekoa izan da batez beste.

Beste adibide bat: Donostian,goraipatu egin zen Ilunberen erabilera erabakitzeko galdeketaren aldeko 10.000 sinadura biltzea. Goraipatzeko modukoa delako, noski. Baina nola jo daiteke, orduan, porrotatzat 30.000 lagun bozkatzera joatea asteburu batean? Konpromiso eta ahalegin txikiagoa eskatzen du horrek sinadura ematea baino, zalantzarik gabe.

Aurre egin diezaiogun, beraz, batzuk saldu nahi duten mezu katastrofistari eta baloratu dezagun lortutakoa bere neurrian. Erabakitzeko eskubidearen gauzapenean beharrezkoak dira horrelako ariketak, eta faktore kuantitatiboaz harago, positibotzat jo behar da, derrigorrez, milaka pertsonek normaltasun osoz, istilurik gabe, eta berme guztiekin bozkatzera joan izana, emaitza binkulantea ez izan arren.

Ildo horretan, merezi du aipamena egitea galdeketak posible egin zituzten antolatzaile eta boluntarioei, beraien jarrera zintzoagatik eta lanagatik.

Ilusioa behar dugu gure errealitatea eraikitzeko. Eta ilusioz begiratu behar diogu asteburuan lortutakoari ere. Konbentzituta nago.

Herri galdeketen arrakasta

Herri galdeketen arrakasta bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

[Euskaldunberria] Merce Cuchi, Kataluniatik oporretan

$
0
0

[Euskaldunberria] Merce Cuchi, kataluniatik oporretan >

Patxi Ibarguren argentinarrarekin abiatu genuen Euskaldunberria sailean, Mercè Cuchi katalandarra ezagutuko dugu gaur.

Mercè Cuchik, senarrarekin batera Euskal Herrira oporretara etorri zenean entzun zuen lehen aldiz euskara, orain hamabost urte inguru. Ordurako aspaldi zuen atzean utzia hizkuntzak ikasteko aproposa bide dugun adin tartea, baina euskara ikasiko zuela erabaki zuen; esan eta egin.

“Euskara zaila da” entzun eta erronka bezala hartu zuen Cuchik hizkuntza bereganatzea, bideoko aurkezpenean aditu ahal izan duzuenez. Katalandarrak Vic-en bizi den tolosar bat izan zuen aurreneko irakaslea, eta berak gomendatutako Maizpide euskaltegira heldu zen, Lazkaora (bertan burutu genuen elkarrizketa), “udako ikastaro bat” egin nahi zuela-eta.

“Orduan Maizpidera etortzen hasi nintzen, urte bat, urte bi… lehen aldiz ikastaro trinko bat egitera. Gero on-line ikasten hasi nintzen bertako irakasle batzuekin, B2 lortu nuen arte. Orain maila mantentzeko asmoz etortzen naiz bakarrik, urtean behin hiru astez, eta aparte on-line jarraitzen dut ikasten -astean behin elkarrizketa egiten dut Maizpideko irakasleekin-; zeren nire herrian ez da posible euskara mantentzea”.

Centelles da herri hori, 7.000 biztanle ingurukoa, Bartzelonako Osona eskualdean dagoena eta Vic hiriburu duena. “Ez dago Euskal Etxerik ez euskaldun komunitaterik bertan. Batzuetan Vic-en bizi den neska tolosarrarekin elkartzen naiz, baina oso gutxitan. Musika irakaslea da bera eta nagusiak ditu gurasoak; ez du denborarik elkartzeko”.

.

«Ez dut inor derrigorrez gaztelaniaz hitz egitera behartu nahi izan»

Mercè Cuchi katalan hiztuna da “txiki txikitatik, eta katalanez hitz egin dut beti beti”. Akaso horrexek eman dio euskarara gerturatzeko bidea (ikus azpiko bideoa).

Bartzelonan jaioa, bertan bizi izan da 28 urte bete zituen arte. “24 urterekin ezkondu nintzen, eta gure bi seme-alabak txikiak zirela senarrak lana galdu zuen, eta beste bat aurkitu hiritik urrun. Bizitzera herri batera aldatzea pentsatu genuen”; geroztik Centellesen bizi dira.

Oporretan Zerainera etorri arte, Cuchik ez zuen euskaldunekin inolako harremanik, ez euskararen ezagutzarik. “Gero etortzen hasi eta poliki-poliki harremanak egiten hasi ginen, Euskadiri buruzko gauzak irakurtzen…”. Bere aburuz, ondo konpondu izan dira beti Euskal Herria eta Katalunia, “bai hizkuntza arloan bai beste arlo batzuetan. Nire iritziz harremanak nahiko onak izan dira beti. Batzuetan guk, katalanok, begiratu izan dugu honantz, eta beste batzuetan alderantziz”.

“Euskara ez da erraza, baina gainditu ahal da”, adierazi digu irakasle ohiak. “Orain horrela deitzen diote, irakaslea, baina 6 urtetik 12 urteko umeen andereñoak ginen orduan, egungo lehen hezkuntzakoak”. Jada erretreta hartua dago Cuchi, eta ikastea asko gustatzen zaiola dio, “nire benetako zaletasuna dut”.

Maizpide euskaltegira urtero etortzen den arren, “inoiz ez naiz egon barnetegian -dio Cuchik-. Hasieran Zerainera etortzen ginen senarra eta biok, Oiharte nekazalturismora, eta jada bakarrik etortzen hasi nintzenean, familia batekin izaten naiz Lazkaon”.

Beraz, gosari eta afariak familiarekin egiten ditu, eta bazkaria, eskolak bezala, barnetegi giroan. “Oso harreman ona dugu ikasle gazte zein helduekin, baita irakasleekin ere”. Eta Lazkaoko familiarekin? “Badira ikasleak jasotzen dituzten familia batzuk, eta suposatzen dut denak izango direla oso…  [elkarrizketaren egunean bertan ikasi duen berba bat akordatu ezinik dabil] atseginak. Gure kasuan alargun baten etxean gaude bi ikasle. Nahiz eta ia ia adin bera dugun, seme-alabak bezala hartzen gaitu, eta oso ondo zaindu; oso esperientzia ona bizi dugu”.

Euskara ikasi aurretik, irakasle ohiak frantses eskolak jaso zituen txikitan eskolan, eta italiera ikasten ere ibili zen bizpahiru urtez, guzti honi garrantzia handiegirik eman nahi ez dion arren. Ingelesari dagokionez, Hizkuntza Eskolako agiria omen du, “baina guztiz ahaztua dut, inoiz ez baitut mintza praktikarik egiten, eta hizkuntza egiten ez bada galdu egiten da; edozein dela ere”.

Bere kasuan, Cuchik onartzen du Maizpiden lau urte eman zituela euskaraz tutik ere esan gabe. “Bakarrik entzun eta entzun, ez nintzen ausartzen hitz egitera, `ez da posible´ esan nuen arte, `hasi behar dut hitz egiten, bestela ez dut inoiz lortuko´. Lau urte isil-isilik!”. 

.

«Bertso afarian txantxa guztiak galtzen nituen»

Zerainera bueltatuta, sagardotegi giroaz galdetu diogu Mercè Cuchiri, nekazalturismoa ez ezik Oiharte upelategi ere bada-eta. “Giro zaratatsua da sagardotegikoa, baina ona. Eta menua oso berezia… ezin guztia jan!”.

Menu gastronomikotik haratago, bukatu baino lehen Cuchik euskal kultura kontsumitzen ote duen ere jakin gura izan dugu. Lazkaoko Gerriko kultur etxeko hitzaldietara joaten saiatzen dela esan digu emakumeak, baita beste ekitaldiren batera ere. “Joan den asteburuan ikaskide baten herrian izan nintzen, Nafarroan, bertso afari batean. Bertsoak ulertzen nituen, baina txantxa guztiak galdu; zaila egiten zait baina poliki poliki ulertuko ditut gero eta gehiago”.

Irakurri, “por militancia” egiten du -etxean euskarazko liburu nahikotxo omen dauzka-, eta zail samarra egiten zaion arren, Andu Lertxundi du gustuko. Musikari dagokionez, “talde modernoak oso zaratatsuak iruditzen zaizkit -aitortu digu-, musika lasaiagoa gustatzen zait”, eta kostata bada ere izendatu dizkigu batzuk (Benito Lertxundi, Ken7, Fermin Muguruza…). Lehena, Su Ta Gar.

“Noizean behin ETB1 ikusten dut Internet bidez, berriak batez ere. Herri kirol asko ematen dute, pilota partidak adibidez, baina nik ez dut ezer ulertzen pilotaz”. Eta hedabiderik, irakurtzen duzu? “Berria sarean bai, paperean ez. Eta batzuetan baita zuen egunkari elektronikoa ere… [izena ezin asmatuta], Zuzeu!”.

Agurtu aurretik, euskarak ekarri dizkion onurak kontatu dizkigu Mercè Cuchik: “Euskal Herriko jendea ezagutzea. Ez da gauza bera urrutitik ikustea edo hemen bertan ezagutzea jendea eta bertako ohiturak. Niri lagun asko ekarri dizkit euskarak, hizkuntza ezagutzeak gertuko sentiarazi nau“.

Merce Cuchi Merce Cuchi Merce Cuchi Merce Cuchi Merce Cuchi Merce Cuchi Merce Cuchi Merce Cuchi 

Patxi Ibarguren, Argentinatik bueltan [Euskaldunberria]

[Euskaldunberria] Merce Cuchi, Kataluniatik oporretan bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Ondarroako uretan marrazo bat dabil

$
0
0
Ondarroako uretan marrazo bat dabil

Ondarroako uretan marrazo bat dabil

Nola balea Getarian, marrazo erraldoi bat agertu da Ondarroako uretan. Ez dirudi hark piztu zuen jakinmina piztu duenik, baina ezin uka arrain ikusgarria dela, inondik ere.

Lea Artibaiko Hitzaren bitartez izan dugu sare sozialetan zabaldu den bideoaren berri (Pepe Badiolaren sinadura daramana eta herenegungoa da).  Minutu eskaseko bideoaren bukaeran, 0.45″ etik aurrera, ondo ikusten da marrazoaren mustur ikusgarria.

“Marrazo erraldoia edo kolaioa (Cetorhinus maximus) ur gaziko arrain kartilaginosoa eta munduko bigarren marrazo handiena da, irakurri dugu Euskarazko Wikipedian, “Cetorhinidae familiakoa”.

Gure itsasoan aurkitu dezakegun arrainik handiena ere ba omen da. “Bizkaiko golkoan, behatzen diren marrazo erraldoiak 8-10 metroko luzera eta 5 tona inguruko pisua izan ohi dute, baina marrazo hau 13 metroko luzera eta 8 tonako pisua izatera irits daiteke. Kolore grisa izan ohi dute, alde bentrala kolore zertxobait argiagoetara jo dezakeelarik”.

“Tamaina hau izan arren, oso arraina baketsua da, baleen antzera itsasoko ura iragaziz elikatzen baita, eta guztiz kaltegabekoa da gizakiarentzat. Bizkaiko golkoan, XX. mendeko hasiera arte, askoz ugariagoa zen, eta gure arrantzaleek maiz arrantzatzen zuten. Gaur egun, bere populazioa nabarmenki jaitsi da, eta soilik ustekabean harrapatzen da”.

Ondarroako uretan marrazo bat dabil

*Kasu! Azaleko argazkian ageri den marrazo erraldoia ez da Ondarroakoa.
Ondarroako uretan marrazo bat dabil

Ondarroako uretan marrazo bat dabil bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Emakume batek Iruñean autobus transfoboa `gurpiltrabatu´ zuenekoa

$
0
0
Emakume batek Iruñean autobus transfoboa `gurpiltrabatu´ zuenekoa

Emakume batek Iruñean autobus transfoboa `gurpiltrabatu´ zuenekoa

Hazte Oir elkarte ultraren artefaktu mugikorra Euskal Herrira heldu eta Nafarroako hiriburua protesten artean zeharkatu duela-eta, autobus transfobikoak emakume bat harrapatu du Iruñean” lerroburua irakurri dugu EiTB-ren atarian. ” Hazte Oir-en autobusak emakume bat harrapatu duen unea grabatu dute ETBko kamerek. Hanka batean hartu du min eta anbulantzian eraman dute”, dio berriak.

Transfoboen ekimenak kalapita galanta piztu du sare sozialetan ere, eta ehundaka mezuk jaso dute gertaera. Berria egunkariarentzako autobusaren etorrera jaso duen Ion Orzaizek, esaterako, “Istiluak Iruñean”, idatzi zuen txio batean: “autobusa Sarasate pasealekura sartu denean. Ostikoak eta kolpeak. Neska bat harrapatu du autobusak, azeleratzean“.

Ikusi neska zapaldua izan zen bideoa, Euskalerria Irratiko lagunek eskegia.

Baina norbere gaixotasunaren ikuspuntuaren arabera, mila modutara zabaldu daiteke berri bat. Hauxe duzu Hazte Oir elkarteko lehendakari Ignacio Arsuaga eta lagunen bertsioa, Intereconomiakoena. Ez dira alferrik adierazpen askatasunaren defendatzaile sutsuak, hau da, edozelan adieraztekoak:

Emakume batek Iruñean autobus transfoboa `gurpiltrabatu´ zuenekoa
Emakume batek Iruñean autobus transfoboa `gurpiltrabatu´ zuenekoa

Emakume batek Iruñean autobus transfoboa `gurpiltrabatu´ zuenekoa bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Martin McGuinness parerik gabea

$
0
0
Martin McGuinness parerik gabea
Martin McGuinness parerik gabea
Martin McGuinness, Sinn Feineko politikaria hil zen atzo, eta Amatiñok lerro batzuk eskaini dizkio bere blogean.
Behar bada Irlanda ez da Euskadi eta, segurutik, ezta Euskadi ere Irlanda. IRAko Martin McGuinness-ek nekez duen bezalaxe parekorik Euskal Herriko ETAren baitan.
.
Martin McGuinness parerik gabeaEuskal Herrian ez dago, ez da sekula egon, 1968an burruka armatuari ekin, hogeita hamar urtez buruzagitzari eutsi eta, hilketa-samaldaren ondotik, bake-bideari Martin McGuinness-ek (Derry, 1950-2017) bezain kementsu heldu dionik.
.
Euskal Herrian ez dago, hiru hamarkada luzean txispaz armaturik jardun ostean, Hezkuntza sailburu izatera heldu eta Kongresuko parlamentari txartelaz jabetu denik.
.
Are gutxiago, Nafarroako UPN gisako alderdiren batekin elkarlanean gobernua osatu eta lehendakariorde izan denik, edo erregea agurtze aldera eskua luzatu dionik.
.
Martin McGuinness parerik gabea

Martin McGuinness parerik gabea bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Euskararen bizi puskak

$
0
0
Euskararen bizi puskak
Euskararen bizi puskak
.
Gaur egun, euskarak dituen hiztun gehienen pentsamendua eta unibertso sinbolikoa erdaratik eraikita dago. Euskarak dituen hiztunetatik %80 berbadun berriak dira, erdara dute etxeko hizkuntza eta, nagusiki, erdararen zimentarrian egina dute lehen sozializazioa. Erdal zoruaren gainean eraiki dute beraien euskalduntasuna. Hortik arrisku handia datorkigu, izan ere, erdal ikusmoldetik eta baloreetatik ezin daiteke euskararen etxerik eraiki. Hortik konpondu beharreko itogin handiak ditugu berritu nahi dugun aitaren etxearen teilapean.
.
Euskararen bizi puskak Gizakia animalia sinbolikoa dela esan zuen Polonian jaiotako Ernst Cassirer filosofoak. Gizakiaren izaeraren muinean dagoen ezaugarria da sinboloak sortzea. Bizi duen mundua ulertzeko, gizakiak bere zentzumenetatik jasotako inpresioak hezurmamitu egiten ditu, gorpuztu egiten ditu, espresio bihurtzen ditu, eta, horretarako, zentzu eta esanahi propioa ematen die. Hain zuzen ere, gizakiak sortutako zentzu eta esanahi horiek osatzen dute kultura eta, azken batean, errealitatearen azalpen sinbolikoak dira, inolako oinarri enpiriko edo zientifikorik gabeak.
.
Euskararen hiztun-herriak bere unibertso sinbolikoa du, euskaratik sortua, euskaratik hausnartua. Erdal herriek ere beren unibertso sinbolikoak dituzte, erdaretatik sortuak, erdaretatik pentsatuak. Jar dezagun kukuaren adibidea:
.
Kukua udaberriaren sinbolo da euskararen herrian. Antzinako euskaldunentzat kukuaren etorrerak lur-soroak neguko lozorrotik esnatu zirela adierazten zuen, negu gorria garaitu zutela eta uda etorri zela. Izan ere, antzinako euskaldunen egutegiak bi urtaro besterik ez zituen, uda eta negua. Afrikako hegoaldetik guregana etortzeko 9.000 kilometro gauez eta bakarrik egiten dituen txoria udaberriaren iragarle dugu, etengabe sorberritzen den bizitzaren sinbolo.
.
Gure aurrekoen ustez, Ama Birjina Martxoko egunetik (martxoak 25etik) hasi eta 15 eguneko tartean kukuak ez jotzea, gaitz handi eta beldurgarria zen, natura zoratzearen seinale, ez baitzetorren udaberririk. Baina munduaren akaberatik ihes egiteko modurik bazegoen: herriaren usteak zioenez, Andra Mari Martxoko egunetik hasi eta ondorengo 15 egunetan kukua ageri ez bazen, bederatzi idi-pareri gurdia lotu eta bere bila joan behar omen zen Erromako zubira.
.
Nekazarientzat udaberria da urtean lanik handiena izan ohi den sasoia, soroak prestatu eta ereitekoa. Nekazariak izenetik ezagun du izana: nekatzaileak neka-neka eginda ateratzen du bizimodua. Kukua, berriz, kolpe zorririk jo gabe bizi da. Ez egitearren, habiarik ere ez du egiten. Nekazariak seme-alabak aurrera ateratzeko lana beltz egin behar duen bitartean, kukuak ardurarik txikiena ere ez du hartzen bere kumeak zaintzeko: ezkutuka, beste txori batzuen habietan arrautza bana errun, eta kukukumeak hazteko ardura auzokoari kateatzen dio. Kukuaren ardura bakarra eguzkitan gozo-gozo jarri eta kuku han eta kuku hemen kantatzea izaten da. Bi hankakoen munduan horrelako bizimodua aberatsei bakarrik ezagutzen zaie. Eta, hortik edo, horrela dio herriaren usteak: udaberriko lehen kukuak sakela «bero» duzula harrapatzen bazaitu, ondo joko dizu, eta urte osoan ez duzu diru estutasunik izango. Beraz, kukua atarramendu edo zori hobearen sinbolo ere badugu euskaldunen artean.
.
Gure hizkuntza ere kukuaren jokabide eta ibileren ispilu da. Kukua beti ezkutuka ibiltzen da. Sekula ez da gizakiaren aurrera azaltzen. Gainera, bere inguruan norbait sumatzen badu, mututu eta ezkutatu egiten da: kukutu. Horra hor txoriaren jokamoldeari uztartutako aditz eder askoa gure euskarak erditua. Beste alde batetik, norbait, honi zirika eta hari zirika ari denean, zera esan ohi zaio: «hari kuku eta honi kuku dabil». Izan ere, kukuaren kantuak badu burla kutsu hori: berariaz kukua noiz entzungo zabiltzanean, orduan mututu egingo zaizu; baina patrikan txanponik gabe zaudenean, orduan joko dizu kuku eta kuku. Habiatik habiara arrautza bakarra errutearen jokabidetik ere bada beste esaera bat: «horiek kukuarena egin dute». Alegia, seme-alaba bakarra ekarri duen bikotearengatik esan ohi da. Ildo beretik, emandako hitzak paperak adina balio zuen garaian, euskaldunen arteko kontratuak ere kukutik kukura egiten ziren. Azkenik, kukuaren etorrerak udaberriaren hasiera iragartzen duen bezalaxe, gure artean egiten duen egonaldiaren amaierak udaberriaren azkentzea dakarrela dioten esaerak ere baditugu: «Sanjoanetan kuku eta Sanpedrotan mutu», «Erramuetan kuku, Sanpedrotan mutu», «Ama Birjina martxokoan kuku, Sanpedrotan mutu».
.
Aho-idatzizko literaturan ere kukuak arrasto sakona utzi du gure euskaran. Lazkao Txikiren bertsoak eta Bizkaiko Mañariko Evaristo Bustintza, Kirikiño, idazlearen Abarrak liburuko Kukua entzuten narrazio ezaguna dira horren adierazgarri.
.
Hizkuntza, belaunez belauneko katean, hiztunen bizipen, pentsamendu, ohitura, tradizio, sinbolo eta, azken batean, kultura oso baten gordailu da. Hori guztia dago hizkuntzaren baitan.
.
Hiztun komunitate bereko kideek, elkarrekin mintzo direnean, ikuspegi eta erreferentzia kulturalak konpartitzen dituzte. Hori gabe, hizkuntza tresna hutsa da, komunikaziorako tresna mekaniko hutsa, arimarik gabea, nortasunik gabea.
.
Ez dezagun gure euskara esperantoaren kinka berean jar. Esperanto hizkuntzak bi ditu ajerik handienak: bigarren hizkuntza izateko sortua izatea, batetik, eta, bestetik, gizakien arteko komunikazio eta elkar ulertze mekaniko hutserako sortua izatea. Munduko 120 herrialdetan sakabanatuta dauden bi milioi esperantistek elkar ulertzeko daukaten mugarik handiena horixe da: nor bakoitzaren erreferentzia kulturalak etengabe argitu beharrean ibiltzen direla elkarren arteko ulermena ahalbidetzeko.
.
Hizkuntza, gurean euskara, lapiko handi bat dugu, atzoko eta gaurko hiztunak elikatzen dituen lapikoa. Elikagaia, berriz, gizaldiz gizaldi, berezko hiztun izandakoetatik jasotako bizi puskak ditu: hizkuntzaren borborrean egositako kultura oso bat. Hiztun berriak ere lapiko horretatik elikatuko bagenitu, beste kuku batek joko liguke, euskara bere barne muinetik sorberritzeko, erabileraren betiereko udaberrian.
.

Euskararen bizi puskak Euskararen bizi puskak Euskararen bizi puskak

Euskararen bizi puskak bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Zinema Euskaraz: Harri zopa

$
0
0
Zinema Euskaraz: Harri zopa

Zinema Euskaraz: Harri zopa >

“Harri_zopa”, haurrei zuzendutako pelikula bilduma euskaraz estreinatuko da zinemetan, datorren martxoaren 24an.
Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programaren barruan proiektatuko den film bilduma da “Harri_Zopa eta beste zenbait alderantzizko ipuin”, 3 eta 8 urte bitarteko umeentzako aproposa.
.
Zinema Euskaraz: Harri zopaRita & Luca banatzaile independentearen ekoizpena, kondairak eta mundu osoko neska-mutilen ohiturak jasotzen dituen film laburren sorta da. Buho del Cinek xarmaz, fantasiaz eta umorez apaindutako bost istorio aurkezten dizkigu. Hontza izango da, gainera, istorio guztien arteko zubi lana egingo duen pertsonaia. Orotara, 40 minutu inguruko iraupena dute bost film laburrek:
.
  • “Ardiak zenbatzera”
  • “Janztearen abentura”
  • “Eskularrua”
  • “Harri_zopa”
  • “Gailetaren ihesaldia”
.
“Harri Zopa” film sorta estreinatu ostean, datorren apirilaren 7an, “Igelen Erresuma” filma aurkeztuko du Zinema Euskaraz programak.
.

Zinema aretoak

Hauexek dira “Harri zopa eta beste zenbait alderantzizko ipuin” proiektatuko duten aretoak.

  • Donostiako Principe (ostiralean eta asteburuan).
  • Gasteizko Florida (larunbatean eta igandean).
  • Bilboko Golem Alhóndiga (ostiralean eta asteburuan).
  • Iruñeko Golem La Morea (ostiralean eta asteburuan).

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Zinema Euskaraz: Harri zopa

Zinema Euskaraz: Harri zopa bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

#bageralakonor defendatu zure eskubideak

$
0
0

#bageralakonor defendatu zure eskubideak >

#bageralakonor defendatu zure eskubideak

Bagera Elkarteak, #bageralakonor Donostian bizi euskaraz, kanpaina abian jarri du

Urteak daramatzagu gure hizkuntza normalizatze bidean lanean, eta bide horretan urrats garrantzitsuak eman ditugu. Hala ere, esparru askotan ez dugu lortu normalizazioa deitzen dugun egoera hori.

Gure arteko harremanak, beti ez dira izaten nahiko genituzkeenak ezin baititugu euskaraz gauzatu. Autobuseko txoferrari Egun On esaten diogunean beti ez dugu nahi dugun erantzuna jasotzen; kafea hartzera joaten garenean ere gauzak ez dira nahi bezala izaten; lanean ari garenean, aisialdian, erosketak egiten ditugunean, administrazioarekin harremanetan jartzen garenean, hirian zehar paisaiari erreparatzen diogunean eta abar antzeko zerbait gertatzen zaigu, maiz.

Egunerokoan zaila egiten zaigu euskaraz bizitzea. Eta asko gara euskaraz bizi nahi dugunak. Hala ere, urteetako borrokei esker lortu dira egun euskara bermatzeko hainbat arau eta lege. Horregatik, euskaldunon eskubideak berma daitezen, komeni zaigu jakitea zein diren alde ditugun lege eta arau horiek.

Nahiz eta Udalaren ardura den urraketen zuzentzea eta arauak betearaztea, hutsuneak nabariak dira. Horregatik da herritarron ardura ere urraketa horien berri eman eta salaketak egitea.

Bagera Elkartetik herritarrak aktibatu nahi ditugu arauak zeintzuk diren jakinarazi eta administrazioaren hutsune horien berri ematea.

Nola?

–  Kexak jarriz:

  • Udaleko bulegoetan kexa orria erregistratuz.
  • Mugikorrean Akuilari aplikazioaren bidez.
  • Bagera Elkartean: emaguzu urraketaren berri eta guk bideratuko dugu kexa. Bagera Elkartean (Hernani kalea 15, behea), 943005074 telefono zenbakira deituz edo bagera@bagera.eus helbidera idatziz.

–  Publiko egin: sare sozialak, Kontseilua edo prentsa erabiliz.

#bageralakonor defendatu zure eskubideak

#bageralakonor defendatu zure eskubideak bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Hilketaz inguratutako haurtzaroak

$
0
0
Hilketaz inguratutako haurtzaroak

Hilketaz inguratutako haurtzaroak

Hilketaz inguratutako haurtzaroakMundu bat non milioika haur dauden “gerretara jolasten” jostailuzko pistola batekin edo bideo-jokoen bidez. Beste hainbat haur behartuta daude benetako gerra bizitzera, gudari bilakatu behar dira  gaztetatik. Beraientzat gerra ez da dibertigarria; haien oinarrizko eskubideak ukatzen zaizkie.

Etorkizuna zapuztuta ikusten dute egunero. Mundu osoko gatazken, gerrako ankerkerien biktima errugabeak dira haurrak, kaltetuak. Hala ere, beren bizitza eta beren haurtzaroa berreskuratzea, beraiei itzultzea hain da zaila, ia ezinezkoa dirudi. Horietako batzuk bahituak izango dira edo indarrez kontratatuak; beste batzuk pobreziara bultzatuak izango dira.

Haurrak borrokarako kontratatzea legez kanpo dago, haurren eskubideak urratu egiten direlako. Mundu osoko haurrak dira egoera honen biktima, ehunka mila. UNICEFeko kalkuluen arabera, mundu osoan 300.000 haur dira talde armatuetan parte hartzen dutenak; funtzio desberdinekin, hala nola, soldadu izaten, sukaldari, atezain, mezulari edota espioi. Eta neskak harreman sexualetarako bortxatuak dira askotan.

Bizi garen XXI. mende honetan lotsagarria eta jasanezina da umeen ahultasuna dirudiena  baino herrialde gehiagotan hedatuta egotea. Umeak umeei dagozkien jolasetan aritu behar dira, gudak eta armak alde batera utzita.

Hilketaz inguratutako haurtzaroak

Hilketaz inguratutako haurtzaroak bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Viewing all 19621 articles
Browse latest View live


<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>