Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all 19814 articles
Browse latest View live

Grezia eta ezker soberanista

$
0
0

zentauroakIpar Hemisferioaren 1991ko udan URSS behin betiko suntsitu zen. Estatu-kolpez, militar sobietiko batzuek saiakera egin ostean, Boris Yeltsin garaile atera zen. Erregimen burokratiko eta militarista, erregimen ademokratiko eta despotiko batekin ordezkatu zen. Historiaren norabidean aldaketa itzela ekarri zuen uda hark. 24 urteren buruan, aurtengo udak beste estatu-kolpe bat ekarri digu. Ez da 1991koa bezain ikusgarria izan, tankeak ez dira-eta kaleetara irten, baina ondorioek Europako egitura ere errotik aldatu dute.

Grezian, berriz, kolpistek irabazi dute. Aurretik, Grezian bertan, Italian, estatu espainiarrean, Portugalen eta Irlandan Europako benetako agintarien atzaparren urraketak ikusi genituen. Aldiz, oraingoan, landutako eszenografia europar guztiontzat egindakoa izan da, drama heleniko baten itxura harturik. «Eurotalde» delakoak Olinpoko jainko guztiahaldunen moduan aritu dira; aurre egitera joan zitzaien Tsipras presidenteari heroi zigortuaren rola egokitu zitzaion, eta herritarrek jainko berrien mendekua jasan dute.

Atenasko Akropolisaren tenpluan Atikako heroiak zentauroak akabatzen agertzen ziren. Mitoaren arabera, horri esker sortu zen Atenas. Egun, Pink Floyden kanta ezagun batek zioen bezala: heroiak mamu bilakatu nahi izan dizkigute, merkatuen, dirudunen eta trafikante mota askoren esanetara ari den Eurotaldeak Greziako independentziari amaiera eman baitio.

XIX. mendetik, Greziaren kokapen estrategikoak arazo ugari ekarri dizkio Heleniar Penintsulari. Historialari askok Greziako independentzia XIX. mendeko mugimendu iraultzaileen baitan kokatzen dute. Otomandar Inperioaren aurkako gerra luze eta odoltsuan Greziaren jatorri klasikoa aldarrikatuz eta berriz interpretatuz Estatu-Nazioa izaera hartu zuten. Grezieraz mintzatzen ziren guztiak elkartzea eskatzen zuten eta garai hartan, etsaiak otomanoak baitziren, Europako Estatuen elkartasuna lortu zuen aldarrikapen panhelenikoak.

Orain, berriz, Europako agintariek, Greziako herriari bizkarra eman ez ezik, labankada ere eman diote. XIX. mendeko iraultzen ikurretako bat izan zena «Ordena Berriaren» biktima bilakatu dute.

Drama heleniko berri honek bestelako ezaugarriak ere izan ditu, arestian nioen moduan, Europa osorako antzeztutakoa izan baita. Blog ezagun baten ohiko kolaboratzaile batek ederki adierazi zuen aurreko batean: «Greziako gertaera ezker osoaren porrota da, erreformistena eta iraultzaileona». Eurotaldeak, Grezia umiliatuz, Europako ezker osoari neurria hartu dio, alternatibarik ez dagoela jakinarazi nahi izan dio.

Sozialdemokratek, liberalek eta kontserbadoreek egindako sarraskia konpontze aldera, herritar askok Syrizan ikusi zuten itxaropena. Koalizioak hauteskundeak irabazi zituen. Uda honetako gertaeretan ere, Syrizak erreferendumean herritarren babesa jaso zuen, herriari hitza emanez, herriari galdutako burujabetasunaren apur batzuk itzuliz, Europa osoko sozialdemokrata, liberal eta kontserbadoreen mehatxua oztopatzeko ahaleginean. Ezustean, Greziako herritarrek ausardiaz erantzun zuten, zentauro berriak geldituko zituztelakoan.

Haatik, Transnazionalen gangster gorbatadunek ezin zuten horrelakorik onartu. Europako gobernu batek herritarrei erabakia hartzeko aukera ematea larrutik ordaindu beharreko bekatua zen. Angela Merkel, Jean François Hollandek lagundurik, izkinaren bueltan geratu zen zelatan. Itzulitakoan, zast! Tsipras mamu bilakatu zuten. Aurreko baldintzak gogortuz, Grezia, Argentinari gertatu zitzaion moduan, menpeko herria dela erakutsi diote gordintasun osoz: murrizketa berriak, BEZaren igoera, pribatizazioa, mailegu berria aurreko mailegua ordaintzeko…

Ezker subiranista izena Lizarra-Garazi eta Ibarretxeren planen hondarretatik jaiotako terminoa da. Egun, aldiz, Euskal Herriko testuinguruan erabiltzen den izenak inoiz baino zentzu gehiago hartu duela uste dut. Europan partitokraziatik XXI. mendeko kapitalismoaren esanetara dagoen burokratikokaziara iragan den honetan, Europako herrien ezkerreko korronte eraldatzaileek eta iraultzaileek pertsona eta herrien burujabetza aldarrikatu behar dugu, zorrotz. Aldarrikatu eta pertsona aske gisa jokatu, alegia.

Dagoeneko Europa ez da herritar askeen bilgunea, menpeko kontsumitzaile talde erraldoia baizik. Tsiprasen mugak gure mugak ere badira. Podemoseko buruak aitortu du, telebistan ahoberoarena askotan egiten badu ere, horrelako baten aitzinean Tsiprasek egin duena egingo lukeela. Konspirazioaz aritzea erraza litzateke; ez da hain sinplea, ordea. Ez Tsipras, ezta Iglesias ere ez dira sistemak asmatutako txotxongiloak. Aitzitik, honek adierazten digu, besteak beste, Europako jendarte zaharkituak eta erosoak ez duela indarrik talde antidemokratikoei aurre egiteko.

Egoera larria da, Euskal Herrian ere adarrak dituelarik. EH Bildu gobernuan egon den tokietan ikusi dugu. XXI. mendeko kapitalismoaren zerbitzariek gogor astindu dute. Merkelek eta Hollandek ordezkatzen duten interesekin estu lerrokatuta daudela erakutsi dute, eta herritar askok onartzen dute.

Lan handia dugu aurrean, hauteskundeak irabaztea ez dela aski ikusi dugu, bai Grezian, bai Euskal Herriko zenbait tokitan. Herritarrak birpolitizatu gabe, gure egunerokotasunean jokabidea aldatu gabe, boterean erroak eraldatu gabe, heroi guztiak zentauroen apatxetan mamu bilakatuko zaizkigu.

Testuinguru honetan, pertsona ezagun batzuek euskal ezker osoa zerrenda bateratuan elkarrekin joan dadin eskaera egin dute. Litekeena da artikuluan aipatzen diren kezkek eragina izatea proposamen hau plazaratzeko garaian. Ziur naiz lagun hauek bultzatzen duten xedeak bat egiten duela jende askoren kezkekin. Ondo aztertu beharreko proposamena da, baina Europaren eta euskal ezkerraren beharrak hauteskunde garaipenekin solik ez dira aseko.

The post Grezia eta ezker soberanista appeared first on zuzeu.eus.


Sumendiak, naturaren boterearen eztanda (I)

$
0
0

Sumendiak (I)

Afrika, Europa, Asia eta Ozeaniako sumendiak

Laba darion sumendi bat lehen aldiz bertatik bertara ikusteko aukera izan genuen iaz Sizilian, Stromboli. Esperientzia itzela izan zen, zirraragarria, hunkitzen zaituen horietakoa. (Arrebaren emozioa eta masaileko malkoa ikustea ere ahaztezina. Laster bere urtebetetzea eta bide batez zorionak! Ondo ibili Tailandia, Vietnam eta Angkor-en…)

sumendiakFu Mantxu-ren Calbuco sumendiaren azken iratzartzea sarrerak eta bertako bideo ikusgarriak eraman naute naturaren indar goren hauei beste sarrera bat eskaini eta sumendien zerrendaren lehen atal hau osatzera, zuzeuzaleoi eta geologoa den neure arrebari sumendi esanguratsuenen inguruko datu, bideo eta irudi bilduma eder hau nolabait eskaini, bilaketa erraztu eta gozarazteko intentzioarekin. Oraingoan Europa-Afrika-Asia-Ozeaniako sumendiak, Amerikakoak datorren astean.

Vulkano hitzaren oinarria, suaren eta metalgintzaren jainko erromatarra da. 1.500 sumendi aktibo daude lurrean gutxi gora behera, horietatik 40-60 artean  lehertzen dira erupzioan urtero. Zail da jakiten sumendi bat itzalita edo lo dagoen, ehunka edo milaka urtetan aktibitaterik gabe iraun duten sumendiak ere pizten dira bapatean. Dakigunez, historian 550 dira inoiz erupziorik jasan duten sumendiak.

sumendiakPlaka tektonikoen arteko igurztearen ondorioz sortzen dira sumendi gehienak, horrexegatik, plakak bereizten diren lekuetan aurkitzen dira batez ere. Plaka tektonikoen mugen kontzentrazio garrantzitsuena Ozeano Barean dago eta Suzko gerrikoa deitzen zaio multzo horri. Hala ere, sumendi batzu mantuko lumen ondorio izan daitezke, Hawai-en adibidez.

Azken bi mendeetan 200.000 pertsona baina gehiago hil da sumendien leherketen eraginez, baina epe berean, Calabria eta Sizilian bakarrik, lurrikarek hildako kopuru bera eragin dute.

Oporraldi masiboa hasi den garai honetan, halakoren bat bisitatzeko aukera baduzue zorteko zuek, eta gozatu. Nire bidaitxoetan Vesuvio eta Pompeian egona naiz, Etna-n, Santorini ederrean, Zelanda Berriko Whakaari sumendian, Indonesiako Bromo eta Ijen sumendietan, Yellowstoneko supersumendian (beste sarrera propio bat merezi duena), baina Stromboli-ko laba jario hori da bizi izan dudan esperientzia gogoangarrienetakoa zalantzarik gabe, naturako fenomeno ikaragarri, beldurgarri eta eder hau ikustea esperientzia berdingabea da zinez.

Orduak bota nituen internet eta youtuben aktibo dauden sumendiak ikusten, erupzio ikaragarri haietaz pantailan gozatzen, guzti hori partekatuz zerrenda eta estekak jarraian (Ez dira sumendi aktibo guztiak, esanguratsuenak ere ez agian, baten bat pasako zitzaidan ziur,  bete zuen iruzkinekin nahi baduzue falta direnak, edo esteka interesgarririk ezagutzen baduzue partekatu)

….

sumendiak-Erta AleErta Ale   wikip. – bideoak irudiak

Eritrearekin mugan, bi laba laku aktibo daude bertan, Afar Triangeluan dago eta laba 1906tik dauka gutxienez.

(Etiopia)

sumendiak-KilimanjaroKilimanjaro   wikip. – bideoak irudiak

Swahilieraz kilima (mendia) eta njaro (hotzaren deabrua) hitzetatik etor daitekeen izen enigmatikoaz, 5.895 metroko altuera eta Afrikako gailurrik altuena da, munduko sumendirik altuenetako bat.

sumendiak - piton de la fournaiseOl Doinyo Lengai   wikip. – bideoak irudiak

Jainkoaren mendia Masai hizkeran, aktiboa eta erupzio etengabeak dituena.

(Tanzania)

sumendiak-EyjafjallajokulNyiragongo   wikip. – bideoak irudiak

Nyiragongo eta Nyamuragira bizilaguna dira gaur egun Afrikako sumendi aktiboenak, afrikako erupzio guztietatik %40a ematen dira sumendi honetan.

(Kongo)

Piton de la Fournaise

wikip. – bideoak irudiak

Ozeano Indikoan, gaur egun munduko sumendi aktiboenetakoa da.

(Reunion Irlak)

sumendiak-VesuvioEyjafjallajökull   wikip. – bideoak irudiak

Islandia hegoaldean dagoen glaziarra eta sumendia, 2010ean europa osoan kaos-a eragin zuena. zuzeu.eus/mundua/islandiako-eyjafjallajokull-sumendiaren-irudi-ikusgarriak

Snæfellsjökull   wikip. – bideoakirudiak

Islandia hegoaldean dagoen sumendia eta glaziarra, azken erupzioa 200. urtean izan zuen. Jules Verneren Voyage au centre de la Terre eleberrian agertzen delako da famatua.

Hekla   wikip. – bideoak irudiak

Beti elurrak estalitako estratovolcana, 874. urtetik 20 erupzio izan ditu, azkena 2000 urteko otsailean.

(Islandia)

Vesuvio   wikip. – bideoak irudiak

Vesuvius latinez, Napoli-tik 9 km-ra, 79. urtean Ponpeia eta Herculanum hiriak suntsitzegatik ezaguna.

sumendiak-EtnaEtna   wikip. – bideoak irudiak

Sizilieraz Muncibeddu, Katania hiriaren ondoan dagoen eta europako sumendi aktiborik handiena da, ia erupzio etengabean. Oso erraz joan daiteke bertara eta bertako turismoaren ikurra da.

sumendiak-StromboliStromboli   wikip. – bideoak irudiak

Sizilia iparraldeko kostan, erupzio etengabean azken bi mila urteetan, laba dario eta ikuskizun itzela da zinez. Sciara del Fuoco edo Suaren ibaia izeneko magaleko sakonunea du bereizgarri.

(Italia)

sumendiak-SantoriniSantorini-Thera   wikip. – bideoak irudiak

Egeo itsasoan eta Zikladen artxipelagoan dagoen uharte ezberdinek osatua eta Oia herri ederra dagoen leku ahaztezina. Aktiboa gaur egun ere, k.a. 1627an erupzioa eta kalderaren leherketa eman zen bertan, maremoto izugarri bat eragin zuen mediterraneoan, historian errejistratutako erupzio handienetakoa da.

Milos   wikip. – bideoak irudiak

Milos edo Melos irlak, gaur egun Louvre museoan dagoen Miloko Venus Afrodita-ren estatuagatik dira ezagunak.

(Grezia)

sumendiak-TeideTeide   wikip. – bideoak irudiak

Espainiako mendi altuena 3.718 metroekin eta Tenerife uharteko gailurra. Ozeanoko lautadatik 7.000 metro igotzen da.

sumendiak-TimanfayaEl Hierro   wikip. – bideoak irudiak

Espainiako Kanariar irletatik txikiena, Gomera-ren atzetik, Santa Cruz de Tenerifeko probintzian dago, 268 km2-ko azalera dauka eta 11.000 biztanle.

sumendiak-Klyuchevskaya SopkaTimanfaya   wikip. – bideoak irudiak

Lanzaroten, 51 km2 eremuan 25 sumendi daude bertan, ezagunenak Montaña de Fuego, Montaña Rajada eta Caldera del Corazoncillo dira. 1730 eta 1736an izan ziren azken erupzioak.

(Kanariar irlak-Espainia)

Klyuchevskaya Sopka

wikip. – bideoak irudiak

Eurasiako sumendi aktiborik garaiena, Errusiako Kamchatka Penintsulako mendirik altuena da. Lo dago.

sumendiak-FujiShiveluch   wikip. – bideoak irudiak

Karymsky   wikip. – bideoak irudiak

Shiveluch eta Karymsky dira Kamchatka-ko sumendirik handienak eta hiperaktiboenak.

Bezymianny   wikip. – bideoak irudiak

1955-56ko erupzioak baino lehen itzalita zegoela uste zen.

(Kamchatka-Errusia)

sumendiak-sakurajimaFuji   wikip. – bideoak irudiak

Fujiyama eta Fujisan bezala ere izendatua, Fu aberastasuna, ji samurai eta san mendia, Japoneko sumendi ikonikoa eta bertako punturik garaiena da, 3.776 metro dituena. Sumendi aktiboa, azkenengo erupzioa 1707an gertatu zen.

Ontake   wikip. – bideoak irudiak

2014ko irailaren 27an jaso zen azken erupzio ikaragarria. zuzeu.eus/mundua/japoniako-ontake-sumendiaren-erupzioa-kamera-ezberdinetatik

Ssumendiak-Pinatuboakurajima   wikip. – bideoak irudiak

1914ko erupzioak uhartea eta Osumi penintsula batu zituen. Sakurajima mendi konposatua da eta hiru tontor ezberdin ditu.

sumendiak-mayonUnzen   wikip. – bideoak irudiak

1792ko erupzioak megatsunami bat sortu zuen. Uhinak Shimabara hiria suntsitu zuen eta 15.000 lagun hil zituen, Japoniako historian sumendi batek sortutako hondamendirik handiena izan dena.

(Japon)

Pinatubo   wikip. – bideoak irudiak

1991ko erupzioa, XX. mendeko bigarren erupziorik bortitzena bezala hartzen da. Luzon uhartean dago, mendiak 1.485 metro ditu, azken erupzio horren aurretik mendiak 1.745 metro zituen.

Mayon   wikip. – bideoak irudiak

Filipinetako Albay probintzian eta aktiboa, munduko sumendien artean kono itxura perfektuena duena dela esan ohi da.

sumendiak-MerapiTaal   wikip. – bideoak irudiak

33 erupzio jaso dira 1572tik, 1911ean 1.300 eta 1965ean 200 hildako eragin zituzten bi erupzio tragikoenek.

(Filipinak)

sumendiak-TamboraMerapi   wikip. – bideoak irudiak

Indonesiako sumendi aktiboa, Java irlan eta Yogyakarta hiriaren ondoan, errauts etengabeak botatzen ditu. Gunung Merapi edo suzko mendiaren erupzio eta 50 km-ra epizentroa izan zuen 2006ko lurrikaran 5.000 pertsona hil zen. 2010ko erupzioan 272 hildako.

BromoTambora   wikip. – bideoak irudiak

Sumbawa irlan, 1815ko leherketa errejistratutako erupzio indartsuena da. Leherketa 2.000 kilometrora entzun zen, guztira 71.000 pertsona hil zirela uste da. 1816 ondorengo urtea, errautsek atmosfera estali zutena eta udarik gabeko urtea izenaz ezagutzen dena.

sumendiak-krakatoaBromo   wikip. – bideoak irudiak

Java uhartean hau ere, Gunung Bromo-k turista eta bisitari andana jasotzen du urtero. Erupzioak izan ditu 2004, 2010 eta 2011an. Oso erraz iristekoa.

sumendiak-YasurKrakatoa   wikip. – bideoak irudiak

Krakatau sumendiaren erupzioak sortutako 1883ko abuztuaren 27ko lau eztanda erraldoiek, hondamenezko tsunamiak sortu eta hainbat herri suntsitu zituzten Javan eta Sumatran. Erupzioa 1883ko maiatzean hasi eta 1884ko otsailean bukatu zen. 120.000 pertsona hil zirela uste da.

(Indonesia)

sumendiak-UlawunYasur   wikip. – bideoak irudiak

Erupzio etengabeak azken 800 urtetan. Erraz iristekoa eta Vanuatuko turista atrakziorik garrantzitsuena.

Ambrym   wikip. – bideoak irudiak

Vanuatuko artxipelagoko Malampa probintzian, Ambryn-ek bi krater eta bi laba laku ditu, Benbow eta Marum. Azken erupzioa 1913an izan zuen.

(Vanuatu)

sumendiak-WhakaariUlawun   wikip. – bideoak irudiak

Ozeanian, New Britain-Papua New Guinea irlan dagoena, lehendabizi errejistratutako erupzioa 1700koa du, ordutik 22 erupzio gehiago izan dira. Azken urteotan aktibitate etengabea dauka ohiko leherketa txikiekin.

(Papua Ginea Berria)

Whakaari   wikip. – bideoak irudiak

Whakaari edo White Island. Aktiboa eta ke etengabeaz 1769an James Cook-en eskutik deskubritu zenetik.

Taupo   wikip. – bideoak irudiak

Taupo laku zoragarria Zelanda Berria-ko ipar irlako erdialdean dago. Taupo sumendia Taupo Volcanic Zone delakoaren parte da. Ruapehu-atik, Taupo, Rotorua, White Island, eta Bay of Plenty-raino.

zuzeu.eus/zelanda-berria-middle-earth

zuzeu.eus/hobbitonen-egon-nintzenekoa

(Zelanda Berria)

sumendiak

Sumendi aktiboen mapa interaktiboak:

google.com/maps

volcanes-activos-en-tiempo-real-mapa-interactivo

earthquakes.volcanodiscovery.com

maps.ngdc.noaa.gov

bbc.co.uk/live-volcano-webcams

Sumendi hilagarrienen zerrenda:

eu.wikipedia.org/Sumendi_erupzioak_hildako_pertsona_kopuruaren_arabera

Informazio gehiago:

www.volcanodiscovery.com

NASA’s Visible Earth

hiru.com/sumendiak

webgunea.ikastola.net/sumendiak

geo.mtu.edu/volcanoes/world

mapsofworld.com/major-volcanoes

meteo.fr   Toulouse VAAC – Volcanic Ash Advisories

Bideoak

Sumendiak

The post Sumendiak, naturaren boterearen eztanda (I) appeared first on zuzeu.eus.

Zeruaren eta lurraren artean

$
0
0

Cristina García Rodero argazkilari espainiarraren lana laburbiltzen duen egitasmoa da “Between heaven and earth” (Zeruaren eta Lurraren artean).

Hemen, Eva Filgueira Guimera (Madril, 1982) artistak lau minutuko bideo txundigarrian laburtu du:

.

«Gizakiari buruz hitz egin nahi dut,
bizitzaren dualtasun eta kontraesanez.

Ohitura zaharrei eta erritu berriei buruz
natural eta naturaz gaindikoa denaz
erlijioaz eta jentilez
minaz eta plazerraz
gizakiez eta jainkoez
espirituaz eta gorputzaz
uraz eta lurraz
bizitzaz eta heriotzaz…»

1949an Puertollanon, Ciudad Real-en jaioa, Magnum sonatuko kide da Cristina García Rodero, agentziako lehen espainiar argazkilaria. Arte Ederrak ikasi zituen artistak unibertsitateko irakaskuntza izan du ogibide, eta “lan fotografikoa, unibertsitatea utzi nuen arte, oporretan garatu izan dut irakasle gisa irabazi izan dudan diruarekin ordainduta. Eskuzabala izan naiz argazkilaritzarekin, eta honek asko eman dit ordainetan: ni neu eta ingurukoen ezagutza. Ikusi, zeure herrialdetik irten, zure kulturatik, besteekin nahastu, bakarrik eta zailtasunetan aurkitzea, oso positiboa da; edo gogortu egiten zara edo ihes egiten duzu, eta ni ez naiz ospa egiten dutenetakoa”; 2013an JotDown aldizkarian Yolanda Gándarak argitaratu zuen elkarrizketaren arabera.

“España oculta” da, seguruenik, García Roderoren lanik ezagunena -argitaratu zuen liburuaren hitzaurrea Julio Caro Barojarena da-, 1974tik 1989 bitartekoa. Hamabost urtez argazkilariak errito eta jai herrikoiak argazkietan harrapatu eta bere herrialdeko erretratu antropologiko bat osatu zuen, edo “etnografia azterketa zehatza baino gehiago, garapenaren ahanzturan galdutako kultura baten magia eta misterio guztiaz betetako bizi pusken bilduma”.

Espainia ezkutuko sorta horretan bada Gasteizen 1978an egindako argazki bat , “La cuadrilla” izenburukoa -badira Irunberri eta Lizarran eginak ere-. Bertako zezenkari ipotxek -bonbero toreroek- eragin ei zuten Pablo Berger-en “Blancanieves” zuri-beltzezko filma, zinemagile bilbotarrak onartzen duenez.

Zeruaren eta lurraren artean

 * Paper gainean zilar gelatinobromuroz egindako argazkia (38 x 57 zentimetrokoa), 2003tik Reina Sofía Museoko bilduman dagoena.

 

 

The post Zeruaren eta lurraren artean appeared first on zuzeu.eus.

Tour Triangle, Parisko tontor berria

$
0
0

Herzog & Meuron arkitekto etxeak Parisen altxatuko duen Tour Triangle etxeorratzak -Delanoë torrea izenarekin ere ezagutzen da egitasmoa-, 180 metroko altuera izango du eta hiriko hirugarren eraikin garaiena izango da, Eiffel Torraren (324 metro) eta Montparnasse Torrearen (210 metro) atzetik. Hasierako egitasmoan, azken hau baino apur bat altuagoa izatekoa zen.

Frantziar hiriburuan lehendik ere baziren etxeorratzak, baina ez da berririk eraiki azken 40 urtetan -1972ko Montparnasse torrea da azkena, hain zuzen ere-, eta beraz, azken mende erdian ez da bertako skyline-a aldatu, orduko udaletxeko dekretu batek 37 metrotik gorako etxeak eraikitzea eragozten zuelako, harik eta Bertrand Delanoë alkateak araua bertan behera utzi duen arte.

Tour Triangle eraikitzeko baimenak 2015eko ekainaren 30ean onartu ziren, eta egungo Pariseko alkateak ere, Anne Hidalgok, babesten du eztabaida sortu duen egitasmoa -herritar asko izan ditu kontra-, hiriarentzat ikur berri bat izateaz gain lanpostuu asko sortuko ei dituelako.

Eraikin berria piramidala izango da eta beirazkoa batez ere; barruan, 50-55 solairu inguru eta 700.000 metro koadrotan, bulegoak eta merkatalguneez gain, hitzaldi eta bilera aretoak zein 120 gelako hotela izango ditu. Etxeorratza Pariseko 15. distrituan eraikiko da, Place de la Porte de Versailles-en.

Tour Triangle, Parisko tontor berria

 .

Londoneko The Shard

Parisen eraikitzekoak diren etxeorratzak Londonen orain bi urte eraiki zuten The Shard-en antza ei du askoren esanetan. Tower Bridge eta Udaletxetik gertu dagoen dorrea Tamesisen hego ibaiertzean dago, orain arte hiriko zonalderik pobreena izan dena; horrelakoetan izan ohi denez, kalapita handia sortu du eraikinak.

2009an hasi ziren Renzo Piano arkitekto italiarraren eraikitzen. The Shard-ek 87 solairu ditu eta barruan bulegoak eta luxuzko etxebizitzak ez ezik, bost izarreko hotela eta hainbat jatetxe gordetzen ditu. Eta tartean, hiriaren ikusmira berria ematen duen miradorea.

The Shard europar Batasuneko eraikinik garaiena da 310 metro baititu; Francfort-eko Commerzbank dorreak dituen 259 metroen aldean. Europako eraikinik altuena, ordea,  Mosku hiriko City Mercury dorrea da, 332 metroko garaiera duena.

 

Beste etxeorratz batzuk ZUZEU orainkarian:

The post Tour Triangle, Parisko tontor berria appeared first on zuzeu.eus.

Estradiziorik ez!! Karlos askatu!!

“Pikadero” euskarazko filmak (ere) egin du bere tokia

$
0
0

Uztailaren 23ko “Asier Altunaren “Amama” filma, Zinemaldiko lehia nagusian” sarreran pozik agertu ginen bigarren urtez jarraian euskarazko film bat Donostiako Sail Ofizialean izango genuelako, iragan urtean bidea zabaldu zuen Garaño eta Goenagaren “Loreak” filmari segida emanez.

Eta gaur, irailaren 18tik 26ra bitarte ospatuko den 63. Zinemaldian proiektatuko den beste film euskaldun bat aurkeztera gatoz, Zuzendari Berriak sailean izango den “Pikadero”:

Irune Gurtubai bizkaitarrak ekoiztu eta Ben Sharrock eskoziarrak zuzendu duen lana da “Pikadero”, bikote gazte baten harremanean sortu den krisia panntailaratzen duena. Gidoia zuzendari eskoziarrak idatzi zuen ingelesez, eta Euskal Herrian girotua dagoenez, euskarara ekarri zuten gero. “Dirurik ez duen bikote batek arazo larriak izango ditu gurasoen etxean ezkontza-eginbideak betetzeko. Zailtasun horiek kolokan jarriko dute amiltzen ari den ekonomiatik askatzen saiatzen ari den amodio-historia bat”. Barbara Goenaga eta Joseba Usabiaga ditu protagonista euskarazko filmak.

“Pikadero” Zuzendari Berriak sailean proiektatuko da Zinemaldian, beste hamabi filmekin batera. Oso jatorri ezberdinetakoak diren arren -latinoak eta Europa ekialdekoak daude- tartean, baita Israel edo Hego Koreakoak ere-, gai nagusi bat gailentzen da saileko filmetan, “beren tokia egin nahian dabiltzan gazte gatazkatsuena; aurrera egitea oso nekeza baitute“. Asko, “Pikadero” tartean, herrialde ezberdinen arteko elkarlanean burutu dira, zinemagintzan gero eta ohikoagoa  dena, Zinemaldiko zuzendari Rebordinosek, Zuzendari Berriak sailaren aurkezpenean, adierazi zuenez.

Luzea bihurtu baino lehen “Patata tortilla” izeneko film labur bat izan zen “Pikadero” -edo hobeto esanda, azken honen bertsio labur bat egin zuten-, britainiar Bafta sari entzutetsuetatik bi eskuratu zituena, talentu berrien atalean, Gidoi Onenari eta Drama Oneari sariak.

Zuzendari Berriak sailak zinemagile hasiberrien lanak erakusten ditu, zinemagileen lehen edo bigarren filmak direnak. Zinemagintzan tokitxo bat egin nahi duten sortzaileei bidea ematea baitu helburu; hauxe da Gurtubai eta Sharrock-en nahia, hain zuzen ere.

"Pikadero" euskarazko filmak (ere) egin du bere tokia

Zuzendari Berriak Saila (Donostiako Zinemaldia):

  • “After Eden” Hans Christian Berger (Kanada)
  • “Barash” Michal Vinik (Israel)
  • “Einer Von Uns” (One of us) Stephan Richter (Austria)
  • “Granny´s Dancing On the Table” Hanna Sköld (Suedia-Danimarka)
  • “Iona” Scott Graham (Britainia Handia-Alemania)
  • “Jajda” (Thirst) Tsotsorkova Svetla (Bulgaria)
  • “Le Nouveau” (The New Kid) Rudi Rosenberg (Frantzia)
  • “Parasol” Valéry Rosier (Belgika)
  • “Paula” Eugenio Canevari (Argentina-Espainia)
  • “Pikadero” Ben Sharrock (Euskal Herria-Britainia Handia)
  • “Rodinny Film” (Family Film) Olmo Omerzu (Txekia-Alemania-Eslovenia-Frantzia -Eslovakia)
  • “Stay With Me” Jinwoo Rhee (Hego Korea)
  • “Vida sexual de las plantas” Sebastián Brahm (Txile)

The post “Pikadero” euskarazko filmak (ere) egin du bere tokia appeared first on zuzeu.eus.

Gaurko egunkarien azalak (abuztuak 3)

$
0
0

gaurko egunkarien azalak

Gaurko egunkarien azalak

– 2015eko Abuztuak 3 –

Eurotunela, Sakabanaketa, ETA, Ekonomia, eguneko egunkarien azaletako gaiak. Hemen dakartzagu ohiko legez, Euskal Herriko, espainiar estatuko eta munduko egunkarien zenbait gaurko azal:

Gaurko egunkarien azalak

Euskal Herria:

Diario de Navarra Noticias de Gipuzkoa Gara Deia El Diario Vasco El Correo Berria (igandea) Sud Quest (Pays Basque)

Espainiar Estatua:

El Pais El Mundo La Razon ABC 5 dias Expansion El Economista La Voz de Galicia Faro de Vigo La Vanguardia El Punt Avui El Periodico Diario Montañes La Rioja Heraldo de Aragon Diario de Sevilla

Frantziar  Estatua:

Humanite Liberation Le Figaro parisien.750 echos.750 lacroix.750 (1)

Mundua:

Jerusalem Post Ultimas Noticias Caracas The Times South China Morning Post Publico (Lisboa) Jornal Noticias Die Welt Tageszeitung

Gaurko egunkarien azalak

The post Gaurko egunkarien azalak (abuztuak 3) appeared first on zuzeu.eus.

Donostiako Klasikoak merezi ez duen desastrea

$
0
0

Herenegun Donostiako Klasikoan jazotakoaz asko idatzi eta esan da azken bi egunotan. Egoitz Lisazok gertatutakoa aztertu du Tropela.eus atarian eta geureganatu egin dugu, argigarria izan daitekeelakoan.

 

Donostiako Klasikoak merezi ez duen desastreaEz dezagun ezkutatu atzo jazotakoa, Tropela laguntzaileetako bat izan arren. World Tour mailako lasterketa batek gaitasun gehiago izan behar du, gertaerei aurreratzen jakin behar du, azkarragoa izan behar du horrelakoak ekiditeko. Gogoratu Klasikoaren aurrekontua 350.000 €-tik gorakoa dela.

Bi izan dira zeresana eman duten arazoak eta banan bana aztertu nahiko nituzke: telebista seinale galera eta Van Avermaeten istripua.

 

Telebista seinale galera

Dakizuen moduan, telebista seinalea zabaltzearen ardura komertziala EITBk du. Baina lan hauek ez ditu EITBk berak egiten, G93 enpresak baizik. Beraien webgunean ikusi ahalko duzuen moduan, esperientzia duen enpresa da eta lehen eskutik esan diezazueket profesional onak direla. Baina atzokoan, zoritxarrerako, seinalea errepikatzen zuen hegazkinak huts egin zien eta matxura bat tarteko Hondarribiko aireportuan lur hartu behar izan zuen.

Sekula beharbada ez zarete pentsatzen jarri nola funtzionatzen duen honek guztiak, baina hemen azalpen azkar bat. Errepidean 3 bat moto izaten dira kamerekin irudiak grabatzen. Moto hauek seinalea errepikatzailera bidaltzen dute, aipatutako hegazkinera, eta honek hiruki moduko irudi bat osatuz, dagokion zentralera bidaltzen du, normalean antenaz josita izaten den kamioi batetara. Bertan irudiak prozesatu eta zabaltzen dira. Xabier Usabiagak zioen moduan gaur goizean irratiz, hegazkinarena orain 5 urte inguru burututako aurrera pausua izan da, izan ere lehen helikopteroak arduratzen ziren seinalea errepikatzeaz. Hauek, ordea, lainopetik ibiltzen direnez eta mendiak gainditzeko nekez, eguraldi txarrarekin eta lasterketaren kokagunearen arabera seinalea galtzeko arrisku handiagoa izaten da. Denok izango dugu gogoan adibidez 2007ko Euskal Herriko Itzulian Oiartzunen amaitu zen etapan ikusi ez genuen guztiaz. Bada arrazoia helikopteroak seinale errepikatze lanetan aritu izana izan zen.

Hau da atzo eta Itzulian G93k erabili duen egitura:

Donostiako Klasikoak merezi ez duen desastrea

Helikopterotik hegazkinera pasatzeko diru gehiago behar izan da. Baina hegazkina gehituta nahikoa al da? Bistan geratu da ezetz. Xabier Usabiagak irratian esan duen moduan Tourrak erabiltzen duen egiturara hurbildu da hegazkina erabiltzen hasita, baina oraindik urrun gaude. Tourrak 3 hegazkin erabiltzen ditu. Ondoren gehitzen dizuet Tourrak erabiltzen duen eskema basikoa.

Donostiako Klasikoak merezi ez duen desastrea

Ezin konparatuko dugu Tourra Klasikoa eta Itzuliarekin, baina badago hobetzeko bidea: 2. hegazkin bat jartzea edo helikoptero bat gehitzea egungo hegazkinari. Eta ez naiz ari ordezko moduan izateko baizik estaldura gehiago izateko. Seinalea errepikatzen bi hegazkin izango balira estaldura bermatuko litzateke. Erraz ulertzeko adibide bat jartze aldera, demagun ihesaldi bat dela eta mendi bat pasa duela; tropela, aldiz mendiaren bestaldetik igotzen ari dela. Bakoitza moto batekin joango litzateke baina hegazkina momentu horretan tropelaren aldean balego ez litzateke gai izango ihesaldiko motoaren seinalea jasotzeko buelta eman eta parean kokatu arte. Hegazkin batek, beraz, eguraldiaren eta seinale kalitatea hobetzen laguntzen du baina ez du estaldura osoa bermatzen. Eta atzo bezala hegazkinarekin arazoren bat izaten bada, seinalerik gabe geratzen da lasterketa. Horrenbestez bigarren hegazkin bat edo beste helikoptero bat ezinbestekoa direlakoan naiz.

“Baina oso garestia da bigarren hegazkina jartzea!” esango du seguru batek baino gehiagok. Eta hala da, garestia da datuak ez baditut ere. Baina zenbat kostako zen atzo irudirik gabe geratzea? Ez naiz gauza esateko zenbat denboran izan zen, baina ordubete behintzat bai. Adam Yates azken 7 kmetan sartu arte ez genuen irudirik izan. Guk eta mundu osoak. Izan ere World Tour lasterketa izanik, irudi eskubideak erosi zituzten mundu osoko telebista guztiak seinalerik gabe geratu ziren. Ikusleak galduko zituzten eta ondorioz publizitateko diru sarrerak. Zenbateko kostua du horrek? Seguru naiz bigarren hegazkina edo helikopteroa jartzea baina garestiago atera zela.

 

RadioVueltako motoak Van Avermaet lurrera bota zuenekoa

Irudirik gabe ginen artean. EITBkoek, besterik ez eta lasterketako “Puntu beroak” laburpena eskaintzeari ekin zioten irudiren bat berreskuratu artean. Lan horretan izango ziren buru belarri G93ko adiskideak zituzten baliabideekin irudiak berreskuratzeko ahalegin bizian.

Informazio nahasia iristen zen, tartean Van Avermaet buruan zela ere esan zuten RadioVueltan baina erorikoaren berririk ez. Gero berehala Adam Yates buruan zela ikusi ahal izan genuen telebistako irudiak bueltatutakoan.

Donostiako Klasikoak merezi ez duen desastrea

Adamek helmugan ez zekien irabazi zuenik bere ustetan Van Avermaet aurretik baitzuen. Ez zuen ikusiko Bordako Tontorrera bidean izan zuen istripuaz.

Asko dira antolakuntzaren kontra egin dutenak gertaera hau dela eta, lehena Van Avermaet bera, ondoren BMC eta gero zale eta gainontzekoak. Baina zenbateraino egin daiteke kontra?

(Eguneraketa: bideo honetan ikus dezakezue Van Avermaetek lortu zuen gehieneko tartea 5 segundokoa izan zela. Bakoitzak atera ditzala bere ondorioak)

Neu Flecha eta Hoogerlandi 2011ko Tourrean gertatutakoaz gogoratu nintzen. Ez zegoen helmugatik 10 kmtara bakarrik erasoa jota, baina orduan ihesaldian zela lasterketako kotxe batek ikaragarrizko zartakoa eman zion txirrindulariari. Van Avermaet lasterketa irabaztetik kanporatu zuen gertakariak baina behintzat ez zuen lesio larririk jaso.

Lasterketatan istripuak ere gertatzen dira eta hau beste horietako bat da. Ulertzen dut Van Avermaet haserre izateaz – neu ere sutan egongo nintzateke!! – eta ez luke gertatu beharko. Neurriak hartu behar dira horrelakoan ez gertatzeko – akaso Bordako Tontorra kendu? Moto kopurua murriztu? Txirrindulariekiko segurtasun distantziak handitu? Moto gidariei zigor handiagoak? -, ez dut zalantzarik, baina ez zait hainbesterakoa izan denik iruditzen. Benetan larria 1988ko Klasikoan gertatu zena izan zen: Zumaian, moto batek 4 hildako eta 5 zauritu eragin zituen, tartean 7 urteko haurra. Badirudi jendeari hori ahaztu zaiola.

 

 

35. edizioa izan zen atzo jokatu zena, eta hasieran nioen modua, desastre bat izan da aipatutako bi puntu garrantzitsu horiengatik. Ez zait iruditzen antolakuntza deabruaren pare jarri beharrik dagoenik zoriak parte handia izan baitzuen, baina bai beharrezko ikusten dudala benetako neurri sendoak hartzea. Idatzi honetan aipatu ditut zenbait eta espero dut kontutan hartzeko modukoak direla. Mundu mailako lasterketa da, World Tour, gauzak seriotasunez eta arduraz burutu beharrak daude, nahiz eta zoria aurka izan.

 

Argazkiak: cyclingtips.com.au, G93 eta klasikoa.net

The post Donostiako Klasikoak merezi ez duen desastrea appeared first on zuzeu.eus.


Ahoan bilorik gabe

$
0
0

Liburu bat bukatzen dudan bakoitzean, kritikak irakurtzen ditut liburuaren gaineko iritzia osatzeko. Madariaga-ko Iulenek idatzitako Egiari zor liburua amaitu nuenean, ez nuen kritikarik aurkitu eta, Hasier Etxeberriak bere ZuZeuko blogean bezala, neure iritzia ematera agindu nion neure bururari, liburua aipatu gabe gera ez dadin. Hitzaurrean agindu bezala, Madariagak ahoan bilorik gabe kontatzen du bere bizitza. Liburu hau idatzi behar zuela diosku, bere testigantza “dagozen gizakiei eta etorriko diren gizaldiei” “zintzoki eta prestuki” eman eta uzteko asmoz. Hitzaurrean dio “que cada palo aguante su vela”  (8 or). eta 74 orrialdean Madariagak ematen dizkigu ETA sortu zutenen izenak ‘behin betiko zizelkaturik gera daitezen”. Detaile biek erakusten digute ez dela isilduko.

Almirantea eta Zekorra

Egiari Zor - Madariagako IulenLiburuan, bi pertsona bereziki kritikatzen ditu Madariagak: Juan de Ajuriagerra buruzagi jeltzale historikoa (70-74 or) eta Jose Antonio Urrutikoetxea “Zekorra” (sic) ETAren buruzagia. Biekin izan zituen desadostasunak arlo pertsonalera pasatu ziren. Madariagak El almirante deitzen zion jeltzaleari eta pertsona autoritariotzat hatzen zuen. Bere aburuz, Ajuriagerra izan zen EAJrekin elkarlanean aritzeko oztopo nagusia. Hasteko, gipuzkoarrak ikusi nahi ez zituelako. Segitzeko, jelkide fitxatuekin lanera igorri zituelako eta bukatzeko, EKINeko kideen guda- izenak telefonoz ahoskatzen zituelako. Ume batzuk bezala tratatu zituela uste du Madariagak, zeinak EKINen izenean barkamen-gutun bat bidali zion EAJri, Aguirre Lendakariaren aholkuari jarraituz. Esan gabe doa, gutunak ez zuen balio EAJk EKINeko kideak barka zitzan eta 1958an EAJrekin hautsi zuen EKINek: ETA jaio zen.

Urrutikoetxearekin izan zituen desadostasunak ere sonatuak izan ziren. Detaile pertsonaletan ez naiz zentratuko, ze Madariagak xehetasunak ematen ditu Argia aldizkarian Xabier Letonak 1988ko espetexealdiaz galdetezen dionean; baina bai testuinguruan, Madariagak elkarrizketa hartan aipatzen duena Letona bere lehen kritikaz galdezka ari zitzaionean. 80. hamarkadan Madariagak ETAren norabidearen inguruko kezkak plazaratzen ditu Zutabean, laburbilduz bi hauek direnak: poliziaren errepresio kanpaina zela-eta, Euskal Herriko errealitatetik urruntzen ari zen ETA (212 or) eta esparru militarra gaina hartzen ari zitzaion esparru politikoari, “boronte militarra monopolio itxi-itxia bilakatuz”. Yoyesen erailketa eta Hipercorren atentatuak eredu jartzen ditu Madariagak. Bere iritziz, orduko ETAko kideak ez zeuden behar moduan prestatuak, beraz nola jo zezakeen “aintzina” erakundeak “pentsatzen ahal ez badugu?” (213 or).

Aita nolako, seme halako

Madariaga familiaren ibilbidearekin hasten du liburua, egileak esplikatu nahi baitigu zergatik uste duen “abertzale sortu” zela (37 or). Familia abertzale batean jaio zen Madariaga. Bere aita Nicolasek Agirre Lendakariak gidatutako Jaurlaritzaren Babes-ministorian lan egin zuen, gerrak itsasoaren bestaldera joatera derrigortu zituen arte. Iulen Txilen errotu bazen ere, Euskal Herria la terre promise zen Madariagatarren Curicoko etxean eta gurasoek Jon anaia eta biak bueltan bidali zituzten 1946an. Zirrara sentitu zuten anai biek Bilborako itsasontzia hartu orduko, Bilbora iristean itzali zitzaiena. Zuri-beltzezko filma iruditu zitzaion “sarraski ondoko” Bilbo hura Iuleni, gerrak utzitako zauriak zabalik zeudelako; eraikuntza “xehetuak” eta burumakur zebilen jendeak islatzen zituztenak.

Idazkerari dagokionez, mintzaira nahiko berezian idatzita daude Madariagaren testigantzak. Iparraldeko euskara erabiltzen du Madariagak batik bat. Liburuan sarriaskotan “erran”, “bertze” edo “ukan” bezalako hitzak irakur ditzakegu, baita aditz laguntzaileak infinitiboa atzetik dituen esaldiak ere (“Ondoko kapituluetan dugu ikusiko […] arteko zatiketek gaituztela eraman”.) Aipagarriak dira ere frantsesez idatzitako esamolde ugariak, pedante ikutua eman diezaioketeenak testigantzari; ortografia, “y” eta “ph”-z beterik dagoena (“hypokrita”, “mekanographiatu” etabar); eta “ari zion” bezalako moldeak ere erabiltzen ditu, oso zuzenak diren ez dakidanak. Ertz askoz gehiago ditu liburu mamitsu honek, zeini besteen erantzunak besterik ez baitzaizkio falta Madariagaren kontakizuna osatzeko. Egiari zor diote haiek ere.

The post Ahoan bilorik gabe appeared first on zuzeu.eus.

Beldurra aldez aldatuko dugu

$
0
0

“Beldurra aldez aldatuko dugu” lelopean manifestaldia deitu du Donostiako mugimendu feministak; “eraso sexistarik gabeko Aste Nagusia nahi dugulako”.

Hurrengo larunbatean, abuztuak 8, izango da manifestaldia -Aste Nagusia hasten den egun berean-, eta iluntzeko 20.00etan abiatuko da Zuloaga plazatik.

 

Etenik ez

Iruñea, Barakaldo, Gasteiz zein Baionan, eraso sexualek ez dute etenik izan Euskal Herriko festetan, eta behin eta berriro errepikatzen den egoera onartezinaren aurrean antolatu beharra dago, baita egun sustatzen dugun jai ereduei buruz hausnartu beharra ere.

Adi neska! adi mutil!

Donostiako Berdintasun Sailak www.ezezetzda.eus ataria ireki du, erasoei aurre egiten laguntzeko. “Oraindik ere emakumeok diskriminazio egoerak eta eraso sexistak jasaten ditugu gure bizitzako espazio guztietan, baita eremu publikoan ere: gauean, kalean eta parranda giroan. Egoera hauei aurre egiteko gida hau lagungarria egingo zaizu”.

#ezEZETZda

Beldurra aldez aldatuko dugu

The post Beldurra aldez aldatuko dugu appeared first on zuzeu.eus.

Eta hemen bizi diren pakistandar jatorriko herritarrek egingo balute…

$
0
0

AEB-etako Boisen Jaialdi2015 bukatu berri den honetan, azpian duzuen irakurgaia jaso eta geureganatu dugu Amelia Barquín irakaslearen Kinka blog beti interesgarritik. Idahoko euskaldunen kultur erakustaldia aitzakia hartuta, etorkinez, kultur aniztasunaz eta bestez egiten du berba.

 

Boise-Gasteiz-Islamabad.

Eta hemen bizi diren pakistandar jatorriko herritarrek egingo balute euskal jatorrikoek Boisen (Idahon) egiten dutena?

.

Egun hauetan Boise da hizpide euskal hedabideetan. Harrotasunez, miresmenez, hunkiduraz… ikusten dugu Idahoko hiriburuan euskal jatorriko komunitateak nola eusten dion bere arbasoen kulturari: euskal dantzari, folkloreari, ohitura batzuei… Euskara ez da lehenengo planoan agertzen baina presente dago; izan ere, ikastolak ere (3-6 urtekoentzat) eraikin berria estreinatu du. Ez da soilik bihotzean sentitzen den identitate bat, modu publiko eta partekatuan adierazten den identitatea baizik. Euskal dantza da ziur aski alderdirik ikusgarriena: ehundaka lagun ikusten dugu akatsgabe jantzita, dantza egiteko prest, jaialdi ederrean. Are Urkullu lehendakaria eta beste polikari batzuk hurbildu dira egun hauetan hango ospakizunetan parte hartzeko.

Galdera. Eta hemen bizi diren pakistandar jatorriko herritarrek egingo balute euskal jatorrikoek Boisen egiten dutena? Pakistandar edo aljeriar edo errumaniar jatorrikoek, berdin dio. Gasteizen edo Bilbon, adibidez. Haien tradizioak bizitzen eta –hori ere bai– ikustarazten, euskal jatorrikoek Boisen egiten duten bezala: trajeak, dantzak, herri kirolak, gastronomia, hizkuntza… Ez arratsalde bateko jarduera batean, baizik eta jotake egun batzuetan zehar (eta urte osoan zehar, modu askotara). Eta Pakistaneko presidentea, demagun, hona etorriko balitz, beste politikari batzuekin batera, pakistandar taldeekin biltzera, pakistandar ikurrak matentzen eta sendotzen animatzera eta deklarazio batzuk egitera?

Zein sentimendu adieraziko lirateke hemen herritar autoktonoen artean? Entzungo litzateke agian “ez dira integratzen” edo “ez dute integratu nahi” bezalako esaldirik? Iritizi negatiboa eta mesfidantzaz gain, arrisku sentsazioa ere adieraziko litzateke kalean, “gure kultura ikasi beharrean haien kultura inposatzen digute” esaldiaren bidez adibidez?

“Baina Boisekoa eta hemengoa desberdinak dira” esango du baten batek. Hori dioenak Boiseko euskaldunak “gureak” direla azaldu dezake eta hemengo pakistandar jatorrikoak, berriz, ez. Guk han egiten badugu, primeran; haiek hemen egiten badute… Lehenengoa miresgarria da; bigarrena, zer da?

Bale, eta aurreko argudioa (dialektikoki –moralki? – apur bat eskasa dena) albo batera utzita, benetan zein desberdintasun ikusten duzu zuk bi egoeren artean?

 

* Testuari, eta txantxa modura, geuk gehitu diogu argazkia:

“Pakistandarrak cricket garaipen bat ospatzen Andre Maria Zuriaren plazan”.

Eta hemen bizi diren pakistandar jatorriko herritarrek egingo balute...

The post Eta hemen bizi diren pakistandar jatorriko herritarrek egingo balute… appeared first on zuzeu.eus.

Euskal gaizkileak: estudiante bizkaitarra

$
0
0
urkamendia - Euskal gaizkileak: estudiante bizkaitarra
.
“Hau da urkamendiko haizearen hotza!”

Sekulako indarra dute hitz horiek bata bestearen ondoan jarrita. Areago, pentsatzen bada laster batean soka batetik eskegita dilindan egongo dela hitzok esan dituena . Izugarria behar du kondenatuta zaudela norbaiti kontatzea edo, bederen, norbaiti kontatuko bazenio bezala deskribatzea.

.

Egia esan ez dakigu segur nongoa zen kantu zaharreko estudiantea, baina bertsoen aldaera gehienak Dima-Zornotza aldekoak direnez, han ingurukoa zela erabakitzeko atrebentzia ukan dugu sarrera honi titulua jartzeko orduan.

.

Izanak izan, ezin da jakin gauza handiegirik bertso zahar hauetan hiltzaileak berak kontatzen dituenez gainetik: hiru pezeta karta-jokoak galtzeagatik, beste estudiante bat hil zuela berak.

.

Ikasle gaztea dugu gertaera honetako protagonista, hemezortzi urte oraindik bete gabea. Ziegan daukate orain, bertan hiru urte dituela libratzeko batere esperantzarik gabe. Egindakoaz damu, ama eta arreba aipatzen ditu baita ere jaungoikoa. Eta kanpai baten hotsa, “igual izingo da urkamendikoa”.

.

(Dimako aldaera)

1

Estudiantea naiz/oraindino gaztea

amazortzi urte be/ kunplidu bagea

2

Iru pezeta zala/kartazko jokoa

bertan ilda itxi neuen/ estudiante majoa

3

Au zen kalabozoa/ilun eta triste

ni ona sartu nintzela/diradez iru urte

4

Pozik egin lezake/ beste arenbeste

libratzeko esperantza/baldin bagendu be

5

– Ama, gura dau berorrek/ ni libradutea?

Eriotza egin dot/ ezta posiblea

6

Atzo etorri jatan/ arreba gaztia

lastime emoten daustela/ onelan ikustea

7

Ai ene Jaungoikoa/ kanpaiaren otza

igual izingo da/ urkamendikoa

8

Au de urkamendiko/ aizearen otza!

Gure Jaunen aurrerako/ nik daukedan lotsa

.

Azkenean kantu bihurtutako bertso hauek, oso ezagun egin ziren Euskal Herriko bazter ugaritan, Bizkaia eta Gipuzkoan, batez ere, baina baita  Nafarroan eta Iparraldean ere. Berari buruz ezagutzen dugun lanik zintzoena, Jabier Kaltzakortak egindakoa da. Bertan aurkituko dituzu aldaera guztiak eta baita nahi beste ñabardura ere.

 Euskal gaizkileak: estudiante bizkaitarra

The post Euskal gaizkileak: estudiante bizkaitarra appeared first on zuzeu.eus.

Picassoren “tesoro nacional” bat aurkitu dute Kortsikan

$
0
0

Liberation egunkarian aurkitu dut albistea eta txunditurik geratu naiz, Espainiatik ezin atera den koadroa, eta 25 milioi euro inguru balio dituena, joan zen ostiralean aduanero frantziarrek atxeman zuten Kortsikako uretan zihoan yate batean. Polizia frantziarrek gaur adierazi dutenez, delako margoa Suitzara ateratzen saiatu dira Bastian zehar pasatuta. Badago zer kontatua, antza.

Neskatxaren burua izeneko lana da.

Picassoren "tesoro nacional" bat aurkitu dute Kortsikan

 

Calviko portuan ziren mugazainek koadroa ontzi baten barruan ikusi zutenean, haren paperak eskatu zituzten. Ontziaren kapitainak, ordea, bi paper besterik ezin izan zituen aurkeztu. Agirietako batek koadroaren balio aipatzen zuen  eta bigarrenak, ostera, 2015ean Audiencia Nacionalak emaniko agindu argi bat zeinaren arabera debekatua den koadro hori Espainiatik ateratzea.

Antza denez, 2012an eskaera bat egon zen margoa Espainiatik Londresa eramateko, baina Auzitegi Nazionalak ezetz esan zuen, koadroa “exportaezina” zela, hain juxtu “tesoso nacional” horietako bat delako.

Hori dela eta gendarmeak gertaeren berri eman dio Espainiako Gobernuari, baldin eta erreklamazioak egin nahi baditu.

Ah, ahaztu egin zait esatea, Picassoren lan hori Jaime Botin jaunarena dela. Bai, Banco de Santander horren sortzaileen familiako, Emilio defuntuaren anaia. Baina ez kezkatu, bera ez zegoen txalupan, Bastian jasotako exportaziorako eskaera  ez zegoen bere izenean eta ontzia ere pabilioi britainiarreko barkua da, hori bai, bera akzionista duen enpresa baten jabegokoa.

The post Picassoren “tesoro nacional” bat aurkitu dute Kortsikan appeared first on zuzeu.eus.

Gazta, bere osotasunean

$
0
0

Yuri Gagarin: “Zerua ilun-ilun ikusten da eta Lurrak tonu urdinxka du. Kosmotik, garden ikusten da Lurra, irlak eta kostaldea garbi-garbi bereizten dira, baita mendiak ere”.

 

Milioi eta erdi kilometroko distantziatik, Espazio Sakoneko Klima Behatokitik argazki eder bat egin diote Lurrari, planeta urdinxka agertzen duena, aire molekulek eguzki izpiak sakabanatzearen ondorioz hartu duen kolorea (klikatu osorik ikusteko):

Gazta, bere osotasunean
www.nasa.gov/image/187_1003703_africa_dxm.png

Lehen begiratuan, argazkiak ez du ezagutzen ez genuen ezer agertzen, eta batek baino gehiagok galdetuko zenuten zeuon horretan… zer du ba honek berezia?

Kontua da uztailean NASA-k ezagutzera eman eta lerro hauen gainean duzuen argazkia dela milurteko honetan Lurrari bere osotasunean egin zaion lehendabizikoa. Eta beraz, jada abuztuan sartuak garen arren, primizia bat dakarkizuegu, jaun andreok!

Azken milurtekoan esan dugu, 1972an Apolo 17 misioan harrapatu baitzuten azken aldiz Lurraren disko osoa. Orduko hiru astronautek 35 milimetrotako Nikon kamerak erabili zituzten, Kodak argazki-filma zituztenak, eta egun lau megapixeleko CCD zentsoreak dituzten eta hamar argi banda gordetzeko gai diren tresnak erabili ditu DSCOVR sateliteak -ultramore ikusezina eta infragorri hurbilaren uhinak tarteko-. Horregatik ei da, adituen esanetan beti ere, hain harrigarria ezagutzera eman dizuegun argazki ederra.

AEB-etako espaziorako agentzia bereziak ez ezik, badira Lurrari argazkiak egin-eta egin dabiltzan beste batzuk ere. Hayabusa japoniar espazio-ontziak, esaterako, 2004an egin zuen Lur osoaren argazki bat. Eta 2015eko urtarrilean, herrialde bereko Himawari-8 satelite meteorologikoa, Lurraren disko osoaren argazkiak egiten hasi zen, hamar minuturo bat.

Primizian saldu dugun irudia bestek askok ere egina dutela-eta, oporretan ahalik eta urrunen joan eta auzokoa bertan topatu bazenute bezala sentituko zarete batzuk; baina badakizue, oporrik gabe gelditu garenontzat… argazkiekin ere, gaitz erdi.

Urte hasieran jaurtitako DSCOVR satelitearen eginbeharra zientifikoa bide da, Lurra eta Eguzkiaren arteko eguzki-haizea neurtzea. Eta Lur osoaren argazkiak egitea, gutxienez bat egunero; ez da gutxiagorako. Gogoratu, Yuri Gagarin berak, Vostok I kapsulan erdi kokoriko, espazioan zela esan ei zituen lehen hitzak: “Lurra ikusten dut; hain da ederra!”.

 

Zaldibobo “Basajaun” (Elkar, 1992):

“Lurra”

Lurra da gure alaba
lurra da gure ama
lur ahizpa, lur arreba
lurra gu, lurra gara.
Ez ehortzi gure lurra
gu bait gara lurra bera
Lurra da gure alaba
lurra da gure ama.

Oker goaz aurrera
gure lurra hiltzera,
biziaren sorrera
ez igorri lurpera.
Ez ehortzi gure lurra
gu bait gara lurra bera.
Oker goaz aurrera
gure lurra hiltzera.

Tribuak, zenbat tribu,
baleak, zenbat bale.
Zenbat ur. zenbat oihan
zenbat hil behar dira?
Munduak uler dezab
ezin duela izan.

Alda zaitezte dena
sentimen eta buru
adimen eta inguru
alda ezazue dena
Ez ehortzi gure lurra
gu bait gara lurra bera.
Adimen eta inguru
alda ezazue dena.

Gazta, bere osotasunean

The post Gazta, bere osotasunean appeared first on zuzeu.eus.

Zirkoaren magia zugan badago

$
0
0

Cirque du Soleil edo Cirque Éloize itzal handiko taldeek gure oholtza nagusienak sarri zapaldu eta ikusentzuleen eskerrona jaso arren, gurean oraindik orain ere arte arrotz samarra da zirkoa, are gehiago Kukutza eraitsita Koblakari bezalako euskal konpainiak egoitza barik utzi zituztenean.

Baina behar beste arreta eta laguntza ez izan arren, zirkoaren magia zugan badago, baduzu non ikasi eta gozatu gurean ere.

ZAWP proiektuaren barruan dagoen Karola Zirko Espazioak akrobazia, aereoen eta klown ikastaroak ematen dituzte, besteak beste. Ikusgai duzuen bideoak 2015eko ikasturtean landu eta ikasitakoa agertzen du, ikastaro bukaeran egin zuten erakustaldia baita.

Ezin asmatuko dugu etorkizunean Karola Zirko Espazioko ikasle gazteak -neskatoak, gehienak- arestian aipatu ditugun nazioarteko konpainien pareko arrakasta erdietsiko duten, baina ez dago ukatzerik ondo pasatzen dutela!

 

Zirkoaren magia zugan badagoZAWP

Karola Zirko Espazioak “zirko eta kale antzerkia zabaltzea” du helburu eta konpainia profesionalei entseguetarako gune apropos bat eskaintzen die, 700 metro koadrokoa; besteak beste Malas Kompanias Zirko Taldea, ZirKale, Shakti Olaizola, La Glo Circo eta La REssistance dira egun espazioko kide.

Zorrotzaurre Art Work in Progress esan nahi du ZAWP hitzak -2008an hACERIA Arteak elkarte kulturaletik jaio zen mugimendua-, egitasmoak Deustuko Erribera auzoan eta Zorrotzaurre penintsulan hutsik eta utzita dauden tailerren eraikinak berreskuratu baititu arte disziplina ezberdinen garapenerako. Guneak, aipatutako artelan eta ikuskizunak erakutsi baino, sortu egiten ditu bertan, eta sortze prozesuan parte hartzera gonbidatzen du sarri bisitaria.

Besteak beste, eta Karola Zirko Espazioarekin batera, ZAWP-en daude arte eszenikoetarako gune Pabellon 6 eta Garabia XAWP Aretoa ere.

.

* Beste bideo labur bat, Karola Zirko Espaziaok orain hiru urte, UDA ZAWP 2012 egitarauren barruan eman zituen tailerrak eta ikuskizuna laburbiltzen duena.

The post Zirkoaren magia zugan badago appeared first on zuzeu.eus.


Donostiako Udala vs. Kaleratzeak Stop (salaketa)

$
0
0

Donostiako Kaleratzeak STOP Desahucios Plataformak, Udaletxeak bat-batean eta aurrez abisatu gabe Boulevardeko azpialdean dagoen lokala hustutzeko hartu duen erabakia salatu nahi du.

Gaur goizean, Irabazi eta EH Bildu-ko ordezakariek Donostiako udal langileak lokal honetara bertaratu eta elkarte, sindikatu eta Kaleratzeak Stop bezalako plataformek bertan gordeta zuten material guztia eramateari ekin diotela ohartarazi gaituzte. Herri mugimendu ezberdinek urteetan zehar biltegi gisa erabili izan dute lokal hau eta euren jardunean funtsezkoa izan da Boulevard bezalako leku seinalatu batetik gertu dagoen toki honekin kontatu ahal izatea.

Donostiako Udaleko Bide Publikoen Zerbitzutik informazio hau konfirmatu ostean, erabaki hau bi arrazoigatik hartu dutela esan digute. Alde batetik, lokalean bilduta zegoen materiala usteltze egoeran zegoelako eta, bestetik, espazio honi beste erabilera bat eman nahi ziotelako. Lehenengo arrazoia erabat ezeztatu nahi dugu gure plataformaren jarduereten etengabe erabiltzen baitugu bertan gordeta dugun gure materiala. Bigarrenari dagokionean ez digute zehaztu nahi izan zertara dedikatuko duten orain lokal hau eta, hortaz, ezin izan dugu jakin zergatik iruditu zaien herri mugimenduek baino probetxu handiagoa eurek aterako diotenik. Gainera, biltegian gordeta zegoen material guztia Igarako Ibilgailu Parkera eraman dutela jakinarazi digute. Gaur hartu duten erabakia ezagutzeko zortea izan dugun plataformek bertara joaterik izango dugu gure gauzak hartzera. Gainontzekoek ustekabe itzela jasoko dute euren gauzak betiko tokian ez daudela ikusterakoan.

Kaleratzeak Stop Plataformatik, herri mugimenduek lokal honi erabilera publikoa ematen jarraitu ahal izateko beharra aldarrikatzearekin batera Donostiako udalaren mespretxuzko jarrera eta portaera errespetugabea salatu nahi ditugu.

Donostian, 2015eko abuztuaren 5ean.

Donostiako Udala vs. Kaleratzeak Stop (salaketa)

.

* Gaiak zalaparta eragin du twitter-en, eta eztabaidan alkateak berak ere hartu du parte. Lagin gisara, Irabazi Donostiak egindako salaketa eta Donostiako alkatearen erantzuna dakargu (gazteleraz izan da):

The post Donostiako Udala vs. Kaleratzeak Stop (salaketa) appeared first on zuzeu.eus.

Txiorik onena

$
0
0

Zure ustez, hemen egin dugun erramiletetik,  zein da txiorik ederrena, irrigarriena, interesgarriena?
txorizoroa

.


.

The post Txiorik onena appeared first on zuzeu.eus.

Dantza eta goza Aste Nagusia Pirata

$
0
0

Badator Donostiako Aste Nagusia pirata. Baina aurretik…

Abuztuaren 7an, ostiralez, eta iluntzeko 19.00etan, Akerbeltz tabernatik abiatuta, Pertsopiropoteo Pirata Alaia Martin eta Amaia Agirre bertsolariekin. GORA JAI FEMINISTAK!

Dantza eta goza Aste Nagusia Pirata

2015eko Aste Nagusia

Donostiako Piratak, egitarau kulturala:

TRINITATE PLAZA (gauero 23:15ean):

  • Abuztuak 8, larunbata: Koxka
  • Abuztuak 9, igandea: Eneritz eta Garazi
  • Abuztuak 10, astelehena: Olatz Salvador
  • Abuztuak 11, asteartea: Antzerkia: Burdin hariak eta plastikozko goilarak (21:30) + Poesia Musikatua
  • Abuztuak 12, asteazkena: Bertso Musikatuak
  • Abuztuak 13, osteguna: Lorratzak
  • Abuztuak 14, ostirala: Liher
  • Abuztuak 15, larunbata: Apalatxe

LASTA:

  • Abuztuak 14, ostirala: La Jodedera (19:00)
  • Abuztuak 15, larunbata: Tajon Prieto y los Kuajalotes (18:30)

 

FLAMENKA:

  • Abuztuak 8, larunbata: 3 Gabe 2 (23:15)
  • Abuztuak 9, igandea: Nuevo Catecismo Catolico (NCC) (23:05) + Sorpresa!!
  • Abuztuak 10, astelehena: Kaotiko (15:00) + El Hijo de la Marily (Abordatzea amaitzean, La Flamenkan) + Dj Kanaky Zunba Set (20:00) + Tximeleta (23:30)
  • Abuztuak 11, asteartea: The Groove Girls (23:05) + Vendetta (0:45)
  • Abuztuak 12, asteazkena: Revolta Permanent (23:05) + Las Tea Party (0:45)
  • Abuztuak 13, osteguna: Kantu Jira (12:00) + Dantzaldia Muxikariak (18:00) + Playback lehiaketa (19:00) + Sustrajah Band (23:05) + Train To Roots (0:45)
  • Abuztuak 14, ostirala: Kepa Junkera & Sorginak (00:30)
  • Abuztuak 15, larunbata: Castellers Minyons de Terrassa (Flamenka/18:00) + Su Ta Gar (ordua zehazteko)

 

GUARDETXEA (gauero 23:59ean)

  • Abuztuak 8, larunbata: Dj Leku & Apoa
  • Abuztuak 9, igandea: Kiki Sound & Aaron Baliti
  • Abuztuak 10, astelehena: Xabi Solano & DZ
  • Abuztuak 11, asteartea: Griffi (del palo)
  • Abuztuak 12, asteazkena: Croissant Djs
  • Abuztuak 13, osteguna: R de Rumba – Sho Hai – Xhelazz
  • Abuztuak 14, ostirala: Selektah Stepi & Lagunak
  • Abuztuak 15, larunbata: Atodomadre & Friends

 

TXANTXARREKA GAZTETXEA (Antigua)

  • Abuztuak 13, osteguna: PObrESIAK (17:45)

 

KORTXOENEA GAZTETXEA (Gros)

  • Abuztuak 13, osteguna: On (19:00)

 

LETAMAN GAZTETXEA (Intxaurrondo):

  • Abuztuak 13, osteguna: Perlak eta Pelayo y los Malditos (21:00)

 

NAUTIKOA

  • Abuztuak 8, larunbata: Rafafa Magoa (18:30) + Totalstep aerobik saioa (19:30)
  • Abuztuak 9, igandea: Bertso saioa: Jon Maia, Alaia Martin, Jone Uria, Uxue Alberdi, Odei Barroso, Beñat Gaztelumendi. Gai jartzailea: Unai Gaztelumendi (19:30)
  • Abuztuak 10, astelehena: (zehazteke)
  • Abuztuak 11, asteartea: Enekora (musika afrikarra) (20:00)
  • Abuztuak 12, asteazkena: Atre ed otorcse (musika balkanikoa) (19:30)
  • Abuztuak 13, osteguna: Physis Band (19:15) + Pelax eta Cow Boy’s Orchestra (20:15)
  • Abuztuak 14, ostirala: Eraul (11:00), Jon (12:00), Urban 13 (break dance eta rapa) (19:30)
  • Abuztuak 15, igandea: Karton (19:00), Didgeriloop (20:00)

 

KONTXAKO ERLOJUETATIK KALEJIRA

  • Abuztuak 10, astelehena: El nieto de la Paparda y el Hijo de la Marili (18:30)

 

DONOSTIA OSOTIK:

  • Abuztuak 11, astertea: Elektrotxarangen II topaketa (18:00)

The post Dantza eta goza Aste Nagusia Pirata appeared first on zuzeu.eus.

Zezenketez

$
0
0

Zezenketez

  • kapitalismoa ez-baian jarri nahi duen mugimendu garaikide orok ezinbestekoa du, hasteko, gizakiaren rola birplanteatzea. Masa-produkzio ereduak eta kapital-metaketak lurraren eta gainerako espezieen esplotazioarekin lotura zuzena baitute.

 

  • Tradizioak eta kulturak ospakizun jakin batzuen printzipio antropologikoak azaltzeko balio du. Inolaz ere ez berauek legitimatzeko. Filosofikoki, animalia bera bigarren maila batera pasa liteke, eta biolentziaren eta torturaren apologia salatzera igaro gintezke.

*Esan gabe doa hemen azpikoa zezenketen analisi bat dela. Subjektibotasunean objektiboa den analisia. Ez, inolaz, halako eta nolako kolektiboen aurkako panfletoa. Alegia: pertsonei zuzenduta dagoen arren, ez nuke nahi modu pertsonalean hartzerik.

Zezenketen aurka egitea, ikuspuntu sinboliko batetik bada ere, garaiko erakusketa antikapitalista (eta anti-instituzionalista, barkatu erredundantzia) indartsuena da. Ezker politiko garaikidearen abangoardia. Mugimendu antiespezistaren adarkadura oso oso txiki bat da Azpeitiko zezen-plazaren aurrean protesta egitea. Ekologismo integral baten irudikapena baita animalismoa. Indarrean eta sarraskian oinarritutako gizaki suntsitzaile baten preponderantziaren aurkako dinamika bakarra. Duela pare bat mendetatik hona espektro iraultzaile ez-dogmatikoan inperantea izan den pesimismo antropologikoa atzean utzi eta, behingoz, antropozentrismoari amaiera iragartzeko ahalmena erakusten duen paradigma biozentriko bakarra da animalismoa. Antropozentrismoa, berriz, eredu ekonomiko, politiko eta sozial esplotatzaile eta sarraskitzaile baten jarraipenean oinarritzen den doktrina. Moralki errelebantea den bakarra gizakia da; natura eta animaliak erabat kosifikaturik daude, eta euren balioak, izatekotan, izaera ekonomikoa du.

Comité Invisble erakunde frantziarraren A nos amis (A nuestros amigos, 2015eko maiatza) liburuak, besteak beste, honakoa dio: “Ezker politikoari iraultza zer den galdetuz gero, ‘gizakia erdigunean jartzea’ erantzungo du, setatsu. Ez da ohartzen mundua nazkatuta dagoela gizakiaz. (…) Espezieari traizioa egiteko mementoa iritsi da. Ez baita inolako gizadirik existitzen, lurtarrak eta etsaiak baino. (…) Iraultza gizonari gerla-adierazpen bat egitean datza. Lurra ipiniz erdigunean”. Eta garbi asko gehituko nuke: kapitalismoa ez-baian jarri nahi duen mugimendu garaikide orok ezinbestekoa du, hasteko, gizakiaren rola birplanteatzea. Masa-produkzio ereduak eta kapital-metaketak lurraren eta gainerako espezieen esplotazioarekin lotura zuzena baitu. Hausnarketa horretara iristen ez den mugimendu oro, uste apalean, narratiba ezberdina har dezakeen beste mugimendu zapaltzaile bat erreproduzitzen ariko da. Gauzen egoeraren errudunak gu gara, eta guk aldatu behar dugu.

Orain oso modan dagoen Gramscik esan bezala, zaharra zena ez da joan oraindik eta berria etortzeko (etortzeke, esango nuke) dago. Einsteinek, bada, honakoa zion: nekez aldatuko dela ezer berdina egiten jarraituz gero. Remix guapo bat egiten ausartuko naiz: ez da ezer berririk etorriko ezer aldatzen ez dugun tamainan. Gu, aldaketatik urruntzen ez ezik, berdina dena erreproduzitzen ari gara.

Beganismoa eta zezenketak

Diskurtsoaren sekuentzia logikoa jarraituz beganismoaz hitz egin beharko nuke orain, ez baita norbanakoaren kapritxo puntuala, lurrarekiko erabateko elkartasun aktiboa baino. Exijitu beharko nizueke, irakurleoi, begano izateko, zuok niri elkarrekikotasunez bumerana itzuli berdin. Arestian erakutsitako dominazio eta esplotazio koordenadetan, zezenketak ez baitira ezer okela eta arrautzen masa-produkzioari erreparatuz gero. Eta egia da. Beganismoa da egungo praktika iraultzaileena. Statu-quoa hankaz gora jarriko lukeena. Antiespezismoa utopikoa da: lortzeko zaila suerta daitekeen ametsa. Ez, ameskeria. Utopiak ez baitu gaurtik biharrerako paradigma-aldaketa exijitzen, aldaketa nondik etorri daitekeen erakutsi baino. Zirrikitua seinalatzen digu utopiak. Ibiliz egiten da galtzada.

Beganismoa ezin da exijitu, hasteko, elikadura-ohitura jakin batzuetara usatu garelako, eta ezin delako goizetik arratsaldera aldaketa gauzatu. Faktore fisiologikoak daude. Osasuna, indarra etabar. Egunean hiru okela pieza jatera eginda dagoen batek haragia uzten duen momentuan ez baitu eguneroko biziari aurre egiteko energiarik topatuko. Gradualki egin beharreko prozesua da beganismoa, eta haragiari alternatiba errealak aurkitzeak garrantzia berezia du: ekoizpen-gaitasuna handitzea eta produktuen balioa (truke-balioa, gaur) merkatzea etab.

Ebidentea da hori, ebidentea den moduan, orojale batek zezenketekin amaitzeko eskatzea ez dela kontraesankorra, esparru-diskurtsibo ezberdinetan daudelako. Ebidentea da, baina azaldu beharra dago, nonbait. Azpeitiar “taurinoen” maila diskurtsiboa hor baitago: Amaiaren perikitoan eta zezenak ez baituk nahi ez hai jun eo etzak haragik jan.

Tradizioak eta kulturak, hala izatekotan, ospakizun jakin batzuen printzipio antropologikoak azaltzeko balio du. Inolaz ere ez berauek legitimatzeko. Zezenketen aurka egitea esplizitua den animaliaren kosifikazio eta doakoa den tortura baten aurka egitea da. Esplizitu-egite horrek esan nahi duena da biolentzia (aisiarekin baino lotura ez duena) bertute bilakatzen dela: atributu. Gizartea espezista izan arren, plazako edonor baita zezenaren sufrimenduaren jakitun, eta sufrimendua identifikatzean, espezismoa beste maila batera igarotzen baita. Hori hala, filosofikoki, animalia bera bigarren maila batera pasa liteke, eta biolentziaren eta torturaren apologia salatzera igaro gintezke. Fronte askotatik dira kritikagarriak zezenketak. Ezker politiko garaikidearen espektroan (ezker-eskuin ardatza zaharkitzen ari den arren, erreminta esplikatibo ontzat dut) kokatzen den berak ezin baititu, teorikoki, zezenketak onartu.

Instituzionalismoa

Hankabiko zehatz baten irrazionalitatea ulergarria litzateke, gizakiok akatsak egiten ditugula jakinik. Onartezina dena, alta, euren burua espektro horren barna kokatzen duten kolektiboen (kolektiboa hankabikoen baturatzat duenik ere bada, oraindik) pasibotasuna da. Edota are lazgarriagoa den parte-hartze aktiboa. Donostian eta Katalunian egin bezala, zezenketak kentzen ez ezik, debate publiko bat egiten ere ez da ausartzen Azpeitiko ezkerra -Zestoan eginiko galdeketak ere, demokratikotik guzia duen arren, legitimotik batere ez du-. Baina okerrena zera da: koherentzia-falta litzatekeela aurkakoa egitea. EH Bilduri, lehia elektoralean dagoen momentutik, ez baitzaio inolaz ere errentagarria suertatzen zezenketen inguruko debate bat gauzatzea. Catch-all party bat da EH Bildu eta hala behar du, zer arraio, zerbait egitera aspiratzen duen alderdi batek. Kontua da enegarren adibide honek erakusten digula ezinezkoa dela aldaketa integralak instituzioetatik gauzatzea. Ezinezkoa, aldaketek boto-eza irudikatzen duten heinean.

Kartelak eta leloak gazteleraz zeudela? Antolakuntzan azpeitiarrik ez zen seinale. Gure esku dago.

(Jatorrizkoa ZirriBorroak blogean).

The post Zezenketez appeared first on zuzeu.eus.

Bidaia arriskutsu bat, Getxoko kaleetaraino

$
0
0

Bidaia bat… eta ez plazerezkoa.

Bere jaioterria utzi eta hobe beharrez herbestera doan gizon baten istorioa kontatzen digun bideo labur honek aurtengo Getxo Photo iragarri gura du; aurten bidaiak izango baititu ardatz, irailaren 3tik urriaren 4ra, Getxoko argazkilaritza jaialdiak.

Bideoa Manson artistak sortu du, propio jaialdia iragartzeko.

Getxophotok hilabete iraungo du eta hiriko espazio publikoetan argazkiak eskegitzeaz gain -hauxe du ezaugarrietako bat-, Daniel Mayrit-ekin lantegi bat,  Itxialdia, Photowalk-a eta proiekzio bereziak jasoko ditu egitarauan.

 

Aurten jaialdian ezagutu ahal izango diren lanak:

(Klikatu argazkiak handitzeko…)

 

  • William Gaye (Frantzia, 1982) “Ancienne Pharmacie Mendong”

William Gaye "Ancienne Pharmacie Mendong"Mendong Kamerungo Yaoundé hiriko auzo bat da. Orain hamar bat urte hiriko kanpoaldean zegoen, eta erdigunean etxebizitzarik lortu ezin zezaketenak bizi ziren bertan, baita landa-eremuetatik etorritako migratzaileak ere. Douala hiriaren ardatz nagusian dagoelako, interes askoren erdian dago gaur auzoa.

Gaye-k Fisika eta Kimikako ikasketak burutu, eta artista legez argazki-euskarriaren jatorriaren inguruko hausnarketa egin du. Bere lan askok Kamerun du ardatz.

.

  • Jaques-Henri Lartigue (Frantzia, 1894)

Jaques-Henri Lartigue "Véra, Bibi et Dani, Hendaye, août 1927"XX. mende hasieran, zortzi urte zituenean, Jacques-Henri Lartigue bere bizitzaren inguruko argazkiak ateratzen hasi zen ume baten altueratik; zoriontasuna eta arintasuna betikotu ditu. Argazkilari amateurra, argazkiak mugimendua harrapatzeko duen gaitasuna oso maite du.

200.000 argazkiko artxiboa osatu zuen. 1963an, bere lanak, MoMA-n erakutsi eta ospea lortu zuen mundu osoan. Parisko metro-estazio batek bere izena darama. (Arg: “Véra, Bibi et Dani, Hendaye, août 1927″).

.

  • Reinaldo Loureiro (Galiza, 1970) “Farhana”

Reinaldo Loureiro "Farhana"Gaur egun denon ahotan daude immigrazio klandestinoa, paperik gabeak, Sahara azpiko Afrikatik etorri eta Europarako bidean direnak. Gauza jakina da bidaia arriskutsua dela ere, sarri porrot egiten duena. Loureirok egoera honen parez-pare jartzen gaitu.

 Loureirok Argazkilaritza Dokumentalean eta Fotokazetaritzan masterra egin zuen London College of Communication-en. Bere proiektuak The British Journal of Photography-n eta National Geographic-en agertu dira.

.

  • Eugenia Maximova (Bulgaria, 1973) “Destination Eternity”

    Eugenia Maximova "Destination Eternity"Modu obsesiboan miatzen du SESB eta haren sateliteetan  kitsh estetikaren iraunpena. Eta gin dituen bidaia ugarietatik abiatuta, berritasun arraro bat gehitu dio bere errepertorioari: hilerriak; konturatu baitzen berriak agertzen hasi direla, erretratu errealistak granito beltzean zizelkatuak zituztenak.

    Maximova Kazetaritzan graduatu zen Vienan, eta argazkilaritzan zaletu zen bere ama, margolari ospetsua, hil eta gero. Freelance egiten du lan The Guardian, Die Zeit, GEO eta National Geographic aldizkarietan.

.

  • Óscar Monzón (Espainia, 1981) “Karma”

    Óscar Monzón "Karma"Madrileko trafikoan, gizonek -batik bat- eta emakumeek, beren autonomia guztia galtzen dute. Kotxeetara loturik daude fisikoki, giltzaperatu egiten dira, mutanteak, gizaki-makina bereizezinak bihurtu arte. Egoera horietan, argazkilariak agerian uzten du gidariek aukeratu duten biolentzia.

    Malagan jaio eta Madrilen bizi, Monzón Blank Paper kolektiboko kidea da, 2003an sortu zenetik. 2013an “Karma” lehen liburua argitaratu eta First PhotoBook Paris Photo–Aperture Foundation saria erdietsi zuen.

.

  • Nophoto (Espainia, 2005) “This is Spain”

Nophoto "This is Spain"Espainia garaikidean zehar egindako zazpi ibilbide, Nophoto kolektiboko kideek egindakoak. Zalantzan jartzen dituzte paisaia, mapa eta lurraldea, eta baita haren irudikapena eta argazkia egin duenaren kokapena bera ere.

Argazkilari-kolektibo garaikide hau 2005ean jaio zen Madrilen, ezohiko proiektuak bideragarri egiteko helburuarekin. Hamaika argazkilarik osatzen dute taldea; edukien aurrean jarrera irekia dute eta euskarri ugari erabiltzen dituzte beren proiektuak hedatzeko.

.

  • Paul Fusco (AEB, 1930) “Funeral Train”

    Paul Fusco "Funeral Train"1968an, Robert F. Kennedy -1963an hil zuten presidentearen anaia- hil zuten Los Angeles-en. Herrialdea astindu zuen hilketa hark, eta senatariaren gorpua tren berezi batean eraman zuten Kaliforniatik New York-era. Bidaian, trenbidera gerturatzen zirenei atera zizkien argazkiak Fuscok.

Massachusetts-en jaio eta Ohion kazetaritza ikasi zuen Fusco Magnum agentziako kide da. Bere lana LIFE, Time eta Paris Match-en argitaratu eta San Francisco Museum of Art eta N.Y.-eko Metropolitan-en erakutsi dute.

.

  • Hong Menea (Kanbodia, 1990) “Passing Time”

 Hong Menea "Passing Time"Phnom Penh-en (Kanbodia) milioi bat motor daude, gutxienez. Gehien erabiltzen den garraioa da, pilatutako altzariak, arropa-fardoak, arroz-zama pisutsuak eta beste eramateko. Argazkilariak, bizitzaz eta umorez beteta dagoen Kanbodiako hiriaren erretratua proposatzen du, bi gurpilen gainekoa, mugimendu iraunkorrean dagoena.

 Hong Meneak, 2011z geroztik, argazkilari dihardu The Phnom Pneh Post jaioterriko egunkarian.

 .

  • Ambroise Tézenas (Frantzia, 1972) “I Was Here”

Ambroise Tézenas "I Was Here"Gaur egun guztia labur daiteke kontsumoko estrategia antolatuetan; zaila da bidai antolatuetatik ihes egitea. Hondamendiak, lurrikarak eta istripu nuklearrak gertatu diren lekuetara, hobi komunetara eta tortura zentroetara bidaiak proposatzen hasiak dira batzuk, Turismo beltza.

Veveyko (Suitza) Arte Aplikatuen Eskolan graduatu zen Tézenas eta Parisen bizi da egun. 2006an nazioarteko aitorpena jaso zuen “Beijing: Theatre of the People” lehen liburuarekin.

.

  • Jesús de Echebarría (Euskal Herria, 1882) “Estereoscópico”

Jesús de Echebarría "Estereoscópico"XX. mendearen erdialdera arte, erliebeez eta bista estereoskopikoz maiteminduta dagoen argazkilari honen kasuan bezala, bidaiatzea abenturazaleen edo, modu orokorragoan, burgesen esku zegoen soilik.

Bilboko familia burges batean jaioa, merkataritza-ikasketak egin zituen eta 1903an Banco de Bilbao-n hasi zen lanean; arrazoi politikoak tarteko hamar urtez lanpostu horretatik kanpo egon zen. Bere zaletasunen artean zeuden euskararen ikasketa eta argazkilaritza estereoskopikoa.

.

  • Francesco Giusti (Italia, 1969) “In case of Loss”

Francesco Giusti "In case of Loss"Libiako iraultza bete-betean, atzerriko langileen Tuniserantzako erbesteratzea infernuko ihesaldi bihurtu zenean, jendetzaren irudiek prentsa-azalak eta telebisten pantailak bete zituzten. Iheslariek salbatu nahi zituzten paketeetan begirada jarriz, argazkilariak indar berezia ematen die: fardo bakoitzaren gainean, jabearen karnetaren argazkia itsatsita dago.

Milanen bizi den Giustik hogei urte daramatza argazkilari lanetan; World Press Photo eta Canon Young Photographer Award sariak jaso ditu.

 .

  • Christian Rodríguez (Uruguai, 1980) “Motobaik”

Christian Rodríguez "Motobaik"Vietnam-en, Asiako hiri handi gehienetan bezala, joan-etorriak bi gurpilen gainean egiten dira, batik bat. Kutsadura dela-eta, gidari askok -emakumeak dira gehiengoa- maskara jartzen dute.

 Montevideon jaio zen 1980an. France Presse, AP, EFE eta Reuters agentzietan kolaboratu du Rodríguez-ek. Gaur egun, Uruguaiko San Jose Foto jaialdia zuzentzen du eta irakaslea da EFTI eskolan. Birritan irabazi du Picture of the Year Latin America saria.

.

  • Jason Larkin (Ingalaterra, 1979) “Waiting”

2012an Hegoafrika bisitatu eta gerJason Larkin "Waiting"o, argazkilari britainiarra hunkituta gelditu zen hango bizilagunek transmititzen zuten zain egotearen sentsazioarekin: enpleguaren, aukeren, aldaketen zain. Eta gaur egungo Hegoafrikaren metafora bisuala jaso du argazkietan.

Ikasketak amaitu ondoren, Egiptora joan zen Larkin, eta handik hiru urtera Hegoafrikara. Nazioarteko hainbat komunikabidetan argitaratu du eta egun tailer eta hitzaldien programa berritzailea garatzen dihardu.

.

  • Zhang Kechun (Txina, 1980) “The Yellow River”

Zhang Kechun "The Yellow River"Ibai Horian zehar hainbat ibilaldi egin ondoren, Zhang Kechun ez zen bidaia-argazkiak ateratzen edo Txinako zibilizazioaren Ibai Sortzaileari omenaldia egiten hasi. Munduko ibairik handienetakoaren ikuspegia, zeinaren arroa basamortu bihurtzen ari den, eraiki du.

Mundu osoko bienal eta jaialdietan hartu du parte Kechun-ek, hala nola, Beijing Photo Biennial, Pariseko Biennal de Photographie Photoquai edo Delhi International Photography Festival-en.

.

  • Elena Chernyshova (Errusia, 1981) “Days of Night, Nights of Day”

 Elena Chernyshova "Days of Night, Nights of Day"Norilsk zirkulu polarretik gertu dago eta Gulag-eko (bortxazko lanen eremua) presoek eraiki zuten. 170.000 biztanle dituen meatzari-hiria munduko zazpigarren hiririk kutsatuena da. Leku irreala, ia-ia esna amets egitea bezalaxe, baina amets gaiztoa dena.

Parisen bizi den Chernyshovak arkitektura ikasi ostean bizikletaz Europa eta Asia zeharku zituen, eta argazkilari izatea erabaki. National Geographic-en argitaratu eta World Press Photo eta Days Japan Awards sariak irabazi ditu.

.

  • Alejandro Cartagena (Dominikar Errepublika, 1977) “Carpoolers”

Alejandro Cartagena "Carpoolers"Egoera sozialen analisiaren eremuan, lan gutxik berresten dute argazkilariaren ikuspuntua horrenbesteko indarrarekin. Autopistako zubi batean kokaturik -aurrez Monterreyko aldirien eraikuntza eta garapenaren inguruan miatu zuen-, beren lanetara kamioneten atzeko aldean joaten diren eraikuntzako langileen egoera erregistratzen du.

1990ean Mexikora joan eta bertan ikasi zituen Ikusmen-arteak Cartagenak. Nazioarteko sariak ditu: FOAM Talent edo Photolucida-ren Book Award.

.

  • Philong Sovan (Kanbodia, 1986) “On the Road”

Philong Sovan (Kanbodia, 1986) "On the Road"Philong Sovan-ek dokumentalaren eremuan kokatzen du bere lana, behin eta berriz galdera bat erantzun nahian: Nola deskribatu etengabe aldatzen ari den, eta azkarra eta erradikala den gaur egungo Kanbodiako gizartea?

2012an beka bat lortu zuen Pariseko École nationale supérieure Louis-Lumière-n argazkilaritza ikasteko. Bere lana Les Rencontres d´Arles-en proiektatu da, Pariseko Photoquai-n, Kanbodiako Photo Phnom Pneh-en eta Singapurreko Institute of Contemporary Arts zentroan ere ikusgai egon da.

 .

  • Corinne Vionnet (Suitza, 1969) “Photo Opportunities”

Corinne Vionnet "Photo Opportunities"Photo Opportunities serieko argazkiak toki bereko ehun bat irudi turistikoz osatuta dago; artistak interneten bildutakoak. Ikuspegi horiek ehunduz, Vionnet-ek bere interpretazio inpresionista propioak eraiki ditu: zeru urdineko lanbro irudikarian gozoki flotatzen duten egitura arinak.

Internet bidez lortutako irudiak miatzen eta berrerabiltzen aitzindaria den artistak The Telegraph, The Wall Street Journal edo The British Journal of Photography aldizkarietan plazaratu du.

.

  • Anusorn Charoensuk (Thailandia, 1985) “Voyages”

Anusorn Charoensuk "Voyages"Jatorri apalekoa, egile honek ezin du bidaiatu. Baina, bere familiak bezalaxe, horrekin egiten du amets. Orduan, bere garajeko horman, bidaiatzea nahiko lukeen lekuak margotzen ditu, postaletan inspiraturik. Ondoren, kuadro naif horien aurrean posatzen du, izan ezin duen turista balitz bezala.

Argazkilari moduan 2001ean hasi zen lanean. 2006an Young Thai Artist Award saria eman zioten eta 2010ean Tokioko Month of Photography-n aukeratu zuten.

.

  •  Clément Briend (Frantzia, 1982)

 Clément BriendProiekzioaren erabileraren aukera praktikoen inguruan hausnarketa eginez, Briend izana da Getxophoton aurretik ere. Espazio publikoan argazkiak perspektiban jartzean oinarritzen denez, poesia eta interpretaziorako aukera berrien artean, irudiek dimentsio susmagaitza hartzen dute.

2011n, Politics Illuminations Group taldea sortu zuen Parisen bizi den Briend-ek. Bere lana iluntasunaren esplorazioan oinarritzen da. Argazkilaritzako irakaslea da Valenciennes-eko Unibertsitatean.

The post Bidaia arriskutsu bat, Getxoko kaleetaraino appeared first on zuzeu.eus.

Viewing all 19814 articles
Browse latest View live


<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>