Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all 19606 articles
Browse latest View live

Gurasoak ditut

$
0
0
Zaintzari buruz idatzi du Andoni Tolosak morau.eus atarian, norbaiten ardura erabatekoa hartu beharrari buruz.

Gurasoak ditut

Zaintzari buruz idatzi du Andoni Tolosak morau.eus atarian, norbaiten ardura erabatekoa hartu beharrari buruz.

Zaintzari buruz idatzi du Andoni Tolosak morau.eus atarian, norbaiten ardura erabatekoa hartu beharrari buruz.-Ez seme-alabarik ez, gurasoak ditut- erantzuten ohitu nintzen. Ongi ohitu ere, norbaitek sakelakoan pilatutako haur-irudiren bat erakutsi eta bere bizitzaren lotuaz kexu agertzen zenean. Ez dakit oso ongi ulertzen zuten. Asko kostatzen zaie guraso “modernoei”, amatasun edo aitatasunaren mundu paralelo horretatik kanpo begiratzea. Abduzituak bizi dira. Maskota-jabe gehienak bezala.

Inoren zaintzak, serio hartuta behintzat, eragin hori du. Konturatzen zarenerako burbuila batean zaude. Antzematen zaila den burbuila garden batean. Halako batean, haizeak burbuila altxatuko du, eta poliki-poliki eraman egingo du, estratosferarantz, eta konturatzen zarenerako, burbuila hori duzu bizitoki edo bizimodu posible bakarra. Lurretik gero eta urrutiago. Gero eta bakartuago. Agian, inoiz, burbuila barrutik begiratuko diezu, iluntasun infinituan zintzilik dauden planetei, gero eta hurbilago ageriko zaizkizun sateliteei, presatuta pasatzen diren izarrei, eta puntu txiki bat bilakatu den lurrera begiratuz, Marten bizitzarik ba ote dagoen, galdetuko diozu, oraingo honetan serio, zure buruari.

Aita ere oso gaixo geneukan, azken lau urteak bere giltzurrunen %20 eskasarekin bizitzen ohitu bazen ere. Ikusi beharra zegoen haren pastilleroa (XXL tamainakoa). Jarri gutxiegitasun hitza medikuntzaren edozein alorraren aurrean (arnas, bihotz, nefrologia,urologia…) gehitu ez-ohiko gaixotasunen bat (miastemia, este luzeegia…) eta gure aitaren koadro klinikoa agertuko zaizu. Beraz, ama (alzheimerraz gain bi minbizi pasa zituen)  eta aita gaixo, arreba eta biok zaintzaile nagusi, eta bien bitartean gerta daitezkeen hitzordu, egun, leku eta ordu hitzen konbinazio gehienak. Adibidez, bi hitzordu, egun eta ordu berean, leku ezberdinetan. Bi hitzordu, egun berean, ordu ezberdinetan eta leku berean. Hitzordu bat eta proba bat, egun berean, leku ezberdinetan ordu berean. Bi proba egun berean leku berean ordu ezberdinetan… Ez naiz esajeratzen ari. Horrela izan zen medikuek “desauziatu” eta, behintzat, bakean utzi zituzten arte.

Beharrak bultzatuta, besterik ez bada, oso ekipo ona egin zuten azken urtetan gurasoek; aitak burua jartzen zuen eta amak berriz gorputza. Ez dakit horrek zaintza-lanak erraztu ala korapilatu egiten zituen, baina gutxienez ez zegoen aspertzeko modurik, aldian aldiro sortzen ziren ezustekoak.  Batik bat, gure aitaren burua, handia izateaz gain, irudimenez beteta zegoelako, eta amarenak berriz, gero eta gehiago patinatzen zuelako…  Baina, horrela lortu zuten nahiko autonomia eta bizi-kalitate onarekin igarotzea azken 10 urteak.

Zenbat ordu, arduraz, kezkaz, ustekabekoz, konplikazioz, kontsultaz, haserrez eta urduritasunez beteak… Ez naiz hasiko aita-ama modernoak baino okerrago.

Horregatik, eraman beti patrikan umorea, ez dakizulako noiz eta zer itxarongela, anbulantzia edo ohatzetan beharko duzun.  Beti aldean eraman, badaezpadara ere, zeu ez gaixotzen lagunduko dizu-eta.

Benetan.

.

(Soinu banda: Bowieren Life On Mars, Seu Jorgeren bertsioan)
Gurasoak ditut Gurasoak ditut Gurasoak ditut

Gurasoak ditut bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Abian da BOOKTUBERBOOM lehiaketa, EAEko lehen booktuber lehiaketa

$
0
0
Abian da BOOKTUBERBOOM lehiaketa, EAEko lehen booktuber lehiaketa

Abian da BOOKTUBERBOOM lehiaketa, EAEko lehen booktuber lehiaketa

EAEko gaztetxoen artean ikus-entzunezkoen bidez irakurtzeko zaletasuna sustatzeko helburuarekin, mundu mailan sekulako arrakasta izan duen BOOKTUBE fenomenoa baliatuz, BOOKTUBERBOOM egitasmoa sortu dugu EAEko Liburutegi Zerbitzuak eta Galtzagorri Elkarteak.

Egitasmoaren helburua EAEko BOOKTUBER PLATAFORMA sortzea da, EUSKAL BOOKTUBER KOMUNITATEAren lehen hazia landatzen hastea, hain zuzen. Horretarako, BOOKTUBERBOOM LEHIAKETA, EAEko I. booktuber lehiaketa antolatu dugu; 2017an egingo da EAEko Liburutegi Sarearen bidez.

EAEko 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketa izango da eta parte hartzaileek euskarazko liburu bat irakurri eta horri buruzko booktube bat sortu beharko dute.

.

Zer da booktubea?

Book (liburua) eta tube (Youtube) lotzen dituen bideoa da. Hau da, Youtube plataforman zintzilikatzen den liburu bati buruzko kritika edo iruzkina da; liburu baten irakurketa gomendatzeko norberak bere buruari egindako bideo-grabazioa.

Dagoeneko, sare ikaragarriak sortu dituzte, bai nazioarte mailakoak, bai tokian tokikoak (hizkuntzaren arabera gehienetan). Hori guztia, azpi-kultura digital bat sorrarazten ari da: booktuber horiek, azken finean, euren esperientzia literarioak besteekin konpartitu nahi dituzten neska-mutilak baitira eta neurri horretan literatur kritikari berrien sare eta plataformak ari dira sortzen.

Abian da BOOKTUBERBOOM lehiaketa, EAEko lehen booktuber lehiaketaBooktuberboom Lehiaketa

14-18 urte bitarteko gaztea zara? Youtuben ibiltzea atsegin duzu? Bada, aurkitu zure gustukoa den euskarazko liburu bat eta irakurri; bideo labur baten bidez liburu hori gomendatu eta youtuben zintzilikatu. Zu bezalako irakurle gazteak erakartzea lortuko duzula uste duzu? Hala bada, zurea da Booktuberboom Lehiaketa! Zatoz eta parte hartu!

Lehiaketan parte hartzeko epea urriaren 24an amaituko da. Parte hartzeko oinarriak blog honetan edo zure herriko Udal Liburutegian eskuragarri izango dituzu.

Lehiaketa sustatzeko booktuber kedadak antolatuko dira EAEko hainbat liburutegitan.

Lehenengo kedadak honako leku eta egunetan egingo dira, baina adi deialdi berriei:

– Maiatzak, 5: Arrasateko Udal Biblioteka

– Maiatzak, 12: Tolosako Udal Liburutegia

– Maiatzak, 19: Deustuko Udal Liburutegia

Kedada horietan lagunarte giroan bilduko gara! Zatoz eta ezagutu booktuber fenomenoa, ikusi zer den booktube bat, ikasi nola egiten den, eta animatu lehiaketan parte hartzera.

Sari mundialak daude jokoan!

Abian da BOOKTUBERBOOM lehiaketa, EAEko lehen booktuber lehiaketa

Abian da BOOKTUBERBOOM lehiaketa, EAEko lehen booktuber lehiaketa bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Urpeko mendien kala eta kalapitak

$
0
0

Urpeko mendien kala eta kalapitak

“Mundua asko aldatu da sarearen eraginaz” badiot gauza bat ulertuko duzu; “mundua ez da nahi adina aldatu Sareren eraginaz” esanez zerikusirik ez duen beste zerbait; baina gaur esatera natorrena da “mundua asko aldatu dela sareen eraginez”.

Urpeko mendien kala eta kalapitakAspaldi agortu edo urritu ziren itsasertzeko aberastasunak, eta arrantza industrialak mendira jo zuen; ez Santa Kruz apaizak bezala, baizik eta itsasoak, bere sakonean, ilunean eta sekretupean gordetzen dituen (zituen) mendieetara. Urpeko mendizerrak espezie ezezagunez beteta daude, eta arraste-arrantzaren garapenak hondo irregular eta arroila sakonetaraino iristea ahalbidetzen du: motor geroz eta indartsuagoak, sare handiagoak, lokalizazio sistema zehatzak, nabigazio sistema berriak… Sareek 2000 metroko sakonera baino gehiago lortzen dute. 2000 metro.

Dena den, aitortu behar da gizakia ilargira eta bere teknologia batek daki nora iritsi den bitartean, itsaso azpiko urak eta lurrak galaxia oso urrunak direla oraindik ere.

Espezie ezezagunak edo aurkitzen hain errazak ez direnak majo ordaintzen dira mundu osoko jatetxe garestienetan, eta itsasoa baino diru gose handiagoa daukaten enpresek arrantza meatzaritzaren pare jarri dute; hots, minerala agortzen denean beste zulo batera egiten dute jauzi, eta itsasoko biodibertsitatearen azken erreserbei pasara ederra eman die azken urteetan.

Urpeko mendien kala eta kalapitakUrpeko mendietan 10 milioi espezie ezberdin bizi direla kalkulatzen dute zientzialariek, hau da, oihan tropikaletan adina biodibertsitate; sakonerak eta iristeko zailtasunak bilakatzen du ingurune menditsua, oso maiz, espezie horietako askoren bizitoki bakarra. Farmazeutika eta bioteknologia enpresak ere aspaldi hasi ziren itsas-azpiko arrakaletara begira, eta bertan zegoen aberastasunaz jabetu (hitzaren bi zentzuetan) ziren unetik aitzin ohartzen hasi zen mundua harrizko gune hauen hauskortasunaz. Sakoneran bizi diren espezie gehienek hazkunde erritmo oso geldoa daukate. Badago “arrain ordulari laranjatua” izena duen espezie bat (Hoplostethus atlanticus), 150 urtez bizi daitekeena, eta urte piloa behar ditu garatu eta heldu bilakatzeko. Ala jinkoa. 150 urte bizi daitekeen arrain bat; eta nerabezaroa luzatzen duena; eta gainera “ordulariarekin”… Ene bada, hemen bada beste artikulu baterako adina mami.

Arraste-arrantzak dena eramaten du: iturri hidrotermalak edo ur hotzetako koralak, esaterako. Koral hauek espezie askoren bizitoki bakarra dira, eta kasu askotan 2000 urte baino gehiago behar izan dituzte garapen osoa lortzeko; hau da, “K.a” erabiltzean Kristo Aurrekoa edo Koral Aurrekoa irakurri dezakezuela, nahieran. Itsasoaren sakonean bizitza mantentzeko esentzia da korala, baina ez dauka balio komertzialik; sareek zuztarretatik ateratako guztia berriz ere itsasora botatzen dute, jada bere funtzioa galduta. Bi mila urtez eraikitakoa segundo bakarrean izorratu…

Kantauri itsasoan bada ur-azpiko mendi eder bat: Katxutxo, Asturias parean (agerikoa da toponimoaren jatorria euskalduna dela, garai bateko Kantauriko artzain famatuak bertan ibili ziren seinale). Mapan ikusi dezakezuen bezala, osoki edo partzialki esploratu dute; eta ustiatu, batek daki. Kontutan hartu mendiak eta esploratutako eremuen beri ematen duen mapa hau 2005ekoa dela.

Urpeko mendien kala eta kalapitak

Eta honen aurrean zer? Euskal Herrian abian daude jada egitasmo txikiak. Mintzatuko gara hortaz datorren astean, ez zaituztet gehiegi entretenitu nahi; bizitza motza da eta gu ez gara arrain ordulari laranjatuak.

*Iturriak: Wikipedia eta Le Monde Diplomatique.
Urpeko mendien kala eta kalapitak Urpeko mendien kala eta kalapitak

 

Urpeko mendien kala eta kalapitak bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

“Ohiko” sexu erasoak desnormalizatu beharra

$
0
0

“Ohiko” sexu erasoak desnormalizatu beharra

Kaixomaitia.eus | Nagore Vega

Pasa den astean film labur bat ikusi nuen Naiz-en bidez: Arrunta naiz. Chloé Fontaine-ren lanean (frantsesez), 2 minututan, bikote harremanetan maiz gertatzen den sexu eraso bat irudikatzen da. Mutilak harremanak izan nahi ditu, baina neskak ez. Nekatuta dagoela esaten dio, dutxatu berria dela, ez duela gogorik… Mutilak, ordea, entzungor egin, eta azkenean, harremanak izatera behartzen du.

Soy ordinaria, Chloé Fontaine, Vimeo.

Bideoak berak azpiko testuan honakoa dio: “Samintzen ez bazara, bietako bat zara”. Zoritxarrez, normala iruditzen zaigu bertan ikusten duguna. Mutilak ez du neskaren iritzia errespetatzen, baina bortxaz egin ez duenez eta bere neska denez… Eta neskak, azkenean, uko egiten dio bere iritzia errespetarazteari. Deitu diezaiokegu beldurra, maitasuna… Azken finean, errenditu egiten da (adi, errenditzea ez da baimena ematea, hala ere).

Askotan esan izan dugu: ez ezetz da. Benetako egoera bestelakoa da, ordea. Eta sarean ere eztabaida piztu da. Batzuetan erasoa da, besteentzat ez. Niretzat, argi eta garbi bai, bada. Ez badut nahi, ez dut nahi. Listo. Baina, zenbat aldiz jarraitu behar dugu halakoak bizitzen? Zergatik jarraitzen dugu legitimatzen?

.

Egoera iraul daiteke

Film labur horrek beste bideo bat ekarri dit gogora. Antzeko egoera batekin hasten da istorioa, baina bukaera guztiz bestelakoa da. Protagonistek kontzientzia hartzen dute gertatutakoaz, gaizki egindakoaren jakitun dira, eta buelta ematen diote egoerari. Gainera, gainontzekook ere ikas dezagun lanean ari dira.

1996. urtea zen. Tom Stranger australiarra da eta Thordis Elva islandiarra bertara joan zen ikastera. 18 eta 16 urte zituzten, hurrenez hurren. Bikote harremana hasi zuten. Stranger-ek Elva bortxatu egin zuen. Horren ondoren bakoitzak bere bidea hartu zuen.

9 urte beranduago Elvak idatzi egin zion Stranger-i. Ezin zuen gertatutakoa ahaztu ezta digeritu ere. Elkarri idazten hasi ziren, gertatutakoa ulertu, konpondu edota ahaztu nahian, akaso. 16 urte pasatu ziren eta elkar ikusi zuten. Orduantxe ulertu zuten dena. Lotsa eta isiltasuna alde batera utzi, eta eztabaida publiko egitea erabaki zuten. Liburu bat idatzi dute elkarrekin, eta biral bihurtu den TED Talk bat eman dute.

Sexu eraso “ohiko” horiei buruz benetan, ahoz gora hitz egiten hasi dira. Gertatutakoa gogorarazten dute. Gero hartutako bidea azaldu, eta bukatzeko, hausnarketara gonbidatzen gaituzte, frogatuz, egoera iraul daitekeela. “Egin duzun zerbaitek ez du zaren guztia definitzen”, dio Stranger-ek. “Ez desestimatu hitzen indarra, Elvari bortxatu nuela esateak nire bizitza aldatu zuen, eta nuen ardura hartu nuen nire gain, normalean emakumeei leporatzen baitzaie”. Elva guztiz ados dago: “Biolentzia sexuala emakumeen arazoa bakarrik balitz bezala tratatzeari uko egin behar diogu”.

“Eztabaida” interesgarria biltzen duen 19 minutu dira. Hezkuntza kontua da, beste behin.

Our story of rape and reconciliation | Thordis Elva and Tom Stranger

Zer gogoeta datorkizu bururua bi bideoa hauek ikusi ondoren? Zeure buruai ikusi duzu islaturik antzeko egoeraren batean?

IKUS IRUZKIN GEHIAGO KAIXOMAITIA.EUS BLOGEAN:

“Ohiko” sexu erasoak desnormalizatu beharra

sexu erasoak desnormalizatu beharra sexu erasoak desnormalizatu beharra  sexu erasoak desnormalizatu beharra

“Ohiko” sexu erasoak desnormalizatu beharra bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Asteburu honetan: Marrubiak laranja zuku eta eztiarekin

$
0
0

Marrubiak laranja zuku eta eztiarekin >

Asteburu honetarako, beste postre goxo bat eta RZ erraz-erraza, ama eta izeba datozenerako edo ligatzen laguntzeko moduko horietakoa. Gustokoen duzun horrekin, RZ hau eta txanpain botila bat irekita gau berezi zoragarri bat bideratzeko aukera gomendatzen dizugu… Gozatu eta on egin!

Marrubiak_laranja zuku eta eztiarekin

Marrubiak laranja zuku eta eztiarekin

Asteburu honetan: Marrubi laranja zuku eta eztiarekin > >

Osagaiak  (2 lagunentzat)

  • 400 g marrubi
  • Ezti pixar bat
  • Laranja zukua

.

Marrubiak laranja zuku eta eztiarekin

Errezeta

  1. Ziur egon behar dugu marrubiek xomorrorik eta txortenik ez dutela. Uretan pasa eta poliki-poliki xukatuko ditugu zapi batez.
  2. Laurdenetan edo erditik zatitu.
  3. Eztiarekin busti, eta pausatzen utziko ditugu hozkailuan, 10 bat minutu.
  4. Hotz zerbitzatuko ditugu marrubiak, gopor txikietan, laranja zuku egin berri eta fresko-freskoarekin batera.

Errezeta gehiago…

Jogurt krema fruitu gorrien marmeladaz

Banana split

Asteburu honetan: Marrubiak laranja zuku eta eztiarekin > >

Asteburu honetan: Marrubiak laranja zuku eta eztiarekin bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Zergatik ordu aldaketa?

$
0
0

Zergatik ordu aldaketa?

Honako sarrera hau 2010eko martxoaren 29an argitaratu zen, udaberriko ordu aldaketa zela-eta. Horrexegatik berreskuratu dugu gaur.

Dakizuenez, bitan aldatzen da ordua gurean, denboran atzera egin eta ordu bete irabazita udazkenean eta etorkizunera ordu bete joan eta galduta udaberrian; urtero-urtero.

Asteburu hau da berezi horietariko bat, igande goizaldean ordu bete egingo baitu aurrera ordulariak, 2.00etan 3.00ak izango dira.

.

Ordu aldaketen eztabaida sarritan berritzen den arren, herrialde askotan aplikatzen da ordu aldaketa. Europako estatu guztietan, Errusian eta AEBtan aplikatzen da. Ez ordea mundu osoan: Hego Amerika osoan, Australian eta Afrikan ez da ordurik aldatzen.

Badira, udako ordutegia ezartzea ebatzi eta atzera egin duten herrialdeak ere.

.

Arratsaldeko argia

Arratsaldeko argiak, merkataritza, kirola eta aisialdiko beste hainbat jarduera sustatzen ditu. Osasunean ohitura aldaketa horrek izan ditzakeen eraginak sarri aipatu dituzte osagileek: hala nola, loan eragina izan ditzakeela aipatzen da, arazo digestiboez gainera.. Ez dago garbi ere, elektrizitatearen kontsumoaren beherakada dakarren aldaketak. Ebidentzia gutxi daude.

.

Energia aurreztea

Energia aurreztea aipatzen da arrazoi nagusi bezala. AEBetako Garraio sailak 1975ean egindako ikerketan, ordu aldaketarekin %1 murrizten dela esaten zen. Egungo garapen teknologikoarekin nolako eragina duen zenbatu den jakin gabe, eusten al da argudio hori?

Argudio horren kontrako adibideak asko dira: 2000. urtean, Australiako zenbait lurraldetan ordutegi aldaketarekin ez zen elektrizitate kontsumoa murriztu, goizeko kontsumoa handitu baitzen. 2007an AEBtan egindako ikerketaren arabera, gasolina kontsumoa igo egin zen Ameriketan, ordu aldaketarengatik.

Energia aurreztearena ez dago hain garbi beraz.

.

Aisialdia

Faktore garrantzitsua dira honetan guztian aisialdiari loturiko zerbitzuak. Denbora libreaz arduratzen diren enpresentzat aldagarri garrantzitsua da ordu aldaketarena. Kirola egiteko edo ekitaldi kulturaletara hurbiltzeko bultzagarri garrantzitsua da arratsaldeko argi ordu hori.

Eguraldi aldaketak bezala, ordu aldaketak ere diru mugimendu handia suposatzen du.

.

Ohitura aldaketa

Ohitura aldaketa guztietan bezala, aldeko eta kontrako iritziak azaleratzen dira okasio horietan.
Ohitura aldaketa guztietan bezala, lehen uneko sorpresa sentipena ez du inork kentzen.

Zergatik ordu aldaketa?

Irudia | Ordu aldaketa: zergatik egiten da? | Ezezaguna | LGPL
Zergatik ordu aldaketa? Zergatik ordu aldaketa? 

Zergatik ordu aldaketa? bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Psikopaten presentzia

$
0
0
Psikopaten presentzia

Psikopaten presentzia

“Psikopaten presentzia laukoiztu egiten da goi mailako exekutiboen artean” irakurri diogu Txema Ramirez de la Piscinari Alea agerkarian, “Psikopatak” izeneko sarreran.

Egun zoriontasunaren bila inoiz baino sutsuago abiatzen gara. Gaixotasun mentalak, berriz, inoiz baino zabalduago daude.

Adituen arabera, populazioaren %1 psikopatak dira. Horren arabera, Gasteizen bakarrik 2.400 psikopata egongo lirateke (edo ginateke?). Batzuk, oso gutxi, diagnostikatuta daude eta tratamendupean daude, baina gehienak ez.

Zer da psikopatia? Nortasunaren nahasmena, zirraren kontrola galarazten duena. Gizartean bizitzeko zailtasun handiak eragiten ditu.

Psikopaten presentziaKontua da, nahasmendu hori askoz handiagoa dela (%4) enpresa handietako goi mailako exekutiboen artean (nahiz eta iragan kriminalik ez izan). Horrela frogatu dute British Columbiako irakasle eta psikologia kriminalean aditu Robert Harek eta psikologia industrialean doktore Paul Babiak. Haiek egindako ikerketan demostratu dute giza talde horretan psikopaten presentzia laukoiztu egiten dela.

Hauek dira sintomak: itxura xarmangarria dute, onenak direla uste dute, sarritan gezurtiak dira, ez dute kontzientzia-arazorik, afektibitate arazoak dituzte, hotzak eta erdeinu zaleak dira, komeni zaienean bakarrik laguntzen dute, erraz sumintzen dira, pazientzia gutxi daukate eta oldarkorrak dira.

Enpresa barruko azterketetan, berriz, pertsona hauek honelako profila eman zuten: “Buruzagi berritzaile, argiak eta fidagarriak dira. Bulegoan sartzeaz bat, mundu guztia adoretu egiten dute”.

Norbait datorkizue burura?

Psikopaten presentzia

Psikopaten presentzia bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Iparra-Hegoa 2017. Mugen gainetik Euskal Herria

$
0
0

Iparra-Hegoa 2017

Iparra-Hegoa 2017
johancladheart.com

XXII. Iparra-Hegoa izango da aurtengoa, “Muga gainetik Euskal Herria lelopean”. 

Antolakuntza Segurako Elorri Elkarteko partaideak eta Ipar Euskal Herriko hainbat kidek osatzen dute, eta urtero herri ezberdinetako lagunek egiten duten ekarpen eta lanari esker da posible ekitaldi hau. Euskal Herri osoko kultura, hizkuntza, arazoak, ondasunak eta ohiturak ezagutzeko eta trukatzeko aukera paregabea da Iparra-Hegoa astea. Antolatzaileen arabera urtez urte ekitaldi hau geroz eta ezagunagoa egiten ari da, eta ondoioz, erantzun hobea eta jendetsuagoa jasotzen ari da. Zerorrek ere Segurara (Gipuzkoa) hurbiltzeko aukera daukazu datorren aste osoan zehar.

Ekimena apur bat hobeto kokatzeko errepasa azkar bat emango diogu pasa den urteko asteari. Orduan erabakitze eskubideak eta Kataluniak izan zuten zentraltasuna, eta aste osoko ekimenak hortik jo zuten.

Kataluniako independentzia prozesuari buruz Joan Tardà, Victor Terradellas eta David Fernandez tertulian aritu ziren, eta Martxelo Otamendi moderatzaile lanetan jardun zen. Hemen duzue hitzaldiko bideoa ikusgai:

Katalunia izpide zeukan bigarren hitzaldian ANCko Liz Castro eta Sumateko Jose María Clavero eta Joan Solé tertulian aritu ziren Kristina Berasain kazetariaren gidaritzapean. Hemen duzue hitzaldiko bideoa ikusgai:

Euskal alderdi eta eragileak Kataluniari buruz jarri zituzten hizketan. EAJ, Sortu eta EH Bai alderdietako ordezkariekin eta Gure Esku Dago gizarte eragileko ordezkariarekin eman zitzaion amaiera iazko Iparra-Hegoako hitzaldi sortari. Azken mahainguru honetan, Enekoitz Telleria BERRIAko kazetaria aritu zen gidari eta EAJ-ko Luke Uribe-Etxeberria, Sortuko Pernando Barrena, EH Bai-ko Iker Elizalde eta Gure Esku Dagoko Angel Oiarbide hizlari. Hemen duzue hitzaldiko bideoa ikusgai:

Iparra-Hegoa ekimena berak apurtzen ditu ezarri dizkiguten mugak, baina pausu bat gehiago eman eta muga horrek sortu dituen arrakalen inguruan arituko dira, martxoaren 27tik apirila 2ra bitarte.

Iparra-Hegoa 2017

Iparra-Hegoa 2017

Iparra-Hegoa 2017

Iparra-Hegoa 2017

Iparra-Hegoa 2017

Hurbiltzerik ez bazenu, lasai; hurrengo astean zehar Seguran plazaratuko diren iritzi eta hausnarketen berri emango dugu ZuZeun. Dena den, ekimenaren aspaldiko jarraitzaile sutsu gisa, ahal izanez gero inguratzeko gomendioa egingo dut plazatxo honetatik. Izan astean zehar hitzaldiekin janzteko, edota asteburuko giro paregabean biluzteko.

Segurak ondo hartuko zaitu.

Iparra-Hegoa 2017

Iparra-Hegoa 2017

Iparra-Hegoa 2017. Mugen gainetik Euskal Herria bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


[Euskararen (pro)bokazioa] Egotearena

$
0
0
[Euskararen (pro)bokazioa] Egotearena

[Euskararen (pro)bokazioa] Egotearena >

[Euskararen (pro)bokazioa] Egotearena

Euskararen erabileraren inguruko atala da Euskararen (pro)bokazioa. Helburua, gaur egun batez ere ahozko ereduaren kasu zehatzak aztertzea da.

.

EGOTEARENA_

.

Betiko bidetik, sarean topatutako adibide batetik abiatuko gara:

Ba niretzat, Moncloako weba euskaraz ez egotearena, ez gatz ez berakatz.

.

Esaldia idatzi duenaren asmoa halako zerbait esatea litzateke:

Moncloako weba euskaraz ez egotea ez da ez gatz eta ez berakatz niretzat. Ez dit axola.

.

[Euskararen (pro)bokazioa] EgotearenaHala bada, /egotea/ hori subjektua litzateke, NOR kasua. Zer informazio erantsiko diogu /egotea + rena/ jartzen badugu? Ezertxo ere ez. Eta espainieraz “Lo de… (para mí, lo de que la web de la Moncloa no esté en euskara, ni chicha ni limoná)” esango ez bagenu, sekula ez genuke /egotearena/ erabiliko.

.

Beraz, nominalizazio-kasu honetan:

Ba niretzat, Moncloako weba euskaraz ez egotea, ez gatz ez berakatz.

.

[Euskararen (pro)bokazioa] Egotearena bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Euskalgintza eta isileko ehiztarien beruna

$
0
0

Euskalgintza eta isileko ehiztarien beruna >

Euskalgintza eta isileko ehiztarien beruna

Euskal ekosistema Singapurgo karramarroz, katamotzez eta adar zuriko errinozerontez betea dago. Hemen dena da hil ala bizikoa. Dena da lehena edo azkena. Edo badugu, edo ez dugu. Erdibidekorik gabe.

Argia desagertuko balitz, esaterako, gure astekarien faunaren %99a galduko genuke. Berria desagertuko balitz, berriz, gure egunkarien %99a akabo! Berdin ZuZeurekin edo Sustaturekin ere, berauek desagertuko balira, adio gure hedabide digital natiboen ehuneko erraldoia. Eta horrelaxe da gainerako ia arlo guztietan ere.

Zinemari dagokionez, urtero kaleratzen den film hori da gure elurretako leopardoa.

Eta musikan; 2000. urtean hasi industriaren krisi globalaren ostean, musika sorkuntzaren zikloko hainbat katebegi galdu zirenetik, nabaria da ekosistemaren desoreka. Inoiz orekarik izan baldin bazuen behintzat. Disketxe guztiek -Elkarrek salbu- ateak itxita, erreferente garrantzitsu bat galdu du euskal musikagintzak. Hedabideentzat eta publikoarentzat galbahe lana egiten zuen eragilearena. Eta Bidehuts bezalako salbuespen ederrarekin, urriak dira artisten elkarlanetik sortutako alternatibak.

Bidehuts gure bengalako tigrea da.

Ad infinitum segi genezake sumatrako orangutanekin, atun gorriarekin edo Baula dordokarekin. Kike Amonarrizek dianan jo zuen duela gutxi Berrian argitaratu elkarrizketa batean. Gure Esku Dagoren dinamika euskalgintzaren zelai berean ari da jokatzen. Eta esparru politikoan gertatzen ari den ziklo aldaketa berbera gertatzen ari da arlo kulturalean ere. Frankismoak gure guraso eta aitonamonei sortu erreakzio ahalmen eta borondatetik sortutako erakunde, eragile eta kolektibo askok eman dute eman behar zuten dena. Eta orain zer? Orain izango ote gara alternatibak artikulatzeko gai? Antolatzeko gai?

Ala arabar otsoa nola, isileko ehiztarien berunak hoztuko gaitu?

Euskalgintza eta isileko ehiztarien beruna

Euskalgintza eta isileko ehiztarien beruna bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Naffar elheac

$
0
0

Naffar elheac >

>>> 1000 naffar elhe berheci

aiphagarri · aiphamen · aiphatu · aiphu · aitaguinharreba · aitasso · aithor · aithorle · aithormen · aithortu · akelarre · aker · akidura · akigarri · akitu · akuilatu · akuilu · alha · alhamen · alhan · alhadura · alhapide · alharce · alhargun · alhargundu · alhargunsa · alhatu · alhor · amaguinharreba · amasso · anhitz · anhiztassun · antharraldi · antharratu · antholamendu · antholatu · aphain · aphainçaile · aphaince · aphaindu · aphairu · aphal · aphalce · aphaldu · aphez · aphezpicu · apheztu · aphiril · apho · aphoharmatu · aphur · aphurtu · arbasso · arhe · arhen · arhi · arhin · arthalde · arthamendatu · arthez · artheztu · artho · arthos · arthosqui · asse · astebethe · athaburu · athadi · athal · athalcatu · athari · athe · atheca · atheçain · athela · athera · atherabide · atheraia · atheratu · atheratzapen · atherbe · atherea · atheri · atherpe · atherri · athertu · athorra · aurthiqui · auçaphez · aulki · aurka · aurkaco · aurkari · aurkaz aurc · aurkaz aurkaco · aurkezpen · aurkeztu · aurkitu · aurrephai · aurthen · aurthiqui · baitha · baithan · bakan · bakandu · bakanca · bakar · bakarric · bakoitz · bakoiztu · bakun · bakundu · balhore · bapho · barkaçale · barkacione · barkagarri · barkamen · barkamendu · barkaquiçun · barkatzaile · bassa · basso · bathaiatu · bathaio · beguitharte · bekaitz · bekaizgo · bekaizqueria · bekaizti · bekan · bekatore · bekatoressa · bekatoros · bekatu · beko · beko eguin · bekoqui · bekoz · bekoz beko · bekurunde · belhar · belharça · belharri · belharrondoco · belhaun · belhaunaldi · belhaunicatu · belhauricatu · berhain · berheci · berphizcunde · berphiztu · berrhoguei · bethe · betoker · bike · bikoitz · bikoiztu · bikun · bikundu · bilha · bilhacaera · bilhacatu · bilhatu · bilho · bilhotz · bilhucic · bilhuzgo · bilhuztu · bilku · bilkura · bipher · biphi · biphil · bortha · borthitz · borthizqui · borthu · bothere · bothereçale · botheredun · botheretsu · botheretsuqui · bulhar · bulharretaco · bulka · bulkada · bulkatu · bulkatzaile · burhasso · burho · burhocatu · burphil · çainharta · çainhartatu · çakur · çalhe · çalhetu · çalhoin · çalhoindu · çalhu · çalhui · çamphail · çamphatu · çamphatzaile · çamphatze · çanko · çapha · çaphadura · çaphagarri · çaphaldi · çaphaldu · çaphaqueta · çaphatu · çathi · çathica · çathicatze · çathicazco · çathiqueta · çathitu · cekale · ceken · cekendu · cekenqueria · cekentassun · celhai · celhaitu · certhan · cikin · cikindu · cikinqueria · cilhar · cilhatu · cilhegui · cilho · cilhotu · cimarku · cimarkun · cimarkundu · cimarkunqueria · cimarkura · cimarkutsu · cinkurinatu · cinkurinca · cirphil · cirphildu · cirphilsu · cithal · cihhalqueria · çoko · çokolu · çokoratu · çolhi · çorhi · çorhitassun · çorhitu · çorthe · çurphail · çurphil · çurphildu · çurphildura · çuthabe · çuthoin · deithoragarri · deithoratu · deithore · deithu · deithura · deslothu · dithi · donhetsi · dorphe · dorphetassun · dorphetu · ejer · ejertassun · ekai · ekaigai · ekain · ekaitz · ekaiztsu · ekandu · ekarce · ekarle · ekarpen · ekarri · ekei · ekence · ekendu · eki · ekialde · ekidun · ekiera · ekilore · ekin · ekinaldi · ekinça · ekisargu · ekisargui · ekiteco · ekitico · ekoitzi · ekoizle · ekoizpen · ekortu · ekuratu · ekuru · elhaberri · elhaca · elhaçu · elhaire · elhar · elhasturi · elhauso · elhe · elheberri · elheca · elheçu · elheçurielheçuhur · elhe-melhe · elhesari · elhesta · elhestaldi · elhestan · elhestari · elhestatu · elhorri · elhur · elhurte · eliçathe · elkar · elkarce · elkardura · elkarganatu · elkarganatze · elkarganditu · elkargo · elkarquilatu · elkarquilatze · elkarrequico · elkarrequilaco · elkarrequin · elkarrhizqueta · elkarri · elkartassun · elkartu · elkor · elkortu · emaztequi · emphoilce · emphoildu · enthelegamendu · enthelegatu · enthelegatzapen · enthelegatze · ephai · ephaicatu · eohaiqueta · ephail · ephaile · ephaitu · ephe · ephel · epheldu · epher · erdiphurdi · erdiphurdicara · erdiphurdico · erdiphurdizco · erhaçu · erhaile · erhain · erhaite · erhan · erhaztun · erhi · erho · erhoqueria · erhoqui · erhotu · erkain · erkaizta · erkatu · erkatze · erkide · erkidego · erkidetu · erkitu · erossi · erphil · erthail · eserleku · eserthoqui · ethen · ethengabe · ethor · ethorbide · ethorcor · ethordun · ethorqui · ethorquiçun · ethorquin · ethorri · gako · galepher · galkatu · garhaigo · garhailari · garhaipen · garhaite · garhaitu · garhaitze · gathazca · gathazcalari · gathazcaldi · gathazcatu · gathibatu · gathibu · gendaila · gendarme · gendarmeria · gendarte · gendaurre · gende · general · gentil · Naffar elheacgokorricatu · golko · goraiphatu · gorphutz · gorrhasta · gorrhats · gortha · gorthe · gorthetiar · gosse · gossetu · gothor · gothorleku · gothorqui · gothortassun · gothortu · gueinhaçale · gueinhatu · gueinhu · guelthoqui · guerthacari · guerthaera · guerthari · guerthatu · guerthu · guerthutu · guerthutze · guinharreba · guirthain · guphida · guphidatu · guphidetsi · gurhasso · guthicia · guthiciatu · guthun · harma · harmatu · hasserre · hasserretu · hassi · hassiera · hazbethe · hessi · hilabethe · hilabetheoro · hilherri · hilhobi · hilhotz · hirur · hirurgarren · hirurhoguei · hirurkoitz · hirurkoiztu · hirurkun · hirurkundu · hirurtassun · hospital · ihessi · ikara · ikaragarri · ikaratu · ikasle · ikassi · ikastetche · ikastola · ikatz · ikazquin · ike · ikeçu · ikerça · ikerçaile · ikerçapen · ikerce · ikerpen · ikertu · iketsu · ikuci · ikusbide · ikusca · ikuscari · ikuscatu · ikusgarri · ikusle · ikusmen · ikusmira · ikuspegui · ikuspen · ikuspunctu · ikusquera · ikusquiçun · ikussaraci · ikussi · ikustapen · ikustatu · ikusune · ikuzgarri · ilhar · ilhargui · ilhaun · ilhaundu · ilhinti · ilhintitsu · ilhintitu · ilhumpe · ilhumpequeria · ilhumpetsu · ilhumpetu · ilhun · ilhunabar · ilhunce · ilhundu · ilhungo · ilhuntassun · ilki · ilki araci · ilkibide · ilkiera · ilobasso · inhaquin · inhar · inharroscatu · inharrossi · inhauteri · inhurri · iphar · ipharralde · iphizpicu · iphuin · iphurdi · iphurtargui · ithain · ithaiçur · itho · ithogarri · ithurbegui · ithurburu · ithurri · itsasso · jaiotherri · janhari · jassan · jathor · jathorri · jathorrismo · jathorriz · jathorrizco · jossi · juge · jugeamendu · jugeatu · kabia · kabu · kabudun · kabugabe · kabuzco · kailu · kalda · kaldatu · kambor · kar · karastu · karats · karba · karbe · kardu · karmin · karmindu · karmindura · karraca · karsu · ke · kedar · keinatu · keinu · keldar · kemen · kemensu · kendu · kenqueta · kereta · kerra · kerru · kexatu · kexu · kilica · kilicatu · kilo · kirats · koçu · kondu · korda · kordato · kordoca · kordocan · kordocatu · koroa · koroatu · kuba · kuia · kuma · kutcha · kutsatu · kutsu · lainho · laket · laketetsi · laketgarri · laketgia · laketgu · laketgune · lanhabes · lanho · lanhopetan · lanhotu · lankia · laphar · laphitz · laphur · laphurditar · laphurreta · laur · laurgarren · laurhazca · laurhoguei · laurkoitz · laurkoiztu · laurkun · laurkundu · laussengatu · laussengu · lehoin · leinhuru · lekat · lekora · lekoranz · lekorat · lekoratu · lekore · lekorean · lekoreco · lekortartu · lekortassun · lekot · leku · lekuco · lekucotassun · lekune · lekutu · lepho · likistu · likits · liphar · lokarri · lokarriztatu · lokartu · lorthu · lothu · lothura · lukainca · mahain · makal · makila · makur · makurca · makurqui · makurtu · malkar · malkarsu · malko · malkor · malkortu · manhaspen · manthar · manthartu · marhüca · markestu · markets · marthots · mathela · merkatalgo · merkatari · merkatu · merke · merketu · mihisse · moko · mokor · mokorcatu · mokortu · molko · mothel · motheldu · motho · mulho · mulko · munho · munhuts · muthico · muthil · muthilco · muthildu · muthiri · muthiriqui · muthiritassun · muthisco · muthur · muthurgo · muthurtu · nabussi · naffar · Naffarroa · nagussi · nahassi · nakaitz · nakaizgarri · nakaiztu · nakar · nekaçale · nekaçari · nekagarri · nekaldi · nekatu · neke · nekecia · neketsu · nekez · neurthitz · neurthu · noku · norhabe · norhabedun · notha · nothatu · ogassun · oinhace · oinhaceztatu · oinharrastu · oinharri · oinharritu · oinhatz · okatu · okaztadura · okaztagarri · okela · oker · okerce · okerdura · okerretara · okertassun · okertu · okil · okilasso · okitu · olha · olhe · olho · onharce · onharraraci · onhartu · onhassun · onheritzi · onherizte · onhescunça · onhespen · onhesquiçun · onhest · onhestqui · onhetsi · opha · ophari · ophetsi · ophil · ophildu · opho · ophor · orhatu · orhe · orhoimen · orhoitaraci · orhoitgarri · orhoitharri · orhoitmen · orhoitu · orhoitza · orhoitzapen · orkatz · orkoi · orthocic · orthoz · orthuts · orthutsic · ossassun · ossatu · osso · ossotu · otharre · othe · othoi · othoitz · othoitza · othurunça · othurunçatu · paussatu · paussu · phaldo · phaldoca · phaldoztatu · pharta · phartategui · phartazco · pheçoin · pheia · phesi · phesquiça · phico · phindar · phindarsu · phindartto · phinz · phiru · phirucatu · phizcunde · phiztaraci · phizte · phiztu · phorroca · phorrocatu · phorrosca · phurcica · phusca · phuscatu · sakail · sakailatu · sakaildu · sakats · saker · saki · sakil · sakitu · salhacunça · salhatari · salhati · salhatu · salho · saphar · sarhatu · sarthu · sathor · selhauru · senhar · senhargai · senhargo · sepha · sephati · sinhesmen · sinhesqueria · sinhestaraci · sinheste · sinhestecin · sinhestedun · sinhestu · sinhetsi · sokitu · solhas · solhastatu · solhasturi · sorhaio · sorhaiotassun · sorho · sortha · sortharaci · sorthatu · sorthegun · sortherri · sorthu · sothil · sotholqui · sukaldari · sukaldaritza · sukalde · sukar · sukarsu · tassun · tassun · thaca · thai · thailu · thandu · tharritamendu · tharritatu · theiu · theiutassun · theiutu · thenore · thini · thipil · thipildu · thipilqui · thipilune · thoil · thoila · thoildu · thoildura · tholu · thona · thoqui · thornu · thorratu · thu · thurburassun · thurburatu · thurbustu · thurbuts · tinketz · tocabilasso · ukacor · ukaldi · ukaldica · ukaldicari · ukaldicatu · ukaldura · ukan · ukatu · ukendu · ukendun · uko · ukondo · unhatu · unhide · urhence · urhentaraci · urhentburu · urhentu · urkabe · urkamendi · urrhaida · urrhasca · urrhats · urrhe · urrhetsu · urrhezco · urtharril · urthatu · urthe · urthebethe · urthebethetze · urtheburu · urtheoro · urthetsu · urtheurren · ussain · ussaindu · ussaphal · usso · vici · vicitza · vicitze · xakar · xakur · xalkea · xarho · xathar · xerka · xerkatu · xerthatu · xertho · xikin · xikiratu · xikiro · xinhaurri · xoko · xorhi · xortha · xothil · xukatu · xurphail ·

Naffar elheac

Naffar elheac bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Antzeman al duzu ordu aldaketa?

$
0
0
Antzeman al duzu ordu aldaketa?

Antzeman al duzu ordu aldaketa?

Honako sarrera hau 2010eko urriaren 31n argitaratu zen, udazkeneko ordu aldaketa zela-eta. Horrexegatik berreskuratu dugu gaur.

Dakizuenez, bitan aldatzen da ordua gurean, denboran atzera egin eta ordu bete irabazita udazkenean eta etorkizunera ordu bete joan eta galduta udaberrian; urtero-urtero.

Asteburu hau da berezi horietariko bat, gaur goizaldean ordu bete egin baitu aurrera ordulariak, 2.00etan 3.00ak izan dira.

.

Urtean bi aldiz, bederen, eztabaida mahaigaineratzen da; ordu aldaketarekin, bene-benetan, zenbat energia aurrezten da? Petrolio krisiarekin, argi naturala probestu eta energia aurreztea izan zuten helburu ordu aldaketarekin,  eta gaur egun Europako Batasuneko herrialdeetan derrigorrezkoa da aldaketa. EBren  ikerketek diote, martxotik urrira bitarteko ordu aldaketarekin etxebizitza baten energiaren %5a aurrezten dela, eta Alemania, Espainia edo Frantzia lako estatu batek 300 milioi euro aurrez ditzakeela.

Alabaina, ordu aldaketak kostua dakarkio gorputzari. Ordu aldaketak berekin dakarren ordubeteko argi murrizketa nahiko erraz asimilatzeko gai da gure gorputza,hiru, lau edo bost orduko murrizketa balitz, atentzio eta kontzentrazio gaitasuna ere murriztu egingo litzateke. Baina, hala ere, badu bere eragina ordubeteak: Begi erretinak eguzkiaren argia bidaltzen dio garunari, eta horrek hormonak nibelatzen laguntzen duenez, ordubeteko argi murrizketarekin garunak zailtasun handiagoz egingo du lan.

Horrez gain, zeharkako eraginak ditu: hala nola, argi gutxiago edukitzeak ariketa fisikoak egiteko zailtasunak dakartza. Eta ordutegi zorrotzetara ohituak daudenei, lotarako, lanerako eta umoreari eragiten die. Horregatik, argi ordu gehiagoren aldeko iritziak ugari dira.

Batez beste, adin ertaineko pertsona batek 3 egun behar izaten ditu ordu aldaketara egokitzeko, eta haurrek gutxiago, nahiz eta lehen egunean eragin handiagoa jasaten duten eurek. Animaliei ere eragiten die ordu aldaketak.

Antzeman al duzu ordu aldaketa?

Irudia | Ordubete gutxiagoz izango dugu argia | , | Creative Commons By SA
Antzeman al duzu ordu aldaketa?

Antzeman al duzu ordu aldaketa? bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Hizkuntz eskakizunak, ezjakintasuna eta gezurrak

$
0
0
Hizkuntz eskakizunak, ezjakintasuna eta gezurrak
Hizkuntz eskakizunak, ezjakintasuna eta gezurrak
Leire Narbaizak Info7 irratian aireratutako iritzia dakar salabardoak, egilearen Kalamuatik Txargainera blogetik jasoa.
.
Ez dakit zenbat denbora izango den, baina esango nuke duela hogeita bost urte ezarri zituztela hizkuntza eskakizunak EAEko administrazio publikoan. Mende laurden bat, beraz.
.
Mende laurden honetan kexak egon dira, baina azken aldian baino ez da entzuten formalki aldatuko behar direla eta berraztertu behar dituztela perfilok.
.

PSE-EE hasi zen hauteskunde kanpainan bideo iraingarri harekin, gogoratzen? Idoia Mendiak jarraitu zuen sasoi berean forentse EGAdunarekin tematuta. Era beran, EGAren zailtasuna jaisteko eskaera egin da Legebiltzarrean. Eta Bingen Zupiriak, oraingo Kultura sailburuak, segitu du esaten aztertu behar direla perfilok; izan ere, ez da logikoa kale-garbitzaile bati EGA eskatzea.

.
Tematuta daude hizkuntza eskakizunekin, eta EGA eskatze horrekin. Mendiarena forentseekin patologikoa da. Ez dakit zer uste zuen emakume horrek, hildakoekin baino ez zuela lan egiten mediku honek. Ez, bizidunak ere artatzen ditu, eta peritajeak egin. Beste medikuei besteko perfila eskatu beharko zaio, ezta? Bada, Osakidetzan egiten badu behar B2, bigarren perfila, izan beharko du, Osakidetzako guztiek duten bezala. Hortaz, gezurra esan zuen!
.
Zupiria jaunari ere esango nioke gezurra esan zuela EGA eta kale-garbitzaileena bota zuenean. Ez dut ezagutzen herririk EGA eskatzen dionik kale-garbitzaileari! Kale-garbitzaile gutxi dira,gainera, langile publiko, beraz gutxiri eskatuko zaio perfilik. Eta eskatzekotan B1, 1. hizkuntza eskakizuna. Horretan ere gezurra, edo ezjakintasuna (ez dakit sailburu baten ahotan zein den okerrago). Gainera, klasismo puntu bat ere badago adierazpenotan.
.
Itsututa daude EGArekin, euren ezjakintasunaren erakusgarri. EGA c1 da, oso maila altua. Gaztelaniaz askok ere gaindituko ez lukeena. Azterketa berrikusi behar dela? Ados nago, baina maila, azterketarena, Hizkuntzen Marko Europarrak finkatzen du, Europar Batasunak egindako lan zehatz batek, alegia; Europa osorako balio duena, eta hizkuntza askotarako. Honetaz gain, gogora dezagun C1ekin irakasleek klasea ematen dutela. Maila behar da horretarako, ezta?
.
Aztertu behar direla perfilak dioskute, baina aditz horren atzean “jaitsi” esan nahi dute. Hori da buruan dutena. Jaitsi, eta batzuetan kendu eskakizuna. Eta berraztertzearekin ni ados nago, birpentsatu egin behar dira, maila ez ezik modua. Maila, gainera, kasu batzuetan igo egin beharko da!
.
Hizkuntz eskakizunak, ezjakintasuna eta gezurrakLana kentzen dutela ere, bolo-bolo dabil. Baina ikusi dudanagatik, kualifikazio baxuko langileei ez zaizkie barkatzen eskakizunok, bai ordea goi mailakoei. Ezagutzen ditut gerenteak 4.ena beharko luketenak eta 2.ena ere ez dutenak, arkitektoak berbarik ere ez dakitenak eta 3.ena beharko luketenak. Polizia munizipal buruek 3.ena izan behar zutenak eta 0 direnak. Eta ez da ezer gertatu!
.
Honekin guztionekin ondoeza sortu nahi dute, hizkuntza eskakizunak baztertzaileak direla iradokita. Baina, orduan, duela 25 urte ez ziren baztertzaileak eta orain bai? Ez ote dugu aurrera egin?
.
Euskara arma darabilte, boto batzuen truke. Euskara politizatzen zentzurik txarrenean.
Hizkuntz eskakizunak, ezjakintasuna eta gezurrak

Hizkuntz eskakizunak, ezjakintasuna eta gezurrak bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

[Nor zen?] Pierre Loti

$
0
0

[Nor zen?] Pierre Loti

[Nor zen?] Pierre LotiLouis Marie Julien Viaud (Rochefort, Itsas Charente, 1850eko urtarrilaren 14an – Bakar Etxea, Hendaia, 1923ko ekainaren 10ean) Euskal Herrian bizi zen marinel eta idazle frantziarra izan zen. Bere ezizena: Pierre Loti. Loti hartu zuen izen ordaintzat, bere liburuen sinatzeko. «Lotus» deitzen da Indietako lore xume, usain goxodun bat… Lore harekun parekatzen zuen bere burua Lotik.

Haren obra, bereziki Ramuntcho, izugarri inportantea izan da Euskal Herriaren irudi bat proiektatzerako orduan; Hemingwayek egin bezala, onerako zein txarrerako, bultzatu eta modan ipini zuen Euskal Herria garaiko elite seozialean; ordutik hona, eta zenbait hamarkadatan Lapurdiko kostaldea noble, artista, udatiar eta abar askoren bisitalekua bihurtu da. Ordurarte Lotiren eleberriak urrutiko herrialde eta lurraldeei buruzkoak izan ziren, baina Ramuntcho eleberriarekin ohitura horrekin apurtu zuen. Bertan, Ipar Euskal Herriko ohitura eta usadioen goraipamena egiten du. Kontakizuna Gatchutcha eta Ramuntchoren arteko amodio istorioa da; Ramuntcho kontrabandoan dabilen arrantzale eta abenturazalea da. 1920an Toribio Altzaga donostiar idazleak eleberriaren euskarazko lehenbiziko itzulpena egin zuen.

[Nor zen?] Pierre LotiPastoral bat ere eskaini izan zaio obra honi. 80 urtean pastoralik egin gabe egon ondoren, Idauze-Mendi herriak atondu eta ondu zuen; Pier Pol Berzaitz musikari eta pastoralgileak idatzi zuen testua, batetik, Lotiren eleberrian ageri den euskaldunen arketipoak, eta, bestetik, istorio horren unibertsaltasunak erakarrita.

Honakoa zion Aita Larzabalek Ramuntxo eleberriaren eta Lotiren inguruan:

Mintza gaiten «Ramuntxo» liburuaz. Zer ote diogu, Lotik hortan kondatuez? Loti-k, bere begiz ikusten zuen bezala, gure axala ezin hobeki paperean ezarri du. Zoin ontsa ez ditu senditzen gure mendi eta erreken sasoinak, gure itsasoaren ibilerak, gure pilota, dantza eta elizako urratsak! Gure axalean dohatzinak, xuxen salatzen ditu, salbu xeheteri batzu. Hala nola, behin dio itzain batez: idiak abiarazi zituela, kopetan hunkituz… Idiak, oihuz eta, hala beharrrean, gorputzean ziztatuz, dira abiarazten. Bertze behin, bi pertsulari, ostatu batean, pertsutan ar-arazten ditu, airetzat emanez: Hiru damatxo Donostiako!  Pertsuak aire hortan, ez da, arras ez ditakena, bainan nekez da ditakena. Loti, gure kanpoz ontsa mintzatu hada, ez ditake erran xuxen eman duela, gure barneko berri”.

Frantziako Ontziteriaren ofiziala izanik, bidaiek bere nobelei iradoki zieten, hala nola, Pêcheur d’Islande, Au Maroc, Le Mariage de Loti, Un Pèlerin d’Angkor, Vers Ispahan… Turkiarako haren mirespena ere ezaguna zen.

Académie française erakundearen kidea zen, eta 13. eserlekua izan zuen 1891tik 1923ra.

[Nor zen?] Pierre Loti

*Iturriak: Berria, klasikoak.armiarma.eus eta Wikipedia
[Nor zen?] Pierre Loti

[Nor zen?] Pierre Loti bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Arantxa Tapia konpainia noblean

$
0
0

Arantxa Tapia konpainia noblean >

Arantxa Tapia konpainia nobleanBadakit bitxia dela. Gai asko daudela koadrilako afal ostean, ardoz eta kopaz goraino, barre eta besarkaden garaian, mahai gainean jartzeko. Baina egun hartan enpresariek zergetan ordaintzen zutenaz eta ez zutenaz jardun genuen bi lagunek eta hirurok, biak enpresa banaren arduradun.

Google-ek koadriletako apustu eta eztabaidak pikutara bota zitueneko garaien aurretik izan zen, guk behintzat ez genuen garai hartan mobilera datuak egiaztatzera joateko ohiturarik, eta baten ustearekin eta besteak omen zekienarekin tabernaz taberna ibili ginen..

Nik nioen gauza bat dela teorian enpresek irabaziengatik ordaindu behar dutena sozietate zergan, eta beste gauza bat benetan ordaintzen dutena, askoz gutxiago. Datuak ez nekizkiela, baina hala zela. Beraiek ezetz. Enpresek, beraiek behintzat, zerga guztiak ordaintzen zituztela, zerga pila bat.

Eztabaida hartaz oroitu naiz Arantxa Tapiak aurrekoan egin zituen adierazpenak irakurrita. “Gure sistema ez da txarra enpresentzat; kenkari sorta garrantzistua dago, eta, horiei esker, enpresa askoren ordainketa efektiboa ez da bi digiturena”. Gogoratu behar dugu sozietate zerga soilik ordaintzen dutela irabaziak dituzten enpresek. Galerak dituztenek, zero patatero ordaintzen dute.

Oso adierazpen esanguratsuak dira, batez ere, Tapiaren Jaurlaritza bereko Pedro Azpiazu Ogasun sailburuak esan berri duenean diru bilketa handiagoa behar dela, eta badagoela tartea sozietate zergan gehiago biltzeko.

Berriako albistearen arabera, Arantxa Tapia ez zen urrutirago joan zerga erreformari buruzko eztabaidan “daturik gabe hitz egiten ari delako gehiegitan”.

Datu faltagatik ez dadila izan Arantxa:

EAEn sozietate zergaren tasa nominala (teorian ordaindu behar dutena) %28koa da.  Baina dauden kenkari, hobespen, salbuespen eta desgrabazioak tarteko, praktikan ordaintzen dena %16,2 da. Azken zifra hau batez bestekoa da. Tapiak argi esan duen moduan, baudade enpresak %10etik behera ordaintzen dutenak, baina ez du salatzen, goraipatu baizik.

Berriki adostu ditu Jaurlaritzak 2017rako aurrekontuak PSE eta PP-rekin. Zein da aurrekonturako Jaurlaritzak duen diru kopurua? 10.709 milioi €. Hori da Urkulluren gobernuak gastu publikorako duen diru kopurua.

Badakizue, Arantxa Tapiak sutsuki goraipatu dituen kenkari eta hobespenak direla eta, zein den  Foru Ogasunek bildu gabe utzi duten diru kopurua (gastu fiskala deitua)? 6.058 milioi €.

Badakizuen EHUko ikerketa baten arabera zein den EAEko iruzur fiskalaren kopurua urtean? 3.200 milioi €.

Daturik gabe hitz egiten dela salatzen duenak, datuak ezkutatu nahi ditu, eskandaluzkoak dira eta, EAE paradisu fiskal bihurtu nahi ez dugunontzat.

Datuoi garrantzia kendu nahi dien Jaurlaritza, ordea, oso kezkatuta dago Diru Sarrerak Bermatzeko Errentan (DSBE; RGI gaztelaniaz) ematen den iruzurrarekin. Hatz marka digitalak hartuko dizkiete DSBE jasotzen duten pertsonei, iruzurgileak harrapatzeko.

Baina, zer neurriko iruzurra ematen da DSBEn halako neurri zorrotza hartzeko?

Gogoratu:

  • Jaurlaritzak 2017rako duen aurrekontua: 10.709 milioi €
  • Kenkari eta hobespenen bidez biltzeke uzten den dirua: 6.058 milioi €
  • EHUren ikerketaren arabera iruzur fiskala: 3.200 milioi €

Hatz marka digitalik, zein beste neurririk, ez enpresei. Hatz marka digitalak eskatuko zaizkie DSBEren hartzaileei.

Zenbat gastatzen du Jaurlaritzak DSBEn guztira? 400 milioi €.

Zein da DSBEn ematen den iruzur maila? %1ekoa. Beraz, iruzurra 4 milioi € ingurukoa izango da.

Sozietate zerga ordaintzen dutenak irabaziak dituzten enpresak dira. Hor ematen den iruzurra erraldoia da, eta iruzurgileak dirutan flotatzen bizi dira. DSBE jasotzen dutenek egiten duten iruzurra minuskuloa da, eta hartzaileek ez dute inon flotatzen, lurrari krudelki itsatsita daude, bizirauten saiatzen.

Arantxa Tapiari eskatuko nioke, denbora gutxiago pasatzeko enpresari “arrakastatsuekin”, eta denbora gehiago eman dezala, esaterako, DSBE jasotzen duten pertsonekin. Datuek asaladatu egiten dute, bai, baina begirada urratuek bihotzak biguntzen dituzte.

Arantxa Tapia konpainia noblean

Arantxa Tapia konpainia noblean bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


2017ko hamabigarren astea (Txiorik Onenak)

$
0
0
2017ko hamabigarren astea (Txiorik Onenak)

2017ko hamabigarren astea (Txiorik Onenak)

2017ko hamabigarren astea (Txiorik Onenak)Urteko hamabigarren asteko txio sorta, ohi bezala, zazpi txioz osatua dago, guzti-guztiak martxoaren 23tik 27ra bitartera txiokatuak izan direnak.

Udaberrian sartu gaituen asteko gaiei erreparatuta, erligio eta apaiz kontu ugari aurkitu ditugu, baita maitasunezkoak ere, globalizazio kontuez eta poesia apur batez batera.

Joan den astean bozkatzeko aukeran eman genizkizuen txioen artean, lehia estua izan da @ororostorm eta @Mikelelosegiazp txiolariaen artean, eta Santi Leone izan da nagusi, azken-azken orduan lehiakideari aurrea hartuta.

.

Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?

.

.

Pasa den asteko txiorik onena:

2017ko hamabigarren astea (Txiorik Onenak)

2017ko hamabigarren astea (Txiorik Onenak) bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Euskara, denontzat doan

$
0
0
Euskara, denontzat doan

Euskara, denontzat doan

Nazio Batuen Erakundearen arabera interneterako sarrerarako giza eskubidea zera da, edozein pertsonak adierazpen-askatasunaren eskubideaz, iritzia emateko eskubideaz edo bestelako oinarrizko eskubideez gozatzeko eta egikaritzeko interneten sartu ahal izatea; eta, ondorioz, Estatuek ardura dute interneterako sarbidea bermatzeko.

Euskara, denontzat doanMunduan, eskubide horren bermatzea muturrera eraman duten gobernuak izan dira. Esaterako, Indiako Kerala Estatuan internet giza eskubidetzat hartu zuten, elikadura, ura eta hezkuntza bezalaxe, eta, ondorioz, herritar guztientzako doako wifi konexioak jarriko dituzte. Guatemalako herri indigena batean ere interneterako sarbidea giza eskubidetzat hartu da, eta agintariak plan bat abian jartzen ari dira populazio guztiak doako wifia baliatu ahal izateko.

Egia da arrotz egin dakigukeela interneterako eskubidea giza eskubideen barruan kokatuta ikustea, baina egia ere bada, askotan geure buruan giza eskubideen eremuan lehen hiru belaunaldietakoak besterik ez sartzeko ohitura dugula, zibilak, politikoak… Eta gizartea aurrera doan neurrian, beharrezkoa izan da eskubideen belaunaldi berriak identifikatzea.

Lurralde bateko berezko hizkuntza ezagutzea ere oinarrizko eskubidetzat hartu zuen Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsalak 1996an. Ondoren, 2016ko abenduaren 17an aurkeztutako Donostiako Protokoloak eskubide hori egikaritzeko neurriak jaso zituen, hain zuzen ere, 91-95 tartean. Bertan, besteak beste, hizkuntza gutxitua ikasi nahi duten herritarrei dohainik ikasteko aukerak zabaldu beharra zehazten da, bai eta ikastaroak lurralde osoan eskaini beharra ere. Are gehiago, Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren printzipio nagusietako bat unibertsaltasun-printzipioa da, eta ondorioz, hizkuntzaren ezagutza unibertsalizatzeko neurriek lehentasuna dute.

Eskubideak aitortuta eta bidea definituta, aurrera egiteko borondatea besterik ez da falta, eta egia esan, gaur egun posible eta bideragarri ikusten dugu aldarrikapen historikotik lorpen historikorako jauzia egitea.

Horretarako hiru ildo nagusi leudeke. Batetik, doakotasuna kudeatzeko leihatila bakarra ezartzea. Zentralizatu behar da, erraztasunak eman behar zaizkie ikasleei eta sektoreari egingarriak izateko. Bigarrenik, helduak euskalduntzeko zerbitzuaren doakotasuna koordinatu eta planifikatu behar da. Izan ere, ulertezina da herriaren, herrialdearen edo mailaren arabera laguntza batzuk edo beste batzuk jasotzea. Egun, Euskal Autonomia Erkidegoan herritarrek kopuru desberdinak ordaintzen dituzte euskara ikasteko. Berrogeita hamar modulazio baino gehiago topatu ditugu, eta horren arabera, inbertsio desberdinak egin behar dituzte herritarrek doan izatetik 5.000 euro ordaindu behar izatera.

Azkenik, doakotasuna lortzeko, diru-sail nahikoak jaso beharko lirateke aurrekontuetan. Gaur egun EAEn ikasleen matrikulek sektorearen zeritzuen %34 hartzen dute, 15 milioi euro.

Eta, iruditzen zaigu badagoela aplika daitekeen eredua. Gure aldetik txalotu beharrekoa, bai, HABEk Lanbiderekin egin duen akordioa. Txalotu, batetik, bete-betean bat egiten duelako Protokoloaren 93. neurriarekin (hizkuntza gutxitua irakasten da langabetuei zuzendutako trebakuntzan). Eta txalotu doakotasuna ulertzeko moduarengatik. Hain zuzen ere, ikasleek dirurik aurreratu behar izatea, ikastorduen aprobetxamendua bai, baina azterketarik gainditu behar ez izatea, eta ikasleari tramiteetan zailtasun gehiturik eragin gabe.

Kontseiluan laugarren eta lehen belaunaldietako multzoetan sartzen den eskubide bana uztartu ditugu, eta biak ideia berarekin: Denontzat doan. Izan ere, guk aski erraz aldarrika genezake wifiak doakoa izan beharko lukeela, baina Kontseiluari badagokio euskara denontzat doan izan behar duela esatea; eta halaxe aldarrikatuko dugu, besteak beste, hogeigarren KORRIKAn Euskal Herriko hiriburuetan izango diren doakotasunaren aldeko kilometroetan.

Euskara, denontzat doan

Euskara, denontzat doan bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Konplizeak

$
0
0
Konplizeak

Konplizeak

Malen Aldalurrek parranda giroan (eta ez bakarrik) maiz jazotzen den gai bati heldu dio Klitto! agerkari feministan.

Asteburuko nekea zela eta, goiz oheratu nintzen astelehen gauean; Donostiako Parte Zaharra baino lehen, dirudienez. Etxe azpiko tabernan berriketan zebiltzan hiruzpalau gizon.

“Hemezortzi urte edo izango zituen baina ederra zegoen e? 90, 60, 90 neurriak zituen eta gainera ile horia!”, bota zuen emozioz gainezka gizonetako batek. Barrez erantzun zuten besteek, eta gustura jarraitu zuen kontakizunarekin: “Aitona bat izan nintekeen berarentzat, baina gustura hurbildu nintzen berarengana; egia da kalabazak jaso nituela eta ez zuela nitaz ezer jakin nahi, baina ez nintzen titiak eta ipurdia ukitu gabe geratu! jajajaja!”. Eta lagunek: “Handia zara!”, “Zu beti berdin e!”, “Bera ere gustura geratu zen orduan!”.

Eta hor jarraitu zuten eraso baten kronika egiten, barrez eta zilegitasun osoz. Amorratuta eta haserre oheratu nintzen. Erasotzailea goraipatzen jarraitu zuten denbora batez, eta alde egin zuten nire etxepetik.

KonplizeakPare bat aldiz joan naiz aurten Hernanira sagardotegi garaian, eta festa giroan ohikoa den gisan eraso bat baino gehiago ikusi ditut: lagunari ipurdia ukitu, aurrean dudan neskari oharkabean lepora igo, oihuka parean duten emakumearen gorputza puntuatu… Begiak itxi eta Hernaniko mutil horiek imajinatu ditut edozeinen etxepeko tabernan eurek egindako erasoen berri harro kuadrillan kontatzen.

“Handia zara!”, “Zu beti berdin e!”, “Bera ere gustura geratu zen orduan!”. Orain dela egun batzuk, Bulling-aren inguruko Kiva proiektuari buruzko erreportaje batean irakurtzen nuen, erasoekin bukatzeko konplizitatearekin apurtzea ezinbestekoa dela. Hau da, eraso egin ez arren, erasotzailea babestea badela, bere horretan, jazarpen nahikoa. Izan ere, erraza eta komodoa da horretarako inguru erosoetan (herri mugimenduetan, asanbladetan, lagun feministen artean) halako erasoak ahobatez salatzea; baina ez dakit zenbat diren nukleo maskulinoetan edo eremu ez erosoetan, euren lagunei kontra egitera ausartzen direnak; halako komentarioen aurrean, erasoa salatzen dutenak; euren konfort gunetik aterako dituzten jarrerak hartzen dituztenak.

Izan ere, ez Hernanin ikusitako erasoetan, ezta atzo gauen entzundako elkarrizketan ere, ez nuen ikusi erasotzailearen lagunik biktimaren alde posizionatzen.

Bulling-arekin gertatzen den bezala, erasoei aurre egiteko beharrezkoa da konplizitateekin apurtzea eta erasotzaileak babesteari uztea. ‘Eraso sexistarik ez’ dioten pegatinak paparrean pegatu, baina lagunen aurrean isiltzeak ez du ezertarako balio.

Konplizeak

Konplizeak bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Altsasuko gurasoak

$
0
0
Altsasuko gurasoak

Altsasuko gurasoak

Altsasuko gurasoak

“Altsasuko taberna batean gertaturiko liskarraren ondorioz” semeak auzipetuta dituzten gurasoek, www.altsasugurasoak.com ataria sortu dute, “kasuaren inguruko datu eta informazio guztia zabaltzeko eta jaso dugun elkartasun guztia biltzeko asmoz”.

Kasuaren inguruko dokumentazioa eta kronologia aurkezteaz gain, atariak gazteei babesa agertu eta bertan eskegi duten manifestua sinatzera deitu ditu herritarrak. Hemen duzuen hauxe:

.

MANIFESTUA

Iragan urriaren 15ean, ordu txikitan, Altsasuko taberna batean jazo ziren gertaerak direla medio, herriko hamaika gazteri terrorismo-ekintza egotzi diete, horietako zazpi behin-behinean espetxeratuak izan direlarik. Hilabete pasa eta gero, horietako lau gazte karguekin askatu dituzte eta beste hiruk kartzelan segitzen dute. Elkarbizitza, askatasuna eta justiziarekiko konpromisoarengatik, giza-eskubideekiko errespetuarengatik eta Zuzenbide-Estatuaren printzipioengatik, dokumentu hau sinatzen dugunok gure kezka adierazi nahi dugu kasua garatzen ari den moduarengatik.

Oinarritzat jotzen dugu jendarteak, instituzioetako ordezkariek, hedabideek eta sistema judizialak zuhurtasun, inpartzialtasun eta proportzionaltsun irizpideen arabera jokatzea. Errespetua zor diogu errugabetasun-presuntzioari eta, horregatik, gure kezka agertu nahi dugu gazteen identitatea argitaratu izanagatik, horietako bi adin txikikoak izanik, eta atxiloketak gauzatu diren moduarengatik ere: agindu judizialik gabe eta ordu eta leku publikoetan, nahiz eta aurretik beren kabuz deklaratzera aurkeztu ziren. Epaile naturala ukatu zaie eta, jurista entzutetsuek azpimarratu duten bezala, berme prozesalak (defentsa-eskubidea, norbanakoaren ardura, interpretazio ez estentsiboa, proportzionaltasuna, bidegabekeria-eza…) zalantzatan geratu dira.

Gure kezka azaldu nahi dugu, era berean, gertaerak terrorismo delitutzat judizialki izendatzeagatik. Proportzionaltasun-faltak eta interpretazio estentsiboak urratzen dute askatasuna, berme prozesala eta herritar guztiok babestu behar gaituen segurtasun juridikoa. Hori dela eta, nabarmendu nahi dugu Foruzaingoak eta Guardia Zibilak idatzitako lehenengo txostenek ezeztatu eta errefusatu egin dutela gertaerak terrorismo-delitutzat kalifikatzea.

Terrorismo-ekintzatzat hartuz gero, 10-15 kartzela zigorra legokieke gazte hauei, erailketa delituari dagokion zigorraldia beraz, eta hori ez dator bat mediku agirietan adierazten diren lesioen larritasun mailarekin. Nabarmendu beharra dugu gehiegizko zigor horiek betetzeak gazteei ekarriko lieken konpondu ezinezko kaltea. Azpimarratu beharra dugu behin-behineko kartzelaldia salbuespenezko kautelazko neurria dela. Kezkagarria da aipaturiko neurria gazte horiei ezartzea, behin baino gehiagotan, eta beren borondatez, epaitegietan aurkeztu direlako, deklaratzeko prest. Ulertzen dugu familiek sentitzen duten babesik eta defentsiorik eza.

Bestaldetik, gertaerak izan zirenetik hedabideek neurriz gaindi jorratu dute gaia eta Altsasuko herriaren errealitatearekin bat ez datorren irudia eman dute. Oso kaltegarria izan da, eta ez dio elkarbizitzari mesederik egiten.

Horregatik guztiarengatik, eskatzen dugu proportzionaltasunaren, justiziaren eta ekitatearen printzipioak gailen daitezen eta galdegiten dugu terrorismo-delituaren kalifikazioa ezabatzeko, eskumena Iruñeko 3. Instrukzio-epaitegiari bueltatzeko eta, ondorioz, zazpi gazteak aske uzteko.

Aldi berean, agintari eskudunei eskatzen diegu (Fiskaltza Nagusia, Auzitegi Nazionala eta Nafarroako Probintzia-Auzitegia) norabide berean birplanteatu dezatela beren jarduna, eta Herri-administrazio, hedabide, gizarte eta politika-eragile eta jendarteari ere eskakizun hauek bete ditzatela.

Altsasuko gurasoak

.

Altsasuko gurasoak

Altsasuko gurasoak bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Baskoniako cheerleadersak ere, Korrika!

$
0
0
Baskoniako cheerleadersak ere, Korrika!

Baskoniako cheerleadersak ere, Korrika!

Otxandion abiatuko da gaur beste behin, hogeigarrenez, Euskal Herri osoa zeharkatuko duen Korrika, euskararen aldarri parte hartzaile eta baikorrena.

Izan ziren garai batzuk, noiz Korrikak eta, oro har, euskararen aldeko edozein ekimenek makina bat zailtasun izaten zituzten aurrera egiteko; nola aldatzen diren gauzak, kamarada! Euskalgintza eta AEK fase berri batean sartua da orain, Aleari esker jakin dugunez, Saski Baskoniaren cheerleadersak ere, Dancing Team Baskoniak, Korrikarekin bat egin baitu.

Bistan da txantxetan ari garela eta bitxia iruditu zaigulako dakargula bideoa baina, cheerleadersak jokatzen duten papera emakumeentzat duina ote den alde batera utzita -hori ere bada egin beharreko eztabaida-, positiboa begitantzen zaigu oso Korrikak (eta euskarak) bere ohiko esparruetatik kanpoko guneak bereganatzea, are gehiago kirol jarduerek egun jendartean duten garrantzia ikusita.

Baskoniako cheerleadersak ere, Korrika!

Baskoniako cheerleadersak ere, Korrika!

Baskoniako cheerleadersak ere, Korrika! bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Viewing all 19606 articles
Browse latest View live


<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>