Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all 19833 articles
Browse latest View live

Boiseko ikastolak badauka bere etxea, azkenean

$
0
0

IMG_145717 urte dira guraso talde batek Boiseko ikastola sortu zuela. Euskal Herritik kanpo dagoen bakarra da. Ikasturte berrirako 25 ume inguru espero dituzte, eta oso aste berezia dute hau: orain arteko egoitza utzita (beste zentro batean ikasgela pare bat zeuzkaten), beren etxe dotorea erosi eta atondu dute, auzolanean.

Astelehenean izan zen inaugurazio ekitaldia, eta asteazkenean hasi ziren umeak ikastolan.

The post Boiseko ikastolak badauka bere etxea, azkenean appeared first on zuzeu.eus.


EGIN. Testuinguru, atxiloketa eta epaiketari buruz: Pablo Gorostiaga eta Murga anaiak (aiaraldea.eus)

$
0
0

EGIN: Bahitu zuten egunkaria baina isiltzea lortu ez zutena

EGINEkainaren bukaeran EGIN egunkariari buruz Laudion egindako dokumentala ekarri dugu, “EGIN: Bahitu zuten egunkaria baina isiltzea lortu ez zutena” tituluaz eta ikimilikili Klik-en errealizazioa dena. Patxo eta Isidro Murga anaiak, Pablo Gorostiaga eta euren senideak agertzen diren ordu erdiko dokumental honetan, EGINeko itxierari buruz, atxiloketa, epaiketa, testuinguru, etab-en inguruko irudi eta euren hitzak.

18/98 sumarioan auzipetuak, Pablo Gorostiaga eta Patxo Murga Egin-eko Administrazio kontseiluko kide ziren, Isidro Murga Egin-eko kontseiluaren idazkaria. 8 urte eman dituzte preso, aurtengo maiatzean gelditu dira aske Isidro eta Patxo Murga anaiak.  2007ko azaroan espetxeratu zituzten , eta kartzela ezberdinetatik igaro ostean 69 eta 70 urteko adinarekin utzi zuten Leongo espetxea.

www.aiaraldea.eus

http://www.aiaraldea.eus/bideoak/egin-bahitu-zuten-egunkaria-baina-isiltzea-lortu-ez-zutena

The post EGIN. Testuinguru, atxiloketa eta epaiketari buruz: Pablo Gorostiaga eta Murga anaiak (aiaraldea.eus) appeared first on zuzeu.eus.

Espainiaren eskuzabaltasuna Donostiara heldu da

$
0
0

Espainiaren eskuzabaltasuna Donostiara heldu da“Espainiako banderak espainiar erakunde ofizial guztietan egon behar du”. Legeak horrela dioen arren, 150 herri ingurutan ez ei da esandakoa betetzen, España Generosa-koek salatu dutenez. “Oso baikorrak garenez (akaso gehiegi), ziur gaude bandera ez duten herri hauetan jartzea ahaztu zaiela”, diote.

Hori dela-eta, España Generosakoek –“haz un donativo” hitzekin zabaltzen dute beraien webgunea- ideia ezin hobea izan dute uztaileko oporraldirako -apur bat beherako aipatuko dugun ekimeneko parte hartzaile guztiak oraindik ikasketak burutu gabeak izateko traza guztiak dituzte-eta-. “Azken astean, toki  horietara joko dugu, Donostiatik Bartzelonaraino, eta falta duten erakundeei bandera bana oparituko diegu”.

Ekimena Donostian abiatu dute pasa den asteburuan, eta hitzorduak sekulako arrakasta izan zuen, ondoko bideoan ikus daitekeenez donostiar mordoa batu baitzituzten, beso zabalik zain zituztenak…

Bideoa España Generosa-koek beraiek eskegi dute youtube.com atarian, “Independentzia zale erradikalak Espainiar banderaren aldeko ekitaldia zapuzten ahalegindu dira. Baina gorrotoak ez du ezer egiterik guztiona den banderaren aurka”.

Guztira berrehun bat lagun inguru izan omen zituen aurrean aldekoen ustean ekimen ausarta izan zenak. Kontrakoen iritziz, bestalde, Madril aldetik etorritako bostpasei lagunen probokazio bat baino ez zen izan, auzolotsa ematen zuena.

Ekitaldiaren antolatzailea, España Generosa, ez zetorren bat azken iritzi honekin, eta pozik zen ekitaldia arrakastaz burutu ahal izan zutelako. Twitter bidez Donostian izandako laguntza eskertu zuten:

* Hamalau pertsonalitatek sinatu du -atzora arte horrela agertzen zuten sarean- España Generosa-ren manifestua. Tartean, AVT-ko presidente Ángeles Pedraza, Dignidad y Justiciako Daniel Portero,  Elorrioko (PPko) zinegotzi Carlos García-k, Madrilgo lehendakari ohi Joaquín Leguinak, Alfonso Ussía kazetariak eta VOX-eko lehendakari Santiago Abascal-ek; besteak beste.

The post Espainiaren eskuzabaltasuna Donostiara heldu da appeared first on zuzeu.eus.

Asteko inkesta: euskal futbol taldeak 2016an

$
0
0

Asteko inkesta: euskal futbol taldeak 2016anHogei egun barru hasiko da Espainiako Futbol Liga Txapelketa. Hiru euskal talde daude lehenengo mailan: Athletic de Bilbao, Real Sociedad de San Sebastián eta Sociedad Deportiva Eibar.

Estraineko partidua Athleticek Bartzelonaren kontra dauka, Realak Deportivoren aurka egin beharko du eta Eibar Granada gainditzen saiatuko da. Gero gerokoak.

Galdetzen duguna erraza da: datorren urteko maiatzean 2015-16 Liga amaitzen den unean, zein hurrenkera izango dute Hegoaldeko euskal futbol taldeek? Zein geratuko da noren aurretik edo atzetik?

Orain lerdokeria bat dirudi galdera honek, baina ederra izango da liga amaitzen den egunean hemen bildutako emaitzei begiratzea.

Beraz, zein da zure irudipena? Ez dizugu zaletasuna galdetzen, talde hau edo hura gehiago maite duzun. Soilik jakin nahi dugu zure iritzi zientifikoaren arabera zein hurrenkeratan geratuko diren talde hauek 2016ko Maiatzaren 15ean.

The post Asteko inkesta: euskal futbol taldeak 2016an appeared first on zuzeu.eus.

Eros (ezazu) greziar uharte bat

$
0
0

greziar uharte bat eros ezazu

Izenburuko Eros ez da, tamalez, greziar mitologiako maitasunaren eta sexuaren jainkoa; dei bat baino, uharte bat erostekoa. Beste modu batean esanda, Greziar irla batzuk salgai direla esan gura genuen.

Egun Grezian bizi den Hibai Arbide Aza kazetariak ezagutarazi digu berria, Warren Buffet aberats okituak Sanroniko Golkoan Santo Tomas uhartea hamabost milioi euroren truke erosi zuela zabaltzean. Ez ei da egia -atoan gezurtatu bide zuen berria Buffet-ek-, eta irlak salgai jarraitzen omen du, zuotako norbaitek itsulapikoa apurtu nahiko balu. Taxi akuatikoa hartuta Atenas-etik 45 minututara eta itsasontziz Corintotik 20 minututara dagoen uharteak, iragarkiak esaten duenez, “kokapen  ezin aproposagoan omen dago europar elitearen oporraldietarako gune izateko”.

Hiru milioi eurotik hasi eta 50 milioi eurora arte, hogei inguru ei dira guztira salgai diren irla greziarrak, privateislandsonline.com atarian aurkituko dituzuenak. “Esate baterako, Omorfik (“ederra” esan nahi du) 50 milioi euro balio ditu”, Arbidek dioenez.

Antza denez, aurretik pribatizatutako uharteak ditugu honakoak, eta hauen salmentatik jasotako dirua nork poltsikoratzen duen ez badakigu ere, ez dirudi greziar herritarrengana sosik helduko denik; lehengo lepotik burua…

 

NISSOS MAKRIEros (ezazu) greziar uharte bat

Itsaso Jonikoaren erdialdean dagoen irla pribatua da Nissos Makri, Hego Echinadetako Oxeiae taldekoa, 99 hektarea ingurukoa. (Prezioa eskatu beharra dago).

 

 

Eros (ezazu) greziar uharte batOMFORI

Lurreko paradisua da Omfori uhartea, ur bare turkesazko hondartzaz inguratua dagoena.  Uharteak 450 hektarea inguru ditu, eta 50 milioi euroko salneurria.

 

 

Eros (ezazu) greziar uharte batPATROKLOS

Atenasetik gertu egoteaz gain kulturaz eta historiaz aberatsa da Patroklos, inbertsoreek urte luzez desiratua; 260 hektarea inguru dituen irla pribatua. (Prezioa eskatu beharra dago).

 

 

TRAGONISI

Eros (ezazu) greziar uharte batLuxuzko erretiroa hartzeko ideala, Tragonisik oso kokapen aproposa du, Atenas hiritik gertu; 90 hektarea ditu uharteak. (Prezioa eskatu beharra dago).

 

 

 

Hona hemen irla gehiago:

Stroggilo uhartea Nafsika uhartea Dulichium uhartea St. Thomas uhartea Kato Antikeri uhartea Nissos Sofia uhartea
greziar uharte bat eros ezazu greziar uharte bat eros ezazu greziar uharte bat eros ezazu greziar uharte bat eros ezazu greziar uharte bat eros ezazu greziar uharte bat eros ezazu greziar uharte bat eros ezazu greziar uharte bat eros ezazu

The post Eros (ezazu) greziar uharte bat appeared first on zuzeu.eus.

Magiaren Etxea, estreinaldia uztailaren 31n

$
0
0

DISPLAY_LACASAMAGICA_EUSKERAZineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programaren baitan euskaraz ere ikusteko aukera izango da

Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz ekimenari esker, datorren ostiralean, uztailak 31, Magiaren Etxea animaziozko filma euskaraz ikusteko aukera izango da Euskal Herriko hamalau aretotan.

Hauek dira: Florida Guridi 7 eta Yelmo Boulevard 12 (Gasteiz); Niessen (Errenteria); Urbil (Usurbil); Príncipe (Donostia); Golem (Iruña); Zugaza (Durango); Getxo Zinema (Getxo); Cinesa Max eta Yelmo Megapark (Barakaldo); Cinesa Zubiarte eta Multicines (Bilbo); Cinesa Artea (Leioa) eta Dock Cine (Portugalete).

Magiaren Etxea filma belgikarra da, Ben Stassenek eta Jeremy Degrusonen zuzenduta. Jabeek kalean utzitako katakume baten istorioa da; ekaitza batetik babesteko, katakumea tramankulu bitxiez betetako etxe batean sartuko da. Agure mago bat bizi da bertan, katakumeari harrera beroa egiten diona. Mago zaharrak etxean dituen gainontzeko animaliek, ordea, ez dute begi onez hartuko eta katakumeak bere lekua bilatu beharko du.

Zinema Euskaraz programak diru-laguntzak ematen ditu filmak euskarara itzultzeko. Laguntza horren baitan kokatzen da Magiaren Etxea, 2015 urtean itzuli den zazpigarren filma. Aurrez, The good son, Pixkanaka-pixkanaka; 7 ipotxa; Tom Txiki eta Asterix itzuli dira. Laguntza hauen xedea filmak euskaraz ikusteko ohitura sustatzea da, eta bide batez, aisialdian euskararen normalizazioan eragitea.

 

The post Magiaren Etxea, estreinaldia uztailaren 31n appeared first on zuzeu.eus.

Euskal gaizkileak: Goizuetako Joxe Etxegarai

$
0
0

Goizueta- Asier Sarasua - Euskal gaizkileak: Goizuetako Joxe Etxegarai

(Goizueta eta Urumea. Asier Sarasua. CC)
.
“Trabuko” esaten badizut, seguru asko, “hitzak ederrak, bihotza faltso” aterako zaizu ondoren eta kantatzen hasiko zara Mikel Laboaren  Goizuetan bada gizon bat ospetsu hura.
Gezurra badirudi ere, kantu horri esker memorian iltzatuta geratu zaigu Trabuko izeneko gizona, baina ez da bera historia honetako benetako protagonista, azken finean salataria baizik ez baitzen izan, diru faltsua egiten zutela eta, gizonezkoz osatutako laukote bat kartzela bidean jarri zuena.
Antza denez, lau gizon horiek Lesaka, Arantza eta inguruetako elizetan ostutako zilarrez egiten zuten diru faltsua. Oroitzen zara Ituringo arotza izeneko beste kantu hartaz? Han joareak egiten ei zituzten “urrezko santuak” urtuta, Goizuetan, ostera, dirua.
Gai hau gehien ikertu duenetako bat, Patziku Perurena izango da, liburu bat ere argitaratuta dauka gaiarekin.

Nor ziren atxilotu zituzten lau gizonezkoak?

Kantuaren azken bertsetean “bi seme eta hiru alaba” hazitzekotan uzten dituena, Joxe Etxegarai goizuetarra izan zen, Artikutzako inguruetan kokatuta dagoen Berdabiokoa, beste hiru lagunekin batera atxilotu zutena.
1748. urteko dokumentu batean datorrenez, Joseph de Etchagarai, Joseph de Quillaberri, Gracian de Echeverria eta Juan Antonio de Navaz izan ziren atxilotuak.
Killaberri, Zuberoako larraingoa zen, nahiz eta Berdabion bizi. Irunen bizi zen Etxeberria Hazparnekoa zen eta Navaz, ostera, zubietarra, nahiz eta Berdabion bizi garai hartan. Hura bai zela mugazgaindiko bizimodua!
Antza denez, Lesakako udalak jarri zuen denuntzia, zilarrak lapurtu zituztela eta. Horrexen akusaziopean atxilotu zituzten baina Trabuko izeneko gizonak, ostera, diru-faltsutzearen hobena gehitu zien bere salaketarekin. Lau egunez Iruñeko kartzelara eraman ostean, libre utzi zituzten, hala ere, guztiz pobreak zirela eta.
Oso polita da Trabukok nola jakin zuen diru faltsuaren kontua. Patziku Perurenak kontatu zuen Sautrela saioan:
.

.
Gure herri kantu nagusienetakoa da, eta abestiaren bi aldaera ezagunenak, Azkuek eta Aita Donostiak bildu zituzten.
.

(Resurreccion Maria Azkuek Errenterian Luis del Puerto izeneko bati jaso eta 1922ko bere kantutegian argitaratu zen bezala).

1. Goizuetan bada gizon bat
deritzen zaio “Trabuko”
hitzak ederrak bihotza faltso
sekula etzaio paltako
egin dituen dilijentziak
berari zaizko damuko.

.

2. Ongi, ongi oroitu hadi
zer egin huen Elaman.
Difuntu horrek izatu balu
jarraikilerik Lesakan
orain baino lehen egongo hintzan
ni orain nagoen atakan.

.

3. Nere andreak ekarri zuen
Aranaztikan dotea,
hobe zukean ikusi ez balu
Berdabioko atea,
orain etzuen hark idukiko
dadukan pesalonbrea.

.

4. Nere buruaz ez naiz oroitzen
zeren ez naizen bakarra
hazitzekoak hor uzten ditut
bi seme ta hiru alaba
Jaun zerukoak adi dezala
horien amaren negarra.

 

(Aita Donostiak Aranazen jaso eta 1929ko bere kantutegian jasotako aldaera)

1. Bardabioko semia naiz ta
Seme fortuna gabia.
Aranaztikan ekarri nuen
Dotiarekin andria.
Hobe zukian ikusi ezpalu
Bardabioko atia.

.

2. Nere buruaz ez naiz oroitzen,
Zeren ez naizen bakarra.
Azitzekuak or uzten ditut
hiru seme ta bi alaba.
Jaun zerukuak adi dezala
haien amaren negarra.

.

3. Goizuetan bada gizon bat,
Deitzen diote “Trabuko”.
Hitzak ederrak, bihotza faltso
Behinere etzaio faltako.
Hark egin didan aberiguazioa
Sekulan etzait ahantziko.

.

4.-Denbora batez oroitzen bayintz
Zer egin yuen Elaman,
Denbora hartan ibiltzen yintzan
Yarraiki nikan Lesakan
Orain bano len egun yakien
Ni orain naguen atakan.

.

5. Goizuetako eskribu Jaunari:
-Eskarrikasko, barkatu;
Informaziuak onak diguzu
Iruñerako prestatu!
Mundu honetan edo bestian
Biharko dituzu pagatu.

.

6. Zorriak eta arkukusuak
Arrotontxuak nagusi.
Denbora batez erran bihartzuenak
hau bihar nuela ikusi!
Zeruko Aita, lagun nazazu,
Ezin nengoake igesi.”

Euskal gaizkileak: Goizuetako Joxe Etxegarai

The post Euskal gaizkileak: Goizuetako Joxe Etxegarai appeared first on zuzeu.eus.

Zeledonen abestia euskaraz, aurtengo txupinazoan

$
0
0

Hirinet.net ataritik jasotako berria:

Abuztuaren 4an, txupinazoaren ostean, milaka lagunen artean Andre Mari Zuriaren plaza gurutzatu eta, ohi bezala, jaiei hasiera emateko mikrofonoa hartuko du esku artean Gorka Ortiz de Urbinak.
 .
GEU elkartearen eta Blusa eta Nesken Batzordearen elkarlanaren ondorioz, aurten, lehenbiziko aldiz, Zeledonen abestia euskaraz ere entzun ahal izango da. Plazan jaiei hasiera ematen egongo diren milaka lagunen artean euskarazko bertsioaren eskuorriak banatuko dira.
 .
GEU elkarteko hainbat bazkideren proposamenari heldu eta orain dela bi hilabete inguru hasi ziren ideiari itxura emateko bilerak Blusa eta Nesken Batzordearekin. Elkarlan horretatik eta Zeledonen ezinbesteko laguntzarekin egin du aurrera proposamenak. Zenbait proposamen aztertu ostean, Mariano San Miguel musikariaren jatorrizko bertsioan oinarritutakoaren alde egin da. Sancho el Sabio Fundazioaren katalogoaren arabera, 1918koa bide da; eta, Eresbilen katalogoaren arabera, 1922 ingurukoa. Nolanahi ere, egiletzat hartzen den Mariano San Miguelen garaikoa. Euskararen erabilera bultzatu eta jaietan duen presentzia areagotzeko helburuarekin beste urrats bat da hau. Elkarlanetik eta jai giroan euskaraz gozatzeko aukera gehiago izango dugularik.

 

ZELEDON! ETXE BERRIA EGIN DUK!

ZELEDON! BALKOIAN LEIHO ON!

ZELEDON! ETXE BERRIA EGIN DUK!
ZELEDON! BALKOIAN LEIHO ON!

ZELEDON, ZELEDON, ZELEDON! ETXE BERRIA EGIN DUK!
ZELEDON, ZELEDON, ZELEDON! BALKOIAN LEIHO ON!

Zeledonen abestia euskaraz, aurtengo txupinazoan

The post Zeledonen abestia euskaraz, aurtengo txupinazoan appeared first on zuzeu.eus.


Zezenen atzetik Borboiak Donostiara

$
0
0

Horrela irakurri dugu ABC egunkarian: “Don Juan Carlos asistirá a la vuelta de los toros a San Sebastián”.

Vocento taldeko egunkari madrildarrak dioenez, “Errege zaharra abuztuaren 13an Ilunbera joatekoa da, `la Fiesta´ babesteko beste keinu bat eginda”; zezenketa zalea izanik San Isidroko ferian Las Ventas zezenplazan behin baino gehiagotan izan baita aurten.

Aurtengo Aste Nagusia abuztuaren 8tik 15era bitarte ospatuko da Donostian, eta Ilunbek zezenketak hartuko ditu abuztuaren 13tik 16ra. Lehen egunean, bertan izango ei da Borboi zaharra, baina antza denez eskopeta etxean utzi eta `mataor´-ei utziko die animaliak hiltzeko ardura; Enrique Ponce, “Paquirri” eta José María Manzanares-ek dira toreroak, eta Torrestrellakoak zezenak.

ABC egunkariko berriak bukaeran dioenez: “Beste behin, Don Juan Carlos-ek `Fiesta´ ondratuko du bere presentzia hutsarekin. Honakoan Euskadin. Donostian, non Bilburen porrota eta gero zezenketetara joateko askatasuna itzuli den”.

Zezenen atzetik Borboiak Donostiara

Ez dakigu Diario Vasco-tik atera dugun iragarki hau profitatu duenik ere, baina modu batera edo bestera seguru guk geuk ordaindu diogula sarrera.

 

Aspaldiko lagunen bisita

Zezenen atzetik Borboiak Donostiara datozela-eta, adi egon beharko dugu. Nola eta norekin etorriko diren edo non jan eta lo egingo duten jakiteko, zezenen atzetik Borboiak Donostiara datozela-eta, adi egon beharko dugu Diario Vascok (edo ordainetan Diario Fatxok) zer dioen.

Bitartean, gurera Juan Carlos Borboikoak egin zuen azken bisitaldiko argazki bat dakartzuegu, aspaldiko lagun batzuk ba ei ditu gurean eta. Horrela aitortu zuten orain gutxi Andoni Luis Aduriz sukaldariaren Mugaritz jatetxean: “Gaur bisita berezia izan dugu”.

Berezia… bai gero!

The post Zezenen atzetik Borboiak Donostiara appeared first on zuzeu.eus.

‘Negua joan da ta’ ez da hit-a izan Iruñerrian

$
0
0

Negua joan da taJoan den uztailaren 6an, sanferminetan, ‘Negua joan da ta’ kantua jarri zuten taberna batean. Ondoan nuen lagunak esan zidan: “kantu hau ona da. Norena da?” Ez zen ari ironiaz. Uste dut ‘Negua joan da ta’ ez dela hit-a izan Iruñerrian, eta hori hala izan dela Gaztea irratia ez delako (oro har) Iruñerrian aditzen, hots, Nafarroako euskaldun gehienak biltzen diren gunean. Zenbait girotan bai, famatu da, baina esanen nuke ez dela inondik inora ere izan Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako fenomeno bera.

Gobernu aldaketarekin, Euskalerria irratiak lizentzia lortuko du behingoan, ETB1 eta ETB3 LTD bidez ikusiko ditugu, baina ez dakit Gaztea irratia irratiz entzuteko aukerarik izanen dugun, horri buruz ez da hitz egin. Eta bai, Gaztea irratia ez da batere cool: komertziala da eta kantu gehienak estatubatuarrak edo espainiarrak dira. Baina kantu gehienak euskaraz balira, segur aski oso entzule gutxi izanen lituzke, tamalez.

Beraz, Iruñerrian hit-ak estatubatuarrak eta espainiarrak BAKARRIK izan ez daitezen, Iruñerrian euskarazko irrati-formula aditzeko aukera nahi dugu. Bestalde, entzule gehien dituen euskarazko irratia da. Normaltasuna Iruñerrian ere.

The post ‘Negua joan da ta’ ez da hit-a izan Iruñerrian appeared first on zuzeu.eus.

Batzuentzat konplikatuegia da Demokrazia

$
0
0

Demokrazia

Oso konplikatua da demokrazia. Hain da konplikatua, ezen, milioika herritarrek nahi dutena bozkatzeko aukera baitaukate. Eta horrek ezinbestean herria banatzen du, banatu, hautu politikotan, programa ezberdinen baitan. Hauteskunde orotan gertatzen da, baita erreferendumetan ere (NATO, Konstituzioa edo eta, Eskoziaren kasuan, Independentzia bai ala ez hautatu behar denean).

Batzuentzat konplikatuegia da Demokrazia
Hainbat dira demokraziaren konplexutasunaz ohartarazi gaituztenak egunotan. José Luis Zapaterok erabakitzeko eskubidea “herritarrak banatzen dituen anabasa monumentala” bezala definitzen zuen La Razón egunkarian. Gajoak gu, bere eskutan libre izateko aukera gehiago zenik pentsatzen genuenok. Cobeagaren ‘El negociador’ sinisteko beta ere ematen dute Espainiar Estatuko presidente ohiaren hitzek. Askoz errazagoa izan zen Espainiar Konstituzioko 135. artikulua aldatzea Troikaren aginduak beteaz, inori galdetu gabe.

Nafarroako aldaketak ere hainbat tertulianoren fazetarik bortitzena azaleratu du. Ahotsa-k Youtuben argitaratu bideo hau segituan bihurtu zen birala, batez ere, bertan esaten diren perlak medio. Tertulianoetarik batek honakoa dio: “Hauteskundeen okerrena zera da, jendeaj nahi duena bozkatzen duela, eta ezin dela kontrolatu” (hemen). Isabel San Sebastianek berriz, ilegalizatu ezin bada, desabantailarekin jokatzen duzula, eta abar luze bat… Bideoan ikusgai:



Kanpogresista eta faxista asko erretratatzen dira Kataluniako edo Nafarroakoak bezalako egoera konplikatuak sortzen direnean. Izan ere, denok dakigu lehen dena askoz ere errazagoa zela. Batasuna besterik ez zenean.

Batzuentzat konplikatuegia da Demokrazia

The post Batzuentzat konplikatuegia da Demokrazia appeared first on zuzeu.eus.

Feroe irlak: izurdeak eta independentzia

$
0
0

izurdeen hilketa - Feroe irlak: izurdeak eta independentzia.

Danimarkako Feroe irletako hondartzak gorriz tindatu ziren joan zen astean. Ehunka izurde akabatu zituzten inguruetako gizonezkoek haurrak eta emazteak ispazterretik begira zeuden bitartean. Zortzi gizon inguruk harrapatzen dute animalietako bakoitza hil eta zatitzeko. Pikatxoi ebakitzaileak erabili zituzten langintza horretarako.

.
Sea Sheper talde ekologistak grabatu zituen irudiok, “eskala handiko masakrea” salatu asmoz. Esan bezala izurdeak (pilotu baleak) dira biktimak danimarkako probintzia autonomo honetan.
“Grindadap” (baleen hilketa) deitzen zaio aintzinatetik datorren “tradizio” honi eta bere aurkako borroka daroa urtez urte elkarte ekologistak. Izan ere, egia esatera, izurde hauen haragia ez da ia batere kontsumitzen gero, merkurio eta metal astun ugari baitute euren okeletan. Hala iritzi diote osasun ardura dutenek, behintzat.

(Kasu!: irudiak gordinegiak izan daitezke)

.

Danimarkaren papera

Sea Sheperd-ek bere atarian dioenez ” Nola liteke, baleen ehiza debekatzen duen Europar Batasuneko kide den Danimarkak deus ez egitea izugarrikeria honen aitzinean?”. Areago, elkarteak dioenez, Danimarkak laguntza eskeintzen du bertara itsas armadako bi ontzi bidaliz izurdean biltzeko lanetan laguntzeko.

Sea Sheperd-eko presidente den Lamya Essemlali-ren arabera, arrazoi estrategikoak daude horretarako: “Danimarkak ez du hilketa hori debekatu nahi, Feroe irletan den mugimentu independentistari ez laguntzeagatik. Populuaren erdiak ia, Danimarkatik aske nahi du bizi eta masakre hauen kontra egin ezkero, tarte handiago ukango lukete independentistek. Arrantza handia eta petrolio ugari da itsasertz horietan, eta izurdeen gertaera euli kaka da ekonomia kontu handiagoen artean”.

 

Beste alde batetik, feroetarrek legearen barruan jokatzen dutela diote. Whaling.fo guneak Feroetako Parlamentuaren independentzia aldarrikatzen du: “Danimarka ez bezala, Feroe Irlak ez daude Europar Batasunean. Aspaldikoa da feroetarrek duten eskubidea euren baliagai naturalak erabiltzeko”.

Poliziak bost militante ekologista atxilotu ditu, gertaera eragozten saiatu direnean. Aske utzi dituzte baina bi urteko espetxera zigor ditzakete.

 Feroe irlak: izurdeak eta independentzia

The post Feroe irlak: izurdeak eta independentzia appeared first on zuzeu.eus.

Pierra Lhande pastorala eta aberrazioa

$
0
0

Ez nintzen bertan izan eta ezin kontatuko dut gauza handirik, baina aurrekari itzel bat ekarria du Uztailean Zalgize-Irurin jokatu den PIERRA LHANDE pastoralak: euskarara ekarria bazen ere, estraineko aldiz jokatu da frantsesez sortutako testu bat.

pastoralae

Harrituta nago nola ez duen honek hauts gehiagorik harrotu, batez ere pastoralzaleen artean eta nola ez dituen jokalariak eurak aztoratu, nola onartu duten halako zapua . Hala ere, eskertzekoa da Nora Arbelbidek Berrian argitaratutakoak, ederki adierazten du funtsa titulu beretik: frantsesez pentsatua.

Sorkuntzaz geniharduela, oroitzen naiz behin Saizarbitoriak esan ziguna: euskal idazle askok aurrez du buruan sortzen ari diren lan hori beste hizkuntza batzuetara izango dela itzulia eta horrek kalte handia ekar diezaiokee kalitateari.

Esan nahi dena ulertzeko, itzulia izango dela uste duzun nobela bat ari bazara idazten, nekez deituko dituzu zure protagonistak Agirregomezkorta edo Belaustegigoitia. Edo “trikitixa” idatzi ordeza, “eskusoinua” duzu jarriko. Zer esanik ez beste kontu batzuk aipatzeko orduan: “Joanes artzaina baino mardulagoa zen” idaztea ez zaizu burutik pasatu ere egingo. Eta abar, eta abar.

Hizkuntza batek berarekin daroa ondare oso bat,  belaunaldietan bizi izandakoaren metaketa. Ez da komunikazio tresna soil bat, mundu berezi bat da hizkuntza bakoitza eta hortik “traduttore, tradittore” ospetsua.

Zerbait itzulia izan daitekeela aurrez pentsatzeak sorkuntza bera kaltetzen badu, pentsa zer ez ote duen kaltetuko beste hizkuntza batean sortutako zerbaitek. Oso fin ibilita ere, nekez ekar diezaioke Annick Renaud-Coulon andereak berezko mundurik pastoralari. Pierra Lhanderen sendiarena izandako etxea erosi zuen duela urte batzuk, baina ez dio horrek euskara zipitzik erakutsi, antza denez:«Hasi nintzen doi bat 1983an, baina hain da konplikatua… Egia da gogoa eman lezakeela, entzuten direlarik euskaraz mintzatzen… Egia da, orobat, eginahalak egin behar direla hizkuntza hau ez dadin gal. Gure aktoreetan ere anitz dira ez dutenak mintzo. Nire pastoralean biziki presente da gai hori, pastoral guztietan bezala, hizkuntza babesteko behar hori». Etc. etc.

Obraren itzultzaile, eskarmentu handiko pastoralgile bat hautatu zuten:  Jean-Pierre Behokarai. Honek, ordea, utzi egin zion lanari %75 itzulita zeukanean. Antza, hitzez hitz itzul zezan eskatu zion egileak, besteak beste.

Egin dezagun historia apur bat honetaz guztiaz. Jean Louis Davantek idatzia zeukan Pierra Lhande pastorala 2007ko udan. Urtebete geroago eskaini zion Zalgize auzapez Arrosagaray jaunari, hain xuxen Renaud-Coulonen etxean eginiko afari batean. Eta horretan zen kontua, aukera zegoen urte batean Davantek idatitzako pastorala jokatzeko aukera zegoela…

Ederki ezagutzen zuen Davantek Lhande eta hari buruzko loriapena ere egina zeukan Biarritzen antolatutako ekitaldi batean. Areago, pastorala bera ere argitaratua du Euskaltzaindiak EUSKERA aldizkariaren separata batean 2008. urtean…

Urteak joan eta urteak etorri, azkenean “klerikalegi” agertzen ei da Lhande Davantek idatzitako pastoralean eta bazterrean utzi dute frantsesez idatzitakoa jokatzeko.

Jean Louis Davant minduta dago zeharo, ez du zaratarik sortu nahi, ez du bazterrak nahasten ibiltzen asmorik, baina telefonoz galdetuta esan dit gertatutakoa ez dela izan batere normala. Pastoral bat jokatu aurretik, batzarre bat egiten dela jendeak obra hau ala hura hauta dezan. Oraikoan ez dela izan halakorik… Eta hau eta hura.

Antza, erabakia hartuta zetorren eta eztabaidatu ere egin gabe edo hautatzeko ohitura saihestuta, frantsesezkoa irten da aurrera.

Zalgize-Iruriko jendea,  non duzue burua eta, batez ere, non duzue bihotza?  Ez ote zarete konturatu sortu duzuen aurrekari perbertsoaren larriaz?

 

 

The post Pierra Lhande pastorala eta aberrazioa appeared first on zuzeu.eus.

“Desio bat dut” (Eñaut Elorrieta eta Aziza Brahim)

$
0
0

“Elkartasuna da herrien samurtasuna. Esan ezin den desio bat daukagu Sahararentzat, sutan bilduta. Piztu eta utzi hegan egiten, basamortua argi dezan”, dio Desioak Sutan ekimenaren twitter kontuko aurkezpenak.

Egitasmoa Zarautzen jaio zen orain bizpahiru urte, bertara udako oporrak igarotzera heldu ziren haur sahararrei babesa eta elkartasuna ageretzeko asmoarekin. Abuztuaren erdian, milaka bolari su eman eta hegan jarri zituten, “Saharan izarrak ikustean Euskal Herritik heltzen zaien elkartasuna sentitu dezaten”.

Horrela ba, bi urtez Zarauzko malekoia elkartasunez piztu zuten Desioak Sutan Sahararentzat izeneko ikuskizun ederrarekin. “Helburua ere iragarri genuen; su bola bakoitza euro batean saltzea eta euro hori Saharautz elkartera bideratzea, Saharako errefuxiatuen kanpalekuetan dituzten egitasmoak laguntzeko. Azken batean, beraz, elkartasuna, festa, parte-hartzea eta ikuskizuna uztartzen zituen ekimen berritzailea zen, su artifizialak beharrean benetako suak erabilita”. Eta ekimenak, herritarren zein bisitarien partaidetzarekin, aurreikuspen guztiak gainditu zituen.

Beraz, aurten Zarautzen ez ezik Euskal Herriko beste zenbait herritan ospatuko da ekimena. “Ideia eta proposamena hauxe da: abuztuaren 16an, urtero, gero eta herri gehiago batzea Desioak Sutan Sahararentzat ekimenera, eta egun horretan, ordu berean (22:00etan), Euskal Herria bihurtu dadila Sahararekiko elkartasun ikuskizun eder bezain parte-hartzailea, milaka su bola zeruratuz. Su bola bakoitza euro batean saldu, eta lortutako dirua Sahararen aldeko elkarteen bitartez errefuxiatuen kanpalekuetara helaraztea proposatzen dugu”.

"Desio bat dut" (Eñaut Elorrieta eta Aziza Brahim)Desioak Sutan Getarian (abuztuak 2), Aian (abuztuak 9), Zarautzen, Kuartangon eta Larrabetzun (abuztuak  16) eta Tolosan (abuztuak 21) ospatuko da aurten.

Ekimenak, gainera, “Desio bat dut” kantua aurkeztu du gaur bertan, Eñaut Elorrietak Gari Berasaluzeren hitzekin osatua eta Aziza Brahim-ekin batera kantatua. Bideoa Juanfe Garces-ek egin du.

 

DESIO BAT DUT

Desio bat dut.
Airean doa
sutan bilduta
zuretzat.
Piztu eta utzi hegan egiten
basamortua argi dezan.

Desio bat dut.
Gauean doa
milaka enaren antzera
habia aske eraiki dezan
maparik gabeko herrietan.

Desio bat dut.
Zeru ertzean
izar intifadak
begietan sutan.

Esan ezin den
desio bat dut
gaur gauean
Sahara, zuretzat

“Desio bat dut” Eñaut Elorrieta eta Aziza Brahim

The post “Desio bat dut” (Eñaut Elorrieta eta Aziza Brahim) appeared first on zuzeu.eus.

Dave Bieter: “Oskorrik dioen bezala euskara da euskaldun egiten gaituena”

$
0
0

Gazteaukera blog-eko lagunek Dave Bieter elkarrizketatu dute, Boiseko alkate euskalduna. Egunotan Jaialdi 2015 ospatzen dabiltzanez bertan, solasa gurera ekartzea otu zaigu.

 

Dave Bieter Boise hiriko alkatea da, hiriburuan izan den lehen alkate euskalduna, hain zuzen. 2003ko hauteskundeetan hartu zuen agintea eta orduz geroztik beste bi legealditan hautatu dute (2007an eta 2011an).

Berarekin mantendu dugun hizketaldian oso gizon alaia eta gertukoa dela erakutsi digu.

Zer esan diezagukezu zure jatorriari buruz?

Nire amama lekeitiarra zen eta aitite berriz,  Larrabetzukoa. Nire ama Boisen jaioa da eta baita ni ere. Euskadin bizi dira nire familiako kide asko, eta harreman ona dut haiekin eta aurten Jaialdira etortzekoak dira batzuk. Nire aitona Euskadira itzuli gabe hil zen, beraz, polita da noizean behin Euskadiko familia ona etortzea.

 

Euskaraz ondo moldatzen zara, non ikasi zenuen?

Euskadin ikasi nuen. Bertara  joan aurretik oso euskara gutxi nekien, izan ere, aita ez zen euskalduna eta amamak eta amak haien artean euskaraz egin arren, gurekin ez zuten erabiltzen. Beraz, gerora ikasi behar izan nuen. Aitak ere ikasi zuen. Ez da erraza batez ere bi hizkuntzak ikasi behar dituzunean, bai gaztelania eta bai euskara.

 

Noiz joan zinen Euskal Herrira eta nolakoa izan zen esperientzia?

Lehen aldiz 14 urterekin eta lau urte beranduago bueltatu nintzen bigarrengoz.  Ondoren, ikasketak amaitutakoan lanean hasi aurretik Euskadira joan nahi nuen berriro, baina oraingoan bakarrik, aurrekoetan familiarekin joan nintzen eta. 27 urterekin egin nuen bidai hura eta ezberdina baina, era berean, gogorra izan zen. Amezketan egon nintzen barnetegi batean, 40 bat pertsonekin eta Lauro ikastolan ingeleseko klaseak ematen eta euskara ikasten ere ibili nintzen.

-Erantzuterakoan pixka bat trabatu egin da eta benga benga esaten dio bere buruari barre artean, ostiralerako lortuko dut –

Barnetegiko lehen egunean amerikanoek hegazkin bat jo zuten Pertsiar Golkoan eta, ondorioz, jende asko hil zen. Uste zen hegazkin militarra zela baina nik ez neukan horren berririk eta “Yankeeak zer egin duzue?” esaten zidaten euskaldunek. Aste hartan bertan klaseak bukatu eta tabernara joatean emakume batek esan zidan ez nuela euskalduna izateko eskubiderik euskalduna izateko sufritu egin behar omen baita, eta “zuk ez duzu sufritu” esaten zidan. Ikusten duzuen bezala, ongi etorri aparta egin zidaten jajaja. Dena den, nahiz eta esperientzia ona izan gogorra izan zen, eta emakumeak esan bezala sufritu behar baldin banuen sufritu nuen jajaja.

 

Bidaiak Euskal Herriarekiko zenuen ikuspegia aldatu zizun?

Hara joatean beste errealitate bat ezagutzen da, ikuspuntu ezberdinak jasotzen dira eta egoera garbiago ikusten da. Ikuspegia aldatu egiten da eta nire kasuan hobetu egin zen han egon ondoren. Polita da jakitea zer den eta zer esan nahi duen euskal amerikanoa izateak, eta errespetua izan behar da jatorriarekiko.

Hil baino lehen nazionalitate bikoitza izatea gustatuko litzaidake amerikanoa eta euskalduna, baina garaia iritsi arte ez dut espainola izan nahi. Bada, behin Bilbon beste eztabaida bat izan genuen eta beste ikuspegi ezberdin bat ezagutu nuen. Esan zidatenez euskalduna izatea espainola izatea ere bada testuinguru politikoaren ondorioz, eta eztabaida hargatik sufritu egin nuen.

 

Zuretzat euskaraz jakitea garrantzitsua da?

Bai, guretzat oso garrantzitsua da. Oskorrik abesti baten esaten duen bezala “euskara da euskaldun egiten gaituena” eta hala da. Polita da dantzatzea, palan jolastea, abestea baina euskaraz ez baldin badakizu zerbait falta duzu, gauza garrantzitsu bat.

Dave Bieter: “Oskorrik dioen bezala euskara da euskaldun egiten gaituena”

Egunerokoan euskara erabiltzen duzue?

Egia esateko gehiegi ez. Bueno kanpotik datorren jendearekin bai. Bestalde, bileraren batean zaudenean eta gainontzekoek zerbait ez ulertzea nahi duzunean ondo etortzen da jajaja.

 

Gazteek garrantzia ematen diote euskal kultura mantentzeari?

Bai, gaur egun bai, ondo ikusia dago euskalduna izatea. Lehen ez zen horrela, euskaldunak aparte egoten ziren. Nire amaren garaian euskara etxean egiten zen baina kalean ez, eta dantzekin ere berdin gertatzen zen. Orain, aldiz, erakutsi egiten da, euskal komunitatea handitu egin da eta herriak onartu egin du. Euskaldunek lan asko egin zuten kultura mantentzeko, haien jatorriarekiko zintzoak izan ziren.

 

Euskal Herritik urrun egonagatik nola ikusten duzu bertako egoera?

Gu politikariak garenez gure ekarpena egitea gustatzen zaigu. Behin bilera batean euskaldunen erabakitze eskubidearen gainean aritu ginen eta bertan parte hartu zuten denek aldeko iritzia erakutsi zuten, Espainiako enbaxadoreak izan ezik. Azkenean berria asko zabaldu zen eta zerbait entzutetsua behintzat egin genuen. Bidea luzea da baina pausoak ematen ari dira bederen.

 

Eta amaitzeko, entzun dugu Obamarekin elkartzeko aukera izan zenuela, zer moduz?

Egia da. Behin Washingtonetik buelta Obamarekin egoteko aukera izan nuen Air Force One hegazkinean  eta hori oso zaila da, aurretik lau alkate baino ez baitira joan, ni bosgarrena izan naiz. Bertan euskaldunei buruz hitz egiten aritu ginen, eta beranduago Boiseko unibertsitatean eman zuen hitzaldian horri buruzko aipamena egin zuen. Hitz horiek oso bereziak izan ziren eta jendea hunkitu egin zen.

 

GOazen Boisera ekimeneko blogariak (Naroa Elortegi eta Mikel Ibargoien) 2015eko Boiseko Jaialdiaren berri-ematen.

The post Dave Bieter: “Oskorrik dioen bezala euskara da euskaldun egiten gaituena” appeared first on zuzeu.eus.


Apple-i eskaera “change.org” bidez.

$
0
0

AppleApple etxeak bere produktuak euskaratu ditzan eskaera dago Change.org-en. Ingelesez dago, baina azkenean lerro batzuk gehitu dituzte euskaraz: “Kultura eta hizkuntzaren biziraupenerako, ezinbestekoa da egunero hizkuntza erabiltzea eta, jakina, teknologia arloan maneiatu. Beraz, gutako askok, ados gaude gure hizkuntza mundu globalizatu honetan teknologia gisa erabili behar dugula. Beraz, Euskara Appleko sistemetan erabil ahal izan beharko lirateke, bere hizkuntza nagusi gisa, beste hizkuntzetara jo gabe eta sistema behar bezala erabiltzeko gai izateko.”

Egilea: iparra.eus

Duela urte asko, euskaltzale batzuek Apple-en Sistema Eragilea doan itzuli zuten (lan gogorra eta informatikan ezagutza suposatzen du horrek), baina Apple-ek lan horri uko egin zion. Gaur egun, Apple-en produktu bakar bat ere ez dago euskaraz.

Sinatzeko asmorik baduzu, egizu orain, epea laster bukatuko da eta.

The post Apple-i eskaera “change.org” bidez. appeared first on zuzeu.eus.

C hepatitisari buruz ere euskaraz aritzeko hiztegitxoa

$
0
0

C hepatitisa – C hepatitisari buruz ere euskaraz aritzeko hiztegitxoa

Hepatitisaren Mundu Eguna dela-eta, C hepatitisari eta haren tratamendu medikoei buruz euskaraz hitz egiteko beharrezkoak diren oinarri-oinarrizko terminoak biltzen dituen zerrenda kaleratu berri du UZEIk. C hepatitisa - C hepatitisari buruz ere euskaraz aritzeko hiztegitxoa

Euskarazko, gaztelaniazko, frantsesezko eta ingelesezko ordainak biltzen ditu orain sarean jarritako “C hepatitisaren glosarioa”k.

Termino horien inguruko argibide gehiagorako eta glosarioa deskargatzeko, egin klik hemen.

C hepatitisa – C hepatitisari buruz ere euskaraz aritzeko hiztegitxoa

 

The post C hepatitisari buruz ere euskaraz aritzeko hiztegitxoa appeared first on zuzeu.eus.

Aldatu zure zapatak

$
0
0

Aldatu zure Zapatak

Munduko erakunde ezberdinen koalizio batek “Aldatu Zure Zapatak” aurkeztu du, oinetakoen industriaren langileen lan eskubideak aldarrikatu nahi dituen kanpainia.

Europa, India, Txina eta Indonesiako 18 erakunde ekologista eta giza eskubideen alde lan egiten dutenek “Aldatu Zure Zapatak” kanpainia aurkezten dute gaur. Mundu mailako kanpainia berria da hau, oinetakoen sektorean ematen diren giza eskubideen bortxaketa sistematikoa salatu nahi duena, besteak beste, segurtasunik gabeko lan baldintzak eta langileek jasotzen dituzten soldata pobreak. Gainera, kanpainiak gardentasuna hornidura katean eta erregulazio egokia eskatzen du.

Aldatu zure zapatak kanpainiaAzkeneko urteetan jantzigintzaren industrian eman diren gertaera larriek, Rana Plaza eraikinaren erorketa esate baterako, agerian utzi dituzte sektore honetako langileek pairatzen dituzten baldintzak. Hauek hedabideetara heldu dira, alde batetik, Arropa Garbia kanpainiaren lanari esker.

Hala ere, antzeko bestelako industrietan ematen diren baldintzeei buruzko kontzientziazio eza nabaria da, adibidez, zapatagintzaren kasuan. Oso esanguratsua da sektore honetako ekoizpen fasean langileek kobratzen duten soldata, izan ere, oinetakoen prezioaren %2 baino ez dute jasotzen, adibidez, Indonesian. Eta ez hori bakarrik, larruzko zapaten ekoizpen prozesuan zehar bai langileek bai ingurumenak jasaten duten arriskuak ugariak dira Kromo III gatzen erabilerarengatik.

Urtearen hasieran Aldatu zure zapatak patzuergoak Europa mailako inkesta bat egiteko eskatu zion Nielseni zeinetan, europearren %50ak oinetakoen ekoizpenaren inguruan informazio eskasa edota informaziorik ez duela onartzen zuen. Datu esanguratsua da hori, izan ere, oinetakoen merkatua garrantzi handikoa da 22.000 milioi pare zapata ekoiztu zirelarik 2013an bakarrik, horietako %87 Asian hornituta. Inkestak, gainera, europearren %63ak EBak gure merkatuak inportatzen dituen kontsumo ondasunei buruzko erregulazioa inposatu beharko lukeela pentsatzen duela agerian utzi du, langileen eskubideak errespetatu direla bermatzeko.

Informazio falta hori zuzentzeko asmoarekin Aldatu Zure Zapatakfitxa tekniko multzo bat argitaratuko du, horietako lehenengoa gaur aurkezten duelarik: Ondo geratzen dira zapata hauek?Oinetakoen mundo mailako ekoizpenaren gaineko ikuspegi orokorra http://ropalimpia.org/adjuntos/informes/Ondo%20geratzen%20dira%20zapata%20hauek.pdf

Oinetakoen hornidura katea aztertu, balio erantsiaren antzematea eta zapaten merkatu internazionala aztertzen du.

“Kezkagarria da zer gutxi dakigun kontsumitzaileok oinetakoen ekoizpenari buruz. Aldatu Zure Zapatak kanpainiak hori azaleratu nahi du eta kontzientzazioaren bidez, markeei presioa eginez eta eragin politikoaren bitartez langileen eskubideen urraketa onartzen duten gakoak nabarmenduko ditu, hala nola, sektorearen gardentasuna falta adibidez. EB, eragin handia duena nazioartean, neurri argiak inplementatzeko konpromisoa hartzeko ardura du langileen eskubideak bermatuko dituztenak”, esan du José Luis Mariñelarena, Setem Nafarroako ordezkaria eta Aldatu Zure Zapatak kanpainiaren koordinatzaileak estatu mailan.

Gainera, kanpainiak mugikorrerako aplikazio berri bat aurkeztuko du aurrerantzean. Haren bitartez Bruselara iritsi nahi da EBri oinetakoen hornidura kateak erregulatzen duten neurri argiak eskatzeko helburuarekin, horretarako herritareei martxa birtualera batzeko eskatzen diote. Haren bitartez kanpainaren alde ematen diren pausuak kontatuko baitira.

SETEM Hego Haizea
www.setem.org/euskadi

Hona hemen kanpainiaren bideo promozionala:

The post Aldatu zure zapatak appeared first on zuzeu.eus.

Ilargi urdinaren iruzurra

$
0
0

Ilargi urdinaren iruzurra

Ilargi urdinaren iruzurraBihar, uztailak 31, ilargi betea izango dugu, eta iragan uztailaren 2an ere betea izan genuenez, bigarrena izango da hilabete berean. Fenomeno honi “Blue Moon” deitzen zaio AEB-etan, eta gero eta gazteleraz ere gehiagok onartu du “Luna Azul” esamoldea kalko gisa.
.
Esamoldeak Sky & Telescope aldizkariari zor dio izendapena, bertan agertu baitzen lehenengoz, 1946an, hilabete bereko bigarren hilbetea horrela izendatua.
 .
Ilargi hilabeteak, edo ilargiaren aro sinodikoak -Lurretik begiratuta eta eguzkiarekiko, objetu batek puntu berean agertzeko behar duen denbora-, 29.530589 egun behar ditu, eta beraz, hilabete bat baino zertxobait gutxiago. Horrek eragiten du noizbait 13 hilbeteko urteak izatea, 2.7 urtero gutxi gorabehera; ilargi betea, azken finean, Eguzkia-Lurra-Ilargia lerroan paratzen diren denbora tartea baino ez da-eta. (Bihar, uztailak 31, 10.43an GMT -Greenwich-ko meridianoaren ordu- gertatuko ei da).
Biharkoa pasata, hurrengo Ilargi Urdina izateko 2018ko urtarrilaren 31ra arte itxaron beharko da. Aurrekoa, 2012ko abuztuaren 31an jazo zen, eta biharamunean Amatiñok sarrera polit hau eskaini zion fenomenoari bere blog-ean:

«Ilargi urdin, ilargi zuri»

Ilargi betea izan dugu bart. Holakorik ez litzateke albiste, aurretik abuztuaren lehenean beste horrenbeste izan ez balitz. Hau da, hilabete berberean ilargi bete bi gertatzea ez da urtero suertatzen den kontua. Azken aldiz 2009ko abenduan izan zen eta hurrengoan noiz ikusiko zain egon beharko dugu 2015eko uztaila arte.

Hilabete berberean bigarren aldiz gertatzen den ilargi bete horri ilargi urdina deitzen zaio; ez kolorez aldatzen delako, ingelesez “blue moon” delako baino. Hala ere, antza denez, itzulpen alu samarra dateke, jatorrizko ingelesez ez omen delako “blue” (urdina) “betrayer/belewe” (traidore) baizik. Nonbait, hilean birritan ateratze horrekin, hilean behingo ohiturari traizio egiten dion ilargi betea delako.

Dena den, esango nuke esan, ezein hizkuntzatan zentzurik badu ilargi “urdin” deitze horrek, euskaraz duela inon izatekotan. Ze, esan bezala, ilargi betea ez baita sekula “blue” edo “azula”, baina bai, behar bada, “urdina”, zilar-kolorez urdindua alegia.

Edo, ingelesezko jatorriari jaramonik egingo badiogu, traizio-ilargia baldin bada, zergatik ez ilargi zuri?

Blue Moon ala Ilargi Zuri, urdindutako zuri-gris-zilar koloreko izango dugu bihar ilargia ikusmiran, zerua oskarbi bada; urdin kolorekoa ikusteko, sumendi erupzioa behar baita. 1883an Indonesiako Krakatoa sumendiak 100 megatonako indarreko lehergailu nuklear baten indarrarekin egin bide zuen eztanda, eta atmosferara jaurti zuen hausterreak filtro lana egitearen ondorioz, bene-benetako ilargi urdin-urdina izan zuten ostertzean.
 .
“Urdin” koloreaz aparte, jakingo duzuenez, tristeziarekin ere lotzen da ingelesezko “blue” hitza.
.
Ella Fitzgerald eta Billie Holiday-k abesten zuten “Blue Moon” izeneko kantu bat, The Marcels taldeak bazuen beste bat izen berekoa, oso ezaguna, baita Elvis Presley-k ere. Guk hautatu duguna berriagoa da, iazko “Morning Phase” lanetik Beck artistari hartua.
 .

Blue Moon delakoaz:

Ilargi urdinaren iruzurra

The post Ilargi urdinaren iruzurra appeared first on zuzeu.eus.

Loiolako belardi paregabeetan…

$
0
0

Gaur San Inazio eguna dela-eta, hilabete barru Loiolako zelaiek jasoko duten ekitaldi baten berri ematera gatorkizue:

 

2015eko abuztuaren 28-tik 30era bitartean Azpeitian, Loiolako basilikako barrutiko belardi paregabeetan Europako Sega Txapelketa jokatuko da.

“Txapelketa hau herri kirolen nazioarteko gertaeretan garrantzitsuenetakoa da eta Euskal Herriak bertan bere selekzioa eta ordezkaritza zuzena izango ditu; Almitza Sega Elkarteak, ekimenaren antolatzaileak aurkeztu digunez.

Aurtengo txapelketan, sei herrialdek hartuko dute parte: Alemaniak, Austriak, Hego Tirolek, Suitzak, Esloveniak eta Euskal Herriak; selekzio bakoitzak hamabost segalari izango ditu. Guztira larogeita hamar kirolari inguru lehiatuko dira txapelketan -zehatz esanda, 61 gizonezkok eta 31 emakumezkok-. Aparte, epaile, kronometratzaile eta biltzaile taldearekin batera 350 lagun ingurukoa izango da guztira partaidetza kirol ekitaldian.

Almitza Sega Elkartearen esanetan, “Europako Sega Txapelketa kirol gertakizun bat baino gehiago da, lehiaz haratago, kulturartekotasuna eta herrien arteko harremana eta ezagutza bultzatzen baititu. Sega jokoa naturarekin harreman jasangarri baten eredu da.Gure kulturaren, bizimodu bat eta izateko era baten ikurra da. Gure herriaren bilakerari, garapenari lotutako jarduera da. Kirola izateaz gain, ondarea da eta bizitzeko era bati, kultura bati zor dio bere izaera”.

Sega jokoa, bizimodu jasangarri baten ikurra da. Gizakiaren eta naturaren arteko lehia izanik, natur ingurunearekin lotura-zubia da. Paisaia egoki eta osasuntsuetan eta eremu irekietan garatzen da eta kirolariak zein ikusleak ekosistema horren parte bihurtzen ditu, gure inguruneak maitatu eta baloratzeko bidea emanez”.

Euskal identitateari lotzen zaion jarduera da eta Europa osoko bizimodu baten sustratotik dator. Aintzinetik datorren sentimendu batekin konektatzen du eta kultur unibertso zabalago baten parte da”. Eta gainera, “genero ikuspegian eredu da!”.

“Ez du lehiakiderik beste kirolen artean, ez du antzekorik, berezia da, bakana eta bakarra da“.

 

Europako Sega Txapelketa

Lehiaketa Hego Tiroleko beardietan ospatu zen lehen aldiz 1969an, Alpeetan. Apurka-apurka, inguruko herrialdeak gehitu eta Europako beste herrialdeetara hedatu zen. 1996an, Almitza taldearen eskutik, Euskal Herria ere lehiaketa honetan ordezkaritza izaten hasi zen.

2003an lehenengo aldiz Euskal Herrian jokatu zen txapelketa, Seguran. Bi urte geroago, lehiaketak Europako Sega Txapelketa izena hartu zuen, eta aurten, 2015en, berriz ere Euskal Herrira dator, Loiolako basilikako belartzetara, Almitza Sega Elkarteak antolatuta.

Almitza Sega Elkartearen helburua “segalaritzaren sustapena, hedapena eta gizarteratzea da. Eta horretarako, lehia-jokoak antolatu, haur eta gazteentzako transmisioa bideratu eta nazioarteko ordezkaritza lanak burutzen ditu”. Almitza 1996an eratu zen Zaldibin, sega jokoaren bueltan talde gisa antolatuta; eta lehenengon jomuga Europako Sega Txapelketetan euskal ordezkaritza osatzea izan zuen. 2001etik, jada elkarte bezala egituratuta, federatuez gain sega eskolak kudeatzeaz arduratzen da, haur eta gaztetxoenak.

Loiolako belardi paregabeetan…

Abuztuak 28

19.00 AZPEITIKO UDALETXEA: Herrialde guztietako arduradunei harrera.

19.30 MERKATU PLAZA: Musika animazioa eta otorduak.

23.00 MERKATU PLAZA: Dantzaldia.

.

Abuztuak 29

16.00 IKASBERRI: Gaztetxoen I. Europako Txapelketa.

18.00 KABALKADA  AZPEITIAKO PLAZARA: Herrialde ezberdinen kultur erakustaldi handia.

19.00 MERKATU PLAZA: Herrialde eta segalarien aurkezpena eta sailen zozketa. Ekitaldiak eta jantoki irekia.

23.30 MERKATU PLAZA: Laket (kontzertua).
 .

Abuztuak 30

10.00 LOIOLAKO BASILIKA: Meza.

11.30 BASILIKAKO BELARDIETAN: Gizonezkoak I. Txanda (Europako Sega Txapelketa).

13.00 BASILIKA GUNEA: Aisialdia, taberna eta jantoki irekia (atsedenaldia).

13.30 BASILIKAKO BELARDIETAN: Gizonezkoak II. Txanda (Europako Sega  Txapelketa).

15.00 BASILIKAKO BELARDIETAN: Emakumezkoak (Europako Sega Txapelketa).

18.00  BASILIKA GUNEA: Kanpoko herrialdeen kultur erakustaldia.19.30 MERKATU PLAZA: Ekitaldi nagusia eta Sari Banaketa. Aisialdi eta jantoki irekia.

22.00 MERKATU PLAZA: Dantzaldia.

 

The post Loiolako belardi paregabeetan… appeared first on zuzeu.eus.

Viewing all 19833 articles
Browse latest View live